Culinary Action! foroa ospatu da Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroak gastronomiaren etorkizuna suspertzeko irtenbideak bilatzen ditu, Ekoizpenaren, Industriaren, Txikizkarien eta Horecar sektorearen ikuspegietatik
Jon Lasa Galdos
Iragan otsailaren 23an eta 24an gastronomiaren sektoreko adituak eta liderrak Culinary Action! Ekintzaileen VIII. Nazioarteko Foroan bildu ziren. Edizio hau birtuala izan da eta jendeari irekita egon da doan. Urte konplexu eta erabakigarria izan da 2020a eta argi erakutsi du zaurgarria dela sektore gastronomikoaren balio-katea; 2021ean, berriz, erronka geroz eta handiagoa da eragile guztientzat. 2021eko Foroa balio-kateko eragile guztientzako topagune eta lanerako gunean izan da, COVID-19ak eragin duen krisiarekin agertu diren ahulgune nagusiak indartu eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetu ahal izateko. Dani García (La Gran Familia Mediterránea) arduratu zen otsailaren 23an Foroa inauguratu zuen hitzaldia emateaz, honako gai honen inguruan: 'Zein da gastronomiaren etorkizuna?'. Horrez gain, bi mahai-ingurutan, gastronomiaren hainbat arlotako profesionalak bildu ziren; zehazki, Ekoizpen, Industria, Retail edo Horeca sektoreetakoak. Solasaldi horietan, eztabaidatu zuten nola definitu beharko liratekeen gastronomiaren erronka nagusiak, balio-kateak batera egin dezan lan; horrez gain, sistema gastronomikoak zientziaren, gastronomiaren eta gizartekontzientziaren arteko elkargunean duen posizioari buruzko ikuspegia partekatu zuten. Mahaiinguru horietan parte hartu zuten adituen artean, honako hauek egon ziren: Jorge Portillo (GreeMko), Jorge Mas (Crearmas), Javier Olleros (Culler de Pau), Bernat
Añaños (HEURA) eta Nabila Rodriguez (Alchemist eta BCCko ikasle ohia). Lehen jardunaldi horri azkena emateko, Beatriz Romanos-ek (FoodTech Magazine) sektoreak dituen erronka handietarako erantzun nagusiak eman zituen, 'Etorkizuna hemen dago jada' izeneko ponentzian. Foroaren bigarren egunean, hainbat tailer praktiko egin ziren, eta sektoreko arlo bakoitzean jarri zuten arreta. Tailer horietan, balio-kateko hainbat eragilek hartu zuten parte, eta haien artean egon ziren Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Xanty Elías (Finca Alfoiz), Josu Garaialde (HAZI), José Pablo Larrea (Baserria Km0), Inés Baigorri (Alava Wines), Xabier Alberro (Alberro Horticultura), Jon Torre (Petritegi) eta Maitane Alonso (Innovating Alimentary Machines). Bertan izan ziren, halaber, Osigris, Zyrcular Foods, Kendu eta
El Súper de los Pastores enpresen ordezkariak. Profesional horiek beren esperientziak, aholkuak eta ezagutzak partekatu zituzten, eta sektorearen egungo premiei erantzun batzuk eman zizkieten, sektorean inspirazioa eta berrikuntza sustatzea xede zuten hitzaldien bidez. Foroak Onekin-en, Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren lankidetza instituzionala zuen, Mahou-San Miguel-en babesa eta Gastroeconomy-ren lankidetza. Culinary Action!-i buruz Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekimenak ekintzailetza eta negozio berriak sustatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren arloan. 2014tik, espazio berean biltzen ditu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria, bai eta gizartea ere, gastronomiaren sektorean benetako inpaktu sozioekonomikoa eragiteko. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du, eta, horretarako, elikadura-sistemari erronka jotzen dioten star-
