Lehendakaria, Tknikan IĂąigo Urkulluk Tknika bisitatu zuen eta Euskadiko Lanbide Heziketatik osasun-langileak babesteko egiten ari diren aurrerapenak ezagutu zituen Jon Lasa Galdos
IĂąigo Urkullu Lehendakariak, Tknika - Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen joan den apirilaren 16an, Errenterian. Berarekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Nekane Murga Osasuneko sailburua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua egon ziren bisitan.
Tknikak eta Lanbide Heziketako 59 zentrok hainbat babes-elementu egin dituzte Osasun Sailarekin, Osakidetza rekin eta BIOEFekin lankidetzan Tknika, Hezkuntza Sailaren mendeko zentroa, martxoaren lehen egunetatik ari da eginahalean osasunlangileei zuzendutako hainbat babes-elementu diseinatu, garatu eta homologatzeko lanean. Covid19ri aurre egiteko berebiziko garrantzia duen lan hori egiteko, lankidetza estuan dihardu Tknikak Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin eta BIOEFekin (Osasun arloko Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioa). Errenterian kokatutako zentroak landu dituen babes-elementuen artean, azpimarratzekoak dira, alde batetik, hainbat motatako maskara kirurgikoak, bai eta aurpegia babesteko pantailak ere (biserak). Orain arte, EAEko Lanbide Heziketak 20.000 bisera baino gehiago
fabrikatu ditu, COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan. Maskara kirurgikoak Martxoaren hasieran, koronabirusaren krisiari aurre egin ahal izateko eta Osasun Sailari zein Osakidetzari osasun-materiala emateko beharraren aurrean, Tknika buru zuen talde bat -Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe integratuaren eta BIOEFen laguntzarekin - maskara kirurgikoen zenbait prototipo sortzeko aukera aztertzen hasi zen: I, II eta IIR motako maskarak hain zuzen ere, ondoren hauen homologazioa lortzeko helburuarekin, eta era horretan Euskadiko osasun langileen beharrei erantzuna emateko. IIR motako maskarak babes maila handieneko maskara kirurgikoak dira bakterio-iragazketaren eraginkortasunari, arnasa hartzeko gaitasunari eta zipriztinekiko erresistentziari dagokionez (Splashdeiturikoa). Datozen egune-
tan, maskara horiek Ehungintza Institutu Teknologikoaren (AITEX) homologazioa jasotzea espero du Eusko Jaurlaritzak.
Tknika - Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroa Hezkuntza Sailaren menda dago eta Covid19aren aurkako zenbait babes-ekipo garatzen ari da, osasun-arloko langileentzat Martxoko lehen asteetan, hainbat prototipo egin ziren, material desberdinekin, eta mikroskopia elektronikoa bezalako teknologien bidez ezaugarritu ziren, gaur egun homologatuta dauden eta beste herrialde batzuetan erosi diren maskara kirurgikoekin konparazioazterketak eginez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, Osalanek eta BIOEFek osasun-profesionalek erabiltzeko prototipo egokienak hautatu zituzten. Aukeratutako maskarak AITEX Ehungintza Institutu Teknologikoko laborategira bidali ondoren, Eusko Jaurlaritza horiek homologatu zain dago gaur egun.
Gainera, uneotan Tknika gorrak nahiz gor-mutuak aintzat hartzen dituen maskara prototipoak lantzen ere ari da, haiekiko komunikazioa errazteko. Aurpegia babesteko pantailak Bestalde, Tknikak, Euskadiko Lanbide Heziketako 59 ikastetxerekin eta COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan, aurpegia babesteko pantailak edo biserak egin ditu, hauek ere osasun-sektoreko langileei zuzenduta. 3D inprimaketaren bidez fabrikatuak dira, eta pantaila horien diseinuak zein fabrikazioak lau prototipo ere izan ditu, osasun-langileek egindako iradokizunei esker unean-unean hobetuz joan baitira. Orain arte, 20.000 bisera baino gehiago egin dira Lanbide Heziketako zentroetan. Martxoaren amaiera aldera, Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidego guztietako Hezkuntza eta Osasun Sailen esku jarri zituen babespantaila hauek fabrikatzeko planoak, 3Dko eredua eta trokela eta beharrezko informazio guztia. Era berean, osasun-sektoreari lotuta eta denon artean pandemiari aurre egin ahal izateko lankidetzari jarraiki, osasunaren arloko beste elementu batzuekin ere ari da lanean Tknika: une honetan, Tknikako lantaldea, besteak beste, test azkarrak egiteko osagaiak fabrikatzen ari da, edo osasun-batak aztertzen, babes-maila zehazteko eta balizko hobekuntzak ezartzeko.
