±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2022 ekaina

Page 1

Unibertsitate tasak behera Euskadin Unibertsitate tasak % 4,7 jaitsiko dira Euskadin 2022-2023 ikasturterako Jon Lasa Galdos

Hezkuntza Sailak iragan maiatzaren 24an aurkeztu zuen, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren aurrean, 20222023 ikasturterako unibertsitate-ikasketetarako prezio publikoen inguruko bere proposamena. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak aurkeztutako proposamena aipatutako koordinazio-kontseiluak egindako bileran onartu egin zen. Hezkuntza Sailak 2022-2023 ikasturteko unibertsitate-prezio publikoen inguruan hartu dituen neurri nagusiak honako hauek dira: ❚ Lehen matrikulen tasak murriztea: graduko ikasketetako lehen matrikulen prezioak % 4,7 murriztuko dira, 2021-2022 ikasturte honetan indarrean daudenekin alderatuta. Gaikuntzamasterren kasuan, murrizketa hori % 19,5etik % 35,9ra bitartekoa da, masterraren arabera. ❚ Bigarren matrikulen eta hurrengoen tasak izoztea: 2021-2022 ikasturteko honetako prezio berean geratuko dira. Tasak izozturik 2015-2016 ikasturtetik Hezkuntza Saila ahalegin handia ari da egiten azken urteotan unibertsitate-tasei igoerarik ga-

be eusteko, familiei lagundu eta ekitatea bermatzeko helburuz. Horrela, Sailak unibertsitateko matrikulak izoztuta mantendu ditu zazpi urtez jarraian, 2015-2016 ikasturtetik 2021-2022 ikasturtera. Neurri horiei gehitu behar zaie orain 2022-2023 ikasturterako tasen jaitsiera.

Prezioak zazpi urtez jarraian izoztuta eutsi ondoren aplikatuko ditu Hezkuntza Sailak jaitsiera hauek; 2015-2016 ikasturtetik aurrera daude izoztuta Unibertsitate bekak Bestalde, azken txanpara iritsi den 2021-2022 ikasturte honetan, 14.398 unibertsitate-ikaslek jaso dute bekaren bat Hezkuntza Sailak unibertsitateko ikasleentzat irekitzen dituen deialdietan. Emandako beka guztien artean, 10.647 beka orokorrak izan dira, 28,4 milioi euroko zenbatekoarekin. Hezkuntza Sailak beka horien izapidetzea arintzeko hartutako konpromisoari jarraituz, eskaeren % 70 ebatzita eta ordainduta zeuden 2021eko abenduaren 31n. Horrek % 60ko igoera esan nahi du aurreko urteekin alderatuta. 2022-2023 ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak beken ebazpen eta ordainketa goiztiarrean aurrera egiten jarraitzea jarri du helburutzat. Hezkuntza Sailak kudeatzen dituen beka eta laguntza-programak (beka orokorra, nazioarteko mugikortasun-bekak, Ikasiker bekak, iragate eta ekintzailetza-bekak, doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko deialdiak…) 45,6 milioi eurokoak izan dira guztira ikasturte honetan, unibertsitate eta ikerketaren esparruan.


II. STEAM Sariak banatu dituzte Hezkuntza Sailak Hezkuntza zientifiko-teknologikoko euskal jardunbiderik onenen II. Euskadi Sariak banatu zituen Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeko egiten ari diren jardunbiderik onenak saritzen eta agerian jartzen dituzten II. STEAM Euskadi Sariak banatu zituen ekainaren 8an. Sariak Hezkuntza Sailaren STEAM Estrategiaren barruan kokatuta daude eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak -arteei eta giza zientziei lotuta- bultzatzea dute helburu. STEAM honako honen ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics. Sailburuarekin batera, Hezkuntza sailburuorde

Aurkeztutako ekimen guztien artean, 88k lortu dute STEAM Euskadi zigilua, STEAM Hezkuntzaren izaera nabaria aitortzen duena Begoña Pedrosak, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok hartu zuten parte ekitaldian. Berrikuntzaren Euskal Agentziatik ordeztuz, berriz, Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusi Alaitz Landaluzek hartu zuen parte. Sariak banatzeko ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak aurten sariketara aurkeztu den ekimen kopuru handia txalotu zuen (137), eta ekimen hau bere baitan hartzen duen STEAM Euskadi Estrategia bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. Hezkuntza Sailak sustatzen duen estrategia hori hizpide hartuta, sailburuak gogorarazi zuen honek azpimarra berezia egiten duela ikasle nesken artean, edozein hezkuntza mailatan egonik ere ikasten. “STEAM Estrategiaren helburua da ikasle guztiak diziplina zientifiko-teknologikoetara hurbiltzea, horiei beldurra galdu eta gustura senti daitezela bertan. Eta bereziki nes-

kak, eduki horiekin lotura duten unibertsitate ikasketak edo Lanbide Heziketakoak egin ahal izan ditzaten”. Bildarratzek aurten aurkeztutako proiektuen kalitatea eta maila ere aipatu zituen, eta bereziki lehiaketako bi kategorietako irabazleena, horiek euren lanak aurkeztu ondoren. Sailburuaren hitzetan, hezkuntzan maiz gertatzen denez, gakoa ez dago hainbeste ikasgaien edukietan, baizik eta ikasgaiak irakasteko moduan eta eduki horiek ikasleengana hurbiltzeko hautatzen diren bideetan. Saritutako ekimenak Sarietarako deialdia Hezkuntza Sailak egiten du Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. Sarietan, bi kategoria daude: Lehen kategorian, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan egiten diren STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileak saritzen dira, eta bigarren kategoria, berriz, beste entitate mota batzuetatik (hala nola unibertsitateetatik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileengandik eta elkarteetatik) iritsitako proposamenei lotuta dago. Kategoria bakoitzean, 3.000 euroko lehen saria, 2.000 euroko bigarren saria eta generoikuspegiaren aipamen berezia (1.000 eurokoa) daude. Kasu guztietan, sarien zuzkidura STEAM ekintzetara bideratu beharko da.


