Hemen dira Auzolandegiak, nobedadeekin Auzolandegiak programak eskaintza zabaldu du, eta 14-30 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute
Jon Lasa Galdos
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzaren Auzolandegiak programak jatorri desberdineko gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez 15 egunetan gizarte-proiekzioko eginkizun batean parte har dezaten sustatzen du. 2022. urtean, Gazteria Zuzendaritzak partehartzaileen adin-tarteak zabaldu ditu, eta Gorlizen 14-17 urteko gazteek ere parte hartu ahal izango dute. 2022ko edizioan, 12 auzolandegi antolatu dira Euskadin, eta haietako bi 14-17 urteko adingabeentzat izango dira, Gorlizen eta Arraia-Maeztun, hain zuzen ere. Beste bi auzolandegik -Muxikakoak eta Muruetakoak- nazioarteko izaera izango dute, eta Euskadiko eta beste herrialde batzuetako gazteek hartuko dute parte. Gainerako auzolandegietan, berriz, Euskadiko eta beste autonomia-erkidego batzuetako gazteek hartuko dute parte. Plazak, Euskadin ez ezik,
beste eskualde eta herrialde batzuetan ere eskainiko dira. Auzolandegi bakoitzeko arauen arabera, 18-30 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 12 auzolandegi antolatu ditu Euskadin, 295 plazarekin, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
Auzolandegiak programaren barruko beste berritasun bat Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (ABEN) Euroeskualdearen esparruan egingo den lehen auzolandegia da. Hiru eskualdeetako 25 gaztek abuztuaren hasieran Lekarozen (Nafarroa) egingo den auzolandegian parte hartuko dute.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, "2022an Gazteen Europako Urtea ospatzen den honetan, gazteei zuzendutako beste jarduera batzuk sartzen ari gara: duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Sari berriak banatu genituen, hots, Erronkaren Globalen Aurrean, Gazteak Martxan, Olabeagan; aste hauetan, dozenaka gaztek eztabaida egiten dute, Eusko Jaurlaritzaren EGK, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eta Euskadiko Gazteriaren arteko lankidetza-ziklo batean". Horrez gain -gehitu du Beatriz Artolazabalek-, "gazteen eta adinekoen topaketarako espazio berriak sortzeko beharra helarazi diogu Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluari Bruselan, autonomia-erkidego guztien ordezkari gisa; emantzipazioa sustatzeko programak lantzen ari gara; eta 14 urtetik beherakoei parte hartzeko adina zabaltzen diegu Baztanen, Maeztun eta hemen, Gorlizen, hiru auzolandegitan. Adingabeentzako bi eremu horiek programa pilotu bat izango dira". Nagore Utxupi, Gorlizko alkateak, zehaztu duenez, “Gorlizko auzolandegia zubia berreraikitzen eta Urezarantzako harri-garbitegia berreskuratzen arituko da. Horrela, taldea osatzen dutenek sakonki ezagutuko dute gure herria, eta hartzen gaituen ingurunearen zaintzan laguntzeko premian inplikatuko dira. Gorlizek 5.500 biztanle ditu, eta udaro laukoiztu egiten da. Auzolandegien egun horietan, Agirre eta Elurretako Andra Mariaren jaia biziko da. Azkenaldian hondartzako hareatza eta dunak berreskuratu ditugu. Errepide bat kendu du, ostalaritzako establezimenduak berrantolatuz. Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide bikainak ditu hondartzak”. Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegietan aurreinskripzioa egiteko epea datorren apirilaren 1ean hasi eta hilaren 26an amaituko da, eta helmugak hautatzeko zozketa hilaren 27an egingo da. Inskripzio-txandak maiatzaren 2an argitaratuko dira, gutxi gorabehera, eta plazaren inskripzioa/hautaketa maiatzaren 5etik aurrera egingo da. Aurten, berriz ere, aurreinskripzioa eta inskripzioa baliabide elektronikoen bidez egingo da. Horregatik, prozesu osoa egiteko BakQ txartela (edo identifikazio elektronikoko beste edozein baliabide)
lortzea gomendatzen du Gazteria Zuzendaritzak. Prozesu osoa www.gazteaukera.euskadi.eus webgunearen bitartez egin ahal izango da.