Hoberen ordainduta dauden langile digitalak Jarraian ordainsari altuenak dituzten lanbide digitalen zerrenda eskaintzen dizuegu Jon Lasa Galdos
Digital Marketing Manager da egun eskatzen den lanbide digitala. Baina ordainsari altuenak lor-tzen dituztenak, ordea, eraldatze digitaleko zuzendaria dira, Inesdi Digital Business School-ek argitaratu duen 'Lanbide digitalen Top 25' izeneko azken txostenaren arabera. Arrakasta gehien duten profil teknologikoen artean, ondokoak dira hoberen ordaintuta daudenek: Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia eta IOS eta Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak. Digital Marketing Manager, Digital Account Manager, Community Manager, Digital Communication & Brand Manager eta SEO Content Manager dira, horrela, bost lanbide digital eskatuenak, 25 lanbide digital eskatuenen 2020ko Inesdi Digital Business School-en txostenak adierazten duen bezala. Ikerketak beste 15 lanbide teknologiko eskatu aipatzen ditu ere. Hala, zerrenda hori osatzen dute ondorengo lanbideek: IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea; Androidentzako aplikazio mugikorren garatzailea; backend-eko garatzailea; 3D modelatzaile eta animatzailea; web garatzailea; SAP ekosistemako aholkularia; CRM Dynamic plataformako aholkularia; CRM Salesforce plataformako aholkularia; Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia; Adimen Artifizialeko ikerlaria; Gauzen Interneteko garatzailea; blockchaineko garatzailea; ikuste konputazionaleko ingeniaria; Java garatzailea; eta proiektuko nagusia. Preziatuenak Ikerketak erakusten du ere profil digital eta teknologiko eskatuenek ez dutela bat egiten ordainsari onenak lortzen dutenekin. Horrela, hiru lanbide preziatuenak dira eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO), eraldatze digital eta teknologiako zuzendaria, eta negozio digitaleko arduraduna (digital business manager). Lehenengoaren soldatabanda kokatzen da 90.000 eta 200.000 euroren artean urteko. Bigarrenarena, 80.000 eta 150.000 euroren artean urteko; eta digital business manager-ek, bere alde-
tik, 70.000 eta 120.000 euroren artean irabazten du urtean.
Joana Sรกnchez (Inesdi): "Koronabirusaren ondorioz, datuekin eta negozio digitalarekin harremana duten lanbideak izango dira giltza" Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia hoberen ordainduena den profesional teknologikoa da (50.000 eta 65.000 euro artean urtean). Bere atzetik dator IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea (40.00055.000 euro urtean), soldata berdina irabazten duelarik Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak. Adimen Artifiziala gorantz dihoa,izan ere hoberen ordaindua den hurrengo profil teknologikoa da Adimen Artifizialeko ikertzailea (40.000-50.000 euro urteko). Dena den, bot-entzako Adimen Artifizialeko irtenbideen aditua zerrenda ertain-baxuan kokatzen da 25 lanbide digitalen artean (40.000-50.000 euro urtean). Inesdi Business Digital Schooleko aurreko ikerketak kokatzen zuen CDO Digital Zuzendaria profil preziatuena bezala profesional digitalen artean. Beste lau profilak ziren CDO & IT Director, Chief information security officer (CISO), Adimen Artifizialeko bot-en kudeatzailea eta Negozio digitaleko arduraduna. Dena den, beste bat gehitu behar da zerrenda honetan, alegia Ecommer-
ce-eko arduraduna, bere ordainsaria bosgarrenaren berdina baitzen. Joana Sรกnchez Inesdiko lehendakariak honakoa dio: "koronabirusaren krisiaren ondoren irekitzen den eszenatokian, lanbide gakoak izango dira datuekin harremana duten horiek, eta negozio digitalarekin harremana dutenak". Marketing digitaleko arduradunaren indarra Digital Marketing Manager lanbide digital eskatuena da 2015. urtetik, 50.000 eta 80.000 euroren artean dagoen soldata-banda batekin urteko. Eginkizun honetara bideratzen dira eskaintzen % 24a. Profesional honek konpainiaren marketing digitaleko plana sor-tzen, definitzen eta gauzatzen du, marketin saileko etekineko adierazle gako nagusienak eta ekintza transbertsalak ematen ditu, eta marketin digitaleko estrategia definitzen, kudeatzen eta gainbegiratzen du; aurrekontuak ematen die diziplina kideei (inbound marketing, social media marketing, SEM, e-mail marketing) eta ikertzen ditu merkatua, lehia eta joerak, marketin digitaleko estrategiaren sorkuntzarako. Profesional hauei Marketin, Komunikazioa edo Publizitatearekin harremana duten titulazioa eskatzen zaie; egungoenak diren marketineko kontzeptuen ulermena, baita estrategia digital, teknologia, metodologiak eta praktika onenak ere; CRM-ko tresnak, big data, datu-baseak eta analitika digitala; teknologia esponen-tzialen ezaguera, teknosormena eta Adimen Artifiziala marketinera aplikatua. Urte honen hasieran, Joana Sรกnchez jada nabarmentzen zuen
marketin digitaleko profesionalen eskaera: "Geroz eta gehiago ezaguera gehiago eskatzen zaie datu automatizatuen inguruan, baita adimen artifizialean ere". Profesionalen behar berri bat aipatzen zuen ere: "Oinarri teknologikoko profil sortzaile gehiago eskatzen dira. Teknosormeneko kategoria honetan, diseinatzaile digitaleko postua, irtenbide sortzaile, komunikatzaile eta erabilgarriak identifikatzen dituena, produktu grafiko digitalen garapenerako". Sรกnchezek aipamen egiten zuen ere hackeatzearekin zerikusia duten kokapenak ere, aukerak eskaintzen dietenak konpainiak eraldatzeko gai diren profesional digitalei. Profesional preziatuenei dagokionez, eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO) enpresan estrategia digitala definitzeaz eta txertatzeaz arduratzen da, finkatu diren negozio digitalaren helburuak lortzeko xedearekin. Aldaketaren kudeaketa kultura burutzen du -giza baliabideen zuzendaritzarekin batera- antolakuntza arin eta berritzaile bateruntz, malgua, konektatua, kolaboratiboa, irekia eta data driven. Hori da "hacker" korporatiboa, eraldatzea bizkortzeko gai den profil bat. Bere funtzioen artean dago ere konpainiaren eraldatze digitaleko proiektuak burutzea, aldaketa kulturalaren eta data driven-en kudeaketako proiektua bizkortzea, zerbitzu eta produktu digitalen funtzionamendu zuzena eta entregaepeak gainbegiratzea, talde profesional dinamiko bat burutu, sortu eta atxikitzea, disrupziora eta teknologia berrietara bideratua, eta enpresa eboluzio digitalaren abangoardian mantentzea.
