eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION nº 0010

Page 1

Laguntzen du

0010. zkia.

doakoa

2019ko abendua

gadgetWorld

appWorld

digitalWorld

healthWorld

startupWorld

iPhone 11 Pro, jada eskuragai

Tik Tok, postuak igotzen

XXI. mendeko paketeria

Bastoi adimentsua ezgaitasun bisualerako

Maitane Alonso, Euskaditik mundura

Basque Industry 4.0 ekitaldia egin da Joan den azaroaren 20an eta 21ean, Bilboko BECen, "Basque Industry 4.0-The Meeting Point" jaialdiaren seigarren edizioa egin zen. Oraingoan, hainbat herrialdetako ia 3.000 industria-enpresak, zentro teknologikok eta ekintzailek parte hartu zuten. 100 aditu inguruk hitzaldiak eman zituzten eta eragile, enpresa eta startupen 170 stand izan ziren ikusgai.

Honako hauek izan ziren ekitaldiaren xede eta ildo nagusiak: 4.0 Industria gizartearen zerbitzura jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldia egitea, erakusketa-eremua handitzea eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal par-tzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea.

“Basque Industry 4.0-The Meeting Point� topaketak gogoeta egiteko aukera eman zien 4.0 Industriako eragileei, hots, erakunde publikoei, enpresei, klusterrei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei. Gainera, 4.0 Industriaren garapena gizartearen zerbitzura jartzera eta inpaktu sozial positiboa lortzera bideratu nahi izan zen.


2

eWorld aldizkaria

infoWorld

2019 abendua

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DIGITAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ BIZKAIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBO COWORKING EHUB! COWORKING PLAZA DEL GAS ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA AMARA COWORKING BIC GIPUZKOA BERRILAN KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO COSPACESS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS LABE-DIGITAL GASTRONOMY LAB ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWORKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE

Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 T.S. de Ingenieros de Bilbao, Urquijo s/n 2ª planta Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Edif. Plza. Bizkaia Alameda Urquijo nº 36 4ª Planta Done Bikendi Kalea, 5 Avda. Ferrocarril, 10 Quintana, 4 Calle Pablo de Alzola nº 2 Deustuibarra, 70 A Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 C/ Maestro Santesteban, nº 3 4º Mikeletegi Pasalekua nº 83 Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Federico García Lorca nº 2 bajo Zuatzu Kalea, 7 Bajo 1 Plaza de las Cigarreras, 1 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Plaza Cein, nº 5 Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203

943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 688 684 348 946 212 930 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 474 660 943 000 999 943 001 217 943 458 485 608 001 406 943 320 369 943 942 117 676 450 580 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488

EKINTZA HONEK ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAK LAGUNTZA JASO DU

EDITOREA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK GIPUZKO AKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.


gadgetWorld

2019 abendua

iPhone 11 Pro, gure artean

I

raila Apple-ren hilabetea da beti, eta aurten berdin-berdin gertatu da. Izan ere, azken aldian iPhone 11, iPhone 11 Pro eta eta iPhone 11 Pro Max ezagutu ditugu. Haien prezioak 809 eurotik (merkeena) 1.659 eurora (garestiena) bitartekoak dira. Oraingoan, erdikoari buruz arituko gara, hau da, ezagutu dugun mugikorrik onenetako bat den iPhone 11 Pro izenekoari buruz. Adituen arabera, iPhone 11 Prok tamaina perfektua du. Esku bakar batekin erabili daiteke, baina, hala eta guztiz ere, pantaila ona du, edozein egoeratan horretaz gozatzeko aukera ematen duena. Mugikor trinkoa da, dagoeneko existitzen ez diren horietarikoa, egunetik egunera eskertzen dena. Dena den, konpresio horrek ez du esan nahi mugikor arin edo mehe bat denik. iPhone XS baino zertxobait lodiagoa da eta 188 gramo pisatzen ditu (hau da, astun samarra da). Testuinguruan ipintzeko, iPhone X originalak 174 pisatzen zituen eta 7,7 milimetroko lodiera bat zuen. Beraz, esan liteke mugikor honek igortzen duen sentsazioa sendotasunekoa dela. Honi laguntzen dio bere atzekalde mateak, kristalezkoa dena, batzuek gustokoa izan dezaketena eta beste batzuek ez, baina gutxienez aztarnak ez dira gehiegi markatuak geratzen. Atzekaldeaz ari garela, kameren modulua ezin da ahaztu. Hitz gutxitan, gorrotatu edo maite dezakezu. Egia da mugikorra hurbiletik ikusten denean itxura hobea duela argazkietan baino. Prentsako irudietan zertxobait exageratuagoa dirudi, baina ez da hainbesterako. Finean, Applen ohikoa denez, premiumaz harago doan sentsazioa igortzen du.

Aldaketa gehienak atzealdean daude, aurrealdea antzekoa da Aurrekoen antzekoa Aldaketak hemen amaitzen direla esan liteke, aurreko aldea iPhone XS-rena izan litekeelako. Apple-k notch eta OLED pantailaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta ez da lan handiegirik egin bekainaren tamaina txikitzeko, baizik eta aurreko ereduena bezain handia da. Hemen jada TOC eta baikoitzaren manien menpe dago. iPhone X-ean notch-a deigarria izan zitekeen, baina hiru urte daramatzagu notch ber-

dina ikusten eta iPhone-en zaleak ohituak daude dagoeneko. Badakite hor dagoela eta YouTubeeko bideo bat handitzen dutenean bekainak pantailaren parte bat irensten duela, baina hala ere horrek ez du horrenbesteko garrantzirik. Pantailari dagokionez, ezer gutxi esan daiteke. iPhone XS-rena ikusgarria bazen, iPhone 11 Pro-n ez zen beste era batera izango. 5,8 hazbetetako OLED Super Erretina XDR panel bat dugu, FullHD erresoluzioarekin eta 458 pixeletako trinkotasuna hazbeteko, eta bikaina da distira, kalitate, kolore eta ukimen-sentsibilitatean. Hori bai, pantaila gailuaren muturretara iritsi gabe geratzen da, baina pantaila oso ongi dago eta ez du inongo arazorik eman. Puntu nabarmengarri bat da Apple-k 3D Toucha Haptic Touch-agatik ordezkatu duela, edo "sakatua utzi " bezala ezagutua dena. Egunetik egunera nabari al da? Ez gehiegi, nahiz eta zertxobait motelagoa izan.

Bozgorailua Soinua ere aintzat hartu beharreko ezaugarri bat da. Ez dago aldaketa nabarmenik aurreko belaunaldiekin konparatuz gero; estereoa mantentzen da eta aurikularretako jack-a ez da berriz itzuliko. Bi bozgorailu daude (bat behean eta bestea goian) eta ondo entzuten dira, bolumena maximoan egonda ere. Bestetik, Apple-k EarPods-ak sartzen ditu mugikorraren kutxan, nahiz eta haririk gabekoak ez izan. Bozgorailuaren kokapenari buruz, mugikorra nola hartzen duzunaren arabera, posible da beheko bozgorailua estaltzea. Hori da bozgorailu nagusia beheko ertzean kokatzen gertatzen den gaitz bat eta ezer gutxi egin daiteke hori konpontzeko.

eWorld aldizkaria

3


4

eWorld aldizkaria

gadgetWorld

2019 abendua

Porschea hegan

A

di egon zaitez; izan ere, edozein momentutan Porsche bat ikus dezakezu zeruan hegan. Hori gertatzen bada, ez pentsa ametsetan zaudenik, ezta zure irudikapenaren kontuak direnik ere. Automobil-empresa hori Boeing-ekin elkartu da luxuzko auto elektrikoak aireratze eta lurreratze bertikalarekin garatzeko aukera ikertzeko. Hortaz, Porsche eta Boeing-en prototipoak hiriko zeruan zehar mugikortasuna izateko aukerak miatuko ditu. Ekuazioa erraza dirudi alde teorikoan. Boeing aeronautika eta Porsche automobilgintza elkartuz gero, zein izango litzateke emaitza, beraz? Porsche hegalaria. Bi konpainiek "ulermeneko memorandum ez-esklusibo" bat sinatu dute. Horrek esan nahi du enpresa estatubatuarrak eta alemanak batera lan egingo dutela hiriko zeruan mugikortasuna aztertzeko eta errepideko trafikoa airera eramateko. Analisi hauek barne izango du "merkatu potentziala premium ibilgailuentzat eta erabilerako ustezko kasuentzat”, bi elkarteek sinatu eta hedatu duten agiriaren arabera. Azken xedea da "aireratze eta lurreratze bertikaleko ibilgailu guztizko elektriko bat”, dokumentuak zehazten duen bezala. Ez da ezer gehiago atxikitzen eta ez dira ematen ez inbertsioko ezta gastuko daturik ere. Hala eta guztiz ere, analistek beren arreta premium adierazpenean ipini dute. Horrek adierazten du helburua ez dela masei zuzendutako auto zehatz bat. Are gehiago, negozio honetan Porsche nahastua egoteak dakar proiektu berri hau aberatsei zuzendua dagoela, bakar-bakarrik. Garai honetan errepideetan auto-ilarak ikustea geroz eta ohikoagoa da, zer esanik ez puntako orduetan, goizez eta arratsaldez. Horrek eragin du geroz eta oinezkoen kontzientzia altuagoa egotea. Konpaniak honen jabe dira eta horietako askok iragarri dituzte aireko ibilbideak esploratzeko nahiak, zalantzarik gabe arriskutsuak di-

renak, aurre eginez gainera sinisgarritasun orokor bati, diru-sartze maila guztietako pertsonek txartel bat erosi ahalko dutela. Hala ere, azpiegitura honen sorrerari lotutako kostua -aireratze eta lurreratze bertikaletik, trafikoaren kontrolera edo karga energetikoko geltokietara- argi dago momentuz merkatu potentziala zorionekoei estutuko litzatekeela esklusiboki.

