±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2021 maiatza

Page 1

FIRST LEGO League Euskadiko Finala ospatu da Kirolak, berrikuntzak eta segurtasunak FIRST LEGO League Euskadiko finala berrasmatu dute maiatzaren 8an Jon Lasa Galdos

Laguntzen du

10 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleek jardunaldi paregabea izan zuten maiatzaren 8an, FIRST LEGO League Euskadiko finalean. Zientzia eta teknologia gazteei modu dibertigarrian eta erronka tematiko baten bidez hurbiltzen dien hezkuntza-programa bat da, munduko herrialde guztietan errepikatzen dena. Aurten, jokoa eta kirola berrasmatzea proposatu zitzaien talde parte-hartzaileei,gizarte aktiboagoa lortzeko xedearekin. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu zuen hezkuntza-programa, Innobasqueren bazkide diren Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurtengo formatu berritzaile eta segurua aurkeztu zuten, hasiera-hasieratik lehentasun nagusi bat zuena: segurtasun soziosanitarioa uneoro bermatzea. Horrela, 12. FIRST LEGO League Euskadiko finala berritzailea eta segurua izan zen. Ikasleak Deustura (Bilbo), Donostiara eta Arrasatera joan ziren eta 15 talde egon ziren hiru egoitzetako bakoitzean, baina, aurreko edizioetan ez bezala, ez zen ikuslerik egon. Orduero, lau talde pasatu ziren egoitza bakoitzetik. Hala, burbuila-taldeak mantendu ziren eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko kontaktua saihestu zen. Hilabete batzuetako prestaketaren ondoren, taldeek epaimahai baten aurrean defendatu zituzten txapelketaren hiru arloak: erronka tematikoari erantzuten zion berrikuntza-proiektuak, eraiki behar izan zuten Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazioa, eta erakutsi behar zuten FIRST LEGO League balioak barneratu zituztela, hau da, aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, inklusioa, lankidetza eta dibertsioa. Gainera, formatu berritzaile horrek Twitch plataformaren bidez, 'FLLEuskadi' kanalaren bidez, eman zen programa bat izan zuen. Emanaldi horretan, FIRST LEGO League Euskadiko denboraldiaren berri eman zen, eta, gainera, hiru egoitzekin konektatu zen talde ira-

bazleak zein ziren iragartzeko. Egoitza bakoitzean zazpi talde saritu ziren eta horietako bik FIRST LEGO Leagueko Estatuko finalerako plaza lortu zuten: talde osoenak eta berrikuntza-proiektu onena zuen taldeak. Horrela, sei euskal taldek hartu zuten parte ekainean modu birtualean egingo den Espainiako finalean. Talde onenek, era berean, FIRST LEGO League nazioarteko finaletarako sarbidea izango dute. Erronka bat: jokoa eta kirola berdiseinatzea Hezkuntza-programaren nazioarteko erakundeak urtero erronka tematiko bat proposatzen du, munduko ikasle guztientzat berbera. Edizio honetan RePLAY da erronka, eta taldeek jokatzeko, kirola egiteko eta mugitzeko modua berdefinitu behar dute, jarduera fisikoa sustatzeko eta aktiboago egoteko. Gainera, erronkak pandemiaren ondoriozko alderdi bat ere badu, sedentarismo-arazoei erantzuteko aukera ematen baitu. FIRST LEGO League Euskadik 33 euskal ikastetxe zituen aurten, 90 taldetan banatuta, bi kategoriatan: 45 talde Challenge kategorian, 10 eta 16 urte bitartekoak; eta 45 Explore kategorian, 6 eta 9 urte bitartekoak. Guztira, 1.300 ikastetxek parte hartu zuten, eta horietatik 400 euskal finalean egon ziren maiatzaren 8an, hiru egoitzetan banatuta. Eta beste

250 haurrek Explore kategorian parte hartu zuten. Apirilaren 12an izan zen da, euren ikastetxeetan. Horrela, FIRST LEGO League Euskadiren 12. edizioa egoitza anitzeko txapelketaren formatu berritzailearekin egin zen, parte hartzen zuten ikastetxeei eta hiru erakunde antolatzaileei esker; Innobasquerekin batera, ikasleek karrera teknikoekiko duten interesa pizteko konpromisoa partekatzen zuten, zientziara, arazoen konponbidera eta berrikuntzara hurbilduz. Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, “FIRST LEGO League Euskadi erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa bat da Euskadin. Aurtengoa 12. edizioa da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak bultzatzeko, arteekin eta humanitateekin lotuta”. Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoa: “Deustuko komunitatean iaz antolatzailekide gisa izan genuen lehen esperientziaren ilusioa azpimarratuko nuke. 100 boluntariok baino gehiagok hartu zuten parte”. Izan ere, FLLaren atzean dagoen lagunarteko lehiaketa guztiz bat dator gure unibertsitatearen balioekin: ikaskuntza, lankidetza eta gizarteari egindako ekarpena. Pandemia gorabehera,