Laguntzen du
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako Aurrez aurreko jarduera eten aurretik ikasleek lortutako maila funtsezko oinarri gisa erabili beharko da, ikasturte amaieran kalifikazioari buruzko erabakiak hartzeko Jon Lasa Galdos
Joan den apirilaren 22an eginiko prentsaurrekoan, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko prestatu duen Hezkuntza Plana aurkeztu zuen Hezkuntza Sailak. COVID-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ziurtasunez ezagutzea zein osasun-alarma egoerak zein iraupen izango duen zehaztea ezinezkoa denez, eta EAEko ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko betebeharraren aurrean, beharrezkoa da irakaskuntzako esku-hartze osoa planifikatzea ikasturteko azken hiruhilekoan jarduera garatu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara dagoeneko bidali den dokumentuak honako hauek jasotzen ditu: irakasle-taldeak koordinatzeko orientabideak eta jarraibideak, metodologiak, curriculum-egoki-tzapenak, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna edo ebaluazio irizpideak, besteak beste. Azken elementu horri dagokionez, hau da, ebaluazioari dagokionez, nahitaezkoa da ikasturte amaierara arte aurrez aurreko edo urrutiko irakaskuntza-jarduera ahalik eta gehien aprobetxatzeko estrategiak planifikatzea, eta ebaluazio-prozedurak ezartzea ikasleen oinarrizko gaitasunen garapen-maila zehazteko, aipaturiko maila horiek ziurtatzeko helburuz. Ebaluazioak COVID-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoera delaeta, irakaskuntza-jarduera planifikatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko neurriak bultzatu behar dira, orain arte erabili izan direnez oso bestelakoak. Ikasturte honetan izan diren ezohiko egoerek baldintzatu egingo dituzte lortu ez diren helburuak ebaluatzeko, kalifikatzeko, mailaz igotzeko eta errekuperazio prozesuetan erabilitako prozedurak eta erreferentziak. Euskal Eskola Publikoaren Legean ezarritako ikastetxeen autonomia pedagogikoarekin bat etorriz, ikastetxe bakoitzari dagokio prestakuntza-helburu horiek zehaztea
bere curriculum-proiektuetan eta gelako programazioetan. Ikastetxe bakoitzean, dagokion irakasle-taldeak edo departamentu didaktikoak lehentasuna emango die ikaskuntza-helburuei, edota egokitu egingo ditu, curriculuma emateko egungo baldintzetara; eta argi eta garbi adieraziko du zein diren lorpen-adierazle berriak, ikasturte honen amaierako ebaluazioan kontuan hartuko direnak. Zuzendaritza-taldeak eta erreferentziazko ikuskatzaileak bilerak izango dituzte maiatzeko lehen hamabostaldian, eta bilera horietan ikastetxeak proposatutako ebaluazio-prozesua aztertu, baloratu eta legitimatuko da.
