+Trebakuntza eta Gazteok Powered by Europe Digital HUB - 2019ko Urria

Page 1

Eusko Jaurlaritza, Europako II. Hezkuntza Goi-bileran Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Bruselan izan da, Europako Batzordeak gonbidatuta, Europako II. Hezkuntza Goi-bileran Euskadiko Lanbide Heziketaren bikaintasuna nabarmentzen zuen; Lanbide Heziketaren Euskal Lege berria Europako legediaren abangoardian kokatzen zuen; eta Euskadiko Lanbide Heziketa Dualari loturiko enplegagarritasun datuak balioesten zituen. Era berean, Batzordearen txostenak Euskaditik bultzatu den beste ekimen berritzaile bat ere oso era positiboan baloratu zuen: Hezkuntza Sailaren Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzatik sustatu den Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia, eta honek bi sektoreen artean harremanak estutzeko egin duen ekarpena, era horretan prestakuntza nahiz enplegagarritasuna hobetzen zuzenki eraginez. Europako eskualde-dimentsioari bultzada

Eusko Jaurlaritza gonbidatua izan zen Europako II. Hezkuntza Goi-Bileran.

Jon Lasa Galdos

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin eta Marta Marin Euskadiren Europar Batasuneko ordezkariarekin batera, Bruselan egon zen joan den irailaren 26an, Second European Education Summit izeneko Europako II Hezkuntza Goi-bileran. Europako Batzordeak antolatzen du ekitaldia. Europako komisarioak zein hezkuntza arloko nazioarteko hainbat erreferente biltzen dituen goi-bilera honek bigarren edizioa izan du aurten. Europako Batzordearen berariazko gonbidapenez, Europan nahiz nazioartean hezkuntzaren arloan esanguratsuak diren milatik gora erakunde eta pertsonak hizlari edo parte hartzaile izan ziren ekitaldian. “Bikaintasuna eta Ospea, Europako Hezkuntza Espazioan” izenburua zuela, goi-bileraren helburua zen egungo egoera aztertzea, batetik, eta EU 2020 Estrategiak markatutako aurrerapenen inguruko kontu-ematea egitea, bestetik. Halaber, 2017ko azaroko Göteborgeko Akordioei erantzuna eman nahi zien bilkurak. Göteborgeko hartan Europako Hezkuntza Espazioa 2025erako abian jartzea adostu zen

(enplegua sortzeko, ekonomia hazkunderako eta gizarte ekitaterako motor izan dadin hezkuntza).

Europako Batzordearen urteko Hezkuntza Txostenak Euskadiko Lanbide Heziketaren lan ildoak eta Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia nabarmendu ditu

Euskadiren parte hartzea Goi-bilera honetan, antolatzaileen gonbidatu gisa bertaratu zenez, Hezkuntza Sailak rol aktiboa izan zuen. Eusko Jaurlaritzak, Jorge Arevalo sailburuordearen hitzaldiaren bidez, Euskadiko Lanbide Heziketa abian jartzen ari den politikak azaldu zituen. Lan ildo hauek erreferente dira Europako Batzordea bultzatzen ari den politika askotan. Hitzaldian Arevalok arreta berezia jarri zuen IV. Industria-iraultzari lotuta identifikatu diren erronken ingu-

ruan, izan egungo erronkak izan etorkizunekoak. Arevaloren hitzaldia “Vocational excellence: skills-ecosystems for innovation and social inclusión” izenburua daraman lan-saioaren barnean izan zen. Europako urteko Hezkuntza Txostena: Euskadiri aipamenak Antolatu ziren hitzaldi, mintegi eta mahai-inguruez gain, Europako II Hezkuntza Goi-bilera baliatu zuen Europako Batzordeak urteko Hezkuntza Txostenaren aurkezpen ofiziala egiteko. Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura Gazteria eta Kirol komisarioak aurkeztu zuen txostenak EU 2020 Estrategiaren inguruan izandako aurrerapen guztiak jasotzen zituen, eta estrategia horrekiko nahiz Goteborgen lortutako akordioen inguruko kontu-hartze funtzioa ere betetzen zuen. Aipaturiko txostenak bazuen nabarmentzeko berritasun esanguratsu bat. Lehen aldiz, Europako zenbait eskualdetan garatutako puntako estrategiak jaso zituen Europako Batzordeak, eta horien artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutakoak zeuden. Zehazki, EB-ren txostenak

Goi-bileran izan zuen parte hartzean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak nabarmendu nahi izan zuen hezkuntzaren aurrerabidean Europako eskualdeek duten zeresana. Uriarteren esanetan “Euskadik soberan erakutsi du zein konpromiso maila handia duen Europako hezkuntza hobetzeko politikekin. Europako Batasuneko ordezkariekin etengabeko harremanean gaude, aspalditik datorren harremana da, eta gure lana balioesten dutela sentitzen dugu. Gure Sailetik bultzatzen ditugun politikak erabat lerrokatuta daude Europako estrategiekin. Hain da hori horrela, ezen gure zenbait jarduketak Europa osorako lan ildoak markatzen baitituzte”. Hezkuntza sailburuak gehitu zuenez “Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritza goi-bilera honetan parte hartzera gonbidatu izanak asko dio gure lankidetzaz eta eginahalaz. Gainera, eskualdeek duten garrantziaz behin eta berriz ohartarazi ondoren, urteko Hezkuntza Txostenak eskualdeetako jardunbide egokiak jaso ditu aurten, eta horien artean Euskadiko zenbait ekimen. Europako Batzordearen aitorpentzat hartzen dugu hori, eta Europarekin lankidetzan jarraitzeko akuilu da guretzat”.