balio horiek indarrean jarraitzea lortuko dugu edizio berrian”. Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia: “Gure hiriko berrikuntza eta garapen ekonomikoaren arloko apusturik garrantzitsuena arreta pertsonengan jartzen duena da, batez ere gazteengan, haien esku baitago etorkizuna. Gakoak, tresnak eta hainbat eragilerekiko konexioa eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, gaitasun teknikoak eta pertsonalak gara ditzaten, eta, ildo horretan, FIRST LEGO League erabat bat datorren proiektua da”. Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea: “STEM hezkuntzan bokazioa piztea funtsezkoa da euskal enpresek eta ekonomiak beharko dituzten profilak betetzeko. Horregatik daramatza Mondragon Unibertsitateak 2 urte FLL Euskadi antolatzen. FLL Euskadik taldean lan egitea esan nahi du, euskal industriarekiko harremana, ikasleen parte-hartze aktiboa; izan ere, haiek proposatzen dituzte ideiak, hartzen dituzte erabakiak, eta sortzen eta probatzen dituzte konponbideak. Mondragon Unibertsitateak bezala, FLL Euskadik ere ikasleak mundu errealera hurbiltzen ditu eta STEM mundua ikasteko aukera ematen die”. INFORMAZIO GEHIAGO: www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi


BEINT bekak eskuragai 467 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko helburuarekin

Jon Lasa Galdos

Maiatzaren 15ean, 467 gazte (244 emakume eta 223 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2021-2023 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko helbururarekin. Honla, berriro jarri da martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuen nazioarteko espezialisten trebakuntzarako programa hau, iaz bertan behera utzi behar izan zena ezinbestez. Hautagaiek hautaketa-prozesu bat gauzatu dute goizez eta arratsaldez. Aurrena, hizkuntza-ezagutza eta -gaitasunari buruzko probak: ingelesa (baztertzailea izango da), euskara eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza bat (alemana, arabiera, txinera, frantsesa, italiera, portugesa, errusiera edo japoniera). Eta ondoren, ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat eta bi proba psikotekniko. BEINT prestakuntza-programaren ibilbidea BEINT programa aukera paregabea da goi-mailako unibertsitatetitulua duten 31 urtetik beherako gazteentzat, nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza hartzeko eta Euskadin eskaera handia duten karrera profesionalak hasteko. Prestakuntza-planak ongi bereizitako hiru fase ditu, eta helburutzat

du bekadunei ahalik eta esperientzia onena ematea, aukera eskainiz ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzeko 24 hilabeteko epean.

BECen egin dira hizkuntza-azterketak, proba psikoteknikoak eta gai sozio-ekonomikoei buruzko probak Lehen fasea lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza bat da, hamalau jakintza-arlorekin beraizik diseinatua. Aurtengo deialdian, hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaro hori. Behin fase hori gainditu ondoren, bekadunak eskubidea du programarekin jarraitzeko eta hitzarmena sinatu duten unibertsitateen ziurtagiriak eskuratzeko. Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, eta egiaztatutako beren ahalegina dela medio, bekadunek aukera izango dute atzerriko jomuga bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa hantxe jarraitzeko, enpresei zerbitzu emanez Basque Trade & Investment agentziaren kanpo-sareko bulegoetan, Ofecomes-en eta kanpo-merkataritzaren sustapenerako nazioarteko agen-

tzia hitzartuen beste bulego batzuetan. Prestakuntza-ibilbidea osatzeko, bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal dela EAEkoetan. Programak irauten duen bi urteak amaitutakoan, gazte titulatuak profesional bihurtuko dira eta karrera oso bat izango dute aurrean, askok kudeaketa arloko erantzukizunak betetzen euskal enpresa nazioartekotuen aldetik eskari handia duten lanpostuetan. 2021eko deialdian 80 bekadunek osatuko dituzte ibilbidearen hiru faseak 2021eko iraila eta 2023ko abuztua bitartean. Beste 45 bekadun enpresako praktiken fasera pasako dira zuzenean, behin fase akademikoa amaitutakoan, eta 2022ko abuztuan bukatuko dute programa. Baldintza ekonomikoak BEINT bekek jomugaren arabera kalkulatutako aurrekontua izango dute, 30.000 eurotik 60.000 eurora bitartekoa. Aurrekontu horrekin bekadunek baldintza duinetan egiten diete aurre euren garraio, ostatu eta mantenu gastuei eta herrialdeetan sartzeko ordaindu behar diren baimenei, bekak irauten duen denboran. Horrez gain, bekadunek badute bidaia-laguntzako, erantzukizun zibileko eta osasun arretako aseguruen estaldura, gerta daitezke-

en kontingentzia guztiak barne hartzen dituena, baita azkenaldian jasaten ari garen pandemiak eragindakoak ere.

Urtebeteren buruan Nazioartekotzeko Euskal Agentziak berriro jarri du martxan nazioarteko espezialistak trebatzeko programa hau, Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuena

Alumni Aurtengo beste berritasun bat da BEINT programaren ALUMNI plataforma. Bekadun ohiei zuzendutako zerbitzu bat da, iraganean laguntza hau jaso zuten 1.300dik gora pertsonaren arteko elkarreragina ahalbidetzeko eta mota askotako zerbitzuak eskaintzeko: mentoring-a, informazio interesgarriak, programaren barruko profilei zuzendutako lan-eskaintzak argitaratzea, ekitaldi esklusiboak, mentoring programak… Programa bukatu ahala, urterourtero ALUMNI plataformako kide bihurtzeko gonbidapena igorriko zaie bekadunei.