Adingabeek, halaber, auzolandegi bat egin ahal izango dute Nafarroan, Euroeskualdearen esparruan; hogeita bost plaza gehigarri izango dira Euskadin, guztira 295 plaza eskainiko dituzten auzolandegiak antolatuko dira, eta adingabeek (14-17 urtekoak) eta adin nagusikoek (18-26 urtekoek, edota 18-30 urtekoek, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan) parte hartu ahal izango dute. Auzolandegiak hiru lurraldeetako udalerrietan egingo dira: Arraia-Maeztu, Laudio, Sopuerta, Gorliz, Lekeitio, Murueta, Bilbo, Muxika, Alonsotegi, Erandio, Lemoa eta Bergara. Plaza horiei Euroeskualdeko auzolandegikoak gehitu behar zaizkie. Estatuko eta nazioarteko auzolandegiei dagokienez, Gazteria Zuzendaritza plazak beste autonomia-erkidego batzuekin eta INJUVErekin trukatzeko lanean ari da gaur egun. Informazio guztia (auzolandegiak eguneratuta) honako webgune honetan egongo da eskuragarri: www.gazteaukera.euskadi.eus Euskadin egingo diren hamabi Auzolandegietako bakoitza gai espezifiko bati buruzkoa izango da, eta inskribatutako gazteek gai horren inguruan jardungo dute bi asteko egonaldian. Gaiak honako hauek izango dira: arkeologia eta industria-ondarearen berreskuratzea, ondare historikoaren berreskuratzea eta ingurumena, adinekoen gizarte-dinamizazioa, memoria historikoa eta abar. Normalean, goizetan auzolandegiko lan tematikoak egiten dira, eta arratsaldeetan eta asteburuetan, berriz, jarduera osagarriak. Animazio-taldeak parte-hartzaile guztien eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko lotura ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu. Halaber, jolas-, kultura- eta kiroljarduerak egingo dira.
Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan Datorren 2022-2023 ikasturtean curriculum berriak hasiko dira aplikatzen, etapa bakoitzeko maila bakoitietan
Jon Lasa Galdos
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordeak, Eugenio Jimenez Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariarekin batera, Hezkuntza Saila datorren 2022-2023 ikasturterako atontzen ari den curriculum berrien ezaugarri eta berritasun nagusiak azaldu ditu Bilbon. Curriculum horiek Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, BDHrako eta Batxilergorako izango dira. Ministerioak oraindik Errege Dekretu guztiak argitaratu ez baditu ere -Batxilergoko Errege Dekretua argitaratu gabe dago oraindik, eta DBHkoa joan zen asteazkenean argitaratu zen, martxoaren 30ean-, Hezkuntza Sailak osaturiko lantaldeak ia urtea darama curriculumak prestatzeko lanean. Hezkuntza Sailak egiten duen
proposamenaren inguruko funtsezko informazio guztia azaldu zaie dagoeneko ikaste-txeei, datorren ikasturtea albait arinen antolatu ahal izan dezaten.
Aukerako ikasgaien eskaintza zabalak, DBHn zein Batxilergoan, euren ibilbidea taxutzen lagunduko die ikasleei Aldaketa hauek datorren 2022-2023 ikasturtean hasiko dira aplikatzen, etapa bakoitzeko maila bakoitietan (hau da, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailetan; DBHko 1. eta 3. mailetan,
eta Batxilergoko lehen mailan), hurrengo ikasturtean (2023-2024) gainerako mailetara zabaltzeko. Prozesu honek aukera ematen du ikaskuntza esanguratsuago batean lan egiten jarraitzeko eta irakasleak erronka berri honen aurrean prestatzeko.
tzen du. Hezkuntza Sailaren hezkuntza-proiektua, neurri handi batean, ikasleen ongizatea bermatzean oinarritzen da, eta helburu hori funtsean tutorearen figura horren bidez bermatzen da.
Konpetentzien araberako ikaskuntza
Jauzi kualitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan: ikasleak maila pertsonalean zein profesionalean prestatzeko aukera
Curriculum berria urrats kualitatiboa da Euskal Hezkuntza Sisteman azken urteotan garatzen ari den konpetentzien araberako ikaskuntzan. Ikastetxeei dei egiten zaie, pixkana-pixkana, eremuetan antolatutako lana ezar dezaten (ikasgaika edo arloka beharrean), bereziki Lehen Hezkuntzan eta DBHko lehen zikloan. Ikuspegi berri horrek ikasturte bakoitzean lantzen diren arloak edo ikasgaiak elkarrekin lotzen ditu. Irakasgaiak batera eta diziplinartekotasunez lantzea dakar, ikuspegi globalarekin; eredu praktikoago baten eta prestakuntza-ebaluazio baten aldeko apustua egiten da. Horrela, konpetentzien araberako ikaskuntzari bultzada ematen dion curriculum-garapen berri honekin, helburua ikasleen irteera-profila bermatzea da. Horretarako, gaitasun sozialak, pertsonalak eta akademikoak batuko dituzte. Irteera-profilak berekin dakar ikasleek eskuratutako ikaskuntzak mobilizatzen jakitea, bizitzan zehar izango dituzten erronka guztiei erantzuteko, bai esparru pertsonalean, familiarrean, sozialean, akademikoan eta