Hezkuntza Sailaren aurreikuspeden arabera, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko bi mailetakoak eta Lanbide Heziketako lehen mailetan daudenak aurrez aurreko jarduerara itzuliko dira Kontuan izanik eskola-egutegiaren bi heren inguru garatua zela aurrez aurreko jarduera eten zen unean, irakasle-taldeek bazuten informaziorik zehazteko zer mai-
latan egin zuten aurrera ikasleek ikasmaila bakoitzerako planifikatutako oinarrizko helburuetarantz. Ikasturte akademiko honen ezaugarri bereziak direla eta, jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako mailari buruz jasotako informazioa funtsezko oinarri gisa erabili beharko da behin betiko ebaluazioari buruzko erabakiak hartzeko eta horren ondoriozko ikasturte amaierako kalifikaziorako. Horrela, ikasturte hasieran 2. hiruhilekorako planifikatutako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira 2019-2020 ikasturteko ebaluazio-prozesuan. Hirugarren ebaluazioari dagokionez, ikastetxeek honako aukera hauek izango dituzte: â?š Hirugarren ebaluazio espezifiko bat egitea, hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak lortu diren baloratzeko Ikastetxeak erabakiko du ebaluazio hori nola egin (aurrez aurre, ahal balitz; azterketak online eginez, lanak eginez, etab.). â?š Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie. Aurrez aurreko hezkuntza-jardueran zeuden bitartean aurrei-
kusitako helburuak eta konpetentziak lortu ez dituzten ikasleen kasuan, ikasturteko azken hiruhilekoan -ahal dela- 1. eta 2. hiruhilekoei dagozkien gutxieneko helburuak lortzeko egingo da lan. Irakasle-taldeak uste badu gutxieneko helburuak lortu ez dituen ikasle batentzako hezkuntza-neurririk egokiena ikasturtea errepikatzea dela, ikasle horren txosten indibidualizatua egin beharko du, neurri hori hartzeko arrazoiak adierazita. Txosten hori Hezkuntza Ikuskaritzaren esku egongo da. Ikasle batentzat planteatutako ikasturte-errepikapenaren inguruan zalantzak sortzen diren kasuetan, Hezkuntza Ikuskaritzak egiaztatuko du errepikapenaren arrazoiek ez dutela loturarik ikaslearen konfinamendu-egoeraren ondorioz agertutako desberdintasun-egoerekin. Irakasleak, metodologiak eta errefortzuak Ebaluazioez gain, ikasleekin egingo den esku-hartzean koherentzia bermatzeko gomendioak ere jasotzen dituzte jarraibideek. Azpimarratzen da beharrezkoa dela irakasle-taldearen koordinazio ona lortzea, irakasleen informazioa partekatzea, ikasturtea amaitu arte planifikatutako zereginetan koordinatzea, hezkuntza-errefortzuen proposamenak bereziki berrikustea, etapa amaierako helburuak indartzea eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan mailaz igotzeak dakartzan berezitasunetan arreta ipintzea.
Zenbat kostatzen du unibertsitatean ikasteak? Gradu bera ikasteak gehiago edo gutxiago kosta dezake, autonomia erkidegoaren arabera Jon Lasa Galdos
Unibertsitatean ikasteak kostu oso ezberdina izan dezake ikasketak egiteko aukeratu den autonomia erkidegoaren arabera. Katalunia da preziorik altuenak dituen erkidegoa, Madril eta Gaztela eta Leonekin batera. Aitzitik, Galizia, Extremadura eta Andaluzia dira preziorik baxuenak dituzten lurraldeak. Hori da Observatori del Sistema Universitari-k (OSU) egindako txosten baten ondorio nagusia, Espainiako unibertsitate publikoen prezioei dagokienez graduko, masterreko eta doktoretzako titulazioetan. Konparatu ahal izateko, ikerketak taldeka banatzen ditu titulazio mota, izan ere karrera guztiak ez dira modu berean garestiak. Orokorrean, ikasketa 'esperimentalenak', osasun zientzienak bezala edo ingeniaritzak edo arkitekturakoak bezala, prezio nahiko altuagoak dituzte humanitateak edo zientzia sozialetakoak baino. Prezio ezberdintasuna, kasu batzuetan, deigarria da. Adibidez, Humanitateen ikasketak -baxuenak direnak titulazioka Estatu osoan-, 600 euro inguru kostatzen dute urteko Galizian eta 1.500 euro inguru Katalunian, hau da, ia 1.000 euroko aldea dago komunitate batetik bestera; gradurik garestiena Medikuntzakoa da; 750 euro inguru kostatzen du Andaluzian eta Katalunian 2.400 euro inguru kosta dezake. Zenbat kostatzen du Osasun Zientziak ikasteak? Osasun Zientzietako graduko ikasketen prezioa ikasturteka 750 euro (Andaluzia) eta 2.372 euro (Katalunia) inguru artean kokatzen dira. Beraz, komunitate batean bestean baino hirukoitz garestiagoak izan daitezke. ❚ Andaluzia: 750 € ❚ Aragoi: 1.550 € ❚ Asturias: 1.322 € ❚ Balear Uharteak: 1.388 € ❚ Kanariak: 1.137 € ❚ Kantabria: 999 € ❚ Gaztela-Mantxa: 1.132 € ❚ Gaztela eta Leon: 1.815 € ❚ Katalunia: 2.372 € ❚ Valentziako Komunitatea: 1.493 €
❚
Extremadura: 1.111 € Galizia: 836 € ❚ Madril: 1.693 € ❚ Murtzia: 1.007 € ❚ Nafarroa: 1.352 € ❚ Euskal Herria: 1.190 € ❚ Errioxa: 1.411 € ❚
Zenbat kostatzen du Zientzia Esperimentalak ikasteak? Kategoria honek barne ditu Fisika, Kimika, Biologia, Geologia edo Matematiketako graduak, besteak beste. Preziorik baxuena Andaluzian aurkitzen da (750 euro inguru ikasturteko) eta altuena Katalunian (2.146 euro ikasturteko). ❚ Andaluzia: 757 € ❚ Aragoi: 1.514 € ❚ Asturias: 1.036 € ❚ Balear Uharteak: 1.234 € ❚ Kanariak: 1.137 € ❚ Kantabria: 785 € ❚ Gaztela-Mantxa: 1.132 € ❚ Gaztela eta Leon: 1.450 € ❚ Katalunia: 2.146 € ❚ Valentziako Komunitatea: 1.431 € ❚ Extremadura: 942 € ❚ Galizia: 836 € ❚ Madril: 1.693 € ❚ Murtzia: 1.007 € ❚ Euskal Herria: 1.190 € ❚ Errioxa: 1.273 € Zenbat kostatzen du Ingeniaritza eta Arkitektura ikasteak? Eremu honetan komunitate batean edo bestean ikasteak berekin ekar dezake ikasketa berengatik 3
aldiz gehiago ordaintzea: 757 eurotik ikasturteko Andaluzian 2.372 eurora ikasturteko Katalunian.
mantentzen dira: 591 Galizian, Kataluniako 1.516 euroren aurrean.