Laguntzen du


Tasa publikoak izoztuta, Euskadin, 2021-2022 unibertsitate-ikasturterako Zazpigarren urtez jarraian, UPV/EHUk izoztuta mantenduko dira matrikulak gradu, master eta doktorego mailetan Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea alboan zuela, Hezkuntza Sailak 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-tasa publikoen eta beken inguruan Hezkuntza Sailak onartu dituen neurri nagusiak ezagutarazi ditu iragan maiatzaren 7an. Atzo eman zitzaien neurri horien guztien berri Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari eta Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari, azken kontseilu honen onarpenarekin. Hartutako neurriak azaltzeari ekin baino lehen, Hezkuntzako sailburuak azpimarratu zuen unibertsitate-beken eta -laguntzen politika lehentasunezkoa dela Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikan, eta Hezkuntza Sailak euskal unibertsitate-ekosistemako eragileekin horretarako duen koordinazioa nabarmendu du, haien inplikazioa eta konpromisoa eskertuz. Hezkuntza Sailak hartutako neurrien helburua, Bildarratzek laburbildu zuenez, familiei laguntzea, ekitatea bermatzea eta Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea indartzea izan da. Unibertsitateko tasa publikoak, 2021-2022 ikasturtean Jokin Bildarratz sailburuak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak 2021-2022 ikasturterako unibertsitateko prezio publikoen inguruan landu eta hartu dituen neurriak azaldu zituen. ❚ Unibertsitate tasak erabat izoztea. Datorren 2021-2022 ikasturtean, UPV/EHUko matrikulak izoztuta geratuko dira berriro ere, gradu, master eta doktorego ikasketetarako. Neurria, gainera, lehenengo matrikuletan eta hurrengoetan aplikatuko da. Horrela, unibertsitate-tasa publikoak igoerarik gabe geratuko dira zazpigarren ikasturtez jarraian (2015-2016 ikasturtetik 20212022 ikasturtera). Neurri honek UPV/EHUko 64.000 ikasle baino gehiagori eragingo die zuzenean. ❚ Matrikula % 5 beheratzea, STEM titulazioetan. STEM (Science, Technology, Enginee-

ring and Mathematics ingelesezko akronimoan) izeneko diziplinetako gradu-ikasketei %5eko beheratzea aplikatuko zaie matrikulan. Ingeniaritzako graduak edo Zientzien adarreko graduak dira gehien bat (adibide batzuk aipatzearren, Fisika, Matematika, Geologia, Kimika, Biokimika). Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Steam Euskadi Estrategiarekin bat datorren neurria da. Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea eta euskal ikasleak, batez ere neskak, aipatutako STEM diziplinetara hurbiltzea du helburu estrategia horrek. Neurri hauei dagokienez, sailburuak hizpide hartu zuen tasak igoerarik gabe mantentzeko Hezkuntza Saila azken urteetan egiten ari den ahalegin handia, egoera ekonomiko zailean dauden familiei laguntzeko asmoz; izan duela urte batzuetako krisi ekonomikoagatik, izan pandemiak eragin duen egoera konplexuagatik. Unibertsitate-bekak, 2021-2022 Era berean, 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-beken deialdian aplikatuko dituen berrikuntza nagusiak ere jakinarazi zizkien Hezkuntza Sailak atzo bi kontseiluei (Euskadiko Unibertsitate Kontseilua eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua). Neurri hauek, urtero laguntza hori jasotzen duten ia 12.000 unibertsitate-ikasleei zuzenduta daude. Unibertsitateko bekei dagokienez, Bildarratz sailburuak berretsi zuen Eusko Jaurlaritzak bermatzen duela ezarritako zenbatekoak osorik jasoko dituztela baldintzak betetzen di-

tuzten ikasle guztiek, deialdi batean zenbat ikasle bekadun egon diren kontuan hartu beharrik gabe. Gainera, zenbateko horiek finkoak eta bermatuak dira, eta baldintzak betetzen dituen ikasleak badaki,aurrez,ze kopuru jasoko duen. Hori dela eta, nabarmendu zuen bai tasen inguruan iragarritako neurriak bai unibertsitate- beketarako hartutakoak ere funtsezkoak direla hezkuntza-politikak diseinatzerakoan, unibertsitatera sartzeko orduan ekitatea eta ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzen baitituzte. Hauek dira 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-beken berritasun nagusiak: ❚ Beken kudeaketa aurreratua: Familia eta ikasle bekadunentzat berebiziko garrantzia duen neurria. Hezkuntza Sailak beken tramitazioa arintzeko helburua hartu du, beka-eskaera guztiek ikasturteko lehen hiruhilekoan zehar erantzuna jaso dezaten eta ikasleek urtea amaitu baino lehen kobratu ahal izan dezaten laguntza, erantzuna baiezkoa bada. Horrela, beka jasotzeko eskubidea duten ikasleek ahalik eta lasterren eskura izango dute dagokien laguntza. ❚ Koefiziente zuzentzailea errentan, Covid-19gatik. Aurreko bekadeialdian bezala (2020-2021 ikasturtekoan), datorren ikasturterako errenta-aitorpenean murrizketakoefiziente zuzentzailea mantenduko da Covi-19ren eragin ekonomikoa jasan duten familientzat. Ikasturte baterako beka eta laguntzak familia-unitateak aurreko urteko errenta-aitorpenean dituen diru-sarreren arabera eman ohi dira. Pandemia-egoera horretan, gerta daiteke aurreko urteko