profesionalean. Helburu horiekin bat etorriz, Sailak egiten duen ikasgaien proposamena orokorra da, eta aukerako ikasgaiei dagokienez, ikastetxeek osatu ahal izango dute, autonomia handiagoa emanez curriculum aldetik, baina baita pedagogia eta antolakuntza aldetik ere. Beste ezaugarri garrantzitsu bat, bereziki DBHrako eta Batxilergorako, curriculum berriek proposatzen duten aukerako ikasgaien eskaintza zabala da. Horri esker, ikasleek hobeto aukeratu ahal izango dute beren ibilbide akademikoa, beren interesekin eta etorkizuneko ibilbide akademikoarekin bat datorrena. Hau da, ikasleek beren eskola-ibilbidea taxutu ahal izango dute. Curriculum berriak, gainera, tutorearen figurak tradizionalki izan duen garrantzia berreskura-
Ikaslea erdigunean Curriculum hauen diseinua gidatu duten printzipioak azaltzerakoan, Pedrosa sailburuordeak ikaskuntza funtzionalean eragiteko nahia azpimarratu du, “ikaslea erdigunean jarriko duen hezkuntza eredua”. “Proposatzen dugun aldaketa hori hemendik etorkizunera begira aurreikusten dugun gizartearen arabera definitu da. Anitzagoa izango den gizartea, globalizatua, aldaketa nabarmenak gertatuko dira bizitzaren arlo guztietan, profesionalak zein pertsonalak. Berez, gertatzen ari dira momentu honetan. Pandemia bat,
gerra bat… aldakorra eta ezegonkorra izango da, hiperkonektatua… Eta esparru guztiak teknologizatu eta digitalizatuko dira, horregatik herritar kritikoagoak eta gizatiarragoak beharko dira. Konponbideak eraldaketa sozialaren ikuspegitik bilatzeko gai izango diren pertsonak hezi nahi ditugu, berdintasun eta justizia sozialean oinarrituta. Jakina, dagokien arloetarako behar bezala prestatuak joango diren pertsonak eta, era berean, gure komunitatea berritzeko ekimena eta begirada etikoa dutenak”. Horiekin batera, “eskola malguagoa” ere badute helburu curriculum berriek. “Malgua egituretan eta antolaketan, eta ikasteko modu eta interesetara egokitua”, argitu du sailburuordeak. Prozesu parte-hartzailea 2021 erdialdean, curriculuma atontzen hasteko taldeak eratu ziren: talde iraunkorra, funtsezko konpetentzien taldea eta curriculum arloko taldea. Guztira 58 pertsona hiru talde horietan, Hezkuntza Saileko arduradunak, Ikuskaritzako ordezkariak, ISEI-IVEIkoak, irakasleak eta Berritzeguneetako aholkulariak. 2021eko irailean, curriculuma eratzeko eta zabaltzeko prozesu parte-hartzailean hasi zen. Hilabete hartan bertan, konpetentziei eta ebaluazioari buruzko jardunaldiak egin ziren, 750
parte-hartzaile ingururekin. Urte amaieran sei parte-hartze saio egin ziren 235 ikastetxerekin. Saio horiei, ondoren euskal unibertsitate-sistemako irakasleei edo beste hezkuntza-eragile batzuei zuzendutakoak gehitu zitzaizkien, hala nola Ikuskaritza, zuzendarien elkarteak, itunpeko ikastetxeetako patronalak, Berritzeguneak eta ospe handiko beste eragile batzuk. Horrekin guztiarekin batera, irakasleen prestakuntza-prozesu bat egin da, honako helburu hauekin: curriculuma gidatzen duten printzipioak ezagutzea; curriculum-diseinua bera inplementatzen laguntzea, eta jardunbide egokiak, horien oinarriak eta ikaskuntza-egoerak diseinatzen ikastea. Horrekin guztiarekin batera, irakasleak prestatzeko prozesu bat egin da, honako helburu hauekin: curriculuma gidatzen duten printzipioak ezagutzea; curriculum-diseinua bera inplementatzen laguntzea, eta jardunbide egokiak eta horien oinarriak ezagutzea eta trukatzea. Ez da hutsetik hasi; esparru honek aurretik abiatutako aldaketetan sakontzen laguntzen du, eta, batez ere, ikastetxeak partaide egitea eta laguntza kontestualizatuagoa ematea bilatzen da. Orain arte 2.000 profesional baino gehiagok parte hartu dute.
- eta 2. mailetan Natur zientziak ikasgaia
Moduluei eta prestakuntza-jarduerei dagokienez, funtsezko alderdi hauek nabarmentzen dira: irakasleen elkarlaneko prestakuntza, lidergo pedagogikoa, aldaketa metodologikoa, baterako irakaskuntza, eskola-plangintza, eremu emozionala eta prestakuntza-ebaluazioa.
emango da (Biologia, Geologia, Fisika eta Kimika hartzen ditu). - Teknologia eta digitalizazioa ikasgaia, DBHko 2. eta 3. mailetan. Ikasgai gau lehen eta 4. mailetan eskainiko diren aukerako ikasgaiekin osatuko da. - Aukerako ikasgaien eskaintza zabala maila guztietan: Atzerriko bigarren hizkuntza; Garapen pertsonal eta sozialari aplikatutako Filosofia (4. mailan); Digitalizazioa; Teknologia; Kultura zientifikoa; Osasun fisikoa eta emozionala…
Honako hauek dira ezaugarri eta berritasun nagusiak, hezkuntza etapa bakoitzeko: ❚
HAUR HEZKUNTZA - Umearen garapen pertsonala eta ongizate pertsonala bermatuko ditu etapa osoan zehar, ekitate eta inklusio printzipioak ere bermatuz.
