eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº 0012

Page 1

Laguntzen du

0012. zkia.

doakoa

2020ko apirila

gadgetWorld

appWorld

digitalWorld

gameWorld

startupWorld

iPhone SE, kalitate bera merkeago

Techie, WhatsApp aldizkarian

Just Eat-en robot banatzaileak

Bideo-jokoak doan berrogeialdian

Ekintzailetzarako aholkuak

Big Data alarma egoerarako Alarma egoera honetan, Gobernuak mugikortasunari buruzko lehen datuak argitaratu ditu, big data teknologian oinarritutako bi ikerketaren bidez. Hasteko, DataCOVID dago; eta beste aldetik, Mitma. Bi ikerketek big data teknologia erabiltzen dute, egoeraren irudi osatuena eman ahal izateko. Helburua da mugikortasunaren arloan erabaki eraginkorrak hartzen laguntzea, COVID-19aren hedapena saihestu ahal izan dadin.

Mitmak big data teknologiaren erabilerari buruzko lan bat egin zuen probintziarteko mugikortasunaren definizio eta kuantifikaziorako Espainian. Esperientzia hori gaur egun aprobetxatzen ari da mugikortasunaren karakterizazio bat izateko maila nazionalean, baita autonomia-erkidegoetan, probintzietan eta udalerrietan ere. Tamaina handiko lagin baten analisia egitean, telefono mugikorren kokapena erabiltzen da datu-iturri nagusi bezala.

Bere aldetik, DataCOVID ikerketak herritarren mugikortasunaren azterketan du ardatz. Emaitzek islatzen dute hiritarren % 85 ez direla mugitu beren bizilekuaren ingurutik beste toki batzuetara alarma-egoera dekretatu ondoren. Datu osoak autonomia-erkidegoen esku ipini dira, eta dagoeneko honako autonomia-erkidego hauetan erabiltzen ari dira: Andaluzia, Madril, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Valentzi, Galizia, Asturias, Errioxa, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leon.


2

eWorld aldizkaria

infoWorld

2020 apirila

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DIGITAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ BIZKAIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBO COWORKING EHUB! COWORKING PLAZA DEL GAS ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA AMARA COWORKING BIC GIPUZKOA BERRILAN KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO COSPACESS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS LABE-DIGITAL GASTRONOMY LAB ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWORKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE

Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 T.S. de Ingenieros de Bilbao, Urquijo s/n 2ª planta Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Edif. Plza. Bizkaia Alameda Urquijo nº 36 4ª Planta Done Bikendi Kalea, 5 Avda. Ferrocarril, 10 Quintana, 4 Calle Pablo de Alzola nº 2 Deustuibarra, 70 A Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 C/ Maestro Santesteban, nº 3 4º Mikeletegi Pasalekua nº 83 Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Federico García Lorca nº 2 bajo Zuatzu Kalea, 7 Bajo 1 Plaza de las Cigarreras, 1 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Plaza Cein, nº 5 Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203

943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 688 684 348 946 212 930 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 474 660 943 000 999 943 001 217 943 458 485 608 001 406 943 320 369 943 942 117 676 450 580 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN DIRULAGUNTZA (HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

EDITOREA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK GIPUZKO AKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.


gadgetWorld

2020 apirila

Isiltasunerako entzungailuak

S

oinuaren murrizketako teknologiek eragindako isiltasun eroso batean isolatzen dute entzulea, mugitzen ari denean musika entzuteko. Paradoxikoki, zarataren zibilizazioak zarataz ihes egin nahi du. Beraz, jarraian soinuaz isolatuko zaituen entzungailu sorta bat erakutsiko dizugu: 1. Beats Studio3 Wireless: hiriko koloreak Honakoa modelo klasiko bat da, denboraren poderioz berritzen dihoana bere estetika eta izen ona mantenduz. Beats berrien zarata-ezeztapen morgildu ahal izateko eta edozein distrazio ekideteko. 22 ordura arteko autonomia du, baita karga azkarreko modua ere. Bere prezioa 349,95 € da. Informazio gehiago: www.beatsbydre.com/es 2. Bose QuietControl 30: entzute aktiboa Lepoko ergonomikoko diseinua duten aurikular arin hauek mikrofonoak toki estrategikoetan dituzte ipinita kanpoko soina neurtzeko eta hori konpentsatzeko kontrako mezuen bidez. Bere ekualizazio optimizatuaren bidez, musika kanpoko zarataren araberako neurrian itzultzen dute. 10 ordura arteko autonomia dute. Bere prezioa 299 eurokoa da. Informazio gehiago: www.bose.es 3. Sennheiser PXC550 II: kalitate tolesgarria Marka aleman hau historikoa da entzuteko mundu honetan, aukerarik ez duena galdu audio toleskor digitalaren eztandan. Haririk gabeko eredu honek hiriko diademako aurikularren gama jarraitzen du, diseinu arinekoa eta soinupresio fidagarri batekin, zarataren ezeztapeneko teknologia gehitzen zaiolarik. Ahots-laguntzaileko erabilera ahalbidetzen du keinu bakar batekin barne duen ukipen-panel baten bitartez. Bere diseinua oso soila da, malguak dira, baita tolesgarriak ere. Prezioa: 349 €. Informazio gehiago: www.sennheiser.com 4. Marshall Mid A.N.C.: etxeko begia Anplifikadore britaniar firma mitiko honetako bozgorailu eta entzungailuen dibisioak toki bat bete du beti merkatuan, non bere lekua finkatzen duen kaleratzen duen eredu bakoitzarekin. Mid A.N.C. bere diademako aurikular berriek zarataren murriztapen aktiboa dute, ingurugiroko soinua antzematen duten lau mikrofono dituzte eta frekuentziak doitzen dituzte entzun nahi ez dena ezeztatzeko eta entzuleari uzteko nahi duen horretan zentratzea, alegia, musika. Prezioa: 279 €. Informazio gehiago: www.marshallheadphones.com 5. Apple AirPods Pro: ikono berritua

Lehen iPod-aren irteerarekin, Applek ia 20 urte daramatza mundua uniformatzen entzungailu txuriekin. Duela gutxi kableak kendu ziren, eta horren ondoren, zarata da ezabatu den hurrengoa. Belaunaldi berriak zarataren deuseztapen aktiboa du barne erabiltzaile kanpoaldeaz isolatzeko. Gailuak presioaren sentsore bat du ere musika edo deiak kontrolatzeko. Bere prezioa 279 €-koa da. Informazio gehiago: www.apple.com/es 6. Bowers & Wilkins PX: brit dotoretasuna Haririk gabeko entzungailu hauek erabiltzailearen luzapen bat bezala erantzuteko ustea dute. Musika aktibatzen dute jabeak horiek ipintzen dituenean eta eteten dute erabiltzaileak aurikular bat altxatzen duenean edota lepoan ipintzen dituenean. Zarataren deuseztapeneko teknologia aktiboa ekualizatzen da ingurumenaren arabera, kaleko zarata edo hegazkinen motoreen frekuentziak blokeatuz, entzute lasaiago bat baimenduz. Bere ontasunen artean, 22 ordutako autonomia, soinuaren goi mailako kaliltatearekin. Bere prezioa: 229 €. Informazio gehiago: www.bowerswilkins.com 7. Sony WF-1000XM3: teknologia irabazlea Sony-ko japoniarrek oso eraginkorra den zarataren murrizketako teknologia bat lortu dute, frekuentzia gogaikarriak ezeztatzeko gai direnak, musikaren zarata naturala ezegonkortu gabe, hori arfizialki berrekualizatu gabe ere. Eredu honek sentsore dualeko teknologia barneratzen du, azaleko bi mikrofonoen bitartez, kalitate altuko entzute bat emanez, zaratez libre eta 24 ordu etengabeko entzute batekin. Bere prezioa 250 €-koa da. Informazio gehiago: www.sony.es

eWorld aldizkaria

3


4

eWorld aldizkaria

2020 apirila

gadgetWorld

iPhone gama baxuan

A

pple-ren smartphoneen bertsiorik arrazoizkoena koronabirusaren pandemian zehar iritsi da. Joan den apirilaren 15ean, Cupertinoren konpainiak bere 2020ko iPhone SE (Special Edition) aurkeztu zuen. Dena ezustean egin zuen, aldez aurretik iragarritako jazoerarik ospatu gabe. Terminal konpaktua da, 4,7 hazbeteko pantailarekin. Dagoeneko erreserba daiteke hiru koloretan (beltza, zuria eta gorria), eta bere prezioa 489 euro da. Smartphone-ak Apple-ko A13 Bionic prozesatzailea du, iPhone 11 eta iPhone 11 Pro gailuek erabiltzen dutena. Bi mugikor horiek ia SE honen prezioa bikoizten dute, izan ere iPhone 11 809 euroren truk eros daiteke, eta Pro 1.159 eurotik aurrera dago eskuragai. A13 Apple-k orain arte sortu duen prozesatzailerik indartsuena da, eta ziuraski egungo merkatuko boteretsuena ere bai. Horren erakusgarri, errendimendu-proba batzuek erakutsi dute Qualcomm Snapdragon 865 gaindi-tzera iristen dela. Phil Schiller Apple-ko Munduko Marketineko lehendakariorde seniorraren arabera, "iPhone SE-k aurrekaririk gabeko errendimendu bat lortzen du, erretratu modua erabiltzea uzten duena, HDR adimendunarekin argazkiak ateratzea eta bideo ikaragarriak grabatzea estereo soinuarekin autonomia handi bat eskaintzen duen bitartean". Gainera, argazkilaritzako arloan, konpainiak terminalaren errendimendua nabarmentzen du ere jokoetan eta errealitate handituan. Azken iPhone-ek atzekaldean dituzten kamera ugarien aurrean, iPhone SE-k bat bakarra dauka. 12 megapixeletako sentsore bat da,

f/1,8ko irteerarekin. Gainera, zoom digital bat du, bost handitzekin eta 6 efektu dituen erretratuko modu bat. Sentsorearen ezaugarri da bere HDR teknologia, enkoadraketan agertzen diren per-tsonak ezagutzen dituenak eta argia doitzen du naturaltasun gehiago emateko eta argi eta itzalen zehaztasunak akabatzeko. Kamerak 4K eta 60 fps-ko (fotograma segundoko) erresoluzioa du. Bitartean, aurreko kamerak 7 megapixel ditu eta f/2.2ko irekiera bat.