errentak familiaren egoera ekonomiko larria ez islatzea, nahiz eta beka eskatzen ari den unean aldi ekonomiko txarra bizi izaten ari. Koefiziente zuzentzailea (%5ekoa) langabezia-egoeretan, Aldi baterako enplegu- erregulazioko espediente egoeran (ERTE), enpleguerregulazioko espedienteen kasuetan (ERE) edo antzekoetan aplikatuko da. ❚ Ikaskuntzarako laguntza. Handitu egin da "Ikaskuntzarako laguntza" kontzeptuari dagokion zenbatekoa, digitalizazioaren ikuspegia txertatuz berritasun gisa. Horrela, beka bat lortzen duten unibertsitateko ikasleek urtean 300 euroko laguntza ere jasoko dute gutxienez (300 eta 475 euro artekoa, errenta-mugaren arabera), ikaskuntzarako laguntza gisa. Kontzeptu honek orain eraldaketa digitalaren ikuspegia txertatzen du. Kopuru hori gradu osoan mantenduko denez, horri esker ikasleek ordenagailua edo prestakuntzarako beharrezko dituzten beste elementu batzuk eskuratu ahal izango dituzte. ❚ Malgutasuna erroldaketaren eskakizunean. Erroldatzeak baldintza izaten jarraitzen du, baina kasu batzuetan malgutu egiten da, eta, beraz, zenbait familiarentzat lagungarri izango da. Orain arte, beka bat jaso ahal izateko, beharrezkoa zen ikaslea Euskadin erroldatuta egotea eta egoitza fiskala ere EAEn finkatuta izatea. Orain, erroldatzeirizpidea zabaldu egin da, eta, horrela, zerga-egoitza Euskadin duten familietako ikasleek bekak eskuratu ahal izango dituzte, nahiz eta EAEtik kanpo erroldatuta egon.


Gurean dugu USE, beste behin Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUren egoitzetan, BECen, FICOBAn eta Iradier Arena espazioan egingo da aurten Jon Lasa Galdos

Datozen ekainaren 8an, 9an eta 10ean (ohiko deialdian) eta uztailaren 6an, 7an eta 8an (ezohiko deialdian) egingo dira 2021-2022 ikasturterako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak elkarlan estuan jardun dute ikasturte osoan, USE proba osasun-bermerik handienekin burutu dadin. Egungo egoera aintzat hartuta, unibertsitate publikoak eta Hezkuntza Sailak ohi baino egoitzakopuru handiagoa bermatu dute azterketak osasun-baldintzarik onenetan egin daitezen. Horrela, aurtengo proban, EHUren hiru campusetako ohiko egoitzei beste hiru batuko zaizkie: BEC Bizkaian, FICOBA Gipuzkoan eta Iradier Arena Araban. Iazko esperientzia positiboa gogoan, ordutegia berregin da aurten ere higiene-, segurtasun- eta antolaketa-neurriak betetzen direla bermatzeko, bai eta ikasleen itxaronaldiak eta atsedenaldiak hobetzeko ere. Parte-hartzaileek azterketa egiteko behar duten idazmahaiko materiala eraman beharko dute, nork berea, (boligrafoak, erregelak, kalkulagailua...), eta ezarritako gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko dute, aldi oro. Maskara uneoro erabiltzea ere nahitaezkoa izango da. Ikasgelara sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte urarekin eta xaboiarekin, edo geletarako sarbideetan jarritako soluzio hidroalkoholikoarekin. Dagokion epaimahaiko buruak edo idazkariak emandako jarraibideak bete beharko dira beti. USE azterketak berregituratzea Bestetik, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak, 2020an egin bezala, USEko gaien azterketen berregituraketa mantentzea adostu dute. Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta

B aukeretako galderak. Ereduak, orientabideak eta ebaluazio zein zuzenketa irizpideak ikasturte hasieran ezarri ziren, eta probarako erabili ohi direnak dira. Proba Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea. Sarbide fasea: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu: ❚ Gaztelania eta Literatura ❚ Euskara eta Literaturako ❚ Espainiako historia ❚ Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana ❚ Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia: - Zientziak: - Matematika II - Giza eta Gizarte Zientziak: - Giza Zientziak bidea: Latina II - Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II - Arteak: - Artearen Oinarriak II Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin. Onarpen fasea: Borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute Sarbide Fasean egindako irakasgaietako batzuek. Fase honetan egindako gaietan lortutako nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu eta euren denbora-balioa Onarpen Faseko irakasgai guztien bezalakoa izango da. Onarpen Faseko kalifikazioa, proba gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan ere erabili ahal izango da unibertsitatera sartzeko. Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Izena ematen duenean, ikasleak adierazi beharko du zein irakasgaiaren azterketa egingo duen Onarpen Fasean, bigarren atal hau egingo badu. Gai baten ariketak berak izango dira Sarbide Fasean nahiz Onarpen Fasean. Bi aukera izango dituzte (A eta B) eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Nolanahi ere, aukera itxiak izango dira.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) iaz ezarritako berregituraketari ere eutsi zaio Proba gainditzeko zer behar den Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Nota hobetzea Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea 1.Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du. 2.Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla. 3.Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da. 4.Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa. 5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea. 6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio. 7.Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.