Eraldaketa digitala hezkuntzan Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana 2022-2024 aurkeztu dute Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 20222024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu zuen joan den apirilaren 29an, Bilbon. Plan horretan 202,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Hezkuntza Sailak 2022-2024 aldi horretako hiru urteetarako. Sailburuarekin batera aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak. Ikaslea erdigunean Plan berria berrikuntza pedagogikorako palanka egingo duen esparru berri bat sustatzeko asmoarekin sortu da. Horrela, trebetasun digitalen garapena indartuko du, hezkuntza-sisteman teknologiak eraginkortasunez eta era optimoan erabiliz. Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatzen ditu, aro digitalean beren potentzial guztia gara dezaten. Horregatik, planak dituen helburuen artean ikasleen zein irakasle-

en trebetasun digitalak sustatzea dago. Ezinbesteko urratsa da, azken finean, euskal ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin diezaieten. Hezkuntza-sistema guztia aro digitalera egokitzea da plan berriaren lehentasuna, etapa guztietan. Baina hezkuntza-sistemaren eraldaketa honek dakarren erronka ez da pedagogian bakarrik gertatzen, baita lanaren antolaketan, azpiegituretan eta gobernantzan ere. Testuinguru horretan, esperimentazioak eta ingurune digitalen erabilerak bultzatuta egin behar da eraldaketa, praktika pedagogikoak hobetzeko.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu berri du Eraldaketa Digitalerako Planaren arabera, eraldaketa hori erronka bat da, eta kolektiboki heldu behar zaio, honako helburu orokor hauek hartuta: ❚ Euskal Hezkuntza Sistemaren eraldaketa bultzatzea, teknologia digitalen erabilera edo aplikazioa integratuko duen eredu berritu baten bidez. ❚ Irakasleen eta ikasleen gaitasunak indartzea, ahalmen digitala aprobetxatzeko eta ahalmen hori irakaskuntzan eta ikaskuntzan txertatzeko. ❚ Hezkuntza-sistemako eragile guztien arteko lankidetza sustatzea, eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko. ❚ Azpiegiturak egokitzeko eta modernizatzeko bide egitea, era horretan ikastetxeak arinagoak izan daitezen eta guztiontzako konektibitatea, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko. ❚ Teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzea, egon daitezkeen arrakala digitalak sai-


hesteko eta garapen jasangarria bultzatzeko, 2030 Agendaren ildotik. Aurrez esandako guztia oinarrizko hiru dimentsiotatik jorratzen da: ❚ Pertsonez arduratzen den dimentsioa, profesionalen eta ikasleen trebakuntza indartzeko. ❚ Dimentsio teknologikoak azpiegituraz eta tresnaz hornituko ditu ikastetxeak, kalitatezko prestakuntza-prozesua eta bikaintasuneko ikerketa errazteko. ❚ Sistema osoa barne hartzen duen dimentsioa, eraldaketa digitalaren plangintza bultzatuz euskal hezkuntza-sisteman, haur-hezkuntzatik unibertsitateraino, Zientzia eta Unibertsitateak biltzen dituen sareari ere erantzunez. Lanbide Heziketan ❚

Eraldaketa digitalak bilakaera berri bat ekarriko du Lanbide Heziketara, eraldaketa disruptiboan oinarriturikoa; prestakuntza aurreratuko eredu berri bat, ikastetxeetako antolaketa eta egitura desberdinekin, espazio berriekin eta ingurune digitaletan aplikatutako sistema adimendunekin. ❚ Ekintza zehatz batzuk: - Heldutasun digitaleko eredu bat garatzea, barne hartuko dituena azpiegitura berriak, teknologia digitalen erabilera aurreratuan gaitasun berriak eta errendimendu handiko ikaskuntzen garapena. - Irakasleen eta ikasleen prestakuntza digitala - Azpiegitura digitalak eraldatzea (azken belaunaldiko ekipoak, 5G, Wifi 6…) - Teknologia digital aurreratuak ezartzea (murgiltze teknologia digitalak eta interaktiboak). - Eraldaketa digitalean ikasteko espazio berriak. Unibertsitate ekosisteman ❚

Lehentasuna enplegagarritasunak eskatzen dituen gaitasunak sortzeari, irakasten dena birpentsatzeko irekitasuna izateari eta teknologiak hezkuntzan eta zientzian mugak gainditzeko ahalmena duela aitortzeari. - Ikasleen gaikuntza digitala, unibertsitateko ikasleen artean ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatuz. - Zientzia Irekia bultzatzea, emaitzen eta baliabideen eskuragarritasuna hobetuz, baliabide bibliografikoak barne, zientzia hobea