tup eta proiektu jasangarriak sustatzen ditu, hala nola #foodtech, #restech eta #agrotech. Gainera, gizarteari irekitako ekintzailetza-guneak sortzen ditu. Gune horiek komunitate ekintzailearen eta startup-en beharrak detektatzea ahalbidetzen dute, eta erantzun arin eta azkarra ematea, merkatuari irtenbide erabilgarria proposatzeko. Orain arte, bere azelerazio-programak (Culinary Action!-en azeleragailua) sektoreko 75 startup azeleratu ditu. 2021ean, Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatzen du. Sortu zenetik, Gastronomiaren 360º-ko ikuspegia landu du erakundeak, hainbat ekimen eta proiekturen bidez. Aurten, erakundearen balioetan (pasioa, bikaintasuna, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa) oinarritutako lorpenak eta etorkizuneko erronkak goretsi dira. Informazio gehiago: https://culinaryaction.com/forum/viii-foro-internacional-deemprendedores-2021/
Mondragon City Challenge, proiektu ekintzaile eta kooperatiboen bila Abian da Mondragon City Challenge, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehen Lehiaketa Jon Lasa Galdos
Mondragon City Challenge ekimenaren aurkezpenak euskal kooperatibismoaren eragile nagusiak bildu zituen joan den otsailaren 17an, Arrasaten. Ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehen lehiaketa honen helburua da teknologiaproiektu berriak lortzea, besteak beste osasuna, energia-trantsizio eta digitalizazioaren alorretan. Arrasaten egin zen aurkezpenera ondokoan bertaratu ziren: Elena Pérez, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea; María Ubarretxena, Arrasateko Alkatea; Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko erakunde harremanetarako zuzendaria; Iker Estensoro, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia; Rosa Lavin, Konfekoopeko lehendakaria; Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria; Juan María Concha, ASEkoopeko lehendakaria; Miguel Ángel Lazpiur, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko lehendakaria; Josean Aparicio Chana, Laboral Kutxako Debagoieneko eta Goierriko zuzendaria; Iñigo Arrieta, EIKAko Errektore Kontseiluko lehendakaria; Iñaki Zaldua, Ecenarroko zuzendari komertziala; Gonzalo Soto, Nafarroako Rural Kutxako Ekintzaileentzako Línea Iniciaren arduraduna; eta Jon Giménez, Errekako Errektore Kontseiluko lehendakariordea. Kooperatibismoaren defentsa Ekitaldian parte hartu zuten entitate laguntzaile guztiek kooperatibaren eredua bera jarri zuten balioan. "Etorkizuna da. Gizarteekonomiak, oro har, eta kooperatibismoak, bereziki, ingurunean aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzen dituzte", esan zuen Elena Pérezek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, eta ildo beretik azaldu ziren ekitaldian parte hartu zuten guztiak. Mondragón City Challenge lehiaketa bi adin-tartetan egingo da:
"lehenak 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean proiektuak sustatuko ditu, eta bigarrenak 18 eta 24 urte bitarteko ekintzaileen artean". Bi kasuetan, ekimen kooperatiboa sustatzea izango da helburua. Mondragon City Challenge Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu dute Mondragon City Challenge lehiaketa, eta lehenengo edizioa aurkezten dute antolatzaileek: El Diario Vascok, Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Kooperatiben Kontseilu Gorenak, Konfekoop-ek, MONDRAGON Korporazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa da, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dagoena, ekintzailetza kooperatiboko jokaerak sustatzea eta gazteei eredu kooperatiboa hurbiltzea helburu duena, antzerako eredu batean oinarritutako enpresaproiektuak garatzetik abiatuta. ❚ Parte-hartzaileak: Mundu osoko ikastetxe publiko, pribatu zein itunduetako batxilergoko, erdieta goi-mailako heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago Mondragon City Challenge lehiaketa. Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde osatu ahal izango du, bi eta lau kide artekoak. Parte-hartzaileen ikasketa-mailaren eta adi-