iPhone SE 2020 489 euroko prezioan dago eskuragai Espainian iPhone SE 2020 Gainera, azken hilabeteetan merkatura atera diren smartphone gehienekin alderatuta, smartphone berriak marko handiak ditu. Ez du Face IDrik terminala aurpegiarekin desblokeatzeko, baina Touch ID berreskuratzen da, aldi berean uzten duena horretan sartzea hatz-aztarnarekin. Botoi honek ere saioa hastea uzten du app-etan, trantsakzioak egitea Apple Pay-rekin edo erosketak baimentzea App Store-en. "Apple Pay-rekin erabil dezakezu ere kafe bat, app bat edo zapatila batzuk erosteko ere. Dena txartelak atera behar gabe", adierazten dute Apple-en web orrian. Terminalak ura jasaten du metro bateko sakontasunean 30 minututan zehar, haririk gabeko karga eta karga azkarreko euskarria du eta konpainiaren hitzetan, "% 50eko bateria lortuko da 30 minututan". Gailuak WiFi6 konektibitatea du ere -haririk gabeko konexioetarako azken estandarra, baimentzen dituena konexio azkarragoak, helmen handiago bat eta gailu konektatuen dentsitate handiago bat. Horretaz aparte, Cupertinoren konpainiak ziurtatzen du iPhone SE-k 13 ordutara arteko bideoak ikustea utziko duela karga bakar batekin eta audioko 40 ordu inguru erreproduzitu ere. iPhone SE berriaren bertsiorik merkeenak 489 euro balio du eta memoriako 64 GB ditu. 128 GBko bertsioa 539 euroren truke eros daiteke eta 256 GBkoa, berriz, 659 euroren truke. Bukatzeko, aipatu Apple-k web orrian adierazten duela bertsio honek iPhone 8ren antzeko iraupena duela.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

5


6

eWorld aldizkaria

2020 apirila

gadgetWorld

Txinpartekin pedalei eragin

M

otor elektrikoak bizikleta tolesgarrietara iritsi dira. Hiri-inguruneetarako pentsatua den belozipedoen bariante honek gurpil txikiak ditu, baina laguntza artifizialak konpentsatu egiten du. Izan ere, hirietako kale eta etorbideetatik mugitzea, normalean jendez beterik daudela, XXI. mendeko hiriek aurrean duten erronka handienetako bat da. Aurreko mendean auto pribatua mugikortasunaren eta aurrerapenaren ikonotzat hartu zen, baina egun, lekuko hori ibilgailu elektrikoetara pasatu da, hala nola carsharingeko ibilgailuetara, patineteetara, motoetara eta, jakina, bizikletetara. Baina belozipedoak ez dira jada gurpil pare bat, kate bat, koadro bat, aldagailua eta balazta batzuk; aitzitik, smartizatu egin dira. Eboluzio horren aldaera batek motor elektrikoak (geroz eta eraginkorragoak eta arinagoak), argi-sistema adimenduak edo aginte landuak hartzen ditu barnean. Peugeot Design Lab-en, osagai horiek guztiak hartu zituzten oinarritzat, diseinua gehitu zioten eta 2016an beren lehen bizikleta tolesgarri elektrikoa eta minimalista sortu zuten. Firmak eredu hori gaurkotu du Peugeot EF02rekin, eta 1.499 eurotik aurrerako saltzen du. Proba pandemiak hiritarrak etxean mantentzea derrigortu baino lehen egin zen. Pedalei eragitean aireak aurpegian euforia eta askatasuneko sentsazioak inpregnatzen badu, esperientzia bera hori gertatzen da bizikleta elektriko bat eramatean, bidaia ezberdin batean zehar. Abiadura maximoan, (ia 30 kilometro inguru orduko), bizikletak elektrifikatua irauten du 60 kilometro. Pedalei eragitea bultzatzen duen motore horrek (nahiz eta ez ordezkatu, beti mugitu behar baitira hankak), laguntza ematen dute semaforoetann berriz abian ipini behar denean, baita aldapetan ere. Energia-txute bat da, isla geratzen dena denboraren aurrezpenean: ibilbi-

dean 60 minutu eman ordez, elektrikoan 40 minutu inguru ematen dira. Zehaztapen teknikoek markatzen dute behin bateria agortu denean, nahikoak direla bi ordu eta erdi birkarga egiteko korronteko entxufe batean. Ezkerreko heldulekuko display-a piztean, sistema elektrikoa kontrolatzen duena, aurrekaldeko eta atzekaldeko LED argiak konektatzen dira. Pantailan begiratu batean abiadura (0tik 4ra) edo bateria maila erakusten dira. Eskuineko aldean aldaketak agertzen dira: zortzi piñoi, ondo egokitzen dira hiriaren erritmora eta, laguntza elektrikoarekin batera, gurpilen tamaina txikia ordezkatzen dutenak (tolesgarria da), pedalei gehiago eragitea eramaten dutela. “Modelo ikoniko baten bigarren belaunaldia da, bere aurrekoaren ezaugarri guztiak garatzen dituena”, azaltzen dute Peugeotetik. Egia da EF02k ez duela aurrekoak zuen akabatu artie hori. Estetikari baino, praktikotasunari begiratu zaio gehiago: “Bere kanpoko itxura sendoagoa da, aulki erosoago batekin, eta bost segundotan toles daiteke”, argitzen dute firmatik. Erosotasunaren aldeko apustua egin arren, bizikletak sofistikazio apur bat jariatzen du bere aluminiozko xasisarekin, eta karbono-zuntzeko akabatu batzuekin. Hirian barrena egitean, hori egiaztatzen dute oinezkoen begiradek, beste bizikletetako erabiltzaileen galderek edo gidarien jakinminak.

“Praktika hartzean, 5 segundo baino denbora gutxiagoan tolestu da" azaltzen dute Peugeoten Funtzionamendua -Tolestura: Bere gurpilak bere aurreko ereduarenak baino handiagoak izan arren, tolesgarria da ere. Gurpil handiago batekin baino gehiago eragin behar zaie pedalei. -Aginteak: Sistemak laguntzako lau maila ditu (zeroa argiekin zirkulatzeko da, baina laguntzarik gabe pedalen eragitean), ezkerreko heldulekuan graduatzen direnak. Eskulekuaren beste aldean, piñoien kontrola dago (Altus Revoshift, Shimanoren 8 abiaduretan). -Bateria: Bateria kendu daiteke -giltza batekin blokeatua dago- eta motore elektriko bati laguntzen dio, TranzX modelokoa, energia dosifikatzen duena laguntza eskakizunaren arabera eraginkorragoa izateko.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

7


8

eWorld aldizkaria

2020 apirila

appWorld

Whatsappeko elkarrizketak aldizkarian

C

hristian Marion 'Famileo'ren arduradun gorena da Espainian. App honek Whatsappeko elkarrizketak paperezko aldizkarietan eraldatzen ditu, nagusientzat eskuragarriak izan daitezen. Bretainia frantsesatik etorri berria da Marion, hau da, Famileoren fundatzaileek lan egiten duten lekutik. Aplikazio hori Europako 50.000 familia baino gehiagok erabiltzen dute egun, eta txat digital bat (adibidez Whatsapp edo Telegrameko elkarrizketa bat) aldizkari inprimatu bihurtzea ahalbidetzen du. Ondoren, aldizkari hori teknologia berriekin ohituta ez dauden adinekoei bidaltzen zaie. “Famileoren aldeko apustua egin nuen proiektuaren alde sozial eta egiazkoagatik. Helburua ez da inbertsioko txandak egitea. Zerbitzu jasangarri bat eskaintzen dugu, nire balioekin lerrokatua dena”, azaltzen du Christian Marionek, Espainian Famileoren irteera burutzen duena. Aita frantsesa zuela -bere aitona Madrilen bizi izan zen Citroëneko zuzendari bezala-, Marion Bartzelonan jaio zen duela 41 urte, baina denboraldiak pasa ditu Madrilen, Parisen, Liejan eta Silicon Valleyn. Kataluniako hiriburuan, ekintzaileen aholkulari bezala lan egin du Bartzelonako Merkatal Ganbera Frantsesan eta French Tech Barcelonako zuzendari bezala ere, komunitate teknologiko franko-frantses bat, biltzen dituena enpresariak, goimailako exekutiboak eta inbertsoreak. Famileoren zuzendariarentzat, Europak aukera handi bat du "desberdintzeko teknologiaren erabileran modu erantzulean”. Zehazki, “Frantzia 'tech for good'-en bozeramaile bihurtu da, merkatu handi bat duena

eta sarbidea ere finantziaziora”. Marionek Qwant ekimena bezalako adibideak ipintzen ditu, Google europar bat, bokaziotzat duena "pribatutasunarekiko errespetua”. “Ekimen interesgarri bat da, ikusteko noruntz dihoazen joerak Europan, negozio-ereduekin non pribatutasuna ikaragarri errespetatzen den, oinarrituak ordainketan zerbitzuagatik”, eransten du. Bitxia iruditzen zaion beste joera bat da “inprimakira itzulera”, Cheerz bezalako adibideekin -argazkien inpresioa online-, Polaroiden igoera edo, Espainian, MiCuento bezalako ekimenak, istorioak pertsonalizatzen dituena haurrak ahalduntzeko, balioak igorriz. “Famileo bezala, MiCuentok belaunaldiarteko interesa du ere, izan ere aiton-amonak istorioan ateratzen”, ospatzen du. Helburua: zahar-etxeak. Marionek jakinarazten du zein den bere hurrengo xedea, alegia Famileo ezagutaraztea hirugarren adinari laguntza ematen dioten pertsonei, aplikazioa erabil baitezakete komunikaziorako bide bezala familien eta nagusien artean Espainian dauden 5.000 geriatriko baino gehiagoetatik, jada gertatzen den bezala startupa presente dagoen beste herrialde europarretan. “Espainiako Famileoko ekipoa hirugarren adineko egoitzak bisitatzen ari da aplikazioa eskaintzeko, Madrilgo Ifemako esparruan ospatzen den Mendekotasuneko eta Osasuneko Kongresuan aurkeztu berri dugun nobedade berritzaileenetarikoa delarik”, azaltzen du.

