±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2021ko apirila

Page 1

COVID OFF ekimena: gazte sortzaileak birusaren aurka Hezkuntza Sailak eta EiTBk COVID OFF kanpaina sustatu dute, Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendua

Jon Lasa Galdos

Hezkuntza Sailak eta EiTBk ekimen berri bat jarri dute abian, Covid-19ak gizartean eragin duen egoera zailaren aurrean ikasleei ahotsa emateko helburuarekin. Hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako ekimena da, batez ere Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei. Ekimenaren helburua da ikasleek bideo ezberdinak grabatzea, ikastetxearen bitartez, Covid-19aren aurrean segurtasun- eta higieneneurriak errespetatzeak duen garrantzia gizartean zabaltzeko.

Bideoak telefono mugikorrez graba daitezke eta minutu batetik beherako iraupena izango dute Hezkuntza-komunitatea ahalegin handia ari da egiten. Hala ere, beharrezkoa da segurtasun eta higiene-neurriak betetzeko beharra

azpimarratzen jarraitzea. Orain arte, erakundeak arduratu dira hezkuntza-komunitatea eta, oro har, gizartea kontzientziatzeko kanpainak bultzatzeaz. Ikasleei zuzenean ahotsa emateko unea da. Ikasturte osoan zehar, ikasleak erantzukizun handia erakusten ari dira Covid-19ren aurrean, eskoletan ezarritako arauak betez, irakasleen gainbegiradarekin. Beraz, zilegi zaie hori bera inori eskatzea: arauen aurrean seriotasuna eta erantzukizuna.Bai ikastetxeko lagunei,bai gizarteari, oro har. Ikasleak ikastetxeko partaide aktibo sentitu behar dira, eta parte diren hezkuntza-sistemako erantzunkide. Mugikorrarekin, minututik behera Ikasleen sormena izango da ekimen honetan funtsezko lanabesa. Segurtasun eta higiene-neurriak guztiok bete behar ditugula azpimarratu beharko dute. Mezuak eskolako zein ikastetxez kanpoko jokabideei buruzkoak izan daitezke, parkeetan izaten diren jokabideak, edo adinekoen jarrerari eta abarri buruzkoak. Ikasleek aukeratuko dute formatua: talde handiak, txikiak edo pertsona bakarrekoak. Tonua ere librea izango da: serioa,

dokumental txiki bat grabatzea, film labur bat, tonu umoretsuan... Telefono mugikorrarekin eta grabazioak iraupenean gehienez izan ditzakeen 60 segundoak muga bakar direla, ikasleek irudimena eta sormena garatzeko aukera dute.

hainbat komunikazio-ekintza batu dira, mundu zabaleko hainbat txokotan garatuak. Bultzada txiki bat, ikasleek euren sormenari zuku guztia ateratzeko beharrezko balitz ere. Sartu YouTube-n, 'Laboratorio de Ideas'en, ideia laborategira sartzeko. Bideoak EiTBn

Xedea: ikasleen parte hartzea sustatzea, ikastetxearen bidez, Covid-19aren aurrean segurtasun- eta higiene-neurriak betetzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko egindako bideoen bitartez Ideia laborategia Laguntza txiki bat emateko asmoz, COVID OFF ekimenak ideia laborategi bat ere eskaintzen du. Bertan, pandemiarekin zerikusia duten

EiTBk ez du zalantzarik izan COVID OFF ekimenarekin bat egiteko; izan ere, ekimenak Covid19ren aurka neurriak hartzeko gizarte-kontzientziazioari ekarpen handia egiten dio, gazteen partaidetza oinarrian duela. Horrela, bideo guztiak www.eitb.eus/covidoff/ webgunean jasoko ditu. Bideo hori bidaltzen dutenek formulario bat bete beharko dute edukia igo aurretik. Jasotako bideo guztiak webgunean argitaratuko dira, eta EITBk horien aukeraketa bat zabalduko du bere kanaletan: ETB1en, ETB2n eta ETB3n, baita sare sozialetan ere (Telegram, Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube). #covidoff traolarekin, erabiltzaileek etiketa horrekin sareetara igotzen duten guztia agertuko da.


Danobatgroup, berrikuntza saritzen Danobatgroup taldeak ikasleek garatutako berrikuntza aplikatuko proiektuak saritu ditu Jon Lasa Galdos

Fabrikazioaren benetako inguruneen errealitatea hezkuntza komunitatera hurbiltzeko helburuarekin, Danobatgroup taldeak, aurten ere, industria mailako fabrikazio-prozesuetara aplikatutako bi berrikuntza-proiektu saritu ditu.