ERASMUS+, “marka pertsonal” adimentsua Enpresek, talentua bilatzerakoan, arreta berezia eskaintzen diete Erasmus+ hautagaiei Jon Lasa Galdos

Munduko mugikortasun-programarik nagusienak 30 urte baino gehiago bete ondoren, zifrek txunditzen jarraitzen dute. 1987an sortu zen eta bere bitartez 9 milioi ikaslek beren bizitzetako heziketa-esperientzia emankor eta ahaztezin batez gozatu dute. Urrun geratzen dira dagoeneko 1987. urtean beren maleta egin zuten 95 abenturazale ausart horiek, pantailarik gabeko mundu batean eta oso informazio gutxirekin esperientzia ezezagun batean murgildu zirenak. Gaur egun Erasmus+ programa erabat finkatua dago eta garapen iraunkorra agertuz, bere ateak, kontinente berrietara ireki ditu aurten ere, Asia eta Afrika bezalako norakoak sartuz. Erabateko lorpena, ezbairik gabe. Ikaslegoaz gain, milaka irakaslek ere zentro berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzeko aukera dute Erasmus+-ek programari esker. Esperientzia hauek hezkun-tza-sitemaren hobekuntza dakarte, balioa emanaz inplikaturiko irakasle zein hezkuntza-erakundeei. Lanbide Heziketako zentroak programa honetan parte hartzen ari dira bere hastapenetatik, partehartze zifra gorako batzuekin eta beste maila hezigarrietan baino indar handiago batekin. Hiru hilabetetan zehar ikaslegoa bere konforteko zonaldetik ateratzeak eta bere etxetik oso urrun dagoen toki batera joateak erakutsi du formula oso eraginkor bat dela profesional bikainak hezitzeko. Esperientzia honetan zehar ikaslegoak esperientzia berri jakin batzuei aurre egin behar die, bai maila profesionalean bai maila pertsonalean, hala nola pertsona berriak ezagutzea, beraiekin bizitzea, hizkuntza berri bat, nazioarteko lan-inguruneetan moldatzea, lehen aldiz bakarrik bizitzea, horrek dakartzan erantzukizun eta betebeharrekin… finean, bere patua zuzentzea. Desafio horiek gainditzeko unean, gazteek gaitasun eta konpeten-

tzia pertsonal sorta bat garatzen dute, oso baliotsuak direnak. Besteak beste, egokitzeko gaitasuna, erresilientzia, komunikazioa, erabakien hartzea, hizkuntzen ikasketa, arazoen konponketa eta, batez ere, oreka emozional handia egoera estresagarrienetan.

Erasmus+ programari esker, irakasleek zentro berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzeko aukera dute Erasmus+ programan parte hartzen duten gazteek beren itzuleran dakarten konpetentzia eta ezaguerez betetako motxila hau ez da oharkabe pasa talentuak bilatzen dituzten enpresentzat. Erasmus baten curriculum vitaeak balio erantsi bat du, izan ere normalean profil altuenari dagokio, bai akademikoki bai pertsonalki, klase guztian. Honi gehitzen bazaizkio “tuneatu” profesional eta gaitasuneko hiru hilabete, oso logikoa da lanpostuetara joateko unean edo proiektu profesionalak garatzeko unean

ikasle hauek interesgarriagoak izatea talentua duten gazteak bilatzen dituzten enpresentzat. Ez da arraroa SEPIEren esfortzua programa hedatzeko, ezta #MIERASMUSENFP bezalako programak agertzea, lehenengo pertsonan protagonistak ikustarazi eta horiei ahotsa eman nahi dionak. Komunitate autonomo ezberdinen arteko lankidetzako proiektu honetan, ahotsa ematen zaie Erasmus+ mugikortasuneko programan parte hartu duten ikaslego, irakaslego eta LHko instituzioetako esperientziei. Proiektuaren xedea da sentsibilizatzea, beldurrak kentzea eta protagonistek kontatutako esperientziak partekatzea erreferentzia eta motibazio bezala balio daitezen aukera hau balioesten ari diren ikasleentzat. Harrigarria da entzutea ikasle gehienen ahotsetatik beren bizitzetako esperientziarik ekoizle eta ahaztezinena dela. Are gehiago, ez dira gutxi onartzen dutenak bizitza aldatu diela mugikortasun programa honek. Ez da erraza gauza bera lortzea beste mota bateko programa hezigarriekin. Informazio gehiago: http://mierasmusenfp.blogspot.com/ Irits gintezke esatera Eramus+ ikasle baten talentuko “marka pertsonal” batean bihurtu dela eta enpresek horrela aintzat hartzen dutela. Esperientzia onenetariko bat izateaz gain, Erasmus+ ginga