Beste aplikazio sozialak 1. El Coco: Erosten ditugun elikagaiak oso prozesatuak edo osasuntsuak diren jakiteko, produktua eskaneatuz. “Nire osasunak eta modu erantzulean kontsumitzeak kezkatzen naute”. 2. Too Good to Go: App honek dendei laguntzen die soberan geratu zaien janaria saltzen, prezio baxuago batean salduz zonaldeko kontsumitzaileei. 3. MPG Football: “Lagunekin egin daitekeen futbol liga bat da. Entrenatzaile izatera jolasten da eta astero aurre egiten diozu birtualki. Ez dago ezer jokoa, ohoera bakarrik”. 4. JustWatch: Plataforma digitaletako katalogo eta nobedadeen berri ematen du. Netflix, Prime, Movistar, HBO edo Filminen izena emanda badaukazu, honekin ez da beharrezkoa denbora galtzea zer ikus daitekeen jakiteko. 5. Check my trip: Aplikazio honek txartelak eta hoteletako erreserbak bat izateko balio du.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

9


10

eWorld aldizkaria

2020 apirila

digitalWorld

Mugikorrak autoak irekitzeko

I

kertzaileen buruan izan dira azken urteetan, baina oztopo garrantzitsu batekin egiten zuten topo, alegia segurtasun-faltarekin. Hala ere, badirudi beldur horren amaiera iritsi dela. Izan ere, Bluetooth teknologiak eta banda ultrazabalak giltza digital berrien garapena azeleratu dute. Mugikorrek autoak irekiko dituzten urtea izango da hau. “Energia Baxuko Bluetoothean (BLE) egindako aurrerapen handienetako bat smartphonea giltza birtual gisa erabiltzeko aukera izan da. Izan ere, merkatuan hainbat eragile garrantzitsu ari dira lanean giltza digitalak heda daitezen eta kontsumitzaileek beren telefonoak autoa desblokeatzeko eta pizteko erabil dezaten”. Erik Peters txipak fabrikatzen dituen Dialog Semiconductor konpainiako Produktuen Nazioarteko Marketineko arduraduna da, eta uste du laster iritsiko dela giltza mota horren lehen saldo handia. Bere aldetik, Bosch.ek 2020ko Las Vegaseko CESera eraman zuen giltza gabeko irekiera sistemako azken garapena, Perfect Keyless: hemendik aurrera datuak heda ahal izango ditu banda ultrazabalaren bitartez, gailuak aurkitzea baimentzen duena hamar zentrimetro baino gutxiagoko zehaztapenarekin; modu honetan, norbait emankizuneko gailu bat erabiltzen ari bada giltza eta autoaren arteko seinalea lotzeko, honek antzemango du giltza ez dagoela gertu eta ez du irekiera utziko. “Banda ultrazabala kotxea babes dezakeen teknologia bakarra da lapurketen kontra”, ziurtatzen du NXP osagaien

enpresako CTO den Lars Reger-ek. Volkswagen-eko modelo batzuk erabiltzen hasi dira giltza fisikoetan, baina modu berdinean izango dira garrantzitsuak birtualetan.

Beste fronte bat ziberkrimenerako? Esan ohi da pirata informatiko batek bost segundo baino gutxiagotan giltza gabeko auto baterako sarbide sistema estandar bat hondatu dezakeela, baina markek heltzen diote adierazteari gidariak ez direla kontua baino gehiago kezkatu behar segurtasunagatik. “Mota honetako sistemek besteak bezalako segurtasun maila izango dute, adibidez, kreditu-txartelak”, ziurtatzen du Martin Hupel SEATeko Zentro Teknikoko ingeniariak. “Giltza digitalak Respiroren carsharing flotan erabiltzen ari gara, baita gure langileentzako barne-flotako proiektu pilotu batean. Gainera, lanean ari gara mugikorraren bitartez ateak irekitzeko sistema azken bezeroari eramateko, babes gehiena bermatuz", gehitzen du. Autoen fabrikatzaileek ohiz gehien lan egiten duten enpresetako bat Bosch da. Perfectly Keyless bere aplikazioa “giltza da auto digitalen lapurketa ekiditeko”, ziurtatzen du Harald Kröger-ek, konpainia alemanaren Automotive Electronics dibisioko lehendakariak. App honek jabearen telefonoan kokatua dagoen giltza birtual batetik aurrera funtzionatzen du. Ibilgailuko sentsoreek telefonoa okerrik gabe ezagutzen dute, izan ere mugikorrak Bluetooth bitarteko komunikazioa kudeatzeko erabiltzen dituen mikrotxipak hatz-aztarna baten antzekoak dira: horrela, autoak telefono horri atea desblokeatzen dio automatikoki. Hemendik aurrera, Bosch-ek Las Vegaseko CESen iragarri zuen bezala, autoa eta app-a banda ultrazabalaren bidez komunikatuko dira ere. Oso antzekoa den segurtasun sistema bat Continentaleko Smart Access teknologiak erabiltzen duena da. Horri esker, ibilgailuaren jabeek giltza birtual ezberdinak jasotzen dituzte. Nahi izanez gero, jabeek giltza horiek beste erabiltzaile batzuekin parteka ditzakete. Beste alde batetik, eta honen harian, aurten Honda e iritsiko da merkatura. Honda firmak ateratako auto berri honek ez du giltzarik beharko, ezta gasolindegirik ere. Zergatik? Bada ibilgailu berri hau elektrikoa da eta CoSmA apparekin irekiko da. Ondorioz, giltza digitalek abantaila asko dakartzate, ahaztu gabe ibilgailuaren jabeak denbora tarte baterako utz diezaiokela hirugarren bati bere autorako sarbidea.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

11


12

eWorld aldizkaria

2020 apirila

digitalWorld

Yape, Just Eat-en robota

H

umus bat, entsalada bat eta azenariotarta bat. Hori da e-Novia konpainia italiarraren Yape robotak joan den otsailaren 24an Just Eat firmako CEO den Patrik Bergarecheri etxera eraman ziona, zuzenean erakusteko janariaren etxeko banaketarako robotak errealitate direla dagoeneko. Konpainia 2016. urteak geroztik dabil robotekin lanean. Urte honetan, lehen entrega erreala egin zuen Greenwicheko herrian, Lodreseko hego-ekialdean, Starship Techologies startuparekin lankidetzan. Baina Espainian mota honetako teknologia ez zen oraindik probatu orain arte. Ifeman egindako Horeca Profesional Expo (HIP) kongresuaren esparruan erakutsi zuen Just Eat-eko robotak 'rider' gisa duen ahalmena. "Erabiltzaileak eskaera egiten du eta aplikazioak abisatzen dio robot bat izango dela entrega egingo diona. Erraza dirudi, baina hala eta guztiz ere, jendeak kontzientziatu behar du atea irekitzean robot bat izango dela atzean aurkituko duena, eta ez gizaki bat", azaldu du Patrik Bergarechek. Yapek ibilbide labur bat egin zuen Ifeman, 50 metro baino zerbait gehiago. Dena den, bide horretan robotak erakutsi zuen gai dela oztopoak antzemateko, gelditzeko norbait gurutzatzen bada eta helmugara iritsi inongo arazorik gabe (galgako eta aldizkako argiak barne). "Robotekin modu oso esperimental batean hasi ginen lanean, ezagutzeko zein talka duten kontsumitzaileagan eta jatetxeetan. Zure atea irekitzen baduzu eta aurrean banatzaile bezala robot batekin aurkitzen bazara, horrek txokatzen du. Baina zenbait urte hau ikasten eman ondoren (1.000

eskaera egitera iritsi gara espazio kontrolatuetan), asko ikasi dugu. Orain arazoa erregulazioa da, izan ere orain arte ez da egokia publiko orokorrera iritsi ahal izateko. Uste da Espainian kategoria 5 duten ibilgailu hauek 2024 urtetik aurrera zirkulatzen hasiko direla, autonomia lortzen denean erabateko autonomia duten ibilgailuentzat", baieztatzen du Bergarechek.

Just Eat-ek Yape robota du etxeko eskaeretarako

Egungo banatzaileen lagun Baina izango al dira teknologia hauek egungo banatzaileen ordezkari? "Oso ondo jokatzen dute beren papera etxeko banaketako janariaren osagarri bezala. Ez dituzte gizakiak ordezkatuko, baizik eta sinpleki laguntza emango diete lan asko dagoen une horietan. Gure kasuan ez ditugu autonomoak langile bezala; beraz, oso zaila da bapatean auzo batean sor daitekeen eskaera bati arreta ematea. Erabilerako beste adibide bat distantzia ultramotzetarako da, non ez zaizun merezi banatzaile bat bidaltzea", eransten du. Banaketako enpresatik ziurtatzen dute beraiek ez direla arduratuko teknologia hau eraikitzeaz, baina hori begiratzen egongo dira, baita hori ulertzen ere pilotoen bitartez, horretaz onura ateratzeko oso urrun ez dagoen etorkizun batean. "Roboten erabilerak lagun dezake ekonomia errealeko arazoak konpontzen, ingurumenekoa edo istripuena bezala". Dena den, Just Eat ez da etxeko banaketarako robotekin lan egiten duen konpaina bakarra. Amazonek kalera atera zuen 2019n Scout, paketeen entrega probatzeko roboten bidez. Bere aldetik, aldiz, Wing-ek, Google Alphabet-en barne dagoen enpresak, baimena lortu eskura emateak dronekin egiteko. Just Eat zerbitzuetara dedikatzen den konpainia bat da. Janarien banaketa etxeetan egiten du formatu ezberdinetan. Bitartekari bezala lan egiten du taberna edo jatetxe eta bezeroen artean. Bere irabazietatik % 30eko komisio bat ateratzen du, gehi BEZa, baita kudeaketako gastuengatik ere egiten den eskaera bakoitzean. 2001. urtean sortu zen Danimarkan eta egun Londresen ditu bulego nagusiak.


