eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº0005

Page 1

Laguntzen du

0005. zkia.

doakoa

2019ko urtarrila

gadgetWorld

digitalWorld

gameWorld

appWorld

startupWorld

2019an, mugikor tolesgarriak

Chromecast, dena telebistan

Submersed, euskal arrakasta

Breaking Barriers, ezgaituak kontuan

Hemper, motxila jasangarriak

Bilbo, bideo-jokoaren hiriburu Joan den abenduaren 7tik 10era, Bilboko BEC (Bilbao Exhibition Centre) mundu osoko milaka bideo-jokozaleren bilgune izan zen, Fun & Serious Game jaialdia zela eta. Egun horietan, bertan izan ziren elkarren ondoan sortzaile handiak, garatzaileak, gidoilariak, ekoizleak, indie giroko abenturazale txikiak, inbertsoreak eta enpresa multinazional eta lokalak.

Hitzaldiak, laborategiak, negozio-bilerak, demoak eta adituekin eginiko topaketak antolatu ziren, besteak beste, F&S jaialdian. Esate baterako, GIF ekintza aipa daiteke, hots, networking, hazkunde eta berrikuntzarako aukera paregabea, non industriako eragile guztiak bildu ziren. Eta ez da ahaztu behar jaialdiko zonalderik ludikoena, 15.000 metro koadroz osatua, jokoetara, demoetara eta e-Sportetako txapelketetara zuzendua.

Titanium Sariak ere banatu ziren Guggenheim Museoan. Fumito Ueda, Jade Raymond eta Brenda Romero izan dira aurtengo irabazleak. Bideo-jokoei ohorezko Titaniumak eman zitzaizkien, eta, horien artean, 'Submersed' izenekoak urteko euskal bideo-jokorik oneraren saria jaso zuen. eWorld Aldizkariko ale honetan, baduzue horren berri.


2

eWorld aldizkaria

infoWorld

2019 urtarrila

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DITIAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ, P.S.A. IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBAO COWORK ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA BIC GIPUZKOA BERRILAN AMARA COWORKING KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO A9 COWOEKING ESPAZIOA COWORKING SPACE SS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWOEKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE

Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio

Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 Plaza Ingeniero Torres Quevedo nº 1 Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Urkixo Zumarkalea nº 36 C/ Done Bikendi nº 5 C/ Zugastinovia nº 7 (La Casilla) Calle Pablo de Alzola nº 2 Ribera de Botica Vieja nº 70 Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 Mikeletegi Pasalekua nº 83 Calle Maestro Santesteban nº 3 4º Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Ametzagaña nº 9 behea Federico García Lorca nº 2 bajo Portuetxe Kalea nº 23 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Mocholí Kalea Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203

943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 944 020 995 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 000 999 943 474 660 943 001 217 943 458 485 608 001 406 657 713 374 943 320 369 943 942 117 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EDITZAILEA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao

KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar.

MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207

ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.


gadgetWorld

2019 urtarrila

2019: mugikor tolesgarrien aroa

M

ugikorren fabrikatzaileek pantaila malguetan jarri dute konfiantza kontsumitzaileek berriz ere smartphoneen alde egin dezaten. Pantaila malguen promesa duela zenbait urte agertu zen, hainbat konpainiak (Sony, LG, Samsung, eta abarrek) garatutako prototipo egoski samar batzuekin. Aukera horri esker, tamaina alda dezaketen, toles daitezkeen edota biribil daitezkeen tabletak eta smartphoneak sortu dira, beste gailu batzuen artean. Hain zuzen ere, teknologia hori izango da, sektorea ondo ezagutzen dutenen arabera, mugikorren fabrikatzaileen apustu handia datozen urteetan. Era berean, mugikorren fabrikatzaileek espero dute pantailak malguei eta horiek eskaintzen dituzten aukerei esker kontsumitzaileek berriz ere smarthphoneen alde egitea. Izan ere, mugikorren banaketan emandako jaitsierak interesaren galera hori erakusten du. IDC merkatuaren analisiaren firmaren arabera, mugikorren banaketa iazko hirugarren hiruhilekoan ehuneko sei bat jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz, neurri handian publikoaren aspertzearengatik azken urteetan eta berrikuntza faltagatik. Samsungek (SDC 2018) antolatutako garatzaileentzako azken hitzaldian zehar, konpainiak bere Infinity Flex Display pantaila iragarri zuen. Samsungek ez zituen zehaztasun askorik eman eta pantaila besterik ez zuen iragarri, gailu zehatz bati lotu gabe. Samsung, LG Display bezala, pantaila malguetako prototipoen garapenean beteranoa da, eta badirudi hura izango dela mugikor tolesgarriak eskainiko dituen lehen fabrikatzaileetako bat. Mota honetako gailu batek funtzio bikoitz bat betetzeko gaitasuna izango du: smartphone bezala eta dimentsio txikietako tablet bat bezala (7,3 hazbete Samsung honen kasuan), liburu bat bezala “itx� eta poltsikoan sar daitekeena, smartphone bat bezalaxe. Samsungen arabera, “Infinity Flex pantaila etorkizuneko pantaila mugikorren aurrerapen bat da."

Mobile World Congressean aurkeztua Samsungek bere pantaila malgua aurreratzen zuen bitartean, beste fabrikatzaile batek, ia ezezaguna den Royolek, pantaila tolesgarria duen bere tableta aurkezten zuen, 7,8 hazbetetakoa, FlexPai deitua. Huaweik ere bere lehen mugikor tolesgarria iragarri nahi du 2019 honetan eta LGk, beteranoa ere pantaila tolesgarrien fabrikazioan, esan du mota honetako gailuak aztertzen hasiko

dela. Hain zuzen ere LGk, Oled panel malgu bat duenak, biribil daitekeen pantaila baten prototipo bat du, proiektore batetako panatela bat bezala. Apustura gehitzen dira Xiaomi, Lenovo, Oppo eta ZTE. Marka hauek BOE Technology fabrikatzaile txinatarrak dagoeneko pantaila malguak banatu dizkien hamarreko marken artean aurkitzen dira, China Daily-ren arabera. Badirudi lehenengo ereduak eskuragai izango direla 2019an zehar edo aurrerago. Baina mugikor tolesgarrien lehen proposamenak ikusgai izango dira hurrengo otsailean Bartzelonan ospatuko den Mobile World Congress 2019an.

Proposamenak Hona hemen orain arte iritsi diren mugikor tolesgarrietako proposamen batzuk: - OPPO: OPPOk, beste mugikorretako fabrikatzaile askok bezala, esan du bere mugikor tolesgarriak 2019ko lehen hilabeteetan aurkeztuko duela eta MWCera eramango duela bere eredua. - Huawei: Huaweik ere Samsungen Galaxy F-ren aurka lehia egin nahi du bere pantaila tolesgarriko pantailadun mugikorrarekin. - Samsung W2019: Txinan flip-phone-ek bere publikoa dute oraindik eta iragartzen ari da pantaila bikoitzdun mugikorra, ezaugarri tradizional eta maila altukoak batuz. - LG eta Lenovo: badirudi LG eta Lenovok hitzarmen bat sinatu dutela 13 hazbetetako tablet tolesgarri bat fabrikatzeko.

eWorld aldizkaria

3


4

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

digitalWorld

Chromecast, Google-ren arrakasta berria

O

raindik Googleren transmisioko gailu txiki eta erabilgarria ez baduzu, agian ez duzu jakingo zergatik izan duen hainbesteko arrakasta, eta zergatik izan den aparaturik salduenetarikoa Googleren historian. Hainbat dira 30 euro inguruko tresna horren ospearen arrazoiak, jarraian argi geratuko denez. Googlek berak horrela definitzen du Chromecast: gailu bat, edozein telebistatako HDMI atakara konektatua, beste gailu baten bitartez telebistako saio eta telesailak, filmak, jokoak eta askoz gehiago erreproduzitzeko gai dena. Chromecast erostean, gailuarekin batera USB kable bat egongo da. Kable hori telebistara konektatuko da, edo sare elektrikora egokigailu baten bidez, eta Chromecast elikatzeko balioko du, telebistatik energia ezin duelako lortu HDMIren bitartez. Gaur egun, Chromecast merkatuko gailu gehienekin konfigura daiteke, iPhone, iPad, Android, MacOS ordenagailua, PC Windowsekin, Chromebooks barne. Honek esan nahi du ez dela beharrezkoa urrutiko aginte zehatzik behar Chromecast kontrolatzeko, baizik eta dena kontrolatzen dela mugikor edo ordenagailutik, modu erraz eta intuitiboan. Chromecast-a lehen aldiz telebistara konektatzean, laguntzaile batek hasierako konfigurazioan gidatuko gaitu. Beharrezko lehen pausoa gailua Wi-Fi sarera konektatzea izango da, edukia igorri eta kontrolatuko duten beste ekipoen berdina izan behar duna. Android smartphone edo tablet, edo iPhone edo iPad bat erabiliko diren kasuan, Google Home aplikazioa erabiltzea beharrezkoa izango da, eskuragai bai Google Play-n, bai App Store-n. Orain, bakar-bakarrik beharrezkoa izango da Chromecastekin bateragarri den aplikazio bat irekitzea, Netflix, YouTube edo Google Playk gailu honetarako eskuragai dituen onenetako bat, eta goiko aldean eskuinean agertzen den edukia bidaltzeko ikonoa bilatu. Behin norberaren Chromecastaren izena hautatua, ikusiko da nola igortzen ari den edukiaren bideoa, musika, irudiak edo dena delakoa telebistan erakusten hasiko den, izan ere Chromecastak bideo eta audio seinalea jasotzen du Wi-Fi sarbide-puntu baten modu berean. Eta onena, edukia Chromecastean erreproduzitzen den bitartean, mugikorra, tableta edo ordenagailua erabiltzea posible da inongo arazorik gabe, eta nahi izanez gero, posible da erreprodukzioa kontrolatzea Wi-Fi sare berera

konektatua dagoen beste edozein gailutik, oso erabilgarria dena, adibidez, edukia igortzen hasi zuen gailua bateriarik gabe geratzen bada. Eta inor ez da kezkatu behar Chromecasta itzaltzeaz, ez baita beharrezkoa. Erabiltzeaz bukatzean, besterik gabe edukia emateari utzi behar zaio hori egiten duen gailutik.

