Laguntzen du
0008. zkia.
doakoa
2019ko iraila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
healthWorld
startupWorld
Aerotaxiak laster
PIN-ari agur
Bideo-jokoen startup-ak
Bite Away: ziztaden aurka
Abora: ekintzailetza kulturaniztuna
Blockchainen onurak Erakundeak beren funtzionamendu-eredua hobetzeko moduak bilatzen ari dira aro digitala iritsi denez geroztik, teknologiaren azpiegitura modernizatuz. Erakunde horiek Adimen Inteligentzia Artifiziala (AI), Gauzen Internet (IoT), errealitate murgilaria eta baita informatika kuantikoa ere kontuan dute gaur egun beren prozesuak modernizatzeko asmoz.
Izan ere, Laugarren Industria Iraultza iritsi da, eta erakundeek berritu behar dutela ikusi dute. Ulertzen dute behar hori, etenda ez geratzeko. Hazkunde handiko erakundeek modu erasokorrean inbertitzen dute eta aldaketetara zuzendutako ikuspegi desberdina hartzen dute. Beste modu batera esanda, blockchain teknologiaren onurak ezagutu dituzte.
Produktibitatea eta kalitatea hobetzea, datuen segurtasuna, Ordainketak, Prozesuen automatizazioa, Adiskidetzea eta Normalkuntza dira blockchainek dakartzan berrikuntza batzuk. Horietaz sakonago arituko gara eWorld Aldizkariaren ale berri honetan. Izan ere, artikulu zehatz bat prestatu dizuegu horri buruz. AsĂ, bada.
2
eWorld aldizkaria
infoWorld
2019 iraila
INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK
BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DITIAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ, P.S.A. IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBAO COWORK ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA BIC GIPUZKOA BERRILAN AMARA COWORKING KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO A9 COWOEKING ESPAZIOA COWORKING SPACE SS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWOEKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE
Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio
Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 Plaza Ingeniero Torres Quevedo nº 1 Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Urkixo Zumarkalea nº 36 C/ Done Bikendi nº 5 C/ Zugastinovia nº 7 (La Casilla) Calle Pablo de Alzola nº 2 Ribera de Botica Vieja nº 70 Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 Mikeletegi Pasalekua nº 83 Calle Maestro Santesteban nº 3 4º Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Ametzagaña nº 9 behea Federico García Lorca nº 2 bajo Portuetxe Kalea nº 23 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Mocholí Kalea Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203
943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 944 020 995 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 000 999 943 474 660 943 001 217 943 458 485 608 001 406 657 713 374 943 320 369 943 942 117 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488
BILBOKO UDALAK DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUA DA, ORDEA, BERE EDUKIA ERAKUNDE ONURADUNAREN ERANTZUKIZUN ESKUSIBOA DA EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU
EDITOREA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207
UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home
Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.
EKINTZA HONEK GIPUZKO AKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU
KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.
gadgetWorld
2019 iraila
Lehen aerotaxi autonomoa
T
ecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak aerotaxi bat garatu du, Europako hiru lehenen artean dagoena eta lehena Espainian, munduan 10 besterik ez daudela, hirietan ibilbide laburretan modu autonomoan mugitzeko. Prototipo hori pertsona bat edo 150 kilogramoko zama bat garraiatzeko eta 15 minututan 15 kilometrora arteko hiridistantziak egiteko diseinatuta dago. Ibilbideetan abiadura 90 km/h izango litzateke, nahiz eta arkitekturak 190 km/h-ra arteko abiadurak hartzeko aukera eman. Hegaldiaren altuera 100-300 metrotan kokatuko litzateke, indarrean den legeriaren arabera. Agustín J. Sáenz Tecnaliako Merkatuko zuzendariorde nagusiak eta proiektuaren erantzule diren Joseba Lasak e Iñaki Iglesiasek proiektuaren eredua aurkeztu zuten Donostian. Kabina aerodinamiko bat da, eta lau dron ditu guztira, goiko eta beheko aldeetan ipinak. Dron horiek modu koordinatuan mugitzen direnean, “automobil batean bezalako erosatun-sentsazio bat" sortezen dute barruan. Sáenzek ziurtatu zuen “gertaera garrantzitsu bat” dela “Hiriko Mugikortasun Eremuan”, euskal zentro teknologikoa kokatzen duena “aitzindaria Europan Alemaniarekin batera eta erreferente mundu mailan". Halaber, baieztatu zuen “aireontziko kontzeptu berri bat” dela eta “bidaiari batetik laura bitarte onar ditzake, hiri eta zerbitzu bakoitzean eskatutako integrazioaren arabera". Tecnaliaren aerotaxiak 1,8 metro bider 2 metrotako kabina aerodinamiko bat du, ate eta leihoarekin, eta esan bezala, lau dron ditu goiko eta beheko aldean kokatuta honen garraioa ahalbidetzen dutenak. Azaldu zuten bezala, kontroleko sistema aurreratu bati esker, “dron hauek modu independentean mugitzen dira, baina koordinatuak euren artean, egonkortasuna, eraginkortasuna, zehaztasuna eta kontrolabilitatea errazten dituztenak, eta beraz, erosotasuna barnean". Joseba Lasak adierazi zuen aireontzi honen berrikuntza nagusiena dela “bere arkitekturagatik, kabinak bere orientazioa” mantentu dezakeela “abiaduraz independente”, abantaila argi bat ohiko dronen eta 'air taxi' motako aplikazioen aurrean. “Ezaugarri honek hegaldiaren esperientzia hobetzen du, automobil edo autobús baten antzekoa, ikuspuntu dinamikotik", erantsi zuen.
Autonomoa eta interaktiboa Produktu finala autonomoa izango da, autogidatuak diren beste ibilgailuen kokapen eta komunikazioko teknologiak txertatuz eta “ehuneko ehun integragarria izango da hirian". Izango di-
tu ere lurreratze eta aireratze zehatzen gaitasunak toki txikietan, “aparkamenduko plaza bat bezala".
“Bidaiari batetik laura bitarte onar ditzake, hiri eta zerbitzu bakoitzean eskatutako integrazioaren arabera” Tecnaliako erantzuleek esan dute ereduak ingurumeneko baldintza txarrak jasan ahal izango dituela, hala nola “haize bortitza edo euria, eta aire-fluxu gogaikarria murriztu aireratzean eta lurreratzean”. Horretaz aparte, nabarmendu dute bere maniobratzeko gaitasunak, motore gehiago izatean, “helikoptero konbentzional batek baino ziurtasun gehiago” ematen duela. Ontziarekiko interakzioari dagokionez, diseinua pentsatua izan da “erabiltzailearen eta hiriaren eguneroko bizitzan bere integrazioa maximizatzeko". Modu honetan, “interakzioa egongo da mugikorraren bitartez, ontziaren identifikazioa kalean, atzekaldetik modu eroso eta errazean eskuragarria izango da, eta espazio nahikoarekin erosotasuna lortzeko”. Sáenzek hau zehaztu zuen: “ibilgailu mota honetako ustiapen modu posible bat da partekatutako zerbitzua, aireontzi hauek erabiltzera eramaten duena modu autonomoan garraio bat behar denean hiriko beste puntu batetara". Lerro horretan, azaldu zuen bere erabiltzeko modua "Uber o car-sharing”en antzekoa izango dela .
eWorld aldizkaria
3
4
eWorld aldizkaria
gadgetWorld
2019 iraila
Mini-mugikor funtzionalak
B
artzelonako Mobile World Congress bezalako jazoeretan ez dituzte espazio guztiak betetzen ahalik eta pantaila handiena duten mugikorrek. Izan ere, azken aldian L8star-ek eskainitako proposamenek interes berezia piztu dute bertaratutakoengan. L8star Txinako fabrikatzaile bat da, miniaturazko mugikorrak sortzen espezializatua, sektoreko diseinu klasikoak eredutzat hartuta. Ikaragarri txikiak diren mugikor horiek guztiz funtzionalak dira. Horrek esan nahi du apaingarriak diruditen gailu horiek deiak egiteko edota mezuak bidali eta jasotzeko erabil daitezkeela. Fabrikatzaileak bi telefono erakutsi zituen: bata SIM bikoitzarekin, Nokia 3310 mitikoa imitatzen zuena, eta bestea Bluetooth teknologiarekin. Bi telefonoen artean deigarriena zalantzarik gabe Nokia 3310ren diseinua imitatzen duena da, mugikor xume bat nostalgia eragina duen bere itxurarekin batzen baitu. Eredua L8star BM10 deitzen da, bere dimentsioak 67,8x27 eta 8x12,4 milimetro dira, metxero bat baino txikiagoa, eta 0,66 hazbeteko pantaila bat du. 350 mAh-ko bateria bat du eta fabrikatzaileak ziurtatzen du itxaronaldi egoeran manten daitekeela 10 egunetan zehar. Baina bere ezaugarririk nabarmengarriena da SIM bikoitzeko mugikor bat dela, musika irakurgailuko aplikazio bat duela eta 500 kontaktu eta 100 mezu gorde ditzakeela. Honekin batera dago L8star BM50. Bere neurriak dira 74,4x23 eta 3x11,2 milimetro eta
300 mAh-ko bateria bat du, standby-ko 120 ordu ematen dituena. 0,66 hazbeteko OLED pantaila bat du, SIM zirrikitu bat eta nabarmentzen da atzeko aldean aurikular bat aklopa dakiokeelako mugikorra belarrian ipintzeko eta esku libreak bezala hitz egiteko.
