±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2022 maiatza

Page 1

Eraldaketa digitala hezkuntzan Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako 2022-2024 Plana aurkeztu dute Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 20222024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu zuen joan den apirilaren 29an, Bilbon. Plan horretan 202,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Hezkuntza Sailak 2022-2024 aldi horretako hiru urteetan. Sailburuarekin batera aurkezpen ekitaldian egon ziren Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea. Ikaslea erdigunean Plan berria berrikuntza pedagogikorako palanka egingo duen esparru berri bat sustatzeko asmoarekin sortu da. Horrela, trebetasun digitalen garapena indartuko du, hezkuntza-sisteman teknologiak eraginkortasunez eta era optimoan erabiliz. Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatzen ditu, aro digitalean beren potentzial guztia gara dezaten. Horregatik, planak dituen helburuen artean ikasleen zein irakasleen trebetasun digitalak sustatzea dago. Ezinbesteko urrats bat da, az-

ken finean, euskal ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin diezaieten. Hezkuntza-sistema guztia aro digitalera egokitzea da plan berriaren lehentasuna, etapa guztietan. Baina hezkuntza-sistemaren eraldaketa honek dakarren erronka ez da pedagogian bakarrik gertatzen, baita lanaren antolaketan, azpiegituretan eta gobernantzan ere. Testuinguru horretan, esperimentazioak eta ingurune digitalen erabilerak bultzatuta egin behar da eraldaketa, praktika pedagogikoak hobetzeko. Eraldaketa Digitalerako Planaren arabera, eraldaketa hori erronka bat da, eta kolektiboki heldu behar zaio, honako helburu orokor hauek hartuta: ❚ Euskal Hezkuntza Sistemaren eraldaketa bultzatzea, teknologia digitalen erabilera edo aplikazioa integratuko duen eredu berritu baten bidez. ❚ Irakasleen eta ikasleen gaitasunak indartzea, ahalmen digitala aprobetxatzeko eta ahalmen hori irakaskuntzan eta ikaskuntzan txertatzeko. ❚ Hezkuntza-sistemako eragile guztien arteko lankidetza sustatzea, eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko. ❚ Azpiegiturak egokitzeko eta modernizatzeko bide egitea, era horretan ikastetxeak arinagoak izan daitezen eta guztiontzako konektibitatea, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko. ❚ Teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzea, egon daitezkeen arrakala digitalak saihesteko eta garapen jasangarria bultzatzeko, 2030 Agendaren ildotik. Aurrez esandako guztia oinarrizko hiru dimentsiotatik jorratzen da: ❚ Pertsonez arduratzen den dimentsioa, profesionalen eta ikasleen trebakuntza indartzeko. ❚ Dimentsio teknologikoak azpiegituraz eta tresnaz hornituko ditu ikastetxeak, kalitatezko prestakuntza-prozesua eta bikaintasuneko ikerketa errazteko. ❚ Sistema osoa barne hartzen duen dimentsioa, eraldaketa digitalaren plangintza bultzatuz euskal hezkuntza-sisteman, haur-hezkuntza-


tik unibertsitateraino, Zientzia eta Unibertsitateak biltzen dituen sareari ere erantzunez. 1.Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko etapetan: Teknologia digitalak sartuko dira ikastetxeetako irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio-prozesuetan. ❚ Horrela, irakasleen gaitasun tekno-pedagogikoak landuko dira eta ikasleak digitalki gaitua izatea bilatuko da. ❚ Hezkuntza-komunitateentzako lidergo digitalean ere esku hartuko da, eta erronka digitalekin lerrokatutako azpiegituren alde egingo da. ❚ Gainera, Eraldaketa Digitaleko esperientzia aurreratuak hartuko dira gaitasun handiko zentroetan. Ekintza zehatz batzuk: ❚ Digitalizazio-talde indartu bat sortzea erronkei erantzuteko. ❚ Estrategia digitala bultzatzea ikastetxe guztietan. Zentroko proiektu digitala garatzeko prestakuntza eta orientazioa. ❚ Irakasleen gaitasunetara egokitutako prestakuntza-ibilbideak diseinatzea eta ezartzea. ❚ Ikastetxeetan aholkulari digitalen sarea aktibatzea, aholkularitza tekno-pedagogikoaren funtzioa beteko baitute. ❚ Material pedagogiko digitalak sortzea. Lizentziak eta material propioak. ❚ Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera gailuak jartzea ikasle guztientzat. Baita Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko irakasleentzat ere. ❚ Ikasgela eta espazio digitalizatuak diseinatzea. 2.Lanbide Heziketan: ❚ Eraldaketa digitalak bilakaera berri bat ekarriko du Lanbide Heziketara, eraldaketa disruptiboan oinarriturikoa; prestakuntza aurreratuko eredu berri bat, ikastetxeetako antolaketa eta egitura desberdinekin, espazio berriekin eta ingurune digitaletan aplikatutako sistema adimendunekin. Ekintza zehatz batzuk: ❚ Heldutasun digitaleko eredu bat garatzea, barne hartuko dituena azpiegitura berriak, teknologia digitalen erabilera aurreratuan gaitasun berriak eta errendimendu handiko ikaskuntzen garapena. ❚ Irakasleen eta ikasleen prestakuntza digitala.