eta maila globalean eskuragarriagoa sortzen laguntzeko helburuarekin. ❚ Ekimen nagusiak: - Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate guztiek izango dute beren Eraldaketa Digitalerako Plana. - Konektibitatea eta ikasteko ingurune birtualak bultzatzea; I2Basque datu-sarea berritzea, barnearekiko eta kanpoarekiko konektagarritasuna bermatzeko. - Ikasle zaurgarrientzako baliabide teknologikoak eskuratzea. - Superkonputazio-zerbitzuak indartzea, baliabide-autonomia sendotzeko, euskal ikerketa-komunitate osoari zuzendutako HPC Poloa (High Performance Computing Euskadi) sortuz. Euskadi eraldaketa digitalaren testuinguruan Ekonomia eta Gizarte Digitalen Indizearen 2020ko edizioak Eraldaketa Digitalaren joera positiboa erakusten du Euskadin, berau osatzen duten bost dimentsioetan: konektibitatea, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologia digitalaren integrazioa eta zerbitzu publiko digitalak. Oro har, Euskadi Europako batez bestekoa baino ia ehuneko hamar puntu gorago dago, eta Estatuko batez bestekoa baino lau puntu gorago. Alemania, Frantzia edo Austria bezalako herrialdeen aurretik dago. Euskadi da, gainera, ikasgeletan ordenagailu gehien dituen autonomia-erkidegoa, batez beste ordenagailu bakoitzeko 1,5 ikasle baititu. 160.000 ordenagailu bi ikasturtean Azken bi ikasturte hauetan, Hezkuntza Sailak ordenagailu eramangarri berriz hornitu ditu ikastetxeak, Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Batxilergoko 2. maila arteko ikastetxe publikoetako ikasle guztiek ordenagailu bana izan dezaten. Sare publikorako erositako 100.000 ekipo berri izan dira. Horiei, itunpeko sarean 60.000 ordenagailu erosteko eman diren diru-laguntzak gehitu behar zaizkie, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergora arte erabiltzeko azken hauek ere. Prozesu horretan, halaber, ordenagailu eramangarri bana ipini zaie Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko irakasleei, eta urte honetan eta hurrengoan Lehen Hezkuntzako lehen lau mailetako gainerako irakasleei ere emango zaie.


2022an aukera gehien izango duten lanpostuak Ondorengo lerroetan, 2022an Euskadin lan aukerarik handienak dituzten lanpostuak aurkeztuko dizkizuegu. Confebaskek egindako txosten batek zehaztu ditu Jon Lasa Galdos

Laguntzen du

Informatikariek -ingeniariek edo goi-mailako heziketa-zikloa dutenek-, fabrikazio mekanikoko edo elektrizitate eta elektronikako espezialistek eta eraikuntza eta obra zibileko prestakuntza duten pertsonek aukera gehiago dute aurten, Euskadin. Hala berresten du 'Euskal enpresen enplegu eta kualifikazio beharrak 2022rako' txostenak. Txosten hori bi urtean behin Confebaskek eta lurraldeko enpresaburuen elkarteek -Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA (Araba)- elkartutako enpresen artean egiten duten inkesta bat da eta "lehen eskuko" informazioa bil-tzen du elkartutako enpresek aurreikusitako jarduerari eta kontratazioei buruzko itxaropen eta aurreikuspenei buruz. Eskatutako sektore eta jarduera-adar zehatzetatik haratago, inkestak argi uzten du bete beharreko lanpostuen gehiengoa profil profesional kualifikatuetarako dela. Eta jarrera pertsonalak, prestakuntzak eta lan-esperientziak garrantzia handiagoa dutela hautagaiaren hizkuntzak eta erreferentziak kontratatzerakoan. Era berean, eskatzen diren motak eta lan-profilak, eskatzen dituzten kualifikazio- eta prestakuntza-beharrak eta 2022an behar dituzten langileak aurkitzeko dituzten zailtasunak azaltzen dira. Hauek dira ikasketa-mailaren arabera 2022an kontratazio aurreikuspen handiena duten lanpostuak: 2022an Euskadin lan aukera handienak dituzten lanbideak: ❚ Informatika eta komunikazioak (3.426 kontratu). ❚ Fabrikazio mekanikoa (1959). ❚ Administrazioa eta kudeaketa (1.682). ❚ Merkataritza eta marketina (1.451). ❚ Ostalaritza eta turismoa (1.406). ❚ Elektrizitatea eta elektronika (1.093) ❚ Instalazioa eta mantentze-lanak (839).

Osasuna (830). Gorputz eta kirol jarduerak (547). ❚ Zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioak (488). ❚ Eraikuntza eta obra zibila (439). ❚ Arte grafikoak (402). ❚ Ibilgailuen garraioa eta mantentze-lanak (395). ❚ Egurra, altzariak eta kortxoa (307). ❚ Kimika (260). ❚ Energia eta ura (251). ❚ Heziketa-zikloetako beste familiak (2.012). ❚

Inkestatutako enpresen % 76k kontratatzeko zailtasunak dituela dio Hautagaien baldintzak Inkestak enpresei galdetzen die lanpostu baterako hautagaiek bete behar dituzten baldintzak. Jarrera pertsonala, prestakuntza eta lan esperientzia dira, hurrenkera horretan, gehien baloratzen diren hiru alderdiak. Noski, "2020an baino intentsitate apur bat gutxiagorekin", batez ere aurreko lan-esperientziari dagokionez. Hautagaiaren hizkuntzak eta erreferentziak ere nolabaiteko garrantziaz baloratzen dira, handiagoak lehen kasuan aurreko inkestarekin alderatuta. Zailtasunak kontratazioan Inkestatutako enpresen % 76k kontratatzeko zailtasunak dituela dio, 2016an erdira iristen ez zirenean. Eraikuntzan aurkitzen dira arazo handienak, zerbitzuen eta industriaren ondoren. Eta arrazoiak, hautagaiaren prestakuntza/espezializazio falta, jarrera, interes eta esperientzia falta


dira. Lehenengo biek pisua irabazten dute 2020arekin alderatuta. Zer da Confebask? Euskal Enpresarien Konfederakuntza (Confebask) euskal enpresarien interes orokor eta komunak ordezkatzen eta defendatzen dituen erakundea da, eta euskal enpresarien legezko ordezkaria da Administrazioaren, sindikatuen, profesionalen eta Euskadiko iritzi publikoaren aurrean. Confebasken, EAEko milaka enpresa pribatu daude sartuta beren borondatez; lurralde, tamaina eta jarduera sektore guztietako enpresak. Enpresa horiek guztiak hiru erakunde kide hauen bitartez daude Confebasken bazkidetuta: Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen bidez (ADEGI), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren bidez (CEBEK) eta Arabako Enpresarien bidez (SEA).