Boeing-ek besteek baino ahalmen handiagoa du lehen Porschea aireratzeko Boeing-en boterea Enpresa askok xede berdinari heldu diote, baina horietatik guztietatik, argi dago Boeing dela, konpainia aeroespazial boteretsuenetarikoa izaki, baliabide eta ingeniaritzako garapen duena. Hori dela eta, pentsa daiteke bere autoek erronka honetan nahastuak dauden enpresenak baino lehen zeharkatuko dutela airea. “Globalki liderrak diren bi konpainien indarrak elkartzen ari gara, etorkizunean gako izango den merkatu bati aurre egiteko”, baieztatu zuen Detlev von Platenek, Porscheko zuzendaritza taldeko kidea, merkatuaren operazioan lanean dagoena alegia. “Epe luzera, honek eragin dezake gure mugimendua bidaiaren hirugarren dimentsioruntz”, esan zuen CNNn. “Porschek eta Boeingek zehaztasuneko ingeniaritza eskaintzen dute, estiloa eta berrikuntza mundu guztian hiriko aireko mugikortasunean azkartzeko”, adierazi zuen Steve Nordlund Boeing NeXt-eko zuzendari orokorrak, enpreseren unitatea, lan egiten duena ibilgailu eta aireontzien belaunaldi berrian. Aurora Flight Sciences, Boeingen subsidiarioa, izango da firma alemanarekin lankidetza egingo duena (Volkswagen-en parte da) hirietan zehar bidai motz horiek lortzeko nahian. Zentzu honetan, esan beharra dago Aurorak dagoeneko bere lehen aireontzi eletrikoa probatu duela. Urte honen hasieran, Manassas-eko (Virginia) bere egoitzetan, gidaririk gabeko ibilgailu bat bertikalki aireratu zen, segundo batzuk flotatu zen eta gero lurreratu zen. Hori esperimentazio baten hasiera besterik ez zen izan, non industriak irudimena kopiatzen du. Superman? Ez, Porsche bat, etorkizunera bidaiatzeko.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

5


6

eWorld aldizkaria

gadgetWorld

2019 abendua

Aparkatzeko sistema berritzailea

T

ecnaliak aparkatzen laguntzeko sistema berritzaile bat garatu du. Laguntzaile berriak hegaldi-denborako kamerak ditu ibilbidearen estimazioa hobetzeko eta talkei buruzko 3D alertak emateko. Euskal korporazio teknologikoak ibilbidea iragarri eta talkei aurre egiteko 3D alertak dituen ibilgailuak aparkatzeko laguntzaile berri bat diseinatu du, eta ohiko metodoak hobetu ditu. Euskal zentro teknologikoak proposatutako sistema berriak ibilgailuaren inguruko objektuak berregiten ditu, hegaldi-denborako kamera batekin (ToF, Time-to-Flight, ingelesez) hartutako informazioari esker, eta horrek balizko talkei aurre egiten eta aparkatzeko hutsik dauden tarteak zehazten laguntzen du, osagaien kokapen zehatza kalkulatzeaz gain. Teknologia berri honek inguruko ibilgailuen matrikulak antzematen ditu, pixelaren eta 3D puntuaren arteko erlazioari esker, ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Tecnalia BRTA (Basque Research and Technology Alliance) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko kidea da Euskadiko beste 15 eragile zientifikorekin batera: ikerketa kolaboratiboko lau zentro -CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta

CIC Energigune- eta Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tekniker eta Vicometch zentro teknologikoak.

Sistema berriak ibilgailuaren inguruko objektuak berregiten ditu Tecnaliari buruz Tecnalia Korporazioa 2001ean sortu zen teknologia-korporazio moduan, eta haren helburu nagusia zen ekonomia- eta gizarte-ingurunea garatzen laguntzea teknologia-berrikuntza erabiliz eta sustatuz. Horretarako, ikerketa garatzen eta zabaltzen zuen nazioartean. Itun estrategiko hori Inasmet, Labein eta Robotiker taldeen ekimena izan zen. Haien apustua zen ahaleginak batzea, talde handiagoa izan eta Tecnaliari aukera emateko merkatuan lehiakortasun-maila gorenak lortzeko. Helburuak hauek ziren: - Lehiatzeko masa kritikoa. - Espezializazioa merkatuan eta teknologian. - Teknologia-bikaintasuna. - Proiektu integratuak eta diziplina anitzekoak. - Bezeroari balioa ematea, haien enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean islatzeko. Ekimen hura erakargarria izan zen, halaber, inguruko beste teknologia-zentro batzuentzat, eta pixkanaka kide berriak bildu ziren korporaziora. Gaur egun, Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroek osatzen dute. TECNALIAn, aurrea hartzen diete etorkizunak dakartzan erronkei, balioa ematen eta emaitza errealak izatea eragiten duten konponbide teknologiko, irudimentsu eta sortzaileak ikusteko, identifikatzeko eta garatzeko. Mundu osoan jarduten dute, ezagutza BPG bihurtzen, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz. Eskaintza honekin, erronka eta arazo konplexuei ekin diezaiekete, eta bere bezeroekin irtenbide pertsonalizatuak gara ditzakete, haien negozioak bere ahalmen guztia balia dezan, hobeto lehia dadin eta errentagarria izan dadin.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

7


8

eWorld aldizkaria

2019 abendua

appWorld

Tik Tok, iraultza aplikazioetan E

zagutzen al duzu Tik Tok aplikazioa? Hala bada, argi dago aplikazioen munduan guztiz murgilduta zaudela, baina hala ez bada, jakin ezazu app hori 1.500 milioi aldiz deskargatu dela orain arte. Hitz egin dezagun horri buruz! Sensor Tower-en arabera, aplikazio txinatar hori gaur egun ospetsuenetarikoen artean dago mundu osoan. Izan ere, Tik Tok-ek mila milioi deskargetara iritsi zen aurtengo otsailean, eta bederatzi hilabetetan besterik ez, beste 500 milioi instalaziotara iritsi zen. Tik Tok bideo laburren sare sozial txinatar ospetsu bat da. Sensor Tower-entzat, Tik Tok gaur egun aplikazioen hirugarren postuan kokatuta egoteak -kontuan izanik jokoei lotutako aplikazioez ari garela eta WhatsApp (707,4 milioi instalazio) eta Messenger (636,2 milioi instalazio) app-en atzean kokatuta dagoela- haren ezarpen handia uzten du agerian. Analisiak dio Tik Tok-ek mila milioi deskargen hesia gainditu zuela otsailean, gertaera garrantzitsu bat suposatu zuena. Baina dena ez zen han bukatu, bederatzi hilabetetan besterik ez 500 milioi instalazio gertatu baitziren. Dena den, deskargak ez du esan nahi erabiltzaile bakarrak hileko; beraz, sare sozial txinatarra borrokan ari da espazio bat betetzeko erabilpen errepikarian, non Instagram, Facebook, WhatsApp eta YouTube podiumean dauden. Zentzu honetan, esan beharra dago aplikazio hau iaz debekatua izan zela Indian aldi baterako. Hala ere, Estatu Batuetako ikerketa batek

egiaztatu zuen Musical.ly-k, ByteDance-en jabetza dena eta Tik Tok-ekin elkartu dena, bere zerbitzarietan metatu zuen adingabekoek argitaratutako edukiak. Herrialde hori da Tik Tok-i zifrarik handienak ematen dizkiona, 466,8 milioi deskargekin; ondoren Txina aurkitzen da, 173,2 milioiekin, eta hirugarren postuan Estatu Batuak aurkitzen dira, 123,8 milioi deskargekin.

Estatu Batuen zifrak eta azterketa Tentsio komertzialeko hilabeteren artean, ez da harritzekoa Tik Tok agintarien eta senatarien begietan egotea, salatzen dutena propaganda txinatarrak maneiatutako tresna bat dela eta beldurrarekin ikusten dute zentsura baten aukera. Adibidez, senatari errepublikarra den Marco Rubiok eskatu zion Estatu Batuetako segurtasun nazionaleko talde bati Musical.ly-ren hartzea Tik Tok-en nagusiaren aldetik, ByteDance, usteagatik aplikazioa "geroz eta gehiago erabiltzen dela edukia zentsuratzeko eta eztabaida irekiko gai batzuk isiltzeko, hala nola sentibera direnak Gobernuarentzat eta Txinako Alderdi Komunistarentzat", esan zuen urrian. Denboran hurbilago bagoaz, joan den azaroak 2an, prentsa lokalak jakinarazi zuen bezala, Estatu Batuetako Nazioarteko Inbertsioko Batzordeak (CFIUS) segurtasun nazionaleko berrikuste bat ireki zuen ByteDance-en aurka, Tik Tok-en jabe dena, Musical.ly app estatubatuarra eskuratzeagaik mila milioi dolarren truke. Bere garaian, app horren erosketak ahalbidetu zion Tik Tok-i gune bat lortzea EE.BB.etako erabiltzaileen artean, bi garapenen arteko batuketari leku ematean.