Azpiegitura digitalak eraldatzea (azken belaunaldiko ekipoak, 5G, Wifi 6…). ❚ Teknologia digital aurreratuak ezartzea (murgiltze teknologia digitalak eta interaktiboak). ❚ Eraldaketa digitalean ikasteko espazio berriak. 2.Unibertsitate ekosisteman: ❚ Lehentasuna enplegagarritasunak eskatzen dituen gaitasunak sortzeari, irakasten dena birpentsatzeko irekitasuna izateari eta teknologiak hezkuntzan eta zientzian mugak gainditzeko ahalmena duela aitortzeari. ❚ Ikasleen gaikuntza digitala, unibertsitateko ikasleen artean ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatuz. ❚ Zientzia Irekia bultzatzea, emaitzen eta baliabideen eskuragarritasuna hobetuz, baliabide bibliografikoak barne, zientzia hobea eta maila globalean eskuragarriagoa sortzen laguntzeko helburuarekin. Ekimen nagusiak: ❚ Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate guztiek izango dute beren Eraldaketa Digitalerako Plana. ❚ Konektibitatea eta ikasteko ingurune birtualak bultzatzea; I2Basque datu-sarea berritzea, barnearekiko eta kanpoarekiko konektagarritasuna bermatzeko. ❚ Ikasle zaurgarrientzako baliabide teknologikoak eskuratzea. ❚ Superkonputazio-zerbitzuak indartzea,baliabide-autonomia sendotzeko, euskal ikerketa-komunitate osoari zuzendutako HPC Poloa (High Performance Computing Euskadi) sortuz. Euskadi eraldaketa digitalaren testuinguruan Ekonomia eta Gizarte Digitalen Indizearen 2020ko edizioak Eraldaketa Digitalaren joera positiboa erakusten du Euskadin, berau osatzen duten bost dimentsioetan: konektibitatea, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologia digitalaren integrazioa eta zerbitzu publiko digitalak. Oro har, Euskadi Europako batez bestekoa baino ia ehuneko hamar puntu gorago dago, eta Estatuko batez bestekoa baino lau puntu gorago. Alemania, Frantzia edo Austria bezalako herrialdeen aurretik dago. Euskadi da, gainera, ikasgeletan ordenagailu gehien dituen autonomia-erkidegoa, batez beste ordenagailu bakoitzeko 1,5 ikasle baititu.


MONDRAGON, startupekin MONDRAGONek startupekin duen lankidetza sustatu du, Bind 4.0 programaren bitartez

Jon Lasa Galdos

MONDRAGON, Korporazio Bazkide (Corporate Partner) gisa, eta bere Sustapen Zentroarekin eskutik, Korporazioaren ateak ireki dizkie aukeratutako 28 startup enpresei, haietako bakoitzarekin elkarrekintza eta harremanetarako saio batean.

Enpresen eta startup teknologikoen arteko elkarrekintza sustatzeko berrikuntza irekiko jardunaldiak MONDRAGON 28 startupekin harremanetan jarri du “Helburua da gure negozio- eta ezagutza-sarearekin startupen artean sor daitekeen harreman potentziala ezagutaraztea. Azaldu diegu inbertsio espiritua dugula haiekin harreman estrategikoak eta epe luzerako loturak sortzeko eta fase honetan gure parte-hartzea gutxiengoa izan ohi dela, eta horrek startupetan presentzia izan nahi duten beste enpresekin koinbertsioaren alde egiten du

eta arrisku-kapital pazientearen sarrera ere faboratzen dugula, hau da, ordezkatzen duten industriaren araberako heltze prozesuekin. Horrek guztiak negozio sortu berri horien garapenaren alde egin beharko luke eta, hortaz, MONDRAGON ekosisteman eragingo du”, adierazi du Joseba Sagastiordia Enpresa Sustapeneko zuzendariak. BIND 4.0 Smart Industry berrikuntza irekiko plataformak 28 startup hautatu ditu guztira 33 industria 4.0 proiektu garatzeko otsailaren 1ean hasi zen programaren seigarren edizioan. Termino orokorrean: ❚

Hautatutakoek 33 proiektu garatuko dituzte industria adimendunean, energia garbi eta jasangarrian, elikaduran eta osasunean puntako enpresekin elkarlanean. ❚ % 67k adimen artifiziala, Big Data edo Gauzen Interneta aplikatuko ditu soluzio berritzaile berriak sortzeko. ❚ Startupen % 43 Euskadikoak dira, 7 bizkaitarrak eta 5 gipuzkoarrak. BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma dinamiko gisa finkatzen da, startupekin lankidetza bizkortzen duena eta teknologia berriak sartzea errazten duena, enpresei beren eraldaketa digitala bizkortzeko aukera emanez.


MONDRAGON Korporazioa, laburbilduta ❚

Lehenengo euskal industri taldea da eta Espainiako hamargarrena, eta munduan erreferentzia da lankidetza bidezko lanaren eremuan. ❚ Pertsonen protagonismoak eta elkartasunak ahalbidetu dute kooperatiben garapena duela sei hamarkada baino gehiagotik hona. ❚ Enpleguaren aldeko konpromiso irmoa dute. ❚ Kooperatiba autonomo eta juridikoki independenteen multzo bat da, hainbat elkartasun mekanismoren bidez elkartuta. ❚ Kooperatiben arteko elkartasun mekanismoek berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera berrien sustapena babesten dituzte. ❚ Liderrak dira oso sektore dibertsifikatuetan: makina-erreminta, jasokuntza, ekipo ondasunak, automobilgintza, aholkularitza, eraikuntza... ❚ Prestakuntzan sinesten dute eta, horregatik, bere unibertsitatea dute (Mondragon Unibertsitatea); baita berrikuntzan ere, eta I+Gko 15 zentrok osatutako sarea dute. MONDRAGON, zifratan ❚

MONDRAGONen 250 erakunde baino gehiago daude (horietatik 95 kooperatiba dira), eta bertan 79.931 pertsonak lan egiten dute. ❚ 37.809 pertsonak Industria Arloan lan egiten dute, 38.523k Banaketa Arloan, 2.220k Finantza Arloan eta 1.379k Ezagutza Arloan. ❚ Gure langileen % 43,9 Euskal Autonomia Erkidegoan daude, % 37,8 Espainiako gainerako lurraldeetan, eta % 18,3 nazioarteko merkatuan. ❚ 2020. urtea 10.865 milioi euroko salmentekin itxi zuten. ❚ Salmenten heren bat atzerrian egiten dira, non 138 lantokitan 14.144 pertsonak lan egiten duten. - 2020an 335 milioi euro inbertitu zituzten. ❚ 545 patente familia dauzkate, I+Gko 14 zentro eta 2.384 ikertzaile. 2020an 180 milioi euro inbertitu zituzten I+G+B arloan. MONDRAGONeko gobernua, laburrean ❚

MONDRAGONeko protagonistak bere bazkide langileak dira. Lanpostuan probaldi bat gainditu behar izaten dute, eskuarki sei hilabetetik urte batera artekoa, eta ondoren bazkidea eta kooperatiba libre dira behin betiko sarrera gauzatzeko edo deuseztatzeko.