- Naturarekiko harremana sendotuko da, ingurunearekiko harremanak ugarituz.
- Haurra harmonia haziko den hezkuntza ereduaren alde egiten du, ingurunea deskubrituz, gozatuz eta esploratuz; errealitatea komunikatuz eta irudikatuz. ❚
LEHEN HEZKUNTZA - Arreta jartzen du Lehen Hezkuntzatik DBHrako trantsizioa zaintzean: antolaketa neurriak eta neurri pedagogiko berriak.
- Eremuetan oinarritutako sistemarantz joatea proposatzen da, pixkanaka. Honela, arloen arteko diziplinartekotasuna eta jakintzen ikuspegi globala bultzatzen da, etapa osoan.
- Balio zibikoak eta etikoak, 6. mailan. DBHko lehen mailan jarraipen zuzena izango du, ikasgai hau bera emango baita.
- “Natura, gizarte eta kultura-ingurunea ezagutzea” ikasgaia sortuko da, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak uztartuta ❚
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA - Lehen Hezkuntzatik DBHrako trantsizioa zainduko da, horretarako antolaketa neurriak eta neurri pedagogikoak bideratuta.
- Lehen Hezkuntzan legez, eremuetan oinarritutako sistemarako bidea egitea proposatzen da, DBHko lehen bi mailetarako.
- Balio zibikoak eta etikoak ikasgaia DBHko lehen mailan (Lehen Hezkuntzako 6. mailan egindako lanaren jarraipena).
Ikaskuntza funtzionalean eragiteko nahia azpimarratu da: “Ikaslea erdigunean jarriko duen hezkuntza-eredua” ❚
BATXILERGOA - Batxilergoko 4 modalitate: Zientzia eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak; Orokorra; Arteak (Arte Plastikoak; Musika / Arte Eszenikoak) - Batxilergoko modalitate guztiek ikasgai komun batzuk dituzte: - Lehen mailan: Soin Hezkuntza; Filosofia; Gaztelania; Euskara; Atzerriko Hizkuntza; Tutoretza. - Bigarren mailan: Filosofiaren Historia; Espainiako Historia; Gaztelania eta Espainiako Literatura; Euskara eta Euskal Literatura; Atzerriko hizkuntza; Tutoretza. - Batxilergoko modalitate bakoitzak halaber bere ikasgai propioak edo modalitateko ikasgaiak ditu. - Batxilergoak, gainera, aukerako ikasgaien eskaintza zabala du, besteak beste: Atzerriko bigarren hizkuntza; Euskal Herriko Historia; Anatomia aplikatua; Argazkilaritza; Pintura; Laborategiko teknikak; Antropologia soziala; Atzerriko hizkuntzan ahozko komunikazioa… beste hainbaten artean. Honela, ikasleei euren interesekin bat datorren ibilbide akademikoa taxutzeko aukera ematen zaie.
"Ekintzailetzak pasioa, lana eta sakrifizioa eskatzen ditu"
Jon Lasa Galdos
Smowltech Donostian sortutako startup bat da. Bertan, urrutiko azterketetan erabilgarri den gainbegiraketa-sistema bat garatu dute, 'proctoring' teknologian oinarritua. Horren bidez, ikasleek iruzurrik egin ez dutela bermatuko da. 2012an sortutako enpresa hori Europa mailan aitzindari da sektore honetan, eta bere bezeroak mundu osoan zehar barreiatuta daude. Elkarrizketa honetan, Alex Vea Smowltecheko Estrategiako Zuzendari Nagusiak (CEO) ideia berritzaile horri buruz hitz egingo digu, beste gai batzuen artean. Zer da SMOWL? SMOWL kalitateko hezkuntza pertsona guztientzat eskuragarriago egoteko tresna bat da; eta misio hori Smowltech konpainia espainiarrak garatutako urrutiko gainbegiraketa-software baten bidez gauzatzen da, ikasleari ezagutzak barneratu dituela frogatzeko aukera ematen diona. Noiz sortu zen eta nork sortu zuen? Smowltech Ricardo Veak sortu zuen 2012an; Vea, unibertsitateko katedraduna eta Giza Balia-
bideetako zuzendaria, prestakuntza presentzialak sortzen zituen arazo logistikoen eta gastuen jakitun zen, bai hezkuntza mailan bai lanbide mailan.