Sari hauen helburuak bi dira: alde batetik, hezkuntza-komunitatearekin loturak estutzea eta, bestetik unibertsitateetan eta graduondoko eskoletan lortutako ezagutzak benetako fabrikazio-inguruneetara transferitzen laguntzea Saritutako proiektuak Nafarroako Tecnun Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolako Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek prestatu dituzte. Aurreko edizioetan ez bezala, proiektuen defentsarako ekitaldia eta sari banaketa Donostiako Tecnun fakultateko instalazioetan egin ziren, indus-

Danobatgroup-eko sariaren irabazleak.

tria-taldeak Elgoibarren dituen instalazioetan egin beharrean. Aurtengo saria bi taldek jaso dute: alde batetik, Iñigo Ariceta, Alex Barrenetxea, Ander Echezarreta eta Eñaut Salaberriaren taldeak, eta bestetik, Imanol Anta, Amaia Cendoya, Mikel Malcorra eta Aitor Martínen taldeak. Bi taldeek olio eta gaserako briden mekanizaziorako irtenbide bat aurkeztu zuten, euskal fabrikatzaileak eskatzen dituen zehaztasun eta automatizazio eskakizunen baldintzak betez. "Guretzat benetako erronka bat izan da Danobatgroup-ek planteatutako desafioari aurre egitea. Horretaz gain, aukera paregabe bat izan da gure ezagutza teknikoa proban

ipintzeko benetako fabrikazio ingurune batean", azaldu dute Amaia Cendoya eta Alex Barrenetxea talde irabazleen bozeramaileek. Saria lortzeko, masterreko ikasleek makina-erremintaren fabrikatzaileak planteatutako erronka teknologiko bera bati aurre egin behar izan zioten. Zehazki, aurtengo erronka olio eta gaserako bridak mekanizatzeko makina bat diseinatzean zetzan, produkzio automatizatuko ingurune batean. Parte-hartzaileak Guztira, Masterreko 48 ikaslek parte hartu zuten, 12 taldetan banatuta. Proiektuak garatzeko aurreko urrats gisa, parte-hartzaileek zehaztasun

kontzeptuen eta 4.0 teknologien inguruko prestakun-tza teoriko-praktikoa jasotzeko aukera izan zuten, Harkaitz Urreta Ideko Teknologia Zentroko Zehaztasun Diseinua eta Ingeniaritza ikerketa taldeko zuzendariaren eskutik. Ideko Danobatgroup-eko berrikuntza motorra da.

Sari hauek Danobatgroup industria-taldearen eta Tecnun fakultatearen artean sortutako aliantzaren barruan kokotzen dira Lana amaitu ondoren, ikasleek hamabost minutu zituzten beren proiektuak defendatzeko Mikel Arizmendi Tecnun Industria Ingeniaritza Masterreko irakasleak eta Harkaitz Urretak osatutako epaimahaiaren aurrean. "Harritu egin gara ikasleek fabrikazio arazo erreal bati erantzun eraginkorra emateko duten gaitasunarekin, txosten teknikoen zorroztasunarekin, lankidetza lanetarako dituzten gaitasunekin eta beren proiektuak defendatu dituzten kaudimenarekin", esan zuen Harkaitz Urretak. Sariak ikasleen bikaintasuneko prestakuntza indartzeko, haien ezagutza teknikoak sustatzeko eta zeharkako trebetasunak hobetzeko aukera dira, baita asmakizuna, gaitasun analitikoak eta talde lana bultzatzeko ere.

Laguntzen du


Nafarroako 6 ikasle, Europako enpresetara Nafarroako Lanbide Heziketako sei ikaslek Erasmus egonaldiak lortu dituzte, bere beren kabuz, Europako enpresetan Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketako bost ikaslek berehala hasiko dituzte Erasmus formazio-egonaldiak Europako hainbat herrialdetan. Hamahiru astez egongo dira han,ezaugarri berezi batekin: beren kabuz topatu dute formazioa egiteko tokia eta kudeatu dute egoitza zein bidaiaren antolaketa. Horiei, ekainean beste ikasle bat gehituko zaie ekainean: Alemaniara modu autogestionatuan abiatuko den Asier Villegas ikaslea. Hezkuntza Departamentuko LHko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Erasmus egonaldi-sistema berritzaile hau Sailak urtero Europako hainbat herrialdetara zuzenean antolatzen dituen bidaiekin konbinatzen da. Bidaia horiei esker, adibidez, 9 ikaslek airez joan ahal izan ziren apirilaren 4an Lisboara egonaldiak egitera. Portugalek azken hilabeteetan bizi izan duen konfinamendua dela eta, irteera urtarrilean zuten 21 ikasleen zati bat da. Orain, "Normaltasunera itzulita", Erasmus egonaldia egin ahal izango dute herrialde horretan. Ikasleak Erasmus egonaldiak autogestionatu dituzten eta laster abiatuko diren bost ikasleak Garazi Cía Lozano (Herbehereetan), Oumayma Benlali (Irlandan), Uxue Borobia Juan eta Iker Rico Pachon (Portugalen) eta Yaxandra Fernández Montero (Alemanian) dira. Egonaldi sistema berri horri esker, guztiek aukera izan dute egonaldiak zein enpresatan egingo dituzten aukeratzeko. Bost ikasleak joan den martxoaren 15ean bildu ziren Hezkuntza Sailaren egoitzan Sonia Garcia Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotzea eta Kalitatea ataleko buruarekin, egonaldiei buruzko xehetasunak emateko. Bestalde, apirilaren 4an Lisboara abiatu ziren ikasleak hauek dira: Yasmine Carbonell (Erizaintzako Zainketa Laguntzaileak), Itsaso Urrutia (Estilismoa eta Ile-apainketako Zuzendaritza), Ane Acedo (Kudeaketa Administratiboa), María Aguirre (Lorategia eta Floristeria),

Datozen egunotan europara abiatuko diren ikasleak Sonia Garcia, Lanbide Heziketako ataleko kidearekin.