digitalWorld

2020 apirila

Adimen Artifiziala koronabirusaren aurka

I

azko azken hilabeteetan, sare sozialetako iruzkinak sutan zeuden. Wuhan-en zerbait gertatzen ari zela iragartzen zuten. 11 milioi biztanle dituen Txinako hiri horretako biztanleek gaizki sentitzen zirela esaten zuten, eztula egiten zutela eta sukarra zutela. Zer gertatzen ari zen, baina? Haiek oraindik ez zekiten, baina Kanadako Blue Dot's izeneko startupak sortutako programak erantzuna aurkitu zuen. Ziuraski, "gaizki sentitzen naiz", "zerbait gertatzen zait" edo "gaixorik nago" horiek startupeko algoritmoek aztertu zituzten eta Hubeiko probintziako hiriburuan gaixotasun infekzioso bat ari zela ateratzen ondorioztatzea ahalbidetu zuten ehun datu multzo horietako batzuk izan ziren. Txinako egintariek eta Osasunaren Mudu Erakundeak (OME) mundua gaur egun pandemia global bihurtu den Covid-19 koronabirusaz ohartarazi baino lehen jarri zuen guztia agerian startupak. Ildo honetan, komenigarria gogoratzea Blue Dot´s-ek Zika-ren irteera iragarri zuela ere Floridan (Miami), hori gertatu baino sei hilabete lehenago. Konpainia hau, beste asko bezala, adimen artifiziala eta big data-ren aurrean dago koronabirusaren aurka.

Start-up batek Covid-19 birusa detektatu zuen jendaurrean jakitera eman baino lehen Nuria Oliver datuen zientzialaria da. Gogoratzen du nola 2009n telefonia mugikorreko datu erantsiak eta anonimatuak aztertu zituen Mexikoko Gobernuak hartutako neurri gogorren talka neurtzeko (gaur Espainia eta Italiak hartzen dituenen antzekoak) gripe Aren pandemia gelditzeko. Urte asko pasa dira eta, ordutik, smartphone-en erabilera orokortu egin da gaur egun gure gorputzaren eranskin bat bihurtu arte. Horrela, bere erabiltzaileen datuen hobi bat bihurtu dira. Dena dakite gutaz.

Txina vs. Estatu Batuak Txinan, non ia ez dagoen bizitza arruntako une bat ere ez dagoena zainketa digitalaren menpe, horiek mugikorrak erabili dituzte herritargo guztia kontrolatzeko. Horregatik, Oliverrek erabile-

ra erantsia (milaka pertsonen datuak bilduz) eta anonimatua (edozein informazio pertsonal kenduz) defendatzen ditu. Horrela pandemiari aurre egin daiteke, "herrialdearen puntu beroak eragiteko, herritargo fluxuak antzemateko zonalde geografiko ezberdinen artean eta beren mugikortasuna marrazteko�. Hau da Bruselan duela gutxi egin zen iragarkiaren iragarpenaren helburua: Telefónicak eta telekomunikazioetako beste zazpi operatzailek bere telefono mugikorren erabiltzaileen kokapen datuak emango dizkiote Batzorde Europarrari konorabirusaren hedapenaren jarraipena errazteko. Datu guzti hauen analisiak, Oliverren arabera, "ahalbidetzen du aurresatea zein azkartasunarekin heda daitekeen birusa eta, beharrezkoa denean, parte-hartzeak egin mugikortasuna murrizteko�, Espainia, Italia, Erresuma Batuan edo Estatu Batuetan gertatzen den bezala. Txinan, teknologia eta adimen artifizialaren erabilpen eztabaidagarri batzuk egiten dira, aurpegiaren ezaguerako sistema bat eta tenperaturako detekzioareko software bat, sukarra duten pertsonak identifikatzeko; Hegoaldeko Korean, berriz, Corona app-ak abisatzen dizu 100 metrotako distantzia batean norbait kutsatua al dagoen; eta Estatu Batuetan, aldiz, asiarrenen antzekoa den aplikazio bat sortzen ari da, baina banakako eskubideen eta pribatutasunaren berme egiten duena. Oliverrek dio aplikazio honek Safepaths duela izena eta honen garapena MITen, Harvardeko Unibertsitatearen eta Facebooken esku dago.

eWorld aldizkaria

13


14

eWorld aldizkaria

2020 apirila

gameWorld

Doako bideo-jokoak berrogeialdirako B ideo-jokoen sektoreak izugarri egin du gora, eta urtetik urtera geroz eta zifra hobeak ematen ditu. Espainian, Espainiako Bideo-Jokoen Elkartearen 2018ko azken ikerketaren arabera, arlo horrek 1.530 euro fakturatu zituen eta 3.577 milioiko inpaktua izan zuen ekonomian. Izan ere, etxe askotan aisialdirik gogokoena da, eta ez bakarrik nerabeentzat. Koronabirusaren krisialdiak ekarri duen berrogeialdi honetan, jarduera hori % 271tan igo da TelefĂłnicak agertutako datuen arabera, eta industriak aukera ikusi du titulu sorta handia doan eskaintzeko. XXI. mendeko gamer bat izateko bideo-jokoen zerrenda bukaezina izango litzateke. Estiloen aniztasunak (estrategia, taldeko jokoak, shooter-ak eta abar) hutsik gabeko dekalogo bat izatea zailtzen du. Dena den, ia plataforma guztietarako eskuragai dauden joko horietako batzuen kasuan, mundu osoko milioika eta milioika jokalari daude. League of Legends, Counter Strike, APEX Legends eta Call of Duty: Warzone dibertsio- eta lehiaketamundu horren funtsaren (eta batez ere azken garai honetakoaren) parte dira. Horietako batean aritzea ia derrigorrezkoa da bideo-jokalaria izateko. Beraz, pandemiak eragin duen derrigorrezko itxialdia une ezin hobeda da horietakoren bat deskargatzeko eta horretan orduak eta orduak emateko.

Nostalgia berreskuratzeko unea Dibertimenduzko jokoen garaian geratu zirenentzat, barne etxetik atera behar ez izateko zortea izan dutenentzat Atari bat, Spectrum bat edo Amstrad bat izanagatik, bideo-jokoak inoiz

Industriak, inongo kosturik gabe, titulu sorta handia eskaintzen du konfinamendurako

imajinatu ez zuten bezala eraldatu dira. Grafikoak, jokogarritasuna, ekoizpena, argumentuak... Baina nostalgiak beren onean jokatzen du. Ez dira kezkatu behar hamarkada hauek industriaz aldenduak eman izanagatik. Pac-Man, Pong, Tetris, Sonic, Street Fighter eta Super Mario Bros bezalako tituluak eskuragai daude klik bakar batekin edo bisita bat eginez mugikorren dendaren batera. Eta garai horietako magia gogoratu nahi duten horientzat, agintea eskuan, Mega Drive, Play Station eta Super Nintendo (NES) bezalako kontsolak eros ditzakete, Segak, Sonyk eta Nintendok berreditu dituztenak hurrenez hurren.

Plataformen eskaintza koronabirusagatik Konfinamenduaren handitzearekin, plataformek eskaintzak ezberdinak burutu dituzte bideo-jokoen kontsumoa geroz eta gehiago igo dadin. Ateratzen joan dira egunek aurrera egin ahala eta horietako asko oso erakargarriak dira. Adibidez, Play Stationen kasuan, Destiny 2, PES 2020 Lite, Dauntless eta Path of Exile-en saga ezberdinak eskuragai daude publiko guztientzat. Kontsolekin jarraitzen badugu, Nintendo Switchek, besteak beste, ondorengo tituluen aldeko apustua egin du: Super Kirby Clash, PokĂŠmon Quest, Warframe, Fallout Shelter eta Tetris 99. Xbox-ek, bere aldetik, honako hauek ditu: Gwent,Warface, Too Human, Puzzle RPG eta Game Pass, euro bat beheratu dena lehenengo hilabetean zehar, baimentzen duena azkenaldian argitaratu diren ehun jokoetarako sarbidea. Steam-ek ordenagailuentzako eskaintza monopolizatzen du ia. Plataforma honek urtean zehar prezioen beherakada egin ohi du, eta koronabirusaren garai honetan, ez du aukera galdu: Half-Life, Drawful 2 eta Life is Strange doan beheratu ahal izango dira ia berrogeialdi osoan zehar. Erabiltzaileak hobe du ia egunero bere denda berrikustea, izan ere egun batetik bestera joko asko dohainik ageri ohi dira.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

15


16

eWorld aldizkaria

2020 apirila

smartcityWorld

Big Data, alarma egoera aztertzeko

G

obernuak mugikortasunari buruzko lehen datuak argitaratu ditu, alarma-egoeran bitartean bilduak, big data teknologian oinarritutako bi ikerketaren bidez. Alde batetik, DataCOVID dago, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatuko Idazkaritzak (SecretarĂ­a de Estado de DigitalizaciĂłn e Inteligencia Artificial, SEDIA) eta Kontu Ekonomikoen eta Eraldatze Digitalaren Ministerioak sustatua; eta beste aldetik, Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agendako Ministerioak (Mitma) desplazamenduen analisien tresnaren bitartez egindako ikerketa. Bi ikerketek big data teknologia erabiltzen dute geroz eta irudi osatuago bat emateko. Helburua da mugikortasunaren arloan erabaki eraginkorrak hartzen laguntzea, COVID-19aren hedapea saihestu ahal izan dadin.

Mitmaren mugikortasuna aztertzeko tresna 2018an, Mitmak big dataren teknologiaren erabilerari buruzko lan bat egin zuen probintziarteko mugikortasunaren definizio eta kuantifikaziorako Espainian. Esperientzia hori, gaur egun, aprobetxatzen ari da mugikortasunaren karakterizazio bat izateko maila nazionalean, baita komunitate autonomoan, probintziala eta lokala. Ikerketa Nommon enpresa teknologikoaren laguntzarekin egiten da eta laguntza bezala balioko du COVID-19ren eboluzioaren jarraipen lanetarako.