Mundu digitalak areagotu egin du erabiltzaile guztien sarbidea hainbat arlotan Nori zuzendua dago? SMOWLek bere ezagutzak urrunetik balioztatu behar dituen eta Interneteko konexioa duen edonori lagundu diezaioke. Batez ere gure bezeroak hezkuntza-erakundeak dira; hala ere, enpresekin, kontratazio agentziekin, ziurtagiri-emaileekin, finantza-erakundeekin, gobernu-erakundeekin... lan egiten dugu, eta gero eta enpresa gehiagok bat egiten dute identitatearen eta ezagutzaren baliozkotzearekin % 100 sarean.
Negozio digital batek agerikotasun, irismen eta e skalagarritasun handiagoa ematen du Nola bururatu zitzaizuen ideia? Ricardo lineako hezkuntza hobetzeko eta muga fisikoak gainditzeko ideiarekin hasi zen lanean. Bai bere langileak prestatzeko, bai ikasleei (adibidez, atzerriko ikasleei) malgutasun handiagoa eskaintzeko, kalitatearen bermea hobetuz eta haien prestakuntza edonon eta edonoiz hartu ahal izateko. Ricardok bere ikasle eta kolaboratzaileekin enpatizatu zuen. Bazekien beti ez zela posible leku fisiko batera joatea ebaluatua izan ahal izateko; adibidez, behin Erasmus-en zegoen ikasle bat izan zuen eta azterketa bat egiteko bakarrik itzuli behar izan zuen. Ricardok ulertzen du ikasle guztiek ez dutela nazioarteko bidaia bat ordaintzeko baliabiderik azterketa bat egiteko, edo, gainera, bazekien bere enpresaren barruan familiako aitak eta amak zeudela, eta haien etxea hain erraz utzi ezin zezaketela, non beren menpe zeuden eta beraien zaintza behar zuten pertsonak zeuden. Lineako ikaskuntza-ingurune fidagarriak sortzeko eta mundu osoko erabiltzaileak ahalduntzeko zuen ikuspegia betetzeko, Smowltech sortu zuen 2012an Ricardo Veak Donostian, ez hain ohikoa den 53 urte zituela. Zergatik eskaintzen du azterketa-iruzur gutxiago izateko berme handiagoa? Zerk bereizten du lineako beste zaintza sistemetatik? Europan mota honetako tresnak garatzen aitzindariak gara, eta liderrak erdal herrialdeetan. Horrez gain, Europako Batzordearen funtsak jasotzen ditugu konponbidea garatzeko eta erabilerarako haien abala ere badugu RGPD guztiz betez. Duela gutxi, gure bigarren patentea ere jaso dugu. Produktua hasieratik diseinatu zen pribatutasuna kontuan hartuta eta erabiltzeko ahalik eta errazena izateko, ikasleen esperientziarekin guztiz integratuta online ebaluazioa egiteko.
Produktu eta segurtasun maila desberdinak ditugu, unibertsitate bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen digutenak, non ikasleari edozein nabigatzaile edo gailutan ezer instalatu beharrik gabe egiteko malgutasuna ematen dioten produktuak eskaintzen hasi ginen. Horrez gain, munduko edozein lekutan ikasleengana heltzeko gai den produktu bat eraiki dugu, interneteko kontsumo txikia eskatzen duelako, bideoaren ordez irudiak ateraz, beste irtenbide batzuk egiten duten bezala. Horri esker, irakasleek denbora aurrezteko aukera ematen dute, gorabeherak dituzten argazkiak soilik ikusiz, eta ez bideoak. SMOWL-i esker, ikasleek beren ezagutzak balioztatu ditzakete lineako azterketa batean, zein lekutan dauden axola gabe. SMOWL-en eginkizun nagusiak hauek dira: ikaslearen nortasuna balioztatzea, pertsona zuzena dela ziurtatzeko, eta azterketan zehar erakundeak zehaztutako arauak betetzen direla ikuskatzeaz arduratzen da. Garrantzitsua da aipatzea SMOWL ez dela ikasleen ebaluazioaz arduratzen. Egiten duena da jasotako irudiekin txosten bat sortzea, irakasleak, edo ebaluazioaren arduradunak, dagozkion erabakiak har ditzan. Helburua da ingurune presentzialean egiten dena sarera transferitzea, osotasun akademiko maila bera mantenduz. Zein herrialdetan dago presente aplikazio hau?
Oso aberasgarria da nazioartean eragin soziala eta tokiko mailan eragin sozioekonomikoa duen zerbait eraikitzea Gure teknologiak eskaintzen duen irisgarritasunari esker, SMOWL mundu osoko erabiltzaileek erabiltzen dute. Banaketa honela laburbil liteke: % 60 Europa eta % 40 Latinoamerika. Erabilera handiena duten herrialdeak Espainia, Kolonbia, Peru eta Txile dira.