MONDRAGON Korporazioko kooperatibek nork bere antolamendu egiturak eta izaera juridiko propioak mantentzen dituzte. ❚ Horrez gain, Estaldurako kooperatibak edo “kooperatiben kooperatibak” daude. Horietatik ezagunenetakoa LagunAro, EPSV da, estaldura sozio-sanitarioa eta gizarte aurreikuspena eskaintzen dituena.

MONDRAGON Korporazioa lehenengo euskal industria-taldea da eta Espainiako hamargarrena, eta munduan erreferentzia da lankidetza bidezko lanaren eremuan ❚

MONDRAGONeko kooperatibak hainbat dibisiotan banatuta daude, lan arloaren eta parekotasunen arabera. Eta lau arlo handi daude: finantzak, ezagutza, banaketa eta industria. Arlo bakoitzak bere esparru estrategiko berezia dauka. ❚ Kooperatiba bakoitzaren organo gorena Batzar Nagusia da, bazkide guztiek adierazitako borondate sozialaren adierazpidea. ❚ Batzar Nagusiak Kontseilu Errektorea hautatzen du, hau da, kooperatibaren gobernu eta ordezkaritza organoa. ❚ Zuzendaritza Kontseilu bat ere badago, zuzendaritza taldearen eginkizunak koordinatzen eta Kontseilu Errektorea aholkatzen duena. Zuzendaritza Kontseiluan gerentea eta hainbat zuzendari daude. Gerentea Kontseilu Errektoreak aukeratzen du. ❚ Kontseilu Sozialak, berriz, bazkideen kolektiboa ordezkatzen du kooperatibaren barne instantzien aurrean. Kideen kopurua kooperatibaren bazkide kopuruaren arabera zehazten da. ❚ Azkenik, Zaintza Batzordeak kontabilitateko alderdiak edo bere eskumenekoak izan daitezkeen beste batzuk zuzen betetzen direla begiratzen du. ❚ Azkenik, Korporazioaren administrazio eta zuzendaritzarako irizpide estrategikoak Kooperatiben Biltzarrean adostu dira, kooperatibak ordezkatzen dituzten 650 kidek osatua.


DanobatGroup, Adimen Artifizialarekin DanobatGroupek startupak identifikatzeko prozesu bat hasi du haiekin sinergiak garatuz, hauen eraldaketa digitala bultzatzeko

Jon Lasa Galdos

Laguntzen du

DanobatGroup, azken urteotan barne digitalizazio prozesu bat modu erabakigarrian sustatu duen Gipuzkoako enpresa-taldea urrats berri bat ematen ari da orain, startupekin lankidetza-lerro berri bat irekiz, Adimen Artifizialean oinarritutako irtenbideak aurrera ateratzeko. Bere helburua da bere makinek biltzen duten datu kopuru handiaren erabilera optimizatzea, balio erantsi handiagoa duen zerbitzu bat eskaini ahal izateo. DanobatGroupeko Berrikuntza Zuzendari Nerea Arangurenek azaldu du ekimen honek enpresataldeak egiten duen I+G jarduera bizia indartuko duela eta urteko fakturazioaren % 3 eta 4 artean ikerketa-jardueretara bideratuko duela, beti ere fabrikazioari aplikatuta. "Prezioan lehiatzea bideraezina da; berrikuntza teknologikoa izan behar du gurekin lehian ditugu-

nengandik bereizten gaituena", dio Arangurenek. Are gehiago, DanobatGroupen egoeran, nazioarteko merkatuetan eta eskari teknologiko handia duten sektoreetan lan egiten baitu: hala nola, aeroespaziala, aeronautika, automobilgintza edo energia.

DanobatGroupek Adimen Artifizialeko berrikuntza irekiko lerro bat inauguratu du Danobat, Soraluce eta Goimek enpresek eta Ideko zentro teknologikoak azken urteotan sustatu duten talde honek emandako etengabeko aurrerapenak ez dio eragozten berrikuntzari irekitako jarrera iraunkorra mantentzea, eta hortik startupekin egindako lankidetza-lerro berri hau.


Arangurenek adierazi duenez, oinarri teknologikoko enpresa hauen proposamenak jasoko dituzte, zeinen baldintzak benetako erabilera kasuak izatea eta finkapenaren eta fase goiztiar baten arteko tarteko egoeran egotea diren. Hala ere, proposamenentzat ez daude mugarik Adimen Artifizialaren arlora mugatzen badira. "Batzuetan ikusi dugu nola hasiera batean gure jarduerarekin zerikusirik ez zuen teknologia bat erabilera berri batera moldatzen den, Adimen Artifizialean gauza bat delako teknologiaren ezagutza eta beste bat bere aplikazioa", dio DanobatGroup-eko Berrikuntzako zuzendariak. Hori dela eta, enpresa-konglomeratua irtenbide ezberdinetara irekita dago, nahiz eta hasierako helmuga beste arlo batzuk izan, "fabrikaziorako aplikazioa bilatuko dugulako", dio Arangurenek. ieTeam aholkularitzak euskal taldearekin lankidetzan dihardu hautagaien proposamenak aukeratzen, eta hauek ez dira zertan euskal startupenak izan behar, esparru geografikoa nazioartekoa baizik.