Google Chromecasten gailuarekin, telebistan edozein eduki erreproduzi daiteke mugikor, tablet edo ordenagailu baten bitartez Motak eta ezberdintasunak Egun, hiru Google Chromecast mota daude, bakoitza gaitasun ezberdinekin. Hauek dira aldeak: - Chromecast, eredu klasikoa da. Bere bigarren belaunaldia 2015ean atera zen diseinu landuago batekin. Edozein motatako edukia telebista batera igortzea baimentzen du, 1080p bideo-erresoluzio gehiengo batekin, telebistaren erresoluzioaren menpe egongo dena. Bateragarri da plataformarako aplikazio eskuragai guztiekin eta bere bertute nagusia lehen edizioarekin alderatuz Wi-Fi konexio hobeagoa da. Bestetik, 2018ko urrian Googlek hirugarren belaunaldi bat atera zuen, Bluetooth konektibitatea dakarrena, gela askoetarako audio euskarri bat eta diseinu minimalistagoa, txurian eta beltzan. - Chromecast Ultra: Chromecast 2 bezala ezagutua da ere. Eredu originaleko oinarriak ditu baina UltraHD 4K eta HDR erresoluzioan erreproduzitzeko gaitasuna gehitzen du. Google dendan eredu garestiena da. - Chromecast Audio: Eredu ezezagunena da baina bere erabilgarritasuna du ere. Telebistara konektatu ordez, edozein bozgorailura konekta daiteke AUX atakaren bitartez bozgorailu adimentsu bihurtuz, eta beste gailuetatik abestiak streamingean erreproduzitzen ditu.


digitalWorld

2019 urtarrila

Zero Akats fabrikazioa, nazioartean lehiatzeko

I

ndustria enpresek kalitate onena duten eta ultradoitasun emaitzak dituzten osagarriak ekoizteko erronkari egiten diote aurre, nazioarteko merkatuetan lehiatu ahal izateko. Testuinguru horretan garatzen da Zero Akats Fabrikazioa edo ZDM (Zero Defect Manufacturing), zeinaren helburua den tresna aurreratuak eta balio erantsi handiko soluzioak hedatzea produkzioan bikaintasuna lortzeko. Eskenatoki berri horri erantzungo dioten soluzioak sortzeko helburuz, CONAN proiektua jarri du martxan 9 euskal enpresa eta erakundek osatutako partzuergoak, IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuko zentro teknologikoa horien artean, ikuskapen adimenduneko sistema bat garatzea helburuz, ZDM fabrikazioan aurrera egiteko. Proiektuaren helburua kalitate kontroleko soluzio integratu bat diseinatzea da, ahalbidetuko duena fabrikatutako osagarri eta produktuen efikazia eta lehiakortasuna handitzea. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, enpresetako I+G-a laguntzeko Hazitek programaren bidez, eta bere ikerketa eremua integratuta dago RIS 3 Euskadi, Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategiak dituen ardatz nagusietan. Proiektu bilera IK4-IDEKOren instalakuntzetan egin zen joan den abenduaren 18an eta bertan parte hartu zuen ekimena gidatzen duen enpresak, galdaketa osagarriak eta balio teknologiko handidun balbula industrialen fabrikatzen dituen AMPOk. Bileran parte hartu zuten partzuergoa osatzen duten gainerako enpresek ere. Laulagun Bearings, ULMA Forja, Engine Power Components, MATZ-ERREKA, DANOBAT eta SAVVY DATA SYSTEMS. CONAN proiektuak ia 4 milioi euroko aurrekontua du eta tresna berriak garatuko ditu akatsik gabeko fabrikaziorako bi oinarrizko jarduera mailaren bitartez. Lehenengo maila baten fabrikazio prozesuen optimizazioan egingo da lana, bere modelizazioaren bitartez. Bigarren jarduera eremuak ikuskapen sistema berrien garapena hartuko du barnean, teknologia aurreratu ezberdinetan oinarritua, besteak beste ultrasoinuak, korronte induzituak edo termografia. “Bi mailak kalitate integratuko sistema bakarrean konektatuta egongo dira, eta soluzio desberdinak eskainiko dizkie proiektuan proposatzen diren azterketa kasu desberdinei�, adierazi dute CONANen lanean ari diren IK4-IDEKOko NDTko lan taldeak.

Zentro teknologikoak ekimenean planteatu diren jarduera-segmentu bietan egingo du lana, mekanizazio prozesuen inguruan duen ezagutza eta ultrasoinuak eta korronte induzituak erabilita ikuskapen teknika ez suntsitzaileak garatzen daukan espezializazioa mahai gainean jarriz.

IK4-IDEKO IK4-IDEKO industri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa da, IK4 Aliantza Teknologikoan integratua. Bere jardueran sartzen dira aukerak identifikatzea eta aztertzea, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuak diseinatzea eta garatzea, eta arazoak konpontzea, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak. Bere ezaugarriak dira ikerketa lerroetan garatzen duten bikaintasun zientifikoa, bere espezializazioa bultzatzera zuzenduta. Bere antolamendu eredu propioak diziplina arteko lanari laguntzen dio, eta bereziki zaintzen dute langile taldearen kualifikazio eta garapen profesionala. Azken belaunaldiko instalazioak eta ekipamendua dute, eta lankidetza bidezko lanaren alde egiten dute, nazioarteko erreferentziazko zentroekin dugun konexio sare zabal baten bitartez. Bere jardueran sartzen dira bai industriako fabrikazio eta produkziorako teknologien ikerketa bai aukeren identifikazio eta azterketa, produktu, negozio lerro eta produkzio prozesuen diseinua eta garapena eta arazoen konponketa, hainbat zerbitzu teknologiko eskainiz, horien artean aholkularitza teknikoa edo ekipamenduan oinarritutako zerbitzuak.

eWorld aldizkaria

5


6

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

digitalWorld

Minak sarean F

ake news-en (albiste faltsuak) eta bizitza osoko gezurren ondoren -herentzia milioidun bat utzi duten printzipe nigeriarrak eda jarraitzaile faltsuak sare sozialetan-, orain webgune batzuetako trafiko neurketak eta aplikazio batzuetako deskargen zifrak ere faltsuak izan daitezke. Arazoa honakoa da: New York Magazine-en txosten baten arabera, interneteko trafiko guztiaren % 40a ez dute egiten orrialdeak bisitatzen dituzten pertsonek edo sare sozialetan elkarreragiten dituztenek, baizik eta botek, giza-ekintzen plantak egiten dituzten programek sarean, giza-bisitariek egiten dituzten arratoiaren mugimendu berak egiten dituztenek. Josep Lluís Micó URL-Blanquernako Kazetaritzako irakasle eta 'Digital-ethical transformation' liburuaren egile da. Bada Micórentzat, kalkulu hau motz geratzen da. Bere ustez, “onartzen hasi behar dugu internet ez dela bakarrik pertsonak bizi diren toki bat, baizik eta baita software-a ere, funtzio multzo bat betetzen duena, horietako batzuk onuragarriak eta zilegiak direnak”. Micóren iritziz, trafiko artifizial honen erdia gutxi gorabehera -hau da, % 20 eta % 25 arteanimpersonatorrak deitzen dituena dira, pertsonalitate faltsuak hartzen dituzten imitatzaileak, engainatzeko, eta norekin harremanetan ipintzen ari garen ez dezagun jakin”.

xatzeko bere bilatzailean. “80. hamarkadatik existitzen den teknologia bat da, baina askotan gertatzen den bezala, enpresa handi bat bere inplementazioan erabiltzen hasten denera arte, ez da orokortzen”, dio Gemma Valletek, PHD Mediako Berrikuntzako zuzendari eta La SalleURLko irakasleak. “Etorkizun hurbilenean, konpainia handien % 60ak bot moduren bat izango du”, gehitzen du Valletek. Kontua okertzen da bot hauek norbaiten edo web orriren baten ospea handitzeko erabiltzen direnean, edo beste modu batera esanda, programa informatiko hauen ekintzak sarean publizitatearen monetizazioan oinarritzen den euskarrian eragiten duenean: metrika famatuak, jasotzen dituen bisita kopurua edo norbaitek interneten dituen jarraitzaileak.

Iruzurtiak

Sare sozialetan jarraitzaile faltsuak erostea duela denbora asko ezaguna den ekintza bat da. New York Magazine-ek orain nabarmendu duena da orain bot asko existitzen direla zeintzuren xede bakarra den webgune batzuk errealitatean direnak baino ospetsuago bihurtzea eta benetan dituztenak baino bisita gehiago dituztela. Horiekin saiatzen dira iragarleei iruzur egitea bertan iragar daitezen edo diru gehiago ordain dezaten bere iragarkien hedapen handiago baten truke. Baina ikaratzen duena honakoa da: gertu gaude adituek 'the inversion' (alderantzikatze) bezala izendatu horren horretaz, hots, une hori non sare guztiko trafiko gehiena botetatik, eta ez pertsona errealetatik, datorrenean. Jada gertu egon da noizbait, adibidez 2013an, noiz beste txosten batek -kasu honetan The New York Times- azaltzen zuen YouTubeko trafikoaren erdia “pertsonez mozorrotuta zeuden robotetatik zetorren”, eta sare sozialean hasia zen handitzen beldurra bere sistema automatikoek, trafiko iruzurtia detektatzeko, nahasten hasiko zen botek sortutako trafikoa giza-trafikoa bezala eta alderantziz.