App deskargatuenak 2019n Hauek dira aurten mundu osoan gehien deskargatu diren 10 aplikazioak: 1. WhatsApp 2. Messenger 3. Tik Tok 4. Facebook 5. Instagram 6. SHAREit 7. YouTube 8. Like Video 9. Netflix 10. Snapchat


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

9


10

eWorld aldizkaria

2019 abendua

digitalWorld

Superontziak hemen dira

K

afe-katiluak edo bero daitezkeen plater prestatuak, irekitzean hozten diren garagardoak, topa egitean edo DJ-ak musika ipintzean argitzen diren botilak... Packaging adimenduna edo smart packaginga hemen da dagoeneko. Mundu fisikoaren eta mundu digitalaren arteko integrazio gisa, mota honetako ontziak pixkanaka eta modu isilean iritsi dira, baina packaging-ak beteko duen zeregina zehazten ari dira. Ontzi bat zer den eta zer egiten duen edo zertarako balio duen jasotzen duen kontzeptua bilakatzen ari da, eta iraultza bat ekarriko du markentzat gako izan zen, den eta izango den euskarri horretan. Esan bezala, kafe-katiluak edo bero daitezkeen plater prestatuak, irekitzean hozten diren garagardoak, topa egitean edo DJ-ak musika ipintzean argitzen diren botilak, QR kode bati esker historiak kontatzen dituzten etiketak, errezetak azaltzen dituzte, produktuaren ustezko erabilera eta eraginei hitz egiten dute, beren logistikaren trazabilitatea erakusten dute, ile-tindagaiaren kolore eta zenbakia aukeratzen uzten dute mugikorraren kale-izendegian edo denda beran aurkitu arte, hozkailuaren stockari buruzko informazioa ematen duten ontziak berehala supermerkatuan eskaera egiteko‌ hauek dira arlo honetan egun ikusten ari garen eta ikusiko ditugun berrikuntza batzuk ontzietan ezarritako teknologiei esker: tinta eta pigmentu bereziak, sentsoreak, kodeak, hezetasuna edo tenperaturaren aurrean aktibatzen diren materialak, produktuaren baldintzen aldaketak identifikatzen dituzten detektatzaile mikrobakterianoak, etab., hhaztu gabe errealitate birtuala, Gauzen Internet (IoT) edo eskaner adimentsuak bezalako aurrepenei esker. Gaur egun, 11 multinazional lanean ari dira alor honetan modu bizian. Honek hurrengo hamar-

kadan etorriko dena iragartzen du ere. Orain arte, packaging eta ontzien industriak ez zituen bizi hainbeste desafio eta aukera garrantzitsurik.

Fardel bat baino gehiago Izan ere, urte gutxi batzuen buruan packagingak bere funtzio babesle eta identifikatzailea gaindituko du (produktu baten kalitatearen bermea), 'superontziak' bihurtuz, kontsumitzaileari esperientzia pertsonalizatu eta komunikazional bat eskainiz. Ez bakarrik produktuarena, baizik eta erosketa eta markarena ere, garrantzitsuagoa izango dena kontsumitzailearentzat. Ontzi hauek lagunduko dute aukeratzen, erosten, maitemintzen, entretenitzen, produktuari buruzko erabilera eta asebetetzearen feedbacka ematen, markei emango diena 'insitht'ak, iritzi eta sentimenduetan oinarrituak, analitikak sortzen lagunduko diena denbora errealean. Smart packaging-ak beste funtzio bat izango dure ere, garrantzi handia hartuko duena eta talka egingo duena logistika eta B2B eragiketen alorrean. Produktu baten kokapena eta trazabilitatea ahalbidetuko du biltegi batean edo garraio-kate batean, ontzien eduki eta formatuei buruzko informazioa eskainiko du, aizuntzeko abisuak, edo produktu baten bizitza zikloa linealetan, operadoreen plataforma digital ezberdinen IoT sareetan txertatuz. Funtzio honek modu nabarian hobetuko du eraginkortasuna, gardentasuna eta horniketa katearen segurtasuna, emanez, gainera, analitika argigarri bat eta lagunduz jasangarritasunaren, denboraren eta stock-en hobekuntzan.

Mutur batetik bestera Smart packaging joera geldiezin bat da, sektore anitzetan iraultza sortuko duena, iragargarriak izanik, bide batez, zenbait haustura sektore edo negozio bat baino gehiagotan. Beraz, batean biko iraultza bat da: alde batetik, kontsumitzailearen bizipen-alderdian (active packaging) eta bestalde, banatzailearen alderdi logistikoan (intelligent packaging). Packaging-ak orokorrean stakeholder guztien arteko harremanak sortu, indartu eta estutuko ditu, horiek gaur egunera arte ezagutu ez ditugun mailetara igoz. Honek behartuko ditu beren itxaropen, behar eta zerbitzuei arreta handiagoa egitea. Eta premarekin egin beharko dute, hain lehiakorra den eremu batean ez duelako ezertarako balio berandu iristea‌ bestela, batzuk egingo dute lehen. Smart packaging jada ez da aukera bat; behar bat bihurtu da eta beharrezkoa da horretara gehitzea ahalik eta bezain laster.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

11


12

eWorld aldizkaria

2019 abendua

digitalWorld

Grafenozko nanoimanen onura

E

uropar Batasunak finantzatutako SPRING (SPin Research IN Graphene) ikerketaproiektuaren abiatze-bilera antolatu du CIC nanoGUNEk. Bilera Donostian izan zen joan den azaroaren 7an eta 8an. Ikerketa-proiektuak lau urteko iraupena izango du, eta kide hauez osatuta egongo da: IBM Research, Donostia International Physics Center, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Delfteko Unibertsitate Teknikoa eta Oxfordeko Unibertsitatea. Bileran, proiektuaren abiapuntua ezarri zen. Europan aitzindari diren sei ikerketa-erakunde horien partzuergoak 3,5 milioi euroko funtsa jaso du Europar Batzordetik. Horizon 2020 FET-Open deialdi guztiz lehiakorrean izan da hautatua; hain zuzen ere, arrisku handiko eta eragin handiko abangoardiako diziplinarteko zenbait ikerketaproiektu finantzatzen dituzte, etorkizuneko teknologia erabat berrietarako oinarriak ezarri behar dituzten proiektuak, alegia. Neurrira egindako grafenozko nanoegitura magnetikoak fabrikatzeko eta horien ahalmena gailu kuantiko espintronikoen oinarrizko elementu gisa probatzeko partzuergoko kideek egin dituzten azken aurrerapen zientifikoak konbinatzen dira SPRING proiektuan. Epe luzeko helburu gisa ezarri dute grafeno hutseko plataforma bat garatzea, ingurumena errespetatzen duena, eta zeinetan spinak erabili ahal izango diren informazioa garraiatzeko, metatzeko eta prozesatzeko. Zientzialarien komunitatea bat dator spina dela materiaren propietate ideala kargan oinarritutako egungo nanoelektronikatik haratago joan eta beste osagai azkarrago eta energetikoki eraginkorrago batzuk lortzeko; horixe da hain zuzen ere espintronika kuantiko esaten zaion teknologia berriaren oinarria. Grafenoan spinak sortu eta detektatzeko oinarrizko legeak ikertuko ditu SPRING proiektuak, alegia, nola irakurri eta idatzi spinak, eta nola erabili informazioa transmititzeko. Jose Ignacio Pascual Ikerbasque Ikerlaria da CIC nanoGUNEn, eta proiektuaren koordinatzai-

le zientifikoa ere bada; Pascualek azaldu zuenez, “grafenoa egokia da etorkizuneko informazioaren teknologietarako, forma zehatza duten pusketak zehaztatzun atomikoarekin ekoitz ditzakegulako. Proiektu honetan bere propietate magnetikoak aztertuko ditugu eta gailu kuantikoetan txertatzeko aukerak ikusiko ditugu�.

SPRING partzuergoa 1. CIC nanoGUNE. Donostiako CIC nanoGUNE Nanozientziako Ikerketa Zentro Kooperatiboa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean bikaintasuneko ikerketa egitea, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko. www.nanogune.eu 2. Delfteko Unibertsitate Teknikoa (TUDelft). TUDelft da Herbehereetako ingeniaritza-unibertsitaterik handi eta askotarikoena. Diziplina arteko zorroztasun handiko ikerketa egiten da Nanozientzia Kuantikoko Sailean, nanoeskalako prozesu fisikoak ikertzera bideratua. www.tudelft.nl 3. Santiago de Compostelako Unibertsitatea (USC).1495ean sortu zen unibertsitate publiko hau. 28.000 ikasle inguru ditu, eta 3.000 doktoregai inguru. USC Bikaintasuneko Nazioarteko Campus gisa izendatuta dago, bizitzaren zientzietan eta teknologietan espezializatutako programa espainiar estrategiko batean. www.usc.es/ciqus/es 4. IBM Research GMBH (IBM). Enpresa teknologiko eta aholkularitzako enpresa globalki integratua da IBM, eta Armonken du egoitza (New York). 170 herrialde baino gehiagotan jarduten du, eta munduko talentu handieneko pertsonak erakartzen eta atxikitzen ditu IBMk, enpresei, gobernuei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei arazoak konpontzen laguntzeko. www.zurich.ibm.com 5. Oxford Unibertsitateko (UOXF) errektorea, irakasleak eta akademikoak. UOXF lehen mailako unibertsitatea da irakaskuntzari eta ikerketari dagokienez; mundu mailan aitzindari den ikerketarik gehiena egiten den Erresuma Batuko unibertsitatea da. Europar Batzordeak Human Resources Excellence in Research aintzatespena eman zion, hango sistema eta jardunbideak saritzeko. www.ox.ac.uk 6. Donostia International Physics Center (DIPC). DIPC ikerketa-zentroa Donostian dago, eta helburu du fisikan eta harekin lotutako diziplinetan puntako ikerketa egitea eta katalizatzea, bai eta kultura zientifikoa gizarteari helaraztea ere. Erakunde publikoen eta enpresa pribatuen aliantza estrategiko baten bidez sortu zen DIPC. www.dipc.ehu.eus