Deiak eta mezuak egin eta jaso ahal izateko balio dute mugikor txiki hauek Konektagarriak Bi telefonoak smartphone-era konekta daitezke Bluetooth-aren bitartez eta hori egitean deiak egitea utziko dute, baita gailu nagusiko musika entzun ahal izan ere. Edonola ere, nahiz eta mugikor hauek deiak egiteko edo mezuak jaso eta bidaltzeko erabil daitezkeen arren, argi dago gailu hauen erabilgarritasuna nahiko mugatua dela bere tamaina txikiagatik. Edozein lekutara eraman daitezke, baina edozein gauza idatzi edo menuekin maneiatzea ia ezinezkoa den misio bat da, are gehiago hatzak lodiak dituzten pertsonentzat. Eta mezu bat bidaltzeak dakarren guztiaren ondoren mezuak irakurtzea dator, izan ere 0,66 hazbeteko pantaila bat ez delako esperientzia oso eroso bat. Edonola ere, beren prezioa nahiko merkea da, 20 euro gutxi gorabehera, eta horri esker detaile bitxi bat bezala ikusi daitezke, opari baterako adibidez, edota larrialdietarako mini-telefono bezala bidaietan. Dena den, mini-mugikor hauek bere ondorio txarrak ekarri dituzte ere. Datu ofizialen arabera, espetxe espainiarretan urteko 1.500 mugikor konfiskatzen dira, presoek ez baitute baimenik mugikorra izateko. Bada mota honetako gailuak arazo bilakatu dira kartzeletan horiek bertan sartzeko errazagoak baitira. Modu ezberdinetan sar daitezke, batzuk eskatologikoak, zapaten zoletan, edozein tokitan ezkutatuta kontrolak pasatzeko‌ Agian kontrolak soinua egin dezake, baina nahikoa da bularretako aroa edo piercinga aitzakiak bezala ipintzea. Eta bukatzeko, non eskura daitezke mugikor hauek? Online dendetan, mugikor zifratuen antzera. Hitz egokia jarri bilatzailean eta milaka mugikor miniaturizatu agertuko dira. Ezin da Netflix ikusi horietan, baina gutxienez deiak eta jasotzeko balio dute.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
5
6
eWorld aldizkaria
2019 iraila
gadgetWorld
Mulán, zerbitzari robota C
rensa Valentzian duela gutxi ireki den jatetxe bat da. Toki honek badu berezitasun bat: zerbitzari robotak dituela eta ez direla beste robotak bezain hotzak. Izan ere, bezeroei “laztan” deitzen diete, probetxu ona opa diete eta pasatezeko baimena eskatzen diete. Crensa Valentziako Benimaclet auzoan kokatuta dago eta bi robot ditu zerbitzari-lanetan. Horien izena Mulán da, oso heziera onekoak dira eta goxotasunez hitz egiten diete bezeroei. Esate baterako, zerbitzari robot horrek bidea garbitzea eskatzen du “utz nazazu pasatzen, mesedez" esanez eta xamurtasunez zerbitzatzen du janaria “probetxu ona izan, laztana” opa eginez. Janari asiarra eskaintzen duen jatetxe horren berritasun handienak dira. Esan beharra dago aipatutako auzoa, Benimaclet, garapen iraunkorrean dagoen zonaldea dela Valentzian, hiriko ipar-ekialdean kokatuta. Jatetxearen nagusia Erick Yan txinatarra da. Honek adierazi du azken aldian bere asmoa dela negozioaren “hedapenarekin jarraitzea” eta gutxienez hirian beste bi jatetxe berri irekiko ditu. Emaitza ona bada, Espainiako beste herrialdeetara iristeko helburua du. Bere webguneko leloa da “Sukaldaritzako bikaintasuna teknologiak altxatuta". Yanek esan du “maitasuna" sentitzen duela Valentziako hiriagatik. Adierazi du ere zerbitzari berri hauen eskakizunak nahiko errazak direla oraingoz, lan zailagoak erakusteko asmoa duen arren, hala nola kobratu edo bezeroek horiei zuzenean eskatzea. Horregatik, beharrezkoa da 'irteera'ko botoia sakatzea Mulán bere tokira itzuli dadin, bezeroak jaten duen bitartean behatua izan nahi ez badu jatetxe asiar honetan. Salako robotak bezeroei erretiluak eramateko ekipatuak daude. Sukaldeko seiek, ordea, prozesatzaile adimentsuak dauzkate eta lana arintzen dute. Hala eta guztiz ere, jatetxea establezimenduko langileek ostatuko dute ere. “Automatak ez dira langilegoaren ordezkariak", aitortu zuen Yanek, baina honakoa gehitu zuen ere: “Dena iritsiko da". Sukalde “adimentsua”z gain, Yanek adierazi zuen robotek “lanaren parte bat aurreztuko” dutela eta iragarri zuen “batez ere sukaldean
askoz ere segurtasun gehiago” egongo dela “prozesatzaile adimentsuak” izatean.
Mulán zerbitzariak “probetxu ona izan, laztana” esaten die bezeroei Txina eta Japonian, ohikoak Nagusiak azaldu du herrialde asiar askotan, Txina eta Japonia kasu, “dagoeneko errealitate bat” direla robotak jatetxeetan. Izan ere, txantxa bezala, Yanek honakoa aipatu zuen: “han, etorkizuna erakusten duten pelikuletan agertzen dena imitatzen saiatzen dira". Crensara itzuliz, lokalaren dekorazioa nahiko futurista da, eta honi gehitzen bazaio zerbitzari roboten presentzia, are gehiago. Zerbitzari robot hauen koloreak txuri eta gorria dira, berein itxura emakumezkoa da, altuera metro eta erdikoa eta burua borobila dute begi eta ezpain gorriekin, oihal bat lepoan dutela. Lokala ireki baino lehen, jatetxeko langile berriak entreinatu behar izan zuten robotekin lan egiteko eta sukaldeko azken teknologiarekin lan egiteko. Crensan sukalde asiarra dasta daiteke, esate baterako arroz asiarrak, tailarinak, tenpurak, biribilkiak, ramena, barazkiak… Bere nagusiak, Erick Yanek, horretaz frankizia bat egin nahi du. Aurrerapen hauek alde ilun bat dute beti, alegia robotek gizakiak ordezkatuko dituztela. Izan ere, robotak gure artean geratzeko iritsi dira, eta zalantzarik gabe, gure artean lan egiteko ere, aipatu berri dugun kasuan bezalaxe. Ikerketek diotenaren arabera, ia bi pertsonek lana galtzen dute manufaktura-industrian. Hori dio How Robots Change the World txostenak, Oxford Economics-ek egina, mahaiaren gainean ipini duela berriz ere robotizazioa eta langabeziaren artean dagoen harremana. Baina hori beste une batean jorratu beharreko eztabaida bat da.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
7
8
eWorld aldizkaria
appWorld
2019 iraila
AI Portraits: zure argazkiak, obra artistikoak
I
ritsi da AI Portraits, MITeko FaceApp bat, zure argazkiak obra artistikoak bihurtzen dituena. Tresna sare neuronaletan oinarrituta dago, eta segundo gutxitan koadro errenazentista eta barroko bat birsor dezake zerbitzarian kargatutako irudi batetik. FaceApp aplikazioak eskola sortu duela esan daiteke. Aplikazio horrek eztabaida ugari sortu du azkenaldian. Ukitu digitaleko eskaintza horrek iragazki ultraerrealistak erabiltzen ditu, Adimen Artifizialeko algoritmoen bidez irudiak prozesatzeko. Eztabaida askoren erdian egon arren, ordea, lehiakide asko atera zaizkio, eta aplikazioen dendak haren erreplikez beteta daude. Batzuk besteak baino hobeto eginda daude, baina esan beharra dago Massachusetts-eko Institutu Teknologikoak lortu duena kulturala izatetik gertu dagoela. Aipaturiko zentro teknologikoko ikertzaileek, IBMko ingeniarekin batera, AA (Adimen Artifiziala) bat sortu dute, obra artistikoak erreproduzitzeko gai dena, estilo piktoriko ezberdinekin, zerbitzarian kargatutako irudi batetik abiatuta. Web orriaren izena AI Portraits da eta 45.000 erretratu klasikoekin entreinatua izan da. Datu base honetan argazki bat irudika daiteke koadro errenazentista edo barroko bat izango balitz bezala, Rembrandt, Caravaggio edo Tizianoren eskuetatik zuzenean aterako balira bezala. Erretratuak denbora errealean “marraz” ditzake 4K-tan, industriak jarraitzen duen irudiaren estandar berria, erresoluzio handi bat lortzen duena. FaceApp-ek bezala, zerbitzu berri honek GAN (sare sortzaile antagonikoak) izeneko tresna bat erabiltzen du, ezaugarriak eredu batetik bestera transferitzeko gai dena oso modu errealistean eta oso ospetsuak egin direnak azken urteetan. “Azken belaunaldiko GAN ereduekin
elkarreragiteko ,modu intuitibo eta ludiko baterutz bultzatzen gaitu”, azaltzen dute ikertzaileek.