Nerea Aranguren, DanobatGroup-eko Berrikuntzako arduraduna: "Berrikuntza teknologikoak izan behar du lehiakideengandik bereizten gaituena" Irtenbideak enpresa-taldearen makinetatik eta produkzio-sistemetatik ateratako datuen modelatze, analisi eta prozesatzera bideratu behar dira, bere bezeroentzako "eguneroko zereginak aberasten eta sinplifikatzen dituzten" zerbitzuetan lor daitezen. Proiektuak aukeratuta, DanobatGroup osatzen duten enpresetako profesionalak oinarri teknologikoko enpresa horiekin lanean hasiko dira, oraindik zehazteke dagoen harremanean. Formula desberdinak Zentzu honetan, Nerea Arangurenek azaldu duenez, bere digitalizazio prozesuan taldeak aukera ezberdinak aprobetxatu ditu eta kasu

honetan, "elkarlanerako formula asko" daudela, kasuz kasu aztertuko direnak proiektuaren arabera egokienak finkatzeko. Izan ere, DanobatGroup-ek eraldaketa digitalaren prozesua hasi zuenetik, alternatiba asko esperimentatu ditu, gehienak oraindik ere indarrean daudenak. Horietako bat, dagoeneko taldeko enpresetan lan egiten duten pertsonen artean talentua harrapatzeko metodo berritzaile bat aplikatzeari egiten dio erreferentzia, Ideko zentro teknologikoa izateaz gain, berrogeita hamar enpresari zerbitzuak eskaintzen dizkiona. Duela lau urte arrakasta izan duen beste ekimen bat ere probatu zuten, hala nola, Savvy data monitoring startup-aren kapitalean sartzea, eta harekin industria-ingurunerako digitalizazio irtenbideak garatu dituzte, "Danobat eta Soralucerentzat oso emaitza onekin", dio Nerea Arangurenek. Modu berean, DanobatGroup-ek 2020an sortu zuen Endity Solutions enpresa, Bergaran egoitza duena, balio teknologiko handiko piezak ikuskatzen dituena, akatsak detektatzeko. "Duela 10 urte negozio asko ginen eta horiek berrantolatzen aritu gara Soraluce fresatzeko jardueran eta Danobat artezketan finkatzeko", dio Arangurenek, eta "orain negozio berriak sortzeko garaian gaude, gero antolatuko ditugunak". Hori guztia, bere berrikuntza maila altuagatik nazioarteko aitorpenari eusteko helburuarekin. "Goian gaude, ez gara txikiak egiten lehiarekin alderatuta, oso indartsua dena", dio Berrikuntzako zuzendariak, Soraluce erreferente gisa jartzen duena, "inork kopiatu ezin dituen produktu sorta bat sortzen duelako eta horrek abantaila lehiakor sinestezin bat ematen duena".

Laguntzen du


Nafarroan, "LH Zure Neurrira" "LH Zure Neurrira" da, 2022-2023 ikasturteko Lanbide Heziketan izena emateko kanpainaren izena Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketako irakaskuntzak 2022-2023 ikasturtean Nafarroan izena emateko kanpainak, apirilaren 25ean aurkeztu zena, izenburu hau du: “La FP da la talla / LH Zure Neurrira”. Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuak eta Esther Monterrubio LHko Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako kanpaina apirilaren 29tik maiatzaren 10era arte egingo da, erdi eta goi mailako zikloetan, formatu telematikoan edo aurrez aurrekoan. Sailburuak nabarmendu zuen Lanbide Heziketako ikasketek gero eta balio handiagoa dutela, eta gaineratu zuen Foru Komunitateak hurrengo ikasturtean eskainiko duen eskaintza “ordezkaritza bizia, egungoa eta etorkizunekoa dela, edozein pertsona eta talderi egokitzen zaiena”, LHko irakaskuntzetako pertsona guztientzako aldakortasunaren irudiari dagokionez, eta izena emateko publizitate-kanpaina lekuz aldatzen duela.

Apirilaren 29tik maiatzaren 10era gauzatuko da eta 31 ziklo eta formazio programa eskainiko ditu Bestalde, LHko Plangintza eta Integrazio Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubiok adierazi zuen “prozesu bermatzailea dela, ahal den neurrian pertsona bakoitzak bere aukera gogokoena lor dezan”. Berritasun gisa, ikasturte honetan erdi mailako eta goi mailako inskripzioa bereizten da, eta horrek aukeratzeko aukerak areagotzen ditu. Hezkuntza Departamentuak ikasleei eta familiei eskatzen die orientazioko profesionalengana jo dezatela, haien nahien, trebetasunen eta etorkizun profesionalaren arteko orekan aukera egokiena egin dezaten.

Izena emateko kanpaina publikoarekin batera, DBH eta Batxilergoa amaitzen duten ikasleen familiei gutun pertsonalizatu bat bidaliko zaie, Lanbide Heziketako ikasketa-eskaintza zabalari buruzko informazio guztiarekin. QR kode bat du, eta automatikoki eta etengabe eguneratuko da. Eskaintza berria 22/23 ikasturterako eskaintza 31 heziketa ziklo eta programa berritan hazi da, hau da, urtetik urtera % 13 egin du gora, eta eskaintza osoa formatu dualean dago. Nafarroako LHko ikastetxeen sareak 6.020 plaza presentzial eskainiko ditu guztira. Lanbide Heziketako 157 ziklo eta programa eskaintzen dira (273 unitate) 24 lanbide-familiatan, eta, horren ondorioz, Nafarroa da Estatuan dibertsifikazio handiena duen autonomia-erkidegoa. Eskaintza publikoa joan den martxoaren 22an aurkeztu zen, berrikuntza nabarmenekin, hala nola Mahastizaintza, Uren Kudeaketa edo Ikusentzunezkoak egitea edo espezializazio-ikastaroak. Data horretatik aurrera, berrikuntza batzuk izan dira: espezializazio-ikastaro bat gehi bere garaian aurkeztutakoena, zehazki Lorezaintza eta Floristeria; oinarrizko 12 Graduko