digitalWorld

2019 abendua

BBK Live jaialdia errealitate birtualean

L

Hko Harrobia Ikastolako 13 ikaslek BBK Live musika-jaialdia urtez urte antolatzen den Bilboko Kobetamendi eremua errealitate birtualean simulatzeko aplikazioa garatu dute. HTC VIVE betaurrekoen bitartez, ingurune osoaren 3Dko irudia lortu eta ekitaldian erabili beharreko osagaiak erantsi, aldatu edo mugiaraz daitezke, hala nola agertokiak, komunak, edari eta janarien saltokiak eta karpak. Gainera, aplikazioak ingurune osoa benetako eskalan zeharkatzeko aukera ematen du, nolako emaitza izango lukeen egiaztatzeko. “Teknologia hau ekitaldien aurreprodukzioaren arloko prozesuen digitalizazioa da”, argitu du Josu Cobelo Echevarríak, Harrobia Ikastolako 3D Zikloaren arduradunak; “lehen plano edo maketen bitartez egiten zenaren aldean, aplikazio honek muntaia nola geldituko den bistaratu eta aldez aurretik testatzeko aukera ematen du”. Gainera, programa beste edozein musika-ekitalditan erabil daiteke, dagokion lekuaren topografia sartuta. Proiektua prototipo fasean dago eta ikasleek egindako hiru astetako lan trinkoaren emaitza da, 600dik gora garapen-ordu tarteko. Ekimena BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresaren eskariz abiatu zen, Harrobiak proiektuen bidezko ikasketa-metodoaren harira erabiltzen duen ETHAZI metodologiari atxikita. “Benetako erronken gainean lan egiten dugu, ikasleak lan-merkatuan sartzeko treba daitezen”, adierazi du Josu Cobelok: “Kasu honetan, ikasgela sailetan banatu eta talde bakoitzari proiektuaren zati baten ardura eman genion, eskari bat bete behar duen egiazko enpresa bat bagina bezala lan eginez”. Prototipoa Barakaldoko BECen urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean antolatutako BIME Pro musika sektoreko teknologia berriei buruzko topaketa profesionalean aurkeztu zen. Lehendabiziko mugarri horren ondotik, ikasle talde batek proiektua garatzen jarraituko du urtea

amaitu arte. Helburua funtzionaltasun berriak gehitzea da; adibidez, pertsonen mugimenduaren simulazioa, pilaketak edo segurtasun arazoak aurretiaz iragarri ahal izateko. Proiektua Spri Taldeak azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatuko duen 4.0 Industria eta zibersegurtasunari buruzko Basque Industry 4.0 nazioarteko biltzarraren barruan ere aurkeztu zen. Bertan, Harrobia Ikastolak Lanbide Heziketako ikasleek garatu dituzten zenbait proiektu teknologiko emango ditu ezagutzera.

Musika-ekitaldi handien kudeaketa erraztea da proiektuaren helburua Harrobia Ikastola Harrobia Lanbide Heziketako ikastola da, Bilbon kokatua, Heziketa-Zikloak emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendu eta itundutakoa, eta langile landunei eta langabeei zuzendutako Lanerako Lanbide Heziketa emateko eta kudeatzeko Euskal Enplegu Zerbitzua, Lanbidek baimendutakoa. Harrobia, enpresek beren langileentzat antolatzen duten prestakuntza kudeatzeko eta emateko erakunde antolatzailea da. Honetaz gain, Harrobia Kirol Federazioei igaroaldiko kirol irakaskuntzak emateko eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen duen Kirol Irakaskuntzetarako Ikastola Baimendua da. Harrobia irabazi asmorik gabeko eta herri-onurakotzat deklaratutako Kooperatiba Elkartea da. Portugaleten jaio zen 2001ean Ibar Ezkerra Ikastola izenarekin. 2011tik aurrera, bere zerbitzua Bilbon eskaintzen du Harrobia izenarekin.

eWorld aldizkaria

13


14

eWorld aldizkaria

2019 abendua

gameWorld

Inoiz baino aukera gehiago Fun & Serious Jaialdian

E

kintzailetza, aukerak, topaketak, heziketa, inspirazioa, proiektuak, sariak... Joan den abenduaren 6 eta 7an, Fun & Serious jaialdiko networkingeko arlorik profesionalena den BBVA Games Industry Forum-ek (GIF) agenda hezigarri bat bildu zuen Bilboko BECen, non parte hartu zuten publisher-ek, inbertsoreek, kazetari espezializatuek eta Europako indi garatzaileek, lehen mailako hizlari-zerrenda paritario batean. Hempuli Oy (Baba is You-ko arduraduna), The Game Kitchen (Blasphemous) eta NĂłmada Estudios (iaz argitaratutako Gris arrakastatsuan sakondu zuena) izeneko estudioek mahai-inguruetan eta hitzaldietan parte hartu zuten, Fun & Serious-eko 'business' dimentsiorik handienean. GIFen, halaber, garapen-motorrik ospetsuenak izan ziren, esate baterako Unreal Engine (Mario Palmerorekin -Europe Technical Evangelist-) edo Unity (Ciro Continisiorekin -Unityko EMEA eskualderako Lead Evangelist-), berrikuntzen aurkezpena garatzaileentzako trikimailu eta aholkuekin apainduko dutenak. Halaber, hizpide izan ziren ere mahai-inguru batean beti hain aldakorra den eszena indieko etorkizuneko erronka eta desafioak, Jupiter Hadley-rekin, kazetari aditua bideo-joko independentetan; Rosie Ball, brand manager Chucklefish publisher indie-an (Stardew Valley); eta Valeria Castro, CEO garatzailea Platonic Games-en. Out of the Blue Games (Tatiana Delgado bere fundatzailekidearekin), Raiser Games (Pablo de la Nuez) eta Team Gotham (Juan de la Torre) bertan izan ziren beste firmak izan ziren, BBVA Games Industry Forumeko hitzaldi programan. Bilbora bidaia egin zuren ere TomavisiĂłn-ek, transmedian murgiltzeko, anima-

zioa bideo-jokoetara hurbiltzen duen hitzaldi batekin. Industrian zintzilik dauden baste gai batzuk, esaterako buru-osasuna lan sortzailean (Lourdes Conde Ă lvarez psikologarekin) edo crowdfunding-a (Kickstarter-eko Michael Lieberekin) izan zuten, era berean, bere tokia Games Industry Forumeko agenda hezigarrian.

Aurtengo Fun & Serious-eko BBVA GIF inoiz baino hezigarriagoa eta aukerez beteagoa izan da Hori guztia indartu zen tailerrekin eta workshopekin ostiraletik igandera goizez, oso garrantzitsuak diren gaiekin, adibidez community management-a edo proiekzioa social median, lege kontu oinarrizkoak edo sarrera bat negozio plan sendo baten garapenera. Fun & Serious-en parte hartzen duten indie-ek, beren jokoa publikoari aurkezten Indie Zone-ean, sarbide esklusiboa izan zuten mentorizazioko gertaera batera, maila europarrean hain ospetsu diren pertsonekin, hala nola Ed Valiente (Thunderful Games), Martin Lindell (Raw Fury), Mark Aldrup (Headup Games) edo Piotr Bajraszewski (11Bit Games), beste askoren artean. Jazoera honetan beren proiektuak erakutsi ahal izan zituzten, segidan aholkuak eta esperientziak jasotzeko finantziazioa, argitalpena, legeak eta ekoizpena bezalako arlotan. Horrela, GIFen dimentsio praktikoa geroz eta nabariagoa izan zen. Aurten ere, gainera, FS Play-ko finalistek aukera izan zuten publikoaren aurrean aurkezteko elevator pitch formatuan, Games Industry Forum jardunaldietan zehar, une bikain bat ideiak erakusteko eta errentagarritasuna optimizatzeko. Hala, GIFek bere misioa indartu zuen hasiberri eta indie-en tranpolin bezala, testuinguru batean, Fun & Serious jaialdia, beharrezko hitzordu bilakatu dena sektorearentzat nazioarteko mailan, 40.000 bertaratutakorekin iaz. Hain da handia gertaera honen oihartzuna, ezen 2019 honetako edizioan sariak jaso zituzten sektoreko izen handi hauek: Yoko Shimomura, Bruce Straley, Tim Willits eta Greg Street. Informazio gehiago: www.funandseriousgamefestival.com


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

15


16

eWorld aldizkaria

2019 abendua

smartcityWorld

Hidrogenoko lehen autobusak Europan

F

lixBus-ek bidai luzeetarako hidrogenoko autobusak izango ditu. FlixMobility, FlixBusen jatorriko enpresa, inbertitzen ari da erregai alternatiboetako teknologian. Horrela, munduko lehen operadorea da hidrogenoko erregaien bidezko piletako autobusak probatzen ibilbide luzeetan. Hori guztia jasangarritasunera eta CO2ko emisiorik gabeko mugikortasenera bideratutako proiektu batean kokatuta dago. Horretarako, FlixMobility akordio batera iritsi da Freudenberg Sealing Technologies enpresarekin. Enpresa horrek Alemanian du egoitza, eta une hauetan bere teknologiako adituekin lanean ari da buru-belarri autobusen garapenean. "Flota moderno eta ahalmen handiko bati esker, distantzia luzeetarako prestatuta dauden autobusak ingurumena gehien errespetatzen duten ibilgailuak dira", adierazi du FlixMobility enpresak. Enpresa horrek, teknologian espezialista den Freudenberg-ekin batera, beste urrats bat egin nahi du mugikortasun jasangarrian. André Schwämmlein FlixMobilityko fundatzaile eta CEO da. Schwämmlein-ek honako adierazi zuen duela gutxi: "FlixBus-en flota modernoa jada oso errespetutsua da ingurumenarekin eta distantzia luzeko autobusetan garraiatzeak suposa dezake igorpenen % 80 inguru aurrez dezake auto batekin garraiatzearekin alderatuz. Hala eta guztiz ere, beti ari gara bilatzen modu berriak bidaiak geroz eta iraunkorragoak izan daitezen. Guztiz elektrikoak diren hiru autobus arrakasta handiarekin atera ondoren, orain distantzia luzeko lehen autobusak garatzen ari gara, erregaiko pilek elikatua, Freudenberg teknologiarekin". Frantzia eta Alemaniako lehen e-Busak Txinako BYD eta Yutongek ekoiztu zituzten FlixBus-en-

tzat. Erregaiko pilaren teknologia aukera paregabe bat da autobusen ekoizle eurroparrak etorkizuneko mugikortasun jasangarrian parte hartzeko. Izan ere, dagoeneko ematen ari dira lehen elkarrizketak autobusen fabrikatzaileekin FlixBus-en erregaien pilen proiekturako.