naren arteko orekari eusteko helburuz, honako hauek dira antolatzaileek definitu dituzten kategoriak: ❚ 16 eta 18 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea) ❚ 19 eta 24 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea) ❚ Erronka: Mondragon City Challenge lehiaketako parte-hartzaileek zerotik hasita enpresaproiektu bat sortzeko desafioari egin beharko diote aurre, ondorengo edozein erronkari helduta: ❚ Erronka Teknologiko-Digitala: Digitalizatzea, Adimen Artifiziala eta Big Data, Teknologia herritarren zerbitzura, Automatizazioa, Ziber-segurtasuna, Ekonomia digital bidezko eta lehiakorra sustatzea, etab. ❚ Erronka Sanitarioa-Soziala: Osasun-sistema, Pandemiaarriskuak, Demografia eta zahartze osasungarria, Migrazioa, Genero-berdintasuna, Zainketa-eredu berriak, etab. ❚ Erronka Energetikoa-Klimatikoa: Neutraltasun klimatikoa, Energia-sistemaren deskarbonizazioa, Baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra, Mugikortasun jasangarri eta adimentsua, Bidezko energia-trantsizioa,“Fromfarm to table”,etab. Ezinbesteko baldintza izango da lantaldeak garatzen duen proiektua kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikita egotea.Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defen-
datuko dute euren proiektua, 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia Antzokian egingo den ekitaldian. ❚ Tutoreak eta prestakuntza: Tutoreak egongo dira Mondragon City Challenge lehiaketan, ASECOOP aholkularitza-enpresakoak (aholkularisenior kooperatibistak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoak; aholkulari horiek kooperatiba-enpresetako zuzendaritza-taldeetako kideak izandakoak dira, eta horrek ematen dien esperientziatik, partehartzaile gazteei lagun egin eta arreta eskainiko diete.Antolatzaileek izendatuko dute talde bakoitzarentzako tutorea, sailkatutako 20 taldeak zehaztu ondoren.Talde bakoitzak aukeratutako erronkari eskain diezaioketen esperientzian oinarrituta egongo da, batez ere, izendapen horiek egiteko irizpidea. Halaber, prozesuan zehar kategoria bakoitzari egokitutako prestakuntza-ekintzak antolatuko dira, tresna gehiago eskaintzeko eta proiektu bakoitzaren kalitatea indartzeko helburuz. Antolatzaileek, gainera, www.mondragoncitychallenge.com webgunearen bitartez, zenbait jarraibide emango dizkiete parte-hartzaileei, proiektua prestatzen laguntzeko eta, era horretan, denek gidoi berari jarrai diezaioten. Informazio gehiago: mondragoncitychallenge.com
Laguntzen du
MU, ikasleen talentua sustatzen Ikasleen talentua sustatzeko gida eta gai horren gaineko ikastaroa eta webinar sorta aurkeztu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Jon Lasa Galdos
Joan den otsailaren 24an, 'Ikasleen talentua sustatzeko gida: Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta unibertsitaterako hainbat aukera' izeneko liburua aurkeztu zuen KoLaborategiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpen publikoan Eragin izeneko proiektuan esku hartu duten ikertzaile guztiek parte hartu zuten. Hitzordu horretan, halaber, irakasleei zuzendutako talentua eta aipatua sustatzeko dimentsioen gaineko MOOC ikastaroa (Massive Open Online Course) eta webinar sorta irekia aurkeztu ziren. Proiektuaren bultzatzaileen ustetan, talentuaren garapena hezkuntza erakundeen erronka nagusietako bat da, gainera, ikusi dute orain arte egindako ikerketek mahaigaineratu dutela talentuarekin lotutako gaitasunak garatzeko, gakoa dela testuinguru aberatsak eskaintzea. Ikuspegi hori hartzen du oinarritzat otsailaren 24an aurkeztutako gidak; horregatik, gidak proposatzen ditu hezkuntza testuinguruak ikasleen talentua sustatzeko egokiagoak izateko bideak. Talentua eta talentuaren dimentsioak
Laguntzen du