Ezberdina AAko beste metodo batzuekin alderatuta, erretratoak garatzea ahalbidetu dutenak AA baten bitartez, algoritmoa ez da bakarrik aurpegia marraztera dedikatzen estilo berri batekin. Trena bi sare neuronalek osatzen dute. Bata “Diskriminatzaile” bezala ezagutua da, pertsonen erretratuak ezagutzen ikasteko diseinatua da, eta bigarrenak, aldiz, “Sortzaile” izena du eta horiek birsortzeko garatzen da. AI Portraits Arsekin, edozein erabiltzailek GAN ereduak erabil ditzake pintura bat sortzeko, non aurpegiko lerroak guztiz berdiseinatuak dauden. “Ereduak bere kabuz erabakitzen du zein estilo erabili erretratuarentzat. Aurpegiaren xehetasunek eta atzealdeak laguntzen dute eredua estilo bateruntz joaten”, diote. Modu honetan, sarrera bakoitzak erretratu bakar bat ekoizten du. Are gehiago, irudi bera aldi askotan prozesatzen saiatzen bada, sistemak emaitzak ezberdinak emango ditu. Adituek adierazten dute estilo artistikoa egiteko orduan “koloreen aldaketa bortitz bat” gertatzen dela, baina trataturiko argazkiaren ezaugarri nagusiak (kokapena, argiztapena, adierazmena) ez dira aldatzen. “Argazki bat aldatzeaz harago, AI Portraits Ars-ek forma berriak sortzen ditu”, gehitzen dute. Pribatutasunari dagokionez, tresna honen sortzaileek ziurtatzen dute web orritik zuzenetik erabiltzaileek bidalitako eta kargatutako irudiak zentroko zerbitzarietara bidaltzen direla, baina promes egiten dute informazioa ez dutela erabiliko “beste xede batetarako”. Bidalitako proposamenak, azpimarratzen dute, berehalako moduan ezabatzen dira. FaceApp-ekin alderatuta ere, AI Portraits-ek ez du mugikorrentzako aplikaziorik. Nahikoa da web orrian sartzea, www.aiportraits.com, eta irudi bat igotzea. Segituan, zerbitzariak arte obra bat erakutsiko du erabiltzailearen aurpegia oinarritzat hartuta. Esan beharra dago detekzioa nahiko ona dela baina aurpegiak zuzenean begiratzen ez badu arazoak sor daitezke. Mugikorrentzako aplikazio berdintsu bat badago, hala ere: AI Portraits Pro. Hau deskargatzea doakoa da. Aplikazioak, ondoren, hiru egunetan doan erabiltzeko aukera ematen du, baina hortik aurrera erabiltzaileak 4,99 dolar ordaindu beharko ditu hilabetero.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
9
10
eWorld aldizkaria
2019 iraila
digitalWorld
Agur, PIN X
XI. mende honek ongietorria egin die aurrerapen teknologiko berriei. Horrek, era berean, zaharkituta geratu diren ohitura batzuei agur esatera derrigortu gaitu. Nor gogoratzen da gaur egun, adibidez, kalean aurkitu ohi genituen telefonoen kabinez mugikorrak gure poltsikoetan daramatzagunetik? Bada hori bezala, beste gauza askori agur esan diegu aurrepen teknologikoen ondorioz. PINa ere bere azken egunetan da beharbada. Izan ere, bankuak ordainketarako sistema biometriko berriak sartzeko aukera esploratzen ari dira. Hatz-aztarna, ahotsa edo aurpegiaren ezagutza aurrera doaz entitateetan. Nazioarteko aireportu batzuetan edo eraikin publiko batzuetan hiritarrari argazki bat ateratzen zaio identifikazio-bide bezala. Bada bankua ere sistema biometriko ezberdinak aztertzen ari da ordainketak egiteko ordurako. Adibidez, CaixaBankek aurpegi ezagutzarekin dirua ateratzeko aukera ipini du funtzionamenduan, PINa sartzeko beharra izan gabe. Beste batzuk, BBVA, Santander edo Sabadell kasu, proiektu pilotu batzuekin hasi dira. Modu berean, Visa eta Mastercard proposamenak esploratzan ari dira PINaren erabilera ordezkatzeko txarteletan hatz-aztarnengatik. Espainian 47,61 milioi zor-txartela ari dira operatzen eta kreditu-txartelei dagokienez, 36,97 milioi, Espainiako Bankuaren datuen arabera. Etorkizun ez oso urrutiko batean, baina, zifra hauek jaisten joan litezke. Horrekin batera behera joan liteke ere entitate finantziero guztien sare komertziala, gaur egun 50.336 kutxazain dituena, erregulatzaileari kasu eginez. Iaz kutxazainetan 934 milioi operazio egin ziren, 124.864 milioi euroko zenbateko batekin. Diru
asko mugitzen duen negozio bat da eta modu azkarrean aurrera egiten saiatzen ari da ikuspuntu teknologikotik. Erabiltzaileak abantaila anitz aurki lituzte aurrerapen honekin; horietako bat, kodeak betirako ahaztea.
Bankuak bere kabuz ordaintzeko bide berriak esploratzen ari dira Etorkizuneko kontsumitzailea Teknologia berriei esker, kontsumitzaileen ohiturak aldatuz joango dira. Adituek adierazten dute hurrengo urteetako kontsumitzaileak apustu egingo duela teknologia berrien alde ordainketen bide bezala. Izan ere, dagoeneko mugikorra erabiltzen ari da edozer ordaintzeko, baina aurrerapenak oso azkar joango dira zentzu honetan eta “sistema biometrikoak erabiltzen hasiko dira, hala nola hatz-aztarna, ahotsa edo aurpegiaren ezagutza, ziurtasun maila altu bat eskaintzen duten irtenbideak direnak eta faltsifikatzen zaila direnak”, dio Eduardo Irastorza EAE Business School-eko irakasleak. “3.0 kontsumitzailea askoz ere emozionalagoa da, maila ekonomiko altuagoa dauka eta Amazon edo Alibaba bezalako banatzaile digital handiek bere esku ipintzen dituzte milaka produktu jatorrizko herrialdea kontuan izan gabe”, adierazten du Irastorzak. Berehala ordaindu ahal izatea, denbora askorik behar gabe, gakoa izango da. “Suezia bezalako herrialdetan, erosketen % 80 komertzioetan mugikorraren bitartez egiten dira jada, barne garraio publikoaren ordainketa eta elizarako diru-bilketa”. Hori agertzen da “2030 Kontsumitzailea”k, EAE Business School-ek egina. Joera berri hauetan aurrera egiteko, bankua enpresa superespezializatu batzuekin elkartu da edo ikerketa zentroak sortu ditu proiektu berriak abiatzeko. Esate baterako, CaixaBankek, Bartzelonako lau bulegotan aurpegi ezagutzaren sistema ezartzeaz gain, Payment Innovation Hub taldearekin bidez aurpegi ezagutzako proiektu bat garatu du komertzioetan. Pier 1-eko Rodilla kafetegian, erakinean lan egiten duten 1.000 personek establezimenduan ordain dezakete selfie batekin, mugikorra, txartela edo eskudirua gainean eraman behar izan gabe.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
11
12
eWorld aldizkaria
2019 iraila
digitalWorld
Basque Industry 4.0 estrategia, eredu U NIDOk, NBEko organismo industrialak, Basque Industry 4.0 estrategia hautatu du garapen industrialerako jardunbide gomendagarri gisa. Arantxa Tapia sailburuak interesa erakutsi zuen NBEk industriaren eremuan eta enpresa-nazioartekotzean Garapen Jasangarrirako Helburuei begira enpresako jardunbide egokiak zabaltzeko dituen mekanismoen inguruan uztailean egindako bidai batean. UNIDO - Nazio Batuen Erakundearen industriagarapeneko erakunde espezializatua azterlan bat prestatzen ari da Basque Industry 4.0 estrategiaren inguruan, NBEko herrialde kideei bidaltzen dien erreferentziazko bi urtean behingo txostenean sartzeko. UNIDOko ordezkaritza bat zenbait aldiz bidaiatu da Euskadira, azterlan horri heltzeko eta joan den uztailak 18an, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak bisita egin zuen Vienan dagoen egoitzan. Topaketa horretan, bi erakundeetako ordezkariek testuinguru globalarekin zerikusia duten industria-garapenaren beraren kontuak aztertu zituzten, bai eta enpresek 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen sustapenean izan beharreko inplikazioa ere.
Basque Industry 4.0, eredugarri gisa UNIDOren 2020ko txostenak manufakturaekoizpenaren etorkizuna eta teknologia be-
rriak herrialde garatuenen industrializazioprozesuan izaten ari diren teknologia berrien inpaktua aztertuko ditu. Zehazki, 4.0 industriari lotutako teknologietan zentratuko da, besteak beste: robotika, inteligentzia artifiziala eta Big Data. Txosteneko kapitulu bat Euskadin zentratuko da; izan ere, NBErako intereseko estrategia bat duela uste du, eta eredugarri izan daitekeela beste herrialde batzuetan ezartzeko. Lankidetza publiko-pribatuak, BI 4.0ren zehaztapenaren oinarriak, interes berezia eragin du Nazio Batuen ikertzaileen artean.
2030 Agenda industria-eremuko GJH IĂąigo Urkullu Lehendakariak azkenaldian New Yorken izan zuen topaketarekin bat etorriz, Tapia sailburua industriari eta enpresa-nazioartekotzeari buruzko 2030 Agendako helburuetan zentratu zen. Tapia sailburuak eta Alex Arriola SPRI taldeko zuzendari nagusiak interesa erakutsi zuten NBEk GJHen betearazpena bizkortu dezaketen enpresa-neurriak zabaltzeko gomendatutako mekanismo eta protokoloen gainean, bai eta helburu horietara lotutako adierazleak neurtzeko mekanismoaren gainean ere. Teknologiarekin, azpiegiturekin, ekoizpenarekin eta industria-enpleguarekin toki- eta nazioartemerkatuan lotura duten alderdien betearazpena eta neurketa. 2019ko martxoan, Mundu Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, CEBEK, SEA eta ADEGI hiru euskal enpresa-elkarteekin batera, lankidetzaakordioa sinatu zuten, 2030 Agenda sustatzeko, industria-egitura enpresa-emaitzak lortzeko prestatzeko, jasangarritasunaren ikuspegitik.
