eWorld Aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº 0007

Page 1

Laguntzen du

0007. zkia.

doakoa

2019ko uztaila

digitalWorld

gameWorld

appWorld

healthWorld

startupWorld

Munduko hiri adimentsuenak

'Gris', joko nazional onena

Biluziak ekiditeko aplikazioak

Lehen bihotza 3Dn

Zocco Handmade, historia jasangarriak

Blockchaini buruz hizketan Zenbaki honen azala blockchaini eskaini diogu berriz ere. Blokeen kateko sistema digital hau gure artean dago jada, eta horren berri jakitea garrantzitsua da. Bakar-bakarrik ekonomiarekin lotura duen sistema bat dela pentsa dezakete askok, baina ez da horrela; blockchainek gure bizitzako eremu askotan izango du eragina.

Eguneroko ohiko ekintzetarako balioko du, adibidez banku-transferentzia bat egiteko, eta blockchaini esker, transferentziak "ziurragoak, fidagarriagoak eta merkeagoak" izango dira. Hori dio Eduardo Aginakok, Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari Institutuan irakasle-lanetan dabilen ingeniari tekniko industrialak, hurrengo orrialdeetan aurkituko duzuen elkarrizketa batean.

Aginakorekin blockchaini buruz mintzatu gara. Izan ere, bere zentroan esparru hori jorratzen eta sustatzen ibiliko dira, eta blockchaineko bi makina eskuratu dituzte dagoeneko. Irakasle honek blockchainen inguruko gako batzuk eman dizkigu, baina berak dioen bezala, asko geratzen zaigu ikusteko eta ikasteko oraindik sistema berri honetaz.


2

eWorld aldizkaria

infoWorld

2019 uztaila

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DITIAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ, P.S.A. IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBAO COWORK ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA BIC GIPUZKOA BERRILAN AMARA COWORKING KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO A9 COWOEKING ESPAZIOA COWORKING SPACE SS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWOEKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE

Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio

Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 Plaza Ingeniero Torres Quevedo nº 1 Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Urkixo Zumarkalea nº 36 C/ Done Bikendi nº 5 C/ Zugastinovia nº 7 (La Casilla) Calle Pablo de Alzola nº 2 Ribera de Botica Vieja nº 70 Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 Mikeletegi Pasalekua nº 83 Calle Maestro Santesteban nº 3 4º Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Ametzagaña nº 9 behea Federico García Lorca nº 2 bajo Portuetxe Kalea nº 23 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Mocholí Kalea Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203

943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 944 020 995 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 000 999 943 474 660 943 001 217 943 458 485 608 001 406 657 713 374 943 320 369 943 942 117 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

BILBOKO UDALAK DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUA DA, ORDEA, BERE EDUKIA ERAKUNDE ONURADUNAREN ERANTZUKIZUN ESKUSIBOA DA EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

EDITOREA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.


gadgetWorld

2019 uztaila

Volkswagen ID.3, auto elektriko berria

V

olkswagen ID.3, gaur egungo e-Golfaren ordezkoa, udazkenean aurkeztuko da eta bere lehen aleen entregak 2020ko apirilerako aurreikusten dira. Dena den, enpresak eredu berriaren ezaugarri batzuk ezagutarazi dizkio prentsari. Are gehiago, hautatutako zenbait komunikabidek ibilgailua gidatzea lortu dute, nahiz eta oraindik oso kamufaltuta egon. MEB plataforma modular elektrikoan oinarritutako Volkswagen taldearen lehen modeloa da ID.3. Hiru bateria-pack izango ditu: bata 45 kWh-koa, 330 km WLTP-ko autonomiara iristera ahalbidetuko diona; bestea 58 kWh-koa, 420 km WLTP-tan geratuko dena; eta hirugarrena, 77 kWh-koa, 550 km WLTP-ra iritsiko dena. Lehenengoarekin, ID.3-ak 30.000 euro baino gutxiago balioko du; bigarrenarekin, ordea, 40.000 euro baino gutxiago. Gama-mugako autoek lau gurpileko trakzioa izango dute, eta gainerakoek berriz, atzealdeko trakzioa. Gehieneko zama-ahalmena 125 kW-koa izango da korronte zuzenean (CCS Combo 2 formatua). Duela oso gutxi, Autocar aldizkariak, adibidez, eredu berria gidatzeko aukera izan du. Urtetan Volkswagen-en ibilgailurik garrantzitsuena bezala definitua izan da eta esan beharra dago kazetariak modu baikorrean harrituak geratu direla hori probatzean, bere tamaina konpaktuagatik, atzekaldeko trakzioagatik, bere maniobrabilitateagatik, bere ibiltze alai eta isilagatik, bere estetika ezohikoagatik eta bere instrumentazio abangoardistagatik. Probatutako eredua 58 kWh aldagai ertainari zegokiona zen, merkatura iritsiko den lehena dela. Antza, pack-aren kokapenari esker baxuetan, ereduak 50/50eko pisuen banaketa bat du, nahiz eta ordainean, altuerako espazioa ez da bereziki handia. Hanketarako luzera-espazioa, aldiz, oso handia da bere tamainako auto batentzat (4,20 metro baino gutxiago), 2,8 metroko ardatzen arteko bere distantzia luzeagatik (Golf VII baino 13 zm gehiago). Probatzaileen iritziz, bere gidaritzako kokapena ona eta bolantearen tamaina egokia da, errealitate handituko sistemak bere abangoardismoagatik harritzen duen bitartean. 200 cv-ko potentziarekin eta biraketako erradio murriztuarekin, eredua oso ongi mugitzen da hiritik, non arina eta azkarra den azeleratzean. Bere maniobrabilitate ona ere nabarmentzen da aparkatzeko unean, atzekaldeko trakzioari esker.

Direkzioa nahiko arina da, xasisak erosotasuneko maila on bat portaera dinamiko batekin lotzen duela, nahiz eta ereduak doitze batzuk jaso behar dituen ekoizpenera iritsi baino lehen. Autonomiari dagokionez, uste da baldintza errealetan eta eredu mota kontuan hartuta, zamako 320 km eta 400 km artean egongo dela. Probaren ondorio finala da, eredua guztiz amaitua ez dagoen arren, benetan etorkizun handikoa dela eta propasamen oro erakargi batean bilaka daiteke auto elektrikoaren merkatuaren barne.

Ez milioidunentzat Volkswagen firma alemanak promes egin du auto hau “guztientzat” izango dela. Elektromugikortasuna demokratizatu nahi du, nahiz eta joan-etorri ugari izan ziren bere prezioari zegokionez. Horrela, bere lehen auto % 100 elektrikoaren merkaturatzearekin, Volkswagen ID.3, fabrikatzaileak esan du izango dela “milioientzat, eta ez milioiudunentzat”, baina lehenik eta behin 40.000 euroko edizio mugatu bat attar du lehen. Eta zergatik ID.3 izena? Bada badirudi zenbakiak erantzuna ematen diola firma alemanak hasi berri duen atalari, Beetle eta Golf-en ondoren, elektrifikazioan zentratuz. “Hiru zenbakiak ere adierazten du goiko eta beheko segmetuetako hedapen ahalmena. Asko daukagu tramitean", esan zuen duela zenbait hilabete Volkswageneko salmenta nagusi den Juergen Stackmann-ek.

eWorld aldizkaria

3


4

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

gadgetWorld

Betaurreko adimendunak, ikusmen-urritasunerako

H

orizonte 2020 esparru-programako See Far proiektuaren bidez, ikusmenurritasuna duten aktiboei lagundu nahi zaie. Proiektuaren garapena partzuergo baten esku dago. Partzuergo hori bost herrialdeko 12 bazkidek osatzen dute, eta horien artean daude unibertsitateak, zentro teknologikoak, ospitaleak eta enpresa pribatuak. Sevillako (Espainia) Unibertsitateak zuzentzen du proiektua, eta koordinatzailea RamĂłn GonzĂĄlez Carvajal irakaslea izango da, Ingeniaritza Elektronikoaren saileko katedraduna. See Far proiektuak egokitzapen-irtenbide bat izatea du helburu, digitalki prestatua, ikusmen-urritasuna duten herritar aktibo nagusienei laguntza eskainiko diena (ikusmen-urritasuna zuzenean lotuta baitago adinarekin). Tresna honen garapenari esker, langile horiek modu aktiboan parte hartzen jarraitu ahal izango dute bizitza profesionalean. Era berean, bizitza laboral eta pertsonalarekin eta bizi-estilo independente, aktibo eta osasungarri batekin lotutako gaitasunak mantendu eta berritu ahal izango dituzte. Tresna berri hau oso apala izan nahi da bere diseinuan, kostu baxukoa, ziurtatuko duena lan-inguru eta bizitza adimentsu eta moldagarri bat. Horretarako, lau osagai gakorekin lan egiten du: osasun fisikoa, ergonomia/ingurunea, teknologia eta kudeaketa-praktikak.

