±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2024 maiatza

Page 1

Bost talde Cyberlehiaren finalean, LHko ikasleen

zibersegurtasun-lehiaketan

Euskadiko Lanbide Heziketak ikasleen lehen zibersegurtasun-lehiaketaren finala egin du

Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak,Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera,CyberLehiako (Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen zibersegurtasun-lehiaketa) finalaren irekiera-ekitaldian parte hartu zuen maiatzaren 9an.Lehen edizio horretako finala Zorrozaurreko

La Terminal gunean egin zen,Hezkuntza Sailak zibersegurtasunari buruz antolatutako dibulgazio-jardunaldi baten barruan.Bost talde lehiatu ziren,horietako bakoitza Lanbide Heziketako hiru ikaslez osatua.Sailburuarekin batera,Javier Dieguez Zibersegurtasuneko Euskal Agentziaren (Cyberzaintza) zuzendari nagusiak ere parte hartu zuen jardunaldiaren hasieran.

Jardunaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen

La Terminal espazioan,gehien bat zibersegurtasunarekin lotutako ikasketak egiten ari diren Lanbide Heziketako ikasleak (lehiakideez gain), irakasleak edo sektore horretako enpresa eta erakundeetako arduradunak

Erasoa eta defentsa

Irekierako ekitaldi instituzionalaren ondoren eta ikasleek lehiatzeko baliatu behar izan zuten ekipamenduaren beharrezko egiaztapen teknikoak egin eta gero hasi zen lehiaketa.Talde bakoitzari (hiru kidek parte hartu zuten taldeko) beharrezko ekipamendua eta azpiegitura ipini zitzaion,ezaugarri tekniko berberekin kasu guztietan.

Eraso eta defentsako CTF izeneko erronka-modalitatean garatu da lehiaketa (CFT,Capture The Flag ingelesezko akronimoa,Harrapatu bandera euskaraz).Talde bakoitzaren helburua aurkarien bandera edo kodea harrapatzea zen,horrek berresten baitzuen erronka behar bezala ebatzi zela.Ekipo bakoitzak ahultasunak zituen zerbitzari bat edo ekipo-sare bat zuen,eta horiek babestu behar zituen,kontrako ekipoetarako sarbidea lortzen saiatzen zen bitartean (erasoan).Hau da,helburu bikoitza zuten: talde aurkarien azpiegiturei eraso egin behar zieten

Laguntzen du

eta,aldi berean,aurkarien erasoetatik eurena defendatu behar zuten.Horrela,ikasleek zibersegurtasun eta hacking arloetan zituzten ezagutzak eta trebetasunak proban jartzen zituzten.Erronka honetan puntuak pilatzen ziren lortutako erasoengatik,bai eta defentsa eraginkorragatik ere (eraso neutralizatuak).

CyberLehiako finalean parte hartu zuten talde guztiak Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroak ikasten ari diren ikasleek osatu zituzten. Taldeetako lau Zibersegurtasuna informazioaren teknologien inguruneetan espezializazioa ikasten ari ziren,eta bosgarrena,berriz,Zibersegurtasuna operazio-teknologien inguruneetan.

Zibersegurtasunari buruzko dibulgazio-jarduerekin osatu zen jardunaldia,eta 200 pertsona inguru bildu zituen Zorrotzaurren

Talde finalisten eta ikastetxeen zerrenda:

❚ C0ok1e_monst3r. Tartanga LHII (Erandio).

❚ TempleOS 2.0. Maristak Durango LHIPI (Durango).

❚ BAGU.Izarraitz LHII (Azkoitia).

❚ TortugaGuard. Maristak Durango LHIPI (Durango).

❚ Freewall.Andra Mari LHII (Galdakao).

Dibulgazio-jardunaldia

Lehiaketarekin batera,zibersegurtasunaren inguruko dibulgazio-jarduerekin osatu zen jardunaldia,besteak beste tailerrekin,hitzaldiekin edo saio teknikoekin.Era berean,sektoreko enpresek ere parte hartu zuten,Cyberzaintzarekiko (Zibersegurtasunaren Euskal Agentziarekin) eta Cyberbasquerekiko (Euskadiko zibersegurtasuneko enpresen klusterrarekin) lankidetzari esker.

CyberLehiaren eta Bilbon egin zen jardunaldiaren helburuak honako hauek ziren:

❚ Ikasleen motibazioa aupatzea,horretarako gamifikatutako lehiaketa baliatuz.

❚ Talentua erakartzea zibersegurtasun sektorera, emakumeen parte-hartzea aktiboki bultzatuz.

❚ Zibersegurtasunari buruzko ezagutza eta kontzientziazioa zabaltzea,formakuntza tekniko aurreratuen bidez.

❚ Lanbide Heziketak zibersegurtasunaren inguruan egiten duen lana erakustea.

❚ Zibersegurtasuneko enpresen,Lanbide Heziketako ikastetxeen eta ikasleen arteko saretzea sustatzea,lankidetza eta talentua erakartzea ahalbidetzeko.

Hiru fasetan

CyberLehiaren lehen edizio honetan,Euskadiko Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte,fase guztietan. Kasu guztietan,goi-mailako heziketa-zikloetako edo espezializazio-ikastaroetako ikasleak izan ziren,Informatika eta Komunikazioak eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak.

