LHko ikasleak, lehian Maiatzaren 29an 19 taldek Lanbide Heziketako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen 2021eko Euskelec lehiaketaren azken fasean parte hartu zuten Jon Lasa Galdos
Maiatzaren 26an aurkeztu zen Bilboko Ensanche eraikinean, lanbideheziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketaren laugarren edizioa. Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu zuen ekitaldian, bere alboan Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza Olaskoaga zuela. Aurkezpenean, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduradunak eta Alterityko bazkide sortzaileetakoa. bat den Xavi Safont Apariciok parte hartu zuten. Hurreungo larunbatean, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatu zen Bilboko itsas museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. "Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza", zehaztu zuen Rikardo Lamadridek. Lehiaketaren deskribapena Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen zuten, oinarri
eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentziatrena Alterityk garatu du Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromugikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.
Ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak egin zituzten maiatzaren 29an, Bilboko Itsas Museoaren aurrean jarritako den zirkuitu batean Lehiaketak bi fase zituen; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua
ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere. Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen, Bilboko itsas museoaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatu zituzten proba dinamikoetan. ❚ 1. fasea: Proiektu teknikoa ❚ 2. fasea: Proba dinamikoak Lehiaketaren xehetasunak Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen. Hona hemen ordutegia eta ibilbidea: ❚ 7:00: Taldeak sartzea. ❚ 7:00-8:30: Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea. ❚ 7:30-9:30: Ibilgailuen azterketa teknikoa. ❚ 9:45-10:45: Balaztatze-proba. ❚ 11:00-12:00: Azelerazio-proba. ❚ 12:15-13:15: Eslalom-proba. ❚ 13:30-14:00: Sailkapena. ❚ 14:00-15:00: Bazkaltzeko etenaldia. ❚ 15:15-16:30: Erresistentzia-proba. ❚ 16:45-17:45: Sari-ematea. ❚ 17:45: Ekitaldiaren amaiera.
Euskelek Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Lehiaketak bi fase ditu: fase tekniko eta sortzailea, diseinuaren, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloetako erronkak barnean hartzen dituena (hori guztia proiektuaren memoria batean irudikatuta eta epaimahai aditu baten aurrean aurkeztua); eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez. Proba horien ondorioz sari batzuk emango dira, taldeek lehiaketan aztertutako zenbait alderditan izan duten bikaintasuna nabarmentzeko. Txapelketa trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma bat da, eta fabrikazioteknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du. Parte-hartzaileek mugikortasun-eredu berri batetik -trakzio elektrikoko ibilgailuetan oinarrituta- eta industrializazioeredu berrietatik sortutako beharrei erantzun ahal izango diete. Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasea, eremu teknikoari eta sortzaileari dagokiona, eta bigarren fasea, proba dinamikoena. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin ohi da, Zornotzako Boroa enpresa-parkean. Fase honetan, proiektuak aurkeztuko dira. Talde parte-hartzaileek Euskelec proiektuan egin duten lana eta bilakaera islatuko dira. Bigarren fasea maiatzaren 29an ospatu zen.
Lanerako aukerak ematen dituzten karrerak Jarraian, 2021 urte honetan lanerako aukera gehien eman dituzten unibertsitate-karrerak aipatuko dizkizuegu Jon Lasa Galdos
Ba al duzu dagoeneko selektibitatearen emaitza? Ez da erraza derrigorrezko hezkuntza delakoa amaitu ondoren zer egingo dugun erabakitzea. Unibertsitateikasketak egitea erabakiz gero, hainbat faktore hartu behar dira kontuan; beraz, ondorengo lerroetan, gaur egun lanerako aukera gehien eskaitzen dituzten unibertsitate-karrerak zeintzuk diren adieraziko dizugu, ikasketak aukeratzerakoan lagungarri izango garelakoan. Gogoratu, ordea, unibertsitateko edozein tituluk, zure sektorerako funtsezkoak diren gaitasun edo espezializazio zehatzik gabe, ez duela etorkizuneko lan itxaropentsua ziurtatzen. Unibertsitate-ikasketak egitea, gradu ertaina, goi mailako titulua edo lan mundura sartzea dira norberak dituen alternatibetako batzuk. Unibertsitate-karrera aukeratzea zure etorkizun profesionala markatuko duen erabaki da. Karrera hori aukeratzerakoan, normalean egiten den lehen gomendioa bokazioari jarraitzea da; hau da, asebeteko zaituen karrera bar aukeratzea, eroso senti zaitezen eta profesionalki hazteko aukera izan dezazun.