Informatika espezialistak, fabrikazio mekanikoko edo elektrizitate eta elektronikako espezialistak dira euskal enpresek gehien eskatzen dituzten profiletako batzuk Confebask, gainera, Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioko kide da (CEOE), eta horren bitartez, baita Europako eta nazioarteko beste enpresa erakunde batzuetako kide ere; horien artean aipagarri: BusinessEurope europar patronala. Confebask, berez, Sindikatuak Eratzeko Eskubidearen arauketari eta Lege horren garapenerako araudiari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legearen babesean eratu zen. Confebasken sorrera eta egiten duen jarduera, libreak dira ordenamendu juridikoak enpresa erakundeentzat ezarritako esparruaren barruan. Confebasken barne egiturak eta funtzionamenduak printzipio demokratikoei eta gardentasunaren zein bazkideen parte hartzearen printzipioei jarraitzen diete. Xedeak eta funtzioak Hona hemen Confebasken oinarrizko xedeak: ❚ Merkatuko ekonomiaren esparruan, ekimen

pribatuaren, enpresa librearen eta lehiakortasunaren sistema defendatu eta sustatzea. ❚ Ondare publikoa xede, euskal enpresen interes orokor eta komunak ordezkatu eta defendatzea botere publikoen, Administrazioaren eta sektore publikoaren aurrean; baita erakunde sozial, profesional eta sindikalen aurrean ere. ❚ Konfederazioko kide diren erakundeekin jardute batasun bat osatzea, herrialdearen aurrerapen ekonomiko eta sozialari laguntze aldera. ❚ Enpresa etengabe hobetu eta modernizatzeko egitasmoari eustea, eta horretarako enpresaren ikusmolde integrala kontuan hartzea. ❚ Enpresaren alorrean, bidezko tratuan oinarritutako harremanak bultzatzea; bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean. ❚ Gizartean, oro har, honako balio hauen babesa sustatzea: heziketa, prestakuntza eta prestaketa intelektuala zein profesionala, enpresa ekimena, gizartearekiko konpromisoan oinarritutako garapena, eta, oro har, enpresariek ordezkatzen dituzten balioak. Funtsezko xedeen esparruan, Confebaskek funtzio hauek betetzen ditu: ❚ Konfederazioko erakundeen esku utzitako interesak -aspektu orokor eta komunak aintzat hartuz- ordezkatzea. ❚ Konfederazioko kide diren erakundeen arteko eta kide horien eta Konfederazioaren arteko koordinazioa ziurtatzea. ❚ Konfederazioko kide diren erakundeek behar dituzten interes komuneko zerbitzuak ezarri eta ahalbidetzea.

Laguntzen du


Unibertsitatea+Enpresa Estrategia Lehendakariak 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia aurkeztu du, Unibertsitateen Euskal Kontseiluan

Jon Lasa Galdos

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela egin zen maiatzaren 4an Lehendakaritzaren egoitzan Unibertsitateen Euskal Kontseiluaren bilera eta Lehendakariarekin batera izan zen Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua. Bileran izan ziren, halaber, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Iñaki Heras, Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendaria; euskal unibertsitateetako errektoreak: Eva Ferreira (UPV/EHU) Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea); Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; Eduardo Arechaga Confebasken zuzendari nagusia; bai eta hiru foru aldundien eta EUDELen ordezkariak ere, besteak beste.

Unibertsitatea+Enpresa II. Estrategiak bultzada berria emango die Euskadiko unibertsitate-titulazio dualei; eta 2026an 80 titulaziotara iritsiko dira Bileran, Lehendakariak Hezkuntza Sailak sustatutako 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiaren helburuak eta jarduera-lerro nagusiak aurkeztu zituen Lehendakariak, eta

2017-2022an gauzatu den lehenengo estrategiaren emaitzarik azpimarragarrienak azaldu zituen. Estrategia berriaren abiapuntua da, aurrekoarena bezala, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza oinarrizko eragilea dela XXI. mendeko Euskadi eraikitzeko. Unibertsitateek eta enpresek, bai eta unibertsitatearen ekosistema osatzen duten eragileek ere, helburu bateratu batekin partekatzen dute euren erantzukizuna estrategia honetan: euskal gizartea garatzen laguntzea. 2017-2022ko Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategiaren emaitzarik azpimarragarriak Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategia 2017ko uztailean aurkeztu zuen Urkullu Lehendakariak berak, orduan ere Unibertsitateen Euskal Kontseiluan. Ordutik, estrategia osatzen duten hamabost ekintzak, guztia eta bakoitza, gauzatu dira partzialki edo osorik, eta emaitzak oso onak izan dira. Lortutako emaitzen artetik, honakoak nabarmentzen dira. ❚ 47 titulazio dual: Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak protokolo bat sortu zuen unibertsitateko prestakuntza duala aitortzeko. 2017tik 47 titulaziok lortu dute aitorpen duala (30 graduk eta 17 masterrek) hainbat arlotan: Ingeniaritza, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Fabrikazio Digitala, Marketina, Ikus-entzunezko Komunikazioa edo Soziologia. 600 enpresak eta 4.800 ikaslek parte hartu dute orain arte prestakuntza dual horretan.