Prezio-aldaketa deigarria kasu batzuetan: gradurik garestienak, -Medikuntzakoak-, 757 euro kostatzen du Andaluzian; eta 2.371 euro Katalunian
Humanitateetako ikasketak dira, orokorrean, preziorik baxuenak dituztenak. Berriz ere, prezioen aldakortasuna nabaria da: Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara ikasturteko, aurrekoa baino 2 aldiz eta erdi gehiago.
Zenbat kostatzen du Irakaslegoko Hezkuntza e giteak? Irakaslegoaren heziketarako ikasketen prezioak aurreko guztiak baino baxuagoak dira komunitate autonomo gehienetan. Aldakortasuna dihoa Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara Katalunian. Horrela, prezioa komunitate batean bi aldiz eta erdi baino gehiago izan daiteke beste komunitate batean baino. Zenbat kostatzen dute Zientzia Sozial eta Juridikoetako ikasketek? Zientzia sozial eta juridikoetako graduko ikasketei dagokionez, komunitate merkeena eta garestienaren arteko ezberdintasunak
Zenbat kostatzen du Humanitateak ikasteak?
Eta master bat ikastea? Masterreko prezioak oso heterogeneoak dira eta ezin daitezke eremuka konparatu, izan ere kasu askotan ez daude finkatuak irizpide hauen arabera, OSUren ikerketak azaltzen duen bezala. Ondoren, masterreko prezio minimoak eta maximoak agertzen dira Espainian lanbide erregulatu batean lan egiteko. Komunitate autonomo batzuk, Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Nafarroa bezala, prezio bakar bat ezartzen dute. Andaluzian preziorik baxuenetarikoak aurkitzen dira (821 euro ikasturteko) eta Katalunian, aldiz, graduetan gertatzen den bezala, preziorik garestienetarikoak aurkitzen dira (2.470 euro). Prezio aldaketa komunitate autonomo bakoitzean % 100 baino baxuagoa da, Madrilgo Komunitatean izan ezik, non prezio minimo eta maximoaren arteko aldea 3.297 eurotara iristen den.
"Mondragon izateari abantailak besterik ez dizkiot ikusten" Hainbatetan krisiak sektorialak dira eta, korporazioa esparru diferenteetako enpresez osatua badago (hori da gure kasua), kolpea jasaten laguntzen dute korporazioko kide diren beste negozioek. Oraingo krisia, eta aurrekoa ere, ordea, globala da eta modu batean edo bestean negozio guztietan eragiten du. Horrela, gure enpresa batzuk lan gehiagorekin dabiltza (banaketa, nekazaritza, nagusien zaintza, garbiketa, hornidura‌), beste asko gutxiagorekin (automozioa, besteak beste) eta badaude ere, aldaketak aldaketa, antzerako lan jarduna dutenak (atzerrian dauden planta batzuk, batez ere).
Mondragonek funtzionatzen du eta eragin positiboa du gizartean Zuen kasuan, nola egin diozue aurre? Jon Lasa Galdos
Ander Etxeberria Mondragon Korporazioko Hedapen Kooperatiboko arduraduna da. Elkarrizketa honetan, Mondragon egungo krisialdi sozial eta ekonomikoaren aurrean nola ari den lanean agertu digu Anderrek. Horretaz aparte, Mondragon Korporazioak dituen ezaugarri bereziak azaldu dizkigu ere. Krisiarekin loturiko galderen aurretik, kokatzeko, Mondragon hobeto ezagutu nahi dugu. Mondragon Korporazioa bezalako eredurik aurki al daiteke mundu osoan zehar? Zerk egiten du berezi?
Laguntzen du
Industria sektoreari dagokionez, Mondragon da munduko talde kooperatibo handiena. Bigarren talde kooperatibo industrialari ateratzen dion aldea ikaragarria da. Mondragonen, kooperatiba industrialekin batera taldekide dira hezkuntza kooperatibak (MU unibertsitatea barne), kreditukoa, kontsumokoa, nekazaritzakoak, zerbitzukoak‌
Guztira 97 kooperatiba gara eta, munduan zehar banatutako bestelako enpresak batuz, 82.000 langile. Kooperatiben izaera autonomoa da. Elkarrekin gaude nahi dugulako; hobeagoak garelako horrela. Kooperatiba bakoitzeko jabe dira bertako bazkideak, bazkide bakoitzak boto bat dauka eta ordainsari diferentzia erlatiboki txikia da gutxien eta gehien irabazten duten langileen artean. Ezaugarri multzo hori bakarra da munduan. Ehundaka eta ehundaka lagun dator urtero Mondragon ezagutzera; entzun duten hori, kontatu dioten hori, bertatik bertara egia dela ikustera. Mondragonek funtzionatzen du, kontraesanak (eta ez gutxi) izan arren. Eta eragin positiboa du gizartean. Enpresa kooperatibo asko duen Debagoiena da, adibidez, mundu mailan ezberdintasun ekonomiko baxuenetarikoa duen lurraldea. Nola eragiten du mota honetako krisialdi batek korporazio batean, eta zehazki Mondragon Korporazioan?