Nola ikusten duzue etorkizuna hezkuntzan? Uste al duzue sistema berri hauek geratzeko iritsi direla eta ez pandemiagatik bakarrik? Hezkuntza sektorea gutxien digitalizatutako industrietako bat da (esleitutako gastuaren % 3 baino gutxiago) eta egia da pandemiak eraldaketa digitala bizkortzea eta gauzak egiteko moduaren egiturazko aldaketa ekarri duela. Holon IQ-ren arabera, biztanleriaren hazkundea funtsezko erronka bat izango da hezkuntza sektorerako. 2035erako, mundu osoan 2.700 milioi ikasle egotea espero da eta egungo egituraren arabera goi-mailako hezkuntzaren eskaerari erantzuteko, beharrezkoa da egunero gutxienez bi unibertsitate eraikitzea datozen hamar urteetan. Horrez gain, joerek "nahi dudan horretan, nahi dudan unean eta nahi dudan tokitik trebatzea" bideratzen dute, hezkuntza mundu mailan irisgarri izan dadin alternatiba eta ikaskuntza metodologia berriak barne, oztopo geografikoak eta denborak apurtuz eta bidaia-kostuak murriztea. aldi berean, pertsonalizazio eta malgutasun handiagoa eskaintzea ahalbidetzen du lan-bizitza eta prestakuntza espezializatua uztartzeko bizitza osoan (bizitza osoko ikaskuntza). Izan ere, 2025erako elearning-en merkatu globala 325 milioi dolarretara haztea espero da, Forbesen arabera. Beraz, orainaldi asko ez ezik, etorkizuna ere badago erabiltzaile, irakasle eta erakundeen be-
harretara gero eta gehiago egokitzen ari diren dinamizatzaile guzti hauentzat.
Ekintzailetza ez da guztiontzat, ez baita bide erraza. Dedikazioa eta epe luzerako esfortzua eskatzen ditu; errusiar mendiko maratoi bat da Negozio berri batek digitala izan behar al du arrakasta izateko? Enpresa batek bezeroak dauden tokian egon behar du. Garrantzitsua da zure xede-publikoa ondo segmentatzea eta hara iristeko modua ulertzea. Hori oinarri hartuta, merkatura sartzeko zure kanalak definitu behar dituzu, eta hori asko aldatzen da negozio ereduaren eta sektorearen arabera: B2B (business to business, enpresatik enpresara), B2C (enpresatik erabiltzailera), merkataritza elektronikoa (eCommerce), etab. Zalantzarik gabe, mundu digitalak erabiltzaile guztien sarbidea areagotu egin du arlo ezberdinetan, ez hezkuntza mailan bakarrik. Testuinguruaren arabera, arrakasta-faktore desberdinak daude negozio guztientzat, baina egia da negozio digital batek ikusgarritasun, irismen eta eskalagarritasun handiagoa ematen duela, baliabide gutxiago behar direlarik. Zeintzuk dira enpresa sortzearen puntu positiboak eta negatiboak? Egia da beti daudela arriskuak, negozio berri bat sortzeko garaian puntu negatiborik handiena dena, ziurrenik. Pasioa, lana eta sakrifizioa eskatzen ditu. Smowltech-en dugun kulturak ikaskuntza bultzatzen du, hau da, gure taldeak ekimena hartzera eta gauza berriak probatzera bultzatzen ditugu, helburuak lortu ez arren. Zorionez, asko dira erosteko asmo erreala zein proiektuen bideragarritasuna neurtzeko prototipoak edo probak sortzea ahalbidetzen duten metodologiak, inbertsio handirik egin behar gabe. Horrez gain, aipatu behar dugu zein aberasgarria den nazioartean eragin soziala eta tokiko mailan eragin sozioekonomikoa sortzen duen zerbait eraikitzea.
Batez ere, talentua erakartzeko gai bazara eta, horri esker, aldaketaren parte izatera motibatzen zaituen kultura eta lan giroa eraikitzeko gai bazara. Beste puntu positibo bat lortutako esperientzia da, bizitzan zehar hurrengo erabakiak hartzeko euskarria ematen duen trebetasun bat bilakatzen dena.