Klusterrak sortzea. Unibertsitateko prestakuntzan bi kluster antolatu dira: 4Gune Klusterra, Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiakoa; eta KSIgune Klusterra, Kultura eta Sormen Industriena. ❚ Enpresa + Unibertsitatea gelak: 2017-2022 aldian enpresaren eta unibertsitatearen arteko bi gela jarri dira martxan: 0 Industriari buruzko AIC gela eta Kultura eta Sormen Industrien KSI gela. Gela hauek, euskal enpresek planteatutako erronkei erantzuna emateko aukera ematen diete Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleei. ❚ Lan-mundura igarotzeko eta ekintzailetzako programak: 650 ikaslek jaso dituzte bekak Lan-mundura igarotzeko programan parte hartzeko; horrez gainera, ekintzailetzarako 300 bekatik gora eman dira. Unibertsitatea+Enpresa ardatza 2019-2022ko Unibertsitate Sistemaren Planeko lehentasunezko bi ardatzetako bat da, eta aldi horretan (2019-2022) 22 milioi euro bideratu dira horretara kontratu-programen bidez. Horrek ekarri du Unibertsitatea + Enpresa gelak sustatzea enpresen eta klusterren laguntzaz, enpresa eta antolakundeentzat zerbitzu aurreratuak eta ekintzailetza-ekosistemak garatzea edota startupak sortzen eta garatzen laguntzea. 2017-2022ko Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategiaren emaitza azpimarragarri horiek aitorpen ugari jaso dituzte Europan, eta nazioarteko zabalkundea izan dute Europako hainbat hiritan, besteak beste, Lisboan, Hannoverren, Londresen, Bulgarian eta Budapesten. 2022-2026ko Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia Unibertsitatea+Enpresa lehenengo estrategiaren emaitzek erakusten dute Euskal Unibertsitate Sistema azken urteotan euskal gizartearen eragile dinamizatzailea eta eraberritzailea bihurtu dela, eta palanka gisa erabili dituela Euskadiko talentuaren, ikerketaren eta berrikuntzaren garapena eta nazioartean posizionatzearen aldeko jarrera. Horregatik, aurreko aldian egindako lanari jarraipena emanez, Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiak honako helburu hauek ezarri ditu 2022-2026rako:

Ezagutza sortu eta transferitzea: ezagutza sortu eta transferitzea, bikaintasun zientifikoarekin eta bikaintasun hau enpresa-eremuan aplikatzearekin lotuta. ❚ Kualifikazio handiko talentua prestatzea: gaitasun handiko giza kapitala prestatzea, enpresa-eremuaren premiei aplikatu eta egokitutako osagai batekin. ❚ Unibertsitate + Enpresa euskal ereduko jarduera-lerro berrien jarraipena, ebaluazioa, proposamena eta zabalkundea. Helburu horiei erantzuteko, lehendik garatzen diren ekintzez gainera, eta Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia honen barruan, besteak beste, honako ekintzak jarriko dira martxan: ❚ Unibertsitateko prestakuntza dualaren eskaintza sustatzea ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko, 80 titulazio dualetara iritsi arte; 1.000 enpresak eta 10.000 ikaslek hartuko dute parte horietan. ❚ Unibertsitateko 10 titulazio i-dual (nazioarteko titulazio dualak) martxan jartzea. ❚ Beste bi Unibertsitate+Enpresa gela sortzea (lehendik dauden bi gelez gainera). ❚ 000 ikaslek parte hartuko dute Lan-mundura igarotzeko programan, eta ikasleei zuzendutako ekintzailetzako 350 bekatik gora eskainiko dira. ❚ Lanbide Heziketa + Unibertsitatea lankidetza sustatzea berrikuntza bultzatzeko. ❚ Bikaintasun-ikerketaren esparruko IKUR 2030 Programa sustatzea unibertsitateetan.


"Europako subiranotasun digitala helburu garrantzitsua da EBrentzat" Jon Lasa Galdos

Estoniak, Baltikoko herrialde txikiak, harro darama munduko lehen nazio digitala izatearen titulua. Hemen, Estatuarekiko interakzioen % 99 sarean egin daitezke eta herritarren informazio guztia sarean dago. Mariin Ratnik Estoniak Espainiako Erreinuan eta Andorrako Printzerrian duen enbaxadoreak, herrialde honek digitalizazioarekin duen esperientziaz hitz egingo digu.

Estoniarentzat, zalantzarik gabe, digitalizazioa zati integral bat da Zer da Estoniako e-Residency programa? Estoniak 2014an hasi zuen e-Residency programa eta munduko bizileku elektroniko bat ezarri zuen munduko lehen eta oraindik bakarra den herrialdea da. Programak e-Residency txartela lortzeko aukera ematen die munduko pertsona orori Estoniaren zerbitzu digitalak erabiltzeko Estoniako legezko lurraldean, hau da, Europako Merkatu Bakarrean, enpresak sortzeko moduari buruz,eta juridikoki lotesleak diren sinadura digitalak ere egin ditzakete. Irtenbide honekin, hainbat arazo konpontzen ditugu herrialde ezberdinetan bizi diren pertsonentzat: ❚ EBn egoitza duen enpresa bat izateko interesa duten EBtik kanpoko herrialdeetako pertsonak. ❚ EBko herrialdeetako e-Resident asko ere baditugu, batez ere sinadura digitala erabili nahi dutelako, enpresa bat sortzea eta martxan jartzea garestiagoa izan baitaiteke, baita burokrazia gehiago behar izatea ere, motelagoa baita jatorrizko herrialdean. E-Residency ezin hobea da negozio bat sortu nahi duten pertsonentzat, bai beren freelance lanetarako, bai zerbait handiagoa sortzeko. Hala ere,