Bi osagai Horrela, See Far irtenbideak bi osagai nagusi izango ditu: lehenik eta behin, See Far betaurreko adimentsuak, erabiltzaileen beharretara egokitzen direnak eta beren ikusmena optimizatzen dutenak laguntzaile bisual bat erabiltze-

an, begiaren egoera harrapatzen duena, arazoa detektatzen duena eta doitze egokia ematen duena errealitate handituko teknologiaren erabileraren bitartez; eta bigarrenik, See Far aplikazio mugikorra, baimentzen duena ikusmen zentralaren garapena monitorizatzea eta gaixotasunen presentziaren arriskua aurreikustea (adibidez, diabetesen arriskua, arrisku kardiobaskularra‌). App honek erretinaren irudiak harrapatuko ditu telefono adimentsu batetara akoplatutako oftalmoskopio zuzen digital baten bitartez, analizatuko ditu eta estimatuko du ikusmen-ezgaitasunaren mota eta aroa, 'machine learning'-eko teknikak erabiliz. See Far aplikazio mugikorraren irteeraren (ikusmen-arazo baten presentziaren adierazlea) eta See Far betaurreko adimendunen irteeraren (erabiltzaileak dituen eguneroko ikusmen-arazo motak eta bere portaera) konbinaketak bideratuko du erabiltzailearen iradokizun edo laguntza proposamenera, errealitate handituaren bitartez. Honek ahalbidetuko du erabiltzaileak bizitza estilo independente, aktibo eta osasuntsu bat mantentzea. Ematen diren iradokizun eta/edo laguntza proposamenak erabiltzailearen profilera egokituko dira ikusmen-iradokizun personalizatuaren zerbitzuaren bitartez. Teknologia aurreratuen konbinaketa bat erabiliko da ikusmen artifizial, errealitate handitu eta adimen artifizialaren arloetan, See Far proiektuaren desafio eta helburuei erantzuna emateko. Proiektuak barne izango ditu prototipo aurrekomertzial baten eraikuntza eta bere baliozkotzea (ez medikoa) ingurune errealetan egindako proben bitartez erabiltzaileekin. Horretarako, Europar Batasuneko Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programatik 4 milioi euroko finantzaketa jaso du. Modu honetan, argi geratzen da teknologia ikusmenaren mundura iritsi dela ere, eta hain zuzen ere betaurreko eta lenteen mundura. Izan ere, 40 urte baino gehiagoko herritargoaren % 93k baieztatzen du ikusmeneko arazoak dituela, ikusmen-osasuneko arazorik ez duten % 7aren aurrean. Ehunekoa % 72ra jaisten da herritargo espainiarrari buruz ari garenean. Patologiarik nagusienak dira miopia (% 29), astigmatismoa (% 24,8) eta hipermetropia (% 7,8). Adinak aurrera egiten duen neurrian, ikusmen-arazoak handitzen dira, baina gazteen arazo bat bada ere. 18 eta 34 urte bitarteko jendeak miopia arazoak ditu 2,94 dioptriako batezbesteko batekin.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

5


6

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

gadgetWorld

Google-ren Pixel smartphone-ak, 400 eurotik behera

G

oogle-k, bere garatzaileen hitzaldian, bere bi modelo berriak aurkeztu ditu: Pixel 3A (399 euro) eta Pixel 3A XL (479 euro). Gama ertaineko familia bat da, eta hautaketa erraztuko die goi-mailako prestazioak dituen ekipo bat 400 euro baino gutxiagoren truk nahi duten erabiltzaileei. Azaletik, mugikor berrien interes handiena bere kamera miragarria da, konpainiako modelo nagusiek (hots, Pixel 3 XL eta Pixel 3 modeloek) dutenaren antzekoa, baina ia prezio erdian. Bere arreba nagusien antzera, Google-ren apustu berri hauek Oled pantailak dituzte, datu personalen babeserako sistema eta hatz-marka bidezko desblokeorako teknologia. Beste edozein gogoetaren aurrean, kamera nabarmentzen da Pixel 3A eta Pixel 3A XL eredu berrietan. 12 megapixeletako 'DualPixel Rear' sentsorearen kalitate eta moldakortasunak distantziak markatzen dituzten bere lehiakideen artean. Beste zehazkizunen artean, optika honek 'Gaueko Ikusmen' modua du, flasha ekiditeko argitsasun gutxiko egoeretan. Gailentzen da ere gama altuko Pixelen erabiltzaileak ohituta dauden indar eta aberastasun kromatikoagatik. Halaber, efektu bereziak atsegin dituzten horientzat, Google-ren apustu berriak barne du ere 'Playground' funtzioa, ahalbidetzen duena jolastea errealitate handituko dozenaka animaziorekin, eranskailu eta 'playmoji'rekin, barne daudelarik, Marvel edo Galaxien Guda, eta azpititulu pertsonalizatuekin. Google-ren gama ertaineko kamerak aukera eskaintzen du erretratuak egiteko sakontasuneko desenfokatzeko moduekin, ahaztu gabe 'fotomatoia', 'kamera motela' eta 'Lens'-a. Azken funtzio hau adimen artifizialarekin aberastua dago eta argazki bateko testua kopiatzea uzten du, landare eta animaliak identifikatzea, liburuak

edo eduki multimedia aurkitzea eta kodigoak eskaneatzea, beste prestazio batzuen artean.

'Pixel 3A' modeloak 399 euro balio du, eta 'Pixel 3A XL'-k, berriz, 479 euro Ezaugarri gehiago Pixel 3A berrien optikaren beste idargune batzuk dira bideo-egonkortzailea (HD 1080 p erresoluzioarekin), argazkien eskuko kontrola maila altu dinamikoarekin (HDR+), baita harrapatzea RAW eta JPEG moduetan eta bideo-metaketa optimizatua HEVC formatuan. Kontran, ezin daiteke gauza bera esan 8.0 megapixeletako aurreko kamera, Pixel 3A familia berrian ez dagoelako angeluhandiko formatua, taldeekin autoerretratatzeko egokia. Ezberdintasun nagusia bilatu behar da ikusmenak sarbidea ez duen leku horietan, miraria funtzionatzen ipintzen duen prozesatzailean. Gama altuak Qualcomm txipa (Snapdragon 845) duen bitartean, Pixel 3Ako klase ertaina hurrengo beheko mailan kokatzen da, Snapdragon 670-an. Bere anai nagusien barne-metaketako 128 GBetara ez da iristen, baina ez da oso atzean geratzen bere 64 GB-ekin. Pixel 3 mugikorrek duten haririk gabeko kargarik ez du ezta ere, baina gutxienez karga azkarra badu. Honek esan nahi du ekipoak 7 ordutako erabilera eskain dezakeela 15 minututako kargarekin, edo 30 ordutako erabilera karga osoarekin. Gainera, bateriak adimena du aplikazio gogokoenak besteez bereizteko kontsumoa optimizatzeko. Pixel 3A-k eta 3A XL-k ez dituzte urperaldiak jasaten 3,5 milimetrotako Jack audio portu baten existentziagatik, estandarra, prezio altuko ereduetatik desagertu zena, bakar-bakarrik aurikularretarako sarbidea USB-Ctik dutenak. Hala eta guztiz ere, Google-ko gama ertainak bi aukerak eskaintzen ditu soinua entzuteko ondokoari gogaitu gabe: 'jack audioa', 3,5 mmtakoa eta USB-C. Smatphone berrien pantailen tamainak arinki ukitu dira Pixel 3 prozesatzaileekin alderatuta, orain 6 hazbetetako 'Pixel 3A XL'-ren kasuan, Pixel 3ak baino 0,3 hazbete txikiagoa, Pixel 3A 5,6 hazbetetara hazten den bitartean, bere aurreko baliokidea baino 0,1 hazbete gehiago.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

7


8

eWorld aldizkaria

appWorld

2019 uztaila

Biluzien argazkiak ekiditeko 'app' bat

G

ero eta ohikoagoa da aplikazioak erabiltzea jendea ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, dena ez da baikorra mundu honetan. Izan ere, egiaztatu denez, aplikazio horiek erabiltzen dituzten emakume millennialen erdiek baino gehiagok eskatu ez dituzten gizonezkoen biluzien argazkiak jaso izan dituzte. Hori da sare sozialetan emakumeek aurkitu ohi duten arazo bat, YouGov nazioarteko aholkularitzakenpresak egindako inkesta baten arabera. Ezezagunen irudiak dira horiek, eta mezularitzako edo hitzorduetarako aplikazioen edo beste edozein sare sozialen bitartez iristen dira. Abisurik gabe iristen dira, aldez aurreko elkarrizketarik gabe edo emakumeak mezu batzuk erantzun gabe utzi eta gero. Normalki, arreta erakartzeko modu edo jazarpen gisa ulertzen dira. Inkesta berak jakinarazi zuen irudi horien hartzaileen % 75ek baino gehiagok ez zutela biluzi horiek bidaltzea eskatu. Dena den, galdetuak izan ziren gizonezkoen % 25ek baino gutxiagok onartu zuten argazki horiek bidali zituztela. Praktika hori hain hedatua da, ezen aplikazio sozial batzuk kontuari eutsi diotela hori konpontzeko, adimen artifizialaren bitartez. Bumble hitzorduetako aplikazio bat da -oso ezaguna Estatu Batuetan-, non emakumeek lehen pausoa eman behar duten ezagutzen dituzten gizonezkoekin elkarreragiteko. Orain segurtasuneko neurriak sartzen ari da arazoa konpontzeko algoritmo baten bitartez, irudi lizunak antzematen eta lausotzen dituena erabiltzaileei markatzeko. % 98ko zehaztasun bat du, Bumble-ren

arabera. Ezaugarri hau Bumblek erabiltzen duen teknologiaren hedapen bat da, su-armen argazkiak eta alkandorarik gabeko selfie-ak ezagutu eta blokeatzeko, aplikazioan debekatuak daudenak, Inc-en txostenen arabera. “Biluz esplizituen irudien bidalketa garrantzi handiko arazo global bat da", ziurtatzen du Andrey Andreev-ek, Badooko presidente exekutiboak, prentsa-komunikatu batean, The Lilly-k jasotzen duen bezala. Finean, eragina du erabiltzaileengan sareetan eta erabiltzailearen esperientzian. “Sare sozialetan gauden guztion ardura da jokabide desegokiak onartzeari ukatzea gure plataformetan". Bestetik, Whitney Wolfe, Bumble app-eko zuzendari exekutiboa pauso bat aurrerago doa eta bere nahia da testuinguruz kanpoko argazkiak bidaltzen dituzten horiek ondorioei aurre egin diezaietela, sareetan blokeatuak izatetik harago doazenak. Wolf lanean aritu da Texaseko legegileekin lege proiektu bat aurreratzeko, “sexualki esplizitua den material bisual”aren bidalketa delitu txiki bihurtuko lukeena. New Yorkeko udala aintzat hartzen ari da lege proiektu beretsu bat, delitu txikitzat joko lukeena ere gogoko ez diren barne-irudi eta bideoen bidalketa, zigorgarria 900 euroko izun batekin eta urte bateko kartzelarekin.