perfektua bilakatu da LHko CV batean eta berme bat lan-sartzean. Ez bakarrik pertsonei irekia Erasmus+-ek aukerak eskaintzen dizkio erakunde-sorta handi bati, hala nola unibertsitateei, hezkuntza eta heziketako zentroei, hausnarketako taldeei, ikerketa zentroei edo enpresa pribatuei. Erasmus+-en parte hartu nahi duten erakundeek garapeneko eta sareetan txertatzeko ekintza ezberdinen bitartez egin dezakete, barne bere langilegoaren trebetasun profesionalen hobekuntza estrategikoa, gaitasunen garapena eta elkarte kooperatibo transnazionalen sorkuntza beste herrialdetako erakundeekin emaitza berritzaileak lortzeko edo jarduera honak elkartrukatzeko. Gainera, erakundeek ikasketengatiko mugikortasun aukerak erraztu behar dizkiete ikasleei, langileei, aprendizei, boluntarioei, gazte-animatzaileei eta gazteei. Erakunde partaideek jasotzen dituzten onuren artean daude nazioarteko testuinguruan moldatzeko ahalmen handiagoa, kudeaketako metodo hobeak, finantziazio eta proiektuetako aukerak lortzeko aukera gehiago, proiektuak prestatzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko gaitasun gehiago eta ikasleentzako eta pertsonalarentzako aukera erakargarri gehiago.

Laguntzen du


Euskadiko 100 ikastetxe baino gehiago Europako eTwinning programan Programan parte hartuko duten ikasleek proiektu bat garatuko dute, IKTak erabiliz eta beste herrialde batzuetako ikasleekin lankidetzan

Euskadiko ikastetxeek iaz garatutako 22 proiektuk Kalitatezko Zigilua eskuratu dute.

Jon Lasa Galdos

Iragan urriaren 2an, asteazkenean Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak Europako eTwinning programa ezagutzera emateko jardunaldia ireki zuen. Hezkuntza Sailak antolatua, ekitaldia Gasteizen izan zen. Euskadiko hezkuntza-arloko ehun profesional inguru elkartu ziren Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian. Haietako asko Europako programan ikasturte honetan lehen aldiz parte hartuko duten ikastetxeak ordezkatzera bertaratu ziren; beste batzuk, berriz, beteranoak izanda, beren esperientzia gainerako ikastetxeekin partekatu eta ezagutzera emateko xedearekin bertaratu ziren. Horrexegatik, jardunaldi hau foro egokia izan ohi da, batetik, Europako ekimena eta bere funtzionamendua ezagutzera emateko eta, bestetik, eta tailerren bitartez, programako parte-hartzaile gisa esperientzia zabala duten ikastetxeetako jarduenbide egokiak. Joan zen 2018-2019 ikasturtean, Euskadiko 103 ikastetxek garatu zuten proiekturen bat eTwinning programaren baitan. Ikasturtez ikasturte haziz joan den datu hori, eta urriak 2an jardunaldian parte hartzen izan ziren irakasleek erakutsi zuten interesa aintzat hartuz, aurreikusi daiteke ikasturte berri honetan ere ugaritu egingo dela Europa-

ko plataforma horren bidez proiekturen bat garatuko duten ikastetxeen kopurua. Irakasleek egindako lanaren eta ahaleginaren aitortzan, 20182019 ikasturtean Euskadiko ikastetxeetan garatutako 22 eTwinning proiektuk Hezkuntza Ministerioak ematen duen Kalitate Zigilua eskuratu dute. Horrela bada, estatu mailan zein Europa mailan banatzen diren sariak eskuratzeko aukera izango dute orain. Proiektu horien arduradunek gaur jaso dute, Maite Alonso sailburuordearen eskutik, Kalitatezko Zigilua aitortzen dien diploma. Beste kultura batzuetatik ikastea Jardunaldiaren aurkezpenean, Maite Alonso sailburuordeak nabarmendu zuen honelako programa batean parte hartzeak zein onura dituen ikasle eta irakasleentzat. “Ikasleek, beste kultura batzuetatik ikasten dute eta, halaber, teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzei lotutako trebetasunak praktikatzen dituzte, edozein irakasgaitako curriculum- edukiak garatuz. Eta gainera, Europako hezkuntza komunitateko kideak sentitzen diren heinean, europar herritartasuna eta dimentsioa ere garatzen dute”. Irakasleei dagokienez, sailburuordeak azpimarratu zuen “talde hausnarketarako eta ikaskuntzarako aukera anitzak eskaintzen

zaizkie. Irakasleek badute beste irakasle europar batzuk ezagutzeko eta ideiak trukatzeko aukera eta ahalbidetzen zaie horrela beren irakasteko metodoak hobetzea, ikuspegi desberdinak konparatuz eta aplikatuz, eremu konkretu baten ezagutza zabaltzea edo, besterik gabe, informazioa trukatzea”. Ildo horretan, Alonsok azaldu zuen Euskal Hezkuntza Sistemak jada pauso handiak eman dituela Europa mailan 2020rako jarritako helburuak lortzeko bidean. “Gure erronkarik handiena izan da beti ekitateaz haratago, bikaintasuna lortzea. Lan horretan, beraz, ez gara zerotik hasten, ibilbide luzea eta eskarmentu handia dugu, guztion artean egina: eleaniztasunean, informazio eta komunikaziorako teknologietan, bizikidetzan, aniztasunaren trataeran eta baita ere, gaurko gaian, europar programetan”.