% 20 eta % 25aren arteko web trafikoa bot iruzurtietatik dator. Badira boten erabilpen zilegi, ezagun eta antzinako batzuk, hala nola Googlek egiten duena webak modu eraginkorrean inde-

'Fake news'-ek, bisiten erosketek eta deskarga fatsuek interneten sinesgarritasuna ahultzen dute


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

7


8

eWorld aldizkaria

gameWorld

2019 urtarrila

Amaitu da Fun & Serious Game jaialdia, bideojokozaleen bilgunea

A

benduaren 7tik 10era, Bilboko BEC (Bilbao Exhibition Centre) VII. Fun & Serious jaialdiaren epizentroa izan zen, Europa mailan bideo-jokoei eskainitako jaialdirik garrantzitsuena. Egun horietan, bertan egin zuten topo sortzaile handiek, garatzaileek, gidoilariek, ekoizleek, indie eszenako abenturazale txikiek, inbertsoreek eta enpresa multinazional eta lokalek. Esan beharra dago hitzordu horrek bideo-jokoen alde artistikoa, antropologikoa, kulturala eta negoziokoa jorratzen dituela nagusiki, baina, jakina, entretenimendu digitala ahaztu gabe. Lau jardunaldietan, hitzaldiak, laborategiak, negozio-bilerak, demoak eta adituekin eginiko topaketak antolatu ziren. Lehen aldia zen jaialdi hori BECen egiten zena. Izan ere, toki aldaketak honek aukera ematen zuen bere oihartzuna areagotzeko, bisitari gehiagori erakartzeko eta bere moldakortasuna handitzeko. Dena den, F&S jaialdia Guggenheim Museoan amaitu zen, Titanium Sari ospetsuen banaketarekin. Jaialdiaren inpaktua dagoeneko finkatua geratu da. Mundu osotik etorritako 25.000 pertsona izan ziren han, jaialdiak antolatutako ekitaldi ezberdinetan banatuta. Parte-hartze enpresariala ere oso ona izan zen, 100 firma parte-hartzaile, lankide edo babesleekin, horietako % 25 atzerritik zetozela. Bideo-jokoaren inguruko giza-ekosistema eta instituzional osoa bildu zen jaialdian, jokalarieta-

tik hasita talentu historikoetara, kirol elektronikoko lehiaketa sustatzaileak, influencerrak, enpresariak eta abar luze bat ahaztu gabe. Guzti horren helburua bideo-jokoari nabarmentasun informatibo, kultural eta ekonomikoa ematea da, industriak merezi duena.

BECen, 15.000 metro koadroko gune bat prestatu zen jokorako Titanium Sariak Nazioarteko bideo-jokoaren hiru talentu handiek jaso zituzten aurtengo Titanium Sariak Guggenheim Museoan. Pinakoteka bilbotarrak hartu zuen festa hau. Hauek izan ziren sarituak: Fumito Ueda intimista eta preziosista, besteak beste The Last Guardian eta Shadow of the Colossus-en sortzailea; Jade Raymond, bere ibilbide emankorrean, ardatz diren Sony, Ubisoft eta Electronic Arts enpresetatik aritu dena, frankizia arrakastatsu batzuk ekoiztu dituena, Hala nola Assassin's Creed, Watch Dogs edo Splinter Cell: Blacklist, Tom Clancyrena; eta Brenda Romero, azkenaldian Legenda bezala saritua izan den emakume bat, azken lau hamarkadetan 47 izenburutan lagundu duena, batzuk oso garrantzitsuak rol generoaren definiziorako, Wizaldry bezala. Urtero bezala, nazioarteko epai-mahai batek nazioarteko obra onenak aitortu zituen, finkatuak eta independenteak, eta ohorezko Titaniumak eman zizkien munduko eszenatokiko talentuei, baita FSPlay-ak eta Euskal Joko Onena obra independenteei. Amaitzeko, esan aurten saritua den hiruko erraldoia (Ueda, Romero eta Raymond) titan historiko eztabaidaezin batzuetara batzen dela: Yuji Naka (Sonic-en sortzailea), Alexey Pajitnov (Tetris), Peter Molyneux (Trial), Tim Schafer (Monkey Island), John Romero (Doom, Wolfenstein-en sortzailea), Jordan Mechner (Prince of Persia) eta Jeff Kaplan (World of Warcraft, Overwatch‌). www.funandseriousgamefestival.com


gameWorld

2019 urtarrila

Submersed, 2018ko euskal bideo-jokorik onena

e

Worlden ale honetan azaldu dugunez, lau egunetan (abenduaren 7tik 10era) Fun & Serious-ek Europako bideo-jokoen industriaren topaleku bihurtu zuen BEC. Urtero bezala, jaialdia 2018ko joko onenentzako sarien banaketarekin amaitu zen. Main Loopek Bilboko PlayStation Talents Games Camp izenekoaren bidez garatutako 'Submersed' bideo-jokoak Euskal Bideo-jokorik Oneraren saria lortu zuen. Main Loop indie jokoen garapen-estudio bat da, Bilbon 2017an sortua eta Bilboko PSTalents Games Campeko bigarren edizioan parte hartzeko aukeratua. Duela urtebetez geroztik, Beaz-en dihardute (Campen egoitzan) Submerseden sorkuntzan. Lehenengo pertsonan dagoen beldurrezko joko bat da, eta itsaspeko base batetik ihes egiteko desafioa botatzen die erabiltzaileei. Bere ibilbidea motza izan arren, Main Loopek lorpenak lotzen ditu bata bestearekin. 2017an finalistak izan ziren AZPlayn, handik gutxira Campeko partiade izateko aukeratuak izan ziren eta orain Euska Bideo-jokorik Onenaren saria jaso dute Fun & Seriousen, “emozioak bilatzen dituenari huts egiten ez dion joko-esperientzia bat eskaintzeagatik eta maila altuko amaitu bat eskaintzeagatik”. 2019ko lehen hiruhileko honetan, gainera, kaleratua ikusiko dute bere jokua PlayStation 4n eta PCn. Saria ikusten dute “lanaren aitorpen bat bezala, bideojokoaren industriak eskatzen duen pazientzia eta esfortzua, eta bultzada ekonomiko txiki bat bezala, baina batez ere bere ikusgaitasunari bultzada bat bezala”. Beraien ustez, “bideojokoaren historiako aro bikain bat ari gara bizitzen, aldaketako une bat, Bizkaia ezin duena pasatzeari utzi industria digitalaren alde aktibo bat izan nahi badu”.

Ongi etorriak ur azpira José Antonio Muñoz Main Loop Videogames-en CEO (Zuzendari Exekutiboa) & Game Designeraren (Joko Diseinatzailea) arabera, Submersed “lehenengo pertsonan gertatzen den beldurrezko eta biziraupenezko esperientzia bat da, non jokatzailea ur azpiko base batean harrapatua ikusiko den eta egoera laster mortala bihurtuko den. Ez dugu bere tramaz asko azaldu nahi, baina beldurrezko eta batez ere munstroetako zinearen zale bezala, esperientzia pareko bat bideojokoen mundura eraman nahi nuen. Enfasi berezi bat ipini dugu ingurugiro zapaltzaile eta

beldurgarri bat sortzen jokalariarentzat eta ez izu errazean geratu generoko beste izenburu batzuetan gertatzen den bezala”.

Itsaspeko base batetik ihes egiten saiatu behar du, lehenengo pertsonan, 'Submersed' beldurrezko jokoaren jokalariak Bestetik, Muñozek Main Loopen jatorria azaldu zuen: “Bi urte generamatzan mugikorrentzako jokoak egiten, baina beti zaletasun bezala, ez profesionalki horretara jarduten. Betidanik nahi izan nuen sektore horretan lan egitea eta PSTalents programan sartu ondoren, erabaki genuen hori zela horren alde apustu egiteko unea eta profesionalki guk gogoko genuena egitea”. “PSTalent ezagutu genuen -jarraitzen du Muñozek- AZPlay Indie jokoetako jazoerara izendatuak izan ginenean. Hortik aurrera erloju kontrako ekin genion dena prest izateko eta azkenik guztia ondo atera zen. Aukeratuak izan ginenean gure lehen erreakzioa asetzekoa izan zen egindako lanagatik eta, jakina, poztasun handikoa. Egun berean Global Game Jam-ean ospatu genuen”.

eWorld aldizkaria

9


10

eWorld aldizkaria

appWorld

2019 urtarrila

'Breaking Barriers', desgaitasuna dutenentzat

I

azko abenduaren 4an, Telefónicak 'Breaking Barriers' aplikazioa aurkeztu zuen, ikusi eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonei zuzendua. Horren bidez, hizketa baten azpitituluei esker (bai testuan bai braillean), desgaitasun mota hori duten pertsonek azaldutako guztia ulertu ahal izango dute denbora errealean. App-a Telefónicako Talentum programako LAB ekimeneko bi ikasle taldek garatu dute urtebetetik gorako aldi batean. Hasiera batean, Breaking Barriers entzumen-dezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako irtenbide bat zen, eremu akademikoan erraztasunez molda ahal izan zitezen. Helburua zen irakaslea eta ikasleak teknologiaren bitartez konektatuta egotea. Hala eta guztiz ere, azken hobekuntzekin -aho-hizkuntza braillean bihurtzeko funtzio bat bezala-, kontzeptua aldatu egin da eta Breaking Barriers egun mota guztietako ikasleak integratzeko aplikazio bat da. Aplikazioaren erabilera oso erraza da eta erabiltzeko bi modu aukeratzea posible da. Lehenengoan, irakaslearen rolean, bakar-bakarrik nahikoa da WIFI sare bat izatea eta hara konektatzea bere hitzaldia transkribatu edo azpititulatuko den pertsona. Saioa hasi ondoren, gela pribatu bat sortzen da pasahitz alfanumeriko batekin, partekatua izango dena bertaratutakoaren rola erabiltzen duten pertsonek eskola hori entzutean. Kasu honetan irakasle rol bakar bat egon daiteke baina hainbat bertaratutako izan daitezke. Hori izateko, soilik beharrezkoa da saio berara konektatzea. Bigarren aukera banakako moduan erabiltzea da, erabiltzailea bere ingurunearekin komunika-

zioa hobetzeko beharra duenean. Modu honetan, aplikazioa egunerokoan erabil daiteke, hori erabiltzen duen pertsonak aukera izanez erabiltzea bere pantailako teklatua erantzuteko, edota braille linea, bere aukeraren arabera. Breaking Barriers bihurtu da, horrela, ikus eta entzuteko desgaitasuna dutenentzako pizgarri batean. Dagoeneko doan jaitsi daiteke Android eta iOSen aplikazioetako merkatuetan.