Europako enpresak lanean ari dira hidrogenoko erregaia duten autobusak fabrikatzen Etekin bera igorpenik gabe Hidrogenoko erregaien pilek bultzatutako ibilgailuekk gutxienez 500 kilometrotako autonomia bat dute erregaia berriz hornitzeko. Erregaiaren birkarga gehienez 20 minutu iraun beharko luke, izan ere hidrogenoa sartzen ari da gasolioaren ordez. Erregaiko pilek sustatutako errendimenduaren ezaugarriak hauek dira: indarra azelerazioa. Hauek, beren aldetik, distantzia luzeko autobusen egungo estandarrak bete behar dituzte. Bere aldetik, Claus Möhlenkamp Freudenberg Sealing Technologies konpainiaren CEO da. Möhlenkamp-ek honako dio: "Modu egokian bateria eta erregaien pilak konbinatzen dituen sistema hibridoa modu berezian erabilgarria da ibilgailu pisutsuentzat, distantzia luzeak betetzen dituztenak, guztiz elektrikoak diren ibilgailuek ez baitute oraindik ahalmena distantzia luzeak egiteko". Möhlenkamp-ek darrai: "FlixBus-en erregaien pilen proiektuaren lehen fasean, autobusen flota adierazgarri bat ekipatua izango da teknologiarekin proba pilotu bezala. Etorkizunean, horrela lagundu nahi dugu modu esanguratsuan CO2 igorpenen murriztapenean hiriko trafikoan. Flix Mobility-rekin batera errepide europarretan egiten duguna aurrerapauso bat izango da mugikortasuneko beste sektore batzuentzat ".

Lehiakideak Zentzu honetan, aipagarria da ere zenbait enpresa europar batu egin direla patzuergo bat osatzeko. Helburua da hidrogenoko erregaien zeldek mugitutako 1.000 autobusetako flota bat ateratzea Europan.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

17


18

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2019 abendua

VI. Basque Industry 4.0 ekitaldia egin da

P

arte-hartzaile guztien artean, 3.800 bat industria-enpresak, zentro teknologikok eta ekintzailek azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatutako “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” biltzarrean parte hartu zuten. Topaketan, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi eman zituzten, eta eragile, enpresa eta startupen 170 stand izan ziren ikusgai. 4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta egitea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea izan ziren SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak. Zibersegurtasuna da teknologia digitalak industrian aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko funtsezko gaietako bat. Beraz, 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa sartu behar zuen programaren barruan. Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” topaketak seigarren edizioa bete zuen, eta aurten ere, gogoeta egiteko aukera erraztu zitzaien 4.0 Industriaren giltzarrizko eragileei:

erakunde publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak. Gainera, gai honi buruzko hitzaldi nagusiak 4.0 Industriaren garapena gizartearen mesedekoa izan eta inpaktu sozial positiboa lortzea izan zuen ardatz. Azkenik, BECeko 2. Pabilioiak erantzuna eman zien enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bildu zituen, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupak izan ziren, gerora kontratuak eskainiko zizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan zezaten.

Gehiago Basque Industry 4.0. The Meeting Point ekitaldian aukera izan zen 4.0 Industriaren inguruko eragile publiko, pribatu eta enpresa guztien ezagutzak eta esperientziak partekatzeko. Topaketa hau prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratzen da, hots, diseinurako, garapenerako, produkziorako, logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako tresna adimendunak. Honela, bi egunez azaldu ziren esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak, eta gune egoki bat atondu zen networking-erako. Erakusketa eremu handiagoan bildu ziren 170 standen artean, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoari atxikitako zentro teknologikoak, 4.0 Industriako euskal enpresa nagusiak eta BIND 4.0 programako startupak izan ziren. Honetaz aparte, Basque Industry 4.0 The Meeting Point ekitaldiak urrats bat gehiago eman zuen bere seigarren edizio honetan eta erronka berriei egin zien aurre, hain zuzen ere azken urteotako errealitate industrialak ezartzen dituen eta jardueraren segurtasunarekin lotuta daudenei. Jarduera industriala, 4.0 Industria, industria aurreratua eta industria teknologiko eta digitalizatua segurtasun osoz eta guztiz babestuta garatu behar dira, eta horregatik, ekitaldia gero eta handiagoa da, zibersegurtasun arloko ezagutza eta esperientziak eskaini ahal izateko.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

19


20

eWorld aldizkaria

2019 abendua

trainingWorld

4.0 bulegoak, etorkizuneko lantokiak

I

deia onenak ez dira beti iristen bulego bateko eserleku klasiko batean eserita, ordenagailu baten aurrean; agian kafe bat hartzeko geldiune batean, lankide batekin hizketan, aldizkari bat irakurtzen, paseo bat egiten edo futbolinera jolasten iritsi daitezke. Eraldatze digitala ez da bakarrik fabrikak automatizatzea. Prozesu hori betiko bulegoetako lana egiteko modua ere aldatzen ari da. Bulego horiek espazio malgu eta moldakorretara egokitzen ari dira, non taldeen arteko lankidetza eta sormena sustatzen diren. Enpresa berritzaileenak dagoeneko beren instalazioak berritzen ari dira, eta, ingurune berrietan, bulegoak eta sailen arteko banaketak ari dira. Microsoft-ek eta Steelcase-ek egindako ikerketa baten arabera, sektore ezberdinetako langileen % 62k onartu dute beren arrakasta beraien sortzaile izateko gaitasunaren menpe dagoela. Beste datu bat: langile elkarrizketatuen % 72k larritasun apur bat sentitzen dute teknologiaren etorreraren aurrean, beren lanen izaera aldatuko baitute. Txosten honek dio langileek geroz eta gehiago pentsatzeko denbora gehiago eskatzen dutela, baita etenaldirik gabe kontzentratzeko tokiak ere. Jack Lewis neurozientzialariak arrazoia ematen die: "Burmuinari kostatzen zaio ekintza berreskuratzea eta nahi den kontzentrazio maila lortzen espero ez den etenaldi baten ondoren. Era berean, honek intentsitate momentu ezberdinak txandakatu behar ditu, une bakoitzean garatzen ari garen lanaren arabera ".

Steelcase zentroa Munich-en etorkizuneko bulegoak izan litezkeen horiek aurkitzen dira, Steelcase berrikuntzako zentroan, hain zuzen ere. Edo hobe esanda, oraingo bulegoak izan zitezkeen ere, dagoeneko eredu hau konpainia askok txertatu baitute.

Enpresa hau altzarien diseinuan espezializatzen da eta denbora asko darama enpresa askori aholkuak ematen -horietako asko Ibex 35ekoakberen bulegoen egokitasunari buruz merkatuaren behar eta errealitateen aurrean. Bere lehendakari Alejandro PociĂąak honakoa dio: "Enpresa bakoitzak behar ezberdinak du, baina aurrerapauso berri bat ematera ausartzen ez direnean, damutzen bukatzen dute urrunago iritsi ez izanagatik".

4.0 bulegoek tabikeekin eta lan egiteko toki finkoekin bukatuko dute Municheko berrikuntza zentro honetan sartu ondoren gehien harritzen duena erdiko eskailera handi eta jarraitu bat dagoela, eraikinaren lau solairuak konektatzen dituena. Igogailuak badaude ere, logikoa denez, baina eskailera horrek komunikazio arina bideratzen ditu guztien artean, izan ere horren inguruan aurki daitezke zentroko espazio ezberdinak. Bestetik, langileek ez dute toki finko esleiturik, baizik eta egunetik egunera erreserbatzen dute mugikorreko aplikazio baten bitartez. Mahai bakoitzak sentsore bat duenez, bi orduz erabili gabe dagoela antzematen badu, berriz libre geratzen da aplikazio berdinean. Beraz, lankideak ez dira beti berdinak, txandakatuz doaz, eta modu horretan espazioa optimizatzen da eta komunikazioa sustatzen da. Instalazio hauek zonalde ezberdinetan banatzen dira, kontzentrazio, zarata eta teknologiarako sarbide maila ezberdinekin, izan ere, pentsatu daitekeenaren aurka, beharrezkoak dira ere une batzuk non bide analogikoetara itzuli behar den, hala nola errotuladorea edo arkatza. Egoera errepikatzen da konpainia iparramerikar honek Madrilen duen egoitzan, non ekintza guztia solairu bakar batean gertatzen den. Han espazio ezberdin asko aurki daitezke ere, non bakoitzak zonalde bat duen une bakoitzean egin behar duena egiteko: besaulki on bat txosten bat irakurri ahal izateko; mahai altxagarriak jarrera ezberdinetan lan egiteko; zonalde sozialago bat ideiak partekatzeko edo izkinak non zalantza azkarrak argi daitezkeen lankideekin batera inori gogait ez egiteko...