Maite Alonsok nabarmendu zuenez, ikasleek beste kultura batzuetatik ikasten dute, teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzei loturiko trebetasunak praktikatuz ere

eTwinning, ikastetxeen Europako komunitatea IKT tresnei esker (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eTwinning programak taldean lan egiteko aukera ematen die geografikoki elkarrengandik urrun bizi diren ikasleei. Europako herrialde desberdinetako ikasleak lankidetzan aritzen dira proiektu berean, hasi eta amaitu arte, programa honi esker. eTwinning Erasmus+ programan sartzen da, eta helburutzat du ber-

tan parte hartzen duten Europako herrialde desberdinetako ikasleen eta irakasleen arteko harremana, ideien trukea eta lankidetza bultzatu eta erraztea, IKTen bitartez. Horretarako, programak ikastetxe parte-hartzaileen eskura jartzen du beharrezko online plataforma teknologikoa (www.etwinning.net) baliabideez hornituta egon daitezen ikasteko, komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta beren proiektua garatzeko. eTwinning 2005ean sortu zen eta Europako Batzordeko eLearning ikasketa- programaren ekimen garrantzitsuena izan da. 2014az geroztik Erasmus+en parte da; Europar Batasuneko programa hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan. Proiektu berean batera lan eginez -betiere irakasle arduradunak gainbegiratuta- ikasle parte-hartzaileek zabaldu egiten dituzte beren aukerak beste herrialde ba-tzuetako ondare kulturala eta artistikoa ezagutzean, baina baita beren inguruneko ezagutza zientifikoaren bitartez ere. Gainera, adostu duten hizkuntzan aritzen dira elkarrekintzan (ohi denez ingelesez) eta lotura eta harreman konstruktiboak ezartzen dituzte ingurunearekin eta milaka kilometrotara bizi diren beste ikasle batzuekin. Ekimen honek, gainera, sustatu egiten du ikasleen arteko talde-lana, taldean planteatzen baitira erronkak eta soluzioen bilaketa. Eta ibilbide horretan, ikasleek ikasi egiten dute formatu digitaletan edukiak bilatzen, interpretatzen eta ekoizten. Hala, guztien ekarpenekin eta irakasteko eta ikasteko prozesuan disfrutatuz lantzen da eskuartean duten proiektua, eta ikasleei ematen zaie protagonismoa. Autonomia Erkidego bakoitzak bere eTwinning enbaxadoreak ditu. Programan esperientzia duten irakasleak dira, eta beste irakasle batzuei lagundu eta aholkuak ematen dizkiete gai teknikoetan nahiz pedagogikoetan. Euskadin 13 eTwinning enbaxadore ditugu, ikastetxeetako irakasle nahiz Berritzeguneetako aholkulariak.


Hezkuntza berrikuntza, MUren erronka Mondragon Unibertsitateak ongietorria eman dio 2019-2020 ikasturte akademikoari Jon Lasa Galdos

“Gure esku dago datorrenari aurre egiteko ahalik eta ondoen prestatzea. Eta zenbat eta ahalegin handiagoa egin gure gazteen trebakuntza hobetzeko, eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, orduan eta prestatuago egongo gara etorkizunerako”. Vicente Atxa errektoreak Mondragon Unibertsitateak aurrean duen erronka hori nabarmendu zuen irailaren 13an Oñatiko Enpresagintza Fakultateko campusean egin zen 2019-2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldi ofizialean. Atxak bigarren agintaldia izango du Mondragon Unibertsitateko buru gisa. Errektorearekin batera, ekitaldia ofizialki ireki zuen Iñigo Urkullu lehendakaria, aurreko ikasturteko txosten akademikoa aurketzen zuen Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba eta hasiera-hitzaldia eskaini zuen Eduardo Castellanos doktorea egon ziren. Halaber, bertan izan ziren ere Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Mikel Alvarez Mondragon Unibertsitateko presidentea, politika eta akademia arloetako beste agintari batzuekin batera. Hiru erronka Ikasturte honetan unibertsitateak aurrean dituen hiru erronka eta mugarri nagusi azpimarratu zituen errektoreak. Bat datoz Euskal Unibertsitate Sistemaren Planarekin eta eragin positiboa izan nahi dute giza garapen jasangarriaren eredu bihurtuko den Euskadiren eraikuntzan. MONDRAGONeko mugimendu kooperatiboaren hasierako helburua izanik hau.

MUko ikasturte berriaren irekieran izan ziren partaide batzuk.