"Digitala ez den zerbaitek ez du merkatuan bizirik irauten" Jon Lasa Galdos

Leyre Jaureguik, Sara Viglionek eta Oihane Iturbek Middin osatzen dute, sexu-heziketan eta genero-berdintasunean trebatzeko plataforma gamifikatua. Horretarako, autoikaskuntza ahalbidetzen duten esperientzia birtualez baliatzen dira. Middinen bitartez, ekintzaile gazte hauek genero-desberdintasunaren inguruko kritika gogorra egiten dute, jendeak aldaketarako duen gaitasunean oinarrituta. Elkarrizketa honetan horri buruz hitz egingo digute. Zer da Middin? Leyre: Middin genero berdintasunean eta sexu hezkuntzan trebatzeko plataforma gamifikatua da. 360º-an eguneroko egoerak birsortzen ditugu. Erabiltzaileek eginkizun zuzena dute, besteak beste elkarreraginak formazioen barruan. Bertan, bide ezberdinak aukeratzeko aukera dute.

"Gure hezkuntzasistemak ez die kanpoan dauden beharrei erantzuten" Nola bururatu zitzaizuen ideia? Zeintzuk dira proiektuaren helburuak? Sara: LEINN-en lau urte daramatzagu emakumezkoen sexualitateari eta hilekoari buruz lanean, eta gai horiek lantzeko interesa aspaldidanik dugu, eta Covid-19aren konfinamendu gogorrak Middin garatzea eragin zigun. Denbora guzti horretan sektorea eta ezar daitezkeen teknologiak ikertu genituen, eta proiektu hau garatzea erabaki genuen. Oso argi genuen zein sektoretara bideratu nahi genuen, baina ezinbestekoa iruditu zitzaigun teknologia hori aurkitzea. Eiwa Space-k eta Innovae-k emandako aukerari esker, proiektua landu nahi genituen gaien barruan gauzatu ahal izan genuen. Helburua desberdintasunei buruzko kritika sendoa egitea da,

pertsonen aldaketarako gaitasuna, sexu hezkuntzan trebakuntza eta genero berdintasuna ardatz hartuta, gai horietan trebakuntza zabala izanik. L: Oraintxe bertan, plataforma digitala sektore desberdinetara zuzentzen dugu, ikastetxeetara, unibertsitateetara, enpresetara eta erakunde publikoetara, eta egiten duguna da gure zerbitzua sektore bakoitzera egokitzea, gai hori zeharkako sektore guztietan eman dadin. Zer eduki ditu plataformak? L: Plataformak eduki asko ditu. Oinarri nagusia errealitate birtualean ematen ditugun eguneroko egoeren 360º-ko simulazio eta birsorkuntzak dira, baina esperientzia horiek guztiak ikasteko beste formatu ezberdinekin laguntzen ditugu, hala nola, streamingak, elkarrizketak, foroak, inkestak, esperientzia ahalik eta egokiena izan dadin, eta batez ere helburu hori kontsumitzeko modu desberdinak eskaini. Eztabaidatu beharreko gaiak gorputza, estereotipo fisikoak, etxeko lanak, zaintzak edo lantokiko jazarpena edo erakunde mailan egin daitezkeen diagnostikoak dira. Zer zerbitzu eskaintzen dituzue? L: Eskaintzen ditugun zerbitzuak prestakuntza-eduki guztien diseinua eta garapena dira, diagnostiko horien sorrera eta enpresa eta marka horiek belaunaldi berrietara nola hurbiltzen ditugun. Oraintxe bertan pandemiarekin oso

arriskutsua da aurrez aurreko ekitaldiak egitea, baina irekita gaude egiten diguten edozein eskaintza edo proposamenetara, jende gehiagoren eskura egon dadin. Nola ikusten duzue gazteen egoera desberdintasunari dagokionez? S: Uste dugu arazo nagusia oinarria dela. Argi dago gaur egun dugun hezkuntza sistema ez datorrela bat kanpoan dauden beharrekin, eta azpimarratu nahi dugu bere garaian sistema industriala zegoen merkatuko beharretara egokitzeko beharra zegoenean, hala egin zela. Bestalde, hezkuntza sistema ez zen aldatu eta zaharkituta geratu zen bere funtzio guztietan. Horrela, irakaskuntza kanpoan utzi da eta ez die erantzuten gaur egun haurrek eta gazteek dituzten beharrei. Denbora aurrera joan ahala errealitatea hobetzen dela uste al duzue? L: Ez gara ausartzen esatera asko hobetzen ari den edo behar duen erritmoarekin egiten duen. Kezkatzen gaituena da gaur egun amonek edo amek jasandako indarkeria bera haurrek edo nerabeek pairatzen dutela, baita beste talde batzuek ere, LGTBIQ+-ek, adibidez, urte batzuk lehenago jasandako indarkeria bera jasaten dutela. Beraz, beti esaten duguna da indarkeria sexista ez dela gelditzen edo murrizten, baizik eta belaunaldi berrien garai berrietara egokituz eraldatzen dela, estrategia berriak sortuz. Eta pande-