Lehiaketaren lehen fasea online jokatu zen,martxoan.Gehienez ere hiru kideko taldeetan parte hartzen zuten ikasleei kategoria desberdinetako 15 erronka proposatu zitzaizkien,eta astebeteko epean ebatzi behar zituzten.33 talde onenak hurrengo fasera pasatu ziren,hau ere online,apirilean.Bigarren fasean puntuaziorik onena lortu zuten bost taldeek CyberLehiaren lehen edizio honetako finala jokatu zuten hilaren 9an.

du

Laguntzen

Lanaren biltzarra Gasteizen

Empleo Gune 2024 egin zuten maiatzaren 9an Europa Jauregian

Jon Lasa Galdos

Europa Kongresu Jauregian egin zuten maiatzaren 9an Vitoria-Gasteizko Enpleguaren Foroa,Empleo Gune.Ekimena Vitoria-Gasteizko Udalak,Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusak sustatu zuten eta enpresaegituraren eta gasteiztarren arteko topaketarako eta komunikaziorako gune gisa sendotu da.

Jardunaldiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza jaso zuen eta honako helburu hauek zituen: sektore ekonomiko ugarietako enplegu pribatuko eta publikoko aukerak eta etorkizuneko erronkak aztertzea,Gasteizen hedatzeko bidean dauden enpresek behar dituzten profilak eta enplegu-eskaintzak zabaltzea, eta gaitasunak hobetzera eta enplegua modu aktiboan bilatzen ari direnen informazioa zabaltzera bideratutako jarduerak eskaintzea. Ekimena aurkezteko ekitaldian izan ziren Ekonomia Sustapenaren,Enpleguaren,Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia,María Nanclares; Foru Aldundiko Enplegu,Merkataritza, Turismo eta Administrazioko diputatua,Cristina

González; eta EHUko Arabako campuseko errektoreordea,Manoli Igartua.

Gasteizko Enpleguaren Foroan 96 enpresa eta erakundek hartu zuten parte eta 712 enplegu-aukera baino gehiago eskaini zituzten

“Gasteizko Enpleguaren Foroa sendotuta dagoen egitasmoa da eta,horren bidez,beren jarduera garatzeko profesionalak behar dituzten hiriko enpresen eta,lanposturik ez dutelako edo lan-aukera bila berriak lortu nahi dituztelako enplegu bila dabiltzan pertsonen arteko harremana sustatzen dugu.Espainia osoan eta bereziki Euskadin aldekoa den (enplegu osotik gertu gaude) koiuntura ekonomiko honen baitan,kalitatea lehenesten duen lan-merkatuaren aldeko apustua egin nahi dugu,adierazi zuen Ekonomia Sustapenaren,Enpleguaren,Merka-

Ezkerretik eskubira,Cristina González,María Nanclares eta Manoli Igartua.

taritzaren eta Turismoaren zinegotziak,María Nanclaresek.

Bestalde,Cristina Gonzálezek Empleo Guneren moduko bitartekaritza-foroak sustatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen “Arabako enpleguaren bilakakera positiboari jarraipena emateko”.Horrez gain,lanpostua aldatu nahi duten edo lan bila ari diren pertsonak animatu zituen “700 enplegu-aukera baino gehiago biltzen dituen” ekimenean parte hartzera.

Gainera,honako hau ere gehitu nahi izan zuen: “gainera,kualifikazio maila ezberdinak eskatzen dituzten era askotako sektore ekonomikoetako postuak betetzeko aukerez ari gara: lehen mailako ikasketetatik hasi eta unibertsitateko tituluak edo lanbide-heziketakoak arte”.

Aurtengo edizioko jardueren programa barruan, Manoli Igartuak haietako hiru azpimarratu nahi izan zituen: haien ardatz tematikoa enpleguaren bilaketarekin eta garapen profesionalarekin lotuta adimen artifiziala aplikatzea da.“Aplikazio hori gero eta hedatuago dago eta enplegua bilatzeko eta hautagaitzak aukeratzeko prozesua eraldatzen ari da.Hori dela eta,jarduera horiek oso interesgarriak direla uste dut”,esan zuen. Horrez gain,“enplegu-foroaren moduko ekimenek eta jasotako prestakuntza sendoak gure egresatuen lan-munduratzearekin lotutako tasa handiak izatea laguntzen dute”.

Empleo Gune 2024 ekimenean 96 enpresa eta erakundek hartu zuten parte.Haietako 64k stand bidez interesdunei arreta eman zieten. 26k webgunean eskaintzak argitaratu zituzten eta 5 enpresak eta erakunde batek mahai-inguru batean hartu zuten parte.

Laneratzea

Parte-hartzaileek eskainitako 712 enplegu-aukeretakoren bat eskuratu ahal izan zuten.Haietako % 37an,unibertsitate-titulazioa behar zen, % 29an lanbide-heziketakoa,% 6k DBHko titulua,profesionaltasun-ziurtagiria edo lehen mailako ikasketak,eta eskaintzen % 28an,aldiz,ez dago gutxieneko titulaziorik ezarrita. Eskatutako ezagutza arloei dagokienez,eskaintzen % 24 ezagutza industrialekin edo STEAM gaitasunekin lotutako profesionalei zuzenduta zeuden; % 19 ingeniaritzako prestakuntza dutenei; % 10 administrazioarekin lotutakoei; % 8 informa-

tikakoei; % 5 osasun arlokoei; % 6 beste ezagutza arlo batzuetakoei; eta % 7,aldiz,ezagutza espezifikorik eskatzen ez duten lanpostuetakoak ziren.