1.Unibertsitate-hezkuntzaren berrikuntzan liderrak izaten jarraitzea, ikasleen ikasketa eta unibertsitate-esperientzia nabarmen hobetzeko. Unibertsitatearen DNAn dago, hezkuntzaeredu propioan. 2.Bizitza osoko prestakuntzaeredua bultzatzen jarraitzea, gero eta espezializatuagoak eta konplexuagoak izango diren programen bidez, pertsonen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna bermatzeko, etorkizuneko lanak eskatuko dituen gaitasunen aurrean. 3.Ikerketa aplikatua lantzea, enpresekin elkarlanean, euskal enpresa-sareari hobeto lehiatzen laguntzeko. Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateko errektoreak nabarmendu zuenez, “hiru horiek dira gure erronka nagusiak: gazteen ikaskuntzaren hobekuntza, etengabeko formazioa eta goi mailako ezagutzaren sorkuntza eta bere

transferentzia enpresa modu arin eta eraginkorrean”. Berrikuntza, lehiatzeko gakoa Euskadiren etorkizuna gazteen goi mailako formazioa eta ikerketa, herrialdearen estrategiarekin lerrokatuta egon behar direla konbentzituta egonik, Mondragon Unibertsitateak helburu bezala jarri dio bere buruari, gure herriaren eraiketan eragile giltzarria izatea. Errektorearen esanetan, “herrialde batek, lehiakorra izango bada, gazte eta profesional trebatuak behar ditu. Eta horretarako, ikaskuntza maximizatu behar dugu hezkuntza-maila guztietan, eta, nola ez, unibertsitatean”. Haren iritzian, ezagutza, teknologia, industria eta merkatuak mende honetan hain konplexuak bilakatu direnez, “ezin ditugu gazteak aurreko mendeko modu berean prestatu, hori geure buruari traizio egitea litzateke, historiaren eta aurrerapenaren erlojua atzeratu nahi izatea. Eta herrialde gisa lehiakide izango ditugun beste batzuek ez dituzte haien erlojuak geldituko; gazteen ikaskuntza aldatu eta hobetu egingo dute, horretan ari dira. Beraz, jarrai dezagun guk ere aurrera; berritu dezagun goi-mailako prestakuntza, unibertsitate-prestakuntza”, adierazi zuen errektoreak. Bizitza osoko prestakuntzari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko errektoreak uste du unibertsitateak erantzun egin behar diela bai enpresek eta erakundeek aurkituko duten egoera demografiko eta

laboralari, eta bai egoera horretara egokitzeko profesionalek konpetentzietan eta gaitasunetan behar izango duten moldaketari. Gizarteak aurrean duen egoera demografikoa kontuan hartuta, zenbait profesional ordeztea zaila izango dela adierazi zuen. Haren esanetan, “enpresa askotan kostatuko zaigu profesional batzuk ordezkatzea. Eta ezin dugu onartu jardunean dauden pertsonak atzeratuta gelditzea lanpostu berriek eskatuko dituzten gaitasunetan”. Uste du enpresekin eta administrazioekin batera etengabeko prestakuntzako programak garatu beharko direla, dagoeneko lan-merkatuan dauden pertsonen enplegagarritasuna ziurtatu eta hobetzeko. “Mondragon Unibertsitatean 7.000 profesional baino gehiago trebatzen ditugu urtean; baina, profesional horientzat programa ofizial eta titulu propio gehiago diseinatzen jarraituko dugu, gero eta programa espezializatuagoak eta konplexuagoak sortzeko helburuarekin, eta teknologia berriak erabili beharko dira horiek garatzeko”. Errektoreak tarte berezia eskaini zion ikerketari: “gure enpresei maila globalean lehiakorragoak izaten lagundu nahi badiegu, gu ere globalagoak izan behar gara. Gehiago nazioarteratu behar gara bai formazioan eta baita ere ikerketan. Handitu eta maximizatu egin behar dugu gure ikerketak eta berrikuntzak enpresa-sarean duten inpaktua”, azpimarratu zuen.


“Enpresa oso ezten indartsua da mundua aldatzeko” Jon Lasa Galdos

Adrián González bere belaunaldi guztirako adibide izan daitekeen gazte horietako bat da. 23 urte besterik ez badita ere, AboraWorldeko sortzaile eta merkataritza-arduraduna da. ABORA, bere aldetik, mundu osoan zehar banatuta dauden startup txiki asko dituen enpresa bat da. Negozioa 2016an sortu zen, LEINN Nazioarteko graduaren barneko proiektu baten barruan eta egia esan, orain arteko emaitza oso ona izan da. Hain da horrela, ezen beraien startupetako bat, OxRiders izenekoa, hirugarren finalista izan zela 2019ko Global Student Entrepreneur Awards sarietan (GSEA). Elkarrizketa honetan AboraWorld zer den, nola lan egiten duten azaldu eta lan-munduarekin harremana duten gai ezberdinei buruzko bere ikuspegi pertsonala eman digu Adiánek. Zer sentitu zenuten Global Student Entrepreneur Awards 2019ko (GSEA) hirugarren saria jasotzean?