NAN digitala ez da NAN fisikoa edo bidaia-dokumentua, bisa edo hiritartasunarekin lotutako dokumentua, eta ez du argazkirik jasotzen ezta Estonian egoileku fiskala automatikoki sartzen ere. Estoniak meritua du administrazio elektronikorik aurreratuena duen Europar Batasuneko herrialdea izategatik. Zeintzuk dira zuen administrazio digitalaren gakoak? ❚ Lehenik eta behin, digitalizazioa ez da teknologia kontua soilik. Printzipioz, lidergo digitala behar da. ❚ Interneterako sarbidea (eskubide sozial gisa ezarria Estonian) eta ordenagailuak/makinak behar dira zerbitzuetara sartzeko. ❚ Horrez gain, lege labur eta sinpleak eta lineako zerbitzuak ezinbestekoak dira. Legeek ulergarriak eta eskuragarriak izan behar dute biztanleria orokorrarentzat, eta errazak izan behar


dute gobernuko agintariek eta sektore pribatuko enpresek ezarri eta aplikatzeko. ❚ Gardentasuna mantendu behar da gizartearen konfiantza mantentzeko. Gardentasunak datu-ziloak eta ustelkeria saihesten laguntzen du Estatuko agintarien barnean. ❚ Plataforma partekatuak, datuak trukatzeko autobide segurua, X-Road esaterako. ❚ Zerbitzuaren diseinua herritarran/erabiltzailean zentratu behar da. ❚ Azkenik, Estoniako gobernua beti egon da zabalik lankidetza publiko-pribatuetara. Horren argudioa oso sinplea da: gobernuak zerbitzuaren parametro eta itxaropen batzuk ezartzen ditu, baina exekuzioa arlo ezberdinetako espezialisten esku uzten du, orokorrean sektore pribatuan aurkitzen direnak.

ko gobernua dugulako. Eta beste kalkulu batzuek diote zerbitzu publiko digitalek urtean BPGaren % 2 irabazten digutela. Bai, guretzat digitalizazioa da, argi eta garbi, gakoa.

Estonian, atzerriko inbertsioetarako eta negozioetarako leku erakargarria bihurtzen gaituzten indargune batzuk ditugu

Europako subiranotasun digitalaren bultzadan, adibide bat al da Estonia? Europako subiranotasun digitala helburu garrantzitsua da EBrentzat eta estatu kide guztiek zeregin garrantzitsua dute hori lortzeko. Garrantzitsua da kontzeptua ulertzea. Subiranotasun digitalak esan nahi du, alde batetik, benetako merkatu digital bakarra izatea, Europako enpresei arau komunekin hazten laguntzen diena (zatiketarik gabe), eta, bestetik, gure lehiakortasun globala, EBko estandarrak eta balioak, eskubideak eta segurtasuna indartzea (konektibitate fidagarriagoa), teknologia seguruen erabilera onena bermatzeko eta pentsamendu berdineko herrialdeekin lotura sendoak sendotzeko. Trantsizio berdeari eta merkatu libreari ekarpena egiteko aukera ere bada. Estoniak beti onartu ditu sentimendu horiek, beraz, adibide izan gaitezke, baina hori lortzeko, lankidetza sendoa izan behar da EB barruan eta kanpoan.

Irlandak eta Estoniak bere susperraldi ekonomikoaren mailak EBko beste herrialde batzuen aurretik dituzte. Digitalizazioa al da gakoa? Zaila da Irlandaren arrazoiei buruz iruzkintzea, baina Estoniarentzat digitalizazioa zati integral bat da, zalantzarik gabe. Estoniarentzat nahiko erraza izan da konfinamendura ohitzea Estatuaren funtzionamenduaren zentzuan, azken 20 urteotan zerbitzu digitalak asko erabili ditugulako. Hortaz, ez genuen errefortzu edo aldaketa handirik egin behar pandemian zehar eta errazagoa izan zen eguneroko bizitzarekin eta politikarekin jarraitzea, HORECA sektoreko aldaketak izan ezik, gainerako herrialde guztietan bezala. Eta orain herrialde askok, Espainia barne, gure esperientziak erabili nahi dituzte eta horrek aukera berriak sortu ditu sektore pribatuarentzat ere. Gainera, kalkulatu dugu langile bakoitzak 2 asteko lanaldia irabaz dezakegula, sinadura digitala erabiltzen dugulako. Edo urtean 380 metro paper gutxiago erabiltzen ditugu, paperik gabe-

Teknologiako multinazional amerikarrak Irlandan daude nagusiki EBko merkatuan jarduteko. Zein estrategia jarraitzen du Estoniak beste potentzia teknologiko handiarekin, Txinarekin, duen harremanean? Estoniak ez du nahi eta ezin du lehiatu teknologia ekoizpenari dagokionez Txina edo Estatu Batuak bezalako herrialde handiekin. Hala ere, baditugu indargune batzuk Estonia atzerriko inbertsioetarako eta negozioetarako leku erakargarri bihurtzen dutenak. Zerbitzu digital azkarrak eta erosoak dira gure estrategiaren oinarrian. Esaterako, Estonia munduko lehen postuan dago jarduera ekintzailearen arloan, izan ere, enpresa bat sortu eta zerga-aitorpenetik urteko txostena aurkezteraino, ekintzaileak dena digitalki egin dezakeelako. Enpresa bat sortzeak ordu erdi inguru behar du, nahiz eta gure errekorra 18 minutu besterik ez den. Sareko zerga-aitorpenak 3 minutu inguru behar ditu batez beste. Estonia ere sortzen ari diren enpresen -startup- biztanleko kontzentrazio handiena hartzen duten herrialdeen artean dago.


Horrez gain, Estoniak bere gizarte digitalaren domeinua eskaintzen du ideia eta produktu berritzaileentzako proba-base gisa. Beraz, berrikuntza eta praktikotasuna herritarren buruan barneratuta daude eta gobernantza digitala pertsonan zentratutako irtenbideak eskaintzeko sortzen da. Baina segurtasuna dena baino lehen dago, hau da, inbertsio guztiak ez dira ongi etorriak gure bizitza digitalaren, azpiegitura kritikoen edo teknologiaren segurtasunean eragin badezake. Oso erne gaude zibersegurtasunari edo segurtasunari dagokionez, zentzu zabalagoan.