Tamaina handiko lagin baten analisia egitean, telefono mugikorren kokapena erabiltzen da datu-iturri nagusi bezala, Datu Pertsonalen Babeserako Legea betez, eskubide digitalen bermearekin. Egunero eskuragai dagoen informazioak aurreko hiru egunetako mugikortasuneko datu errealei dagozkie. Hori da beharrezkoa den denbora informazioaren eskuragarritasuna eta tratamendua eman dadin. Ikerketa honek datuak martxoaren 1etik aurrera eguneratzen ditu. Ildo honetan, aipagarria da azterlan honen emaitzek, krisialdia hasi baino lehenagoko asteren batekin alderatzen badira, adibidez 2020ko otsailaren 14tik 20ra, erakusten dute alarma egoera ezarri zenetik mugikortasuna modu esanguratsu batean murriztu dela. Apirilaren 10ari dagokion informazioak adierazten du desplazamenduen beherakada nabari bat eman dela orokorrean, eta zehazki, % 91koa Madrilgo Komunitatean eta % 84koa Katalunian. Halaber, antzematen da mugikortasuna ia berdina dela asteburuan eta lanegunetan zehar eta 31,5 milioi pertsonek ez dutela 500 metro baino gehiagoko ibilbide bat egin alarma egoera bitartean.

DataCOVID ikerketaren emaitzak SEDIA, elkarlanean Estatistikako Institutu Nazionalarekin (Instituto Nacional de EstadĂ­stica, INE), big dataren erabilera egiten ari da gailu mugikorren kokapen datuen kopurua aztertzeko, anonimoak eta erantsiak. Modu honetan, DataCOVID herritargoaren mugikortasunaren azterketan zentratzen da, bi egunero martxoaren 16tik aurrera eta egunero martxoaren 31tik aurrera. Emaitzek islatzen dute hiritargoaren % 85 ez dela mugitu bere bizilekuaren zonaldetik beste toki batzuetara alarma egoera dekretatu zenetik. Zifra hori % 90era igo zen berreskuragarria den ordaindutako baimena indarrean egon zenean. Datu osoak komunitate autonomoen esku ipini dira dagoeneko. Horrela, horien erabilera egiten ari dira Andaluzia, Madrilgo Komunitatea, Katalunia, Euskal Herria, Valentziako Komunitatea, Galizia, Asturias, Errioxa, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leon. Ikerketak lurralde nazional guztia beteko du, Espainia mugikortasuneko 3.200 eramutan zatituz, 5.000 eta 50.000 biztanle arteko herrialde-taldetan identifikatuz. Modu honetan, 40 milioi telefono mugikor baino gehiagoren guztizko lagin bat lortuko da.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

17


18

eWorld aldizkaria

2020 apirila

publizitatea


trainingWorld

2020 apirila

eWorld aldizkaria

Lanbide teknologiko eskatuenak gaur egun

C

ovid-19a milioika pertsonarengan eragina izaten ari da mundu osoan zehar, beren lanpostua galdu dutenengan edo beren diru-sarrerak modu esanguratsuan murriztu direla ikusi dutenengan. Egoera horren aurrean, lan-indarraren zati handi batek eremu ezberdinetan gaitzen jarraitu behar izan du, bere trebetasunak hobetu nahian eta egunean egoteko enpresek eskatzen dituzten profiletan. Hori dela eta, NEOLANDek, (arlo digitalean eskatuenak diren hiru adarretako heziketan espezializatutako eskolak) azpimarratu du Bootcamp-ak irtenbide onena direla beren bizitza profesionalaren norabide aldatu eta lana berehala aurkitu nahi dutenentzat. Bootcamp-en ezaugarria da oso trinkoak direla eta oso denbora laburrean beren ikasleei laneskakizun handia duen lanbide teknologiko zehatz bat irakasten diela. Ikasleek, ikastaro hauek amaitzean, Junio maila bat dute baina une horretatik aurrera enpresa teknologiko batean lanean has daitezke, profesionalki haziz beren lana garantzen duten bitartean. NEOLAND eskolak Madrilen eta Bartzelonan ditu campusak eta klaseak Online ematen ditu ere. Espainiako ezagunenen artean dago eta espezializatua dago Bootcamp-ak bezala ezagutuak diren mota honetako teknologiako ikastaro trinkoetan. Hauek 12 ordutako iraupena dute "Full-Time" eta lanorduan ematen dira, baina astean zehar behar adina denbora ez duten horientzat, "Part-Time" aukera bat dago ere, bateragarria dena lanarekin eta eduki berberak dituena, baina 24 astetan zehar ematen da. Behin Bootcamp-a amaitu dela, eskolak beharrezkoa den laguntza ematen die bere ikasleei lana aurkitzeko, eskaintzen duen aholkularitza pertsonalizatuaren zerbitzuari esker. Gainera, 300 enpresa teknologiko baino gehiagorekin kontaktuan daudenez, hiru hilabetero "Hiring Week" izeneko lan azoka bat ospatzen dute, non beren ikasleak une horretan lan-eskaintzak irekita dituzten enpresekin harremanetan ipintzen dituzten.

Lanbide erakargarrienak Covid-19ren egungo krisialdiaren aurrean eta horrek lan-merkatuan izan duen talkarekin, krisia baino lehen eskakizun handia zuten labide asko askoz ere erakargarriagoak bilakatu dira, modu remotoan egin baitaitezke, eta egunetik egunera sektore digitaleko lan-eskaintzak hazi

egiten dira. Jarraian, NEOLANDek lanbide eta profil eskatuenak nabarmentzen ditu: -UX/UI Diseinua: Enpresak gero eta kontzienteago dira bere produktu digitalak erabiltzailean zentratzeaz. Horregatik, Interface-en (UI) eta Erabiltzailearen Esperientziaren (UX) diseinua lanbide eskatuenetarikoak dira orain. -Web Garapena: Produktu digital guztiek web garapena behar dute eta JavaScript programazio lengoaia erabiliena da. -Data Science: Big Datak datu kopuru handiak sortzen ditu eta Data Science horiek informazio erabilgarrian bihurtzeaz arduratzen da konpainietan erabakiak hartzeko. -APPen Programazioa: App-ak software-eko aplikazioak dira, gailu mugikorretan ipintzen direnak, Smartphone-ak edo Tabletak. Aplikazio guzti hauek sortzeko profesional espezializatu asko behar dira Android edo iOSerako garapenean. -Product Management (Produktu Zuzendaritza): Produktu digital guztiek Product Manager-aren irudia dute, produktu baten estrategia, planifikazioa, irteera eta jarraipenaz ardura-tzen dena. Bere lana proiektuaren barne dauden talde guztiak koordinatzea da. -Marketin Digitala: Marketin digital enpresa batek interneten egiten duen ekintza eta estrategia publizitarioen lotura da bere produktuak edo zerbitzuak saltzeko. Gaur egun, enpresa hauek ezaguera tekniko oso sendoak dituzten profesional asko behar dituzte.

Laguntzen du

19


20

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2020 apirila

Atten2, saria talde industrial onenari

A

tten2 izeneko euskal enpresak "etorkizuneko fabrikarako talde industrial onenaren", HP saria jaso zuen. Bartzelonan martxoaren 3tik 5era bitarte egindako Advanced Factories Expo & Congress kongresuaren barruan antolatutako Factories of the Future Awards 2020 sarien laugarren edizioan. Sarien helburua da industria-automatizacioan eta 4.0 industriaren ezarpenean berrikuntza bultzatzea eta sustatzea. Ekitaldeko eszenatokira igo ziren saria jasotzera Atten2ko ordezkari batzuk, hots Marketineko arduradun den Ion Grijalbo eta Aplikazioen Ingeniaritzako arduradun den Guillermo Miró. Biek saria eskertu zieten kongresuko antolatzaileei eta epaimahaiari, baita konpainiako langile guztiei ere. "Beren eguneroko lana, esfortzua eta ardura gabe, sari hau ezinezkoa izango zen", esan zuten. Atten2 "Talde industrial onena etorkizuneko fabrikarako" kategorian enpresa prestigiodun batzuen gain kokatu zen, hala nola Weidmüller eta Bosch Rexroth. Golardoa zuzendua dago saritzea irtenbide berritzaile horiek, ahalbidetzen dutenak makineria eta ekoizpen ekipoak txertatzea prozesu industrialetako digitalizazio eta automatizazioaren eremuan. Sariek enpresen, profesionalen, unibertsitateen, zentro teknologikoen eta startupen lana, esfortzua eta lidergoa aitortzen dute, teknologia eta industriaren eraldatzearen aldeko apustu egiten dutenak, hori lehiakorragoa egiteko. Aipagarria da, zentzu honetan, 170 konpainia eta proiektu baino gehiagok aurkeztu zutela bere hautagaitza sarien edizio honetan. Bestalde, aitorpen hau firma euskaldunarentzat oso garrantzitsua den hazkunde une batean iristen dela esan behar da, bere indarra berresten duelarik konpainia bezala, lan egiten duena irtenbide teknologiko berritzaileen gara-

penean eta ingeniaritzako zerbitzuetan, bideratuak bezeroen operazio-gastua murriztera eta bere aktibo kritikoen monitorizaziora. Advanced Factories 2020 kongresua hiriburu katalanean dagoen Industria 4.0ri buruzko nazioarteko jazoerarik garrantzitsuena da eta bere azken edizioan Europako herrialde ezberdinetako 16.000 profesional eta 6.000 enpresa baino gehiago biltzera iritsi zen. Horrela, gertaera hau sektorearentzat elkartopaketarako puntu bat da, non partekatzen dituzten azken aurrerapenak eta berrikuntza teknologiko puntakoenak fabriken eraldatze digitalerako teknologia aurreratuaren bidez.