Erasmus programan parte hartu dutenek lana lortzeko aukera handiagoak dituzte
Zoritxarrez, ametsetako karrera edo gradu guztiak ez dira irteera profesional handiak dituzten karrerak. Horregatik, eta gaur egungo lan panorama nola dagoen ikusita, askok aukeratzen dituzte benetan irteera profesionalak dituzten karrerak, hau da, enpresek eskatzen dituzten unibertsitate karrerak. Hori dela eta, gaur egun lan aukera gehien dituzten unibertsitate karrerak zeintzuk diren adieraziko dugu jarraian, egin beharreko ikasketak aukeratzerakoan lagundu ahal izateko. Irteera gehien duen karrera Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
da, lan eskaintzaren % 4,5arekin, eta eskaintzak graduatuentzako bereziki direnean, % 7,3ra iristen da. Bigarren postuan, berriz, Informatikako Ingeniaritzako karrera aurkitzen dugu, orain arte lan-eskaintza osoko % 3,5 zuen Industria Ingeniari Teknikoari lekuz aldatuz, eta kopuru hori % 5,6raino igotzen da lizentziatuen lan-eskaintzetan. Eskatutako karrerarik eskatuenen Top 3a Industria Ingeniaritza tituluak ixten du. Kasu honetan, jasotako eskaintzak eta tituludunentzako eskainiak % 3,4 eta % 5,5 ingurukoak dira hurrenez hurren. Lan aukera gehien dituzten unibertsitateko 3 karreren top honetaz gain, jarraian lan aukera gehien dituzten 10 karrerak eta titulu bakoitzaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezu. Zure bidea aukeratzean laguntza handia emango dizutela espero dugu, eta baita ikasteko unibertsitaterik onena ere. 2021ean, lan aukera gehien Hainbat hezkuntza atariren eta Giza Baliabideen aholkularitza enpresen arabera, hauek dira aurtengo ikasturtean lan aukera onenak dituzten unibertsitate tituluak: 1.Enpresen Administrazioa eta Finantzak. Lizentziatuen enplegagarritasunaren abangoardian urteak daramatzan karreretako bat da eta lan aukera ugari erakusten ditu. 2.Informatikako Ingeniaritza. Lan merkatuan STEM karrera-
rik garrantzitsuenetako bat da, diziplina anitzeko eta espezialitate motez gain. 3.Industria Ingeniaritza. Lan eskaintza guztien % 3,5 jasotzen du eta progresiboki hazten jarraitzen du. 4.Merkataritza eta Marketina. Eremu digitalak lan ingurune hau eraldatu du, sektorea berriro definituz, eta horrek tresna, lanpostu eta lan aukera berriak dakartza. 5.Psikologia eta Pedagogia. Hezkuntza berrikuntzak edo ikaskuntza ingurune berriek lan eskari berriak eskatzen dituzte. Gainera, funtsezko profesionalak dira teknologiaren erabilera berriak burutzeko eta modu iraunkor eta arduratsuan egiteko. 6.EAZ eta Zuzenbidea. Titulu bikoitz osatuenetako bat da eta lan eskari gehien asetzen dituena, enpresa mota guztietako jarduera edo ekintzailetza proiektuetan beharrezkoa izateaz gain. 7.Telekomunikazio Ingeniaritza. Aro digitala IKTen aroa da; horregatik da profil profesional erakargarrienetako bat, eskaera handia duena eta nazioarteko merkatuan aukerak dituena. 8.Lan Harremanak eta GGBB. Lan merkatua eraldaketa betean dago eta enplegu modalitateak ingurune berriekin batera bizitzeko modua bilatzen ari da. 9.Ekonomia. Beti izan da enplegagarritasun ona duen karrera, non graduondoko prestakun-
tzak eta lizentziatuak zuzendu nahi duen eremuak pisua duten. 10. Industria Ingeniaritza Elektronikoa eta Automatizazioa. Gora egiten duen Ingeniaritzetako bat da eta berrikuntza teknologikoarekin lotutako erronka guztiei aurre egiteko gai da. Lan aukera gutxiago dituzten karrerak Hau da beste puntu garrantzitsu bat: lan merkatuan zein titulu gutxien eskatzen dituzten jakitea. Baremoaren kontrako aldean, lan aukera gutxien dituzten karrerak daude, eta horrek adierazten du enpresetarako profil profesional gutxien eskatzen direla edo interesgarriak ez direla. Frantses Filologia Itsas nabigazioko diploma Arabiar Filologia Artearen historia Itsas zientzia Horrekin lotuta, kontuan hartu behar da unibertsitateko tituludunen langabezia tasa % 19,5 dela. Trebetasun eskatuenak Lan eta gizarte testuinguru berri hauetan, guztiz ulergarria da negozio kulturak ere aldatzen ari direla eta Giza Baliabideen kontratatzaileek profil profesionalen beste ezaugarri batzuei erreparatzen dietela. Aurreikuspenen arabera, 2021erako sormena izango da gehien eskatzen diren hiru gaitasunetako bat; hau da, langile erabakigarriak, proaktiboak eta etengabe ikasten ari direnen bilaketak areagotuko dira.