talde berri sartu dira, Lizarrak izatetik 3 izatera igaro direnak; Erdi Mailako LHko irakaskuntzetan onartzeko prozesua uztailean bukatuko da, eta irailerako uzten da egon daitezkeen lanpostu hutsen esleipena. Lehen behin betiko zerrendako matrikula uztailaren 4tik 11ra izango da. Unibertsitateko egutegiarekin bat egiten du goi-mailako matrikulazio-prozesuak. 6.020 plaza presentzial 2022-2023 ikasturterako Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza 31 ziklo eta prestakuntzaprograma gehiagotan haziko da Nafarroan, hau da, % 13ko urte arteko hazkundea izango du. Nafarroako LHko ikastetxeen sareak, guztira, 6.020 plaza presentzial eskainiko ditu, eta horietatik 495 sortu berriak dira. Horiei beste 480 plaza berri gehituko zaizkie on line prestakuntza-modalitateetan, eta horrek 975 plazako hazkunde globala ekarriko du, eskaintza osoa formatu dualean izanik. Guztira, LHko 157 ziklo eta prestakuntzaprograma (273 unitate) eskainiko dira 24 lanbidearlotan, eta, beraz, Nafarroa da Estatuan dibertsifikazio handiena duen autonomia-erkidegoa. LHko eta Arte Plastiko eta Diseinuko eskaintza Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok eta Departamentuko Lanbide Heziketako zuzendari nagusia den Tomas Rodriguez Garrazak aurkeztu dute. Biek nabarmendu dute Nafarroa “aurrerapen garrantzitsua” egiten ari dela lanbide-heziketako Europako mailetara, eta horien helburua ikasleen % 47ak hezkuntza-prestakuntza mota hori aukeratzea dela. 2018-2019 ikasturtean, zenbatekoa % 32koa zen, eta, egun, % 38ra iritsi dira, arrakala % 6 murriztuta. 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako eskaintzarekin, Lanbide Heziketako ziklo eta programa ezberdinetan matrikulatutako ikasle-kopurua % 40ra hurbiltzea aurreikusten da. Helburu estrategiko horrez gain, Hezkuntza Departamentuko arduradunek helburu hauek aipatu dituzte: eskaintza produkzio-sektoreek eskatzen dituzten profesional kualifikatuen premietara egokitzea, eskaintza lurraldean barrena modu ekitatiboagoan banatzea, hizkuntzak indartzeko “apustu garrantzitsua” egitea (programa elebidunak), ikasleen eta haien fami-

lien eskariari erantzutea eta LHk duen balioa indartzen joatea erakargarriagoa, malguagoa, dibertsifikatuagoa, kalitatezkoa, ikasle guztiekiko hurbilagoa eta inklusiboagoa izan dadin. Zehazki, datorren ikasturtean eskaintza honela gehituko da: Erdi Mailako 14 ziklo berri, horietako bat on line; Goi Mailako 12 ziklo berri, denak elebidunak eta horietako 3 on line; eta 5 espezializazio-ikastaro berri (LHko masterrak deiturikoak). Ziklo berriak eskaintzeaz gain, Teknologia Aplikatuko (ATECA) beste 4 gela jarriko dira, Ekintzailetzako beste 19 gela eta, berrikuntza gisa, Gela Digital eta Esperimentazioko bat. Eskaintza gehitzeak aurrekaririk gabeko hazkundea ekarri du LHko ikasle-kopuruari dagokionean, % 21 igo baita Erdi eta Goi Mailetan, legegintzaldi honetan. “Hazkunde handiko eta oso dibertsifikatutako” eskaintza bat da, Erdi Mailan nahiz Goi Mailan, Kualifikazioen Katalogo Nazionalean dauden 26 familietatik 24ri ematen baitie arreta, eta datorren ikasturterako hiru profil profesional berri sortu dira: mahastizaintzako eta ardogintzako goi-teknikaria, ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioko goi-teknikaria eta uraren kudeaketarako goi-teknikaria. Gainera, eskaintzak lurralde-kohesio handia finkatzen du: izan ere, 31 unitate berritatik 16 Iruñean eta Iruñerrian kokatzen dira, 4 Tutera eta Corella inguruan eta gainerako 11 Nafarroako gainerako lurraldeetan. Eskaintza honen kostua 3 milioi eurokoa izango da Nafarroako Foru Komunitatearentzat. Azken urteetan, hazkunde handia gertatu da irakaskuntza hauetan: Informatika eta Komunikazioak (% 109ko hazkundea), Nekazaritza (% 57), Energia eta Ura (% 200) eta Instalazioa eta Mantentzea (% 50). Modu horretan, erantzun garbia ematen zaie eraldaketa digitalaren eta iraunkortasunaren arloko erronkei. Halaber, 2021-22 ikasturte honetan, NUPekin lankidetzan, Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako prestakuntza-zikloko 60 ikaslerekin hasiera eman zaio “2+3 Talentu Plana” izenekoari; horren bitartez, modulu gehigarri batzuk eginda, 2023-24 ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Lan Harremanetako unibertsitate-gradua egiten hasteko moduan izango dira, eta lau ikasturtetan amaitu ordez hirutan amaitu ahal izango dute.


"Zure xede-publikoa zabaldu nahi baduzu, digitala izan behar duzu"

Jon Lasa Galdos

Manex Darcelesek eta Eneko Barandiaranek (25 urte) Miru Studio zuzentzen dute 2020. urtetik. Miru Studiok bideo-joko berritzaileak garatu eta argitaratzen ditu eta Donostian du bere egoitza. Bere lehen produktua "Finger Gun" da, errealitate birtualean eta areagotuan oinarritua, non erabiltzaileak bere eskuak pistola bihurtzen dituen, Hand Tracking teknologiaren bidez. Teknologia honek eskuen jarraipena egiten du eta Miru Studio enpresa horretan espezializatu nahi da. Elkarrizketa honetan, Manexek Miru Studiori, Hand Tracking teknologiari, bideojokoei eta ekintzailetzari buruz hitz egingo digu, beste kontu batzuren artean. Zer da Miru Studio? Laburbilduz, bideo-jokoen estudio berritzaile bat da. Errealitate birtualerako eta errealitate areagoturako jokoak egiten ditugu, bira txiki ba-

tekin. Bira hori eskuen jarraipenaren teknologia erabiltzea da, edo ingelesez Hand Tracking teknologia. Teknologia honek aukera ematen dizuna da errealitate birtualean edo errealitate areagotuan murgiltzen zaren mundu birtualarekin elkarreragina izatea, zure eskuen bidez, kanpoko kontrolik erabili beharrik gabe. Teknologia hauentzako bideo-jokoen bidez esperientziak sortzen ditugu, eta esperientzia horiek ahalik eta eskuragarrien egiten saiatzen gara, publiko orokorrarengana erakartzeko eta errealitate birtuala, errealitate areagotua eta eskuen jarraipeneko teknologia bizitzen laguntzeko, ahalik eta modu naturalagoan. Bideo-jokoak garatzen eta argitaratzen ditugu. Nola bururatu zitzaizuen ideia? Duela 2 urte sortu zitzaigun ideia, Larrialdi Egoera aldarrikatu baino lehen, eta modu naturalean etorri zen. Errealitate birtualeko merkatu jakin honetan aukera oso interesgarriak agertzen


hasi zirela identifikatu genuen, eta horietako bat Hand Tracking teknologia zen. Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren barruan aukera asko daude, teknologia honekin jolasaren barruan ere, eta Hand Tracking teknologia honetan jartzen ari gara arreta, aukera asko dituela ikusten dugulako. Aukera hori aurkitu eta garatzen hasita sortu zen ideia.