Empleo Gune

enpresa-egituraren eta gasteiztarren arteko topaketarako eta komunikaziorako gune gisa sendotu da

Egitaraua

Inaugurazioa 09:30ean egin zen eta,ondoren, enpresetako eta erakunde publikoetako standen ateak ireki zituzten. Bestalde,10:00etan,enplegu-bilaketan laguntza emateko puntuko jarduera hasi zen.20 minutuko saioak izan ziren.Bestalde,Pablo Peñalverrek informazio-saio hau eskaini zuen: 'Inteligencia Artificial (IA) y empleo: cómo ser la candidatura ideal'. 10:00etatik 11:00etara,eta 13:30etik 14:30era, 'Recursos de apoyo al empleo' orientazio-tailerra antolatu zuten,eta egun osoan,gainera,'Cómo mejorar mi currículum vitae' saioan parte hartzeko aukera egon zen.Bi jarduera horiek unibertsitateko tituludunei eta ikasleei zuzenduta zeuden. Bestalde,publiko orokorrari zuzenduta,beste bi orientazio-tailer egin ziren: 11:00etan,'Claves para la búsqueda de empleo a través de Internet' izenekoa egin zen,eta 12:30ean,aldiz,'IA en la selección de personal: cómo adecuar nuestra búsqueda'. Egitarauan sartuta zegoen,bestalde,'Oportunidades de empleo en Álava' mahai-ingurua.Bertan,enpresa hauek hartu zuten parte: Michelin,Carrefour, Eulen,Palet Transport eta Caser.11:30ean izan zen. Gainera,ordu horretatik 14:30era arte,Pablo Peñalverrek eskaini zuen 'Explorando caminos con IA: nuevas perspectivas en orientación educativa y profesional' tailer teknikoa egin zen orientazio arloko profesionalentzat. Beharrezkoa izan zen aurrez izena ematea orientazio-tailerretarako eta orientazio arloko profesionalei zuzendutako jardunaldi teknikorako.

Informazio gehiago: www.empleo-gune.org

Euskadiko LHk 5.780 plaza gehiago eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte,online edo Lanbide Heziketako ikastetxeetan bertan

Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridekin batera,Euskadiko Lanbide Heziketako matrikulazio-kanpainaren xehetasunak eta berrikuntzak eman ditu ezagutzera,2024-2025 ikasturterako.Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte.Euskadiko Lanbide Heziketak 64.105 plaza eskainiko ditu datorren ikasturtean,2023-2024 ikasturtean baino 5.780 gehiago.

5.780 plaza gehiago

Datorren ikasturteari begira,Hezkuntza Sailak nabarmen handitu du Lanbide Heziketarako plazen eskaintza,5.780 plaza berri sortu baititu.Horrek Lanbide Heziketako ikastetxeetan 244 talde berri sortzea esan nahi du.

Prestakuntza-mailen arabera,5.780 plaza horietatik gehienak goi-mailako heziketazikloetan sortuko dira.Honela banatzen dira plazok:

❚ Oinarrizko mailako zikloak: +780 plaza.

❚ Erdi-mailako zikloak: +1.950 plaza.

❚ Goi-mailako zikloak: +2.690 plaza.

❚ Espezializazio-ikastaroak: +360 plaza. 2024-2025 ikasturtean eskainitako plazen kopurua gehien handituko duten hamar lanbidearloak honako hauek dira:

❚ Informatika eta komunikazioa (+900).

❚ Fabrikazio mekanikoa (+715).

❚ Administrazioa eta kudeaketa (+670).

❚ Elektrizitatea eta elektronika (+590).

❚ Gizarte eta kultura-zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak (+400).

❚ Osasuna (+375).

❚ Instalazioa eta mantentze-lanak (+360).

❚ Ostalaritza eta turismoa (+235).

❚ Irudi pertsonala (+215).

❚ Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak (+210).

Ikastetxeen sareari dagokionez,5.780 plaza ho-

rietatik gehienak sare publikoko ikastetxeetarako sortu dira: 4.005 plaza,sare publikoan,eta 1.775 itunpekoan.

Titulazio baten zati bat gainditzen duten ikasleek beren ibilbide profesionalerako baliozkoa den ziurtagiri ofiziala lortuko dute

Ziurtagiri profesionalak eta ibilbide integratuak

Onarpen-prozesu berri honen berritasun nagusia (2024-2025 ikasturterako) da prozesu hau C graduak (ziurtagiri profesionalak) eta ibilbide integratuak egiteko ere ireki dela. C graduak,lehentasunez,jardunean edo langabezian dauden langileei eskaintzen zaizkien irakaskuntzak dira.Lanbide Heziketako Eskaintza Modular Malguaren parte izanik,C graduen ezaugarria da ikasleak titulu bateko moduluetako batzuetan soilik matrikulatzen direla (ez titulu bateko modulu guztietan),eta amaitzean, ziurtagiri profesional bat lortzen dute.Ikasle horiek Eskaintza Modular Malguaren bidez egiten eta gainditzen duten guztia metatu egin daiteke, titulu bat lortu arte (titulua osatzen duten modulu guztiak osatzen dituztenean),azken helburua hori badute.

Bestalde,ibilbide integratuen helburua da Lanbide Heziketako oinarrizko maila hasten duen pertsona batek erdi-mailako ikasketak egiten jarraitu ahal izatea (oinarrizko maila amaitzean) ikastetxe berean.Horregatik,lau ikasturteko ibilbidea da (2 oinarrizko mailakoak eta 2 erdi-mailakoak).Lehenengo bi urteak igarota,DBHko graduatu-titulua eta oinarrizko teknikari-titulua

lortuko ditu; hurrengo bi urteak amaituta,teknikari-titulua (erdi-mailakoa) lortuko du. Azkenik,espezializazio-ikastaroak urtebeteko iraupena duten ikastaroak dira.Erdimailako edo goi-mailako heziketa-ziklo bat amaitu duten ikasleentzat dira,eta egin duten zikloarekin lotura estua duen arlo edo eremu espezifiko batean espezializatzeko aukera ematen diete. Era berean,gogorarazi behar da goi-mailako heziketa-ziklo bat amaitu duten ikasleek kredituen aitorpena lortu dezaketela unibertsitate-ikasketak egiten jarraitzen badute (6 kreditutik 66ra bitartean),ikasitako heziketa-zikloaren eta hautatutako unibertsitategraduaren artean dagoen kidetasunaren arabera.Lanbide Heziketatik Unibertsitaterako pasabideak dira hauek.Gaur egun,75 heziketa-ziklok unibertsitateko 59 gradutarako pasabideak eskaintzen dituzte,kredituak aitortuta.