'Breaking Barriers' eskuragai dago jada, doan, Android eta iOSeko aplikazioen merkatuetan Aukerak Breaking Sound Barriers pertsonaliza daitekeen tresna bat da, ahotsa ezagutzen duena hainbat hizkuntzatan. Ikasleari aukera ematen dio galderak eta erantzunak egin ahal izatea eta irakasleak erakutsitako edukia jaso ahal izatea irudi eta azpitituluen bidez. Aplikazioa apunteen biltegi bat da, iragazkiak ezartzeko eta foroetara sartzeko baimena ematen duena. Irakaslearen ikuspuntutik, honako aukerak eskaintzen ditu aplikazioak: ikasleak, gelak eta irakasgaiak kudeatu; galderak egin; azpitituluak igorri eta foroetan sartu, besteak beste. Esan bezala, Breaking Sound Barriers Telefónicako Talentum programako LAB batek garatu du, talentu gaztea sustatzeko xedearekin, Adecco Fundazioa eta Ericssonen laguntzarekin. Lan-taldea bost profesional gaztek osatu dute, Ingeniaritza Informatikan espezializatuta, mentore senior baten laguntzarekin, sei hilabeteren buruan aplikazioa garatu dutenak. Bai mentorea bai profesional gazteak, gehiengoan, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Sistema Informatikoetako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikotik datoz. Francisco Mesonero Adecco Fundazioko zuzendari orokorra da. Bere hitzetan, bere konpainian “oso harro daude ezgaitasuna duten pertsonen bizitzak hobe ditzaketen proiektuetan parte hartzeaz, konpetentzia eta eraldatzearen garapenean, integrazio sozial eta laborala bultzatzen dutenak”.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

11


12

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2019 urtarrila

Laguntzen du

Kriptotxanponaren mundua

Z

uetako askok ez duzue Da Hongfei ezagutuko, batez ere NEO eta kriptotxanponaren munduaz ezer ez dakizuenok. NEO komunitatearentzat, ordea, Da Hongfeik ez du aurkezpenik behar. Da Hongfei NEOren fundatzailea da (lehen Antshares izenarekin ezagutzen zena), blockchain-en (blokeen katea) plataforma bat banatutako aplikazioetan. Onchain-en fundatzailea eta CEOa (Zuzendari Exekutiboa) ere bada, blockchain-aren garapeneko konpainia bat enpresa eta instituzioentzat. Hongfei kriptotxanponaren munduko irudi nagusietako bat da gaur egun, bereziki blockchainaren harreraren gaian, Txinan. Baina zuetako batzuek galdetuko duzuenez, zer da kriptotxanpona? Elkartrukakerako bide digital bat da, finantza-transakziaoak ziurtatzeko, unitate gehigarrien sorkuntza kontrolatzeko eta aktiboen transferentziak egiaztatzeko kriptografia indartsua erabiltzen duena. Kriptotxanponak dibisa mota alternatiboak eta txanpon digitalak dira. Kontrol deszentralizatu bat dute, eta txanpon zentralizatuez eta banku zentralez kanpo daude. Da Hongfeik pertsonalitate adiskidetsu bat du, txantxak egitea atsegin du…, baina guzti horren atzean kriptotxanponaren munduko estratega handienetako bat dago, 10,5 mila milioi baino gehiagoko gehieneko kapitalizazio batekin eta enpresari eta garatzaileen ekosistema hazkor batekin. Duela gutxi Hongfeik hitzaldi batean parte hartu zuen NEOren ikuspegiari buruz. NEO oso arduratsua izan omen da bere elkarteekin. Proiektu

bat aztertzean, “ez gara oso hautakorrak hasiera-hasieran. Proiektuaren aurrekariak aztertzen ditugu. Gure eskuetara iristen diren proiektu gehienak zilegiak dira. Beraz, ez dugu estandar oso zorrotzik bati laguntza emateko ala ez. Hala eta guztiz ere, gradualki geroz eta hautakorragoak bihurtzen ari gara”, zioen Hongfeik. Bere egun bat deskribatzeko eskatu zioten eta honakoa erantzun zuen Hongfeik: “Gauzak soilik gertatzen dira. Batzuetan presioa ipintzen dute zure gain; beraz, ez daukat dena antolatuta. 'Cryptoworld'a 24/7 da. Jaikitzen naizenean nire telefonoa hartzen dut eta agian 200 mezu ditut nire WeChatean, berrikusi behar ditudanak. Ez naiz guztien lana egiten ari, baizik eta jendeak nigana jotzen du erabakiak hartzeko. Gauza gehiegi ikusten baditu, industria honen ulerkuntza hobe bat izando du eta zen den norabidea”.

Da Hongfei: “Herrialdeen arteko elkartrukea arautzea da onena” Erregulazioa Da Hongfei erregulazioaren aldekoa da espekulazioa ekidin ahal izateko. EE.BB. eta EBko merkatuetan zer ikusi nahiko lukeen galdetuta, dio “oso galdera zail bat” dela. Txertatuz, “uste dut dena elkartruka daitekeela. Espekulazioa erregulatuta dagoen negozio bat da herrialde gehienetan, ezin daiteke elkartrukaketa zentralizatu bat egin libreki. Orduan, herrialde batek kriptotxanpona edo token bat erregulatu nahiko balu, modu onena elkartrukaketa erregulatzea da. “Tokenetik tokenerako elkartrukaketa erregulazio bat da. Aberastasuna egiteko bi modu daude. Bat, balioa sortzea; bestea, balioa zatitzea. Espekulazioa zero gehiko joko bat da. Ez da zerbait sortzea, baizik eta zenbat izan behar ditudan eta zenbat geratzen zaizkidan. Denak espekulazioak egiten ari badira, horrek esan nahi du inor ez dela ari balio berriak sortzen. Giza-naturak espekulazioak egitea gogoko du eta horregatik uste dut espekulazioa erregulatua dagoela ia herrialde guztietan”, gaineratu zuen Hongfeik.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

13


14

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2019 urtarrila

Talentu gaztea

2

018ko abenduaren 10ean, astelehena, Laboral Kutxak antolatutako ekitaldi bat egin zen Donostiako Basque Culinay Centre-n. Banku-entitateak 2018an gazteekin egindako ekintzak gogoratzea eta ezagutaraztea zen ekitaldiaren xedea, eta, horregatik, dozenaka gazte bildu ziren Miramonen kokatutako BCCren egoitzan. Laboral Kutxak argi utzi nahi izan zuen bertan azaldutako ekintzak ez zirela finantza-ekintzak, baizik eta finantzaz kanpokoak gazteen eskaeretara egokituak eta, entitatearen “Beste Modu Bat Dago” leloari erantzunez, aurreko urtean martxan ipini zirenak. Gainera, eta gazteen erantzuna oso baikorra izan dela kontuan hartuta, 2019an proiektu “beretsuak” aurrera eraman ahal izateko oinarriak finkatzen jarraituko deu Laboral Kutxak. Esan bezala, Laboral Kutxak antolatu zuen deialdi hau, hedatzeko zein izango den bere jarrera gazteriari buruz. Entitateak apustu egiten du heziketaren alde, hezkuntzaren alde, solidaritatearen alde, ekintzailetzaren alde…, nahiz eta batzuetan bakarbakarrik aisialdiarekin harremana duten ekintzak egin ere. Aurkezpenak 45 bat minutu iraun zuen eta ondoren txalaparta emanaldi bat aurrean izan zuen mokadu bat eskaini zitzaien bertaratutakoei.

“Talent & Challenge” Ekitaldia Adela Balderas eta Mikel Oñatibia BCCko langileek aurkeztu zuten eta bertan izan ziren Laboral Kutxak burututako “Talent & Challenge” programan parte harte zuten hainbat gazte. Horien parte-hartzea baino lehen, hala ere, Laboral Kutxako Dorleta Elkorobarrutia eta Marije Etxanizek hitz egin zuten entitateak gazteekin duen konpromisoari eta Laboral Kutxa berari buruz.

Horregatik, hasieratik Marije Etxanizek Laboral Kutxaren balioak, filosofia eta funtsa azaldu zituen: “Gure balioak banku kooperatiboaren barne daude, baina gure lana gure inguruan dauden familien, pertsonen eta enpresen behar finantzieroak betetzea da. Duela 60 urte jaio ginen, inguru berezi batean, zigortua Arrasaten, eta kooperatiben mugimendu bat jaio zen han, bertako lan beharrei erantzuna emateko eta bi ideiekin hasi ginen eszenatoki horretan: alde batetik, finantziazioa eta erantzuna ematea kooperatiben beharrei; eta bestetik, enpresa-kudeaketan laguntzea ere. Kooperatiba bezala jaio ginen eta kooperatibaren balioekin jarraitzen dugu, hala nola lankidetza, kudeaketa demokratikoa, berdintasuna eta abar. 60 urte hauetan gure inguruari lagundu diogu, enpleguari, kulturari, heziketari… eta horretaz oso harro gaude”. “Guk oso argi ditugu zeintzuk diren guren balioak, baina ez genuen oso argi zer den gazteriak eskatzen duena”, zioen Dorleta Elkorobarrutiak. “Eta eskari hori ezagutu ahal izateko, Marije eta ni, Marketingetik, Mondragon Unibertsitateko gazteekin eta unibertsitatekoak ez diren gazteekin harremanetan ipinitzen hasi ginen. Taldeko dinamikak egitea zen gure helburua eta hiru urtetan zehar elkarren ondoan lan egiten egon gara. Eta argi utzi digutena gazteek da bilatzen dutena dela enplegua, heziketa, curriculuma, esperientzia eta etxebizitza. Etxebizitzaren gaia finantza arloarekin lotuta dago, baina beste guztia asetzeko ekintza batzuk ipini genituen martxan”.