ABORAren proiektuetako bat, OxRiders, izan zen saria jaso zuena eta sentsazioa oso ona izan zen, izan ere inoiz ez genuen estilo honetako ezer irabazi eta itxaropenik gabe aurkeztu ginen, baina finalaurreko eta finalari esker, konturatu ginen toki bat izan genezakeelaz eta azkenean hirugarrenak geratu ginen finalean.

“Talde-lana eta malgutasuna dira gaur egun enpresek gehien aintzat hartzen dituzten balioak”

Zer da AboraWorld? AboraWorld LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Nazioarteko karreran geundenean sortu genuen enpresa bat da. LEINN Nazioarteko lehen belau-

naldia izan ginen eta gure ibilbidea Txinan hasi zen, Shangain, 2016an. Han talde bat osatu genuen, osatua txinatar jatorriko bi pertsonez, Armeniako batez, Costa Rica, Egipto eta Euskal Herrikoak, eta azkenean kultura anitzeko talde bat bildu ginen, lau urteren bitartean enpresa bat sortu behar genuenak. AboraWorld enpresa nagusi bat bezala da eta bere baitan enpresa ezberdinak ditugu, BeMonkeys edo OxRiders esate baterako, produktura dedikatzen diren startupak direla. AboraWorld mundu osoan zehar banatuta dauden 10 pertsonek osatzen dugu. Gure helburua karreran zen lau urtetan enpresa jasangarri bat sortzea, fakturazio-, etekin- eta bestelako maila batzuekin. AboraWorlden bidez guk startup txikiagoak ditugu. Azkenean, AboraWorld enpresa bat da, pertsona-talde bat, eta horren barne enpresa txikiagoak daude. Zein enpresa mota dituzue? Nagusiki, sortzen ditugun enpresa guztiak edo sortu nahi ditugunak balio bezala izan behar dute teknologikoak izatea, edo oinarri teknologikokoak, jasangarriak izatea eta inguruneari minik ez egitea, eta nobedadea eta berrikuntza ekartzea. Oraintxe bertan, gehien bideratuta gauden sektoreak dira aholkularitza ekintzailetzarako Estatu Batuetan, mugikortasun jasangarria, OxRiders-en kasuan bezalaxe, eta telefono mugikorrak eta osagarriak, BeMonkeys-en bezala.

Zein filosofia dago AboraWorlden atzean? Guk atsegin duguna da mundu guztiari aukera ematea da, ez dugu ezerengatik diskriminatzen. Askotan erabiltzen dugun esaldi bat da “everyone's the right to flourish”, mundu guztiak daukala loratzeko eskubidea. Bestalde, nazioarteko enpresa bat izanik eta mundu osoko jendea izaki, kultura guztiak errespetatu eta beti horiek lotzen saiatzea, kultura bakoitzaren onena atera ahal izateko, bata bestearen aurka ipini gabe, askotan gertatu ohi den bezala. Nola daukazute banatuta taldea? Oraintxe bertan Txinan lan egiten dauden bi pertsona ditugu, Europan gauden hiru pertsona Bilbo, Madril eta Amsterdamen artean, eta Settlen dauden beste bi pertsona, Estatu Batuetan. Orain banatuta gaude startupen gauzatze garai batean gaudelako. Ahalik eta gehien hazi behar gara, baina guztiak batera egon gara Bilboko BBFn urte bat baino gehiago, sei hilabeta Shangain…

“Zure pasioa jarraitzea ahalbidetzen dizula da ekintzailetzak duen onena”

Zein abantaila ditu enpresa kultura aniztun batean lan egiteak?

Nola lan egiten duzue? Guk lan egiteko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, barneko ideia bat dago, enpresako norbaiti otutzen zaiona, adibidez zerbait sortu pentsatuz moto elektrikoetan merkatua dagoela… Startupak sortzeko edo erakartzeko beste modu bat da Europan aplikatzea atzerrian arrakasta izan duten ideiak, herrialde ezberdinetan egon izan garenari esker. Eta azkenik, beste modu bat da berezko ideia bat izan duen kanpoko jendeari lagundu talde txiki bat sortuz ABORAn.

Nik uste dut ideia eta iritzien aniztasuna nahiko handiagoa dela enpresa lokaletan baino. Adibidez hori ikusten da mundu osotik ideiak harrapatzeko daukazun moduan; hau da, “ikusten ari gara Txinan sektore hau asko garatzen ari dela eta zuzenean merkatu europarrara pasatzen dut”. Txinako norbaitek hori egin lezake. Hori faktore gako bat da. Ezberdintasun handiena dago enpresa egiteko moduan Ekialde eta Mendebaldearen artean, Europan eta Asian, guztiz ezberdina dela.


Orduan, aberastasun kulturala plus bat da. Gai bat ikusteko modu asko daude, ikuspuntu zabal handi bat dago. Zergatik laguntza hau ekintzailetzari? Gu, batez ere LEINNen, konturatu baikara ekintzailetza mundua aldatzeko moduetako bat dela. Nik uste dut enpresa ezten oso indartsu bat dela mundua aldatzeko. Guk enpresa txikiak sortzen ditugu eta uste dugu beraien bitartez mundua alda daitekeela. Beraz, ekitea giltza da horretarako pauso txikiak emanez.