"Eskuen jarraipenaren teknologian zentratzen ari gara, aukera asko dituela ikusi baitugu" Nolako bideo-jokoak garatzen eta argitaratzen dituzue? Hobe da adibide baten bidez azaltzea. Garatzen ari garen eta kaleratuko dugun lehen bideo-jokoa "Finger Gun" deitzen da. "Finger Gun" bideojoko oso sinplea da eta aldi berean oso berezia da, nolabait, nire ustez denok txikitatik bizi nahi izan dugun esperientzia hori bizitzeko aukera ematen baitu, hau da, tiro egiteko, zure eskuak pistola baten moduan jarriz, hatz erakuslea aurrera begira eta erpurua gora begira. Guk, eskuen jarraipenaren teknologiaren eta errealitate birtual eta areagotuaren bitartez, egiten duguna mundu birtual batean murgiltzea da, zeinetan, zure eskuei modu honetan keinuak eginez, mundu birtual horrekin elkarreragin dezakezun. Nola jokatu daiteke "Finger Gun" eta antzeko jokoetan? Zein ekipamendu behar da? Errealitate birtualeko edo errealitate areagotuko betaurrekoen bidez. Pertsonak errealitate birtualeko betaurrekoak jartzen ditu eta dagoeneko mundu birtual horretan murgilduta dago. Bereizketa hori egiten dugu orain merkatuan egon daitezkeen beste bideo-jokoekin, Hand Tracking teknologia hau garatzen duen lehen estudioetako bat garelako, erabiltzailea betaurrekoak jartzen dituela, munduan murgiltzen dela eta kontrol batzuk behar zituen murgilduta dagoen mundu birtual horrekin elkarreragin ahal izateko. Orain, teknologia honekin, ez duzu kontrolagailurik

behar. Besterik gabe, zure eskuekin elkarreragin dezakezu. Zer egin behar du "Finger Gun" jokatzeko interesa duen pertsonak? Nola lor daiteke? Meta Quest 1 edo 2 betaurreko batzuk erosi behar dituzu, kalitate-prezio onenetariko betaurrekoak direnak eta merkatua iraultzen ari direnak. Ideia azkar bat egiteko, duela 5 urte, 3.000 euroko inbertsioa behar zenuten etxean errealitate birtualeko betaurrekoak edukitzeko ordenagailuarekin, kableekin eta guzti, eta orain Meta Quest-ekin zure betaurrekoak dituzu inolako kablerik gabe, konputazio ahalmen guztia betaurrekoetan bertan izanik, 300 euroren truke. Beraz, betaurreko horiek erosi behar dituzu eta gero gure jokoa. Betaurrekoek beraiek dute euren plataforma, Apple Store bat balitz bezala, eta bertan eros daiteke jokoa. Zer dira casual bideo-jokoak? Garatzen dugun esperientzia propioa gidatzeko modu bat da. Estudio batek bideo-joko bat garatu dezake, oso orientazio argiarekin, jokalariaren edo erabiltzailearen kontzentrazio osoa behar duen esperientzia oso bizi baterako, eta beste estudio batek askoz casualagoa den bideo-joko bat garatzera bideratu dezake bere lana. Adibidez, mugikorretarako jokoei hipercasual deitzen zaie, minutu batzuetako erreproduzigarritasuna ematen dizutelako. Arcade bideo-joko zaharrak askoz casualagoak dei genitzake, Mario bezalakoak... Jokoan murgiltzea eskatzen ez duten joko mota horiei casual deitzen zaie.

"Bideo-jokoen industria oso purua da, lan handia eskatzen du, ekoizpen-epeak luzeak dira eta jendeak, oro har, asko lan egiten du" Eta zuek lerro hau aukeratu duzue, ezta? Bai. Guztiontzako eskuragarriak diren jokoak garatzen saiatzen gara, esperientzia paregabea eskaintzen dutenak, Hand Tracking teknologiarekin egiten duguna, eta oso esperientzia informaletara zuzenduta daudenak.


Zein egoera bizi du gaur egun bideo-jokoen merkatuak? Mundu korapilatsua da. Industria honetan lan egitearen inguruan mito asko dago. Oso industria hutsa, purua, da, lan handia eskatzen du, ekoizpen epeak luzeak dira eta jendeak orokorrean asko lan egiten du. Gainera, industria oso lehiakorra izan ohi da, batez ere bideo-joko tradizionaletan. Gertatzen dena da errealitate areagotuan eta errealitate birtualean aukera asko daudela orain sartu ahal izateko, eta gure kasuan, ekiteko. Zentzu horretan eta ikuspegi horretatik, aukerak existitzen dira. Edonola ere, oso industria irekia eta oso ezberdina da. Bideo-jokoen industrian, oro har, jendea oso irekia da, oso anitza, bai industrian lan egiten duten pertsonak eta baita industria bera ere. Eta horrek ere balio erantsia ematen diola uste dut, jendea eroso senti dadin eta atseginagoa izan dadin, eskatzen duen lana handia izan arren.