Kooperatibek beren larrialdi batzordea eratzeaz batera, Korporazioko zerbitzuek ere krisi kabinetea abiatu zuten hasieratik, besteak beste protokoloak zehazteko eta administrazio publikoez koordinatuta egoteko. Jarduerari dagokionez, kooperatiba asko ari dira, beraien ohiko lanaz harantzago, krisiaren eraginak arintzeko zereginetan: babeserako biseren fabrikazioa, arropa eta janari donazioak, diru bilketak, arnasgailuek daramaten osagaien fabrikazioa, birusaren krisiari soluzioak bilatzeko ekimena gazteentzat, osasun arlorako amantalen fabrikazioa‌ Agintarien esku jarri ditugu ere dauzkagun hornidurarako kanalak (batez ere Txinatik produktuak ekartzeko). Era berean, nabarmentzekoa da maskarak fabrikatzeko makinak egiten ari garela. Lana egiteko moduari dagokionez, segurtasun neurriak zorrotz hartuz izan behar du: NBEak, distantziak, egoera berezientzat adostutako prozedurak‌ Zenbait kasutan (osasun egoeragatik edo kontziliazio-arazoengatik, adibidez) telelana da formula.
Bestelako bereizgarririk? Bai. Taldeko enpresei laguntzeko baliabideak ditugu Korporazio mailan. LagunAro EPSVren aldetik enplegu laguntza deituriko prestazioa oinarrizkoa da. Ildo horretan, krisi honetarako propio moldatutako egutegi mugikorra abiatu dugu krisia hasi orduko: orain lan bazkideen orduak galtzen badira, aurrerago sartu ahal izango dira eta, posible ez bada, Lagun Arok konpentsatuko ditu neurri batean. Bazkidetza kontratuaren ordez lan kontratua duten langileekin aldi baterako enpleguerregulazioko espedientea ezarri dugu. Bestetik, muturreko kasuetarako kooperatiben zerbitzura Korporazioko funtsak bidera litezke (kooperatibek hornitutako funtsak) mailegu eta abal moduan. Halaber, krisiari aurre egiteko, hainbat kooperatibetan erabaki dute dagoeneko jaistea soldata/aurrerakinak (hilero jasotzen dugun ordainketa, urteko emaitzei loturik dagoena). Azkenik, iaz Humanity At Music proiekturako egin genuen abestietako bat, Recordamur vos, etxetik kantatu dugu (eta bideo bat grabatu) pandemiaren biktimak omentzeko. Esker onak eta espresio artistikoak ere beren lekua izan behar dute.
Maskarak fabrikatzeko makinak egiten ari gara Krisialdi sanitario eta ekonomiko honek eragin ezberdina al du korporazio edo kooperatiba batean, enpresa pribatu batekin alderatuz? Aldi berean kooperatibako langile eta jabe garen aldetik, errazagoa da guztiok ikuspegi bera konpartitzea eta hori kontuan izanik neurriak hartzea. Kooperatiban naturala da ulertzea ontzi berean goazela denok. Horretan garrantzi handia dauka komunikazioak, are gehiago ziurgabetasuna na-
gusi den egoera batean. Organoen (bereziki, kontseilu errektore, zuzendaritza batzorde eta kontseilu sozial) eta gainontzeko langileen arteko kontaktua zenbat eta aberatsagoa izan, hobe. Modu berean, etengabea da zerbitzu komunetatik kooperatibetara bideratzen dugun informazioa buletinen bidez adibidez. Bestetik, talde bezala, aurreko puntuan aipatutako neurriak dauzkagu krisia arintzeko.