Proiektu gehiago Ekitaldian ere Enara Ruiz de Eguinok parte harte zuen. “Ni Mundukidetik nator. Mundukide da Arrasateko kooperatiben inguruan sortutako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat, hegoaldeko herrialdeetan garapeneko proiektu sozioekonomikoak bultzatzen dituena. MunduKidek bere sorreratik Laboral Kutxaren babesa izan du eta urteak joan ahala, poliki-poliki gure arteko elkarlana sendotuz joan da eta 2018ko martxoan Laboral Kutxako dei bat jaso genuen esanez bazutela euren bezero gazteei garapeneko proiektuetan parte hartzea eskaintzeko gogoa eta proiektu hau martxan jartzen hasi ginen. Garai horretan Kolonbian proiektu bat abiarazten geunden eta horren harira Suyusama izeneko erakunde batekin lanean hasi ginen. Suyusama turismo solidarioko propasamen bat lantzen zegoen orduan eta ikusi genuen aukera polit bat zela Mundukide, Laboral Kutxa eta Suyusama elkarrekin lanean hasteko eta “Bidaia Solidarioa” izan zen proiektu honen abiapuntua”, esan zuen Enarak.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

15


16

eWorld aldizkaria

trainingWorld

2019 urtarrila

Lanbide digital eskatuenak

T

elefรณnica Fundazioak egun eskatuenak diren lanbide digitalen zerrenda atera berri du. Jarraian azalduko dizuegu zeintzuk diren azken hiru hilabeteetan eskatu diren profil digitalak, Infojobsek eta beste iturri batzuek emandako datuen arabera. Lanposturik eskatuena Java Developer edo Java Garatzailea da. Java lengoaiarekin lan egiteaz arduratzen den pertsona da hau. Programazioko lengoaia zehatza da Java, eta profil hori aditua da lengoaia horretan zehazki. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntza batzuk menderatzen ez dituenik. Javaren ezaugarririk bereziena da aplikazioetan txertatzean bere lengoaiako gailu digitaletan intzidentzia gutxien izateko sortu zela. Lengoaia hau, bere erabilgarritasuna eta praktikotasuna direla eta, goruntz dihoa eta enpresa askotan erabilia da. Horregatik, Java garatzailea oso eskatua da. Gainera, mundu digitalean gerta ohi den bezala, eskaria eskaintza baino handiagoa da eta asko kostatzen zaie enpresei profil hau betetzen duten hautagaiak aurkitzea. Egoera hau larritzen da kontuan izanik ez dagoela inongo ikasketarik profil hau lortzeko. Ikastaro batzuk daude ziurtagiri hau ematen dutenak baina oso gutxi dira. Normalki ziurtagiri hauek enpresa informatiko eta digitalek berek ematen dute, erabilia izan nahi den lengoaia sortzen dutenak.

Beste garatzaileak Bigarren postuan dagoen lanbide eskatuena Back-End Developer edo Back-End Garatzailea da. Pertsona hau webgune baten programazioaren arduraduna da bere esanahi dinamiko guztietan. Zein trebetasun eta ezaguera izan

behar ditu bere lana ondo egiteko? Bada lehenik eta behin, abstrakzio logikorako gaitasuna. Ekintzen hasiera eta amaiera ikusi behar ditu eta ustezko ibilbideak planteatu gero estrategia eraginkorrena erabakitzeko. Horretaz aparte, lengoaien ezaguera eta ikasteko gaitasuna: etengabe PHP, Ruby, Python, Perl eta/edo JavaScript ikasten egon. Baita gutxienez CMS bat erabiltzen jakin, hala nola WordPress edo Drupal. Framework bat erabiltzen jakin bahar du ere, erreferentzia bezala izanik Zend edo Cake. Azkenik, web zerbitzarien konfigurazioko oinarrizko ezaguerak izan, memoria, artxiboak igo, eskaera maila eta APC eta GD liburutegiak ipintzeko gaitasunak egokitzeko. Aipatutako baldintza hauek ez dira derrigorrezkoak, baina bai oso ongi balioetsiak. Hirugarren postuan daude Front-End Developer eso Front-End Garatzaileak. Hauen ardura hauxe da: orrialdeen diseinua kodean itzuli behar du guneen interfaza eraikitzeko. Zeintzuk dira izan behar dituen gaitasunak? Bada edukiaren egitura semantikoa diagramatzeko arduradunak izanik, diseinua kodifikatu behar dute estilo-orrietan eta erabiltzaileekiko interakzioak gehitu. Trebetasun eta ezaguera sorta bat izan behar dute. Hauek dira horietako batzuk: HTML5 eta CSS3-en gaitasunak izan; Javascripten ezaguerak, bereziki jQuery; gutxienez CMS bat manipulatzen jakin, adibidez WordPress; oso sortzailea izan, lortu ahal izateko ikustea ikus-estiloko animazioak, trantsizioak eta aldaketak aplikazioan kodean; naizioarteko estandarrak menderatzea HTML eraikitzeko W3Ck diktatuak; diseinuko ezaguerak izan eta webgune bateko osagai bisualak erabili; web diseinatzailearen eta back-end garatzailearen lanak ulertu.

Ondorengoak Hiru horiek dira gaur egun enpresa digitalek gehien eskatzen dituzten lanbideak, eta egia esan alde dago hiru horien eta beren ondorengo lanbideen artean, eskaera kopuruari dagokionez. Dena den, zilegi da zerrenda luze horretan aurkitzen diren lanbideak aipatzea. Horiek dira, gehien eskatuenetik gutxien eskatura, ondorengoak: FullStack Garatzailea; BBDD Garatzailea; Digital Project Manager; DevOps; CRM Manager; Cibersegurtasuna; Marketing Digitala; IOS Mobile Garatzailea; Digital Business Strategist (Negozio Digitalen Estratega); Data Scientist (Data Zientifikoa); UX/UI; Android Mobile Garatzailea; Product Manager; Community / Content Manager; Prython Garatzailea; Big Data Ingeniaria; Performance / Traffic Manager; E-commerce; Big Data Arkitektoa; eta Bideojokoen Garatzailea.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

17


18

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

trainingWorld

Bultzada ekintzailetzari

M

artxoan 'Bultzada Ekintzailea' ekimenaren zazpigarren edizioa abian ipiniko da, zortzi proiektu enpresarial berritzaile lagunduko dituena. Nafarroako Gobernuak 'Bultzada Ekintzailea' antolatuko du, eta zortzi proiektu berritzaile horiei programa espezifiko bat emango die. Programa horrek barne du lan trinko bat, mentoretza eta laguntza ekonomikoa garatu ahal izan daitezen, behin betiko bultzada izanik beraien aurreratzerako eta martxan ipintzeko. Deialdi berri martxoan aurkeztuko da eta bertan izango da Garapen Ekonomikoko lehendakariorde den Manu Ayerdi. Ekitaldian parte hartuko dute ere programako enpresa babesleek ere, zeintzurekin lankidetza hitzarmen bat sinatu duen, eta Pilar Irigoienek ere, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Zentro Europarraren (Centro Europeo de Empresas e Innovaciรณn de Navarra, CEIN) aholkulari delegatuak.

Aukeratuak suertatzen diren 8 proiektu berritzaileek 8.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute Edizio berriak honako entitateen lankidetza du: Nafarroako Rural Kutxa (Caja Rural de Navarra), Cinfa, Mondragon Korporazioa, Posta (Correos), Inycom, MTorres, Viscofรกn eta Zabala Innovation Consultin, mentore izango direnak proiektu parte-hartzaileentzat. Gainera, hautatutako proiektu bakoitzak 8.000 euroko hornidura ekonomikoa jasoko du, konpainia hauek emana.

Bere aldetik, CEINek hautatuak diren zortzi proiektuei laneko programa oso bat eskainiko die, negozioko aukera erreal bezala eratu daitezen eta merkatura atera daitezen gailentzen ari diren enpresa berritzaile, bideragarri eta eskalagarriak bezala. Sustatzaile parte-hartzaileek ere beste zerbitzu batzuk izango dituzte eskura, hala nola tutoretza indibidualak, CEINeko Berrikuntzako Haztegian instalazioan 6 hilabetetan zehar doan, edo lehentasunezko sarbidea finantzaketara.