"Bideo-jokoen industria oso irekia eta anitza da eta uste dut horrek balioa ekartzen duela jendea eroso sentitzeko" Zer esango zeniguke errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren munduari buruz? Bi industria dira, nire ustez, azken urteotan "The Next Big Thing" bezala iragartzeko zorigaitza jasan dutenak, hurrengo iraultza teknologikoa alegia, eta horrek industriari laguntza baino kalte gehiago egin diola uste dut. Jendea, oro har, oso eszeptikoa da teknologia hauen aurrean, teknologia honen hastapenek benetan ez den zerbait transmititu baitzuten. Errealitate birtuala 80ko hamarkadan hasi zen, baina jendeak oso oroitzapen txarra du garai hartaz. Teknologia aurrera doa, eta oraintxe bertan, betaurrekoak hauek egin dezaketena ikaragarria da, duela 5 urte egin zezaketenarekin alderatuta. Eta zentzu horretan, uste dut publizitate txarra izan dezakeen arren, merkatua gero eta jende gehiago sartu nahi duen puntu batera doala,

jende gehiagok birtual eta areagotuari buruz izan ditzaketen aurreiritziak kentzeko gai izango dela. Uste dut jendeak egin dezakeena da bere harea-alea eman eta teknologia honi aurrera egin ahal izateko beste aukera bat ematea, eta teknologia honi buruz izan ditzaketen aurreiritziak kentzea inoiz probatu badu, eta probatu, benetan gauza bakar eta berezia baita.

"Jendeak errealitate birtuala eta areagotua probatu beharko lituzke, gauza bakar eta berezia baita" Gaia aldatu baino lehen, zuen lanari buruz zerbait esan nahi izango al zenuke? Laburbilduz, errealitate birtualaren eta areagotuaren merkatua esponentzialki hazten ari da orain eta oso azkar hedatzen ari da. Aukera asko sortzen ari dira eta horietako bat Hand Tracking teknologia da mundu birtualeko elkarrekintza gisa, hau da, Miru Studio bere negozioa egituratzeko baliatzen ari den aukera. Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena? Niretzat, Eneko eta biok bezala, negozio bat sortu nahi duen pertsona bat bazara, baina negozio bat sortu nahi duzula ez badakizu, egin dezakezun gauzarik onena negozio bat sortu duten pertsonekin hitz egitea da. Horrekin esan nahi dudana da Enekok eta biok gure ideiak, gure proiektuak aurrera eraman nahi izan ditugula, eta inoiz ez genekiela zer zen ekintzailetza, gidatu gaituzten pertsona batzuk ezagutzeko aukera eta zortea izan genuen arte. Nire gomendioa da zure proiektuak egitea gustatzen zaizun pertsona bazara, zure ideiak aurrera eramatea, ekintzailetza zuretzako bide bat izan daitekeela. Ez da bide erraza, denek ezin dute egin, eta hori da egia. Eneko eta ni hemen izatera eraman gaituzten faktoreetako bat zortea izan da, beste gauza askoren artean, lan gogorra barne, noski, baina zortea funtsezkoa da gauden puntura iritsi ahal izateko . “Nahi baduzu, ahal duzu” desagerrarazi nahiko nukeen mitoa da.


Honekin, ez nuke nahi ekin nahi duen inor desanimatu, ezer errealitatetik urrunago. Niretzat, ekitea gauza sinestezina eta preziatua da, eta ezin diot bizitzari gehiago eskertu bide hau aukeratu izanagatik. Egin nahi duten pertsona guztiak probatzera animatzen ditut, ahal badute. Beraz, zer aholku emango zenieke gazte ekintzaileei? Dagoeneko mundu honetan sartuta bazaude, ahalik eta jende gehien topatzea, zure arlokoa izan ala ez. Esperientzia desberdinak ezagutzea funtsezkoa da, egin beharrekoari buruzko erabaki onak har ditzazun, izan ere, azken finean, aurrez aurre izango dituzun gauza asko zu baino esperientzia gehiago duten beste pertsonek dagoeneko ezagutu dituzten gauzak dira. Beraz, haiekin hitz egitea ia bideo-jokoetan iruzurra egitea bezalakoa da (barreak). Uste al duzu negozio batek, gaur egun, mundu digitalean egon behar duela arrakasta izateko? Modu batean edo bestean, zeharka, bai. Egurtaila oso gustuko duen pertsona bazara eta egur-tailaren inguruan artisau-negozio bat sortu nahi baduzu, noski mundu digitalean egon behar zara jende gehiagorengana iritsi nahi baduzu. Zure xede-publikoa zabaldu nahi baduzu, digitala izan behar duzu. Horrek ez du esan na-

hi zure negozioa digitalaren inguruan eraiki behar duzunik, baizik eta mundu horretan existitu behar duzula hainbat pertsona sartu nahi badituzu. Etorkizuneko zer asmo dituzue Miru Studion? Epe laburrean, oraintxe bertan "Finger Gun"-en kaleratzea prestatzen ari gara eta arrakastatsua izatea espero dugu. Epe labur-ertainera, hurrengo jokoa prestatzen ari gara, eta horri buruz ezin dut gauza handirik esan, baina aipatu dudan ildotik jarraituko dugu, eta bideo-joko hori garatzeko eta abian jarri ahal izateko, "Finger Gun"-en eta "Finger Gun" garatuz sortu dugun Know How-a finkatzeko ere, bi milioi euroko inbertsio txanda ireki dugu, irailean ixtea espero dugu. Amaitzeko, nola animatuko zenuke jendea "Finger Gun"-era jokatzera? Errealitate birtualeko betaurrekoak badituzu eta hau maiatzean edo ekainean irakurtzen ari bazara, bidali mezu elektroniko bat gure webgunearen bitartez (www.mirustudio.eu), edo info@mirostudio.eu helbidera, eta Betatester kanalean sartzen saiatuko gara. Geroago irakurtzen ari bazara, edozein errealitate birtualeko edo, ziurrenik, errealitate areagotuko dendatan ere eros dezakezu. www.mirustudio.eu


MONDRAGONek bere ekintzailetza-ekosistema birmoldatu egin du MONDRAGON Korporazioak oinarri teknologikoko hamabost startup enpresatan parte hartu du azken bost urteotan

Jon Lasa Galdos

Laguntzen du

Duela bost urte MONDRAGON Korporazioak bere negozio-sustapen korporatiboaren eredua eraldatzea erabaki zuen, bere ikuspegia zabaltzeko eta jarduera-sektoreei dagokienez. Lan-eszenatoki berriak aztertzea erabaki zen, ekintzailetza-ekosistema eraginkorragoa sustatzeko eta horrela bere kooperatiben posizio lehiakorra hobetzeko, dauden negozioak berritzeko eta beste berri batzuk sortzeko. Aldaketa horri aurre egiteko, Sustapen Zentroan oinarritu zen, 2007an enpresa-jarduera berriak garatzeko sortutako plataforman, alegia. Osasunaren eta jasangarritasunaren sektoreetan ardaztutako hasiera baten ostean, industria-ekintzailetzan ere sartu zen, bere negozio guztien eraldaketa digitalari arreta berezia eskainiz. MONDRAGONen dinamika berri honen baitan, azken bost urteotan, arrisku-kapital korporatiboko hainbat funts eratu dira, taldeko kooperatibei hasierako fasean dauden proiektuetan arrisku handiagoa hartzeko aukera ematen dietenak.