Erasmus+ oso programa ona da sektore ezberdinetako ideiak eta esperientziak trukatzeko Erasmus+ek mugikortasun egokia izateko aukera eskaintzen duela uste al duzu, Estoniak eskaintzen duen gaitasun teknologikoa eta ekintzailea tokian bertan ezagutu ahal izateko? Erasmus+ programa oso ona da hainbat sektoretan ideiak eta esperientziak trukatzeko, digitalizazioa eta gaitasun teknologikoa barne. Oso programa zabala denez eta adin eta interes ezberdineko pertsonei aukerak eskaintzen dizkienez, maila ezberdinetan lankidetza garatzeko

ahalmen handia du. Hala ere, garrantzitsuena da diziplina akademiko garrantzitsuetako ikasleei (IKT, teknologia zentzu zabalean, ingeniaritza) laguntza-esparrua eskaintzea, eskaria eta interesa indartzeko, emakumezkoen ikasleak barne, dagoen genero-arrail digitala gainditzeko, oraindik arazo bat dena herrialde askotan. Digitala geratzeko etorri da, koronabirusaren krisiak bizkortuta. Uste al duzu azkenean iritsi dela EBk Estoniak bere eredu digitalarekin dakarren benetako balioa baloratzeko unea? EBk urteak daramatza digitalizazioa baloratzen, baina trantsizio digitala bizkortzeko beharra eta premia oraindik hobeto ulertzen da mundu osoan. Pena da hain krisi handi bat behar izatea emaitza azkar eta komunak lortzeko, EBko Covid ziurtagiria adibidez, baina EBk behintzat aprobetxatu du krisia eta urrats garrantzitsu asko eman ditu mundu digitalerako bide horretan. Digital Compass 2030-rekin ikusi dugunez, Hamarkada Digitalerako proposatutako helburu garrantzitsu asko daude. Garrantzitsuena elkarreragingarritasuna, malgutasuna eta fidagarritasuna bermatzea da. Ez du zentzu handirik beren buruarekin hitz egiten ez duten eta mugaz gaindiko 27 identitate digital irtenbide ezberdin ezartzeak. Espero dugu orain denek hobeto ulertzea (pandemiaren esperientziatik) eta gure herritarrentzako beharrezko eta erabilgarriak diren irtenbideak azkarrago ezarri ahal izatea.


LHko ikasleek SpainSkills txapelketan parte hartu dute Jokin Bildarratzek SpainSkills txapelketetan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleak hartu ditu Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalorekin batera, aurtengo ikasturtean Lanbide Heziketako SpainSkills 2021-2022 txapelketan parte hartu duten euskal ikasleak hartu ditu gaur goizean, Tknikaren (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) egoitzan, Errenterian. 2021-2022 ikasturtean, SpainSkills txapelketan parte hartu duen Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza 63 pertsonak osatu dute: joan den urrian Irungo Ficoba azokan egindako EuskoSkills 2021-2022 txapelketako irabazle izan ziren 22 ikasleak eta beste 41 pertsonak (tutoreak, koordinatzaileak eta ordezkariak). EuskoSkills txapelketan dominak lortu ondoren, gogor egin dute lan lau hilabete baino gehiagotan egin beharreko probak prestatzeko. Ikasle eta irakasleak joan den martxoan abiatu ziren Madrilera, ilusioz beterik. Eta oso emaitza onekin itzuli ziren bidaiatik, guztira 8 domina lortu baitzituzten: zehazki, urrezko 3 domina, zilarrezko beste 3 eta brontzezko 2 lortu zituzten. Lanbide Heziketako ondorengo ikastetxeetako ikasleek eskuratu zituzten dominak, ondorengo modalitateetan: ❚ Urrezko 3 domina: - CAD Diseinu Mekanikoa - La Salle Berrozpe, Andoain. - Sareko sistemen administrazioa - Tolosaldea LHII, Tolosa. - 3D jokoen diseinua eta animazioak - Harrobia Ikastola, Bilbo. ❚ Zilarrezko 3 domina: - Elektronika - Don Bosco LHII, Errenteria. - Industria-kontrola - Egibide, Vitoria-Gasteiz. - Ile-apainketa - Monte Albertia LHII, Zarautz. ❚ Brontzezko 2 domina: - Arotzeria - Easo Politeknikoa LHII, Donostia. - Estetika - Monte Albertia LHII, Zarautz.

Urrezko domina lortu duten ikasleek udazkenean egingo den Europako txapelketan (WorldSkillsEurope) parte hartzeko txartela ere lortu dute. Bildarratz sailburuarekin bildu ondoren, ikasleek Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) instalazioak bisitatu dituzte. Euskadiko Lanbide Heziketaren izen ona Tknikan egindako topaketan, eta egindako lan bikainagatik ikasleei zorionak eman ondoren, Bildarratz sailburuak euskal Lanbide Heziketak nazioartean duen izen ona hartu du hizpide, eta adierazi du ospe horren oinarrietako bat euskal Lanbide Heziketako ikasleak direla, oso maila ona erakusten baitute doazen lekura doazela. Sailburuak adierazi duenez, lortutako dominak alde batera utzita, ekimen horien garrantzia gazteek txapelketa hauek prestatzeko egiten duten ahaleginean eta eskaintzen dioten dedikazioan datza. Nolanahi ere, nabarmendu du, ikasten ari diren lanbideari hertsiki lotuta dauden probak direnez gero, eragin zuzena dutela ikasleen lanbide-prestaketan.