“Norberarengan sinistu behar da, gogor lan egin eta, batez ere, pazientzia izan”

Zein abantaila eta desabantaila ditu ekintzailetzak?

Nolakoa da zuretzat hautagai onena lanpostu batetarako?

Abantaila bezala, zure pasioa jarraitzen duzu. Niri beti motorrak gustatu zaizkit eta ekiten nik gogoko dudanean lan egitea aurkitu nuen, eta gainera, hori garatu eta neure burua garatu ere. Zale amorratua zaren horretan lan egitean zugandik dena ustiatzen duzu. Eta zerbait txarra da gutxi lagundua dagoela. Uste dut Euskal Herrian, adibidez, nahiko lagundua dagoela, baina Espainiako beste lekuetan nahiko gutxi lagundua dago.

Uste dut alka akademikoaz aparte, beti garrantzitsua dena ingeniari bat bilatzen baduzu, adibidez, hobe delako ingeniari izatea, orain, gaur egungo hezkuntza sistamagatik oso pertsona gutxik dauzkaten gaitasun batzuk bilatzen direla, hots, taldeko lana eta malgutasuna, hau da, enpresa dagoen egoerara egokitzen jakitea eta ahalik eta etekin handiena ematea, ez gauza bakar batean sailkatzea. Ez pentsatu “nik aplikazioak egiten dakit eta egingo dudan gauza bakarra da”. Ez. “Nik aplikazioak egiten dakit, baina bideoak egiten ikas dezaket…”. Erabilgarritasun hori eta gauza berriak geiten ikasteko jakin-mina, nire ustez, funtsezkoak dira. Mundua oso azkar aldatzen da eta duela 15 urte ikasi zenuen karrera batek ez zuen eskatzen gaur egun eskatzen duena. Jakin-nahi eta ikasteko gosea balio oso garrantzitsuak dira.

Nola ikusten duzu lan-mundua une hauetan? Nik uste dut oraintxe bertan esperientzia askoz ere gehiago aintzat hartzen dela. Duela zenbait urte gomendagarria zen karrera bat eta master bat edo bi ikastea eta gero lan-merkatura ateratzea. Curriculum akademikoan gehien begiratzen zena zen ikasketak, hizkuntzak… Orain, gutxienez Estatu Batuetan eta pixkanaka Espainian, esperientzia gehiago kontuan hartzen ari da, mugitu zarena, balio akademikoa baino, garrantzitsua izaten jarraitzen duen arren. Nik uste dut orain balioesten direla ikastaroak, ekitea, enpresak sortzea… eta ahalik eta azkarren lanean hastea eta lanmerkatura ateratzea 23 urterekin, adibidez, lan- eta akademiaesperientzia batekin.

Zer aholkatuko zenieke negozio bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei? Batez ere, beraiengan sinistea. Guri esaten ziguten oso gazteak ginela negozio bat ekiteko eta hori oso arrunta da, baina ABORA sortu ondoren, hiru herrialdetan talde oso bat mantendu eta gero, startupekin, inbertsioekin, kontu-

ratu gara norberak bere buruan sinistu behar duela, gogor lan egin eta batik bat, pazientzia izatea. Sei hilabetetarako estrategia bat sor dezakezu, baina orokorrean estrategia hori bikoizten da denboran eta zure buruari galde diezaiokezu zer ari zaren gaizki egiten, baina azkenean, pazientzia izan behar da eta zugan sinistea.

“Ekintzailetzaren alde txarretako bat da laguntzak eskasak direla”

Noraino iritsi nahi duzue ABORArekin? Guk ABORArekin sortu dugun enpresa-ereduan sinisten dugu. Startup berriak sortu nahi ditugu, oraintxe bertan ditugunak zaintzen ditugun bitartean, jende-kopuruan hazi eta, batez ere, ideiak dituzten pertsonak ezagutu eta lagundu. Beraz, ez dugu pentsatua lau urtetan bukatzea, proiekturako eskatzen ziguten denboraepea, horretarako urte bat geratzen zaigula, eta aurrera jarraitu nahi dugu, daukaguna finkatuz eta gauza berriak sortuz, batik bat talentu berria erakartzen, eta ez diot oraingoz amaierarik ikusten honi. Bakarrik hazten jarraitu eta noraino iristen garen ikusi.

Zer lan egin dituzue orain arte? Alde batetik, apustu handia bezala, ekintzailetzako zentro baten sorrera, garapena ezarpena daukagu The Evergreen State College-en Seattle-en (Estatu Batuak), non bi pertsona dauden. Arte sideraletako lehen unibertsitatea da Estatu Batuetan, ekintzailetzako zentro bat ireki duena, non ikasle guztiek beren ideiak gara ditzakete. Eta Espainian beste bi lan handi ditugu. Bata OxRiders da, vintage estiloko moto elektrikoetako startup bat, EOn hirugarren finalista izan zena, non ABORAko bi pertsonek eta kanpoko beste horrenbestek lan egiten duten. BeMonkeys ere daukagu, telefono mugikorrentzako osagaiak sortu eta garatzen dituena, berezko patenteekin, non lan egiten duten ABORAko bi pertsonek eta atzerriko beste bik. BeMonkeys Gernikan sortu zen eta adibidez usaintzen duten zorroak sortzen ditu… Eremu ezberdinak esploratzen ari diren pertsonak ditugu ere, ABORAko pertsona bat bezala, fintech arloa esploratzen ari dena DOMINIONekin batera Bilbon, eta ABORAko bi pertsona Shangain, Txinan, bideo-joko profesionalen mundua esploratzen. Eta azkenik, Kendani.com daukagu, produktu ekologikoen salmentarako plataforma online bat, ABORAko pertsona batekin eta kanpoko beste batekin, Amsterdamen. www.aboraworld.com