Hezkuntza-sektorea gutxien digitalizatutako industrietako bat da Nola animatuko zenituzkete gazteak enpresa bat sortzea eta ideia berritzaile bat aurrera eramatea? Ekintzailetza ez da guztiontzat, ez baita bide erraza. Dedikazioa eta epe luzerako esfortzua eskatzen du; mendi errusiar maratoi bat da. Horregatik, talde gisa ekintzailetza bultzatuko nuke elkarri lagundu ahal izateko, bidean aurkituko dituzun oztopoak gainditzeko erresilientzia eta indar mental handia behar baititu. Horrez gain, taldean lan egiten eta pertsonak kudeatzen ikasten duzu, eta hori ezinbestekoa izango da negozio bat hazteko. Gaur egun, erronka handia dago talentua erakartzeko eta atxikitzeko, batez ere teknologiaren sektorean. Gazteak animatuko nituzke ekintzaileak izan diren pertsonekin hitz egiten saiatzera, euren esperientzia ezagutzeko eta bertatik ikasteko; gainera, oso inspiratzailea izaten da. Gaur egun sareko eduki, podcast eta abar asko dago, eskuragarri daudenak, beste pertsona batzuengandik ikasteko. Ekosistema honen gauza on bat da ekintzaileak normalean esperientziak partekatzeko irekita daudela ekosistemari momentuan jasotakoa edo jasotzen jarraitzen dutenak itzultzeko. Garrantzitsua da, negozio bat hasi baino lehen, guztiz ulertuta izatea eskura daitezkeen irtenbideak sortu behar direla eta ez alderantziz. Irtenbide bat sortzea eta gero jendeak behar duen ala ez egiaztatzea, ziurrenik huts egitera kondenatuta dago.
Zorionez, teknologiari esker, gure bezero potentzialen ezagutza baliozkotua ematen diguten proba txikiak egin ditzakegu ahalegin minimoarekin. Etorkizuneko zer asmo dituzue SMOWLen? Instituzioekin lan egiten ari gara sareko kanalaren bitartez kalitatezko hezkuntzarako sarbidea errazteak duen talka sozialean, garapen jasangarrirako helburuekin lotuta dagoena, 4. Kalitatezko Hezkuntzarako sarbidea eta 13. CO2 murriztea. Helburu hauek planteatuz: 1.Helburua: Sareko prestakuntzaren kalitatea indartzea. 2.Helburua: Unibertsitateko irakaskuntzarako irisgarritasuna hobetzea (mugikortasun arazoak dituzten ikasleak, landa eremuak, kontziliazioa, kostuak murriztea, etab.). 3.Helburua: Hezkuntza-zentroetarako joanetorrien ingurumen-inpaktua murriztea. Gaur egun talde osoak kalitatezko hezkuntzarako oztopo gutxiago dituen mundu bat lortzea du helburu. Beraz, gure soluzioen garapenean gogor lan egiten dugu, dela hobekuntzan eta eguneratzean, funtzio berrietan edo are hobeto gure erabiltzaile eta bezeroen beharretara egokitutako produktu berrietan. Horrez gain, uste dugu prestakuntzak pertsonak hobeto prestatuta egotea ahalbidetzen duela, eta, beraz, aukera hobeak izan ditzakete beren lana betetzen duten bitartean, eta horrek enpresen hazkunde ekonomikoan ere eragin dezake. Ingurugiroarekiko dugun konpromisoari dagokionez, badakigu SMOWL bezalako irtenbide batek erabiltzaileek egiten dituzten toki-aldaketetan sortzen diren karbono isuriak murrizten dituela kokapen fisiko batean ebaluatu ahal izateko. Bestalde, azterketa digital bat egitean, inprimatutako azterketekin alderatuta, erabilitako paper kopurua murrizten da. Etorkizunean esan nahiko genuke SMOWL-i esker jende gehiagok izan duela bizi-kalitate hobeago bat sarean trebatu ahal izateak eskaintzen dituen aukera hobeetatik eratorria, horrek gastu handirik suposatu gabe edo bestelako ardurak alde batera utzi beharrik izan gabe, besteak beste, euren lanak edo beste pertsonak zaintzea. www.smowl.net
Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik Ikerlanek 300 unibertsitario baino gehiago elkartu ditu joera teknologikoei eta talentuari buruzko ekitaldi handi batean Jon Lasa Galdos
Talentua erakartzea, prestatzea eta leialtzea da euskal industriak eta enpresak eta, oro har, gizartea lehiakorragoak eta jasangarriagoak izateko irtenbide teknologikoak garatzen dituzten ikerketa-zentroek aurre egin beharreko erronka handienetako bat. Erronka horren jakitun, IKERLANek Think Future Talent jardunaldia egin du martxoaren 31n, Arrasateko (Gipuzkoa) egoitza nagusian: joera teknologikoei eta talentuari buruzko ekitaldi handia. 300 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, Estatuko bost unibertsitateko adituen eta ikasleen artean. IKERLANek digitalizazio industrialean, elektronikan eta robotikan eskaintzen dituen aukera profesionalen berri eman zuen jardunaldian. Ekitaldiak bigarren zati sozial bat izan zuen. Teknologo gazteek giro ludikoan gozatu eta networking-a egin ahal izan zuten foodtruck-en, musikaren eta jokoen artean. Prestakuntza eta orientazio profesionalari buruzko jardunaldi honetan, IKERLANek ikasleen kolektiboari bere erakargarritasun nagusiak aurkeztu zizkion; besteak beste, ikerlarien expertisea, ikerketa-laborategi bereziak, teknolo-