Bumble Bumblen emakumeak dira lehen pausoa ematen dutenak. Zergatik? Jokoaren dinamikak berritzen ari dira dinamikak aldatzeko ligatzeko orduan. Beraien ustetan, harremanak errespetuan eta berdintasunean oinarritu behar dira. Aplikazioa ligatzeko orduan zaharkituak geratu ziren moduak berritzeko sortu zen. Bumblek erabiltzaileak modu ziurrean konektatzen laguntzen ditu, beraiek nahi dutenerako, hala nola lagunak egiteko, beren sare profesionalen kontaktuak handitzeko… “Emakumeek lehen pausoa ematea beharrezkoa eta onargarria izan daitezen egin dugu, atzean geratu beharreko harresiak suntsituz. Gure lehentasuna komunitate ziur bat eskaintzea da, non gure erabiltzaileek adeitasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraiki dezaketen”, diote. Bumbleren arabera, harreman osasuntsuak nahitaezkoak dira bizitza oso bat bizitzeko. Horregatik, Bumble sare sozial bat da, ahalbidetzen duena edozein motatako harremanak egitea, bai ligatzeko orduan, lagunak bilatzeko orduan edo kontaktu profesionalak egiteko orduan.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

9


10

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

digitalWorld

Profil digital bat izatearen garrantzia

S

arah Harmon-ek sare profesional garrantzitsuenaren (hots, Lindekin) zuzentzen du Espainian. Harmonek oso ongi ezagutzen du zein egoeratan dagoen Espainiako lanmerkatua eta emakumeek oraindik aurkitu ohi dituzten oztopoak. Duela gutxi horiek nola gaindi daitezkeen adierazi du, jarraian azalduko dizuegun bezala. Sarah Harmonek modu indartsuan defendatzen du pertsona bat bere kargua edo lanpostua baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, eta etsenpluaren bidez predikatuz, bere Linkedineko profilean ez du jartzen sare sozial horren zuzendaria dela Espainian, baizik eta 'chief motivator' dela. Motibatzaile nagusia edo horrelako zerbait, zer den eta zer egiten duen definitzeko asmatu duen lanpostua, alegia. Izen ere, bere taldea motibatzen du, eta hori da Espainiako estrategiaren gakoa, non dagoeneko badauden 12 milioi pertsona konektatuta munduko sare profesional handienera (guztira 590 milioi erabiltzaile daude). Eta hori kontuan izanda, berak esaten duen bezalaxe, espainiarrak oso txarrak direla beren burua saltzeko eta sustatzeko garaian. Hain zuzen ere, oztopoak eta hesiak deusezteko eta beldurrak menperatzen irakasteko, 'boxing and coachingeko' saio original bat antolatu zuen 'ring' batean, hogei bat kazetari eta aholkuari zeudela.

Bertan, Linkedineko zuzendariak eskularruak ipini eta eskuinkadak ematen hasi zen ezker-eskuin.

Linkedinen arrakasta izateko giltzak “Lehenengo, argi izan nora joan nahi duzun, zein konpainiatan lan egin nahiko zenukeen. Agian zaila da jakitea non amesten duzun bost urte barru egotea, merkatua aldatzen delako, baina gutxienez ideia bat izan zer nahi ez duzunaz. Jarrai itzazu pertsonak hango enpresetan eta ikusi zein den bere eta zure esperientziaren aldea. Horrela ideia bat izango duzu zure profila nola eraiki behar duzunari buruz, arrakasta izateko eta zure ibilbidea antolatzeko. Argazki on bat garrantzitsua da, ez nahitaez ohikoa. Eta ipintzen duzun izenburuak ez du zertan zure kargua izan behar; zu hori baino askoz ere gehiago zara. Zure karrera ez da zure CVaren moztu eta itsatsi bat; historia bat kontatu behar du. Eta garrantzitsuena sarean aktiboa izatea da, parte hartzea". Sarah Harmonek dio ez dagoela Linkedineko erabiltzailearen ohiko profil bat. “Espainian adin eta lanbide guztietakoak daude, biltegi-mutiletatik CEOetara. Oso sartze on bat daukagu, batez ere finantzetan eta teknologian. Beren karrera hobe dezatela nahi dugu, arrakastatsuagoak eta emankorragoak izan daitezela. % 25 inguru lana bilatzen ari dira modu aktiboan; beste % 80 'networking' egiten, beren marka pertsonala sortzen... Lehen errezeloak zituzten edukiak argitaratzera, baina jada egiten dute. Orokorrean, espainiarrak ez dira onak beren talentua sustatzen. Nire herrialdean, txikitatik irakasleek publikoan hitz egitea derrigortzen zaituzte klasean. Aukerak aurkitzeko gehiago erakutsi behar zara. Eta profil profesional bat ez baduzu, aukerak galtzen ari zara”, dio Harmonek. Linkedineko Espainiako buruak Jobstacles txostenari buruz hitz egin zuen ere, non adierazten den espainiarren % 70k ez dutela lana bilatzen konforteko zonaldetik ez ateratzearren. “Ekonomia oso azkar doa eta kokatzen zaren unean profesionalki hiltzen hasten zara. Enplegagarria izan nahi baduzu erretiroaren adinera iritsi arte, ikasteko moduan egon behar zara etengabe, gaitasunak hobetzen, gauza berriak egiten... Bi urte badaramatzazu gauza berean, laboralki gainbeheratzen hasi zara. Hori oso europarra da, ez bakarrik espainiarrena. Espainian zapuzten nauen zerbait da hemen enpresa bateko zahartzaroa ikusten dela zor didaten dirua bazala, eta hori ez da egia. Pentsamolde hori aldatu egin behar da”.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

11


12

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

digitalWorld

Koloretako motxila perfektua heldu da

B

a al dakizu zer den Colour Backpack? Estatu Batuetan arrakasta handia lortu duten motxilak dira eta horregatik, enpresak nazioartean merkaturatzea erabaki du. Hedatzen hasi zenetik, iritsi den herrialde bakoitzean grina handia sortu du, eta duela gutxi Espainiara iritsi da. Baina zergatik da berezia Colour Backpack motxila? Hasteko, diseinu hain erakargarri eta erraz batez gain, funtzionalitate esklusiboak eskaintzen ditu, lehiakideen artean nabarmentzea ahalbidetzen diotenak. Adibidez, lapurren aurkako diseinu berrindartu eta hobetu bat du, galarazten duena beste pertsona batek motxila irekitzea kalean. Horretaz aparte, Colour Backpack motxila sortua da bizkarraren osasuna kontuan hartuta. Pisuaren banaketa perkektu bat ematen du, bizkarrean transpiragarriak diren materialak eta beharrezkoa den oro erosotasunerako egunetik egunera. Bere konpartimentuek motxilaren edukiaren segurtasuna bermatzen dute eta osagarri guztiak ordenatzea ahalbidetzen dute modu errazean. Motxilaren eduki guztira joteko, Colour

Backpack-ek 90º-ko irekiera bat du konpartimentu guztietara iristeko modu erosoan. Gainera, kanpoko materiala mozketen aurkakoa da. USB kargako portu bat du ere. Izan ere, Colour Backpack pentsatua dago edozein tokitara joan ahal izateko tabletarekin, smarphone-arekin, ordenagailu eramangarriarekin‌ Poltsiko pilo bat ditu, barne konpartimentuak, oso ongi babestuak, hala nola ordenagailu eramangarriarentzat, baita kanpoko poltsikoak, eta ezkuatuak dauden zenbait ere. Gainera, motxila honen itxura oso erabilgarria eta lasaigarria da, paregabea leku jendetsuetan, adibidez zentro komertzialetan edo metroko nasan, egon ohi diren pertsonentzat. Non eskuratu daitekeen? Bada bere web orri ofizialean, www.colourbackpack.com, eta etxean jasoko da. Gainera, hasierako garai hauetan, beherapen garrantzitsuak eskaintzen dira.

Norentzat aproposa Motxila hau oso aproposa da bereziki asko bidaiatzen duten pertsonentzat eta beti ondo konektatuak eta irisgarriak izan behar duten horientzat. Bere konpartimentuek eta USB kargak, motxilaren 90Âş-ko irekierak bezala, lortzen duten beraien bizitza estresagarria askoz ere eroso eta errazagoa izatea. Oso erosoa da bizkarrean eramatea ere, zama gehitu bat izan gabe. Diseinua egina dago lapur batek poltsa ireki eta gauzak lapurtu ezin ditzan, izan ere irekiera ez da erraz antzematen. Laban batekin egin daitezkeen sastakadek ere ezin dute poltsa mindu. Guztiz ziurra da ziur senti zaitezen edozein tokitan. Beraz, koloreak eta etorkizuna atsegin badituzu eta era berean lapurketen aurka babestua egon nahi baduzu, USB kargako aukera bat bilatzen baduzu, barne konpartimentuak eta kanpoko poltsikoak, laban bat eta suaren aurkako materiala, Colour Backpack motxila guztiz aproposa da zuretzat, gaur egun pertsona moderno batek behar duen guztiarekin. Kasu honetan poltsa da zu zaintzen zaituena eta hainbeste espazio du ia zure bizitza osoak bere konpartimentua daukala. Esan bezala ere, lapurketa eta labanen sastakaden aurkako babesa eskaintzen du ere, baita sua eta euriaren kontra ere, poltsaren barruko eduki garrantzitsuak eta bere gailu eletronikoek haizeak, egurats gorriak edo beste pertsonek eragindako kalteen mina jasan ez dezaten. Bai eguneroko bizitzan erabiltzen bada, denbora librean edo lanean, plan guztietarako metatzeko eta segurtasunerako espazio asko eskaintzen du.


digitalWorld

2019 uztaila

Auto elektrikoaren garaia

N

ahi eta nahi ez, auto elektrikoaren garaian gaude. Beraz, jarraian gai horri buruzko zenbait argibide ematen saiatuko gara. Izan ere, itzulerarik ez duen eraldatzea da hau. Berotegi-efektuari aurre egitea eta aire osasungarraiago bat arnastu ahal izatea arrazoi sendoak dira ibilgailu elektrikoen alde egiteko. Gainera, segurtasun handiagoa, aurrezpen energetikoa eta gidatze-esperientzia gogobetegarriagoa ematen dute. Ibilgailu elektrikoari esker, hiriko mugikortasuna erabateko iraultza bat bizitzen ari da. Garraio mota horrekin, beroketa globalaren eta kutsadura atmosferiko eta akustikoaren aurka borrokatu, energia (eta, beraz, dirua), aurreztu eta gidatze eraginkorrago eta ziurrago baten eta bizimodu jasangarriago baten aldeko apustua egin daiteke. Hona hemen gidatze elektrikoaren inguruko zenbait mito faltsu eta beste zenbait abantaila ere.