Hautagaitzak eta hautaketa 'Bultzada Ekintzailea' ekintzaileei irekia dago, edozein jatorritakoak, proiektu berritzaile bat dutenak hazkundeko boterearekin eta Nafarroan errealitate bihur nahi dutenak. Parte hartzeko interesa duten pertsonek beren hautagaitza aurkeztu ahalko dute apirilaren 12ra arte. Eskaera-inprimakia eskura dago www.cein.es web orrian, non programaren inguruko informativo osoa aurkitzen den ere. Behin eskaera guztiak jasota daudenean, CEINgo komite ebaluatzaile batek proiektuen lehen aurreaukeraketa bat egingo du, irizpide ezberdinetan oinarritua: talde ekintzailea, negozioaren ideiaren analisia, hazkunderako boterea, berrikuntza eta betetako gertaerak. Aukeratuak gertatzen diren proiektuak enpresa lankideen ordezkariek balioetsiko dituzte hurrengo maiatzaren 30ean. Horiek izango dira azkenean programan sartuko diren proiektuak aukeratuko dituztenak. CEIN gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin arduratuta dagoen enpresa bat da, baita bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko bateratzearekin ere. Konpromiso hau agerian geratzen da bai barne kudeaketan, bai tarlde ekintzailearen ekura ipintzen dituzten zerbitzuen diseinuan eta garapenean. CEINen lanaren fokua hurrengo lau kontzeptuetan aurkitzen da: - Ekintzailetza: Beren ideiak enpresa berrietan bihurtzeko esfortzua egiten duten pertsonen alde apustu egiten dute. - Berrikuntza: Ez da hitz bat; ekintzaileak aurrera egitera eramaten duen motorea da. Ez bakarrik ekintzaileak, baita erregioak eta CEIN erakundea ere. - Hazkundea: Biziraupenaz harago, horizonte berriak irekitzen, hazten eta enplegua sortzen ahalegintzen diren enpresetan sinisten dute. - Lankidetza: Taldean lan egiten dute barnean eta baita beraien ekintzan nahastuta dauden eragileekin ere


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

19


20

eWorld aldizkaria

smartcityWorld

2019 urtarrila

SunBik: eguzki-energiako bizikleta adimendunak

E

uropako eta munduko eskualde batzuetako edozein hiritan, ohikoa da pertsonak beren lanetara, unibertsitatera, eskolara edota hiriko beste gune batetara bizikletaz joaten ikustea. Zenbait hiritan (hala nola Kopenhagen, Amsterdamen, Parisen, Buenos Airesen, BogotĂĄn, Montevideon, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Sevillan eta Malagan), bizikletak garraiobide intermodal bat dira eta, horren ondorioz, hiriko beste garraiobideen osagarriak. Sineztezina badirudi ere, puntako orduetan bizikleta sistema eraginkorragoa bat da betiko motordun ibilgailuekin alderatuta. Kanarietako herritarraren eta turisten jarrerak aztertu eta Espainia eta Europako bizikleten alokairu-sistemak ikusi eta gero, benetan jasangarria den sistema bat txertatzeko ideia sortu da, lan zibilik behar ez duena eta, gainera, hiria modu adiskidetsu eta zentzuzkoan zeharkatzeko gida gisa balio duena erabiltzaileen premia zehatzetara egokituta: SunBik. Alondra hirietan energia berritzaileen txertatzera dedikatuta dago eta azkenaldian Lurralde Adimentsu, Jasangarri eta Proaktiboetara. Kasu honetan SunBikek bermatzen duen Eredu Erabilgarri bat erregistratu du. SunBik ez dago munduan beste inon; beraz, mugikortasun jasangarriko puntako enpresan bihurtu da, guztiz Espainian garatu den produktu bat esportatzeko gai dena. Gainera, SunBik marka bezala erregistratua izan da Marka eta Patenteetako Espainiako Bulegoan eta puntako beste teknologia berritzaile batzuk sartu ditu, indartzen dutena produktua bere generoko sistema bakar bezala.

Nolakoa da SunBik? SunBik bizikleta elektriko eta adimentsuen alokairuko hiri-zerbitzu bat da, eguzki-energiarekin kargatzen direnak beren aparkalekuetan eta ez duena behar lan zibilik martxan ipintzeko. Bizikleten karga panel fotovoltaikoei eta kargako sistema laguntzaile bati esker egiten da, % 100 jasangarria, eguneko 24 orduetan zehar jardun daitekeena, sistemaren beharren eta baterien kargen arabera. Sistemak haririk gabeko karga sistema bat du bizikletentzat, baita baterien sistema bat ere, zerbitzua bermatzen duena eguzkirik gabeko egunetan. Beraz, sistema intermodal bat da SunBik, baimentzen duena turista edo hiritar oro hiriko edozein lekutara iristea, garraio publikoko beste sistemekin konbinatuta. Bidaia bakerreko zerbitzua da. Orduan, eguneko, asteko edo urteko ordainketa bat eginez, erabiltzaileak edozein bizikleta hartu ahal izango du edozein aparkalekutan eta beste batean utzi, nahi adina aldiz. Kudeaketa adimentsuko sistema bat da. Smartphonentzat aplikazio bat du, erabiltzaileen izen-ematea erraz egitea uzten duena sistemaren erabilera arin eta dibertigarri bat egin dezaten. Era berean, merkataritzan sartzen uzten du eta hiriko ekintza guztiak indartzen ditu ere publizitatearen eta mezularitzaren bidez, modu adimentsuan zuzendua, 24 ordutako arreta zerbitzu pertsonalizatu bat hizkuntza ezberdinetan, larrialdiko zerbitzuak barne, eta webgune bat du ere komunikaziorako tresna osagarri bezala. Softwareak sistema osoaren mantentze prebentibo eta zuzengarria egiten du, baita bizikleten banaketa onerako ruten egikaritza ere aparkaleku ezberdinetan, zerbitzua beti eraginkor egoteko edozein puntutan.

Osagaiak Laburbilduz, sistema osatzen dute ondorengo osagaiek: 1. Aparkaleku fotovoltaikoak: “Plug & Play� (Parking) motako kargakoak, beharrezko teknologia dutenak sistemaren funtzionamendu eta komunikazioetarako, laguntzarik behar gabe eta lan zibilen beharrik gabe. 2. Bizikleta elektriko adimentsuak: Geolokalizatuak, haririk gabeko konexio sistema berritzaile bat dute kargarako eta blokeo sistemarako.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

21


22

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

healthWorld

Hartu eguzkia beldurrik gabe

D

uela zenbait hilabetez geroztik, Apple-ko osagarrien dendan badago aurreko Eguberrietan opari ona izan zitekeena eta eguzkia hartzea maite duen edonork kontuan hartu beharko lukeena, eguzkia hartzeak dakartzan kalteak direla eta. La Roche-Posayk izpi ultramoreak neurtzeko sentsore bat ipini du eskura, “My Skin Track” izena duena. Gailu horrek ohitura onuragarriak finkatzea lagun dezake, zure larruazalaren osasunerako ona izan daitekeena eguzkiaren aurrean ipintzeko garaian. Sentsoreak aplikazio osagarri batekin lan egiten du, izpi ultramoreetarako esposizioa neurtu eta miatzen du, eta kutsadurari, polenari eta hezetasunari buruzko informazioa ematen du, zure kokapenaren arabera. Informazio hori erabiliz, aplikazioak aholku eta gomendio pertsonalizatuak ematen ditu azalaren zainketaren gain, zure erregimena hobetzeko xedearekin azal osasuntsu bat izateko. Osagarri bezala erabiltzen da arropan, ez du bateriarik erabiltzen eta ez dago hura kargatzeko beharrik. Bere sortzaileek bere moldakortasuna laudatzen dute, izan ere nahikoa da zure betaurrekoetan, erlojuaren uhalan edo beste edozein tokitan txertatzea eta bere prezioa 59,95 $koa da.

Aliatua udarako Zalantzarik gabe, eguzkia hartzea maite duen edonorentzat aliatu perfektua da sentsore hau. Izan ere, izpi ultramoreetara gehiegi ikusgai ipintzea ondorio suntsitzaileak izan ditzake osasunarentzat, horien artean azaleko minbiziaren agerpena.

Hori dela eta, medikuek aholku batzuk kontuan izatea gomendatzen dute uneoro, ez bakarrik udan zehar, nahiz eta uztaila, abuztua eta iraila izan eguzkiaren argiak gehien duen hilabeteak. Eguzki-babeskia erabili eta bi orduro berritzeaz gain, 12:00ak eta 16:00ak artean eguzkiaren aurrean ez ipintzea dira aholku batzuk, izpiak indartsuagoak direlako tarte honetan. Arropa babeslea erabiltzea aipatzen da ere. Baina orain, teknologiari esker, “My Skin Track UV” dugu, hiru hilabetetarainoko datuak biltzeko gaitasuna duena, bide batez.

Estatu Batuetan baino ez dago salgai, baina laster munduko beste herrialdeetan izango da Gailuak LED sentsore bat du, informazioa jasotzen duena eguzki-esposizioaz, hezetasunaz, polenaz eta kutsadura mailetaz, esan bezala. Ondoren, aparatuak mugikorraren app-era datuak igortzen ditu, non eguneratuak mantentzen diren. Goizean eta gauean sinkronizatzea aholku egiten da eta bi orduro kanpoan egotean. Horrela, ingurugiroko erasotzaileen aurrean zenbat ipintzen zaren neurtzean, aplikazioa gai da gomendio pertsonalizatuak emateko, zein produktu erabili behar dituzun ohitura osasuntsuak jarraitzeko zure azalarentzat. “Erradiazio ultramorera eta ingurugiko faktoreetara dagoen esposizioaren arabera, aplikazioak algoritmo adimentsu bat erabiltzen du, 25 ikerketa zientifikok baino gehiago onartuta, esateko noiz dagoen zure ingurugiroko esposizioa desegokia den maila batean”, azaltzen dute gailuaren webgunetik. Aparatuak kalkulatzen duena eguzkiaren gehieneko stock-a da, hau da, eguneko UMko dosi gomendatua pertsonaren azal-tonuak eta UM indizeak mugatuta, aditu zientifikoen arabera. Goizero gaiuak esposizioa neurtzen du eta ohartarazten du maila hori gainditzen denean. Gailua oraingoz Estatu Batuetan dago salgai baixa 2019 urte honetarako munduko beste alderdi batzuetan salgai egotea espero da.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

23


24

eWorld aldizkaria

startupWorld

2019 urtarrila

5 urte BBF ekosistemarekin B

ilbao Berrikuntza Faktoria 2013an jaio zen, ikasketak, berrikuntza eta ekintzailetasuna lotzen zuen proiektu aitzindari bezala. Bilbon kokatua eta Mondragon Unibertsitateak kudeatuta, Init Taldearekin batera, Bilboko Udalaren laguntza jaso zuen. BBF modeloak esparru berean hiru arlo bereizten ditu, eta era berean elkar lotuta daude: unibertsitate prestakuntza, enpresa-ekimenak eta berrikuntza. Izan ere, Lander Beloki, Enpresagintza fakultateko dekanoak adierazi bezala “toki honetan erraz ikusi ditzakegu unibertsitateko ikasleak ikasten, ekintzailetasunean eta kudeaketarekin loturiko hainbat gaietan berritzen. Horrez gain, startup ugari ere biltzen dira bertan, beraien enpresa proiektua bideratzen eta beste batzuk proiektua garatuagoa dutenak ere. Hiru eragile hauen bitartez ekosistema potentea garatzea da helburua�. Bilbao Berrikuntza Faktoria LEINN eskaintzen hasi bazen ere, gaur egun beste bi gradu ere eskaintzen dira bertan: Business Data Analytics eta myGADE. Gainera, master eskaintza ere badu: Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Masterra (MINN); Pertsona eta Taldeen Coachingeko Masterra; Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra; eta Erakundeen Nazioartekotzeko Unibertsitate Masterra.