Kooperatiban gizartea aberasteko egiten dugu lan, ez gutxi batzuk aberasteko Zein abantaila eta desabantaila ditu korporazio honek egoera honetan beste enpresekin alderatuz? Mondragon izateari abantailak besterik ez dizkiot ikusten. Orokorrean, munduan enpresen biziraupena altua ez bada ere, gure Korporazioan hainbat kooperatibek dute hogeita hamar urtetik gora. Zergatik? Taldearen babesarekin aurrera egin dutelako. Korporazioak urteetako ezagutza batzen du egoera larriei nola aurre egin jakiteko. Beste krisi batzuetan aplikatutako neurriek (praktika onak direla eta neurri ekonomikoak direla) erakusten digute nondik eta nola jo dezakegun. Eta, edozein kasutan, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren
sortzaileak, Arizmendiarrietak, zioena presente dugu: unea gogorra eta zalantzaz betea bada ere, “beti aurrera!”. Nola uste duzue izango dela zuen kasuan susperraldia-errekuperazioa? Errekuperazioa etorriko da ez hasiera batean esan zen V forman, baina ezta ere U itxurarekin. Uste dugu han eta hemen deskonfinamendua burutu ahala normaltasun berrira ohitzen joango garela, gutxinaka animoak gora egingo du, gauzak beste modu baten ikusten hasiko gara eta hori (ere) kutsatuko da. Edonola ere, eta konturatuta krisia gehien pairatzen dutenak herrialde eta kolektibo pobreenak direla, asteotan alde batera geratu den Garapen Iraunkorrerako Helburuen dinamikak berriro lekua hartuko du. Uste al duzu honen ondoren lan egiteko modu berri bat sortuko dela? Bai, seguruenik ez dira etorriko krisiaren zurrunbiloan gaudela esaten diren aldaketa guztiak birusaren arriskuari neurria hartuko diogulako. Oreka berri batera iritsiko gara, non honelako jokaerak egongo baitiren: gripe zantzua izanez gero etxean geratzea, higienearekin lotutako portaerak (gel eta maskaren erabilpena, lekuen desinfekzioa…), lantokietan gertu gertuko presentzia gutxitu dezaketen prozedurak hedatuko dira, bezero, ikasle, hornitzaile eta bes-
telako agenteekin bideokonferentziazko harremana ohikoagoa bihurtuko da, on line formazioa gehiago erabiliko dugu… Orain, adibidez, gai konkretu bati eman behar diogu erantzuna kooperatiba guztietan: nola egin urteroko Batzar Nagusiak kooperatibetan. On line sistemak gehitzekotan gaude.
“Errekuperazioak ez du V ezta U itxurarik izango”
Aldatu al dira, honen ondorioz, Mondragon Korporazioak zituen etorkizunerako erronkak? Mondragoneko kooperatiba guztiak urtean behin elkartzen garen batzarra, Kongresua, uztailean egingo dugu, aurreikusita genuenez. Aurten bozkatuko ditugun erronkak (datozen urteetarako nolabaiteko Plan Estrategikoa) hilabeteak dira lantzen ari garela eta mantentzen ditugu. Horien artean daude iraunkortasuna Garapen Iraunkorrerako Helburuen harian, eraldatze digitala eta talentua erakartzea eta garatzea. Nola egiten dio aurre Mondragon Korporazioak eraldatze digitalari? Aipatu bezala, Mondragoneko Kongresura doan ardatz estrategiko bat da, hain zuzen ere. Koo-
peratiba bakoitzean egin nahi dugu diagnostiko bat eta horretan oinarritu eraldaketa plan bat hainbat osagai kontuan hartuko dituena: automatizazioa, mantentze prediktiboa, datuen analisia erabakiak hartzeko edota zerbitzu berriak eskaintzeko... Guztira, helburua dugu jarduera berriak eta lanpostu berriak sortzea. Jakina, horrek guztiak konpetentzia berriak eskatuko dizkigu. Ondorioz, formazioa areagotu behar dugu maila guztietan eta baita talentua erakarri ere. Krisialdiaz aparte, zer aurkituko du pertsona batek Mondragon Korporazioan lan egiten hastean? Mondragoneko enpresetan izaten ditugu lanpostu exijenteak, puntako teknologiaz hornituta eta asko dakiten lankideen gertutasunarekin. Berezitasun bat topatuko du ere kooperatibara batzen den lagunak: pertsonak ez gabiltza lanean gutxi batzuk aberasteko, baizik eta taldea aberasteko (gizartea aberasteko). Izan ere, adibidez lehen aipatutako ordainketa diferentzia erlatiboki estuari esker, kooperatibek ezberdintasun baxuagoko gizartea garatzen laguntzen dute. Ulertzen dugu enpresek ez dutela soilik alderdi ekonomikoa, gizarte batean kokatuta daude eta bertako partaide izan behar dute. Mondragon Korporazioan urteak eta urteak daramatzagu bide horretan lanean eta biziki betetzen gaitu.