Firma euskaldunak saria jaso du azken “Factories of the Future Awards” sarietan Atten2 Atten2ren lan eremua online sentsore optikoen garapena, ekoizpena eta komertzializazioa da, zenbait jarioren ezaugarri espezifikoen neurketarako, bereziki olio lubrikatzailea; bestetik, beste zenbait zerbitzu deribatuak egiten dituzte ere. Teknologia hau garatua izan da I+Gko urte arrakastatsuen ondoren sentsoreen eta lubrikazioaren arloan, Ik4-Tekniker Zentro Teknologikoaren esku. Atten2ren ibilbidea negozioaren hazkunde jarraitu batera zuzendu da beti, bere gizataldearen finkatzeari esker. Bere lanaren eredu dira: -OilHealth Algoritmoaren Patenteak: Olio lubrikatzaileen degradazio-egoera zehazteko metodoa. -OilHealth Patenteak: Olio lubrikatzaileen degradazio egoera zehazteko gailuaren garapena makinako lubrikazioaren zirkuito batean. -OilWear Patenteak: Jarioetan kutsadura neurtzeko gailuaren garapena, teknologia optikoaren bitartez. -NIR Sentsore Patenteak: Jarioren neurketa prozesua, espektroskopian oinarritua Infragorri urbileko mailan. -OilWear Lens Free Patentea: Lenterik gabeko jarioen optikaren neruketa prozesua.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

21


22

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2020 apirila

Aditu, hizketa-ezagutzailea

D

uela hilabete jaio zen Aditu, bideoak eta audioak euskaraz eta gaztelaniaz transkribatzeko eta azpititulatzeko aukera ematen duen plataforma berria. Dagoeneko 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu denbora honetan tresna berriak. Aditu sortzeko, Elhuyarreko I+G taldeak adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologia berritzaileenak erabili ditu, modu horretan orain arte hizkuntza jakin batzuetara mugatuta zegoen tresna euskarara zabaltzeko. Audioak eta bideoak modu automatikoan transkribatzen eta azpititulatzen dituen plataforma da Aditu, bai zuzenean, bai aurrez grabatutako artxiboetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bere erabilerak askotarikoak izaten ari dira lehenengo hilabete honetan: aplikazio horrekin, elkarrizketen grabazioak transkribatzen dituzten kazetariak, entzumen-arazoak dituzten eta hitzaldi edo abesti bat azpititulatzen duten pertsonak, mugimendu-zailtasunak dituzten pertsonak, idazteko aukerarik ez dutenak eta abar. Badira, baita ere, kotxea gidatzen ari diren bitartean txosten baterako hausnarketak diktatzen egiten dituztenak, Adituk bien bitartean automatikoki transkribatu ditzan. Elhuyarrek hainbat urtez lan egin du aplikazio horren atzean dauden sare neuronalak eraikitzeko, sare horiek beren ikaskuntza edo entrenamendu prozesua milaka daturen bidez egin dezaten, eta, azkenik, tresna hori erraz erabiltzeko aukera ematen duen interfazea sortzeko. Baliabide digitalak euskara bezalako hizkuntzetara zabaltzea da tresna honekin duten helbu-

rua. Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “erraldoi teknologikoen estrategietatik eta merkatuen interesetatik kanpora daude� euskara bezalako hizkuntzei egokitzen diren tresna hauek. Orain, albisteen transkripzioa eta azpitituluak, dokumental baten edo udaletxe bateko bilkuren transkribapena hemen egin daitezke. Zerbitzua doakoa da proba-moduan. Elhuyarreko hizketa-teknologien arduradun Igor Leturiak azaldu duenez, haiek duten erronka bikoitza da orain: alde batetik, hobekuntzak egitea, zarata duten audioekin, edo euskararen dialekto desberdinekin, adibidez. Bestetik, gogorarazi du “pertsonen eta makinen arteko elkarreragina gero eta handiagoa da, eta, kasu askotan, interakzio hori ahotsaren bidez egiten da, adibidez Sir edo Alexa laguntzaile birtualak edo ahots bidez zuzendutako 4.0 industriako makinak“. Horrek atea zabaltzen du Aditu produktu edo sistemetan integratzeko, hala nola domotikan, nahi den hizkuntza erabili ahal izateko, kasu honetan euskara edo gaztelania.

Aditu hizketa-ezagutzaile berriak 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu jada Aditu Zer eskaintzen dute? Puntako transkripzio-teknologia, bezeroen beharretara egokituta eta datuen konfidentzialtasuna errespetatuz. -Puntako teknologia: Hizketaren ezagutzaren arloko teknologia berritzaileenak erabiltzen dituzte: adimen artifiziala, sare neuronalak... -Konfidentzialtasuna: Erabiltzaileen datuak modu seguruan kudeatzen dituzte, konfidentzialtasuna bermatuz. -Neurri-neurriko soluzioak: Zerbitzua bezeroen aplikazioetan integra daiteke API deien bidez, edo bezeroarenean ere instala dezakete. -Hizketaren ezagutza elebiduna: Adituk euskara eta gaztelania ezagutzen ditu. -Audioak eta bideoak: Adituk honako hauekin funtzionatzen du: Audio-fitxategiak; Bideo-fitxategiak; Onlineko audio edo bideoetarako estekak (EITB, RTVE, Youtube, Facebook, Instagram...).


trainingWorld

2020 apirila

eWorld aldizkaria

Telelana sustatuz S

PRI taldeko Enpresa Digitala zerbitzuak jakitera eman du IKTen sektoreko hornitzaileek ETEei eta autonomoei telelanarekin lotutako teknologiei buruzko doako prestakuntza eskaintzen dietela. Beraz, salbuespenezko egoera hau aprobetxa dezakete pertsona eta enpresa askok beren gaitasuna hobetzeko. Enpresa batek prestakuntza hori ere eskaintzen badu, Enpresa Digitalarekin harremanetan jar daiteke, helbide honetan: acrespo@spri.eus

Enpresa Digitala COVID-19a sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Enpresa Digitalak telelanari buruzko prestakuntza eskaintzen du doan Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko. Inplantalariak aholkulari taldeak zerbitzua eskatzen duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei aholkua emateko erabiltzen duen teknologien zerrenda Informazio-foiletoa dokumentuan zehaztuta dago. Telelana ezartzen laguntzeko zerbitzu eta soluzioak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoen zerrenda bat jartzen da eskatzaileen eskura, etengabe eguneratzen dena. Sartu Hornitzaile Teknologikoen Zerrendan eta jarri harremanetan haiekin zuzenean. Telelana Ezartzeko Aholkularitzan hau sartzen da: -Aholkularitza doan -Laguntza telematikoa aholkulari teknologikoen talde batengandik

-Enpresa bakoitzari aplikatu dakiokeen teknologiari buruzko aholkularitza praktikoa, enpresaren profil teknologikoaren eta jarduera motaren arabera -Berehalako emaitzak, enpresari bere jardueran, edo zati batean, urrunetik jarraitzeko teknologia ematen baitzaio -Praktikoa eta bideragarria; autonomo eta ETEetan erabilita frogatu diren teknologiak ezartzen dira, modu adimentsuan erabiltzeko praktika onekin lagunduta Zerbitzuak, besteak beste, arlo hauetan laguntzen du telelana ezartzen: -Komunikazio birtualak bezero, langile, hornitzaileekin -Dokumantazioa elkarrekin sortu -Informazioa urrunetik eskuratu eta gorde -Proiektuen eta eskarien egoera online kudeatu -Denboraren kudeaketa -Zereginen eta oharren kudeaketa -Urruneko sarbidea enpresako ekipamenduetara -Enpresaren jarduera arintzeko eta geolokalizatzeko utilitateak -Urruneko lanerako behar den zibersegurtasuna INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIren Bezeroaren Arreta zerbitzura jo behar du, eta hori jarraiko da harremanetan INPLANTALARIAK zerbitzuarekin, Telelana egiteko enpresaren zein arlotan jardun daitekeen aholkatzeko: Telefonoa: 902.702.142 Email: info@spri.eus Edo eman izena zuzenean

Laguntzen du

23


24

eWorld aldizkaria

2020 apirila

healthWorld

4 super robot 10.000 testetarako

'

Super Robot 10' proiektua, batez ere, elkartasun-istorio bat da; izan ere, bost pertsonak duten onena eman dute Covid-19aren pandemiaren aurka borrokatzeko eta bizitzak salbatzeko. Haien lana Espainian 4 estazio kokatzea izan da, eta horietako bakoitzean hamar robot egongo dira. Horri esker, egunean 2.400 PCR test aztertu ahal izango dira modu mekanizatuan ospitaleko. Lauen artean, beraz, egunean 9.600 proba egin ahal izango dira, hau da, 67.000 baino gehiago astean. Super robot horiek proba diagnostikoen mailan garrantzitsuenetarikoak diren lau ospitalera bideratu dira. Bertako laborategiak egun hauetan zehar erabateko errendimenduan ari dira lanean koronabiruseko kasu positiboak detektatzeko: Madrilen, Carlos III Osasun Institutua eta La Paz Ospitalea; eta Bartzelonan, Clínic eta Vall d'Hebron ospitaleak. Bestetik, aipagarria da hau ere gainditze istorio bat dela, izan ere ideiak oztopo pilo bat gainditu behar izan ditu bere jaiotzen azkarrean. Erloju kontrako lasterketa bat izan da, non dena denbora errekor batean aurrera atera den. Hiru astetan proiektu bat egin da, horretarako bide tradizionalak jarraituz gero urte bat baino gehiago itxaro behar izango zitzaiokeena.