Advantage Austria Erakunde-agenda amaitzeko, bisita egin zen Kapsch TrafficCom enpresara, Advantage Austria enpresa-sozietatearen eskutik. Kapsch TrafficComek garraiobiderako sistema adimendunen merkaturako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Euskadin duen inbertsioa I+Gko zentro bat da, Bilboko Iberdrola dorrean.Advantage Austria sozietateak harreman sendoa du Spri taldearekin, eta bere enpresei zerbitzuak ematen dizkie, inportatzaileak, banatzaileak eta merkataritza-ordezkariak bilatzeko.
digitalWorld
2019 iraila
Aire girotua arropan I majinatzen al duzu aire girotua arropan eraman ahal izatea? Bada adi irakurri jarraian datorren albistea. Sonyk, 'crowdfunding' kanpaina baten bidez, finantzaketa lortu du aire girotu eta berogailu gisa funtziona dezakeen eta pertsonek arroparen barruan (horretarako prestatuko kamiseta betan, adibidez) eraman dezaketen, gailu eramangarri bat sortzeko eta 2020. urteko martxoan abiatuko dela iragarri da. Gailu horren konpainiaren azelerazio-proiektu baten emaitza da. Sonyren First-Flight orria abiapuntutzat izanda, joan den uztailak 22an finantziazio kanpaina kolektibo bat abiatu zen beharrezko dirua lortzeko proiektua aurrera eraman ahal izateko. Enpresak, dagoeneko, 600.000 euro lortu ditu, eskatutako zifra gainditzen duena 66.000.000 yen, (546.000 euro gutxi gorabehera), bere gaitu eramangarria finantziatzea ahalbidetzen diona. Web orriaren arabera, tresna berri hau hurrengo urteko martxoan izango da eskuragai. Gailuak bere izena badu jada: 'Reon Pocket'. Aparailu honen garapenaren helburua da gorputzeko tenperatura erregulatzea kanpoko tenperaturaren aurre, neguan eta udan, web-ean adierazten duten bezala. Tenperaturaren gaineko kontrola 0 eta 45 gradu Celsiusen artean ezarri daiteke. Gailua berarekin batera saltzen den kamiseta batean sartzen da, poltsiko bat duena atzeko aldean, eta tenperatura adostu daiteke mugikorretik, aplikazio baten bitartez. Gailu hau bateragarria da iOS 13 eta Android 8 operatzaileekin. Bere bateriak 24 orduko iraupena du eta honen karga bi ordutan gertatzen da. Erabiltzen hasteko, erabiltzaileak 'Reon Pocket' terminala konektatu behar izango du kamisetaren barnean dagoen poltsikoarekin, Bluetootharen bitartez 'smartphone'-arekin konektatuko dena. Hau gertatu orduko, pertsonak bere ten-
peratura kontrolatu ahal izango du aplikazio esklusibo batetik bere gailu mugikorrean.
Bai aire girotua, bai berogailua
Gailua erabil daiteke bai aire girotua bezala udan, bai berogailu bezala neguan. Gainera, erabiltzaileak, behin gailua daraman elastikoa jantzi duenean, nahi duen arropa jantzi dezake gainean. Baina, nola lortu ote du Sonyk bere aire girotua modu autonomoan lan egitea? Erantzuna, Peltier eraginari esker. Korronte elektriko txiki bat da, beroa xurgatzeko gas dena, baita hori igortzeko ere, nahia berotzea bada. Sonyk ziurtatzen du Reon Pocket 13 gradu hozteko eta 8 gradu berotzeko gai dela. Sonyk gailu honen bi eredu aurkeztu ditu: bata oinarrizkoa eta beste estandarra, oinarrizko ereduan eta automatikoan erabil daitekeena eta gainera aire kopurua kontrolatu ahal dezakeena eta modu pertsonalizagarri bat duena ere. Gailu honen diseinua nahiko apala da. Terminala ez da nabari bere tamaina konpaktua dela eta, izan ere, 85 gramo pisatzen ditu, besterik ez. Honi esker, gailua elastikora atxiki daiteke ezer nabari gabe. Oraingoz, gailu hau garapen fasean eta finantziazio bilaketan dago kanpaina bukatu arte. Hala eta guztiz ere, esan bezala, 2020 martxorako eskuragai izango da Japonian. Prezioari dagokionez, eredu merkeenak 12.760 yen balioko du, hau da 105 euro; garestienak, berriz, 16.060 yen balioko du, 132 euro. Zein alde dago eredu batetik bastera? Bada garestienak, Reon Pocket Stardardek, eskuarekin airearen tenperatura eta kopurua kontolatzea ahalbidetzen du.
eWorld aldizkaria
13
14
eWorld aldizkaria
gameWorld
2019 iraila
Ohiko akatsak bideo-jokoen startupetan
F
2P Campus (Free To Play) azeleratzaile bat da, taldeei bideo-jokoen garapenerako arrakasta-aukerak maximizatzen diena. Aurtengo udan, Campusaren edizio berri bat egin da Gasteizen, eta zenbait adituk hitzaldi interesgarriak eskaini dituzten bertan. Aditu horietako bat Gerard Fernández izan zen. Fernández bideo-jokoen sektoreko ahots gaituetako bat da Espainian. Microjocs sortu zuen eta, ondoren, Digital Chocolate enpresan lan egin zuen. 2013an, ordea, Omidron sortu zuen, free-to-play bideo-jokoak garatzen dituen enpresa. Bere ibilbidean zehar, arrakastak eta porrotak ezagutu ditu. Hori dela eta, ekitaldian izan zuen parte-hartzea sektoreko edozein startupek egin ohi dituen akatsei buruz hitz egiteko aprobetxatu zuen.
Profesional onenak Giza kapitala sektoreko edozein enpresa biratzen den ardatzetako bat da. Aldi ezberdinetan, Gerardek enpresa ezberdinak sortu ditu eta adiskideen ondoan hazi da, baina denborak erakutsi dio talentu zuzena aurkitzea funtsezkoa dela. Ez da nahikoa soilik bikaina den jendea izatea, edota gaitasun handiak dituztenak, talde batean egokitzen ez badakite. Hautaketako irizpideak eta teknikak egon behar dira posible den giza-talde onena izateko eta proiektua konfiantza gehien duzun horiek aurrera eramateko, gaitasuna dutenak pertsona eta taldeak kudeatzeko.
Ardaztu produktuan, ez teknologian Sektorean lan egiten dutenak jokoak egitera dedikatzen dira, ez makinak. Teknologia garrantzitsua da, baina kontua da teknologia onena aukeratu
behar dela proiektu bakoitzerako eta ez hilabeteak xahutzea teknologia bat garatzen eta ondoren bideo-jokoa egiten. Bideo-jokoak garatzen dituzten teknologia nagusiek talde handiak dituzte tresnak sortu eta hobetzeko, garatzaileek erabil ditzaketenak, eta beti hobeto egingo dute.
Oreka “berritu” eta “hobetu” artean Gerard Fernándezek argi utzi zuen: ez da berrikuntza ezeztatu behar, baina arrakasta duten bideo-jokoen % 90 garapenak, egokitzapenak edo jada existitzen diren beste jokoen kopiak dira. Horregatik, batzutan eraginkorragoa da zentratzea dagoeneko dauden ereduak hobetzean.
Inbertsoreak eta aholkalariak, ezberdin Inbertsoreak eta aholkulariak ez dira gauza bera. Inbertsoreak garrantzitsuak dira, baina hori besterik ez dira, inbertsoreak, eta ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzen saiatzen dira. Inbertsore onez gain aholkulari onak egon behar dira ere, gidatzen, laguntzen eta zuzentzen dutenak.
Ez da zaletasun bat, negozio bat baizik Bideo-jokoen zale amorratu bat bazara eta egiten duzunak dibertitzen bazaitu, zorionekoa zara. Baina adi, orain negozio bat sortzen ari zara. Denbora eta baliabideak eman behar dituzu zure negozioa garatzen, kontaktuak egiten edo jazoeretara joaten. Dibertitu zaitez ere, baina ez ahaztu enpresa bat sortzen ari zalera eta enpresak errentagarriak izan behar direla.
Zure mugak ezagutu eta laguntza eskatu Zeurea den horretan oso ona izan arren, ez dakizu guztia. Kontziente izan behar zara zertan zaren onean eta zertan ez. Laguntza eskatu menperatzen ez dituzun arlo horietan; aholkua eskatu aholkulari eta inbertsoreei, delegatu eta bildu ezazu talentu onena aditua ez zaren eremu horietan lan egiteko.
Azkar testatu Oinarri digitala duen edozein negozioren oinarri bat da. Behin jokagarria den joko bat duzula, testa ezazu. Ezaugarriak eta hobekuntzak gehitzeari utzi eta erabiltzaileek zer dioten jakitera atera zaitez. Tresna ugari daude prototipoak testatzeko eta herrialde ezberdinetan egiten baduzu, gainera, feedback osoago bat lortuko duzu.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
15
16
eWorld aldizkaria
smartcityWorld
2019 iraila
Gobernuarean energiakontsumoa eskuragarri
N
afarroak ekipamendu autonomikoen kontsumoen berri ematen duen informazioatari bat atera du. buruz. Atari horretan, herritarrek kontsulta dezakete zenbat energia kontsumitzen duten ekipamendu autonomikoek, osasun-zentroek, kirol-zentroek eta abar. Horretaz gain, jakin dezakete ere zer eraikuntzak kontsumitzen duten gehien eta zenbat diru kostatzen zaien energia-gastu hori zergadunei. Tresna hori dagoeneko martxan dago, eta Nafarroako Gobernuak abiarazi du; beraz, lehen Autonomia Erkidegoa da ezaugarri horietako aplikazio bat txertatzen. Energia-atariak informazioa ematen du Nafarroako Foru Gobernuak kudeatzen dituen eraikin eta ekipamenduen energia-kontsumoari buruz, baita bere kutsadura-igorpenei buruz eta horiek gutxitzeko hartzen diren neurriei buruz ere. Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak azaldu zuen bezala, atariak “gardentasuna eta kontuen errendizioa erraztuko du eta funtsezko tresna bat izango da hiritargoak politika energetikoei buruzko kontzientzia izan dezan eta horiek balioetsi ditzan”.