Etorkizunerako proiektuak Bilbao Berrikuntza Faktoria indartuz joan da urteekin eta bost urte hauetan egokituz joango da momentuko beharretara, espazio berriak irekiz eta gradu zein master formazio eskaintza zabalduz. Etorkizunera begira ere, Bilbon bere egunean hasi zuen hedapenarekin jarraituta, Mondragon Unibertsitateak gidatuko du As Fabrik proiektuaren kudeaketa, Zorrozaurren kokatuko dena eta ekosistema berritzailea izango dena, 4.0 industriari bideratutako zerbitzuak eskainiz. Espazio berri honek 6 milioi euroko aurrekontua du eta %80 europar fondotik lagunduko da. Ekonomia digitalak ekarriko dituen erronka berriei erantzuteko sortuko da, networking bezalako akzioak garatzeko esate baterako, eta ideia berrien laborategia ere izango da, destart-ups berriak martxan jartzeko.

3 maila BBFren ereduak hiru maila ditu, desberdinak baina elkarri lotuak, Bilboko eta Euskadiko garapenerako sektore estrategikoekin bat egiten dutenak: Ikasketa, Ekintzailetza eta Berrikuntza. - Ikasketa: Unibertsitate bat (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), berrikuntzara eta enpresa-ehunera bideratua. Hartan, hezkuntza-eredu berritzaileekin, graduak (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Gradua - LEINN) eta graduondoak (ekintzailetza, coachinga, lidergoa, nazioartekotzea, industria-diseinua‌) ematen dira, eta ikerketako eta ezagutza-transferentziako lanak egiten dira. - Ekintzailetza: Ekintzailetza-zentroa (initland BBF), berrikuntzaren, barne-ekintzailetzaren eta sormenaren arloetako proiektuen inkubazio, aholkularitza eta garapenaren bidez. - Berrikuntza: Produktu eta zerbitzu berritzaileak dituen eta hazkunde-potentzial handia duen enpresa-egoitza bat. Hiru maila horien arteko erlazioa da BBF aberasten eta benetan bereizten duena. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta Init Taldea beren ahalmenak eta esperientzia uztartu dituzte, bai ekintzailetza berritzailearen arloan, bai berrikuntza- eta ekintzailetza-sistemen sorreraren arloan, talde misto baten zuzendaritzapean nazioarteko erreferentzia izango den gune bat sortzeko, lankidetza-eredu estrategiko arrakastatsu bati jarraituz.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

25


26

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

startupWorld

Google, proiektu ekintzaileen alde G

ooglek finantzaketa funts bat aterako du adimen artifizialean eta osasunean zentratutako proiektu ekintzaileentzat. 'Google AI Impact Challenge' ekimena abiarazi du, ahalbidetuko diena ekintzaile eta irabazi asmorik gabeko erakundeei finantzaketa jasotzea 22 milioi euroko funts batetik. Irabazleek konpainiako adituen eskuko aholkularitza jasoko dute adimen artifizialarekin (AA) harremana duen proiekturen bat garatzeko, osasuna eta beste giza-alderdi batzuetan irtenbideak aurkitzen dituena. Kanpaina honek doako baliabide hezigarriak eta adimen artifizialeko tailerrak eskaintzen ditu zazpi herrialdetan GKErentzat. “Zoritxarrez, osasunaren zainketara bideratutako ekintzaile eta erakundeek teknologia honen ahalmena ez dute ezagutzen egunetik egunera aurkitzen diren arazoak konpontzeko", azaltzen dute Googletik, arrazoi bezala funts ekonominiko hau jasotzeko AArekin harremana ruten proiektuak garatzeko. Parte-hartzaileak animatzeko, hiru adibide hautatu dituzte AA zer egiteko gauza den erakusteko mugikorreko aplikazio batekin besterik ez. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, haur

jaio berri hildakoen arrazoien % 38 asfixia da jaiotzean. Askotan, jaioberriei arreta egiten dietenak ez dira arazoa detektatzeko gai beranduegi den arte, bereziki munduko erregioetan non ez dituzten monitorizazio sistema aurreratuak. Arazo hau konpontzen laguntzeko, Charles Onu gazte ikertzaile nigeriarrak, McGilleko Unibertsitatekoa (Kanada), adimen artifiziala erabili zuen 'app' bat sortzeko, gai dena haurtxo baten arnasketa entzuteko eta asfixia detektatzeko % 90eko zehaztasun batekin. Jaio berrien heriotz-tasa altuagoa da Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean, UNICEFen arabera.

'Google Al Impact Challenge'eko irabazleek aholkularitza aditua jasoko dute diruaz gain AA eta mamografiak Bestetik, mamografiak neurtzen dituen AAko sistema baten bidez posible da erradiologoak laguntzea bere pazienteak azkarrago diagnostikatzea, edo baita bularreko tumoreak detektatzea ere. Adimen artifizialeko aplikazio hau Abu Qaderrek sortu zuen, Chicagoko nerabe batek, Amerikara iritsi zena Afganistanetik. Abuk GliaLab sortu du, osasunaren teknologiako konpainia bat, adimen artifizialeko irtenbide berritzaileak garatzen dituena, datuetan oinarritua, gaixoen diagnostikoa eta tratamendua hobetzen dituena, arreta medikoaren kostua murrizten duena eta modu bat sortzen du sendagileek akatsik gabe pazienteen datuak jaso, maneia eta meta dezaten. Bere teknologiak jada bularreko minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua erraztu du 15.000 paziente baino gehiagotan. Azkenik, azaleko minbiziari dagokionez, graduondoko ikasle Andre Estevak adimen artifiziala aprobetxatu zuen 'app' bat sortzeko Googleko eredu batekin, sendagile eta pazienteei lagun liezaiekeena gaixotasuna detektatzeko.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

27


28

eWorld aldizkaria

startupWorld

2019 urtarrila

Biscay Startup Bay, Bilboko hub-a B izkaiko Diputazioak, hurrengo otsailak 9an, osteguna, Europa hegoaldean gehien konektatua dagoen ekintzailetzako hub-a (inkubagailua) aurkeztuko du. Biscay Startup Bay da bere izena eta erreferentziako ekosistema bat izatea da bere helburua enpresak, ekintzaileak eta inbertsoreak lotzeko eta, era berean, mundukok beste ekosistema batzuekin konektatzea. Bizkaiko diputatu orokor den Unai Rementeriak inkubagailua definitu du “ekintza ekonomiko eta baliabide publiko gehiago sortzeko nahitaezko tresna bat” bezala, “pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko”. Rementeria zoriondu da erregioa “Estatuko lurralde fiskalki lehiakorrena” bihurtu izanagatik. “Eta hori ez dut nik esaten, Lehiakortasun Fiskaleko Adierazle Autonomikoak esaten du” dio. Ekitaldiak ekintzailetzako hizlari nazional eta nazioartekoen parte-hartzea izan zuen, hala nola María Benjumea, Travis Sheridan edo Ben Strugo. Biscay Startup Bay inkubagailuak 20 enpresa baino gehiago konektatzea du xede, adibidez energia-elektrizitatekoak, mugikortasunekoak edo footech industriakoak. Jazoeraren moderatzaile izango den Silvia Intxaurrondok esan bezala, hub bizkaitarrak nodo bat izatea bilatzen du, bere baldintza “paregabeek” merkatal ekintza bat sortzera eramango dutenak, “geratzeko etorriko dena”. Bizkaiak hub bat izatea bilatzen du, bere ekintza biderkatzen duena beste ekosistema batzuekin. Ben Strugok ekosistema israeldar eta espainiarraren arteko puntu amankomun batzuk adie-

razi ditu Biscay Startup Bay-ren sorrerarekin batera. Sosa-Cardumen-go Berrikutzako zuzendariaren arabera, “ezin gara garatu bakarrik Israelerako”. Horregatik ekintzaileak animatu ditu Israelek ematen dituen “aukerez onura ateratzera” materia berritzailean. Izan ere, bere hitzetan, “Israel oso teknologikoa da, baina zuetaz asko ikasi behar dugu zientzietako heziketari dagokionez. Bizkaiak asko inbertitzen du hezkuntzan eta berrikuntzaren giltzarri da”, azpimarratu du, “eta horretaz aprobetxa zaitezkete startup gehiago ekartzeko”. Berarentzat, ekosistema ireki eta berritzaile baten funtsezko osagai bat da “modu jarraian partekatu eta ikasteko aukera”. Bere aldetik, Travis Sheridanek ikuspuntua eman du Bilbokoa bezalako hub global eta korporatiboaniztun batek nola funtzionatu behar denari buruz. CIC Venture Café Global Instituteeko CEOk nabarmendu du “desberdintasunak ideia berriak ekarriko dituela”. Negozioak, komunitateak edo gobernuak direla, argi izan behar dena da Cambridge eta Silicon Valley asko daudela munduan. “Edozein tokitan irtenbideak bilatu ahal izan behar ditugu; herrialde bakar batek ere ez ditu irtenbide guztiak”, laburtu du.