2024-2025 ikasturterako izen-emateak

2024-2025 ikasturterako onarpen-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte (24a barne),hurrengo ikasturtean maila edo gradu hauetakoren batean Lanbide Heziketako ikasketak hasi nahi dituzten ikasleentzat:

❚ C graduak: ziurtagiri profesionalak.

❚ Oinarrizko,erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak.

❚ Espezializazio-ikastaroak (erdi-mailakoak edo goi-mailakoak).

❚ Lau ikasturteko ibilbide integratuak (oinarrizko maila + erdi-maila).

Interesa duten ikasleek bi bide izango dituzte eskaerak aurkezteko: online edo presentziala,Lanbide Heziketako ikastetxeetan bertan.Ikastetxe batean egiten diren izapideak ikastetxeko idazkaritza-ordutegian egin behar dira.Online eskaerak Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/hezkuntza Guztira 182 ikastetxek eskainiko dute Euskadin 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketa ikasteko aukera.Euskadiko Lanbide Heziketak 158 titulazio desberdin ikasteko aukera eskaintzen du (oinarrizko,erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak), baita 22 espezializazio-ikastaro eta 39 ziurtagiri profesional ere,guztiak 23 lanbide-arlotakoak. 2023-2024 ikasturte honetan 49.000 ikaslek baino gehiago ari dira ikasten Euskadin Lanbide Heziketako zikloren batean edo espezializazio-ikastaro-

ren batean,edozein modalitatetan: presentziala, urrutikoa edo eskaintza partziala.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

❚ Maiatzaren 6tik 24ra: onarpen-eskaera aurkeztea (biak barne).

❚ Uztailaren 5a: onartuen,ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.

❚ Uztailaren 10era arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioa aurkezteko epea (12:00ak arte).

❚ Uztailaren 11: onartuen,ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

❚ Matrikula formalizatzea (ohiko aldia):

- I.fasea: uztailaren 11tik 15era (14:00etan).

- II.fasea: uztailaren 17an.

- III.fasea: uztailaren 19tik 22ra.

Matrikula hiru fasetan edo epetan formalizatzen da -faseetako bakoitzean plazak esleitzeko prozedura egingo da-,ikasle eskatzaile gehienek beren lehenengo aukeran matrikulatu ahal izatea bermatzea helburu hartuta. Inor plazarik gabe gera ez dadin,Hezkuntza Sailak ikasleei gomendatzen die,eskaera egitean gutxienez hamar plaza adieraz ditzatela,lehentasunen araberako hurrenkeran.Pertsona bakoitzak eska dezakeen plaza kopuruak ez du mugarik.

BirtLHren (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua) bidez urrutiko heziketa-zikloren bat egiteko izenemate-epea berbera izango da: maiatzaren 6tik 24ra.BirtLHk erdi-mailako edo goi-mailako urrutiko heziketa-zikloak egiteko aukera ematen du,modalitate erdipresentzialean.Informazio gehiago BirtLHren webgunean.

"LHren Lege berriarekin,biztanleriak prestakuntza-eskaintza bat izango du,bere egoera pertsonalarekin edo lan-egoerarekin bateragarria dena"

Lanbide Heziketako Lege berria onartzearen harira,Ikaslan Bizkaiko lehendakari den Begoña Andrésekin hitz egin dugu

Zein da Lanbide Heziketaren Legea aldatzearen arrazoia?

Euskadin,jadanik Lanbide Heziketan aldaketak lantzen eta ezartzen ari ziren,pertsonak gaitasun multzo zabal bat eskura izatearen garrantziagatik,bai pertsonalak bai profesionalak,lanpostua guztiz garatu eta aprobetxatu ahal izateko aldaketa ekonomiko eta teknologiko ba-

terako testuinguru batean.Horrek ongizate pertsonalari eta sozialari eragiten dio,eta langabezia estrukturala,eskola-uztea goiztiarra eta genero-arraila areagotzen ditu.

Egungo aldaketa teknologiko eta ekonomikoak giza kapitalaren kualifikazio egokia eskatzen du eta Estatuko prestakuntza-egituran lanbideprestakuntzak duen garrantzia nabarmentzen da,ekoizpen-sistemaren beharrei erantzuteko, batez ere digitalizazioaren eta trantsizio ekologikoaren testuinguruan.

Eta horregatik guztiagatik,LH sistemak herritar guztientzako berdin egokituko zen aldaketa edo/eta berrantolaketa bat behar zuen,aukerak zabalduz eta aukerak emanez,jendea bizitza osoan zehar trebatzeko.

Nola dago antolatuta LH-ko sistema berria? Lanbide Heziketako lege berriak LH-ko sistema bat garatzen du,pertsonak bizitza osoan zehar era malgu batean trebatzeko.Sistema bateratzen du,herritarrei prestakuntza-erabakiak hartzen (kualifikazioa eta birkualifikazioa) laguntzen dieten ibilbide irisgarriak eta metagarriak sortzearen alde eginez,derrigorrezko eskolatzea amaitu aurretik eta lan-bizitza osoan zehar.