Gardentasuna eta sentsibilizazioa Ataria www.sie.navarra.es webgunean aurki daiteke. Honen bitartez, Gobernuaren BEG (GEI, Gas de Efecto Invernadero) kontsumo eta igor-
penaren garapeneko informazioa kontsulta ahal izango da, baita arintze eta egokitze ekintzei buruzkoa ere. Web orri honek ahalbidetzen du Nafarroako Foru Komunitateko eraikin publikoen kontsumoen datu zehatzak ezagutzea; eraikin bakoitzaren BEGeko kontsumo eta igorpeneko garapenaren gaineko funtsezko informazioa ematen du ere. Horretaz aparte, horietako bakoitzean eraginkortasun energetikoaren inguruan hartzen diren neurriak azaltzen dira, nagusiki energia berriztagarrien txertaketa eta inguratzaile eta bero-sareen berriztapena ere. Hasiera batean esperientzia pilotua osatzen duten bost eraikinen inguruko informazioa jaso ahal izango da: Virgen del Camino Ospitala; Mendebaldeko Kontserbatorioa; Tajonar kaleko Eraikin Adimentsuetako bat; Leire kaleko Osasu Publikoko Institutua; eta Lodosako Osasun Zentroa. Ondoren, estaldura handitzen joango da eta eraikin publikoen ia ehuneko erdia kontuan hartuko da, foru edo udal titulartasunekoak barne. Atari energetikoak Inergyk garatu du. Informazio eta Kudeaketa Energetikoko Sistemak emandako datuaz elikatzen da, Nafarroako Gobernuko eraikin publikoen % 98an ezarrita dagoena. Kontabilitate, analisi, gainbegiratze eta planifikazio energetikoko sistema bat da, ondasun honen neurriak eta egokitzapeneko inbertsioak definitzea ahalbidetuko diona aldaketa klimatikoari eta eraginkortasun energetikoari.
Ataria Atariari begirada bat emanez gero, konturatzen gara Nafarroako Gobernuak % 1 jaitsi duela kontsumo energetikoa azken urtean. Alegia, iaz 159.265.120 kWh gastatu zituen eta aurten 156.408.848 kWh. Horrez gain, kontsumoaren bilakaera ere ezagutu daiteke hilabetetik hilabetera, urtarrila izanik kontsumo energetiko gehien behar duen hilabetea, neguaren garai latzena. Pixka bat areago joanez, ikus daiteke zein eraikuntza motatan behar den kontsumo energetiko handiena. Horrela, eritetxeak dira nagusi kontu honetan (% 47), bere atzean aurkitzen direlarik heziketa (% 16), bulegoak (% 8), Osasun Etxea (% 8), egoitzak (% 8)… Bukatzeko, zein eraikin diren gastu gehien egiten dutenak jakin daiteke. Atariaren arabera, Nafarroako Ospitala da lehena (31.672.200 kWh), Vigen del Camino Ospitala bigarrena (20.054.848 kWh) eta Reina Sofía Ospitala hirugarrena (10.093.015 kWh).
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
17
18
eWorld aldizkaria
trainingWorld
2019 iraila
BBF Fintech: ekintzailetza finantzetan
M
ondragon Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ-en bitartez) eta Bilboko Udala (Bilbao Ekintza udal-elkartearen bitartez), Dominion eta Absiderekin batera, berrikuntzako ekosistema-ekimen bat sustatzen ari dira. BBF Fintech, alegia. Era horretan, ekintzaile, startup eta finkaturiko enpresek sortutako enpresa-errealitate berriak sustatuko dituen baterako sorkuntzako ingurune bar erraztuko da. BBF Fintech Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatuta dagoen inkubagailu-azelaratzaile bat da, Bilbo Fintechean erreferentziazko gune gisa kokatzen duena. Fintech sektorean, finantza-ekintzak hobetzeko xedearekin aplikatzen da teknologia. Era horretan aplikazio, prozesu edo negozioen eredu berriak sortzen dira finantza-zerbitzuen industrian, eta publikoaren eskura ipintzen dira modu digital berrietan. Hiriak finantzen sustapenean erreferente bat izateko egindako apustu bat da, teknologia berriek irekitzen dituzten aukera berriak aprobetxatuz hurrengo urteetan hazkunderik handieneko sektore estrategiko bat izango den honetan. Bilbao Berrikuntza Faktoriak, Bilboko ekintzailetzako eta berrikuntzako ekosistema erreferente bezala, espazio berdin batean biltzen ditu heziketa unibertsitarioa (LEINN Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko gradua, Business Data Analytics eta MyGade-ekin) iniziatiba enpresarial berritzaileak dituzten pertsonen komunitate batekin, beharrezko baldintzak sortuz ikasketa, sorkuntza eta lankidetza modu natural batean eman daitezen beraien artean.
Ecosistema honetara batzeko izen-ematea hemen egin behar da: www.bbfaktoria.com/bbffintech
BBF Faktoria Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako proiektu aitzindaria da, Bilbon kokatua eta Mondragon Unibertsitateak eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Esparru berean eta era integralean, unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileak sustatzen dituzten pertsonen komunitatea hartzen ditu barne.
Finantzetan eta teknologian ekintzailetza sustatzeko ekimenak Bilboko deialdia ireki du BBFren 7 gako Hona hemen funtsezko 7 gako BBF proiektua ulertzeko: - Sustatzaileak: Mondragon Unibertsitateak eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalarekin elkarlanean. - Definizioa: Ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako gune bat da BBF. - Eredua: Hiru maila ditu: berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro aurreratu bat, unibertsitate bat eta enpresa berritzaileen gune bat. - Integrazioa: Hiru mailek sistema integratua osatzen dute, eta helburu, estrategia eta ekintza komunak dituzte. - Berrikuntza: Lankidetza-eredu estrategikoa (Mondragon Unibertsitatea + Grupo init), beste inon antzekorik ez duena. - Komunitatea: 11 enpresa berritzaile; 50 ekintzailek baino gehiagok sustatutako 30 proiektu, enpresa bihurtzeko fasean; eta 150 unibertsitate-ikasle, beren prestakuntza osatzen. Komunitatean, guztira, 300 pertsona baino gehiago daude. - Proiektu irekia: Gizarteari irekia, eta bereziki, enpresa-ehunera irekia. Leku berean, unibertsitate-prestakuntzaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloetako beharrak betetzeko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
19
20
eWorld aldizkaria
2019 iraila
trainingWorld
Laguntzen du
76,4 milioi euroko mozkina LABORAL Kutxarentzat
L
ABORAL Kutxak azken ekitaldietako ibilbide positiboari eutsi dio 2019ko lehen zatian, eta emaitzak pixka bat hobetzea ere lortu du ingurune zail honetan. Izan ere, interestasa negatiboek eta kreditua suspertzeko lehiak finantza-marjinak zabaltzea zailtzen dute, eta bere horretan jarraitzen du, beraz, banku-negozio tipikoan emaitzak sortzeko mugaketak. Alabaina, testuinguru zorrotz horretan ere, 2019ko lehen sei hilabeteetan metatutako mozkin garbia 76,4 milioikoa izan da, % 0,9ko hazkundea tarteko. Era berean, negozio agregatuaren guztizko bolumenak 1.343 milioi euroko hazkunde garbia izan du seihilekoan; hau da, % 3,92 hazi da joan den abendutik hona. Kaudimen- eta likidezia-mailek oso altuak izaten jarraitzen dute, % 18,38ko CET1 ratioak eta % 71,10 LTD ratioak erakusten duten bezala. Berankortasun-tasak beherako bidean jarraitu du eta % 4,14an dago, sektorearen batez besteko mailatik (% 5,65 maiatzaren amaieran) oso behera. Interes-marjina 122 milioikoa izan da, 2018ko aldi berean baino % 2,12 txikiagoa. Errentamenduen kontabilitateari buruzko NIIF16 araudi berriaren inpaktua eta Euriborraren bilakaerak hipoteka-zorroan izan duen eragina dira, hein batean, jaitsiera horren eragileak. Entitateak gestioan erabili ohi duen zuhurtasunirizpideei eutsiz hartu dituen neurrien artean aipa daiteke zorroko errenta finkoen erosketak muga-egunera sailkatu izana. Horren ondorioz, nabarmen murriztu da seihilekoko finantza-eragiketen emaitza. Komisioengatik lortutako 51,5
milioi euroak eta dibidenduen eta beste finantza-eragiketa batzuen kontzeptupean lortutako 26,5 milioi euroak bilduta, marjina gordina 200,1 milioi eurokoa izan da, 2018ko ekainean lortutako zenbatekoa baino % 5 gutxiago. Kostuak efizientziaz kudeatzen jarraitzen du LABORAL Kutxak. Adibidez, administrazio-gastuak 110,6 milioi eurokoak izan dira, 2018ko epealdi berean baino % 2,1 gutxiago.
Eraldaketa digitala Joan den ekainean burutu da Zabaltek proiektuaren azken etapa; hau da, aplikazio nagusiak mainframe ingurunetik ingurune irekira aldatzeko proiektuaren azken etapa. Arkitektura berri horri esker, LABORAL Kutxak berme osoz egingo die aurre eraldaketa digitalak ekarriko dituen erronka teknologikoei eta negozio-alorrekoei: garapen-denborak eta kostuak murriztu egingo ditu, informazioaren gestioa optimizatu egingo du eta Open Businessek sortzen dituen ekosistema berrietara doituko du plataformen integrazioa. LABORAL Kutxak 414.000 bezero aktibo ditu online bankan, eta nabarmentzekoa da terminal mugikorraren erabilera gero eta handiagoa. Gorako joera horixe bera ikusten da berehala emateko DISPON maileguen kontratazioetan. Finantzaketa-mota horretan, kanal mugikorrak guztizkoaren % 40 hartzen du dagoeneko. Eta erosketak finantzatzeko zerbitzuari dagokionez, geroratutako ordainketen % 63 terminal mugikorraren bidez kudeatzen da. Ordainbide mugikorrari dagokionez, hilero 100.000 eragiketa burutzen dira. LKPay aplikazio esklusiboak bi bide eskaintzen ditu ordainketak egiteko, NFC eta Bizumen P2P, azken honek dagoeneko 128.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, urtetik urtera % 83 hazita. Ordainbideen proposamena osatzeko, Apple Pay ordainbide mugikorra ere eskaintzen du entitateak joan den abendutik aurrera. Ordutik hona, ordainketa mugikorrez egindako eragiketak laukoiztu egin dira. Eta berrikuntzaren eta garapen berrien esparruan, ezbehar digitalaren zerbitzua jarri du abian berrikitan LABORAL Kutxak: aseguruen onlineko atalera sartuta, negozioan edo etxean gertatutako ezbehar baten berri eman ahal izango da. Eta beste informazio ugari ere, horrekin batera: lanen egutegia, peritu eta konpontzaileekin harremanetan jartzeko bidea, parteaz arduratu den gestorearekiko mintzakidetza eta beste.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
21
22
eWorld aldizkaria
2019 iraila
trainingWorld
'Ikasi Gurekin', Mondragonen
M
ONDRAGONeko lan-atariak (MONDRAGON People) atal berri bat ireki du azkenaldian, Ikasi Gurekin. Horren bitartez, atxikita dauden kooperatibek 46 laneskaintza eskaintzen dituzte heziketa dualean. MONDRAGON People-ek urte bat baino gehiago darama martxan eta erreferentziazko ataria gisa finkatu da. Bertan, kooperatibek bere marka enplegatzaileak erakusten dituzten eta gaur egun 145 lan-eskaintza ireki aurki daitezke. Orain, lan-eskaintza hauez gain, Ikasi Gurekin atala kooperatibetara talentua erakartzen saiatzen da ikasi eta lan egiteko aukera eskainiz, bai lanbide-heziketako ikasleei, bai unibertsitatekoei, bai graduondokoei. Nahiz eta oraintxe bertan ikasketako eskaintzen gehinegoa MUko ingeniaritzako master dualetarako izan, helburua handitzea da eta eskaintza oso bat izatea, biltzen dituena graduak eta master dualak, lanbide heziketako praktikak, gradu edo master amaierako proiektuak, eta doktoratuak, bai MUrenak, bai kooperatibentzat gako diren beste zentro hezitzaileenak ere. Xedea honakoa da: alternantziako heziketa edo heziketa dualaren garrantzia azpimarratzea, non MONDRAGON aitzindaria den. Izan ere, 3.500 ikaslek ikasketa eta lana aldizkatu dute azken bost urteetan eta 1.557 ikaslek praktikak egin dituzte enpresetan.