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

21


22

eWorld aldizkaria

2019 abendua

trainingWorld

Ekintzailetzarako giltzak

B

atzuetan, ideia bikain bat eta hori aurrera eramateko motibazioa ez dira nahikoak hori aurrera eramateko. Beren proiektua egia bihurtu baino lehen, ekintzaile askok galdera garrantzitsu bati erantzun behar diote: nola lortuko dut finantzaketa horrekin hasteko? Lehenik eta behin, ingurune hurbilenera jotzen da, hau da, familiara eta lagunengana, baina ondoren beste inbertsore mota batzuetara jotzen da diru gehiago lortu ahal izateko. Eta horri, gainera, gehitu behar zaizkio beste bilaketa batzuk, hala nola negozioa ezartzeko bulegoa, hornitzaileak, bazkideak, bezeroak, aholku komertziala, laguntza legezko gaietan… Eta hori guztia leku berdin batetik egin ahal izango balitz? Leiho bakar hori geroz eta gertuago dago datuen analitikaren (big data) eta adimen artifizialaren (AA) konbinaketarekin. “Datuen analitikak eta adimen artifizialak banku-entitateek proposamen ezberdinak egin ahal izatea erraztuko dute, gure finantza-zerbitzuak neurrira egindako zerbitzuekin, diagnostiko pertsonalizatuekin eta gomendioekin osatuko dituztenak, bezeroei hazten eta beren negozioetan arrakasta izaten lagunduko dietenak”, adierazi du Banc Sabadell-eko Teknologiako zuzendaria Enrique Solbesek. Bere aldetik, Miguel Ángel García Cabello Telefónica Empresas-eko kontuen zuzendari da. García Cabellok honakoa dio: “Eraldatze digitalak eragin du bankuek, lehenak izan direnak beti teknologia hauskorrenak hartzen, hobe uler dezatela merkatua eta beren eskaintza egoki dezatela bezero bakoitzaren behar espezifikoetara”. Proposamen mota hauek egin ahal izateko, ekintzaileen datuei gehitzen zaizkie txosten makroekonomikoa, sektoreko joerak eta beste informazioak, adibidez talde enpresarial ezberdinen arteko konexioak edo kokapen geoerrefe-

rentziatuak. Datuak modu anonimo eta txertatuan tratatzen dira, beti ados pribatutasun eta konfidentzialtasuneko legeriarekin, baina hala eta guztiz ere bezeroentzat oso erabilgarri diren patroi askoren aurkikuntza gertatzen da.

Datuak baino askoz gehiago Azaletik, hauek dira datuen analitikak eman ditzakeen erabilgarritasun batzuk ekintzaile batentzat, bere proiektua aurrera eraman nahi duena, edo konpainia batentzat ere, dagoeneko existitzen den negozioa hobetzeko. 1. 'Geomarketina': Eremu honenak aurkitu negozioa kokatzeko, kontsumitzaile berriak erakarri edo zonalde berri baten "klon"ak aurkitu, egungo bezeroen kontsumo gaitasun berdintsuarekin. 2. Inbertsio optimizatua: Modu xehatuan kalkulatu inbertsio ezberdinen ustezko emaitzak, arrakasta handiago bat iragartzen duen aukera hautatzeko, arriskua gutxituz. 3. Legeria bete: Eskatutako arau guztiak automatikoki betetzea erraztu, arindu eta egiaztatu, negozioa martxan ipintzeko eta horrekin jarraitzeko. 4. Hornitzaile berriak eta bazkideak: Txosten pertsonalizatuak eratu konpainia baten harremanetako zuhaitz batetik aurrera datu base batetik abiatuta. Horrela posible da filtratzea ekintzailearen interesen arabera denbora errekorrean hornitzaile eta bazkide egokienak aurkitzeko negozioarentzat. 5. Delituen aurre hartzea: Aurreko puntuari esker, entitate baten harremanetako zuhaitz guztia ezagutzean, ekintzailea ziurtatzen da konpania horiek ez dutela inongo harremanik irregulartasunetan edo delitu batetan buka dezaketen kontuetan nahastuta dauden hornitzaile, bazkide edo bezeroekin, konpainia baten ospea arriskuan ez ipintzeko.

Sareen boterea Baina Adimen Artifizialari eta tresna analitikoei esker datu horiek balioan ipini baino lehen, beharrezkoa da informazioa biltzea, sakabanatua egon baitaiteke toki ezberdinetan. Azken urteetan, konexio hau erraztua izan da, ez bakarrik zuntz optikoaren txertaketari esker, banda lodiera optimizatzen duena datuen elkartrukaketa jariakorrari esker, baizik eta belaunaldi berriko sareen etorrerari esker ere, software-etan oinarrituak daudenak eta bere ingeleseko siglengatik ezagutuak direnak, SDN (software defined networks).


trainingWorld

2019 abendua

eWorld aldizkaria

IV. B-Venture-ren arrakasta

B

-Venture ekitaldiak, Espainia iparraldeko 'startupen' ekitaldirik handienak, ehun bat enpresa baino gehiagori beren proposamenak aurkezteko aukera eskaini die aurten. "Hemen zaudetenetatik zenbat zarete edo izan nahi duzue ekintzaile?". Galdera hori askotan errepikatu zen B-Ventureren laugarren edizioan parte hartu zuten inbertitzaile, korporazio handietako zuzendari eta 'startup' arrakastatsuetako sustatzaileen elkarrizketetan. Eta auditorioa etengabe berritzen joan den arren, gora jasotako eskuek behin eta berriz bete zituzten Bilboko Euskalduna Jauregiko besaulkiak, urriaren 29an eta 30ean. Egun eta erdiz, teknologia berriei lotutako ekintzailetzaren ardatz bilakatu zen Bilbo ekitaldi horri esker, eta bertara 1.100 lagun baino gehiago hurbildu ziren, gorabidean doazen enpresak nola mugitzen diren eta horiei babesa eskaintzen dien ekintzailetza-sistema nolakoa den ezagutu nahian. Espainia iparraldeko 'startup' topaketarik handiena den foro honetara iristean ikusi zuten lehen gauza bertan zebilen jende ugaritasuna zen, beren proiektuak aurkezteko hautatutako 24 enpresen standen inguruan guztiak ere, baita Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen mintegiek, Euskal Ekintzailetza Sistemak, Demium eta Metxa anezkek eta Innolab azeleragailuak hautatu dituztenen inguruan ere.

B-Venturek bere laugarren edizioa amaitu zuen eta 1.100 lagun baino gehiago bildu zituen Aplikazio berritzaileak Sustatzaileek gogo biziz erakutsi zituzten teknologiak ekarri dituen aplikazio berritzaileak, arlo ugaritan, hala nola osasuna, industria 4.0, zibersegurtasuna, hezkuntza, nekazaritza, arkitektura, birziklapena edo kirola. Aurtengo protagonista nagusiak datuen analitika eta adimen artifiziala izan ziren, eta biak elkar hartuta gai izan ziren minbizia garaiz diagnostikatzeko edo horren tratamenduak izan ditzakeen zailtasunak aurreikusteko, lantegi bateko komunikaziosareetarako sarbidea kontrolatzeko edo gure finantza-inbertsioen etekina hobetzeko. Stand lerroaren atzean, gainera, bilera formalagoetarako gordetako eremuan, erritmoa ikaragarrizkoa zen. Sustatzaileek hantxe finkatu zuten hitzordua inbertitzaile partikularrekin, arrisku-ka-

pitaleko funtsen ordezkariekin, finantza-entitateekin, 'business angels' direlakoekin, azeleragailuekin edo B-Venture ekitaldiaren antolakuntzan elkarlanean aritu diren entitateek gonbidatuta topaketa honetara etorri ziren multinazionalekin, izan ere, horiek ere gero eta gehiago baitira. Aurten, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa izan zuen topaketa honek; eta halaber, Telefónica, Bilboko Portua, BStartup Banco Sabadell, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBK, Elkargi eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza ere jaso du. Guztira, ekitaldiaren plataforma digitalaren bitartez, 613 topaketa programatu ziren, eta horiei, jakina, standetatik igaro ostean bat-batean sortutakoak gehitu behar zitzaizkien. "Ez dakit nola ez naizen ahotsik gabe gelditu. Atzo hamaika bilera izan nituen", zioen Eriz Záratek, ZM Algorithmic Systems enpresaren sustatzaileetako batek, jardunaldiari ekin aurretik. "Balantzea oso positiboa da. Ikusgarritasun handia eman digu", zioen Eider Sánchezek, Naru enpresaren fundatzaileetako batek, hamar elkarrizketek osatutako maratoi azkar bat amaitu berri. "Oso pozik amaitu dugu. Hamabost topaketa izan ditugu, eta horietatik gauza asko espero genituen, batez ere negozio alorrean", ziurtatu zuen Send2me enpresako Javi Nogueirak. Bien bitartean, auditorioan elkarrizketak eta mahai-inguruak etengabe egin ziren, eta esate baterako, aurten berrogeita hamar hizlariri baino gehiagori entzuteko parada izan zen, hala nola: Gerard Olivé, Wallapop edo Glovo enpresei lagundu zien Antai Venture Builder sozietatearen fundatzaileetako bat; José Galíndez, Solarpack enpresaren sustatzaile eta lehendakaria; Rodolfo Carpintier, Internet Digitalean espezializatutako Assets Deployment inkubagailuko lehendakaria; Itxaso Del Palacio, Notion enpresako inbertsio-zuzendaria; edo Patricia Casado, BerriUp Donostiako azeleragailuko zuzendaria.

Laguntzen du

23


24

eWorld aldizkaria

2019 abendua

healthWorld

Bastoi adimentsua ikusmendesgaitasuna dutenentzat

B

erri bikain bat datorkie ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei. WeWALK enpresa turkiarrak lehen makila adimentsua garatu du, Google Maps eta laguntzaile birtuala duena, eta ikusmen-urritasuna edo gabezia duten pertsona guztiek gida gisa erabili ahal izango dutena. Gailuak 298 milimetroko luzera eta 280 gramotako pisua du, giroskopio bat du txertatuta, eta azelerometro bat ere badu, pertsonaren hori inguratzen duen ingurunea irakurtzeko. Asmakizun berritzaile horek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza zentzu guztietan errazteko gai den teknologia bat du. Makilak 250 zentimetroko gertutasun-sentsoreak ditu, baita dar-dar egiten duen motor bat ere, erabiltzaileari bidean aurki ditzakeen oztopo edo arriskuen berri ematen diena, bere osotasun fisikoa babestu nahian.

Konexioa mugikor adimentsu batera Makilak probako fasea gainditu zuen eta dagoeneko eskuragarri dago merkatuan. Horretaz aparte, WeWALK enpresa turkiarrak telefono mugikor adimentsurako konexio aukera bat du ere, baita giroskopio eta azelerometro bat ere, pertsoa inguratzen duen guztia irakurri eta antzeman ahal izateko. Era berean, bere funtzioen artean, pantaila txiki bat du, nondik aukeratutako bidearen ohar guztiak kontsulta daitezkeen Google Maps-i esker, bozgoragailuko aukera batekin, nondik entzumenezko argibide guztiak jaso ahal izango diren.