Eskaintza berriak ezarri dira,mikroprestakuntzak eskuratzea ahalbidetzen dutenak, eta,batuta,prestakuntza-kontinuum baten bidez igo eta ondoz ondoko akreditazioak eta goi-mailako tituluak lortzeko aukera ematen dute.

Sistema A,B,C,D eta E gradutan antolatuta dago,eta,ondorioz,segidan akreditazioetatik eta goi-mailako titulazioetatik jarraian igo-

tzeko aukera ematen du.A kalifikazioak gaitasun profesionalen egiaztapen partzialak ekartzen ditu,hori baita oinarria.B mailak maila desberdinak (1,2,3) eta familia profesionalak errespetatzen dituen goi-mailako eskaintza batean sartutako lanbide-moduluak lortzera ekartzen ditu.C kalifikazioak lan-jarduera zehatz bati lotutako hainbat lanbide-moduluz osatutako prestakuntza dira eta Lanbide Heziketako ziklo bati dagozkionak.Azkenik,D graduak Hasierako,Erdi Mailako eta Goi Mailako heziketa-zikloak dira,eta E mailak espezializazio-ikastaroak. Bestalde,gradu bakoitzeko profesionaltasunmailek (1,2,3) batetik bestera aurrera egiteko aukera ematen dute.C maila,1,2,3 hiru mailatan banatuta,Lanbide Heziketako zikloei dagokie.

LH sistemaren beste hobekuntza bat da akreditazio,ziurtagiri edo lanbide-titulurik gabe lanean diharduten pertsona aktiboen lan-esperientziaren bidez lortutako gaitasun profesionalak aitortzeko modua.Konpetentzien aitorpen prozesua lantzen ari zen jada,eta prozedura honen bidez lortzen den akreditazioa da eta kualifikazio handiagoa lortzeko prestakuntza-ibilbideak errazten dituena.

Zer onura ditu sistema berriak biztanleentzat (kualifikazio eta hobekuntza profesionalak...)?

Biztanleria aktiboa,alde batetik,bere lan-bizitzan zehar lortutako lanbide-gaitasunak edo trebetasunak egiaztatzeko aukera izango du, eta,horren ondorioz,beren gaitasunak aitortzen dituzten titulu metatuak edo akreditazio ofizialak lortu.

Bestetik,horri esker,profesionalki hobetzeko prestakuntza-bideak irekiko dira,lanbide-heziketako sistema berrian aurrera egin ahal izateko eta dagokion titulua edo profesionaltasunziurtagiria lortzeko prestakuntza osatu ahal izateko.

Azkenik,enpresa- eta sindikatu-erakundeak beren langileen akreditazioak balio erantsi gisa eta lan-ehuna hobetzeko beharrezkoak diren sustatzeko prozesuan inplikatzeko beharra baloratu da.

Laburbilduz,biztanleriak prestakuntza-eskaintza bat izango du,bere egoera pertsonalarekin

edo lan-egoerarekin bateragarria,gaitasun berriak eskuratzea,gaitasun profesionalak eguneratuta mantentzea,kualifikazioaren espezializazioan aurrera egitea eta Hezkuntza eta Prestakuntza Sisteman aurrera egitea ahalbidetuko duena.

Lanbide Heziketaren lege berriak sistema bat garatzen du, pertsonak bizitza osoan zehar era malgu batean trebatzeko

Lanbide Heziketako eskaintzaren zein modalitate daude orain titulu berrietarako?

Teorian,A,B,C,D eta E mailak modu presentzialean,erdi-presentzialean,birtualean edo mistoan eman daitezke,betiere kalitatea eta prestakuntza egokia bermatuta.

Datorren ikasturteari begira,C,D eta E mailak izango ditugu LHko zentroetan.

Noruntz dihoa LH-ko sistema berria? Nora iritsi nahi du?

Prestakuntza-beharrak edo lan-esperientzia onargarria duen edozein pertsonaren aurrerapena eta hobekuntza errazten duen hezkuntza-sistema profesional batera,edozein lekutan egonda,profesionalizazioa erraztuz eta horrela egunero espezializazio gehiago eskatzen duen lan-merkatuaren eskakizunak hobetuz.

Sistema berriak lan-munduko gaitasun profesionalak identifikatzen ditu,eta prestakuntza-eskaintza egokiak bermatzen ditu,dagokion prestakuntza eskuratzea ahalbidetzen du edo,hala badagokio,horren aitorpena,eta norbanakoaren diseinua ahalbidetzen duen orientazio- eta laguntza-zerbitzu profesionala eskaintzen du,baita prestakuntza-ibilbide kolektiboak ere.

Hortaz,lege honek biztanleriari zein egungo lan sareari mesede egiten dion sistema artikulatu eta sekuentziala lortu nahi du.

Hobetu al daiteke legea oraindik?

Edozein lege hobetu daiteke,baina aitortu behar da aurrerapen handia dela Lanbide Heziketako eredu malgu bat lortzeko,non biztanleria osoarentzat lekua dagoen,adina edozein dela ere,edozein baldintzatakoa,mugarik gabe,inklusiboa,etengabekoa,metatua,orientazio malgu eta moldagarria pertsona bakoitzaren beharretara.