sarbidea edukitzeko. 1956an Eskola Profesionaleko bost ikaslek MONDRAGONeko lehenengo kooperatiba sortu zuten. Orduz geroztik, prestakuntzaren eta enpresaren arteko hurbiltasuna bere DNAn dago. Dual jaio ziren, eta dualak dira. Ikasteko eta lan egiteko aukera eskaintzen dute, lanbide heziketako ikaslea izanik, zein unibertsitatekoa edo gradu ondokoa. Programa dualak, praktikak, gradu edo master amaierako proiektuak eta doktoretzak eskaintzen dituzte. MONDRAGONen gaur egun 80.000 pertsonatik gora dira mundu osoan barrena. MONDRAGON osatzen duten 98 kooperatibetakoren batean ikasi eta lan egin ahalko da, oso sektore ezberdinetan liderrak diren kooperatibetan hain zuzen ere, hala nola automobilgintzan, makinaerremintan, banaketan edo finantzetan.
MONDRAGONeko laneko kateak 'Ikasi Gurekin' atala estreinatu du
Prestakuntza esperientzia desberdina Ibilbide profesioanalari bultzada ematea posible da MONDRAGONeko prestakuntza dualarekin. Alternantzia bidezko prestakuntza, ikasiz eta lan eginez esperientzia lortzeko eta lan mundurako
Praktikatu eta lortu esperientzia erreala MONDRAGON Korporazioa sektore desberdin askotako kooperatiba liderren ekosistema bat da, eta bertan ikasketa dualak egiteko aukera izango da. Automobilgintzako edo makina-erremintako kooperatiba industrialetatik hasi, eta zentro teknologiko, finantza edo banaketa sektoreraino, aurki daiteke talentuaren ekarpena egiteko eta hura garatzeko tokia. Heziketa dualeko 100 bekak ondorengo kooperatibetan egingo dira: Abantail, Copreci, Danobatgroup,Fagor Arrasate, Fagor Ederlan Group, Fagor Electrรณnica, Erreka, Domusa, Ikerlan, Kide, IK-4 Ideko, Loramendi, Maier, Mondragon Assembly, Orbea, Ulma Packaging, Ulma Handling Systems eta Ulma Embedded Solutions. 4.0 Industriako etorkizuneko lanbideekin harremana duten programak dira eta heziketa dualeko 100 beka eskaintzen dira Goi Mailako Eskola Politeknikotik: Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa; Potentziako Energia eta Elektronika; Ingeniaritza Industriala; Berrikuntza Enpresariala eta Proiektuen Zuzendaritza; Robotika eta Kontroleko Sistemak; Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Konputazioa Lainoan.
trainingWorld
2019 iraila
A
nder Etxeberria MONDRAGON Koorporazioko Hedapeneko zuzendaria da. MONDRAGON Korporazioan urtero 2.000 bisita jasotzen dituzte mundu osotik kooperatiben funtzionamendua ezagutzeko, eta Anderrek azpimarratu du nazioarteko bisitariak gehien harritzen dituena honako hau dela: “modu kooperatiboa ez dela ezaguna eta ez dagoela agintari publikoen agendetan”. Anderren arabera, kooperatibak gizartearen hobekuntzarako tresnak gisa ulertzen ditugu, nagusiki kalitateko lanpostuen sorreraren bitartez. MONDRAGONen laneko kooperatibak gara; pertsona bazkideek egunetik egunera ematen dutena beren lana da. Kontu garrantzitsuenak bileretan erabakitzen dira, bakoitzak bere boza du, eta ordainsari altuenaren eta baxuenaren arteko aldea erlatiboki oso txikia da”. Anderrek bisitari atzerritarrei atentzioa gehien deitzen diena azaltzen du ere: “Bisitatzen gaituzten pertsonen gehiengoak zertxobait badaki MONDRAGONi buruz. Politika, unibertsitate, enpresa edo kazetaritza arloetatik datoz eta zerbait ikasi zuten, irakurri zuten edo bideoren bat ikusi zuten horri buruz. Asko harritzen die esperientzia hau indarrean egotea hain gutxi kooperatiboa den mundu batean, era kooperatiboa ezezaguna izatea eta ez egotea agintari publikoen agendetan”. Etxeberriak bisitari horien zalantza ohikoenak azaltzen ditu ere: “Iristen direnean, galdera nagusia da zer egin behar duten antzeko zerbait sortzeko beren komunitatean, erregioan edo herrialdean. Ohikoak dira ere zalantzak zein modutan gauzatzen direnari buruz lankidetzak kooperatiben artean, zuzendariek alde egiten al dutun beren ordainsariak beste enpresetan baino baxuagoak izanagatik (gaur egun munduan buru den ikuspuntua dela eta), nolakoa den partaidetza bileretan…
Kooperatibismoaren etorkizuna Ander Etxebarriak gure mugetatik at kooperatibismoak duen etorkizunaz badu bere iritzia: “Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasate-Mondragonera 1941ean iritsi zen, baina lehen enpresa ez zuten 1956era arte ireki. Hau da, 'sirimiri'ko urteak eta urteak daude bitartean; aktibismoko urteak, bereziki gazteekin. Horrela, gure esperientzia kooperatiboan, kooperatibak behetik gora sortu dira. Hau horrela iza-
nik, munduko toki askotan dagoen legeria eta kultura kooperatiboaren faltarekin, ez dugu modurik aurkitzen gure filialek izaera kooperatiboa izateko. Zentzu honetan, egiten duguna da laguntzea, hedapen kooperatiboaren bitartez, entitateei beren herrialdeetan kooperatiben sorkuntza sustatu nahi dutela. Horrela, kooperatibak sortu ziren eta sortzen ari dira gure esperientzia kooperatiboaren inspirazioari esker; baditugu adibideak Holandan, Brasilen, Frantzian, Ingalaterran, Estatu Batuetan, Indian… Desberdintasuna hazten dihoan mundu batean, eredu kooperatiboa geroz eta beharrezkoagoa da”. Honi lotuta, MONDRAGONEK mantentzen al ditu bere identitate kooperatiboaren zeinuak, denborak aurrera egin izan duen arren eta globalizazioa kontuan izanda? Bada Etxeberriak honakoa dio: “MONDRAGONeko kooperatibetan, lehen eta orain, lana biltzen da, kide bakoitzak boz bat du, ordainsari ezberdintasuna txikia da eta aurrera egin nahi da oso ondo sustraituta dauden ingurune horietatik aurrera. Horren adierazpenak, ziuraski, nabariagoak izan dira iraganean, non dena egiteke zegoen herrialde honetan, baina uste oso berdinarekin jarraitzen da. Horren adierazle dira parte garen komunitateetan eremu ezberdinetan egiten diren ekintzak, haragoko ekintzak (Mundukideren bidez, nagusiki) edo erreskateko operazio handia kooperatiba handienetatiko baten krisialdian zehar.
23
Laguntzen du
Eredu kooperatiboaren garrantzia
eWorld aldizkaria
24
eWorld aldizkaria
healthWorld
2019 iraila
'Bite away', hantura eta ziztaden aurka
M
ibeTec fabrikatzaile alemanak produktu sanitario berri bat aurkeztu du azkuraren, minaren eta hanturaren tratamendurako, intsektuek egindako ziztadetan. Konpainiaren arabera, sintomak askotan guztiz baretu daitezke produktua azkar erabiltzen bada. Produktuaren izena Bite Away da eta hainbat intsekturen eta ziztadek sortu ohi dituzten ondorioei aurre aegiteko gai da. Intsektu horiek dira, esate baterako, eltxoak, liztorrak, erleak, kuruminoak edo ezparak. Konpainiaren esanetan, sintomak askotan guztiz lasaitu daitezke Bite Away intsektuaren ziztadaren ondoren segituan erabiltzen bada. Horregatik, tratamendua ahalik eta azkarren hasi beharko litzateke erasoa jaso duen gorputz-atalean. Hala eta guztiz ere, posible da ere erresumina azkarrago baretzea produktua zenbait denbora pasa eta gero erabiltzen bada. Bite Away boligrafoa eskuragai dago farmazietan eta substantzia kimikorik gabe funtzionatzen da, soilik beroa 51ÂşC-tan gutxi gorabehera kontzentratuz azalaren gain. Bite Away erabil dezakete emakume haurdunek, pertsona alergiadunek eta autoadministrazioa egin daiteke 12 urtetik aurrera.