Laguntzen du
Eusko Jaurlaritza, LHz jarduten Europan Eusko Jaurlaritza Lanbide Heziketaren etorkizuneko erronkei buruzko Europako Batzordearen jardunaldietan parte hartzera gonbidatu dute Jon Lasa Galdos
Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak “The Role of Regions and Cities in Delivering High Quality Apprenticeships” (Eskualdeen eta hirien eginkizuna kalitate handiko ikaskuntzak ezartzean) Europako goi-mailako biltzarrean parte hartu du joan den ekainaren 3an. Biltzarra Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) antolatu dute, EARLALL (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzarako Eskualdeko eta Tokiko Agintarien Europako Elkartea) sarearen laguntzarekin. Euskadiko Lanbide Heziketa jardunaldiko hasierako hitzaldia emateko gonbidatu zuen Europako Batzordeak, eta Jorge Arevalo sailburuordeak, Euskadiko Lanbide Heziketak gaur egun darabilen ikuspegitik, Lanbide Heziketaren etorkizunari Europak nola aurre egin behar dion azaldu zuen. Jardunaldi telematikoa ekainaren 3an eta 4an egin ziren eta goi-agintariek hartu zuten parte. Hasiera emateko saioan Nicolas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioak eta Apostolos Tzitzikostas Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariak esku hartu zuten.
Arevalok adierazi zuen etorkizuneko erronkak nahitaez eskatzen dutela pertsonak ardatz bilakatzea, eta aldaketa ororen oinarrian gizakia egotea Pertsona ardatz Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, bere hitzaldian hizpide hartu zituen gure gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonak, batez ere 4. Industria Iraultzaren abiadura azkarraren ondorioz, eta aurrean dugun agertokia des-
kribatu zuen, robotika, adimen artifiziala eta 5G eta 6G konektagarritasuna bereizgarri izango dituena. “Mundu horretan dena egongo da konektatuta, 5.0 gizarte berria izango da”, adierazi zuen. Hori dela eta, Europak aldaketa handiak egin behar ditu, eta horrek, Arevaloren hitzetan, “behartzen gaitu Europako ekoizpen-egitura eraldatzera, enpleguak beste era batera antolatzera eta gure prestakuntza-sistemak aldatzera”. Lanbide Heziketako sailburuordeak azpimarratu zuen gizakiak izan behar duela 5.0 gizarte honen helburu lehena, eta edozein aldaketaren ardatza pertsona izan behar dela. “Errazena makinak erostea da; zailena horiek lanean jartzea eta ez gelditzea lortzea da. Automatizazioak eta robotikak har dezakete oinarrizko eskulanaren lekua, baina gauza guztiek ongi funtzionatzeko pertsona espezializatuak eta ongi prestatuak beharko dira”, adierazi zuen. “Horretarako -azaldu zuen-, Lanbide Heziketaren erronka da jarduerak arlo ezberdinetara zabaltzea eta hedatzea, aurrean dugun etorkizun konplexu horri erantzun ahal izateko”. Lanbide Heziketak, beraz, erronka berriei erantzun behar die: ikaskuntza-metodo berriak garatu behar ditu; antola-
kuntza-sistema berriak ezarri behar ditu; eta Lanbide Heziketako ikastetxeak LH 5.0 ikastetxe adimendunak bihurtu behar ditu. “Goi-errendimenduko formakuntza, berrikuntza estrategikoa eta adimen aplikatua landuko dituzten ikastetxeak izan behar dute, pertsonen prestakuntza goitik behera aldatuz eta gure enpresei garapen adimendunerako bidean lagunduz”. Lankidetza-sareak eta bikaintasun-zentroak Europako Batzordeak 2018an hartu zituen dagoeneko erreferentziatzat Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Europako bikaintasun-zentroen ekimena abian jartzeko. Europako Batzordetik sustatzen ari diren -eta sektore ezberdinetan 12 lankidetza-plataforma lideratzen dituzten- Europako bikaintasun-zentro horiek eredutzat hartuta, Arevalok berretsi zuen formula horrekin jarraitu beharra dagoela, hau da, sarean lan eginez. “Lankidetza-sareak estrategikoak dira etorkizuneko erronka horiei erantzuteko; garrantzi ikaragarria dute etorkizun arrakastatsua finkatzeko”. Alde horretatik, ziurtasunez adierazi zuen estrategia horren emai-
tza bikainak urte gutxiren buruan ikusiko direla, eta Europa munduko Lanbide Heziketaren buruan kokatuko dutela. Hitzaldiari amaiera emateko, oraindik ere lan ugari dagoela egiteko aitortu bazuen ere, adierazi zuen bide onetik goazela. “Baina gogoan izan etorkizuna orain prestatu behar dela. Gauzak egiteko beste modu bat asmatu behar dugu, bihar zer beharko dugun pentsatuta eta gaur diseinatzen hasita”. Mahai-ingurua Euskadiko Lanbide Heziketak ekainaren 4an jarraitu zuen jardunaldian parte hartzen, eta kasu horretan Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta Iñigo Araiztegui Tknikako (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Nazioartekotze alorraren arduradunak esku hartu zuten. Biek Europako prestakuntzaren etorkizuneko erronketan tokiko eta eskualdeko eragileek duten inplikazioari buruzko mahai-inguru telematiko batean parte hartu zuten, Bretainiako (Frantzia), Västra Götalandeko (Suedia) eta Erroma Hiriko (Italia) ordezkariekin batera.