Sistema berriak lan-munduko gaitasun profesionalak identifikatzen ditu,eta prestakuntza-eskaintza egokiak bermatzen ditu

Euskadin Prestakuntza Duala abian jarri zen, aurretik Ordezkaritza Erregimeneko LH Duala deitzen zen lege berri hau iritsi baino lehen,eta horri esker,ikasleek ikasketak bukatzea ahalbidetu zen enpresetan prestakuntza egiten zuten bitartean.Ikasleak prestakuntza zentroan eta enpresan hezi daitezke bai 1.eta 2.mailan.Zer abantaila ditu honek?

C eta D graduek eta E Espezializazio Ikastaroek izaera bikoitza dute,hezkuntza-zentroko prestakuntza eta lantokiko prestakuntza uztartzen dituena.Horrek aurrerapena eta hobekuntza suposatu du hainbat alderditan. Ikasleek enpresetan zuzenean lan egiten duten esperientzia praktiko esanguratsua lortzen dute,eta horri esker,ikasgelan lortutako ezagutzak benetako lan-ingurunean aplikatzeko eta finkatzeko.Gainera,zure ikasketaeremuari dagozkion trebetasun profesionalak garatzeko aukera eskaintzen du,besteak beste,trebetasun teknikoak,sozialak eta talde-lanerako.

Prestakuntza teorikoa eta esperientzia praktikoa uztartuz,prestakuntza dualak ikasleen enplegagarritasuna areagotzen du,enpresentzat erakargarriagoak diren gaitasunen eta ezagutzaren konbinazioa eskainiz.Gainera,bigarren urtean ordaindutako ikaskuntzako lan-kontratu bat sinatzen da,etorkizuneko kontrataziorako aukera zabaltzen duena.

Enpresentzat ere abantailak ditu,adibidez,talentu gazte eta kualifikatua eskuratzea,enpresek ikasleak hasiera-hasieratik kontratatu eta presta ditzakete,haien behar zehatzetara egokitzen den talentu gazte eta kualifikatua garatu eta atxikitzeko aukera emanez.

Langile berriak kontratatzearekin eta prestakuntzarekin lotutako kostuak murriztu ditzakete,ikasleek dagoeneko gaitasun eta ezagutza maila jakin bat baitute.

Hezkuntza-erakundeekin lankidetzak enpresei curriculumen diseinuan eragiteko aukera ematen die eta ikasleek beren funtzionamendurako eta egungo lan-merkaturako garrantzitsuak diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen dituztela ziurtatzen dute.

Enpresek ikasleekin lankidetzak berrikuntza sustatzen du,enpresan ideia eta ikuspegi berriak sartuz.

Lanbide Heziketa Dualak laguntzen al du enpresek langile kualifikatuak lortzeko eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko duten zailtasunarekin?

Kezka historikoetako bat enpresek langileak aurkitzeko eta lanpostu hutsak betetzeko duten zailtasuna izan da,eta horregatik,Hezkuntza Sailak eskaintza handitzea aukeratu zuen bai titulazio berrietan,bai plaza kopuruan.

LH Duala tresna baliotsua izan daiteke enpresei langile kualifikatuak lortzeko eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko zailtasunak gainditzen laguntzeko,talentu gazte eta ongi prestatuak eskuratzea eskainiz,beren behar eta eskakizun zehatzetara egokituta. Baina horretarako eskaintza zabala izan behar da,beharren etengabeko jarraipena egin behar da eta prestakuntza-curriculumetara egokituz.

Zein abantaila ditu gaur egun Lanbide Heziketa ikasteak beste prestakuntza-ikastaroekin alderatuta?

Batetik,LH lan-munduan zuzenean aplikagarriak diren gaitasun eta ezagutza praktikoen garapenean oinarritzen da.LHko programak enpresa eta sektore zehatz batzuekin lankidetza estuan diseinatzen dira,ikasleek gaur egungo lan-merkatuan garrantzitsuak eta es-

katzen diren gaitasunak eskuratzea bermatuz.

LH-k enpresetan praktikak barne hartzen dituelako,ikasleek lan-esperientzia eskuratu eta lan-merkatuan sartzea erraztuko duten harreman profesionalak ezartzea ahalbidetzen du.

LH-k askotariko familiak eta espezialitateak eskaintzen ditu hainbat arlotan,ikasleek euren interesetara,gaitasunetara eta helburu profesionaletara egokitzen den zikloa aukeratzeko aukera emanez.Gainera,hezkuntzan aurrera egiteko aukera ematen du,goi mailako ikasketekin jarraitzeko aukera eskainiz,unibertsitatean adibidez.

LH-ren aldakortasuna da bere abantailetako beste bat.Titulu desberdinak eskaintzen ditu, profesionaltasun ziurtagirietatik hasi eta teknikari eta goi-mailako tituluetaraino.

LH Duala tresna baliotsua izan daiteke enpresei langile kualifikatuak lortzen eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko zailtasunak gainditzen laguntzeko

Zein erronka bere gain hartu behar ditu oraindik Lanbide Heziketak?

Erronka garrantzitsuenetako bat LH-ri buruzko gizarte-pertzepzioa aldatzea da.Ezinbestekoa da azpimarratzea ikasleen kualifikazio altua, lan-aukerak,laneratze tasa eta LH-k eskaintzen duen garapen profesionala.

Lege berriarekin Lanbide Heziketaren eta lan-merkatuaren arteko loturari dagokionez aurrerapausoak eman diren arren,ezinbestekoa da Lanbide Heziketako programak eguneratzea eta merkatuaren eskakizunekin bat egitea.

Garrantzitsua da Euskadin egiten den Lanbide Heziketako eskaintza zabaltzea eta dibertsifikatzea,gaur egun enpresek duten bete gabe dauden lanpostu kopuru handiari erantzuteko, sektore eta espezialitate zabalagoa hartzen duten programak ere barne hartuta.