Lehen Gela Teknologikoa Gipuzkoan Lankidetza estrategikorako lehen urratsa suposatu du gela honen irekierak Jon Lasa Galdos

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIAk -ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak- lankidetza estrategikorako lehen urratsa eman dute Gipuzkoako Campusean irekitako lehen Gela Teknologiko honekin. Bi erakundeek sinatutako esparru-hitzarmena oinarri hartuta garatutako lankidetza zientifiko, teknologiko eta akademikorako hitzarmen hau Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOak eta Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak sinatu dute gaur. Gela berri hau kontzeptu eta teknologia aurreratuen prestakuntza eta ikerketarako lankidetza bultzatzeko bide izango da Gipuzkoako Campusa osatzen duten hamaika ikastegiekin batera eta, beraz, profesional bikainen prestakuntza sustatzeko oinarri izango da. TECNALIA Gela Teknologikoan Gipuzkoako Campuseko ikastegi guztiek hartu ahal izango dute parte. Hasiera batean, honakoak izango dira gelako jardueretan lehentasuna izango duten ikastegiak: Informatika Fakultatea (Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala; Sistemen Ingeniaritza); Ingeniaritza Eskola (Elektrizitatea eta Elektronika; Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza); Kimika Fakultatea; Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (fakultate honetan egongo da gela). Lankidetza gaiak eta parte hartzen duten ikastegiek gelan duten jarduna bat etorriko dira une bakoitzean identifikatzen diren

elkarrekiko interesekin, eta abiapuntutzat hartuko dira ikerketako lehentasunezko gai hauek: polimeroetan oinarritutako materialak, zementu oinarridun nanomaterialak eta eko-zementuak; robotika aurreratua eta sistema autonomoak (droiak); sistema adimendunak (adimen artifiziala, deep learning eta datuen analitika); kontrol sistemak (industria elektronika); cibersegurtasuna. Adierazpenak Agustín Erkiziak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, adierazi du uste osoa dutela ekintza honen sinergian, besteak beste, gure ikasleen gaitasunak antzematen eta zaintzen lagunduko digulako, ikasleak I+G+B arloko puntako erakunde batek bultzatutako proiektuetan arituko direlako, eta hori bi erakundeen garaperako bide ez ezik,

gizarte osoaren garapenerako bide ere izango delako.

Gipuzkoako Campuseko 11 ikastegietako proiektuak hartuko ditu Gelak Bestalde, Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOren hitzetan “Gipuzkoako Campuseko TECNALIA Gela Teknologiko berri hau Euskal Herriko Unibertsitateak eta TECNALIAk lehiakorragoak egingo gaituzten talentuen garapenerako daukagun lankidetzaren eredu da. Gure lankidetzarako hitzarmenean aurrerapauso berria da hau, Euskal Herriaren I+G+B arloan erreferente eta osagarri diren bi erakundeen borondatea oinarri

duena, eta eragin positiboa daukana bai bi aldeentzat, bai gizartearentzat”. Gipuzkoako Campuseko TECNALIA Gela Teknologian egingo diren jarduera nagusiak honako hauek izango dira: ❚ Praktiketan irakaskuntzako lankidetza eta ikasteko espazioak. ❚ I+G proiektuetan elkarrekin aritzea sustatzea. ❚ Ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko programak edo proiektuak garatzea. ❚ Ikertzaileen prestakuntza partekatua eta jarraitua, bereziki Gipuzkoako Campuseko ikastegietan garatzen diren doktorego tesien, master amaierako lanen edo gradu amaierako lanen bidez. ❚ Joint Research Laboratories-en jarduera sustatzea eta bultzatzea, Campuseko eta Tecnaliako ikerketa taldeek parte hartzen dutenetan. ❚ TECNALIAn karrera profesional bat garatzen laguntzea gelako jardueretan parte hartzen duten ikasleen artean. ❚ Gela Teknologikoan lankidetzan ari direnei UPV/EHUko ikertzaile lankide eta TECNALIAri lotutako ikertzaile elkartu izaera aitortzea. ❚ Elkarrekin zientziaren eta teknologiaren arloko argitalpenak egitea. ❚ Industria jabetza partekatua garatzea. ❚ Industria jabetzan ekiletza eta jabetza horren ustiapena. ❚ Transferentzia teknologikoko jarduerak garatzea. ❚ Alde bien instalazioak eta ekipamendua erabiltzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.