Ikur 2030: bikaintasuna ikerketan Ikur 2030 Estrategia sortu da, Euskadiko zientzia-egitura indartzeko xedearekin Jon Lasa Galdos
Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearekin batera, Ikur 2030 estrategia aurkeztu du joan den maiatzaren 27an; Estrategia hau Hezkuntza Sailak jarriko du abian, bikaintasuneko ikerketaren eremuan. Ikur 2030 Estrategia Euskadiko zientzia-egitura indartzeko sortu da, nitxo zehatz batzuetan nazioarteko posizionamendua lortzeko. Apustu irmoa egiten du datozen urteotarako lau ikerketa-eremu estrategikoren alde, eta Hezkuntza Sailak 100 milioi euro inbertituko ditu eremu horietan. Honako hauek dira aipatu eremuak: Neurozientziak, Teknologia Kuantikoak, Neurotronika eta Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala. Ikur 2030 Estrategiaren aurkezpen-ekitaldian, era berean, Hezkuntza Sailaren mende dauden 9 BERC ikerketa-zentroetako (Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa- zentroak) ordezkariak egon dira, zentro horiek eginkizun eragile garrantzitsua izango baitute Ikur 2030 Estrategian.
Estrategiaren helburua da nazioarteko komunitateak estrategikotzat jotzen dituen esparruetan erreferente izatea “Jauzia egin” Aurkezpenean, Bildarratz sailburuak Euskadik ikerketa-eremuan lortu dituen garapen- kota altuak eta gaitasun bikainak nabarmendu zituen; hori hala da, Euskadiko Unibertsitate Ekosistema osoaren lanari eta elkarlanari esker (unibertsitateak, BERC zentroak, Ikerbasque, Euskampus). “Erreferente gara eremu askotan, eta Euskaditik kanpora finantzaketa eskuratzea lortu dugu. Alegia: indartu egin gara, eta Euskadi erreferente da nazioarteko mailan. Baina harago joan nahi dugu”, azaldu zuen. “Orain, nitxo zehatz batzuetan intentsitate handiagoz egin nahi
dugu apustu. Geure burua gai ikusten dugu eremu zehatz batzuetan jauzi esanguratsua egiteko. Laburbilduz, gure gizarteari eta gure ekoizpen eta enpresa-egiturari lagundu nahi diegu, gure BERC zentroetan egunero egiten duten lanaren bidez, oinarrizko ikerketaren bidez. Euskadin egiturazko aldaketa lortu nahi dugu, zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta gizartearen arloetan inpaktua izango duena, eta, horretarako, ibilbide luzeko ikerketaekimen enblematikoak sustatu. 2030era begira gaude. Denboran iraunkortasunez kontzentratuko ditugu baliabide eta ahaleginak”. 4 eremu Ikur 2030 Estrategiak apustu irmoa egiten du lau eremu edo nitxo enblematikoren alde, une honetatik 2030era arte. Nazioarte-mailan zientzia-ekimen nagusiekin eta ikerketa- ildoekin bat datorren erabakia da. Mundu mailan egiten den apustua da eremu horien aldekoa, erronka globalei erantzuteko duten ahalmena kontuan hartuta, eta Euskadik gaitasun bereziak ditu eremu horietan. Ikur-en lau eremu estrategikoak eta haien sektore edo aplikazio-arloetako batzuk honako hauek dira: ❚ Neurobiozientziak: besteak beste, zahartze osasungarriaren edo medikuntza pertsonalizatuaren inguruko aplikazio-sektoreekin. ❚ Teknologia Kuantikoak: besteak beste, teknologia aeroespazialean edo telekomunikazioetan aplikatzekoak.