Era berean,beharrezkoa da LH-ko irakaskuntzaren alorreko profesional kualifikatuak eta motibatuak erakartzeko eta atxikitzeko neurriak ezartzea,bai eta garapen profesionalerako eta etengabeko prestakuntzarako aukerak eskaintzea,ezagutza eta irakaskuntza metodologietan eguneratuta daudela ziurtatzeko. Eta,azkenik,enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lankidetza indartzea funtsezkoa da Lanbide Heziketan ematen den prestakuntzaren garrantzia eta kalitatea bermatzeko.Hori lortu daiteke lankidetza-hitzarmenak sustatuz,kolaboratzaileen enpresen sareak sortuz eta enpresen parte-hartze aktiboa erraztuz LH-ko programak diseinatzean eta gauzatzean.Ikaslan Bizkaia elkarren arteko bitartekaritza eragile funtsezkoa da hemen.

Nola dago Lanbide Heziketa emakumeekiko STEAM eremuan?

Euskadin,beste arlo batzuetan bezala,STEAM arloko (Zientzia,Teknologia,Ingeniaritza,Arteak eta Matematika) emakumeen parte-hartzea gi-

zonezkoena baino txikiagoa da,baina ahalegin handiak egiten ari dira eremu hauetan eta genero berdintasun handiagoa sustatzeko ekimenak.

Euskadin,beste arlo batzuetan bezala,STEAM arloko (Zientzia, Teknologia,Ingeniaritza,Arteak eta Matematika) emakumeen

parte-hartzea gizonezkoena baino txikiagoa da

Emakumeen parte-hartzea sustatzeko programa eta ekintza zehatz batzuen artean,emakume gazteei zuzendutako sentsibilizazio,orientazio eta tutoretza ekimenak daude,STEAM arloko karrerak kontuan hartzera bultzatzeko. Programa aktibo batzuk dira,adibidez,NeskUp, Hezkuntza Sailak bultzatutako ekimena,edo

Ikaslan Bizkaia ikasturte honetan zehar egiten ari den Podcasta.

STEAM arloko zein sektoretan ikusten dugu emakumeen presentzia txikiagoa Euskal Herriko Lanbide Heziketan?

Tradizionalki maskulinizatutako sektoreetan gero eta emakume gehiago dagoen arren, oraindik ere hutsune nabaria dago arlo batzuetan,oro har,ikasketa teknikoagoetan,adibidez,ingeniaritza,industria eta mekanika, edo eraikuntzaren arloko zientzia ikasketetan. Bereziki Lanbide Heziketari erreparatzen badiogu,emakumezkoen presentzia gutxien duten arloak Elektrizitate eta Elektronika,Garraio eta Ibilgailuen Mantentze-lanak,Fabrikazio Mekanikoa edo Eraikuntza eta Obra Zibileko familia profesionalak dira. Bestalde,emakumezkoen presentzia gehiago duten familiek errepikatzen dute,Irudi Pertsonala,Osasuna,Zerbitzu Soziokulturalak eta Administrazio eta Kudeaketa.

Batxilergoko Ezohiko Sariak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak 2023-2024 ikasturterako Batxilergoko Ezohiko

Sariak iragarri ditu

Nafarroako Foru Gobernuko Hezkuntza Sailak maiatzaren 10ean argitaratu zuen NAOn 2023-2024 ikasturtean ikasketa hauek egin dituzten ikasleentzako Batxilergoko Ezohiko Sarien deialdia.Eskaeren aurkezpena bigarren ikasturtea egin den hezkuntza-zentroan egin beharko da,eta epea 2024ko maiatzaren 27ko 14:00etan amaituko da.Era berean,eskaerak elektronikoki aurkez daitezke. Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek lau sari hauek jasotzeko aukera izango dute: Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak Espainiako hezkuntza-zentroetan egin eta gainditu izana eta Foru Komunitateko zentro batean egin izana 2023-2024 ikasturtean; titulua lortuta,azken ebaluazio arruntean etapako irakasgai guztiak gaindituta,eta 8,75 puntu edo altuagoko nota edo kalifikazioa lortu izana,oro har,bi kurtsoetan. Datorren astelehenean,ekainak 10,jendaurrean jarriko da baztertuen eta onartuen behin-behineko zerrenda,eta hilaren 17an,astelehenean ere,behin betiko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da, 14:00etan

Proben garapena

Ekainaren 19an egingo dira probak Iruñeko BHI Basokoan eta hiru ariketa izango dituzte.Lehenengoan,sariaren hautagaiek gai baten garapena,galderei erantzuna edota testu baten azterketaren artean aukeratuko dute,Gaztelania eta Literatura II (edo,hala badagokio,Euskara eta Literatura II) irakasgaien artean aukeratuz, eta Espainiako Historia.

Bigarren zatian,ikasleek ikasitako lehen atzerriko hizkuntzan idatzitako testu bati buruzko

kultur,literatura edo gramatika izaerako galderei erantzun beharko diete.Azkenik,hirugarren ariketa gai baten garapena,galderen erantzunak eta ariketa praktikoak izango dira oinarrizko bi irakasgairen inguruan,landutako Batxilergo motaren arabera. Sariren bat ematen zaien ikasleek diploma egiaztatzailea jasoko dute,eta Hezkuntza Ministerioak iragarritako Batxilergo Sari Nazionala ere jasotzeko aukera izango dute.Gainera,goimailako lehen mailan ez dute zerbitzu akademikoen prezio publikorik ordaindu beharko Nafarroako zentro publikoetan egiten badira. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurkezturiko txostenean adierazi zuen komenigarria zela Batxilergoko Sari Berezien deialdia argitaratzea; izan ere,abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera,Hezkuntza Departamentuari zegokion Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea.