Nola erabiltzen den Bere aplikaziorako aski da boligrafoaren zeramikako kontakturako azala ziztadaren edo hozkadaren gainean jartzea eta arinki presionatzea bi botoietako bat. Ezkerreko botoia sakatzen bada, hiru segundotan zehar berotuko da eta eskuinekoa sakatzen bada, bost segundotan zehar berotuko da.
Gailua ez da denbora guztian sakatu behar. Gomendatzen da ezkerreko botoia erabiltzea lehen erabileran eta azal sentikorra duten pertsonetan. Eskuineko botoia erabiltzea gomendatzen da erabilpen erregular batean. Behin gailuak 51ÂşC-tako berotasuna lortu duela, LED argi bat pizten da, itzaliko dena behin aparailua automatikoki deskonektatu denean, aukeratutako aplikazio-denbora pasa eta gero. Beroketa fasearen hasieran eta tratamendu amaieran seinale akustiko bat igortzen da. Beharrezkoa den kasuan tratamendua behin baino gehiagotan errepika daiteke intsektuaren ziztada edo hozka berdinaren gain. Pazienteak soilik bi minututako etenaldia errespetatu behar du aplikazioen bitartean. Ordu batean ezin dira 5 aplikazio gainditu azaleko zonalde berdinean.
Berrerabilgarria MibeTec-ek adierazten du gailu honen abantail nagusia berrerabilgarria dela da, paketearen barne datozen pilak ordezkatuz behin hauek agortu direnean. LEDaren hiru keinuk eta hiru txituk abisatuko diote kontsumitzaileari pilak aldatu behar dituela beste berri batzuengatik produktua erabiltzen jarraitu nahi badu. Horretaz aparte, bere tamaina txikiak, boligrafo baten antzekoa, gailua edozein tokitara eramatea ahalbidetzen du. Bite Away udaran erabiltzeko gailu perfektua da, baita oporrak toki exotikoetan egiten badira. Jakina da intsektuen ziztadak ohikoagoak direla garai eta toki hauetan eta erraz eraman daitekeen aparailua izanik, ez dago eragozpenik batek uneoro bere gain badarama. Boligrafo adimentsu honek 300 aplikazio iraun ditzake pila joko berarekin eta parteka daiteke ere.
Albo ondoriorik? Intsektuen ziztadek sortutako hazkura eta hanturak tratatzeko erabiltzen diren beste krema, gel edo pilulekin alderatuta, Bite Awayk ez du inolako substantzia kimikorik. Pertsonak minari dion tolerantziaren arabera, honen erabilpenak molestia txiki bat eman lezake kontzentratutako beroarengatik. Azal sentikorra duten pertsonek honen gorritasuna soma dezakete behin gailua erabili eta denbora tarte txiki batean zehar. Oso urriak diren kasu batzuetan, erabiltzaileek azalaren narritadura esperimenta dezakete. www.bite-away.com
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
25
26
eWorld aldizkaria
2019 iraila
blockchainWorld
Blockchainen abantailak
A
ro digitalaz geroztik, erakundeak beren funtzionamendu-eredua hobetzeko moduak bilatzen aritu dira teknologiaren azpiegitura modernizatuz. Berrikuntza ahalbidetzen duten prozesu konplexuak sinplifikatzeko gai izatea da motibazioa teknologia modernizatzeko. Gaur egun, erakundeek Adimen Artifiziala (AI), Gauzen Internet (IoT), errealitate murgilaria eta baita informatika kuantikoa ere izango dute. Laugarren Industria Iraultza iritsi da, eta erakundeek berritzeko beharra ulertu dute, etenda ez geratzeko. Hazkunde handiko erakundeek modu erasokorrean inbertitzen dute eta aldaketetara zuzendutako berrikuntzaren ikuspegitik ikuspegi desberdina hartzen dute. Baina blockchain teknologiarekin, liderrek teknologiaren benetako balioaz konturatzeko erronka dute.
Exekutiboaren ikuspegia Blockchain-ekimen handiak eta aurreratuak gainbegiratzen dituzten exekutibo askok teknologia hau datuak partekatzeko mekanismo gisa azpimarratzen dute. Hala ere, erronka da eragiketa eta negozio anitzak biltzeamerkataritza-katean zehar. Ondorioz, erakunde askok beharrezko alderdien kopuru txikiena mahai gainean jartzea aukeratzen dute, alderdi osagarriak zabaldu aurretik, itxaropenarekin, hasierako kasuek etorkizunean beste alderdi batzuekin bat egiteko pizgarria izan dezaten. Harremanak eta antolaketa-egitura direla eta, azpiegitura arrunten operadoreek eta merkatu osoko lankidetzaplataformek espazio horretan arrakasta izan dezakete. Badira kasu asko non jendeak biltegi komunak, erregistro sistema arruntak, direktorio komunak eta negozio ekosistema batean alderdi desberdinen arteko koordinazioa behar duten...
Blockchain datu-basearen arkitektura-teknologia da eta, bereziki, edonori gaitasuna ematen dio bezero batetik bestera berrerabil litezkeen azpiegitura komun baten gainean. Teknologia honen bidez egia partekatutako iturri hau sortu ondoren, orduan antolakuntza gurutzatuen fluxuak nabarmenki errazteko gaitasuna ere sortzen da.
Produktibitatea eta kalitatea hobetzea Blockchain-ek alderdi guztiei transakzioen liburu partekatua eskaintzeko gaitasuna ikusita, edozein aktiboren eta lotutako jardueren trazabilitate osoarekin, erakundeek ezin dute ikuskaritzakostuak murriztu, baizik eta sortzen ari diren datuekiko konfiantza-maila igo, datuak eskuz balioztatu beharrik izan gabe. Gaur egun asteak betetzen dituzten eskuzko egiaztapenak egiten dituzten prozesuak azkartu daitezke informazio garrantzitsu guztia duen agiri banatu baten bidez. Blockchain teknologia AI eta IoT bezalako teknologia berrietan lotzeak denbora errealean datuak biltzeko eta prozesatzeko aukera ematen du, betetze orokorra hobetzeko. Blockchain-ek datuen kudeaketa hiru arlo nagusitan hobe dezake: datuen jatorria eta zehaztasuna aktibo digitalen inguruko informazioa hobeto jakitean eta datuekin batera; datuen manipulazio erraza identifikatzea; eta datuen agregazioa eta antolaketa, blockchain-ek datuen iturri bakar batetik denbora errealean datuak partekatzeko aukera ematen baitu.
Datuen segurtasuna Ikerketa berrien arabera, datuen segurtasun eskasak 5,2 bilioi dolarreko kostua izan lezake enpresetan hurrengo bost urteetan. Blockchain teknologiak datu militarrak partekatzeko eta gordetzeko ingurune seguruagoa sortzen duen maila militarreko kriptografia erabiltzen du, datuen urraketa arriskua murriztuz kalteak gertatuz gero. Blockchain teknologiak mundu errealeko ondasunen eta aktibo digitalen jabetza digitala ahalbidetu dezake, jabetza intelektuala eta datu pertsonalen profilak hobetuz, elementuaren historia edo egungo egoera egiaztatu beharrik gabe.
Ordainketak Blockchain teknologiak partekatutako datu-iturri bakarra erabil dezake ordainketak zehatzak direla ziurtatzeko eta ordainketak eskuz ikuskatzeko. Kontratu adimendunekin, ordainketa horiek automatizatu daitezke, prozesu osoa arrazionalizatuz, beharrezkoak ez diren prozesatzeko kostuak kenduz.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
27
28
eWorld aldizkaria
2019 iraila
startupWorld
Hogei urtekoak eta milioidunak 8
00 milioiko aberastasuna bildu dute. Unibertsitatea bukatu gabe utzi zuten lehen urtean, beren 'startup'a sortzeko. Beraz, ez zuten unibertsitateko urte bat ere amaitu. Henrique Dubugras eta Pedro Franceschi dira, 23 eta 22 urtekoak, hurrenez hurren, eta Silicon Valleyko eskarmentu handiko pertsona baten esperientzia lortu dute dagoeneko; baita haren aberastasuna ere. Brex-en fundatzaile eta exekutibo nagusiak dira. Brex teknofinantzetako enpresa berri bat da, duela gutxi 2.600 milioi dolarretan balioztatua (2.300 euro inguru) eta hasiera ezohiko samarra izan zuena. Dubugrasek 14 urte besterik ez zituen bere lehen konpainia sortu zuenean, Interneteko bideo-joko baten garatzailea. Hori ixtera derrigortua izan zen patenteen arau-hausteko abisuak jasotzeagatik. Handik gutxira, Franceschirekin elkartu zen beste enpresa bat sortzeko: Pagar.me ordainketa-prozesadorea 150 langile izatera iritsi zena, 2016an saldu zuten arte. Biek Stanfordeko Unibertsitatean izena eman zuten, baina lehen urtea amaitu baino lehen hori utzi eta beste enpresa berri bat sortu zuten: Brex. Brex-ek bere lehen produktua iaz sartu zuen merkatuan. Dagoeneko fintech gogokoena bihurtu da, bere fundatzaileak ekintzaile aberatsenen taldera eramanez, gutxienez paperaren
gain. EquityZen-en analisi baten arabera, Burtsan debutatu ez duten firma teknologikoen akzio merkatu bat, beren partaidetzak konpainian 430 milioi dolar balio dute bakoitzak, orotara 800 milioi euro. Ekintzaile brasildar hauen hazkundea azkarra izan da Silicon Valleyko estandarrentzat ere, non Stanford uztea startup bat sortzeko ia klixe bat da. Brex, duela bi urte sortuta, mila milioika dolarren balioztapen azkarrena lortu duten konpainia estatubatuarren artean kokatzen da, Uber Technologies Inc. edo Lime eta Bird Rides Inc. adarbakar patineteekin batera.