Ikertzaileek ahalegin berezia egin dute gida arina eta erabilerraza egiten. Liburua bi zatitan dago banatuta. Hasteko, talentua zer den definitu dute, baita talentua osatzen duten dimentsioak zehaztu ere, hala nola dimentsio kooperatiboa, sortzailea, ekintzailea, pertseberantea, malgua, kritiko-analitikoa eta emozioen erregulazioaren dimentsioa. Azpimarratzekoa da talentuaren kontzeptualizazio lan hori askotariko sektoreetako ordezkarien arteko eztabaidaren ondorio izan dela. Ondoren, oso era praktikoan, iradoki dituzte bideak talentuaren dimentsio horiek hezkuntza testuinguruetan sustatzeko. Liburuaren egileek nabarmendu nahi izan dute gidan jasotakoak aukerak direla, eta ez ezinbestean egin beharrekoak. Hala, talentua susta-
tzeko aukera bakoitzarekin batera, informazio zehatza eman dute, eta, bidenabar, sakontzeko kanpo baliabideak iradoki dituzte, interesa duen orok informazio gehigarria izan dezan. Bigarren atal hori osatzeko, aintzat hartu dituzte ikertzaileen ekarpenak eta talentuaren sustapenaren esparruko nazioarteko praktika esanguratsuak.
Hezkuntzatestuinguruan ikasleen talentua sustatzeko egokiagoak izan daitezkeen bideak proposatu ditu gidak
Gida batez ere Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitate mailakoei zuzenduta dago, etapa horietan gauzatzeko aproposak diren aukerak jasotzen baitira. Dena den, egileek ezinbestekotzat jotzen dute gidan jasotakoak testuinguruari egokitzea. Liburuan parte hartu dute Mondragon Unibetsitateko Iñaki Larrea, Paula Alvarez-Huerta, Ana Carpintero, Oxel Azkarate-Iturbe,
Jose Ramon Vitoria eta Beñat Flores eta EHUko Alexander Muela ikertzaileek. Proiektuak Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Talentuari buruzko MOOC ikastaroa Baina, gidaz gain, Eragin proiektuko ikertzaileek baliatu dute hitzordua aurkezteko martxoren 1etik apirilaren 16ra irekian eskaniko duten gaiaren gaineko MOOC ikastaroa eta aldi bereko webinar sorta irekia. 'Ikasleen talentua sustatzeko ikastaroak' nahi dizkie estrategiak eskaini irakasleei ikasleen talentuaren garapenerako testuinguru aproposak diseinatzeko. Hortaz, talentuaren dimentsioak sustatzeko estrategiak landuko dira bertan. Argitaratu den gida bezala, ikastaro honen hartzaileak dira Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko irakasleak. Egitura eta modalitatea: Talentuaren dimentsio bakoitzaren kontzeptualizazioa eta ikasleengan sustatzeko estrategiak: ekintzailetasuna, pertseberantzia, pertsona kooperatiboa, erregulazio emozionala, sormena, malgua eta kritikoanalitikoa.Ikastaroa erabat online izango da. Dimentsio bakoitza lantzeko, batez ere estrategia jakin batzuetan oinarrizko materiala eskainiko da, baita sakontzeko material osagarria ere. Zuzenean edo
nahieran jarraitu ahal izango diren webinarrak ere izango dira. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek helbide honetan eman beharko dute izena: eragin@mondragon.edu Webinarrak Ikastaroaren osagarri bezala, webinar sorta bat ere prestatu dute Eragin proiektuko ikertzaileek. Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Webinarrak euskaraz eskainko dira. ❚ Martxoak 9: Irakasleak eskaintzen dituen testuinguruak eta ikasleen pertseberantzia. Nagore Iñurrategi (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 10: Pertsona kooperatiboaren garapena hezkuntzan: ikaskuntza zerbitzua. Oxel Azkarate, Nekane Goikoetxea eta Nagore Iraola (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 16: Ikasleen artean taldeko kultura ekintzaile bat sustatzeko estrategiak. Aitor Lizartza (Mondragon Team Academy). ❚ Martxoak 17: Design Thinkinga hezkuntzan: sormenerako aukera. Beñat Flores. (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 23: 10 gako pentsamendu kritikoa garatzeko. Joseba Aldasoro. (Elhuyar).