María Dolores Genes (Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta), Maider Galain, Andrea Villanueva eta Alazne Larreta (Haur Hezkuntza), eta César Eduardo Tamayo (Ibilgailu Automobilen Elektromekanika). Datozen hilabeteetan, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Erasmus prestakuntzairteerak egingo dira. Zehazki, 55 ikasle Europako hainbat herrialdetara joango dira apirilean, bi hilabeteko egonaldiak egiteko. Erasmus+ Gazteriaren arloan honakook dira Erasmus+ programaren helburuak: ❚ Gazteen konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak hobetzea. ❚ Gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan. ❚ Herritar aktiboak, kulturarteko elkarrizketa eta gizarte integrazioa sustatzea. ❚ Gazteen eta lan-merkatuaren arteko loturak sendotzea. ❚ Lanaren kalitatea hobetzeko ekimenak sustatzea, gazteriaren arloko erakundeen eta interesa duten beste alderdien arteko lankidetza sendotuz. ❚ Toki, eskualde eta nazio mailako politiken erreformen osagarri izatea.

Ezagutzan eta esperientzian oinarritutako gazteria-politika bultzatzea. ❚ Ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitortza. ❚ Gazte-jardueren nazioarteko dimentsioa bultzatzea. ❚ Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen eta antolakundeen papera indartzea, gazteriari laguntza eskaintzeko egitura gisa. Azaldutako helburuak betetzeko, Erasmus+ programak hiru ekintza gako aurreikusi ditu. Ekintza horiek proiektu ezberdinak gauzatzea ahalbidetu nahi dute: 1.Pertsonen mugikortasuna ikasketak direla eta. ❚ Gazteen mugikortasuna: gazteen arteko trukeak eta ekintza berritzaileak. ❚ Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen mugikortasuna. 2.Berrikuntzarako eta jardunbide egokien trukerako lankidetza. ❚ Garapena laguntzea, gaitasunak indartzea eta ezagutzaren trukea sustatzea antolakundeak saretzeko akordioen bidez. 3.Politiken erreformetan laguntzea. ❚ Europar Batasunaren agenda politikoa aplikatzea gazteriaren arloan. ❚ Kualifikazioak garatzeko tresnak aplikatzea (Youthpass).

Europa mailako sare eta GKEei laguntzea. ❚ Europa eta nazioarte mailako elkarrizketa politikoa eta elkarrizketa egituratua gazteekin (Gazteriaren arloko arduradun politikoen eta gazteen arteko topaketak). Lehentasunak Dirulaguntza jaso ahal izateko, programek lehentasunetako bat edo gehiago landu beharko dute. Hona lehentasunak: ❚ Gazteen gizarteratzea eta ongizatea sustatzea, batez ere gazteen langabeziaren aurkako neurrien bidez. ❚ Gazteen artean bizimodu osasungarriak sustatzea. ❚ Europako herritar izatearen kontzientzia areagotzea. ❚ Oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatzea, hala nola, ekintzailetza, informazioaren teknologia berrien erabilpena, eta eleaniztasuna. ❚ IKTen erabilpena sendotzea gazteen lan esparruetan eta hezkuntza ez-formalean. ❚ Europar Batasunak kualifikazioak aitortzeko eta gardentasunerako dituen tresnak sustatzea, tresna horiek laguntzen baitiete interesa duten aldeei kualifikazioak eta ikaskuntzaren emaitzak ulertzen, baloratzen eta, kasua bada, aitortzen Batasun osoan.


V. LH-Parke Foroa ospatu da Ikaslanek, HETELek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak V. LH-Parke Foroa antolatu dute Jon Lasa Galdos

Batxilergoko 1. mailako 1.200 ikaslek topaketa bat egin zuten iragan martxoaren 18ko goizean, streaming bidez, COVID garai honen ondorioz. Bertan, enpresen teknologietako lanbide heziketako tituludunentzako lan aukerak ezagutzeko aukera izan zuten. Bilera Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak ireki zuen. Ondoren, Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta, IKASLAN Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Nora Amorenak euskal LHren aurkezpena egin zuten, beste prestakuntza modalitateen aurrean dituen abantailak eta Euskal Herriko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskaera sendoa azalduz. Topaketak iraun zuen ordu eta erdian, denbora izan zen garai batean lanbide heziketako zikloa ikasi zuten gazteen esperientziak eta lekukotasunak entzuteko eta Euskadiko Parkeetan, ingeniaritza, telekomunikazioak, aeronautika, energia, biozientziak, bioteknologia eta enpresetarako ikerketa aplikatua bezalako sektoreetan beren lana garatzen duten profesional desberdinen ahotsak entzuteko.