Profesional gazteentzako graduondoko eskatuenak

Jon Lasa Galdos

5 urteren buruan,unibertsitateko gradua amaitzen da,eta hortxe hartzen dute kontuan profesional gazte askok ondorengo ideia: orain zein da hurrengo urratsa? Prest nago edo master bat ikasten jarraitu behar dut? Orduan hasten dira gazteak lan munduan gehien eskatzen diren graduondoko tituluen bila.

Graduondoko titulua,gaur egun,oinarrizko pieza da profesional baten prestakuntza osoa lortzeko.Jada ez gaude unibertsitateko titulua nahikoa zen garaietan.Gaur egun,mundua gero eta lehiakorragoa da,eta beharrezko tresnak izan behar dituzu gainontzekoengandik bereizteko eta parekoen aurretik lekua irabazteko. Korporazio handiek,beren langileen kontratazioan,lanposturako pertsona egokiak behar dituzte.Imajinatu Microsoft,Google,Unilever edo Coca Cola bezalako enpresetara curriculuma bidaltzen duten eskatzaileen kopurua.Ba bai, askoren ametsa eta helburua da,baina onenek bakarrik lortzen dute sartzea.

Esandakoen moduko enpresek baldintza-zerrenda bat dute,eta horien artean trebetasun sozialak,komunikazioa,analisi-gaitasuna eta emaitzei buruzko orientazioa nabarmentzen dira.Informatika-tresnak menderatzeaz edo erraztasunaz gain,hizkuntzen ezagutza (ingelesa garrantzitsuena da) eta nazioarteko esperientzia ere asko baloratzen dira.

Gaur egun,mundua gero eta lehiakorragoa da,eta beharrezko tresnak izan behar dituzu gainontzekoengandik bereizteko eta parekoen aurretik lekua irabazteko

Hobeto orientatzeko,profesional gazteentzako gehien eskatzen diren graduondoko ikastaroak aurkezten dizkizuegu,eta horri esker,kualifikazio handiagoa izango duzue datozen eskakizunei eta erronkei aurre egiteko orduan.

Laguntzen du

Marketing digitala

Marketin digitaleko graduondoa enpresa eta merkataritza mailan gehien eskatzen denetako bat da. Mundu digitalaren sorreran gaude,non enpresek beren prozesuak eta estrategiak esparru digitalera egokitzea eta aldatzea beharrezkoa den,hori baita eta izango baita biderik onena mugitzeko eta eragileen arteko harremanak errazteko.Sare sozialak,web posizionamendua eta merkataritza elektronikoa menperatzeak balio handia emango dio profil profesional bati.

Microsoft,Google,Unilever edo

Coca Cola enpresetan lan egitea askoren ametsa eta helburua da,baina onenek bakarrik lortzen dute sartzea

Datuen analisia edo Big Data

Datuen analisia azken urteotan indar handia hartu duen adar bat da.Teknologia berrien garapenetik,eta eskuragarri dagoen informazioa antolatzeko beharrak sortzen du hori,merkatuaren ezagutza handiagoa izateko.Enpresek informazio asko biltzen dute bezeroengandik, hala nola kokapen geografikoa,adina,generoa, gustu edo jokabideak sare sozialetan,sareko erosketak,besteak beste.

Logistika kudeaketa edo Supply Chain Management

Mundu globalizatu batean aurkitzen gara,non oztopoak eta mugak desagertzen diren,mundu integratuago bat bilakatuz.Teknologiaren agerpenak,eta orain munduan zehar merkataritza elektronikoaren hazkunde azkarrak,Amazon eta/edo Alibaba bezalako erraldoien mugimendu indartsuarekin,logistika teknikak eta txikizkakoa sakonago aztertzeko interesa eta beharra sortzen du.

Enpresen Administrazioa (MBA)

Enpresen Administrazioko Masterra edo MBA, gazteentzat eta baita helduentzat ere gehien

eskatzen den graduondoko bat da,beren karrera enpresa munduan garatu nahi dutenean. Master honek lidergo gaitasunak,pentsamendu estrategikoa,dinamismoa eta malgutasuna hobetzeko aukera ematen du,goi-mailako enpresa-exekutibo batean nabarmentzen diren beste ezaugarri batzuen artean.

Proiektuen kudeaketa edo Proiektuen Zuzendaritza

Gaur egun,enpresek gero eta interes handiagoa dute proiektuak kudeatzeko gaitasunak garatzeko.Hori beren zereginak eta beren jardueretan eraginkortasuna hobeto antolatzeko eta planifikatzeko beharretik sortzen da,enpresek beren helburuak argi eta garbi lortzeko dituzten unean uneko beharrei erantzuteaz gain.Era berean,PMI arauaren eskakizunei erantzuteko beharra sortzen da: arriskuak minimizatzea,negozio aukera berriak detektatzea eta helburuak betetzea.

Amaitzeko,gaur egun graduondoko kopuru mugagabea dago gure prestakuntza osatzeko, bilatutako profesional bat izateko eta nahi den arrakasta lortzeko.Dena den,masterra aukeratzerakoan,gustuko duguna,gure gaitasunak eta enpresa munduak eskatzen eta bilatzen duenaren konbinazio zuzena egin behar dugu. Hortik dator kontuan hartzea zein graduondokoak diren eskari gehien dutenak.

Laguntzen du

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.