❚
Neutrionika (neutroien eta neutrinoen fisika barne hartzen du): hainbat eremu, hala nola industria biomedikoa, energiaren biltegiratzea edo ingurumena. ❚ Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala: besteak beste, industria adimenduna edo energiaren eremua. Inbertsioa eta inpaktua Apustu honek inbertsio handiak ere behar ditu, bai azpiegituretan, bai ikertzaileak erakartzeko, bai nazioarteko proiektuetan parte hartzeko. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak, datozen hamar urteotan, 100 milioi euro gehiago bideratuko ditu Sailaren aurrekontuetara. Baina 2021-2030 aldian mobilizatutako inbertsioa, guztira, 280 milioi eurokoa izan daiteke, beste proiektu batzuekin konektatuz eta beste eragile batzuen atxikimendua lortuz, besteak beste enpresa pribatuak, beste administrazio batzuk edo nazioarte-eremuko eragileak. Ikur estrategiari esker aurreikusten den inpaktua ere, 2030a jomuga izanik, esanguratsua da: ❚ Beste 400 ikertzaile gehiago kontratatzea. ❚ 4.000 argitalpen indexatu baino gehiago. ❚ 30 patente baino gehiago ustiapenean. ❚ 20 enpresa baino gehiago sortzea. ❚ 350 milioi euro baino gehiago fakturatzea. ❚ 3.200 lanpostu inguru sortzea. BERC zentroen eginkizuna Euskadiko 9 BERC zentroek (Basque Excellence Research
Centre), Hezkuntza Sailaren mendeko direnek, eginkizun eragilea eta erabakigarria izango dute Ikur Estrategian. Estrategiak BERC zentro bakoitza Ikur-en identifikatutako 4 eremuetakoren batekin lotzen du ikerketa lana zer zientzia-eremutan egiten duen kontuan hartuta-. Baina hori hasierako argazki bat da, eta, estrategia garatu ahala, aldatzen joan daiteke, eta BERC zentroak orain identifikatzen ez diren beste eremu batzuetan inplikarazten, sinergiak sortuz doazen neurrian. BERC zentroek oinarrizko ikerketa egiten dute; Heldutasun Teknologikoko Mailaren eskalan, oinarrian dago. BERC zentroek betetzen duten ikerketa-lan horretatik abiatuta, helburua da haren lanaren intzidentzia eskala horretan igotzen joatea, zientziaeragileen bidez, harik eta gure enpresek BERC zentroek garatutako ikerketaren onura eskuratzea lortu arte (ikerketa aplikatua, garapen esperimentala edo berrikuntza). Bestalde, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak ere eginkizun garrantzitsua izango du Ikur Estrategian: maila goreneko zientzialariak erakartzeaz arduratuko da, estrategiaren parte izan daitezen, eta BERC zentroetara bideratuko diren funtsak kudeatzeaz ere arduratuko da. Era berean, Euskampus Fundazioak Hezkuntza Sailarekin eta Ikerbasquerekin jardungo du elkarlanean plangintza estrategikoan eta Ikur-en segimenduan eta ebaluazioan.
"Buruko arazoak dituzten pertsonekiko estigma hobetzen ari da" Jon Lasa Galdos
Juan Llorentek 2019an jarri zuen martxan Gomutak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonei zuzendutako plataforma digitala. Bere helburua da, jarduera desberdinen bidez, beren bizi kalitatea hobetzea da. Halere, apurkaapurka, Gomutak talde berrietara ireki da, Juanek elkarrizketa honetan kontatu digun moduan.