Batxilergoko lehen mailako 1.200 ikasle konektatu ziren, euskal LHk enpresa teknologikoetan dituen enplegu-aukerak ezagutzeko Aurreko lana Parte hartu zuten zentroek beren jarduera Parkean burutzen duten enpresen bideoak ikusi ahal izan zituzten eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten bai euskal LHren ezaugarriak eta enplegagarritasuna, bai LH dualaren modalitatea. Langile tekniko kualifikatuen eskaera Euskal Herrian ez ezik,

Europa osoan gertatzen da, eta hori ikusten ari dira Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko punta-puntako erakunde batzuek sektore teknologikoetan, hala nola zibersegurtasunean, energia berriztagarrietan edo bioteknologian, besteak beste. Parkeak eta LH Ekimen hau Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen lankidetzaren emaitza da, 100 zentro eta 43.000 ikasle baino gehiago biltzen dituena, 580 enpresa integratuta dituen Parke Teknologikoen Euskadiko Sarearekin batera. Konpainia teknologikoek EAEko I + G inbertsio osoaren % 38 suposaten dute eta talentu zientifiko-teknologiko espezializatua eskatzen dute, zeinean euskal LHk trebatzeko aukera eskaintzen duen. EAEko LH zentroek 32 familia profesional baino gehiagoko prestakuntza zikloak irakasten dituzte, lanbide heziketako hiru etapatan banatuta eta lankidetza harremanak mantentzen dituzte Euskal Herrian ez ezik, Europako herrialdeetan ere, 8.000 enpresa baino gehiagorekin.

Nora Amorenak parte hartu zuten, Euskal LHko datu nagusiak eta Euskadiko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskariaz berba egiteko. Ondoren (9:15), esperientzia eta testigantza pertsonalen berri eman zen, horietako asko ikasle ohienak, Lanbide Heziketaren hainbat aspektu ezagutzeko. Ondoren, enpresetako arduradunen txanda izan zen. Ekitaldia 10:30etan bukatu zen. Jardunaldiaren egitaraua: ❚ 9:00 Ongi etorria. ❚ 9:05 Sailburuaren aurkezpena. ❚ 9:10 LHko aurkezpena. ❚ 9:15 LHko ikasleen mahaia. ❚ 9:45 Ikasleen galdera-txanda. ❚ 10:00 Parke Teknologikoen Sareko enpresetako ordezkarien mahaia. ❚ 10:05 Enpresei galdera-txanda. ❚ 10:30 Ekitaldiaren amaiera. Agurra eta amaiera.

LH-Parke Foroaren bosgarren edizioa online formatuan egin zen

Jardunaldia Jardunaldia 9:00etan hasi zen, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu den Arantxa Tapiaren eskutik, eta ondoren, HETELeko presidentea den Julen Elgetak eta Ikaslaneko

HETEL HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 27 ikastetxe biltzen dituen elkarte bat da. 1987an sortu zen eta, gaur egun,

konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardute gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz. 2015ean, lanbide heziketaren eremuan Zilarrezko A Saria kudeaketa aurreratuari jaso duen lehen erakundea izan da. Gaur egun, lantaldeak ondorengo erronketan lanean dihardute: Lanerako formakuntza; LH Duala eta espezializazioa; IKTak gelan eta zentroaren kudeaketan; Berrikuntza teknologikoko proiektuak; beTEKu; Nazioarteko mobilitatea eta proiektuak; Erronkak elkarlanean ebazteko ikasketa (ETHAZI); Zentroen administrazioa eta kudeaketa; Eleaniztuna - euskara; Oinarrizko LH; Komunikazioa; Enpresentzako zerbitzu teknologikoak; Ikastetxeen arteko proiektuak; Orientazioa. ❚ Misioa: Lanbide Heziketa hobetzea, hari prestigioa ematea eta haren buru izatea abantean ikastetxe sarearen, Lanbide Heziketako sisteman parte hartzen duten pertsonen, enpresen, eta oro har, gizartearen onerako, herrialdearen ikuspegitik eta nazioarteko ikuspegitik. ❚ Ikuspegia: HETEL eta abantean ikastetxeak Lanbide Heziketako erreferente estrategiko moduan finkatuta izatea. ❚ Baloreak: Zintzotasuna; Lankidetza; Ilusioa; Elkartasuna.


"Gure belaunaldia teknologiari lotuegia dago" Jon Lasa Galdos

Alejandro Cañada, Alejandro Sánchez eta Louan Rousseau karrerako bigarren ikasturtean daude eta dagoeneko beren lehen enpresa proiektua martxan jarri dute: Unigow izenekoa. Plataforma honi esker, Batxilergoko ikasleek beren ibilbiderik onena zein den jakiteko aukera izango dute, unibertsitateko ikasleen laguntzarekin. Elkarrizketa honetan, 19 urteko hiru gazte hauek Unigow proiektua azalduko digute eta egungo beste gai batzuei buruz duten ikuspegia emango digute ere. Zer da Unigow? Alejandro Cañada: Unigow Batxilergoko ikasleak unibertsitateko ikasleekin lotzen dituen lankidetza plataforma bat da, Batxilergoko tituludunek beren ibilbide aproposena aurki dezaten. Ideiaren arabera, Batxilergoko ikasleek etorkizuneko titulazioari buruzko zalantzak azal diezazkiekete esperientzia bizitzen ari diren pertsonei eta horrela beren irizpideak eratu ditzakete esperientzia errealetan oinarrituta eta ez hainbeste unibertsitate batean saldu daitekeenaren arabera.