mia honek indarkeriarik okerrena erakutsi du eta egungo mugimenduak, hala nola mugimendu feminista, ikusezin bihurtzen saiatzen ari da. Horregatik, oso beharrezkoa da guztiok jabetzea eta gure jarduteko modua edo bizitza eredua aldatzea.

"Denbora kontua da teknologiakosektoreetan emakume gehiago ikustea" Emakume zareten aldetik, nola ikusten duzue egungo mugimendu feminista? L: Pandemiak erakutsi du hartzen ari ziren neurriak ez direla egokiak, ez direla nahikoak eta mugimendu feministako egoera asko larriagotzen ari direla. Etxeko indarkeriaren kasuak ikustea besterik ez duzu, lantokian dagoen prekarietatea, hala nola osasun sektorean, izugarria da eta langile gehienak emakumeak dira, eta mundu mailako prekarietatea dago. Telebistako albisteetan pandemiaren gaia soilik eztabaidatzen da eta horrek ez die aldaketa bat egin nahi duten mugimenduei laguntzen, kasu honetan feministari. Zeintzuk dira gaur egungo desberdintasun egoerarik ohikoenak? L: Oso zaila da zerbait konkretuki esatea, baina esan nahi genuke


Ezkerretik eskuinera, Sara Viglione, Oihane Iturbe eta Leyre Jauregui, Middineko taldekideak.

zein den indarkeriarik zuzenena edo sufrituena. Lehenengoa tratu txar psikologikoak lirateke, hau da, irainak, umiliazioak, mehatxuak..., biktimen buruko osasuna arriskuan jartzen dutenak. Ondoren, indarkeria fisikoa egongo litzateke, eta horrek biktimen osasun fisikoa arriskuan jartzen du. Indarkeria ekonomikoa ere egongo litzateke, hau da, baliabide ekonomikoen eta materialen bidez, emakume askok ezin dutela lanik egin edo iritsi nahi luketen lekuetara. Adibidez, zaintza lanak ez daudela ordainduta, kristalezko sabaia dagoela, soldata arrakala... Eta gero sexu indarkeria dago, baimenik ez ematea edo pertsona hori zerbait egin dezan konbentzitzen saiatzea, sexu erasoak, umiliazioak... Gero jendeak gehien sufritzen duen lekuetara joango ginateke. Bertan bi arlo bereizten dira, publikoa eta pribatua. Pribatuan bakoitzak bere borondatearen aurka edo bere buruaren aurka egiten duena izango litzateke. Ondoren, bikotearen zatia egongo litzateke, bai espontaneoa edo noizbehinkakoa, bai egonkorra eta luzea, harreman afektibo-sexualak eta batez ere familiak. Eta esparru publikoan, gehiago sartuko ginateke eskola, lan eta aisialdirako espazioetan, ez baitira seguruak emakume askorentzat edo talde askorentzat. Eta azkena, batez ere belaunaldi berrietan, espazio birtualak. Ez da ukatu behar teknologia oso onuragarria dela oraintxe, baina askotan ez da behar bezala erabiltzen.

Nola ikusten duzue etorkizuna gai honetan? S: Gaur egun, gero eta gehiago dira Women In Progress bezalako mugimenduak, emakumeak sostengatzen dituztenak eta ikusgarritasuna ematen dutenak, baita erreferentzia gisa balio dutenak ere. Argi dago aldaketa dagoeneko gertatzen ari dela. Denbora eta borroka kontua da eta teknologia sektoreetan emakume gehiago ikusten hastea. Bestalde, startup munduaren barruan, egia da gero eta emakume gehiago daudela. Adibidez, Leyre, Oihane eta niretzat, Ferly erreferentzia izan da, Britainia Handian 2018an sortutako startup bat, sexu hezkuntza podcasten bidez eskaintzen duena eta orain arte 8 milioi dolar bildu dituena inbertsio txandetan. Beraz, azpimarratzeko gakoa da erreferentziak izatea eta guk aurkitu ditugu. Uste dugu funtsezko faktorea dela etorkizuneko belaunaldiek pauso hori eman dezaten eta nahi dutena sortu edo aurkitu ahal izateko. L: Gazteak eta nerabeak bultzatzen ditut proiektu erradikalak sortzera egungo gizartean aldaketa bat egiteko, hori da garrantzitsuena. Proposamen edo proiektu berririk gabe, ez da ezer aldatuko. Zeintzuk izan dira Middin bezalako enpresa bat sortzeko oztopo handienak? S: Hiru emakume gara, gazteak, gizonezkoek zuzendutako teknologia sektore batean sexu hezkuntzan eta berdintasunean hez-

teko startup bat garatzen. Ez dugu gure burua kokatu nahi hori hobea edo okerragoa den esateko, baina dakiguna da mundu honen barruan dauden gainerakoen artean oso puntu bereizgarria dela. Azpimarratzen duguna da zerbait desberdina eta berritzailea eskaintzen dugula, orain arte eskaintzen ez zen zerbait, eta Innovae-ri eta Eiwa-ri esker, gauden ingurunean oso babestuta sentitzen gara.