Bost urteko epe honetan egindako balantzeak oinarri teknologikoko startup-etan hamabost egunetan parte hartzea barne hartzen du, eta horrek guztira 7 milioi euroko inbertsioa suposatu du. Mondragon kooperatibek enpresa berri hauen kapitalean parte hartu dute eta aipatutako arrisku-kapital korporatiboko funts sortu berrien laguntza izan dute.

Helburua ekintzailetza-ekosistema eraginkorragoa sustatzea da eta, horrela, bere kooperatiben posizio lehiakorra hobetzea

Ildo horretatik, azken hiru urteotan, Sustapen Zentroak bere kooperatibek sustatutako hogeita hamar bat enpresa-proiekturen enpresa-bideragarritasun-analisiak egin ditu, eta horieta-


tik dozena bat merkatuan jarri dira martxan, osaera korporatibo ezberdinetan eta bazkide ezberdinekin, barnekoak eta kanpokoak. Gainera, Mondragonek erosketa osoko edo gehiengoko hainbat eragiketa egin ditu. Zehazki, hauxe da enpresa proiektuen kasua:

Azken urteotan, MONDRAGONek oinarri teknologikoko hamabost startup enpresatan parte hartu du eta, guztira, 7 milioi euroko inbertsioa suposatu du ❚

Bexen Bioservices: Bexen Medical S. Coop-en eremua da. Izoztutako egoeran dauden laginak eta botiken kudeaketan espezialista da. ❚ Ekian: Eguzki energia parkea, EVE (Ente Vasco de Energia) eta Krean-en arteko lan publikopribatuaren emaitza; energia garbiaren eta Euskadiren trantsizio energetikoaren aldeko apustua. ❚ Endity Solutions: Danobatgroup (Danobat eta Ideko zentro teknologikoa) barruan sortua, ikuskapen ez-suntsitzaileen soluzioen arloan espezializatutako enpresa da. ❚ Multiverse Computing: Mondragonen jabea den LKS Next eta Ikerlan S. Coop. kooperatibekin batera, konputazio kuantikoan mundu mailako erreferentea den enpresa, bere sistemak sektore ezberdinetako enpresentzako software eraginkorra eskaintzen du. ❚ Safe Load Testing Technologies: Salgaiak garraiatzeko ontzien optimizaziorako simulaziosoluzioak garatzen ditu, eta horretarako industria-ekipoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago. Mondragon eta Mondragon Assembly kooperatiba bere kapitalean sartu ziren 2021ean. ❚ Savvy Data Systems: Industria sektorerako Big Data monitorizatzeko eta analitikorako irtenbide aurreratuen garapenean eta hedapenean enpresa aditua. 2015etik Danobat taldearen jabetzakoa, Fagor Automation bere kapital sozialean sartu berri da, oro har, manufakturaren sektoreari zuzendutako digitalizazioa elkarrekin aurrera egiteko helburuarekin.

Secure & IT: LKS Next taldean integratua, zibersegurtasun industrialaren negozio-lerroa indartuz, informatika eta informazioaren segurtasuneko enpresa da. ❚ Ulma Medical Imaging: Osasun arloan espezializatutako Ulma kooperatibaren jarduera, oftalmologia, dermatologia eta adimen artifizialeko produktuak eta zerbitzuak eskaintzera bideratua. ❚ Witrac: IoT kokapen eta neurketa soluzio integralak eskaintzen ditu, industria ezberdinetan eraginkortasuna eta segurtasuna hobetuz. Mondragon eta Orkli kooperatiba 2019an sartu ziren bere kapitalean. BCN 3D, Closing The Gap, HWS, Chaingo, Naru, Sabbatic, Ekiluz Energía Comercializadora, Jeff, Fersay, Iddo, Shakers, Oroi eta Berba bezalako beste enpresa proiektu batzuk ere sartzen dira. MONDRAGONen 2021/2024 Plan Estrategikoaren giltzarriak 2021/2024 laurtekorako ibilbide orrian, hauxe da MONDRAGONen erronka nagusia: “Bere posizionamendua hobetzea, aldaketa disruptiboei aurre egiteko lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta malguagoak izanik”. Etorkizuneko zazpi estrategia nagusi izango ditu ardatz: 1.Kooperatiba konpromisoa eta nortasuna, ereduak garai berrietarako bilakaera izan dezan, haren funtsa galdu gabe. 2.Iraunkortasuna, atzetik datozen belaunaldiei negozio sendoagoak eta planeta hobea uzteko. 3. 3.Etorkizuna duten negozioak, balio erantsi handiagoa eta errentagarritasun iraunkorra duten jardueretaranzko bilakaera izateko. 4.Malgutasuna eta moldagarritasuna, joerei aurrea hartzeko eta erantzun bizkorrak proposatzeko gai diren erakunde malguekin. 5.Eraldaketa digitala, digitalizazioak baldintzatutako negozioak, prozesuak eta lanpostuak dituen errealitate baterantz. 6.Lankidetza, etorkizunerako dimentsio eta posizionamendu egokiak dituzten enpresa proiektuak lortzeko. 7.Talentua erakartzea eta garatzea, pertsonak izango baitira enpresen arteko elementu bereizgarria, horien arrakasta bermatzeko.

Laguntzen du


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.