Ikaslan Bizkaia, bere laneko bitartekaritza-zerbitzua indartzen IkasEnpleguk, hau da, Ikaslan Bizkaiak LHko ikasle eta tituludunei eskaintzen dien laneko bitartekaritza-zerbitzuak, hirukoiztu egin du kudeatutako enplegu-eskaintza kopurua bere bigarren urtean Jon Lasa Galdos
IkasEnplegu ekimena duela bi urte jarri zuen martxan Ikaslan Bizkaiak eta, ordutik, LHko tituludunei bideratutako 845 lan-eskaintza espezifiko kudeatu ditu, guztira (bigarren urtean, lehenengoan baino 645 gehiago izango dira, zehazki). Halaber, azkenean sinatu izan diren ia 500 kontratutan esku hartu du. LHko ikastetxeetako ikasleen enplegagarritasuna sustatu eta, aldi berean, EAEko produkzio-sisteman zegoen erdi- eta goi-mailako teknikarien beharrizanari erantzuteko sortu zen IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzua. Lanbideren kolokazio-agentzia gisa inskribatuta dago, eta laneko bitartekaritzan esperientzia zabala duen eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen LHko zikloetan prestakuntza jaso duen edo jasotzen ari den talentuaren profilak, tresnak eta erakarpen-prozesuak ondo ezagutzen dituen talde batek osatzen du. Langileak bilatzeko eta hautatzeko orientazioa eta laguntza ematen diete enpresei, hala ohiko kontratazioetan, nola lanmundura sartzeko programekin (Lehen Aukera) eta lantokiko prestakuntzarekin (Txandakako LH Duala) zerikusia duten kontratazioetan. Gainera, LHko ikasle eta ikasle ohiei beren profil profesionala
apurka-apurka garatzen doazen gaitasun tekniko eta zeharkakoen arabera sortzeko aukera ematen dien enplegu-poltsa bat du IkasEnpleguk, eta profil hori eguneratzen joan daiteke interesdunak bere garapen pertsonalean eta laneko esperientzian aurrera egin ahala. Ez hori bakarrik: enplegu bila dabiltzanek aukera dute beren burua lanpoltsan aktibo dauden eskaintzetarako hautagai gisa aurkezteko.
IkasEnplegun izena eman dutenek doako aholkularitza-zerbitzua eska dezakete, lan-merkatuan sartzeko zein beren ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeko
Bestalde, IkasEnpleguk doako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua ematen die enplegupol-tsan izena emanda daudenei; zehazki, profil profesional zehatz bat betetzera eramango dituzten prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiena duten lan-arloak identifi-
katzen lagun-tzen die. LHko ikasle edo titulatu guztiek eman dezakete izena IkasEnplegun; berdin dio ikasketak Bizkaiko Ikaslan sarean edo EAEko beste ikastetxeren batean egin izana. Halaber, helburua lan-merkatuan sartzea edo norberaren ibilbide profesionalari norabidealdaketa bat egin nahi izatea izan daiteke. Are gehiago, lanpoltsan izena emanda daudenen % 35 lanean dago, % 46 langabezian eta % 19 ikasten.