"Indarkeria sexista garai berrietara egokituz eraldatzen da" Zer da onena eta txarrena ekintzaile izatean? S: Middin garatu eta ekintzaile gisa bizitzearen alde ona da gustatzen zaiguna egiten dugula eta zorionekoak sentitzen garela aukera mota hauek gertu edukitzeagatik. Middin ez da beste proiektu bat; gaur egun gure bizitzan dugun xedea da eta horren aldeko apustua egin dugu. Baina apustua izatearen desabantaila dago eta apustu bakoitzak bere arriskua du. Ziur asko alde negatiboa da hainbeste denbora eta baliabide inbertitzen ari zaren horren arrakasta ez izateko ziurgabetasun edo aukera txikia. Baina azpimarratu nahi dugu aukera mota hori ez zaigula buruan sartzen, startup-aren garapen eta estrategia hori epe luzera sortzea baizik.

Zer aholku emango zeniekete enpresa bat sortzea pentsatzen ari direnei? S: Guk emango genukeen lehen aholkua da enpresaren xedearekin lotuta egotea. Ezinbestekoa da eroso sentitzea egunero lanean eta ematen duzun minutu bakoitzean. Eta bestetik, eta teknikoki hitz eginda, pertsonalki uste dugu gaur egun teknologiak presente egon behar duela. Ezaugarri horri esker, guztiz eskalagarria da eta, beraz, ezinbestekoa da proiektuaren beharren barruan. Pandemia eta Covid direla eta, konturatu gara digitala ez den zerbaitek ez duela gaur egun merkatuan bizirik irauten. Zer etorkizuneko asmo dituzue? S: Leyrek, Oihanek eta nik beti hitz egiten dugu geure hezkuntza metodologia sortuko dugulakoan, egungo hezkuntza eredua gure aldetik aldatu ahal izateko, eredu eguneratua sortuz, batez ere gaur egun gizartean dauden beharrei erantzungo diena. Bestalde, startuparekin dugun helburua aldaketa sozial hori sortzea da, eragile guztien sarea sortuz, gazteekin hasiz, erakunde publikoetatik pasatuz eta enpresa mundura iritsiz. Eta, azkenean, bizi honetatik. Gaur egun gure % 100a eskaintzen ari gara eta pastelaren gaineko gustua denbora luzean hortik bizi ahal izatea izango litzateke. www.wearemiddin.com


I•D Arte eskolako izen-ematea irekita Izen-ematea ireki da Arte eta Goi-Mailako Diseinu Eskolan Jon Lasa Galdos

I•D arte, Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolak maiatzaren 3an ireki du izena emateko epea, eskolan plaza eskatzeko zein sarrera-probak egin ahal izateko. Datorren ikasturtean (2021-2022) ikastetxe honek eskainiko dituen ikasketak burutzeko interesa duen pertsona orori zuzenduta daude epe eta proba horiek. I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinu ikasketak egiteko aukera ematen duen zentro bakarra, eta bertako Diseinu ikasketek unibertsitate-graduen pareko titulazioa dute. ❚ Eskolan plaza eskatzeko epea: maiatzak 3 - ekainak 13. ❚ Sarrera-probetarako izen-ematea: maiatzak 3 - maiatzak 21. Sarbide probak Irakaskuntza Artistikoak izaki, nahitaezkoa da sarbide probak egin eta gainditzea I•D arten ikasketak burutu ahal izateko. Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar den titulazioa ez duen pertsona orok izena eman behar zuen horretarako (maiatzak 21 azken eguna), eta plaza eskaera ere egin beharko du gainera, ekainaren 13a baino lehen. Sarbide probetarako izen-ematea eta plaza eskaera egitea bi prozesu ezberdin dira. Biak bete behar dira. Sarrera proba egitetik salbuetsia izateko titulazioa duenak, plaza eskaera bakarrik egin beharko du, ordea. Sarbide probak maiatzaren 29an egin ziren, I•D arte-ren egungo egoitzan (Betoñuko ataria, 23 - Gasteiz). I•D arte: ideiak, diseinua eta artea I•D arte-k egoitza berria Betoñun du joan zen 2019-2020 ikasturtetik, estilo neogotikoko komentu izandakoan, baina bi hamarkadatik gorako ibilbidea egin du Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketak eskaintzen Gasteizen. “Ideiak, diseinua eta artea” kontzeptuak uztartzen ditu eskolak bere izenean, baina “Ideiak, diseinua eta artea” ikastetxe hau hartzen duen eraikin bereziaren edozein txokotan ere ernetzen dira, ikasleek “do it yourself” filosofia gidari hartuta ikasten eta garatzen baitute hemen euren sormena (egizu zuk zeuk, edo eginaz ikastea). I•D artek Goi Mailako Prestakun-