Aurreragorako, iragarrita dago garraioko aplikazioak txertatzea, gailuak sartuko direnak, software-eko aldizkako eguneratzeen bitartez. Birkarga erraza USB portu batetik WeWALK enpresa turkiarrak informatu zuen bere kargatzeko modua USB portu batetik dela. Handik elikatzen da 1.000 mAh inguruko bateria bat. Bere dimentsioak 25 x 289 x 44 milimetrotakoak dira. Hori guztia 280 gramotako pisuari gehituz, sortzen dute gailu oso arin eta erabilgarri bat jabe den pertsonarentzat. Bere prezioa 500 dolarretakoa da gutxi gorabehera. Bestalde, makil adimentsua, nahi duenarentzat, eskuaragarri dago ondorengo webgunean: https://wewalk.io/.

WeWALK laster egongo da herrialde askotako garraio-zerbitzu publikoetan txertatuta Funtsezko ezaugarriak 1. Oztopoaren distantziak: Oztopoak hautematen ditu. WeWALK-ek bularreko mailaren gaineko oztopoak detektatzen ditu ultrasoinu sentsore batekin eta objektu horiek gertu daudenean bibratzen da. Erabiltzaileei abisatzen die zintzilikatutako zuhaitzak, zirkulazio seinaleak, zutoinak eta bestelako oztopoak badaude. 2. Telefonoarekin batera: WeWALK mugikorreko aplikazioarekin Bluetooth bidez lotzen denean, erabiltzaileak WeWALK-en ukipenpanelarekin integrazioak kudeatu ahal izango ditu, telefonoa eduki gabe. Adibidez, erabiltzaileak WeWALK gailuan nabigazioa lor dezake. Horretaz aparte, zure makila WeWALK aplikazioaren bidez pertsonaliza dezakezu. Adibidez, oztopoak hautemateko distantzia, soinu maila eta kontu gehiago alda daitezke. 3. Integrazioekin eboluzionatzen du: WeWALK Google Maps eta Ahots laguntzailearekin integratuta dago. Etorkizunean, WeWALK garraio publikoarekin, ride partekatzeko aplikazioekin eta hiri adimendunekin integratuko da. Integrazio berri hauek aldian behin software eguneratzeen bidez instalatuko dira.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

25


26

eWorld aldizkaria

2019 abendua

blockchainWorld

Convergence, Blockchaineko biltzarra, Malagan

A

zaroaren 11tik 13ra, Convergence Blockchaineko biltzar orokorra egin zen Malagako hirian. Mundu osoko adituek parte hartu zuten deialdi horretan. Han izan ziren,erregulatzaileak, banku pribatuak, erakundeak, industrian eragina duten pertsonak, ordezkari korporatiboak, ikertzaileak eta hainbat sektoretako enpresak. Horiek bete zuten biltzarreko hitzaldi, mahai-inguru eta topaketez osatutako agenda. Ehun bat aditu elkartu ziren Convergencen, mundu osoko 1.500 bertaratu bildu zituen ekitaldian. Gonbidatutako jakitunen artean, nabarmen daitezke Japoniako Bankuko ordezkariak, Garapeneko Banku Interamerikarra, Munduko Foro Ekonomikoa, Munduko Bankua, Europako Banku Zentrala eta ELGE. Horietaz gain, han izan ziren ere Lituaniako Bankua, Espainiako Bankua eta Brasilgo Banku Zentrala. Modu berezian aipatzekoa da Europako Batzordeko Komunikazio, Eduki eta Teknologien Sareko zuzendari orokor Roberto Violaren presentzia.

Enpresak Izen handiko enpresen presentzia ere izan zuen Convergence Blockchaineko Biltzar Globalak. Han izan ziren, esate baterako, Telefónica, Repsol, Everis/NTT, ConsenSys, Entreprise Ethereum Alliance, IBM, uPort, IOTA, Ledger, IPwe eta Degun Digital Group. Horien guztien artean aurki zitezkeen ere 'mikropyme'tan adituak diren Kunfud edo Blockchain Intelligence Institute, edota arlo honetan oihartzuna duten Stefan Junestrand, Jesús Ruiz edo Luz Parrondo. Ikus daitekeen bezala, ekimen honek mundu osoko enpresa eta pertsona ospetsuak bildu zituen,

izan ere Blockchain teknologia transbertsal bat da, inplikazio finantzario garrantzitsuak dituena, baita legegintzakoak eta negoziotakoak ere, sektore guztietan eragina izango duena eta iraultza bat eragingo duena.

Elkarte eta erakundeak Elkarte eta erakundeen artean azpimarra daitezke Aktibo Digitalen Elkarte Frantsesa, Merkataritzako Munduko Erakundea, Blockchain for Social Impact Coalition, Bounties Network, Grassroots Economis, Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen Konbentzioa, Elikagaien Munduko Programa eta BitHub Afrika. Gobernukok Organismo batzuk izan ziren ere, adibidez Indiako Blockchaineko Arauen Batzordea eta Tamil Naduko Gobernua (India).

Mundu osoko bankuak, enpresak eta adituak bildu ziren Convergencen, eta 1.500 pertsona bertaratu ziren Erregulatzaile bezala gehitu ziren jazoera honetara Datuen Babeseko Agentzia Espainiarra, Datuen Babeseko Batzorde Europarra, l'Autorité des Marchés Financiers (Frantziako Finantza-Merkatuen Agintea) eta Japanese Financial Services Authority (Japoniako Finantza-Zerbitzuen Agintea). Ildo honetan, ezin daitezke ahaz parke teknologikoen eta unibertsitateen Espainia eta atzerriko erakundeak eta mundu osoko instituzio akademikoak.

Convergence Convergence ekitaldia antolatzen dute Alastriak, Europakok Batzordeak, Europar Batasuneko Blockchaineko Behatoki-Foroak eta INATBAk. Lehen egunean jorratu zen gaia Global Blockchain Challenge izan zen, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin. Lehiaketak 10 ordu iraun zituen eta irabazleek StartUp Europe - World Blockchain Awards sariak irabazi zituzten, Europako Parlamentuko kideek erabaki zituztenak, industria eta nazioarteko instituzioetako buruek, hain zuzen ere.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

27


28

eWorld aldizkaria

startupWorld

2019 abendua

ANEL eta Laboral Kutxa, kooperatibismoaren alde

A

NELek eta Laboral Kutxak lankidetzarako akordio bat sinatu dute. Beste helburu batzuen artean, hitzarmen horrek xede du ahaleginak batzea kooperatibismoa sustatzeko Nafarroan. “Erronka da eredu kooperatiboaren zeregina indartzea gure komunitateko garapenean”, adierazi du duela gutxi ANELeko lehendakari Ignacio Ugaldek. Horretaz aparte, Gizarte Ekonomiako enpresen behar eta ezaugarri zehatzetara bideratutako finantzaketa erraztea da hitzarmenaren nahi bat; izan ere, enpresa horiek pertsonak dituzte oinarri. Zentzu horretan, nabarmengarria da bi entitateek gara ditzaketen sinergiak eta enpresa-eredu horri buruz duten ezagutza; izan ere, Laboral Kutxa kredituko kooperatiba bat da, eta ANELek Nafarroako Gizarte Ekonomiako enpresak ordezkatzen ditu. Modu honetan, akordioak eskaintzen du sarbidea erraztea finantziaziora, ahalik eta baldintza

Anelek eta Laboral Kutxak indarrak batu dituzte kooperatibismoa bultzatzeko Nafarroan onenetan, kooperatibei eta lan-elkarteei. Halaber, ondorengoan zentratzen da: “Ekonomia Sozialeko enpresa berrien sorkuntza bultzatzea, Nafarroako ehun enpresariala indartzeko modu bezala”, gehitu du Ugaldek. "Hori lortzeko, garrantzitsua da ere gazteek eredu kooperatiboa ezagutzea eta horren gain inte-

resa izatea", esan du ere ANELeko presidenteak. Hori dela eta, hitzarmenak Hasi Gazte Sariaren hedapena bultzatzen du ere. Hasi Gazte Sariak azkenaldian gazteek sortu eta sustatutako Ekomomia Sozialeko proiektuen eta Ekonomia Sozialeko enpresen ekimenak aitortzen ditu.

Laboral Kutxa Laboral Kutxan uste dute badela banka egiteko beste modu bat, eta, hain zuzen ere, pentsaera horrek baldintzatzen ditu bere eguneroko erabakiak. Diren-direnetik sortzen da bere egiteko modua, eta badakitelako bere bezeroek beste modu bat dutela bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko eta bizitza ikusteko. Laboral Kutxan, egiteko modu paregabea, pertsonala eta propioa aurki daiteke. Bezeroekiko harremanean oinarritua, gardentasuna eta konfiantza lehenetsiz, eta tratu hurbilez eta pertsonalizatuz jorratua. Etorkizunera begiratzen duen erakunde berritzailea da. Garapen kolektiboarekin konprometitua, alderdi ekonomikoan nahiz sozialean. Bestelako erakunde bat, sinesten duena beti dagoela beste modu bat. Zentzu horretan, gestioaren eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartzen du, efizientzian eta errentagarritasunean toki egokian egotea eta bezeroak eta bazkideak gogobetetzea lortzeko. Entitatea MONDRAGON korporazioaren barruan dago, eta korporazioko erakundeen jarduerari laguntza berezia emanez gauzatzen du, batez ere, gizartea sustatzeko hartuta duen konpromisoa. Halaber, gizartearekiko konpromiso hori bere jarduera-lurraldearen garapen ekonomikora eta soziokulturalera ere bideratzen du; Euskal Herriaren kasuan, euskarari eta euskal kulturari arreta berezia eskaintzen die. Misioa betetzeko, Entitateak konpromisoa hartu du bere lan-bazkideen garapen profesionalarekin eta horien artean konfiantzazko giroa sortzearekin, berrikuntza, talde-lana eta bazkideen partaidetza aktiboa suspertzeari begira. Horretarako, aholkularitza hurbil eta pertsonalizatua ematen du, eta identifikatutako negoziosegmentu bakoitzari bereziki prestatutako produktuak eskaintzen dizkio. Ez ditu, halaber, kostuak -egungo posizio bikainari eusteko asmoa du- eta berrikuntza -indar handiz bultzatuko du- alde batera utziko.