Aldaketa klimatikoaren aurka Auto elektrikoak funtsezko paper bat joko du karbono dioxidoaren igorpenen murrizketaren gudan. Espainiako 1990-2012 Berotegi-efektuko gasen igorpenen txostenaren arabera, errepideko garraioak CO2 igorpen guztizkoaren % 22 suposatzen du. Praktikan, gaur egun merkatuan aurki ditzakegun auto elektriko baten aukeraketa soilak dakar, ibilgailuaren bizitza guztian zehar konposaketa kimikoaren 2 tona igorriko ez direla. Izan ere, gure herrialdeko egungo mix energetikoarekin, ibilgailu elektriko batek jada konbustioko auto batek baino % 77 CO2 gutxiago igortzen du, eta energia berriztagarrien pisua are eta handiagoa izan, etorkizun batean ehuneko hori % 99ra iritsiko da. Auto elektriko baten eta termiko (funtzionatzeko konbustioa behar duena) baten arteko ezberdintasun nagusietako bat da lehenengoak bateria baten fabrikazioa eta erabilera behar

duela. 2015ean, Zientzialari Kezkatien Batasunak ikerketa bat egin zuen prozesu honen talka ingurumenean neurtzeko, eta ondorioztatu zuen bateria honen fabrikaziora lotutako igorpenak oreka zitezkeela erraztasunez urte bateko zirkulazioaren (edo 15.000 km-en) ondoren.

Kutsadura murrizteko bide egoki bat Aski ezaguna da trafikoak eragindako kutsatzaileen igorpenak -batez ere nitrogeno oxidoak bezala ezagutuak diren gas taldea eta suspentsioko partikulak- gure osasunerako mehatxu handienetako bat direla. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, aire kutsatuak 4,2 milioi heriotza sortu zituen 2016an. Gainera, kontuan izan behar da diesel turismoek gasolinako autoek baino NOx gehiago eta 29 aldiz NO2 gehiago kilometro ibiliko igortzen dute. Europak helburutzat hartu du dagoeneko erregaiko ibilgailu fosilen desagerpena 2050rako. Paradoxikoki, gaur egun, auto elektriko baten birkarga zergapetua dago konbustioko auto batek duena baino zergen hirukoitz batekin, zirkulatzen duten bitartean ezer kutsatzen ez dutenean. Horrela, pentsamoleko aldaketa global bat inposatzen da, arnasten dugun airearen kalitatea ziurtatzen duena.

Zaratarik gabeko hiri bat Trafiko errodatua hirien kutsadura akustikoaren % 80aren erantzule da. Gehiegizko dezibelioek gorabehera fisiologikoak eragiten dituzte, entzumenaren galera jarraia bezala, baita aldaketa psikologikoak ere, haserrea edo nekea bezala. Konbustioko motorerik ez izatean, ibilgailu elektrikoak ez du ia soinurik ateratzen. Beraz, bere erabilera orokorrak gure eguneroko bizi-tzaren kalitatea hobetzea lagun lezake modu esanguratsuan hurrengo urteetan.

eWorld aldizkaria

13


14

eWorld aldizkaria

gameWorld

2019 uztaila

'Gris', Bideo-Jokoen Sari Nazionaletan irabazle

E

gin berri den Gamelab 2019an emozio asko bizi izan ziren. Ekitaldian, protagonista nabarmen bat izan zen: 'Gris' (Nomada Studio). Bideo-joko horrek begirada guztiak bereganatu zituen Bideo-Jokoaren Industriako Sari Nazionaletan. Gamelab 2019ko ekainaren 26tik 28ra egin zen eta, bertan, hainbat ekintza bildu ziren, hala nola FIFAko diseinatzaile Katie Scotten hitzaldia. Bukaeran, sari-banaketa egin zen. Esan bezala, Nomada Studiotik datorren 'Gris' bideo-jokoa izan zen irabazle nagusia. Izan ere, 8 sari eskuratu zituen (urteko jokorik onena, PCko jokorik onena, audiorik onena, arte-zuzendaritzarik onena, debutik onena, kontsolako jokorik onena, prentsaren saria eta Kataluniako jokorik onena). 'Gris' bideo-jokoaren sortzaileek ezin zuten beren zoriona ezkutatu Gamelabeko zuzendari IvĂĄn Fernandez Lobok beren izena aipatzen zuenean. Gazteek ez zekiten zer esan mikrofonoen aurrean ipintzen zirenean eszenantokian desfilatu behar zuten bakoitzean -Oscarreko diskurtso aldarrikatzaileetatik urrun-, eta bakar-bakarrik gai ziren erakusteko beren esker-ona epaimahaiari eta bertaratutako guztiei. Era berean, ez zuten ahaztu beste parte-hartzaileak animatzea beren lanarekin jarraitzera, Espainiako bideo-jokoaren sektorea sustatzeko.

Sarituak 'Gris' bideo-jokoak iazko urte amaieran atera zuen nazioarteko mailan Devolver Digital editoreak. Orduan, kritikaren arreta bereganatu zuen

eta publikoak goretsi zuen bere itxura grafiko zainduari esker, Conrad Roset artistaren obra, eta mekanika ulergarri bati esker, hausnarketa intimistan fokua ipintzen duena. Hain zuzen ere, sari hauek nazioarte mailan orain arte lortu dituen beste sari askotara gehitzen dira, hala nola Game Developers Choice Award arte bisual onenari edo arteko zuzendaritza onena National Academyren eskutik, besteak beste. Bere aldetik, Fictiorama Studiosetik datorren 'Do Not Feed The Monkeys'ek bi sari jaso zituen: joko-diseinu onena eta ideia original onena. 'Very Little Nightmares', Alike Studiokoa, smartphone-eko joko onenaren garaile izan zen, eta Digipen Bilbaoko 'Moodieval Times', berriz, ikasleek sortutako joko unibertsitario amateur onena izan zen. Gainera, 'Intruders: Hide and Seek'ek, Tessera Studios-ekoa, publikoaren saria lortu zuen, erabiltzaileek sare sozialen bitartez ematen dutena.

'Gris' Gris bere munduan galduta dagoen neska gazte bat da, esperientzia mingarri bat bizi izan duena. Erabiltzailea bere bidaian zeharreko laguntzailea izango da minaren bitartez, bere jantzian irudikatua dena, mundu honetan non errealitatea deuseztatzen den. Bere sortzaileen arabera, “esperientzia lasai eta oroitarazle bat da, arriskuez, frustrazioaz eta heriotzaz urrun". Hau da 'Gris'en atzean dagoen premisa. Esan bezala, bideo-joko hau Nomada Studiotik dator, egoitza Bartzelonan duena. Bere diseinuak akuarelak gogoratzen ditu eta urteko apustu erakargarrienetariko bat biurtu da. 'Gris' ikustean burura datorren lehen gauza ez da bideo-joko bat, baizik eta pelikula animatu bat, modu perkektuan zaindua, bideo-jokoaren munduan oso gutxitan ikusi den zerbait. Ildo honetan, aipagarria da Nomada Studiok gehienbat artistak dituela, ez diranak programatzaile tradizionalak bakarrik. 'Gris'en arte-diseinuaren atzean Conrad Roset dago, Nomada Studioko artista eta zuzendari sortzailea, nork modu perfektuan irudikatzen jakin zuen tonalitate bakar horiek historia kaotiko eta konplexu batekin, baina jokalaria harrapatzen dakiena estetika bakar eta zertxobait lasaigarri horri esker. Musika 'Berlinist Band' banda katalanaren eskutik dator eta horri esker, 'Gris' arte-obra bat da mugimenduan, non musikak irudien hunkiberatasuna igortzen duen.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

15


16

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

smartcityWorld

Munduko hiri adimentsuenak

G

aur egun bizi garen hiri-eredua gero eta adimentsuagoa izango da. Trafikoa erregulatzeko semaforo konektatuak, zaborra nork eta zenbat botatzen duen dakiten edukiontziak, mugikortasun urriko pertsonei bizitza errazten dieten ate automatikoak, beren intentsitatea automatikoki erregulatzen duten argiak kontsumoa murrizteko... Azken xedea da teknologia txertatzea, hiria gero eta bizigarriagoa izan dadin hiritarrentzat eta errespetuzkoagoa ingurumenerako. Duela sei urtetik hona, IESE Cities in Motion adierazleak munduko hiri adimentsuenak zeintzuk diren aztertzen du, hainbat parametro kontuan hartuz. Aurten, Madril eta Bartzelona izan dira berriz Espainiako hiri balioetsienak zerrenda horren barruan. Lehenengoak postu bat irabazi du aurreko urtearekin alderatuta, 24. posturaino, eta bigarrenak bi postu galdu ditu, 28.eraino. Rankingak urtero 80 herrialdetako 174 hirien garapen maila aztertzen du bere aurrerapenerako gakotzat hartzen diren 9 dimentsiotan: ekonomia, giza-kapitala, giza-kohesioa, ingurumena, gobernantza, hiri-planifikazioa, nazioarteko proiekzioa, teknologia eta mugikortasuna eta garraioa.

‘Smart city’en azken xedea da teknologia txertatzea hiria gero eta bizigarriagoa izan dadin Aldagai guzti hauek kontutan izanik, aurten, munduko sailkapena Londresek burutzen du, New York, Amsterdam, Paris eta Reikjavik atze-

an dituela. Orokorrean, badirudi hiri europarrak hirien eraldatzea burutzen ari direla eredu digital eta irisgarriago bateruntz: Europak lehen postuak burutzen ditu zazpi hirirekin lehen hamarren artean.