"Jendea erabakiak goizegi, orientazio eskasarekin hartzera behartuta dago"

Zein da funtzionamendua? Louan Rousseau: Unibertsitateko ikasleak foro batean kanpainen bidez hartzen ditugu eta gure datu basera joaten gara. Adibidez, Unibertsitate Autonomoan Biologia ikasten duen boluntario batek izena ematen du eta gero Batxilergoko ikasle bat etortzen da, Unibertsitate Autonomoan Biologia ikastea gustatuko litzaiokeela esaten duena, beste foro batean erregistratzen da, eta gure datu baseetan parekorik badago, Tinder-en bezala, unibertsitateko ikasleen kontaktua Batxilergoko ikasleari bidaltzen zaio. A. C.: Gure Instagram-en (@unigoww) unibertsitatearekin erla-

zionatutako edukiak igotzen ditugu, lizentziatuen mundua, Unibertsitaterako Sarbide Probarako zenbait aholku, etxebizitza aurkitu... Hori guztia sare sozialetara igotzen ditugun gure edukien eremuan dago. Partaideek onurarik lortzen al dute ala modu altruistan parte hartzen al dute? A. C.: Unibertsitateko ikasleak boluntarioak ziren hasieran, eta orain, izaera altruista izan arren, pizgarri dezente ditugu sarean, eta gure helburua da boluntarioak izateaz gain, zerbait irabazten dutela trukean haien laguntzagatik. Alejandro Sánchez: Pizgarrien gaia landu dugu. Hasieran zozketa esklusiboetarako sarbidean oinarritzen zen, eta orain, kolaboratzaileekin akordioak lortzen hasita, beraientzat bakarrik egiten dituzten zerbitzuetarako sarbidea ematen diegu... Kanpainarik indartsuena erregistratuta dirua irabaztea izan da. Jende askok bere burua ikasle horiengan islatutua ikusten du eta lankidetzan aritzea jaiotzen zaie, baina pizgarri horiek ere lantzen ditugu, beste pertsona batzuek har ezin dituzten gauzetarako sarbidea eskainiz. Zein dira Batxilergoko ikasleek dituzten zalantzarik ohikoenak? A. S.: Asko dira. Hasieran jendeak ez zuen kontzeptua guztiz ulertzen eta Instagramen idazten ziguten pentsatuz irakasle judizial modukoak ginela, Espainiako informazio guztia genuela eta konponbidea genuela. Batez ere, galderak dira ea karrera jakin bat praktikoagoa edo teorikoagoa den, leku zehatz batean bizitzea nolakoa den -zenbaitetan unibertsitate ingurunea interesgarriagoa da-, oso interesatuta daude zein diren ikasgairik konplexuenak... Jendea goizegi behartuta dago orientazio eskasarekin erabakiak hartzera. Aholkulari askorekin hitz egin dugu Unigow Batxilergoko ikasleentzat ez ezik, DBHko 4. mailan dauden pertsonentzat ere onuragarria dela pentsatuz, ondorengo Batxilergoko adarraren inguruko erabakia hartzen dutelako eta motibazio handiagoa dute

gustatzen zaien bidetik doazela jakinda. L. R.: Guk egindako inkesta batetik eta nire esperientziatik abiatuta, uste dut beti dagoela itxaropenaren eta errealitatearen arteko kontraste hori. Hau da, karrera honetatik hau espero dut, baina errealitatea zein den jakin nahi dut. Beraz, zer espero den eta zer aurkitu den galdetuko zaio unibertsitarioari. Elkarrizketa guztietan faktore komuna izan beharko lukeela uste dut. A. C.: Eta ez bakarrik zalantzak, karreran akatsen bat egiteko beldurra baizik. Askotan karrera aldatu duen norbaitekin hitz egitea lasaigarria izan daiteke. Zuen ustez, zer da garrantzitsuena karrera bat aukeratzerakoan? A.S.: Zure erabakiak zeure irizpideetan oinarritu. Jende asko gehiago gidatzen da familiak ezartzen duenaz, lagunen presioaz, gizarteak berak idealizatzen duenaz... Izan ere, orain duel bost urte egin zenarekin zerikusirik ez duten gradu berriak jartzen dituzten etapa bizi dugu.Nik beti izan nuen gogoan nire burua motibatuta eta pozik ikustean, benetan egokitzen zaidan posizioan, ez jendeak kontuan hartzen zuena. Garrantzitsuena erabakia zurea dela da eta Unigow-rekin hori bilatzen dugu, ikaslea bera izatea bere irizpideak kontrastatzen eta sortzen dituena eta ez familia edo lagunengandik datorrena. A. C.: Lehenik eta behin, ez zaitzatela gurasoek baldintzatu. Pertsona aske izan behar da nahi duenera joateko. Eta bigarrena, garrantzitsuena, ez aukera profesionalak aztertzea edo karrera ondoren zer egingo duzun pentsatzea. Gustuko ez dituzun gaiak ikastea Batxilergoa dago, eta egia da karreran gustatzen ez zaizkizun gauzak ikasi beharko dituzula, asko ikasi beharko duzula, baina garrantzitsua da jakin-mina izatea zure karreran eta ez axola izatea gustuko duzun zerbait ikasten geratzea garagardo bat hartu beharrean. Hau utopikoa eta korapilatsua da, baina jakinmina izatea da kontua. Ez hainbeste izango zarenaren arabera karrera aukeratzea, baizik eta