publizitatea

2019 abendua

eWorld aldizkaria

29


30

eWorld aldizkaria

2019 abendua

startupWorld

"Oso gustuko duzun horretan jarduteak ez du preziorik" 19 urte baino ez dituela, Maitane Alonso Monasteriok gertaera garrantzitsu bat lortu du komunitate zientifikoan. Duela gutxi, lehen saria irabazi du Iraunkortasunean, eta bigarrena Mikrobiologian, zientzia eta teknologiari buruzko munduko lehiaketa garrantzitsuenetariko batean. Lehiaketa Phoenix-en (Arizona, AEB) egin zen, eta Massachusetts-eko Teknologiako Institutuak (MIT) antolatu zuen. Saria ia kasualitatez sortutako asmakizun batengatik eman zioten: elikagaien kontserbaziorako makina bat. Bere arrakasta hain handia izan da, NASAk ere bere begiak ipini ditu Maitanerengan, eta bere izena ipini dio asteroide bati. Esperientzia horretaz eta gehiagoz hitz egiten digu Maitanek elkarrizketa honetan.

Hemen, gazte zientzialari askoren ideiak bidean geratzen dira Zer sentitu zenuen sari hauek jasotzean? Nahiko surrealista izan zen, izan ere urteak daramatzat etxeko Txokoan lanean, baina oso polita izan da nazioarteko aitorpena ikustea. Dena den, nik beti pentsatu izan dut sariak gutxienekoa direla. Azkenean, nire ikuspuntutik, garrantzitsuena denon artean lan egiten jarraitzea da, ikerketaren bitartez, gure gizartea piska bat hobetzen joateko. Nola otu zitzaizun asmakizun hau? Apur bat arraroa dirudi, baina ideia sortu zen nire aitak oso gogoko duelako barbakoak egitea eta gu 5 gara etxean baina herri guztia gonbidatu nahiko bezala kozinatzen du eta beti janari pilo bat genuen soberan. Eta egun batean soberan geltitutako hanburgesa bat gosaltzen nengoela, nire buruari esan nion "zer ari naiz egiten?". Orduan, ikertzen ipini eta konturatu nintzen gaur egun munduko ekoizpenaren hiruren bat botatzen dugula kontserbazioa bezalako arazoengatik. Datu beldurgarri bat iruditu zitzaidan, batez ere kontuan izanik jendea dagoela gosez hiltzen. Horregatik ikertzen hastea erabaki nuen.

Nolakoa da asmakizuna? Asmakizuna elikagaien kontserbaziorako metodo berri bat da, zeinaren bitartez lortzen den produktuen bizitza baliagarria luzatzea, produktu kimikoen erabilera murriztuz, eragin kaltegarriak izan ditzaketenak, baita ezezagunak ere gehiegi erabiltzen badira. Honetaz gain, plastikoaren erabilera gutxituko litzateke ere etxe guztietan. Larrialdi klimatiko batean bizi gara; beraz, oso garrantzitsua da plastikoaren erabilera murrizten saiatzea. Honek ere kontserbazioarekin harremana duten gaixotasunak ekiditea lortuko litzateke, finean jaten duguna garelako. Zein izan zen prozesua, behin sortu eta gero ezagutzera emateko? Nahiko ezustekoa izan zen. Nik nire aitaren hanburgesak jateari uzteko sortu nuen, baina behin makina sortuta zegoela, etxean erabiltzen hasi ginen bere segurtasuna eta erabilgarritasuna egiaztatuz. Nire familia eta ingurukoek konbentzitu ninduten lehiaketa zientifiko hauetan parte hartzen hasteko eta Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan hasi nintzen. Ni dibulgazio zientifikoa egitera eta eguna pasatzera joan nintzen, azkenean, hainbeste informazio daukagu, batzuetan badirudiela desinformatuak gaudela. Oso erraza da ikusten dugun lehen gauza sinistea eta oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan ikerketa mota guztietako pertsonetara gerturatzea, independente zientifikoak diren ala ez, zientzia, finean, guztiona eta guziontzat delako. Proiektuak lehen saria lortu zuen eta Bartzelonako txapelketa estatalera joan nintzen. Han ere lehen saria eskuratu zuen eta epaimahaiaren ohorezko aipamena ere. Horrek Txilera eraman ninduen iaz, non ordezkari bezala egon nintzen munduko erakusketan. Han ikaragarria izan zen hainbeste jende ezagutzea, hunkitua gizartea aldatzeko asmoz ikerketaren bidez. NASArekin egoteko plazerra izan nuen ere, eta aurten proiektua Estatu mailan lehiatu zen ere, gorengo golardoa jaso zuen eta horren ondorioz Phoenix-en (Arizona, AEB) ospatu zen munduko Zientzia eta Teknologiako Txapelketan parte hartu nuen. Han makinak bigarren saria lortu du mikrobiologiako arloan eta lehenengo saria jasangarritasunean Arizona State University-n. Horregatik nire izena ipiniko diote asteroide bati.


startupWorld

2019 abendua

Behar adinako laguntzak al daude gazteria zientzialariari laguntzeko? Nik bizi izan dudanagatik, Estatu Batuak bezalako herrialdeetan askoz ere sustatuagoa dago. Hemen gazte pilo bat dago ikerketak egiten eta ez zaie ahotsik ematen munduari kontatzeko. Horrela, ideia bikain asko bideak geratzen dira soilik laguntza faltagatik. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen hau aldarrikatzea, egoera aldatzeko. Nola animatuko zenituzko gazte zientzialariak aurrera jarraitzeko beren ideiekin? Gure gizartean aldaketa bat egiten saiatzen zarenean, jasoko duzun lehen erantzuna ezetza izango da. Orduan, nik gazteak zehazki animatuko nituzke beren ametsekin jarraitzera, bidean aurkituko dituzten oztopo eta ezetzen arren. Eta horretaz gain, beren bideekin eta oso gustuko duten horrekin jarraitzera ere, oso atsegin duzun horretan jardueak ez duelako preziorik. Ondoren, jendearen bizitza hobetzera heltzen bazara, ez dago gehiago ase zaitzakeen ezer gehiago.

Ikerketak ez luke klase, adin edo generoko mugarik izan behar Nola ikusten duzu emakumearen irudia ikerketan? Aintzat hartua al da? Desabantaila samur baten egoera batean dago. Txapelketa hauetan egon naizenean konturatu naiz ikertzaile gehienak gizonezkoak direla. Beraz, desberdintasun bat existitzen da eta borroka egin behar da edonor nahi duen horretan jarduteko aukera izan dezan alde, inongo mugarik gabe. Nire ikuspuntutuk, ikerketak ez luke mugarik izan behar, ez klaseagatik, ez adinagatik eta are gutxiago generoagatik. Nik animatuko nituzke, batez ere ikerketan jardutea pentsatzen ari diren neska gazteak, esanez benetako berdintasuna iritsiko dela horren bila joanez eta lanean jarraitu beharreko kontu bat da. Hobekuntza esanguratsuak ikusten ditut eta gainontzeko belaunaldiak animatuko nituzte benetan maite duten horretan jardutera, kontu horiek kontuan hartu gabe. Ikerketari nahiko arreta ematen zaiola uste al duzu? Gutxietsia dago laborategi batean egiten den lana, adibidez, eta askotan ez da pentsatzen ikerketa dela mundua aldatzen ari dena. Garapen jarraituan dagoen mundu batean bizi gara eta geldituko ez den hazkunde bat da. Beraz,

etorriko diren egoera ezberdinetara egokituz joango gara eta hau ikerketari esker da posible bakarrik. Orduan, duen garrantzia eman beharko litzaioke eta ezagutzera gehiago eman, izan ere oso zaila da gaztea zarenean zertan arituko zaren jakitea, eta laborategi batean egon nahi duzula jakitea inoiz laborategi batean egon ez bazara. Ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zait ezagutzera ematea. Hortik dator dibulgazio zientifikoaren gaia. Zeintzuk dira ikerketaren alde on eta txarrak? Nik uste dut gauza oso pertsonal bat dela, zuri gustatzen zaizun arabera. Niretzat, pertsonalki, alde on handiena da honek talka handia duela pertsonen bizitzen hobekuntzan. Beraz, pentsatzen hasten bazara, ikerketa modu bat da kalitatearen hobekuntzan talka bat sortzeko eta orduan, pertsona askoren bizitza hobetzen ari zara eta hori oso atsegina da beti. Eta gainera, zer esango dut nik?, asko maite dudan zerbait da. Egia da ordu asko sartu behar direla, baina beti egin behar izango dira sakrifizioak. Horregatik garrantzitsuena eta oinarrizkoena da atsegin izatea. Orain 19 urte dituzu. Nola ikusten duzu zeure burua 30 urte barru? Medikuntzako nire ikasketak amaitu nahiko nituzke, onkologian espezializatu, aldi berean ikerketan doktoretza bat egin nahiko nuke eta lanean aritu nahiko nuke mediku kliniko bezala eta laborategietako ikerketetan parte hartu nahiko nuke, mundu hobe bat lortzeko hobekuntzak garatuz. Eta batez ere, egiati izanik, niretzat garrantzitsuena da ilusioa mantentzen jarraitzea, orain arte mugitu nauena, eta nire ustez mundua mugitzen duena dela. www.iamofficialblog.wordpress.com

eWorld aldizkaria

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.