Munduko Top 10 Hiri Adimentsuak: - Londres - New York - Amsterdam - Paris - Reikjavik - Tokio - Singapur - Kopenhage - Berlin - Viena

Espainiako ordezkapena Madril eta Bartzelona lehen 50 postuetan agertzen diren bi hiri espainiar bakarrak dira. Valentzia (61. postuan), Sevilla (76), Malaga (80) eta Palma Mallorcakoa (88) 100 hiri balioetsienen artean agertzen dira. Harago, aurkitzen ditugu Zaragoza (101), Coruña (102), Murtzia (105) eta Bilbo (107). Madrili dagokionez, txostenak nabarmentzen du bere “konpromisoa urbe jasangarri baten garapenarekin" eta aipatzen ditu bi plataforma: Madril Erabaki (Decide Madrid), “demokrazia zuzenari laguntzeko" hiriaren kudeaketan -beste metropoli batzuetan eredu bezala balio izan duela dio; eta MINT (Madrid INTeligente, Madril Adimentsua), hiritar bakoitzak udaletxe bakoitzari informa diezaion hiriko zerbitzu publikoen kalitate eta kudeaketarekin harremana duen edozein jazoerari buruz. Bartzelonaz nabarmentzen du “bere diseinatzaile industrialen herritargo hazkorra eta bere ospea telefono adimentsuen erabileran", baita ere “hiri aitzindari bat dela trafikoaren kudeaketan big data-ren bitartez”. Halaber, ikerketak C-Mobile proiektua aipatzen du, garraioko sistema adimentsu kooperatiboen esparruan, bide-sareko erabileraren kontzientzia handitzeko. Lerro orokorretan, ikerketak puntuazio altuetarako joera bat erakusten du hiri espainiarretan mugikortasuneko, garraioko eta giza-kohesioko kategorietan. Puntuazio baxuei dagokienez, denak, Palma Mallorcakoa izan ezik, gaizki aintzatetsiak daude nazioarteko proiekzioan. Txikitzat aintzat hartzen diren hirien artean (600.000 eta milioi 1 biztanleren artean), nabarmentzen da Malaga, bosgarren onena bezala ateratzen dela hiri horien kategorian, eta bertako lehen postuetan daude Edinburgo, Quebec, Bratislava eta Vilnius.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

17


18

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

trainingWorld

Heziketa-eredu berria

E

urostaten arabera, teknologiaren sektorean Espainiako biztanle landunen % 2,4k lan egiten dute. Europako batezbestekoa ordea, % 3,5 da. Funtsezkoa da arrail hori estaltzea. Arazoa da gazte askok unibertsitatera joatea denbora galtzea dela uste dutela. Izan ere, ia guztia bakarrik ikas dezakete. Horiengan pentsatuz, Telefónica Fundazioak Eskola 42 (Escuela 42) ekarri du Espainiara. Eskola 42 doako formula arrakastatsua da, programazioa ikasteko. Horretarako, beste kide batzuekin partekatzen dena eta hitzaldiak eta tailerrak ematen diren gune batera joan behar da. Esan bezala, metodologia doakoa da, hiru urte eta erdi irauten du, ez dago irakaslerik, ez ordutegirik. Egoitza irailean irekiko da Telefónicako hirian, Las Tablasen (Madril), eta asteko egun guztietan irekita egongo da, orduoro. Bakoitza bere erritmora joango da, araurik gabe. Proektuak etorkizuneko enpleguarekin konektatu nahi du eta aurkeztu berria izan da hiriburuan eta dagoneko izena emateko epea irekita dago. Hori egiteko aski da bere web orrian sartzea, www.42madrid.com. Ideia da hasieran 450 ikasle hezitzen hastea, baina gehienezko ahalmena 900 ikasletakoa da. Duela urte batzuk teknologika askok ez diete curriculumei jaramonik egiten, baizik eta hautagaiei ordenagailuaren aurrean zer egiten dakiten eskatzen diete. Beraz, titulitis-ari agur esateko garaia da. Elkarrizketak dagoeneko ez dituzte giza baliabideek egiten, baizik eta arazo errealak konpontzeko gaitasuna neurtzen dituzten teknikariek.

XXI. mendeko enplegagarritasuna “XXI. mendeko enplegagarritasunak eskatzen du ikasteko eredu berri bat iraultza digital etengabea dela eta”. Hori onartzen du Telefónica lehendakari den José María Álvarez-Palletek heziketa eredu berri hau inportatzeko arrazoia azaltzean. Eskola 42 aukeratu baino lehen beste proiektu batzuk ikusi zi-

tuzten unibertsitate eta eskoletan. Presidenteak aitortzen du teknologiak milioika lanpostu desegingo dituela, baina gogoratu zuen ere beste berri asko sortuko dituela. Zifra bat eman zuen ere: 2030ko lanpostuen % 85 ez dira asmatu oraindik, Dell Technologies txostenaren arabera, Institute for the Future-ek (IFTF) zuzendua. 1970 eta 2015 artean, Estatu Batuetan ordenagailuek 3,5 milioi lanpostu desagertuarazi zituzten, baina era berean, 19,3 milioi lanpostu berri sortu zituzten.

Eskola 42 doakoa da, ordutegi eta irakaslerik gabe, lan ziurra bermatuz “Sistema honek hezkuntzaren paradigmarekin hausten du; arautuak ez ditu profil batzuk erakartzen. Hemen ikastera ikasten da”, dio Luis Miguel Olivas fundazioko Heziketa Berrikuntzako zuzendariak. Metodologiak gamifikazioa eta berdinetik berdinera du oinarri. 21 mailatan dago banatua eta programazioaren adar ezberdinetako adarretan dago funtsatua. Lehenengo mailak amankomunak dira ikasle guztientzat eta gero bakoitzak bere pausoak espezialitate bateruntz bideratzen ditu: lengoaia informatiko bat, zibersegurtasuna edo sistemak. “Modu kolaboratiboan lan egiten da, inter pares, arazoak konpontzeko zure kideak behar dituzu eta probak zuzentzen dizkizute… % 100 malgua eta banan-banakoa”, jarraitzen du Olivasek. Pariseko talde pedagogiko batek ikasketako 250 proiektu sortu ditu, eguneratzen dituena etengabe. Parisetik akademia honek beste leku batzuetara jauzi egin zuen. Akademia munduko 10 herrialde baino gehiagotan dago. Lehenengo zentroak 2013an ireki ziren Parisen eta Silicon Valley-n, Estatu Batuetan. Ondoren, ekimena Belgikara, Holandara, Marokora, Hegoafrikara, Moldaviara, Ukrainara, Errusiara eta Finlandiara iritsi zen. Laster, Espainiako zentroarekin batera, Telefónica Fundazioak beste eskola bat irekiko du São Paulon (Brasil). “Ez dugu gurpila berrasmatu nahi, baizik eta beste herrialde batzuetan arrakasta duena ekarri”, azaltzen du Álvarez-Palletek. Madrilgo egoitzak espazio garbiak izango ditu ordenagailuentzat, langelak bileretarako eta entzungela bat 150 pertsonentzat. Baita izango dira ere atsedenerako eta aisialdirako gelak, kafetegi bat eta eSports-eko gela bat. INFORMAZIO GEHIAGO: www.42madrid.com


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

19


Laguntzen du

20

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

trainingWorld

Crecer+ XXVI. Inbertsio Foroa egin zen

O

rkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Deustuko Unibertsitatea) Crecer+ inbertsiogileen sareak, Mondragonekin batera, Crecer+ XXVI. Inbertsio Foroa egin zuen joan den uztailaren 10ean, GARAIA Parke Teknologikoan (Goiru Kalea 1, 20500, Arrasate). Foro honetan, bost proiektu ekintzaile berri aurkeztu ziren: 1. Uraren gainazalean isuritako hidrokarburoak, koipeak eta mikroplastikoak berreskuratzeko eta ponpatzeko sistema efizienteak. 2. Karaktereak ezagutzeko teknologia adimendun aurreratua garatu duen proiektua, ingurune eragileetatik testu alfanumerikoak erauzteko gai dena, konputagailu bidezko ikusmenezko algoritmoak erabilita. 3. Ohiko mugetatik haratago, inprimatutako egiturak hormigoian eraikitzea, modu efizientean eta azkarrean.

Crecer+ Inbertsio Foroaren XXVI. edizioa uztailaren 10ean egin zen Arrasaten 4. 'People intelligence' sistema, lidergoa neurtzea eta garatzea ahalbidetzen duena, erakundeetan giza taldeen eraldaketa eta prestatze maila berehala eta etengabe ebaluatuta. Oinarri akademiko eta esperientzialak dituen metodologiarekin batera, plata-

forma teknologiko bat eskaintzen du, bilakaera denbora errealean aztertzeko. 5. Ingeniaritzako eta Industria Fabrikazio Aditiboko zerbitzuetan espezializatutako enpresa, bezeroei produktuen, tresnen edo beste edozein elementuren diseinua eta fabrikazioa eraldatzen laguntzen diena, egitura arinagoak, seguruagoak eta efizienteagoak ekoitziz, 4.0 Industriaren barruan.

Lehiakortasunerako Euskal Institutua Zer da Orkestra? Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua Deustuko Unibertsitatearen ekimena da, Deustu Fundazioaren bidez gauzatzen dena, lurraldearen lehiakortasuna eta garapena aztertzeko, hainbat ikerrildoren bidez eta hiru helbururekin: 1. Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna hobetzen laguntzea 2. Herritarren ongizatea areagotzeko lan egitea 3. Eskualdeko lehiakortasunaren alorrean jakintza sortzea 2006an sortua, Orkestrak ikerketa eraldatzailea bultzatzen du. Ikerketa eraldatzaileak azterketa, gogoeta, ebaluazioa eta ekintzen proposamena bideratzen ditu, etengabe, aurkeztutako erronkei erantzun berritzaileak emateko eta, aldi berean, ikerketako jakintza eskuratzeko. Ildo horretatik, Orkestrak sare, enpresa, gobernu eta erakunde askorekin egiten du lan bere proiektuetan eta, horregatik, lankidetza publikopribatuaren arrakastaren erakusgarri bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna bultzatzeko eragileetako bat izateaz gainera, nazioarteko erreferentzia ere bihurtu da, eskualdeko lehiakortasuna ingurune globalean aztertzeko. Enpresak eta ekimen ekintzaileak dira lurralde lehiakortasunaren oinarriak. Enpresen estrategiak eta portaerak ingurunearekin elkar eraginean aritzen dira, produktibitatean, berrikuntzan eta enplegu sorkuntzan lortzen diren emaitzak eta, azken batean, lurraldeari egingo diten ekarpen ekonomikoa eta soziala, baldintzatuz. Ildo horretatik, enpresek bermatzen dute lurraldean bizi diren pertsonen ongizatea. Enpresa laborategiak enpresa estrategiak eta portaerak aztertzen ditu, tamaina eta ezaugarri askotako enpresek, lehiakortasunari lotuta, aurrean dituzten erronkak ulertzeko eta erantzuteko. Enpresekin eta sistemako beste eragile batzuekin batera lan egiten da, erronka horiek aztertzeko eta erantzunak hobetzeko.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