Rocío, María, Sandra, Javier eta Andreu 'Super Robot 10'ek bost izen propio ditu: Rocío Martínez, Londreseko King's College-ko ikerlaria; Andreu Veà, ekintzailea telekomunikazioetako arloan eta Internet Society espainiar ataleko le-

hendakaria; María Parga, BMEko zuzendari eta Alastriako lehendakaria, irabazi-asmorik gabeko elkartea, ekonomia digitala sustatzen duena blockchain edo blokeen katearen bitartez; Sandra Figaredo, Llorente y Cuenca firmako aholkularia; eta Javier Colás, Berrikuntzako zuzendaria Esade-n eta Medtronic Españako lehendakaria. Bostek bere arrasto pertsonala estanpatu dute proiektu honetan, aurrera atera ezin izango litekeena bakoitzaren ekarpena gabe. Ideia martxo hasieran jaio zen, Andreu Veàk ikusten zuen bitartean nola koronabirusaen txunamia Espainia astintzen ari zen Hubei probintzia txinatarra eta Italiako iparraldea suntsitu ondoren. Ez zuen nahi izan besoak gurutzaturik geratu eta laguntza dei bat egin zion bere kontaktu sareari proiektu berritzaile baten bilaketan, krisialdi sanitario honetan laguntzeko gai zena. Ingeniaria heziketaz, bere buru erabakitzaileak begiak ipini zituen hurrengo hilabeteetan zehar pandemiaren aurka borrokatzera deitua den proiektu honetan: PCR testak egiteko gaitasuna handitzea. "Komunitate txiki baten parte naiz, helbide elektronikoko saski edo banaketa zerrenda bat dena, barne dituena lan, bizi edo ikasi egin ditudan pertsona guztiak", dio Andreu Veàk. "1.800 pertsona gara, banatuak bost kontinenteetako 98 hiritan, jende sare bat, proiektu ikusgarriak egiten dituena munduan zehar eta besteak laguntzen dituena, gauzak egiten ditugu, gure artean irakasten eta laguntzen dugu ezer itxaron gabe ordainean".

Open source filosofia Berehala beren begiak Opentrons-en ipini zituzten, enpresa estatubatuar bat, Shenzhen hiri txinatarran robot sanitarioak eraikitzen dituena, gai direnak analizatzeko masiboki PCR probak, fidagarrienak. King's College-ko Rocío Martínezek taldeak azaldu zion makina hauek abantaila substantzial bat eskaintzen zutela merkatuan existitzen diren beste antzeko produktuekin alderatuz: bere izaera irekia, open source filosofia baten barne, non patenterik ez dagoen. Opentrons-eko robotek kode irekia duten hardware-akin funtzionatzen dute ere, baimentzen duena robotak diseinatzea ospitale bakoitzaren neurri zehatzean. "Nik gudaren artearen ideia bat daukat: guda ez dute soldadu onenek irabazten, baizik eta horniketa mantentzen dutenek, logistika denbora gehiago mantentzen duena eta ezin ginen.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

25


26

eWorld aldizkaria

2020 apirila

blockchainWorld

Sandbox, onartua Ministroen Kontseiluan

J

oan den otsailaren 18an, Sandbox izenekoa onartu zen Ministroen Kontseiluan. Finantza Sektorearen Eraldaketa Digitalerako lege-proiektua (Sandbox-aren sormena barne) Gorteetara joan zen bere tramitaziorako. Horrela, Fintecheko enpresek (teknologia finantzarioa) lege-esparru kontrolatu bat izango dute beren berrikuntzak probatzeko. Espainiako Sandboxak finantzen, aseguruen eta kapital-merkatuen sektoreko proiektuak onartuko ditu. Horrekin, Fintech eta Insurtech-eko Espainiako Elkarteak (AEFI) Sandboxarekin 4.0005.000 lanpostu sortzea kalkulatu du, baita 1.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsio baten mobilizazioa ere. Fintech enpresek beren zerbitzu edo produktuen legaltasuna baieztatuko dute, erregulaziozalantzekin, Sandboxean. Bestalde, agintariek erregulazio egokia azkartu ahal izango dute berrikuntzen abiarazterako aterkirik legalik gabe. Beraz, aurreikusia dago Sandboxaren ezarpena Altxor Orokorraren Idazkaritzan. Gainbegiratze horri gehituko zaio Seguruen Zuzendaritza Orokorrarena, Balioen Merkatuko Komisio Nazionalarena eta Espainiako Bankuarena. Dena dena, zalantzak daude bere funtzionamendurako nahikoa den aurrekontu-hornidura baten sorkuntzari buruz. Sandboxaren eraginkortasuna bere langile kopuruaren menpe egongo da. Espazio britainiarrean hiru pertsona daude proiektu bakoitza gainbegiratzen.

Sandbox Informatika eta zibersegurtasuneko zaleak direnek ziuraski entzun dute hitz egiten eraso mal-

ware-ez sistemak babesteko teknika oso erabili bati buruz. Hori da Sandboxing. Informatikak taktika ezberdinak garatzen joan behar izan du ziberdelitugileei aurre egiteko. Hauek erasorako bide berriak aurkitzen joan diren heinean, txapel txuriko hackerrak, sistemen pribatutasuna eta ziurtasuna babesten lan egiten duten horiek, derrigortuak ikusi dira teknika eraginkorragoak sortzea, Sandboxa bezala. Sandbox edo Sandboxing terminoa, bere hitzak adierazten duen bezala, "ondarrezko kutxa" bat edo ingurune kontrolatu bati buruz ari da. Ondarreko kutxetan, adibidez, gurasoek beren haurrek uzten dituzte beren jostailuekin jolasteko. Toki ziurrak dira, non ondarrak kolpeetaz babesten dituzten eta diberti daitezkeen kanpoko arriskuetatik isolatuak.

Sandboxak 5.000 lanpostu sortuko ditu, 1.000 milioi euroko inbertsioarekin Kontzeptu honetan oinarrituz, zibersegurtasuneko adituek pentsatu zuten makinak birusetatik babesteko modu on bat zela "ondarrezko kutxa" batean isolatzea, hau da, birus informatiko batekin kutsatua den programa isolatzea gainerako sistematik, birusa heda ez dadin. Hau da Sandbox teknologia bezala ezagutzen dena.

Produktu bideragarriak Sandboxera joango dira merkatura jauzia egin dezaketen produktu eta zerbitzuak. Ez dute egiten sortzen dituzten zalantza legalengatik. "Esparru legal finkatuan berme juridikoak ez dituzten proiektuak erakutsi behar dira. Ezin ahal izango lituzkete kapitaleko inbertsiorik jaso proiektu tradizional baten segurtasunarekin�, ziurtatzen du Carmelo Porterok, Ibercajako Ordainketa eta Seguruen Irtenbideetako nagusiak. Sandboxetik aterako diren proiektuak erregulatuak izatera irits litezke (salbuespena) edo ez erregulatuak (loturarik ez). “Proiektu bat Sandboxean sartzeko helburua da merkatuan lan egitea baimen edo lizentzia baten lorpenaren bitartez. Horretarako, erregulaziora bideratuak dauden proben irteerako erregimen batzuk konfiguratzen dira�, gehitzen du Carmelo Porterok.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

27


28

eWorld aldizkaria

startupWorld

2020 apirila

B-Venture 2020 gertu

E

l Correo-k antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren eta bere Garapen Agentziaren SPRI- babesarekin, B-Venture bere V. edizioa prestatzen hasi da. Beste behingoz, Bilboko Euskalduna Jauregia berrikuntzan, ekintzailetzan, finantzaketan eta ideietan murgilkuko da urriko bi jardunaldietan. Hainbat espaziotan banatutako ekosistema bat izango da, baina oso ikuspegi praktiko batekin. Aurreko lau edizioetan, 400 startupek baino gehiagok parte hartu dute. Hauetatik, 96 aukeratu ziren lehiaketan parte hartzeko, eta beren proiektuak korporazio, enpresa inbertitzaile eta arrisku-kapitaleko enpresa handienetako batzuen aurrean ikusarazi zituzten: Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures, besteak beste. Aurten, interesatuaren ekimena B-Venture Programan sar daiteke bi kategoria hauetako batean: -'Early Stage': Legez eratutako proiektuak, negozio-aukera identifikatuarekin, izaera berritzailearekin eta eskalagarriak direnak. -'Growth': estatuko edo nazioarteko proiekzioa duten negozioak, negozio-bideragarritasuna eta merkatu-kuota esanguratsua dutenak Interesa duenak ezin du aukera hau alde batera urtzi, izan ere, hautatutako startupek honako onura hauek izango dituzte: -Enpresako erreportajea El Correon. -Prestakuntza-programa (8 saio, ez derrigorrezkoak) -Pitch-a inbertitzaileen eta enpresen aurrean. -Erakustokia erakusketa-gunean. -Bilera pribatuak inbertitzaileekin. -Eta askoz gehiago‌

Proiektuaren izena eman ahal izateko, aski da www.b-venture.com webgunean sartzea.

SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko erakundea da SPRI Taldea, euskal industria bultzatzea helburu duena.

Proiektuak ekainaren 30a baino lehen inskribatu behar dira Ekintzaile diren startupak bezalako enpresekin lan egiten dute, ekintzailea errazago murgildu dadin digitalizazioan eta zibersegurtasunean eta laguntza bat izan dezan martxan jartzean. Ekintzailearekin batera, modu onena bilatzen dute negozioa beste herrialde batzuetara zabaltzeko edo espazio fisikoak, pabilioiak edo bulegoak aurkitzeko. Badauzkate erronkei aurre egiteko baliabideak, eta badaukate bidea planifikatzen laguntzen dion ikuspegi global bat. Ekintzaileak hemen aurkituko du adituen laguntza, eta baita ere Taldearen konpromisoa proiektuan inplikatzeko.