Laguntzen du
Ekintzailetzaren egoera COVID-19aren aurrean Espainiako Ekintzailetzako Behatokiak ekintzailetzaren egoera aztertu du inkesta zabal bat eginez Jon Lasa Galdos
Txosten honetan landuriko alderdiak ondokoak dira: jardueran etena, baliabide gakoak biltzen dituzten beren negozioetan fase ezberdinetan dauden ekintzaileak beren itxaropenenak, etorkizuneko planak eta administrazioei eskatutako neurriak. Horrekin guztiarekin, ekiteko lerro berri batzuk definitzen lagundu nahi da, egokiak izan nahi dutenak konplexu bezain ezezaguna den testuinguru honetan. “Etena� (enpresa-jardueraren % 40an) eta “ziurgabetasuna� (enpresen % 58k egoera hau adierazi du) dira COVID-19aren lehenengo egunak labur ditzaketen adjektiboak; alderdi horien ondorioz, "lana mantentzea eta egoera honetan bizirautea" dira ekintzaile espainiarrek dituzten kezka nagusiak. Inkestari erantzun dioten enpresetako ia erdiak telelanari esker jarraitu du lanean: zalantzarik gabe hori izan da Espainiako lan-eremuan eman den aldaketarik garrantzitsuena. Bestetik, % 40 aldi baterako itxita egon dira eta bakarrik % 10ak jarraitu ahan izan du bere ohiko eraginkortasunarekin lanean. Batez beste eskaria % 80 jaitsi bada, zifretan sakonduz ezberdintasun deigarriak ikusten dira. Azken kontsumitzailera bideratutako zerbitzuen sektorea da krisialdiak modu indartsuenean jo duena, izan ere % 66 lanik gabe mantendu da, % 2 berriz ez irekitzea pentsatzen ari da, % 35 langilegoa murriztekoa da eta bakarrik % 7k kontratu berriak egiteko asmoa du. Zerbitzuen beste aldea, enpresetara ematen diren horiek, telelanean jarraitu dute, baina % 60ko murrizketa batekin eskarian. Hori dela eta, % 35k langileak gutxitzea pentsatu dute, % 45ek lan-orduak murriztu nahi dituzte eta erdiak soldatak jaistea pentsatzen dute. Krisialdi honi irtenbide bat emateko, sektoretik pentsatzen da merkatu eta bezero berrien bilaketa (% 57). Orokorrean, jada krisialdiko lehen egunetatik aurrera, lau enpresatatik bat "birrasmatu" da, ehun ekoizlearen tipologiagatik eta sortzen ari diren enpresengatik, horietatik, eta azken GEM
Txostenaren arabera, % 75 zerbitzuetan jardun delako, bai enpresei edo azken kontsumitzaileari zuzenduta.
Ziurgabetasuna da Espainiako enpresariek adierazi duten sentimendurik nagusiena Industria Beste aldean industria kokatzen da, ekintza gehienarekin mantendu diren enpresekin (% 70), eskaeraren erorketak eta ziurgabetasunak langilegoaren murrizketara eta lan-orduen jaitsierara eraman badute ere. % 48k bere inbertsio planak atzeratu dute, %16 hori berriz negoziatzen ari da eta % 25 inguruk adierazten du arriskuak onartzeko zailtasuna dagoela egoera honetatik ateratzeko. Enpresaren sektorea eta tamaina eskutik doaz; honela, autoenplegatuek bere ekintza gelditua ikusi dute kasuen % 48an, beren finantziazioagatik kezka azaltzen du, % 70ek ez zuen aurreikusita finantziaziorik, % 44 ziurgabetasuna ikusten du eremu honetan eta, horregatik, bere es-
kaerarik nagusiena (% 78) administraziora zuzendua da, autonomoen kuota kentzeko, eta baita funts publiko gehiago ere, izan ere 4tatik 1ek uste du ez direla nahikoak krisialdiari aurre egiteko. 50 langile baino gehiago dituzten enpresek telelana moduan biziraun dute, beren negozio eredua birrorientatzean pentsatzen ari dira (% 65), baliabideak handitzea (% 12), edo aparteko finantziazioa eskatzea (% 45). Beren ziurgabetasunari eta enpleguari gehitzen zaion beste kezka gehigarri bat dator mugen eta hesien itxieratik, une hauetan nazioartekotzean gertatzen ari dena. Hori dela eta, nazioartekotzea laguntzeko lerroen sorkuntza (nagusiki industrian, % 33) eta eragozpen burokratikoak kentzea (% 72) susperraldira lagun lezaketeen administrazioen neurriak dira. Enpresa sortu berriak Aparteko aipamena merezi dute sorkuntza fasean zeuden enpresak (espainiar herritargoaren % 10 adierazi du GEM txostenetan bere ekiteko asmoa), hauek baitira birsorkuntza enpresarialeko hazia. 2008ko krisialdiaren ondorengo aldietan, honen geldialdia jarduera ekintzailearen arazorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Galdetuak izan diren enpresen gehiengoak (% 96) aukerak ikusten
ditu, edozein enpresarentzat (% 14) edo aparteko moduan (% 30), edo baliabideak dituzten horientzat edo dibertsifikatuak daudenentzat (% 26). Azken atal honetan egongo lirateke operatibo dauden horiek, baina argi dirudi enpresari espainiarrek aukerak ikusten dituztela, zalantzarik gabe notarik baikorrena analisi guztian eta agindu behar duena enpresa berri hauentzat. Bakar-bakarrik % 4k bere planak baztertu ditu, % 45ek bere negozio-eredua aldatuko du, baina % 35 bat geratzen da oraindik, bere planak geldiarazi dituena. Horien eskaera nagusia (% 75) enpresa berrien sorkuntzarako laguntza neurriak dira. Ikerketa honek bildu dituen aukerak identifikatzeko gaitasun hau, ziurgabetasun eta beldur berrien garai honetan, berrikuntza eta dinamismo mailaren gorakadarekin batera, -ekintzan ari den adimenran isla- alde guztietatik ikusten dena, etorkizuneko oparotasunaren haziak dira. Beraz, kontziente izanik ikerketak berak islatzen duen egungo suntsipenaz, bere emaitzek gonbidatzen dute optimismo lasai batera etorkizunari dagokionez, baita fede batera ekintza berrekiteko gaitasunean eta beharrezko eraldatzeak egitean gizarte ez hain sentibera eta artikulatuago bat sortzeko.