21


22

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

blockchainWorld

“Blockchaina sistemen demokratizazio bat da�

E

duardo Aginako Ingeniaritza Tekniko Industrialeko tituluduna da, Eletronikako adarrean, eta gaur egun irakasle-lanetan ari da Komunikazio eta Informatika Sistemetako Goi Mailako Gradu batean, Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari Institutuan. Bere zentroan blockchain teknologiaren erabilera eta sustapenaren aldeko apustua egiten dute, eta horri buruz jardun du elkarrizketa honetan. Zer da Blockchain? Blockchain datuak kudeatzeko moduari buruzko egitura bat da. Datuen kudeaketa hori, nola erabiltzen denaren arabera, alde ekonomiko bateruntz edo beste aplikazio batzuetaruntz joan daiteke. Alde ekonomikoan transakzio ekonomikoen gaia egongo litzateke, adibidez, baina guretzat, hezkuntzaren munduan, titulazioen gairako izango litzateke. Blockchainekin titulazioak, notak edota azterketak kudeatzen baditugu, oso zaila izango litzateke manipulazio bat egotea. Berdin-berdina gertatuko litzateke bankuko transakzioekin. Ez litzateke egongo manipulaziorik eta hackerrek, adibidez, beren lana egiteko oztopo asko aurkituko lituzteke. Niretzat, sistemen demokratizazio bat da, non dagoeneko ez dago tranpetarako aukerarik. Zein sektoretan du erabilgarritasuna blockchainak? Blockchaina kriptomeatzaritzatik dator alde ekonomikora, dena mugitzen duena, baina hezkuntzara edo elikadurara iristen ari da ere, non produktuaren trazabilitatea ikusten den, eta sektore guztietara iritsiko da. Adibidez, inkestetan, datuen metaketarako proba bat da. Zein berrikutza ekarriko ditu teknologia honen erabilerak? Nik, pertsonalki, oraindik ez dakigula uste dut, hau aurrera atera dadin interes asko daudelako, baina badira ere interes asko hau aurrera atera ez dadin, izan ere bankuei lan egiteko modu bat kentzen zaie, adibidez. Lehiakide bat da. Hiritargoak zertan ikusiko du onura blockchainarekin? Izango ditugun gauza asko egi izango direla eta zailagoak hori aldatzen. Adibidez, manipulazioa kontratu batean, edo azterketa bat, baliozkotzen dela eta blockchainen enkriptazio kode batzuekin dagoela eta hainbat sistemek dutela. Iraganeko moduan, idazkariak aplikaziora sarbi-

de izatearekin besterik gabe, nota bat alda edo gai edo ez gai bat aldatzeko modua zuen. Baina blockchainean, sistema enkriptatua dagoenez eta batek baino gehiagok duenez, sistema konturatuko litzateke eta aldaketa ez luke ontzat emango, eta jakingo litzateke hori aldatzen saiatu dela.

“Blockchainekin dena ziurragoa, fidagarriagoa eta merkeagoa izango da� Beraz, dena ziurragoa izango da, fidagarriagoa, baita merkeagoa ere, bankuko transakzioen kasuan bezala. Bitartekari gehiago daude, aldaketa hori meatzari gehiagok daukatelako, baina datuak enkriptatuta daude. Blockchainak alde ezezkorren bat ba al du? Berrikuntza. Horretara egokitu beharko gara. Gizarte guztietan, zerbait berria sartzen denean, egokitzapena zaila da. Nire iritziz bankuak blockchaina madarikatzen saiatu dira, soilik beraiei denbora emateko, beraiek behetik horrekin saiatzen ari direlako. Eta arazo bat dago orain blockchainarekin, arautua ez dagoela. Orduan, beldurrak daude jendeak pentsa dezakeelako hori legez kontrakoa dela, eta ez da horrela; gertatzen dena da erregulazio falta dagoela. Arautzen dutenean egin ahal izango da, baina nik uste dut geldiezina dela. Beste gauza askorekin bezala gertatuko da, kutxazain automatikoarekin edo WhatsApparekin bezala, adibidez, baina behar bat sortzen denean, hori erabiltzeari uzkur egiten zioten pertsonek erabiltzen dute. WhatsApp-aren kasuan, azkenean biloben argazkien gaiarekin, aitona-amonek hori erabiltzen bukatu zuten. Hemen gauza bera gertatuko da. Transakzio ekonomikoak askoz ere merkeagoak izango dira blockchain teknologiarekin. Noraino uste duzu iritsiko dela blockchaina? Oraingoz ez dakigu, erabaki politikoen menpe dagoelako, baina nik uste dut nahi den punturai-


blockchainWorld

no iritsiko dela, eta nik uste dut oso urruti izango dela. Zein proiektu dituzue Galdakaoko Andra Mari Institutuan, blockchainekin harremana dutenak? Hasteko, Urrats Bat programaren baitan, Lanbide Heziketaren barne, ekintzailetza sustatu gure ikasleen artean. Nire ikasleetako bat, adibidez, altan eman da kriptomeatzaritzako gaian. Institutuan baliozkotzen duten bi makina ezarri ditugu eta zer kontsumitzen edo ekoizten duten probak, besteak beste, egin ditugu. Honetaz gain, jada harremana dugu blockchainean jarduten diren bi enpresekin eta proiektu bat aurkeztu dugu Tknikan. Gure datozen ikasleen tituluak baliozkotzeko izango litzateke. Hemendik baliozkotuko genituzke eta automatikoki beraien curriculumetan agertuko litzateke titulu horiek dauzkatela. Eta hurrengo ikasturterako, tutore izatea espero dut eta blockchain teknologia erabiltzea ere kalitateko asebetetze inkestetarako, ordezkarien hauteskundeetarako‌ Nahi duguna ikasi eta sustatzea da, ez dakigulako eta kontatzen digutena beti bi bertsio dira, eta nahi duguna horiekin praktikatzea da.

“Transakzio ekonomikoak askoz ere merkeagoak izango dira blockchain teknologiarekin� Andra Mari Institutua Galdakaoko Andra Mari Institutuaren konpromezuetako bat egunero jaikitzea da bere ikaslegoa hezi ahal izateko eta hauek eskolatik gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasunak bereganatuta bidaltzea ikastetxetik. Gainera, lan bilaketan eta laneratzean laguntzen diete: enpresetan praktikak, ikastetxeko lan poltsa, ekintzailetasun programa, formazio duala (enpresa-eskola) eta zeharkako gaitasunen indartzea (egiten jakin, egoten jakin, izaten jakin). AndraMari LH ikastetxea Galdakaon (Bizkaia) kokatua dago. Hezkuntza sare publikoaren barnean dago eta IKASLAN BIZKAIA-ren bazkide da, Bizkaian Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen elkarte handiena. Kalitatezko hezkuntza eskaini nahi dute, balioetan hezi dezana eta egokia den heziketa tekniko eta intelektuala gehitu dezana bere ikaslegoa gizartean integratu ahal izateko, aldi berean beraien ahalmenak garatuz.

2019 uztaila

AndraMari LH ikastetxean, Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dira, Hasierako Formazioa deiturikoak: Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloak, helburutzat lan munduan sartzea duten ikasleei zuzenduak. Gainera, Profesionaltasun Ziurtagiriak eskaintzen dira, Laneratzeko Formazioaren barruan, pertsonen laneratzea helburua delarik. Zereginen ikaskuntza gela ere badaukate, hezkuntza behar bereziak dituztenei zuzendua.

Ezaugarriak AndraMari LHren xedea da populazioaren Lanbide Heziketako beharrizanak asetzea bere eragin eremuan, ikaskuntza berritzailea eta kalitatezkoa eskainiz, giza baloreetan oinarrituz, gaitasun tekniko eta gaitasun sozialak bermatuz ikasleei, horrela unibertsitaterako sarrera eta laneratzea errazteko. Eta modu horretan, inguruko garapen sozio-ekonomikoan laguntzeko. Halaber, bere ikuspegia da ospea duen ikastetxe bat izatea, bere ikasketa eskaintza eta kalitatea berritzaileari esker, balio gehitua duten zerbitzuak eta ikaskuntza eta kudeaketa sistemen erabilerari esker, ikasleen gaitasun akademiko, pertsonal eta gizatiarrak hobetzen lagunduz. Eusko Jaurlaritzak sustatuta, programa honek normalizazio linguistikoa bultzatu nahi du. Galdakaoko Andra Mari LHn, 1995an hasi ziren lan honekin, eta ordutik ikastetxeko arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzen dute. Bere hizkuntzarekiko interesa eta jarrera indartzen saiatzen dira bere ikasle zein irakasleengan. Ohiko ikaskuntza saioez at, hizkuntzaren erabilera modu dinamiko eta era naturalean erabiliarazten duten ekintzak lantzen dituzte. Gainera, euskararen erabilera handitzea da bere helburua, bai dokumentazio bai ikastetxeko komunikazioetan.