gustatzen zaizuna ikasi eta gero zer izango zaren deskubritzea. L. R.: Oraintxe UNEDeko aholkulari batekin ikerketa bat egiten ari gara batxilerrak bere ibilbidea aukeratu eta unibertsitario bihurtzeko prozesuaren inguruan. Ezagutzen ez nituen eta ezagutzea gustatuko litzaidakeen 3 alderdi funtsezko daudela uste dut, zeure burua oso ondo ezagutzea, zeure burua aztertzea, asteak igarotzea pentsatzen zer gustatzen zaizun, zertan naizen ona, jendeak zer eskatzen didan... ezagutza pertsonalaren prozesua. Orduan, oso alderdi garrantzitsua unibertsitateko curriculuma aztertzea da. Ez duzu zuri esaten dizutenaren arabera gidatu behar,baizik eta saiatu apur bat objektiboagoa eta praktikoagoa izaten eta joan ikasketa planera, ikusi gaiak... Eta azken urratsa Unigow bezalakoa izango litzateke, pentsatu duzun guztia kontrastatu eta zure itxaropen guztiak curriculuma ikusi eta dagoeneko bertan dagoen pertsona batekin topo egitea.

Karreraz aldatu den norbaitekin hitz egitea lasaigarria izan daiteke Nola ikusten duzue egungo gazteria eta beraien lan-etorkizuna? A. S.: Badago jendea kalifikazioetan eta arrakasta akademikoan oinarritzen dena, eta uste dut guztiok dugun iruzur orokorra dela. Gure belaunaldian ikusten dut talentu potentzial handia dagoela, baina hizpide dugun lan arrakasta horretarako tresnak edo formula ez direla adimendunak, beharrezkoa baita beste alderdi batzuk bereiztea eta horietan oinarritzea. Eta etorkizuneko lan merkatuan, egokitu edo hil egin behar duzu. Ikasketa etengabea da eta zure bizitzako baldintzen arabera birziklatu behar zara. Karrera amaitzea da jarri zaigun abiapuntua, baina ez du zertan horrela izan behar. Ez dut 2024ra arte itxaron behar lanean edo erabaki autonomoak hartzen hasteko.


L. R.: Uste dut etengabe berrasmatzeko karrerak izango ditugula. Zure burua berriro asmatzea izango da, berriro eta berriro. A. C.: Gure belaunaldiari buruz, teknologiarekin lotuegia dagoela uste dut. Teknologiak aliatua izan behar du, ez borreroa. Teknologian atal eder asko daude, denbora asko aurrez dezakezu, baina sare sozialetan gehiegi zentratu gara eta azkenean benetakoak ez diren gauzetan denbora asko xahutzen dugu, eta uste dut hori bakoitzak barrutik aldatu beharko lukeela, azkenean, Instagramen "istorioak" ikustearen edo liburu bat irakurtzearen arteko erabakia zure esku dago. Gure belaunaldian behar handia dugu sare sozialetan egiten dugun guztia partekatzeko eta batzuetan galdetu behar dugu zergatik igotzen dugun gure bizitzako 40 istorio, hobe izan daitekeenean grabatu ordez gozatzea. Zuen ustez, zeintzuk dira enpresek gaur egun gazteengan bilatzen dituzten gaitasunak? A. S.: Sormena, proaktibitatea eta komunikazio trebetasunak. A. C.: Proaktibitatea. Azken batean, tituluak ez du ezer esaten; besterik gabe, 4 urte egin dituzula azterketak egiten. Gainditzeko gaitasuna, "ez dakit nola egin, ikasiko dut" esatea, edozein enpresatan gakoa iruditzen zait. Nahiago dut kontratatzea titulurik ez duen bat baina 10 ordu emango dituena gauzak egiten saiatzen, bere eguneko 8 orduak amaitutakoan prozesun baten erdian ordenagailua itzaliko duen norbait baino. L. R.: Komunikazio gaitasuna ere funtsezkoa dela uste dut. Zuen ustez, pandemiak lan merkatua etorkizunerako aldatu al du? A. C.: Teknologiak asko aurreratu du eta enpresa guztietan metodo teknologikoak ez. Badaude multinazional handiak zaharkituta zeuden metodoak zituztenak eta uste dut Covid izan dela enpresek, unibertsitateak barne, hain beharrezkoa zuten eraldaketa digitala egitera behartu gaituena. Agian ez du zentzu handirik irakasle batek astean zehar klase bera errepikatzeak, baina zentzu handiagoa du behin oso klase on bat grabatu eta urtero birziklatzea. Zer da enpresa bat sortzearen onena eta txarrena? A. C.: Alderdi positiboa oso argia da. Proiektu baten parte sentitzea da, sortutako zerbait nola hazten