"Pandemia garaian, gazteek depresiora eta antsietatera jo dute" Zer da Gomutak? Gomutak plataforma digital bat da, non gizarte-entitateei, buruko osasunari buruzko albisteei edo buruko osasuneko banako profesionalei buruzko informazioa aurki daitekeen. Zeintzuk dira helburuak? Webgunean leloa duguna eta beti esaten saiatzen garena da jendearen bizi kalitatea hobetzen saiatzen garela. Horretarako beti erabiltzen ditugu teknologia berriak, horixe da gure lanaren oinarria, eta zenbait kolektibok jasaten duten eten digitala apurtu nahi dugu, hala nola buruko nahasteak edo gizarte-bazterkeria duten pertsonak, haien bizi-kalitatea, ikaskuntza eta berdinen arteko komunikazioa hobetuz. Nola otu zitzaizun ideia? Gizarte Hezkuntza ikasten dut eta oso arazo handia ikusi nuen talde desberdinetako jendearengan, hala nola buruko arazoak edo gizarte-bazterketa jasaten dutenengan, batetik, teknologia berriak maneiatzen ez zituztenak eta, bestetik, eguneroko bizitzan komunikatzeko arazoak zituztenak. Oso bizitza
laburra zuten. Bere bizitza zen bere etxearen ondoan zegoen elkartera joatea, eguna bertan igarotzea, bertan zegoen jendearekin egotea, bere etxera itzultzea eta jada ez zuten ezer gehiago egiten. Orduan, bururatu zitzaidan teknologia berriak erabiliz elkarte desberdinetako jendearekin harremanetan jar zitezkeela, oso antzekoak edo patologia berdinak zituztenekin, eta komunikatu zitezkeela. Nori zuzenduta dago? Hasieran buruko arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, baina oso esperientzia ona izan genuen eta gero saiatu genuena proiektu hau talde ezberdinei irekitzea izan zen. Oraintxe bertan Bizkaiko Askabide Prostituzioaren Elkartearekin lan egiten saiatzen ari gara, proiektua egokitzeko, udalekin, adinekoekin... hau da, estali dezakegun zenbait behar dituen edozein talde.
"Buruko osasun arazoak pertsonen iraupenari lotuta daude"
Zer jarduera mota egiten duzue? Alde batetik, zati publikoa dugu, profesional batekin kontaktuan jar dezakeguna, berriak... eta gero udalekin eta elkarteekin harremanetan jartzen garen zatia dago, eta foro pribatua eskaintzen diegu, erabiltzaileak komunikatu ahal izateko. Pertsona hauek arazoak dituzte teknologia berriekin, komunikatzeko plataforma eskaintzen diegu, klase presentzialak egiten ditugu, eta bertan plataforma erabiltzeaz gain, beste gauza batzuk ematen dizkiegu, hala nola ahalduntzea, norberaren ezagutza, sare sozialen erabilera... ireki nahian gabiltza, baina orain arte batez ere eskizofre-
nia duten pertsonekin eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenekin lan egin dugu. Zeintzuk dira gehien topatzen dituzuen buruko arazoak? Batez ere, 15 eta 25 urte bitartekoak, egunero etortzen zaizkigu, Covid arazoa dela eta depresio eta antsietate arazoekin. Psikologo edo psikiatrarengana joaten denaren profila aldatzen ari da. Lehen adin ertaineko pertsona bat zen eta orain gazte bihurtzen ari da. Eta egunero buruko arazoak dituztenak gehiago dira, epe luzerakoak direnak, hala nola Alzheimerra edo dementzia bezalako narriadura kognitiboak, azkenean egunero jendea gehiago bizi baita.
Uste al duzu pandemiak arazo mota horiek areagotu dituela? Bai. Jendeak errutinekin funtzionatzen du. Beraz, bere ohituretatik ateratzen duzunean, haien bizitza oso konplikatua bihurtzen da. Gazteak depresio eta antsietate aldera joan dira kasu askotan, eta aurreko patologiak zituzten pertsonek, hala nola Alzheimerra, dementzia edo eskizofrenia, arazoa dute ezin dutelako bizitza normala eraman, ezin dute beren elkartera joan... Orduan, zituzten arazo guztiei errutina hautsi behar izatea gehitu zaie, bere bizitza normala egin ezinik. Ba al dago estigma sozialik buruko arazoak dituzten pertsonekiko?
Bai, baina pertsona mota horienganako estigma hobetzen doala ere esaten dizut. Egunero gutxiago dela uste dut, hobeto ikusten direla eta modu naturalagoan, 'Campeones' bezalako filmengatik, on handia egiten diete eta. Baina errealitate bat da estigma asko dagoela eta, esate baterako, eskizofrenia duten pertsonekin lan egingo dudala diodanean, esan dezakete "erotuta daudela", "sastakatu egingo zaituzte" edo "kontuz ibili", eta jendeak buruko osasun arazoak ditu, ez dute gehiago. Ez zaituzte zaurituko edo minik egingo.