eWorld aldizkaria

23


24

eWorld aldizkaria

healthWorld

2019 uztaila

Giza ehuneko lehen bihotza 3Dn

T

el Aviveko Unibertsitateko ikertzaileek lehen aldiz lortu dute sortzea bihotz bat odol-hodiekin, bentrikuluekin eta untxi baten organoaren tamainako kamerekin, 3D inprimagailu bati esker, eta pazientearen berezko zelula eta material biologikoekin. “Gure prozesuan, material horiek biotxertaketak gisa balio dute, azukre eta proteinez eginiko substantziak dira, ehun konplexuen ereduak 3Dn inprimatzerako erabil daitezkeenak. Jendeak, iraganean, bihotz baten egitura inprimatzea lortu du, baina ez zelula edo odol-hodiekin. Gure emaitzek garbi erakusten dute gure ikuspegiaren indarra ehun pertsonalizatuen ingeniaritzarako eta etorkizunean organoak ordezteko", azaldu du Tal Dvirek, ikerketaren autore nagusiak, (ikerketa Advanced Science aldizkarian argitaratu da). Bihotz hau 'inprimatzeko', pazienteen ehun koipetsuko biopsia bat hartu zuten. Zelulak berprogramatzen ziren bitartean zelula ama indartsuetan bihurtzeko, zelulatik kanpoko nagusia, kolagenoa eta glikoproteinak bezalako zelulatik kanpoko makromolekulen hiru dimentsiotako sare bat, ur-gel pertsonalizatu bat prozesatu zen, inprimatzeko 'tinta' bezala balio zuena. Ur-gelarekin nahastu eta gero, zelulak modu eraginkorrean desberdindu ziren bihotzeko zeluletan edo endotelialetan, pazientearentzat adabaki kardiakoak sortzeko, sistema inmunologikoarekin, odol-hontziekin eta, ondoren, bihotz guztiarekin bateragarriak. Dvir-en arabera, pazientearen berezko material espezifikoen erabilera “erabakigarria” da ehunen eta organoen ingeniaritzaren arrakastarako. “Ingeniaritzako materialen biobateragarritasuna erabakitzailea da inplantearen errefuseko arriskua ekiditeko, kolokan ipintzen duena mota hone-

tako tratamenduen arrakasta. Idealena da biomaterialak pazientearen berezko ehunek dituzten propietate biokimiko, mekaniko eta topografikoak izatea. Hemen ehun kardiako lodiak, baskularizatuak eta perfusibleak lortu ditugu 3Dn inprimatuak, guztiz bat egiten dutenak pazientearen propietate inmunologiko, zelular, biokimiko eta anatomikoekin", zehazten du ikertzaileak. Bere taldeak orain laborategian inprimatutako bihotzak lantzea planeatzen du eta bihotz normalak bezala “portatzen irakatsi”. Ondoren, 3Dn inprimatutako bihotza animalien ereduetan transplantatu nahi dute. “Bihotz inprimatu hau gehigo garatu behar dugu. Zelulek ponpaketa gaitasuna sortu behar dute. Gaur egun uzkurtu daitezke, baina elkarrekin lan egin dezatela behar dugu. Gure itxaropena arrakasta izatea da eta gure metodoaren eraginkortasuna eta onura frogatzea", dio Dvir-ek.

Tel Aviveko zientzialariek pazienteen gantz-ehunaren biopsia bat hartu zuten bihotza 'inprimatzeko' Desafioak Produktu finala 3 zentrimetotako bihotz bat da, arratoi edo untxi baten bihotzaren tamainaren baliokidea. “Oraindik oso oinarrizkoa da, eta hurrengo pauso bihotz hori lantzea da ponpa ahal dezan”, dio Dvir-ek. Izan ere, oraingoz “zelulak ezin dira uzkurtu, baina bihotz osoak ez du ponpatzen. Gehiago garatu behar dugu, gizaki batean transplanta daitekeen organo bat lortzeko”. “Hurrengo desafioa zelula hauek lantzea da eta beraien artean komunika daitezen laguntzea, elkarrekin uzkur daitezen. Zelulei modu egokian portatzen irakatsi behar zaie. Eta ondoren beste desafio bat izango dugu, hots, bihotz handiago bat garatzea lortu, zelula gehiagorekin. Gizabihotz bat ekoizteko zelula nahikoak nola sortzen aurkitu behar dugu", gehitzen du Dvirek, nork itxaropena duen “hamar edo hamabost urteren buruan ospitaletan 3D inprimagailuak izateko, gaixoei ehuna hornituko dietena. Agian, bihotzak".


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

25


Laguntzen du

26

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

startupWorld

MONDRAGONeko industria-arloa, 1.700 enpleguren sortzaile

M

ONDRAGONek modu positiboan baloratu ditu 2018ko emaitzak. Korporazioko kooperatiba guztien artean, aurreko ekitaldiko enplegu-maila gainditzea lortu da: 81.837 langile daude guztira, aurreko urtean baino % 1,2 gehiago, eta nabarmentzekoak dira, bereziki, kooperatiba industrialak, aurreko ekitaldian baino 1.702 lanpostu gehiagorekin itxi baitzuten urtea. MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibek 11.581 milioi euroko salmentak izan zituzten, aurreko urtean baino % 2,7ko igoerarekin. Berriro ere, inbertsio-zifra nabarmentzen da, aurreko urtean 420 milioi eurora iritsi baitzen oro har. Azken bosturtekoan MONDRAGONeko kooperatiben inbertsioen zifrak 1.989 milioi eurokoak izan dira. Magnitude horiek, eta aurtengo lehen lauhilekoaren portaerak, alde bilakaera izan duelarik, baikortasun moderatua adierazten dute, nazioartean ziurgabetasuna handia izanik ere.

Industria, sasoian Banaketa, Finantza eta Ezagutzaren arloetako emaitzak aurkeztu ondoren, orain Industria arloaren balantzea ezagutu da. MONDRAGONeko kooperatiba industrialek 38.722 langile enplegatu zituzten (aurreko urtean baino 1.702 ge-

hiago), eta 2018. urtea 5.922 milioi euroko guztizko fakturazioarekin amaitu dute (+% 6,8); emaitzak, berriz, 230 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtekoen antzera, nazioarteko desazelerazioaren ondorioz jarduera batzuetan bilakaera negatiboa izan bada ere. Industri arloak azken bosturtekoan (20132018) enpleguaren esparruan izandako ibilbidea nabarmena izan da: 8.000tik gora lanpostu berri sortzea lortu du, horietatik % 57 gure inguruan. Nazioartekotzearen aldeko apustuaren ondorioz, atzerriko merkatuetako salmentak industri arloaren % 68 dira. MONDRAGONek 141 filial produktibo ditu atzerrian, eta horietan 14.400 lagun baino gehiago enplegatzen ditu. Gainera, industri arloko barne merkatuaren portaera positiboa salmentetan ageri da ispilatuta; izan ere, salmentek gora egin dute 1.881 milioi euroraino, aurreko ekitaldiarekin alderatuta %11ko hazkundea izanik. MONDRAGONek berrikuntzaren alde egin duela Ezagutzaren arloan ikusten da argi eta garbi, ekitaldian 175 milioi euro inbertitu baitira I+Gan, hau da, industria arloko guztizko salmentekiko alderatuta, % 3,0. Era berean, Korporazioak 2.018 pertsonari eman zien enplegua, lanaldi osoan, I+Gan. Atal horretan daude txertatuta, hain zuzen, 15 teknologia zentroak eta I+G unitateak. Horrez gain, produktu eta zerbitzu berrien salmentak 656 milioi eurora iritsi ziren, hots, industri arloaren salmenta zifra osoaren % 11.

Indarra patente familietan MONDRAGONek indarrean dituen patente familien kopurua da, izan ere, datu garrantzitsuetako bat: 496 familia, zinez kopuru handia EAE osoko zifrekin alderatuta. Gainera, kooperatibek 120 proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte Europako I+Gko hainbat programatan. Europako Batzordeak onartu eta finantzatuta, MONDRAGON Korporazioaren 50etik gora proiektu ari dira gauzatzen une honetan. Gainera, 2018an, Smart fabrikazio aurreratuko Eureka klusterrak, zeina MONDRAGONek eta AFMek gidatzen baitute I+G proiektuak sustatzeko asmoz (lankidetzan oinarritutakoak, nazioartekoak eta merkatutik hurbil daudenak), 20 proiektu onartu ditu, guztira 39,2 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 10 herrialdetako 104 erakunderen parte hartzearekin.


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

27


28

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

startupWorld

EAEko herritarren % 5,1 ekintzaileak dira

G

EM (Global Entrepreneurship Monitor) ikertaldeak, Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek osatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzari buruzko datuak aurkeztu ditu. Datuok lagungarri zaizkie erakundeetako arduradunei ekonomia eta enpresa-jarduera indartzeko behar diren politika publikoak sustatzeko. Ikerlanak ekintzailetzak gure lurraldean duen egoeraren argazki eguneratua ere erakusten du. EAEko ekintzailetza-jarduera orokorrak edo hasierako fasean dagoenak jaitsiera izan du 2018-19 urtean. Hala, 2017an % 5,8 izatetik orain % 5,1 izatera igaro da. Etorkizuneko ekintzailetza potentziala puntu-erdi hobetu da. Enpresen finkatze tasak ere hobera egin du. Bestalde, bertan behera utzitako enpresen tasa txikiagoa izan da aurten.

Ekintzailearen profila EAEko ekintzailearen profila irudikatzerakoan, ikus dezakegu gizona dela (% 55,1), batez beste 43 urtekoa (iaz baino 3 urte gehiago), eta prestakuntza eta errenta maila handikoa. Ekiteko arrazoi nagusia aukerak identifikatzea da.

Finantzaketa EAEn ekiteko behar den hazi kapitala 21.740 euro da, aurreko ekitaldiaren oso antzeko kopurua. Espainian, berriz, 20.000 euro behar dira. Inbertsioari begiratuta, zenbateko txikiagoko (10.000 euro baino gutxiagoko) proiektu hasi berriak ugaritu egin dira eta inbertsio handiene-

koei eutsi egin zaie. Talde sustatzailearen ekarpenak dira finantzaketa iturri nagusia (% 58), alde handiz. Hurrengo finantzaketa iturriak banku erakundeak (% 21,1), laguntza publikoak (% 5,2) eta inbertsiogile espezializatuak (% 2,8) dira.

2018/19ko GEM txostenak dio EAEko herritarren % 5,1 ekintzailetzan ari direla Enplegu sorrera, berrikuntza eta nazioartekotzea Azken hiru urteetan, jakintzari lotutako zerbitzuetako ekimen ekintzaileak ugaritu egin dira: 2015ean % 17,9 izatetik 2018an % 21,9 izatera igaro dira. Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen ondorioz sortzen diren negozioak, ohikoa denez, enpresa txiki eta ertainak dira. Berrikuntzari dagokionez, ekimen gutxiagok erabiltzen dituzte teknologia berritzaileak eta ekimen gehiagok uste dute lehiakide gutxi dituztela. Enpresa berrien nazioartekotzea, azken urteetan bezala, nahiko egonkorra da.