Curriculum berria Nafarroan Lanbide Heziketako zazpi titulu berrien curriculuma onartu da

Jon Lasa Galdos

Gobernuak zazpi foru dekretu onartu zituen maiatzaren 11ko bilkuran. Erdi-Mailako eta GoiMailako Lanbide Heziketako titulu berrien egitura eta curriculuma ezartzeko eta Nafarroako Lanbide Heziketako tituluen katalogoan agertuko dira. Onartutako tituluen artean, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, profil berritzaileak sartzen dira Nafarroako ekonomiaren sektore garrantzitsuetan profesional kualifikatuak sortzeko; hala nola, uraren kudeaketa, dokumentazioa eta osasun administrazioa, elikagaien merkaturatzea edo eraldaketa eta egurraren eraldaketa, iraunkortasunaren eta ingurumena zaintzearen aldeko apustu nabarmena eginaz. Titulu berrien zerrendak merkatuaren eta Nafarroako ikasleen beharretara egokitutako curriculuma diseinatzen laguntzen du, arreta berezia eskainiz talde-lanari, autonomiari eta ekimenarekin lotutako gaitasun per-tsonal eta sozialen garapenari, erabakiak har-tzeko garapenari eta publikoaren arretari, behar-beharrezko zereginak lanbidea garatzeko.

Azken urteotan, hazkunde handia izan da Informatika eta Komunikazioak (% 109ko hazkundearekin), Nekazaritza (% 57), Energia eta Ura (% 200) eta Instalazioa eta Mantentze-lanak (% 50) bezalako ikasketetan, eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren erronkei erantzun argia ematen diena.

Zerrendak Lanbide Heziketako prestakuntza-eskaintza eguneratu du, merkatuaren eta Nafarroako ikasleen beharretara egokituz Foru Exekutiboak onetsitako foru dekretuek Elikagaien Merkaturatzeko Teknikari, Jantzi eta Modako Teknikari, Okindegi, Gozogintza eta Gozogintzako Teknikari, Egurra Prozesatu eta Eraldaketako Teknikari tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dute, Uraren Goi Mailako Kudeaketako teknikaria, Dokumentazio eta Administrazio Sanitarioko Goi Mailako Teknikari ti-


tulua eta Natura Inguruneko eta Denbora Libreko Gidako Teknikari titulua. Titulu hauek maiatzaren 4ko gobernu saioan onartutako hirurekin bat egiten dute, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen egiturari eta curriculumari dagozkionak: Erdi-mendiko teknikaria, Eskaladako teknikaria eta Arroiletako teknikaria.

Datorren 2022-2023 ikasturterako Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza 31 ziklo eta prestakuntza-programa berritan haziko da Nafarroan Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Natur Inguruneko eta Denbora Libreko Gida Teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen Foru Dekretuari dagokionez, LOGSE zikloaren eguneratzea da hezkuntzaren lege organiko berrira, LOMLOE, zikloaren iraupena 1.400 ordutik 2.000 ordura igaroz, kirol modalitate berriak sartuz, hala nola itsasontziak (bela) eta beste jarduera batzuk indartuz, hots zaldia, rokodromoa edo soka-lana. Oraingo 2021-2022 ikasturtean ere ezarri den curriculuma. Titulu horietako batzuk, hala nola, Arropa eta Moda edo Okindegi, Gozogintza eta Gozogintzako Teknikariak, indarrean dagoen 2021-22 ikasturtean ezarri dira eta gainerakoak hurrengo 2022-23 ikasturtean ezarriko dira. Hasierako lanbide heziketaren erreferentzia izateaz gain, aztertutako hamar tituluak, gainontzeko LHko tituluekin batera, enplegurako prestakuntzarako eta gaitasunak egiaztatzeko prozeduretarako dira. Europako estrategiara egokitua Lanbide Heziketako arau-esparruaren eguneratzea Europar Batasunak proposatutako enplegurako estrategia koordinatua da, lanbidekualifikazioen eta lan-merkatuaren beharren arteko korrespondentzia desiragarria bermatzeko helburuarekin, langile kualifikatua eta mugikortasunerako zirkulazio askea lortzeko

tresna gisa, EBko itunean espresuki nabarmenduta. Datorren 2022-2023 ikasturterako Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza Nafarroan 31 ziklo eta prestakuntza-programa berritan haziko da, eta horrek urte arteko % 13ko hazkundea suposatzen du. Bere osotasunean, 157 lanbide heziketako ziklo eta programa ezberdin (273 unitate) eskainiko dira 24 lanbide-familiatan, eta horrek ehunekoetan dibertsifikazio handiena duen autonomia erkidego bihurtzen du Nafarroa. Zehazki, hurrengo ikasturterako eskaintzaren hazkundea Erdi Mailako 14 ziklo berritan banatzen da, horietako bat sarean; Goi Mailako 12 ziklo berri, denak elebidunak eta 3 online, eta 5 espezializazio-ikastaro berri (LH master izenekoak). Ziklo berrien eskaintzaz gain, Teknologia Aplikatuko 4 gela gehiago (ATECA), Ekintzailetzako 19 gela gehiago eta Ikasgela Digital eta Esperimentazioko nobedadea ezarriko dira. Aldundiak nabarmendu du Nafarroak Europako lanbide heziketako mailetan egiten ari den aurrerapen garrantzitsua, eta ikasleen % 47k hezkuntza-prestakuntza mota hau egitearen helburua adierazten du. 2018-2019 ikasturtean % 32an hasi zen eta orain % 38ra iritsi da, tartea % 6 murriztuz. Datorren 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako eskaintzarekin, Lanbide Heziketako ziklo eta programa ezberdinetan matrikulatutako ikasleen % 40ra hurbiltzea espero da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.