den ikustea, merezimenduak aitortzea ere ona da, baina arrakasta orok zati negatibo ugari ditu, hala nola lan asko, gehiegizkoa, alde batera uztea lagunekin egotea, garagardo batzuk hartzea, gauean atera beharrean webgune bat programatzen geratzea... eta horrek konpentsatzen zaituen galdetzea eragiten dizu. Hori dela eta, proiektu bat aurrera eramateko eta arrakasta izateko egin behar duzun sakrifizioa da batez ere txarrena. A. S.: Zerga betebeharrak ere badituzu, mota desberdinetakoak, eta horiek kudeatzen ikasi behar duzu. Ez da zati negatiboa, baina ikasten ez baduzu negatiboa bihur daitekeen zerbait da. Distantzia luzeko lasterketa dela esaten dugu, eta Cañadak dioen sakrifiziorik ez badago, ez duzu lortzen. Eta gure artean, karrera bat lortzea, zure bizitza sozialarekin batera, zeure burua zaintzea eta negozioa aurrera eramatea... eta horri aurre egiteko moduaren arabera, negatiboa izan daiteke eta gure kasuan oso pozgarria da. L. R.: Eta zure burua zaintzen ez baduzu, irakurtzen, meditatzen edo idazten ez baduzu, enpresa zure bizitza bihur daiteke,izan ere,9tik 5era lan egiten baduzu, ahaztu egiten zara. Baina konpainia baten mende zaude eta zure 24 orduetan bihur daiteke eta hori ere ez da positiboa. Eta beste gauza negatibo bat Espainiako egoera fiskala da, oso positiboa ez dena, ez du negozio ingurunearen alde egiten, nire ustez. Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei? L. R.: Ez gelditu. Hasi, huts egin, berriro huts egin, ez gelditu, ez baitakizu arrakastatik pauso batera zauden. Guk arrakasta lortu ez dugun arren, orain zerbait sendoa

dugu eta hona iritsi aurretik askotan huts egin behar izan dugu. A. C.: Era berean, esango nieke zure ideia tontoa iruditu arren,aurrera segitzeko. Uste dut ekintzailetzan gehien pisatzen duena jendeak zutaz pentsatzen duena dela. Jendeak hori gehiegi baloratzen duela uste dut. Bost axola behar dizu edo ez duzu arrakastarik izango. Eta ekintzailetza ez dela denontzat ere esango nuke. Oso polita dirudi, baina sakrifizio handia eskatzen du eta jartzen ez baduzu ez zaizu ondo irtengo. Hori dela eta, jartzeko prest ez bazaude, agian beste bizitza mota bat hobea da zuretzat eta ez dago arazorik, bizimodu guztiak guztiz errespetagarriak baitira. Ekintzaile izan nahi baduzu, ordu gehiegi sartu beharko dituzu. A. S.: Eta beti kontuz ibili behar duzu jendeak zer pentsatzen duenarekin, norekin topo egiten duzun.Eman dezakedan aholkurik onena jendearekin eseri eta hitz egitea da, jendearekin topo egitea, jendea irekitzen zaizun aukera delako eta norekin bai eta norekin ez erabakitzeko gaitasuna izan behar duzulako, baina haiei entzuteak berehalako ezagutza eskaintzen dizu eta jazoera honetan oinarrituta hazi gara. Beraz, hitz egiteaz gain, kontuz ibili, arrakastatsua eta sendoa den zerbait argitaratzen duzun momentuan jendea, interesak iristen hasten dira...Burua hornituta eduki eta ez egin publikoarentzat, baizik eta zuretzat. Zer etorkizuneko asmo dituzue? L. R.: Datozen 5 urteetan Unigowentzat dugun ikuspegia da pertsona bat unibertsitaterako pausoa eman dezakeenean, automatikoki pentsatzea Unigow-en, edo institutuetan ere Unigow aipatzea orientatzeko. Orientazio metodo berria da eta erreferentzia izan nahi dugu arlo honetan. Eta maila pertsonalean, Uni-

gow-rekin bizi izan nahiko nuke egon beharrko denbora guztian, eta hurrengo gauzara pasa behar dugula edo beste proiektu bat aurkezten zaigula ikusten dugunean, Unigowetik bereizi gaitezke eta joan hurrengo fasera. Baina epe luzerako proiektua dela deritzot, honetatik urte batzuetara bizi gaitezkeelako. A. S.: Eta eragin maila bat izatean, gauza asko ere alda ditzakegu. Unibertsitateko ikaslearen pisua handiagoa denez, horrek unibertsitateko hezkuntzaren kalitatea hobe dezake. Eta oso maila pertsonalean, jarraitu hazten eta beti disfrutatzen. Dena delakoagatik gozamena existitzen ez denean, han bukatuko dugu, baina zerbait oso ederra bizitzen ari gara 19 urterekin. Eta harreman handia dugunez, hemendik aurrera proiektuak elkarrekin edo bereizita egin ditzakegu, baina betirako dugu hirurentzat aldi bereko momentu bat bizi izana. A. C.: Uste dut Unigow-etik bizitzea lortuko dugula, nahiz eta niretzat ez den helburu nagusia. Prozesua gozatzea da gakoa.Unigow-en pozik ez nagoenean,esan eta alde egingo dugu eta hirurok lasai egongo gara.Negozio onena zu behar ez zaituen negozioa dela uste dut. Niretzat, guztiz nahitaezkoak izatera iristen bagara, oso ondo egin dugula eta kultura sortzea lortu dugula esan nahiko du. Hirurok gaude orain gure lantaldean, baina hazten bagara, jende gehiago egon daiteke. Beraz, Unigow automatikoa izatea lortzen badugu, pare bat zalantzarako behar bagaituzte bakarrik, niretzat bete egingo dugu eta nork daki beste negozio aukera bat edo ideia gehiago aurkeztuko ote zaizkigun. Uste dut hau lehenengoa dela eta arrakasta handia izan dezakeela,baina gehiago etorriko dira eta datorkigun guztiarekin jarraituko dugu. www.unigow.com