gia erabilgarriaren garapenean (ingurune sozioekonomikoa garatzen laguntzen du) edo eredu kooperatiboak eskaintzen dituen garapen profesionaleko aukerak. Think Future Talenten bidez, UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko, DigiPen Institute of Technologyko, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko eta Kantabriako Unibertsitateko ikasleek zentro teknologikoak lantzen dituen industria-proiektu batzuk ezagutu ahal izan zituzten, baita digitalizazioaren, elektronikaren eta robotikaren alorretan dituen erronkak ere. Gorantz doazen teknologiaeremuak dira, eta, beraz, ikasleei etorkizunerako aukera ugari eskaintzen dizkiete. Hala, digitalizazioari, elektronikari eta robotikari buruzko hitzaldietan parte hartu zuten IKERLANeko 20 ikertzailek baino gehiagok eta irakasle aditu gonbidatuen eskutik, eta IKERLANeko instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, bereziki lehen mailako ekipamendua duten laborategiak. Bisitan, teknologo gazteek ekintzan ikusi ahal izan zituzten elkarlaneko robotak eta mugikorrak, gidatze autonomoko ibilgailuetarako aplikazioak, produktu eta plataforma digital ziberseguruak, sistema elektroniko fidagarriak, biki digitalak eta IKERLAN dagoeneko aplikatzen ari den beste soluzio industrial ugari hainbat sektoretan, hala nola garraioa eta mugikortasun elektriko jasangarria, fabrikazio aurreratua eta energia. Gaur egun, bertaratutako gehienak telekomunikazio-, elektronika-, informatika- edo sistema txertatuetako ingeniaritzekin lotutako graduak eta masterrak egiten ari dira. Espezializazioaren ondoren, arlo horiek gizartearentzat hain garrantzitsuak diren esparruetan lan egiteko aukera ematen dute, hala nola robotikan eta automatizazioan, zibersegurtasunean, datuen analisian edo adimen artifizialean. Ion Etxeberriak, IKERLANeko zuzendari nagusiak, oso positibotzat jo zuen jardunaldia, eta
azaldu zuenez, “gaur egungo ikasleei gurea bezalako zentro teknologiko batek eskaintzen dituen aukera interesgarriak erakutsi nahi izan dizkiegu; garrantzitsua da lantzen ari garen ikerketa- eta transferentzia-proiektuak zuzenean ezagutu ahal izatea, gure laborategiak lehen mailako ekipamenduarekin, eta horrela jakin ahal izatea aukera erakargarria dutela gurekin profesionalki garatzeko”. Jardunaldiaren atal teknikoa amaitu ondoren, parte-hartzaileek aukera izan zuten eraikinaren kanpoaldeko karpan sozializatzeko eta networking egiteko; han, musikaz, jokoz eta foodtruckez gozatu zuten. Ikerlan harrobiaren aldeko apustu handia egiten duen zentro teknologikoa da, eta 380 profesionaleko. Apustu bereizgarri horrek 380 profesional dituen plantillan 100 ikasle izatea dakar (40 doktoretza egiten eta 60 gradu- edo master-amaierako proiektua egiten).
Estatuko bost unibertsitatetako 320 pertsona baino gehiago joan dira etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egingo dieten teknologo gazteei zuzendutako Think Future Talent-era IKERLANi buruz IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, bi arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. IKERLANek ziurtagiri hauek ditu gaur egun: ISO 9001:2015 Kalitatearen Kudeaketa Sistema, I+G+B UNE 16600:2014 Kudeaketa Sistema eta ISO 27001:2013 Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema. Horrek esan nahi du ikastetxeak I+G+B arloan duen bikaintasuna onartzen dela. Gaur egun 380 langile baino gehiago ditu.
IKERLAN zentro liderra da ezagutzaren transferentziari eta enpresari balio lehiakorra gehitzeari dagokionez. Bikaintasuna bilatzen dugu I+G+b-n, gure bezeroen premietara etengabe egokituta eta enpresa errealitatetik hurbil egonda. Gure misioarekin leial izanda, 1974az geroztik egunero-egunero ari gara soluzioak garatzen, gure bezeroei lehiakorragoak izaten laguntzeko. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-eko (BRTA) kideak gara. Transferentzia teknologikoa, ikerketa propioak eta langileen prestakuntza erabat espezializatua konbinatzen dituen lankidetza eredu bikain bati esker, gaur egun IKERLAN herrialdeko enpresa garrantzitsuen konfiantzako lankide teknologikoa da. Gure helburua gauzatzeko, espezializazio teknologikoko bi unitatetan egituratuta daude: ❚ Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak-. ❚ Energia eta Mekatronika. IKERLAN zentro dinamikoa da eta mundura irekia. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak egiaztatutako agentea dira, eta lankideen sare handi bat daukate, Europako zentro eta unibertsitate ospetsuek osatuta, ikerketa jarduerak eta ikertzaileak prestatzeko jarduerak egiteko.