Azken hilabeteotan, enpresek gehien eskatu dituzten profilak administrazioaren, osasungintzaren, mantentze-lanen eta fabrikazio mekanikoaren arloetakoak izan dira. Ikaslan Bizkaia Bizkaiko Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia. Beren lanerako oso prestatuta dauden irakasleen bidez, helburua da irakaskuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzea, bat etorriko dena egungo lan-merkatuaren beharrizanekin, eta, aldi berean, aintzat hartuko duena ikasleen giza prestakuntza. Ikaslan Bizkaiak ikastetxeei eta euskal Lanbide Heziketa publikoari kudeaketaren, prestakuntzaren, modernizazioaren eta berrikuntzaren arloetan aurrera egitea ahalbidetzen dieten ekintzak eta proiektuak sustatu eta koordinatzen ditu. Horrez gain, loturak ezartzen ditu bere sareko ikastetxeen eta enpresa-ehunaren artean. Informazio gehiago: www.ikaslan.net enplegu.ikaslanbizkaia.eus/
"Ekintzaileak oso argi izan behar du zer lortu nahi duen"
Jon Lasa Galdos
2020ko abuztuan David Casanovak, Manuel Herrerok eta Smith Donkorrek Erasmus Play plataforma abian jarri zuten. Unibertsitate-ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, estatu zein Europa mailan. Elkarrizketa honetan, Davidek proiektua azalduko digu eta ekintzaile gisa izan duen esperientzia kontatuko digu. Zer da Erasmus Play? Erasmus Play unibertsitateko ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, nazio mailan zein nazioartean. Egiten duena da ostatua aurkitzeko prozesua erraztea. Sareko ostatu-plataforma nagusietako ostatu eskaintza guztiak webgune bakar batean biltzen ditu; etxebizitza, egoitza, logela edo pisu partekatuak. Hegaldietarako Skyscanner edo hoteletarako Trivago webguneen baliokidea izango ginateke. Funtzionalitate bera litzateke. Erabat doakoa, sarbide irekia da, beste herrialde batzuetara bidaiatzen
duten ikasle eta profesional gazteentzat egina. 2020ko abuztuaren 24an jarri genuen abian baina, orduan, Espainiako hiriak estaltzen genituen bakarrik. Zer zerbitzu eskaintzen ditu? Zer informazio eskaintzen du? Prozesu osoa errazten saiatzen gara, izan ere, askotan ikaslea hiri batera joaten da eta ez daki zer dagoen edo zer topatuko duen. Hiriari buruzko informazioa ematen dugu, pixka bat generikoa, unibertsitateari buruzkoa ere bai eta, batez ere, ostatuaren gaiari dagokionez, garrantzi handia ematen diogu erabat egiaztatutako pisuak izateari eta ikasleak informazio guztia jakiteari, ezaugarri nagusietatik hasita, ikasteko mahaia, garbigailua, mikrouhin labea, apartamentuak interneta duen, leiho bat edo balkoia duen... Eta ostatuaren kokapena ere azpimarratzen dugu, hau da, ikaslea denbora gehien igaroko duen fakultatetik zein urrun dagoen. Hori guztia prozesua errazteko da, ez duzula ostatu bila joan behar eta
gero Google Maps-era joan unibertsitatetik noraino dagoen jakiteko. Guztia bilatzailean zentralizatzen dugu.
"Ekintzailetzak denbora-gastu handia dakar" Nola bururatu zitzaizuen ideia? Bizipen pertsonalen bidez sortzen den ideia da. Orain dela 4 edo 5 urte Erasmus ikasleak ginen eta hau pasa genuen. Ohartu ginen ostatua bilatzerakoan benetako arazoa zegoela eta inork ez zuela ezer egin konpontzeko. Bai, ostatua eskaintzen duten hainbat enpresa daude, horiekin lankidetzan ari garenak, baina asko herrialde edo hiri jakin batean espezializatuta daude eta ezer generikoa ez zegoela ikusi genuen. Orduan, zerbitzu hau erreferentziazko atari batean bilakatzeko helburuarekin, enpresa horiek guztiak
taldekatzeko ideia bururatu zitzaigun. Horren ondorioz, Erasmus Play sortu zen. Pixkanaka ideia landu genuen. Zaragozako Unibertsitateari esker Espainiako beste unibertsitate batzuekin elkarlanean aritu ginen hasteko. Espainiako hirietan ostatu bila dabiltzan ikasleei zerbitzuak ematen hasi ginen eta dagoeneko Europan jarri dugu martxan, globala izateko. Zein dira Erasmus Play erabiltzearen abantailak? Abantaila nagusia apartamentu edo etxebizitza berri bat bilatzeko erraztasuna eta erosotasuna da. Tresna honetan zerbitzu mota hau eskaintzera bideratutako enpresa guztiak aurkituko dituzu. Ez duzu konparatu behar webgune ugaritan edo alferrikako erregistrorik egin behar. Horrek guztiak denbora aurreztea nabarmen dakar eta batez ere begiratzen duzun lekua guztiz fidagarria dela ziurtatzen da. Egoitzak egiaztatzeko gai diren plataformekin bakarrik lan egiten dugu, ikasleak
jakin dezan ez duela iruzurrik jasango, gaur egun merkatuan asko dagoelako.