EAEko herritarren balioen eta jarreren hautematea Euskal herritarrek uste dute ekiteko nahikoa jakite, trebetasun eta esperientzia dutela. Datu horrek hobera egin du, aurreko urtearekin alderatuta. Baina herritar gutxiagok uste dute negozio aukera onak daudenik. Bestalde, EAEn, porrot egiteko beldurra -ekiteko eragozpenetako bat- txikiagoa da Espainian eta Europar Batasunean baino. Joera hori egonkorra da iritzi publikoan, datua aurreko urtekoaren antzekoa baita. Eta aurten ere ikusten da euskal herritarrei ekintzaileen erreferentziazko ereduak falta zaizkiela. Euskal kulturak jarduera ekintzailean duen eraginari dagokionez, garrantzitsua da aitortzea aurrera egin dela ekintzailetza euskal gizartearen aukera profesionaletako bat izatea zilegi dela ikustean (% 51,6), ekintzailetzaren gizarte eta ekonomia aitorpenean (% 48,0), eta hedabideek jarduera ekintzailearen sustapenean eta zabalkundean duten zereginean (% 54,2). Informazio gehiago: www.gem-paisvasco.es


publizitatea

2019 uztaila

eWorld aldizkaria

29


30

eWorld aldizkaria

2019 uztaila

startupWorld

“Emakumearen lanaren garrantzia azpimarratzea funtsezkoa da”

J

une Arrieta talentu handiko emakumea da. Eta ez dugu guk bakarrik esaten. Gauza bera dio Forbesek, 30 urte baino gazteagoak diren eta talenturik handiena duten 30 pertsonen Espainiako zerrendan sartu duenak (’30 under 30’). Duela ia bosturteko bat, Junek Zocco Handmade fundatu zuen, artisau-materialekin eginiko produktu sorta handia fabrikatzen eta saltzen duen enpresa, produktu horiek guztiz jasangarri bihurtzen dituena. Baina badago zerbait gehiago; izan ere, Marokon edo Indian eginiko produktu horiek erosteak beren sortzaileei, guztiak emakumeak, bizi- eta ekonomia-hobekuntza bat ematen die. Elkarrizketa honetan, Junek azaltzen digu, besteak beste, Zocco Handmade zer den, nola lan egiten duten, beren proiektuak, feminismoari buruzko bere ikuspegia… Nola sentitzen da bat Espainiako Forbesen 30 urte baino gazteagoak diren talentu gehien duten 30 pertsonen zerrendan (’30 under 30’) egotean? Egiatia banaiz, deitu ninduten unean ez nuen sinisten. Egia esan, harrotasun bat da, are gehiago iaz zerrenda horretan sartu zen pertsona bat ezagutu nuelako, eta zerbait eskuraezin bat iruditzen zitzaidan, baina telefonoz deitu nindutenean, ez nuen ulertzen nola jo zuten nirekin eta oso harro sentitu nintzen aire lanaz. Azkenean, mota honetako onarpen hauek gogor lan egiten eta norberak sinisten duenagatik borroka egiten laguntzen zaitu.

Zer da Zocco Handmade? Zoccon eskuz egindako produktuak sortzen ditugu, herrialde desberdinetako artisautza biltzen dutenak, baina benetan, horren guztiaren helburua da bazterketa-arriskuan dauden emakumeak laguntzea da; lehenik eta behin, heziketaren bitartez, autonomian irabaz dezaten; bigarrenik, laneko aukera ematen diegu, laguntzarik behar ez dezaten eta bere senarren menpe egon ez daitezen % 100ean; eta hirugarrenik, modu batean, erakutsi nahi duguna da erosketa bat egitea bezalakoa den gauxa xume bati esker gauzak alda ditzakegula, hau da, kontsumitzailea kontzientziatzea gure kontsumismoaren bidez gauza asko alda ditzakegulaz.

“Gure onuren % 100 komunitateetan eta proiektuan lan egiten dugun pertsonengan berrinbertitzen da” Zer filosofia dago enpresaren atzean? Emakumeen ahalduntzeari buruz ari zarete… Hori da. Produktua aitzakia bat besterik ez da. Gu hau egiten ari gara lanerako eta heziketarako bide bat sor dadin inoiz ikasteko eta lan egiteko aukerarik izan ez duten emakumeentzat. Guk komunitate-eragile bat dugu, egiten duen lehen gauza familiekin hitz egitea dena. Ulertu behar dugu ekonduta dauden emakumeak direla, orain arte etxetik atera ez direnak edo lan egiteko aukerarik izan ez dutenak… beraz, nahiz eta gaizki dirudien, senarra konbentzitu behar da emakumeak lana egiteak etxera onura bat ekarriko duenaz. Zein produktu mota dituzue? Denetarik (barreak). Toallak, sandaliak, maletak, motxilak, koadernoak, mota guztietako poltsak, diru-zorroak, gerrikoak, kamerako uhalak… denetarik. Ulertu behar da honetan inoiz jardun ez diren emakumeak direla eta produktuak profesionalizatzen joateak denbora ematen duela, baina ‘crack’-ak dira dagoeneko. Eta zertan ezberdintzen dira zuen produktuak besteez?


startupWorld

Materialari dagokionez, tindagai guztiak naturalak dira eta kotoi guztia organikoa da‌ eta niretzat garrantzitsuena, zuk produktu bat erosten duzunean, hori egin duen pertsonaren historia datorkizu eta berarekin harremanetan ipin zaitezke. Beraz, bapatean, produktu hori giza-pertsona bat da, hori egiten sentimendu guztia ipini duena, eta zuk jasotzen duzunean, pentsatu nahi dut energia apur bat jasotzen duzula eta benetan aurpegia eta irribarrea ipintzeko gai zarela daramazun poltsa hori egin duenari, adibidez. Zeintzuk dira zuen etorkizuneko proiektuak? Asko (barreak). Oraintxe bertan Marokon gaude bizitzako kasualitateengatik, baina nire ametsa proiektua hemen egotea da; hau da, emakumeen talde bat hemen osatzea. Horretan ari gara. Hasieran 2019an estreinatu behar zen, baina gauzak pixka bat atzeratzen ari dira eta espero dugu 2020rako proiektua martxan ipinita izatea, eta kasu honetan, hemengo emakumeak izango dira hemengo materialekin, hemengo materialak eta teknikak erabiliz. Eta banaketari dagokionez, oraintxe bertan batez ere Espainian eta Europako herrialde batzuetan saltzen dugu, baina geroz eta gehiago presentzia gehiago izaten ari gara Estatu Batuetan, eta gure hurrengo xedea Estatu Batuetan merkatua hedatzea da. Emakume eta ekintzaile bezala, nola balioesten duzu gure inguruan azken urteetan ematen ari den mugimendu feminista? Niretzat, are gehiago lan egiten dudan kulturengatik, funtsezkoa da. Nire ustez, oraintxe bertan emakumearen lanaren garrantzia azpimarratzea funtsezkoa da, eta batez ere, independentzia balioan ipintzea. Gaur egun, eta etorkizunerako, sexua baino gehiago norberaren gaitasunak balioetsi beharko lirateke, kontuan izan gabe nondik datorren, nor den, emakumea ala gizonezkoa den, eta nik uste dut hori hezkuntzatik lan egiten, geroz eta gehiago iraultza bat izango da. Frogatua da gure burmuina modu ezberdinez funtzionatzen duela. Ez du esan nahi hobeagoa ala okerragoa denik; beraz, une bat iristen da non diozun ona dela bi egiteko eta ikusteko modu horiek elkarren osagarri izan daitezen, izan ere horrela lortuko dugu gizartea hobetzea eta gauzak modu ezberdinez egitea, eta hori da nire ikuspuntua. Zuretzat, zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena? Nik asko balioesten dut niretzat den zerbait egitea; jakitea egitea erabakitzen dudan guztia proiektuaren onerako dela nire ustetan eta inork esan ez didalako hori horrela izango dela. Horrez gain, ezer ez zen zerbait hazten ikustea eta oraintxe bertan duen tamaina hartzen ari dela,

2019 uztaila

seme bat bezala dela (barreak). Beti berdina diot, baina txiki-txikia zen unetik hezi dut, hazten eta hazten ikusten duzu, izaera pertsonal bat hartzen, eta ikusten duzu nola taldera sartzen doazen pertsonek proiektuarekin amets egiten duten‌ eta horrek pozten zaitu. Benetan, proiektuari gertatzen zaion edozein gauza, edozein sari, aitorpen edo herrialde bakoitzean emakumeak egiten ari diren edozein garapen, zuzenean zurekin lotuta dago. Orduan, deskribaezina da ematen dizun sentimendua. Eta gainera, askatasuna; mugimendu eta hazkundeko askatasuna. Hau da, enpresa hain txiki bat da oraintxe bertan guztien iritziak hartzen driela kontuan; oso aldakorra da, errazki aldakorra, eta hori funtsezkoa da norberaren garapenerako. Ez da geldia dagoen zerbait, baizik eta bizirik dago. Eta okerrena ezegonkortasuna da. Ekonomikoki, enpresa bat izatean, gure estutasunak jasaten ditugu ere eta egonkortasun ekonomikoa ez da hain handia. Lotura emozionala hain handia da ere, ezen azkenean hainbeste ordu pasatzen dituzu ez duzula ordutegi finkorik, bukatu arte zaudela eta, noski, dena konpontzearen erantzule nagusia ni naiz. Orduan, zama pertsonala oso handia da. Zer aholkatuko zenieke proiektu bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei? Esango nieke badakidala oso zaila dela, eta zirriborroz eta betetzear dauden ametsez betetako paper baten aurrean zaudenean, zaila dirudi lehen pausoa ematea eta benetan ahal duzula sinistea, baina nik saia daitezela esango nieke. Oraintxe bertan, are gehiago gazteak izanda, une perfektuan gaude, ez baitugu zama handirik, eta uste dut orain egiten ez badugu, oso zaila izango dela etorkizunean horretara ausartzea; eta bestalde, uste dut modu batean izan dezakezun curriculum onena dela, hasieran dena zuk egin behar duzulako. www.zoccohandmade.com

eWorld aldizkaria

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.