LaborLan II martxan Laguntza integrala, prestakuntza eta lan esperientzia eskaintzen du LaborLan programak, sei sektoretara zuzendua oraingoan Jon Lasa Galdos

Enplegu-prestakuntza programa misto bat da LaborLan, bere bigarren ediziora iritsi dena. Laguntza integrala, prestakuntza, lan-esperientzia (lau hilabete arteko lankontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen du programa honek. Programa lana bilatzen duten pertsonei zuzenduta dago baina enpresek ere parte har dezakete. Ez da ikastaroak ematera mugatzen, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik enpresekin lan egin da, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko. Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza eta gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz. LaborLan II programak sei sektoretan eskaintzen ditu laguntza integrala, prestakuntza eta esperientzia profesionala (kontratazioa eta guzti): Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza sektorea, Galdaketa, Eraikuntza, eta -berrikuntza- seigarrena, Metalaren sektorean sartu nahi duten 45 urtetik gorako langabeentzat, in-

dustria-, elektronika- edo aeronautika-adarretan.

Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza eta gaitasun pertsonaletan trebakuntza eskainiko da Martxoaren 1ean hasi zen LaborLan programan izena emateko epea. Enplegu eta prestakuntzako programa misto hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendeko Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (DEMA) sustatzen du. Laburbilduz, enpleguaren arloko politika publiko horrek laguntza integrala eskaintzen die partehartzaileei, prestakuntza bat hautatutako sektorean, bai eta funtsezko zerbait ere, Covid19aren pandemiaren ondoriozko krisi-une hauetan: lau hilabete arteko lan-kontratua eta -esperientzia eta Bizkaiko benetako enpresa-ehunera hurbiltzeko aukera.

Teresa Laespada foru diputatuak azpimarratu duenez, Laborlanek “langabeei laguntzen die” modu integralean. “Ez da enplegu programa bat gehiago, prestakuntza, amaierara arteko laguntza, lankontratu baten bidezko esperientzia profesionala eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dituen programa bat baita”, gaineratu du. Gainera, azaldu duenez, eskulana behar duten sektoreetan egingo da, enpresa munduarekin batera egindako azterketa eta ebaluazioaren arabera. Sei sektore Laborlanen bigarren edizio hau sei sektoretan banatuta dago: Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza, Galdaketa, Eraikuntza eta Metala (adar industriala, elektronikoa eta aeronautikoa). ❚ Biomedikuntzaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin egin da (Basque Health Cluster), gure lurraldean biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Pertsonak Zaintzeko Ekonomiaren programa aurrera eraman da Gizarte Zerbitzu Integratuak kooperatiba-sozietatearen lankidetzarekin. Talde horrek gizarte-

ekimeneko eta onura publikoko enpresak (SSI) biltzen ditu, sektore horretan Bizkaian ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Nekazaritza-sektoreko enplegueta prestakuntza-programa Euskadiko Baserritar Profesionalen Nekazaritza Erakundearekin (ENBA) lankidetzan egin da, erakunde horrek baitu ordezkaritza handiena nekazaritza-sektorean Bizkaian. ❚ Galdaketaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako galtzaileen Elkartearekin (AFV) koordinatu da, gure lurraldean sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. ❚ Eraikuntzaren sektorean enplegu-prestakuntzako programa bat sustatu da Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen bazkunarekin (ASCOBI-BIEBA) lankidetzan. ❚ Eta, azkenik, metalaren sektorea (industria-, elektronika- eta aeronautika-adarra), 45 urtetik gorakoentzat edo adin horretatik gorakoentzat, Urbegi Gizarteratzearekin lankidetzan diseinatu da. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua da Bizkaian laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak sustatzea. Enplegu- eta prestakuntza-programa misto honetan parte hartu duten erakunde guztiak funtsezko eragileak dira beren sektoreen beharrak hautemateko eta, batez ere, lanbide-profilen eta -gaitasunen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko. Gaur egun bizirik dirau LaborLan I programak, iaz hasi zenak, eta beste sei sektore eta/edo lanbide hartzen ditu bere baitan: Gozogintza, Psikologia, Programazioa, Industria Fabrikazioa, Autobuseko Gidaria eta Fabrikazio MekanikoaSoldadura. DEMAren aurreikuspenen arabera, aurtengo maiatzean amaituko da enplegu eta prestakuntza programa mistoaren lehen edizioa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.