B-Venture B - Venture Espainia iparraldeko ekintzailetza arloko ekitaldirik handiena da. Aurreko bi edizioetan 300 startup baino gehiagok hartu dute parte, eta 72 aukeratu dira lehiaketarako. Zer lortzen du hautatutako startupak? 1. Trebakuntza-programa osoa 4 astez: pitchinga, legezko alderdiak, finantzak, metrikak eta analitikak‌ 2. Enpresaren erreportajea El Correon eta BVenturen. Startuparen standa erakusketako gunean. 3. Enpresen eta ekintzaileen aurretan pitching egiteko sarbidea, hitzaldi-programa bat, tailerrak, networkinga eta B2B. Finantzaketa-txandak (ezinbesteko hitzordua): B-Venture ekitaldi presentziala da eta herrialdeko enpresarik, inbertsorerik eta arrisku-kapitaleko enpresarik handienetako batzuk izango dira han. Aurreko bi edizioetan Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures enpresek hartu dute parte, besteak beste.


publizitatea

2020 apirila

eWorld aldizkaria

29


30

eWorld aldizkaria

2020 apirila

startupWorld

"Ekintzailetzan, erresilientzia talentua baino garrantzitsuagoa da"

M

ario Alonso Puig digestio-aparatuko kirurgialaria da. Izugarrizko ospea lortu du nazioartean garapen pertsonaleko autore eta hizlari gisa, esaten duen guztiaren oinarri zientifikoari esker. Azkenaldian, 'Tus Tres Superpoderes' liburua atera berri du, eta ekintzailearen emozioak ezagutzeko aukera emanten digu bertan. Baita are garrantzitsuagoa den zerbait ere: horiek nola kudeatu. Jarraian, gai Mario Alonso Puigek gai jakin batzuei buruz duen iritzia azaltzen da. Ekintzaileek ilusioa eta beldurra bezalako bi emozio kontrako kudeatu behar dituzte "Prozesuan beti gailenduko den elementua ilusioa da. Beldurra gure bizitza guztiko bidaiako laguna da. Gakoa dago jakitean zer paper jokatzen duen beldurrak gure bizitzetan. Gu menperatzen gaituen emozioa bada, izu bihurtzen da eta blokeatzeko gai da. Pertsona batek ekin nahi duenean ihes egiteko modu leun bat bezala, orduan beldurrak paper nagusi bat hartzen du. Enpresa bat sortzeko bide gogorrean ilusioa mantentzen duena helburuaren benetako zentzua da. Zentratua egon zerbaitetan ez diona bakarrik bati ekintzaile bezala laguntzen, baizik eta beste pertsona askori ere: guztiak garrantzi handiko zentzu bat du". Dirua, proiektuaren ondorioa, ez arrazoia "Gure bizitzako lerro zuzentzaileak boterea, ospea eta dirua direnean, beldurra beti presente egongo da. Hazkundea, hobekuntza eta ekarpena direnean, ilusioa izango da protagonista". Ekintzailetza, batzuentzako irtenbide bakarra "Bat bere konforteko zonaldetik bi arrazoiengatik ateratzen da bakarrik: desesperazioa edo inspirazioa. Pertsona batzuk ez dute lana aurkitzen eta ekitera jotzen dute eta, jakina, energia izan dezakete beren bizitzei zentzua emango dion zerbait sortzeko, baliotsuak sentitzen lagunduko diena eta baliodun gauzak sor ditzaketela, noski. Ez dezagun ahaztu mundu mailan ezagun diren ekintzaile asko berrogeita hamar urte izan ondoren ekiten hasi zirela. Ez daukat inongo zalantzarik aukera gehiago dituela egoera zail baten aurrean ekitera jotzen duen pertsona bat, erantzukizuna eta kontrola hartuz, besteak erruduntzat jotzen dituenaren aurrean, bere existentzia hondatuz". Besteak errudun direla pentsatzen dutenak "Besteak erruduntzat jotzen duten pertsona horiek bere osasunari fisikoki kalte egiten diote, bai-

ta bere harremanak ere eta pertsona mingostuak bihurtzen dira, ekiten duen pertsonak aukera gehiago izango dituen bitartean. Tanatologiako munduko aditu Elisabeth Kubler Ross-ek esaten zuen bezala, hilzorian zeudenak laguntzen zituena, azkenean pertsonak damutzen gara egiteke utzi ditugun gauzez, egin ditugunez baino. Beharragatik ekitera jo duen pertsona horrek, arrakasta lortu ez duen horrek, beti jakingo du saiatu zela; ahalegin ez den petsona hori, ordea, beti damutuko da, inoiz ez duelako jakingo zer gertatuko zitekeen saiatu izan balitz. Bi aukera horien artean, askoz hobe iruditzen zait ekitea. Gainera, mundu enpresarialean ematen ari diren aldaketa sakonekin, pentsamolde ekintzailea izatea osagai gako bat izango da. Etorkizuneko lanaren aurreikuspeneko foro askotan egon naiz eta mundu bateruntz goaz non pertsonak proiektuengatik kontratatuko diren. Lan egonkorra desagertzen ari da. Enpleguak baino, lanak egongo dira eta bakoitzaren profilaren menpe egongo dira: gaur egun badakigu ilusiodun eta gogodun pertsona bat birrasma daitekeela, berez adinaz independente".

"Pertsonekin adeitsu eta portaerekin gogorra izatea, hori da sekretua " Ekintzailetzaren inguruan dagoen tremendismoa "Hori buruaren joera batengatik ematen da, katastrofismoa bezala ezagutzen dena eta funtsean hiru osagaitan oinarritua dago. Lehena: geure buruari esaten diogunean akats honek bizitza guztian zehar jarraituko gaituela. Bigarrena: geure buruari esaten diogunean akats honek gure bizitzako alde guztietan eragina izango duela. Hirugarren: pentsatzen dugunean porrot honek nire arrakasta izateko ezintasuna islatzen du". Pentsamolde orokor baten ondorioa "Nik uste dut akats bakar bat dagoela, alegia akatsetik ez ikastea. Ikasten badut, ezin diezaioket jada porrot deitu. Oreka bakarrik posible da zure gorputza, burua eta arima orekatzen dituzunean.


startupWorld

2020 apirila

Pertsona batek ez baldin badu zaintzen lo egiten duen denbora, jaten duena eta egiten duen ariketa fisikoa, desorekatua egongo da eta horrek bere buruko eta arimako prozesuetan eragina izango du, bere ongizateko sentsatzioan eta zuzenean bere sistema inmunean. Gorputzari kalte egingo dio ez badu asmoko zentzu bat eta bere buruan bakarrik zentratzen bada. Bere buruko prozesuak kaltetuko dira: beti defentsiban egongo da, ezin izango du jasan norbait distiratsuagoa egotea zerbaitetan eta ezin izango da inguratu jende baliotsuz. Mundu guztiak esango dio azkarrena dela, onena, dibertigarriena... eta kristalezko kupula batean biziko da hori hautsi arte. Jakina da estres altuak erradikal libreen maila igotzen duela, erantzule direla mutazioez eta zahartzeaz".

"Oreka lortzeko gorputza, burua eta arima halabeharrez orekatu behar dira" Zer egin daitekeen "Oreka bilatu behar da. Desorekako uneak egongo dira, jakina, baina erresilientzia aplikatu behar da berreskuratzeko. Erresilientziarik ez duen ekintzaile bat suntsitzailetzat hartuko edu edozein akats edo zailtasun. Ez du argitasunez pentsatuko, ezta jende egokia erakarriko ere, indarrak gehitzen dituen lider bat izango ez delarik. Horrela ezin izango du funtzionatu. Erresilientzia deformatuak ez izateko erresistentzia da, gure izatera itzultzeko gaitasuna, eta funtzezkoa da ekiteko". Nola aplikatu erresilientzia egoera txarretan "San Juanek badu esaldi bat diona 'egiak libre egingo zaituzte', baina ia inork ez du egia jakin nahi. Izan ere libre izateko, lehenik eta behin batek bere bizitzan dagoen alde itsusia ikusi behar du. Etxe batez goza ahal izateko, lehenengo zikintasuna aurkitu behar duzu hori garbitu ahal izateko eta hori ez da atsegina. Askatasunaren prezioa zaintze amaigabea da, kontziente izatea barrutik nola zaudenaz une bakoitzean. Ekintzaileak bere hasierako puntua ezagutu behar du eta horregatik irekia egon behar da feedback-a jasotzera, nahiz eta hori ez atsegin eta esan diezaiotela ikusten ari ez dena, itsu dagoen hori. Ekintzailera batzuetan aintzat hartzen ari ez diren bi dimentsio gehitu behar zaizkio: ekintzailea enpresaria izan behar da, baita liderra ere. Kontu bat da zuk ideia bat izatea eta beste bat hori sostengatzea". Entzuten jakin "Ez bazara irekitzen besteek nola ikusten zaituzten esatera, lagun zaitzatenera zure egoera

errealaz konturatzera, ezin izango dituzu taldeak burutu. Ez bazara hartua gertuko norbait bezala, pertsonek ez dizute egia esango eta ez bazara irmoa izan behar duzunean, ezin izango duzu ezta ere burutu. Sekretua da adeitsua izatea pertsonekin eta gogorra portaerekin. 'Ez' esan behar da eta adierazi jokaera hori ezin daitekeela errepikatu, errepikatzen baldin bada, pertsona horrek ez duelako tokirik taldean". Negozioaren ideiaren eragina emaitza enpresarialean "Enpresa batzuk porrot egiten dute ez ideia ona ez delako, baizik eta ez dagoelako enpresariaren pentsamoldea, ezta lidergoko gaitasunak ere. Taldearen gaitasuna eta jarrera behatzen baduzu, ia ez duzu ekintzailea ebaluatu behar. Taldeak ekintzailea erretratatzen du. Oraingoa bezalako mundu batean, burdineko eskuarekin burutu nahi duenak arrakastarako aukera oso gutxi ditu". Ilusioak arrazoia menperatzen duenean "Hau errealitatetik dagoen urruntze batengatik dator. Nik garrantzi gehiago ematen diodanean buruko munduari mundu errealari baino, orduan nire buruko munduak hainbeste liluratzen nau, buruko munduak mundu erreala mespretxatzen duela. Hau hantuste sakoneko ariketa bat da. Bigarrenik, ez bazaude prest ikertzeko alde gogor eta neketsurako, arriskuan zaude. Badago ikertzen ez duena bere ideia txarrak diren nabaritasunak ekiditeko, edo are okerrago, beste batzuek arrakastarekin aurrera eraman dutela lehenago. Kasu hauetan ez da logikoa gogogabetzea. Ideia zapuztu digutela pentsatu ordez, ikusi behar dugu aukera bideragarriak aurkitzeko gai garela. Zentzugabea umiltasun faltagatik, ez esploratzeagatik edo ez hurbiltzeagatik porrot egitea gero proiektuan. Hori bai izango dela suntsitzailea".

eWorld aldizkaria

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.