jasan dutela eta mugikortasuna ehuneko handi batean murriztu dela.
Zer baloratzen dute gehien ikasleek ostatua aukeratzerakoan?
Nola bultzatuko zenituzke gazteak Erasmus Play erabiltzera?
Konturatu gara gehien baloratzen dutena prezioa dela, normala izan daitekeen moduan, baina baita ostatuaren kokapena ere. Batez ere unibertsitate eremuak bilatzen dituzte, unibertsitatetik gertu daudenak, eta apartamentua egokituta egotea edo ikaslearentzako ezaugarri nagusiak dituen, hala nola mahai soil bat, eta etxebizitza egoera onean dagoen. Lehen ikasleak pasiboagoak ziren arlo horretan, baina gero eta zorrotzagoak dira eta normala da haientzat prezio oneko kalitatezko apartamentuak bilatzea.
Oso erraza da. Sare sozialetan oso presente gaude eta hortik aurki gaitzakete. Besterik gabe, esan tresnaren erabilgarritasuna eta manipulazioa oso sinplea dela, oso intuitiboa dela, ikasleari hori gustatzen zaiona, eta webgunean sartzea dela eta joango zaren hiria edo unibertsitatea jartzea bezain erraza. Hautatu hasierako eta etxera itzultzeko datak eta plataformetatik eskaintza osoa alderatu dezakezu modu oso sinplean. Horrez gain, iragazkiak aplika ditzakete, hala nola logelak edo etxeak, prezioak, gela pribatua, partekatua edo egoitza...
Pandemiak eragin egin al dizue? Bai. Garapenaren erdian harrapatu gintuen eta mentalitate eta estrategia planteamendu aldaketa pixka bat eman digu, baina batez ere mugikortasunetan oso kaltetua izan da. Ikasle askok lehen seihilekoan Erasmus beka edo mugikortasuna baztertu behar izan zuten eta horietako askok atzeratu egin zuten, bigarren seihilekora edo hurrengo urtera arte. Beraz, ohartu gara hasieran genituen iragarpenek nahiko eragin
Nola sentitzen zarete Generando Futuro IX. Saria jaso ondoren? Guretzat oso ona izan den saria da, batez ere hiru ekintzailek ezarri dugun gure lehen startupa delako eta oso laguntza ona delako enpresa bat sortzean, hasieran dena zaila delako eta are gehiago mota honetako egoerak daudenean. Beraz, horrek asko laguntzen dizu azkarrago eta modu jasangarriagoan hazten.
Zer da negozio bat sortzean onena eta txarrena? Onena da zure negozioa sortzeko eta aurrera egiteko gai zarela eta, batez ere, zuk proposatutako zerbitzua eskaintzen duzula eta betidanik lortu nahi izan duzun balioa sortzea, azken finean existitzen zen eta jarraitzen duen arazoa antzematea zen. Guretzat ez dago ezer handiagorik kausa honetarako gure hondar alea ematen ari garela jakitea baino. Eta okerrenean, ez nuke ezer berezirik izango. Jakin behar duzu konpromisoak denbora-gastu handia dakarrela, inplikazio ugari eragin beharko dituzula eta kontuan hartu gabeko beste gauza batzuk alde batera utzi beharko dituzula. Beraz, oso garrantzitsua da aurrez aurre duzunaren berri izatea.