"Etorkizunean osasunean egiten den gastuak handiagoa izan beharko du" Zer aurreiritzi kendu beharko genituzke buruko arazoak dituzten pertsonei buruz? Denak. Minbizia dudala esaten badizut, ez duzu nirekin aurreiritzirik izango, minbizia oso normalizatuta dagoen gaixotasuna delako. Beraz, eskizofrenia, Alzheimerra edo depresioa dudala esaten badizut,
ez nazazu beste modu batez tratatu. Tratatu nazazu berdin eta edonorekin egingo zenukeen moduan. Jende normala da eta ez zenuke ezer izan behar haien aurka. Deitu izenaren arabera eta ez jaramonik egin buruko osasun arazo horri. Nola ikusten duzu etorkizuna gai honetan? Gizakiok zenbat eta denbora gehiago bizi, adin horrekin lotutako gaixotasun asko dago eta biderkatzen jarraituko da, eta Alzheimerrerako sendabiderik ez badago, arazo bat izango da. Oro har, uste dut estigma gutxitzen ari dela eta denborarekin gutxiago izango dela, gehiago ezagutzen direlako eta normalizazio gehiago dagoelako. Baina buruko osasun arazoak pertsonen iraupenarekin lotuta daude, eta sendabiderik ez aurkitzeak arazo ugari sortuko ditu etorkizunean. Adibidez, Alzheimerra duen pertsona bat oso gastu handia da sendagaien, zaintzaileen, eguneko zentroaren aldetik, familia horrek bere bizitza asko murrizten duela ikusita. Beraz, etorkizunera begira, osasunean egiten den gastu handiagoa egin beharko da. Zer da onena eta txarrena enpresa bat sortzean?
Txarra, burokrazia. Izapide asko eskatzen dizkizute, fakturak, aholkulariaren gaia, dena, eta gainera, diru-laguntzekin hasi garenoi, izapide asko eskatzen digute, dena justifikatzeko. Beraz, okerrena burokrazia eta nik nuen ezjakintasuna dira. Ez dut EAZ ikasi eta ez nuen ideiarik autonomoa izateaz, aholkularitzaren funtzionamenduaz... Eta onena, gauzak nahi duzun moduan gida ditzakezula. Lan normal batean baino gehiago lan egiten duzula uste dut, baina azkenean zure ordutegia duzu, gauzak nahi bezala gida ditzakezu... askeagoa zara.
zer egin behar duzun pentsatzen... Egin ezazu zure gustuko zaizun zerbait eta aurrera egin ezazu. Gustatzen ez bazaizu, nahiz eta diru asko irabazi, uste dut ez duela merezi izango eta erreko zarela. Zerbait hutsetik sortzeko ordu asko eman beharko dituzu eta gauzak oso ondo joan diren bezala, oso momentu txarrak egon dira, Covid dela eta, beste guztiak bezala, gelditu behar izan dugulako, baina asko gustatzen zait eta aurrera jarraituko dut.
Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei?
Oraintxe bertan, saiatu hau handitzen jarraitzen. Uste dut plataforma oso ona aurkitu dugula, nitxo oso ona, irekitzen jarraitu, harremanetan jarri udalekin... Jendea Covid-en ondoren konturatu da teknologia berriak etorkizuna direla, egokitu edo hil egitea dela. Beraz, oraingoz, jarraitu eskalatzen, jarraitu jende berria proiektuan sartzen, funtzionalitate berriak, hobetu web-a, hazten sare sozialetan... Anbiziotsuak izan baina buruarekin, eta ez sartu gauza berrietan. Saiatu horretan zentratzen, hobetzen eta etorkizunean ikusiko dugu.
Oso tipikoa irudituko zaizu, baina egia esan, gustuko duzun zerbait egin. Zerbait ikastera zoazenean bezala, gustatzen zaizun zerbait egitea gomendatzen dizut, ez dizut gomendatzen zerbait diruagatik ikastea edo zure familiak edo lagunek hura ikasteko esaten dizutelako. Ekin nahi baduzu, berdin. Diru asko ematen duen nitxo oso ona delako egin nahi baduzu, aurrera, aberastu edo nahi duzuna egin, erabat legezkoa iruditzen zait. Baina ordu asko eskainiko dizkiozu, zure bizitzako zati bat izango da, egun askotan ohera joango zara
Etorkizuneko zein proiektu dituzu?
www.gomutak.com
Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa Pandemiak digitalizazioa gizartearen sektore guztietan sustatzeko beharra nabarmendu du
Leyre Madariaga Gangoiti, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.