Iritzi gehiago Ideia horrekin bat dator María Benjumea, Spain startup-South Summit-eko fundatzaile eta CEO. “Uste oso orokor bat dago dioena azkarrago joateko ezaguerak eta esperientziak partekatu behar direla”, esan du. Inkubagailu baten funtzionamenduaren muina, eta ondorioz ekosistema berritzailearena, enpresa bat startup batekin “ulertzera irits dadila” da. Eta zerbait berria izan arren, “dagoeneko baditugu kasu arrakastatsuak”, baieztatu zuen. Kasu horiek erakusten dute Win-Win harreman hauek beharrezkoak direla korporazioentzat. Kasu horietan lortu da zaila baina beharrezkoa den lan hori, dena “enpresako CEOa konbentzitzea onuragarria dela startup batekin lankidetza egitea”, uste du Strugok. “Startupak aurkitzea ez da zaila”, erantsi du. Biscay Startup Bayren hasiera onaren froga dira Ander Michelena (Ticketbis & All Iron Groupen fundatzailea), Pedro Silva (Begas Motor-eko CEO), eta José Luis López (Insolcloud-eko CEO). Hirurek bere lan ekintzaileari errepaso bat egin diote eta nola hub-ak proiektu bat bultzatzea utzi dieten.


publizitatea

2019 urtarrila

eWorld aldizkaria

29


30

eWorld aldizkaria

2019 urtarrila

startupWorld

“Gauzen ikuspegi desberdina eta jasangarria duen jendearen alde egin behar dugu”

G

loria Gubianas duela bi urte sei ekintzaile gaztek sortutako Hemper enpresako kidea da. Gazte horiek eskolan eta unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta motibazio komun bat zuten: giza-konpromisoa. Horregatik, motxilen salmenta eta banaketako enpresa hori ipini zuten martxan. Motxilak Nepaleko ehun-teknika tradizional eta materialekin eginda daude. Era horretan, merkatura produktu jasangarriak eramaten eta komunitate behartsuak garatzen laguntzen dute. Elkarrizketa honetan, Gloriak Hemper-en historiari eta bere etorkizuneko ilusioei buruz hitz egiten digu, besteak beste. 2018an unibertsitate-ekintzaileen 'Global Student Entrepreneur Awards'en (GSEA) Espainaiako edizioa irabazi zenuten, Entrepreneur's Organization-ek (EO) antolatuta. Zer sentitu zenuten albistea jasotzean? Egia esan oso pozik eta harro geunden, Hemper-en sariak irabaztea asko kostatzen baitzaigu. Ez dugu berritzailea den ezer, izan ere produktu bat, moda, saltzen ari gara, eta nahiz eta gure produkzio-katearekin eta irabazten dugun diruarekin komunitateetan lankide diren gizatalde ahulenei laguntza ematen diegun, azkenik ez da oso produktu berritzaile bat. Beraz, oso pozik geunden. Nola sortu zen Hemper-en ideia? Nire bazkideetako bi, Alejandro eta Gonzalo, Nepalera bidaiatu ziren GKE bati laguntza emateko eta itzultzean moduren batean Nepalari laguntza ematen jarraitu nahi zuten. Kalamu-zuntza hango ehun-zuntz oso tradizional bat da eta politak ziren produktu batzuk sartzen saiatu ginen. Zehazki motxilak gustatu zitzaizkigun eta 50 erosi genituen dirua biltzeko, eta hortik aurrera oso ongi saldu ziren. Guzti hau edozein proiektu solidario hasten duen edozein pertsona bezala. Orduan, ikertu ondoren eta benetan inpaktu soziala nola sortzen den eta mundu guzti hau nola funtzionatzen duen ikusi eta gero, gure ekoizpen-kate osoan inpaktu soziala sortzen saiatu ginen. Nola heldu zineten Budhanilkantharen Komunitatearekin lan egitera?

Ezagutu genituen eta han aukera asko zeuden zein motatako hornitzaileak hautatu genitzakeenaren inguruan; batzuk oso handiak eta esperientzia askorekin, eta gero ezagutu genituen hauek, hornitzaile txikiak zirenak eta landatarrak zirenak. Emozionalki askotxo konektatu genuen hauekin eta konturatu ginen hornitzaile txiki lokalen alde apustua eginez hornitzaile handiei erosiz baino talka handiagoa sor genezakeela. Eta ordutik gaur arte.

“Gazteek startup batean egoteko apustua egingo duten itxaropena dut”

Zein da zuen lan egiteko modua? Gure helburua Nepalen garapen sozial eta ekonomikora laguntzea da. Garapen honen puntu ezberdinak ikutzen ditugu; lehenik eta behin, lan duin eta aberastasuna sortuz han. Horregatik gure ekoizpen-kate osoa Nepalen dugu. Guretzat askoz ere errazagoa izango litzateke gauzak hemen ekoiztea, hemen tailer bat izanda edo materiale batzuk hemen erosiz. Beraz, han ekoizpen-kate oso bat baldin badugu, herrialdearentzat aberastasun gehiago sortzen ari gara, bere garapen industrialari lagunduz, nazioarteko merkataritzari… Bestetik, gure ekoizpen-katean hango artisau prozesu tradizionalak erabiltzen ditugu kultura, artisautza eta artea mantentzeko, eta zehazki kalamua ere. Kalamuak maila ekologikoan osagarri oso interesgarri batzuk ditu, beste zuntz natural batzuekin alderatuz, ez dituelako hainbeste ur edo pestizidarik behar adibidez, eta orain aurkitzen ari den zuntz bat da. Eta gainera laguntzen ari gara modaren merkatu horretan kalamuaren erabilera sartzen.


startupWorld

Hemengo taldea 12 pertsonek osatzen duzue eta hasieran 6 zineten. Nola ezagutu zenuten elkar? Bazkideetako hiru eskolako lagunak dira eta besteak unibertsitateko lagunak dira, Mondragon Unibertsitateko LEINN (Liderazgo Emprendedor e Innovación, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua ikasi genuelako. Zein onura ematen dio gizarteari zuen motxilak erabiltzea? Lehenik eta behin, beren ekoizpen-prozesuek gehiago kutsatzen duten batzuk erosi ordez, askoz ere ur gehiago, kutsatzaile eta abar behar direlako, gure motxilekin planetari laguntzen ari zaio. Bestalde, laguntzen ari zaio Nepaleko komunitate batzuetan lan duin bat eta etorkizunerako aukera gehiago izateari, eskola-errefortzuari motxilak egiten dituzten seme-alabentzat, eta gero Espainian baita laguntzen zaio ere garapen iraunkorrari eta inpaktu soziala duten enpresak sortzen saiatzen ari garen enplegatzaile gazteei, gurea bezalako enpresa gehiago egon eta aurrera atera daitezelari. Zuena bezala, gizarteari balio sozial bat ematen duten enpresa gehiago falta direla uste al duzu? Bai. Nik uste dut asko daudela eta kontsumitzaile bezala egin behar duguna da banan-banan hauen alde apustu egitea eta aurkitzea, denbora eskaintzea jendea zer egiten ari den ezagutzeari eta marka hauek kontsumitzea. Enpresak ekonomiaren eta mundu-mugimenduaren parte handi bat dira; beraz, gauzak gaizki egiten dituztenei erosten badiegu, horiek izango dira modu batean mundua gobernatzen dutenak. Erosten dugunean bozkatzen ari gara. Hortaz, kontsumitzaile bezala, hau sektore guztietan ikusi behar dugu, elikadura mailan, modan, garraioan…, saiatu apustu egiten gauzei buruz ikuspegi ezberdin eta jasangarri bat dutenen alde. Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena? Onena da azkenean zure gogo eta energia berak dituzten pertsonengatik inguratzen zarela, munduari buruzko zure ikuspegi berdina duten taldeak sortzen dituzula. Eta txarrena da ez dakizula hau bihar edo hurrengo hilabetean bukatuko den edo aurrera aterako den. Arazoak etxera eramaten dituzu… Hori izango litzateke alderik itsusiena. Ekintzaile eta enpresari gazte bezala, nola ikusten duzu lan-mundua une hauetan? Nire inguruan ekiten ari ez den jendea ikusten dudanean, zailtasun asko daudela ikusten dut. Maila globalean dena nahiko gaizki dago. Baina beste aldetik ekiten ari den jendeaz inguratzen naiz, geroz eta gehiago kontratatzen ari dena, hazten ari dena eta tale politak dituena… Nik i-

2019 urtarrila

txaropen asko ditut batez ere gazteek startup batean egoteko apustua egin dezaten, sortu berri den edo txikia den enpresa batean, azkenean pilo bat ikasiko dutelako eta nik uste dut lana dagoela eta hazten ari dela. Nora iritsi nahi duzue? Zuen produktu sorta handitzea pentsatu al duzue? Nahi dugun lehen gauza erretagarriak izaten bukatzea da. Bi urte daramatzagu eta lehenengoetan galerak izango ditugu gure egituragatik eta nahi dugun hazkundeagatik. 2019 urte honetan galerak izango ditugu, eta orduan, gure epe luzeko helburua da iraunkorrak izaten lortzea da. Hori lortzen dugunean, oparoa den hazkunde batera iristen saiatzea. Guk nahi duguna honetaz bizi ahal izatea da eta Nepalen komunitate hauei laguntzen dieten proiektuak egin ahal izatea. Salmenta fisikoa egiten hasiko gara ere, orain arte online salmenta baitaukagu, produktu berriak ateratzen goaz, modako osagarri berriak, gerriko poltsak bezala, poltsak eta abar, eta bainta enpresentzako osagarriak diren lerro bat atera nahi dugu… eta gero Europara hedatzea, hedadura hori 2018ko maiatzan hasi genuena eta uste dugu Europan merkatu oso handi bat dugula, gure balio berekin konprometituta dagoena. Beraz, uste dugu hor aukera asko ditugula. www.hemper.es

eWorld aldizkaria

31



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.