tza Zikloak zein Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu. Orotara, bost titulazio ezberdin: ❚ Goi Mailako Prestakuntza Zikloak (2 urtekoak): Argazkigintza; Ilustrazioa; Animazioa. ❚ Diseinuko Goi Mailako Ikasketak (4 urtekoak, unibertsitate graduen pareko titulazioa dute): Diseinu grafikoa; Barne diseinua. Azken bi ikasketa hauen titulazioak (Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua) unibertsitate graduen parekide dira. Gainera, I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinu Ikasketa Artistikoak egiteko aukera eskaintzen duen zentro publiko bakarra. Eskola I•Darte Euskadiko Arte eta Goimailako Diseinu Eskola publikoa da. Diseinua mundua eraldatzen duen zerbitzu publikoa dela sinesten du. Helburuak hezkuntza eta berrikuntza dira. Artea eta diseinua uztartzen dituzte, ikerkuntza eta emaitzak elkarlotuz. Eskola diseinu laborategi bat da. Bertan, ikasle eta irakasleok eskutik egiten dute lan, eginez ikasiz. Eskolak dituen beharrak guk geuk asetzen dituzte, sustraitik eraikitzen hasiz: marka, altzairuak, web-orria… Beraz, edozein lan eremu, edozein zerbitzu digital, sortzen duten edozein produktuk eskola osatzen duten guztien eskulana du atzetik. Horregatik, aribidean dauden aldaketak aurkituko dituzu, eta, noizean behin, akatsen bat edo beste. Etengabeko berrikuntzak ausardia beharrezkoa du, baita praktika eta akats asko ere. Horrela, ikas-

koak erabiliz, da Diseinu Grafikoko profesionalaren lana. Haren jarduera ikusteko komunikazioak, talde sozial zehatz batzuei komunikatzeko edozein bitartekoren bidez mezu espezifikoak helarazteko, proiektatzean datza. Kartel batek, aldizkari digital edo analogiko batek, trafiko-seinale batek, bilgarri batek eta aplikazio edo webgune baten interfazeak mezu bat edo bat baino gehiago helarazten dituzte eta mezu horiek diseinatzaile baten ahalegin kontzeptual eta sortzailearen emaitza dira. Ikasketa horiek bukatzean, titulu ofizial bat jasoko duzu eta titulu horrekin izango duzu instituzioek, enpresek edo bezero pribatuek zu kontratatzeko aukera. Ikasleak komunikazio-hizkuntza eta teknika desberdinak interpretatu eta behar bezala erabiltzera, lankidetzan aritzera eta ikasteko prozesuan autonomoak izatera ohitzen saiatzen dira.

ten eta hobetzen doaz I•Darte-n. Euskaldunak eta globalak dira. Bere aniztasunaz arro daude. Diseinuko Graduak ❚

Barne Diseinua: Funtsezko garrantzia ematen zaie espazioei, lan zehatz batzuk aurrera eramateko orduan. Barne Diseinuko ikasketak barne espazioak teorian eta praktikan antolatzeko proiektuak planifikatzeari eta garatzeari buruzkoak dira. Ikasketa horiek bukatzean, titulu ofizial bat jasoko duzu eta, titulu horrekin, izango duzu instituzioek, enpresek edo bezero pribatuek zu kontratatzeko aukera. Enkarguak anitzak izan daitezke: egongela baten iluminazioa, feria-stand bat sortzea, erakusleiho bat apaintzea edo museo bat barrutik erabat planifikatzea esate baterako. Ikasleak espazioen girora, iluminaziora, eraikuntza-materialetara eta eraikinen hornikuntza teknologikora ohitzen saiatzen gara eta, horretarako, lankidetza-lana eta ikaskuntzan autonomiarekin aritzea sustatzen dituzte. ❚ Diseinu Grafikoa: Ikusteak, batez ere, lehentasuna duen gizarte batean, oso inportantea da garapen teknologikoak eta berorren ondorioek dakarkiguten aldaketa azeleratu eta geldiezinaren komunikazio-erronkei behar bezala aurre egin ahal izatea. Ikustearen bidezko komunikazioa optimizatzea, elementu tipografikoen, kolorearen, espazioaren eta irudiaren bidez eta bitarteko artistiko eta teknologi-

Goi Mailako Hezkuntza Zikloak ❚

Animazioa: Narrazio grafikora eta ikustearen bidezko komunikaziora aplikatutako animazio tradizional eta garaikidearen teknikak eta prozesuak ikasiko dituzu. ❚ Argazkigintza: Argazkigintzaren jatorrizko obra, norberaren proiektuetarako edo enkarguetarako, egiten ikasiko duzu. ❚ Ilustrazioa: Narrazio grafikora eta ikustearen bidezko komunikaziora aplikatutako ilustrazio tradizional eta garaikidearen teknikak eta prozesuak ikasiko dituzu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.