Jon Lasa Galdos
Egungo egoera zailak zerbait irakatsi badigu, agente publikoen eta pribatuen arteko lankidetzaren beharra da, negozio berrien bidez gure ekonomiaren hazkundea sustatzeko eta digitalizazioa sektore guztietan bultzatzeko beharra, alegia. Ekintzailetza Euskadiko negozioehunaren historia ekonomikoaren eta bilakaeraren mamia izan da, eta, beraz, gure enpresen egiteko modua. Egurrezko ontzigintzatik hasita, bizikleta eta josteko makinetatik pasatuz, edo azkenaldian, aeroespazialaren eremuraino. Halere, izaera teknologikoko Ekintzailetzaren bultzada ez da soilik enpresak sortzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko mekanismo batean ematen; aitzitik tradizionaltzat jotzen diren enpresak eta sektoreak eraldatzeko eragilea dela frogatu da ere. Gero eta gehiago ikusten ditugu enpresa handiak eta ertainak startupetan delakoetan inbertitzen, eta beraiekin elkarlanean arituz, teknologia aurreratuak azkar txertatzeko bide gisa. Ongi ulertutako globalizazioari esker, mundu osoko startupak puntako enpresekin harremanetan jatzen gaituzten ekimenak dira; bestela, antzeko emaitzak
lortzeko askoz denbora eta ahalegin handiagoa beharko luketen korporazioen Transformazio Digitaleko prozesuak azkar baititzakete. Bestalde, mundua dagoeneko "Hamarkada Digitalean" murgilduta dago, jarduera arlo guztietan digitalizazioa azkar hedatzen delako, espazio fisikoa eta birtuala konbinatzeagatik eta, batez ere, aukera berriak agertzeagatik berrikuntzan eta hazkunde ekonomikoan, gizartearen "datifikazio" handiagoaren ondorioz. Palanka teknologiko ugariren bidez, sektore desberdinetan aplikatuta, administrazioaren, enpresen eta gizarte osoaren onurak handitzea bilatzen da, inguruneko aldaketa konplexuei erantzun hobea emateko. Zehazki, Adimen Artifizialaz, 5G-Konektibitateaz, Zibersegurtasunaz, Elkarreragingarritasunaz, Datuen Estrategiaz, Konputazio Kuantikoaz edo Gaitasun Digitalez ari gara. Jauzi kualitatiboa beharrezkoa da indarrak batzeko proiektu zehatzen bidez, zeharkakoak direlako eta eragile ugari inplikatzen dituztenez, gure Eraldaketa Digitalaren oinarria direnak. Laburbilduz, Ekintzailetzaren bultzada eraldaketa digitalaren katalizatzailea dela frogatu da, eta alde-
rantziz. Biak, beraz, balio erantsi handiagoa eskaintzen duten eta industriaren lehiakortasun posizioa hobetzen duten produktu eta konponbide berriak garatzeko oinarrizko tresnak dira, gure kasuan, euskara.
Mundua "Hamarkada Digitalean" murgilduta dago dagoeneko, digitalizazioa jarduera-arlo guztietan hedatzeko azkartasunaren ondorioz Hala ere, bi eraldaketen arrakastaren zati handi bat jendearen esku dago. Ekintzailetzak eta eraldaketa digitalak gure lurralde askok pairatzen dituzten desberdintasunak murrizten laguntzeko tresnak izan behar dute, bai eta garapen sozial eta ekonomikorako aukera berriak sortzen dituen hazkunde inklusiboagoa sortzeko ere. Beste modu batera esanda, Nazio Batuen Erakundeko 2030 Agendako 10 ODS-
ra laguntzeko oinarrizko elementuak dira, desberdintasunak murriztearekin lotutakoa. Testuinguru horretan, gobernuen zeregina ere kritikoa da. Jarrera ekintzailea eskatzen zaigu beharrak modu aktiboan entzuteko eta haiei arreta bizkorra emateko, etorkizunaren aurreikuspena eta esplorazioa aukera berriak hautemateko, eredu eta formula berrien etengabeko esperimentazioa, etorkizuneko sektore eta proiektuak sustatzeko, erabilera eraginkorra eta arduratsua eskura ditugun tresnekin (araudia, zerga, finantza, erosketa publikoa...), eta gure ekosistema etengabe indartzea "gertatuko diren gauzak" bultzatzeko. Hori guztia, beste erakunde batzuekin (maila anitzekoak) eta ekimen pribatuarekin elkarbizitza sinergikoan. Aspalditik lanean dihardugun arren, Eusko Jaurlaritzan uste dugu momentu egokia dela, EkintzailetzaEraldaketa Digitala binomioaren bidez, urrats bat aurrera emateko eta gizarte, ekonomia, industria eta iraunkortasunaren eraldaketa zuzentzeko, gure Herria munduko garapen ekonomikoan eta giza garapenean lidergoen artean egotea ahalbidetuz.