"Erasmus Play plataforma Europan ere jarri dugu abian, globala izan dadin" Oztopoak topatu al dituzue bidean? Covid oso oztopo handia izan da, eta beti topatzen dituzu oztopo-
ak. Ezetz asko jasotzen dituzu, baina baietz batekin pozik jartzen zara eta jarraitzeko indarra ematen dizu. Gero, ahal duzun moduan moldatzen zara eta pixkanaka alderdi guztietan hobetzen doa. Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei? Prestakuntza oso garrantzitsua dela, eta ekintzailearen jarrera oso garrantzitsua dela niretzat. Oso argi izan behar duzu zer lortu nahi duzun eta hortik aurrera, azken helburua lortzea ahalbidetzen duten helburu txikiak ezartzen hasi. Lana, lana eta lana, eta batez ere horretan fede handia izan zuk proposatu duzuna lortu arte. Etorkizunerako zer asmo duzue? 2020ko abenduan Europarako hedapena egin genuen. Espainian ostatua ematen hasi ginen, hasteko modu ona zela uste genuelako. Enpresa berria zen eta horrela hastea erabaki genuen, baina konturatu ginen Espainiatik kanpoko mugikortasunerako zerbitzua erabili nahi duten ikasle asko daudela. Beti buruan geneukan zerbait zen. Helburua Europako hiri nagusietan egotea da eta pixkanaka estaldura lortzea zenbat eta hiri gehiagotan hobe.
Profesionalizazioa kirolean bultzatzeko lankidetza Mondragon Unibertsitateak, SD Eibarrek eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute prestakuntza eta enplegagarritasuna kirolean sustatzeko xedeareakin Jon Lasa Galdos
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Eibar Kirol Elkarteak eta WATS Teamek (erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalari eta kirol-arloko indarkeriaren prebentzioari dagokienez) akordio bat sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna bi unibertsitate-programaren bitartez sustatzeko xedearekin. Ondoko programak izangao dira: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa. Hitzarmena Ipuruan sinatu zen, elkartearen estadioan, eta ondokoak bertaratu ziren ekitaldira: Lander Beloki, Enpresagintza Fakultateko dekanoa; Mikel Larrañaga, Eibar Kirol Elkartea Fundazioko lehendakariordea; Jon Ander Ulazia, Eibar Kirol Elkarteko kontseilari ordezkaria; eta Alex Navarro, WATS Teameko sortzaileetako bat. Hiru alderdien artean garatutako ekimena kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bidez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak bekaprograma bat du klubeko kirola-
rientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako partehartzaileentzat. Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek programen zehaztasunak eman dituzte, biak ere aitzindariak Euskadin eta Estatuan. Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest dau-
denei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, “executive” programari esker, profesionalak aurrera egiteko gai izaten dira kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 25 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren hirugarren edizioa martxoan abiaraziko da (www.wats.team/wats-expert-online/).
Hitzarmenaren helburua da Euskadin aitzindariak diren masterreko eta graduondoko unibertsitate-programak burutzea Izena emateko epea zabalik Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan
osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren edizioan izena emateko prozesua (www.wats.team/wats-master/). Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiruen artean, helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko eta etorkizunean baterako ekintzak garatzeko. Bi programetako irakasleen artean, eliteko kirolaren munduko hainbat aurpegi ezagun daude, WATS Taldearekin lotuta: Vicente del Bosque (hautatzaile nazional ohia), Julen Guerrero (Sub17ko hautatzaile nazionala eta Athletic Klubeko jokalari ohia), Xabi Prieto (Realeko jokalari ohia), Patricia Ramírez (kirol-arloko psikologoa, idazlea eta hizlaria), Jero García (boxeatzaile profesional ohia eta “Hermano Mayor” telebista-saioko aurkezlea), eta beste hamabost profesional nabarmen, enpresakudeaketaren, ekintzailetzaren, negozio-garapenaren, marketinaren edo komunikazioaren arlokoak, besteak beste.