Bi gazte brasildar hauek nerabe zirenetik hasi ziren finantzen munduan mugitzen 2017an Brex-ek 25 milioi dolarretako balio bat zuen, PitchBook-en datuen arabera. Finantziazioko azken errondak bere balioa 2.000 milioi dolarretan finkatu zuen. Konpainiaren produktu gakoa hau da: kreditu txartel bat startup-entzat eta bere langileentzat denbora errealeko datuetan oinarritzen dena, kredituen kalifikazio tradizionalen ordez. Brex-en balioztatze ikaragarriaren katalizatzaileetako bat, bere fundatzaileen arabera, beste negozio batzuetara hedatzeko duen ahalmena da. Firmak duela gutxi kreditu txartelak sartu ditu komertzio elektronikoko firmetan eta bizitzaren zientziako konpainietan. Startup-entzako txartelez gain, Brex-ek esan du enpresa handiagoei ere zerbitzu emango diela, ordainsariak neurrira eta gastuen administrazioko txartelak eskainiz. Dubugras baieztatu zuen Brex-en komertzio elektronikoko negozio berriak bere diru-sartzeen heren bat osatzen dutela. Aipagarria da ere teknofinantzetako prodijio bat den beste gazte bat, Max Levchin, 23 urterekin PayPal Holdings bihurtu zen konpainia bat sortu zuena, Brex-eko inbertsore bat dela. Berdin-berdin Peter Thiel, PayPaleko beste fundatzaile bat, eta hazkunde digitaleko funts Kleiner Perkins eta Ribbit Capital.
publizitatea
2019 iraila
eWorld aldizkaria
29
30
eWorld aldizkaria
2019 iraila
startupWorld
“Enpresa oso ibilgailu indartsua da mundua aldatzeko”
A
drián González bere belaunaldi osorako eredutzat har daitekeen gazte horietako bat da. 23 urterekin besterik ez, AboraWorldeko fundatzaile eta negozio-nagusia da. ABORA, mundu osoan zehar banatuta dauden startup txiki asko dituen enpresa bat da. Negozioa 2016an sortu zen, LEINN Nazioarteko graduaren barneko proiektu baten parte gisa eta, egia esan, orain arteko emaitza oso ona izan da. Hain da horrela, ezen beraien startupetako bat, OxRiders, hirugarren finalista izan zen Global Student Entrepreneur Awards 2019-an (GSEA). Elkarrizketa honetan, Adriánek kontatzen du AboraWorld zer den eta nola lan egiten duten. Gainera, lan-munduarekin lotura duten hainbat gairi buruz duen ikuspegi pertsonala azalduko digu. Zer sentitu zenuten Global Student Entrepreneur Awards 2019ko (GSEA) hirugarren saria jasotzean? ABORAren proiektuetako bat, OxRiders, izan zen saria jaso zuena eta sentsazioa oso ona izan zen, izan ere inoiz ez genuen estilo honetako ezer irabazi eta itxaropenik gabe aurkeztu ginen, baina finalaurreko eta finalari esker, kontu-
ratu ginen toki bat izan genezakeelaz eta azkenean hirugarrenak geratu ginen finalean. Zer da AboraWorld? AboraWorld LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Nazioarteko karreran geundenean sortu genuen enpresa bat da. LEINN Nazioarteko lehen belaunaldia izan ginen eta gure ibilbidea Txinan hasi zen, Shangain, 2016an. Han talde bat osatu genuen, osatua txinatar jatorriko bi pertsonez, Armeniako batez, Costa Rica, Egipto eta Euskal Herrikoak, eta azkenean kultura anitzeko talde bat bildu ginen, lau urteren bitartean enpresa bat sortu behar genuenak. AboraWorld enpresa nagusi bat bezala da eta bere baitan enpresa ezberdinak ditugu, BeMonkeys edo OxRiders esate baterako, produktura dedikatzen diren startupak direla. AboraWorld mundu osoan zehar banatuta dauden 10 pertsonek osatzen dugu. Gure helburua karreran zen lau urtetan enpresa jasangarri bat sortzea, fakturazio-, etekin- eta bestelako maila batzuekin. AboraWorlden bidez guk startup txikiagoak ditugu. Azkenean, AboraWorld enpresa bat da, pertsona-talde bat, eta horren barne enpresa txikiagoak daude.
“Taldeko lana eta malgutasuna dira gaur egun enpresek gehien aintzat hartzen dituzten balioak” Zein enpresa mota dituzue? Nagusiki, sortzen ditugun enpresa guztiak edo sortu nahi ditugunak balio bezala izan behar dute teknologikoak izatea, edo oinarri teknologikokoak, jasangarriak izatea eta inguruneari minik ez egitea, eta nobedadea eta berrikuntza ekartzea. Oraintxe bertan, gehien bideratuta gauden sektoreak dira aholkularitza ekintzailetzarako Estatu Batuetan, mugikortasun jasangarria, OxRiders-en kasuan bezalaxe, eta telefono mugikorrak eta osagarriak, BeMonkeys-en bezala.
startupWorld
Nola lan egiten duzue? Guk lan egiteko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, barneko ideia bat dago, enpresako norbaiti otutzen zaiona, adibidez zerbait sortu pentsatuz moto elektrikoetan merkatua dagoela… Startupak sortzeko edo erakartzeko beste modu bat da Europan aplikatzea atzerrian arrakasta izan duten ideiak, herrialde ezberdinetan egon izan garenari esker. Eta azkenik, beste modu bat da berezko ideia bat izan duen kanpoko jendeari lagundu talde txiki bat sortuz ABORAn. Zein filosofia dago AboraWorlden atzean? Guk atsegin duguna da mundu guztiari aukera ematea da, ez dugu ezerengatik diskriminatzen. Askotan erabiltzen dugun esaldi bat da “everyone’s the right to flourish”, mundu guztiak daukala loratzeko eskubidea. Bestalde, nazioarteko enpresa bat izanik eta mundu osoko jendea izaki, kultura guztiak errespetatu eta beti horiek lotzen saiatzea, kultura bakoitzaren onena atera ahal izateko, bata bestearen aurka ipini gabe, askotan gertatu ohi den bezala. Zein abantaila ditu enpresa kultura aniztun batean lan egiteak? Nik uste dut ideia eta iritzien aniztasuna nahiko handiagoa dela enpresa lokaletan baino. Adibidez hori ikusten da mundu osotik ideiak harrapatzeko daukazun moduan; hau da, “ikusten ari gara Txinan sektore hau asko garatzen ari dela eta zuzenean merkatu europarrara pasatzen dut”. Txinako norbaitek hori egin lezake. Hori faktore gako bat da. Ezberdintasun handiena dago enpresa egiteko moduan Ekialde eta Mendebaldearen artean, Europan eta Asian, guztiz ezberdina dela. Orduan, aberastasun kulturala plus bat da. Gai bat ikusteko modu asko daude, ikuspuntu zabal handi bat dago. Zergatik laguntza hau ekintzailetzari? Gu, batez ere LEINNen, konturatu baikara ekintzailetza mundua aldatzeko moduetako bat dela. Nik uste dut enpresa ibilgailu oso indartsu bat dela mundua aldatzeko. Guk enpresa txikiak sortzen ditugu eta uste dugu beraien bitartez mundua alda daitekeela. Beraz, ekitea giltza da horretarako pauso txikiak emanez. Nolakoa da zuretzat hautagai onena lanpostu batetarako? Uste dut alka akademikoaz aparte, beti garrantzitsua dena ingeniari bat bilatzen baduzu, adibidez, hobe delako ingeniari izatea, orain, gaur egungo hezkuntza sistamagatik oso pertsona gutxik dauzkaten gaitasun batzuk bilatzen direla, hots, taldeko lana eta malgutasuna, hau da, enpresa dagoen egoerara egokitzen jakitea eta ahalik eta etekin handiena ematea, ez gauza bakar batean sailkatzea. Ez pentsatu “nik aplika-
2019 iraila
zioak egiten dakit eta egingo dudan gauza bakarra da”. Ez. “Nik aplikazioak egiten dakit, baina bideoak egiten ikas dezaket…”. Erabilgarritasun hori eta gauza berriak geiten ikasteko jakin-mina, nire ustez, funtsezkoak dira. Mundua oso azkar aldatzen da eta duela 15 urte ikasi zenuen karrera batek ez zuen eskatzen gaur egun eskatzen duena. Jakin-nahi eta ikasteko gosea balio oso garrantzitsuak dira. Zer aholkatuko zenieke negozio bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei? Batez ere, beraiengan sinistea. Guri esaten ziguten oso gazteak ginela negozio bat ekiteko eta hori oso arrunta da, baina ABORA sortu ondoren, hiru herrialdetan talde oso bat mantendu eta gero, startupekin, inbertsioekin, konturatu gara norberak bere buruan sinistu behar duela, gogor lan egin eta batik bat, pazientzia izatea. Sei hilabetetarako estrategia bat sor dezakezu, baina orokorrean estrategia hori bikoizten da denboran eta zure buruari galde diezaiokezu zer ari zaren gaizki egiten, baina azkenean, pazientzia izan behar da eta zugan sinistea. Noraino iritsi nahi duzue ABORArekin? Guk ABORArekin sortu dugun enpresa-ereduan sinisten dugu. Startup berriak sortu nahi ditugu, oraintxe bertan ditugunak zaintzen ditugun bitartean, jende-kopuruan hazi eta, batez ere, ideiak dituzten pertsonak ezagutu eta lagundu. Beraz, ez dugu pentsatua lau urtetan bukatzea, proiekturako eskatzen ziguten denbora-epea, horretarako urte bat geratzen zaigula, eta aurrera jarraitu nahi dugu, daukaguna finkatuz eta gauza berriak sortuz, batik bat talentu berria erakartzen, eta ez diot oraingoz amaierarik ikusten honi. Bakarrik hazten jarraitu eta noraino iristen garen ikusi. www.aboraworld.com
eWorld aldizkaria
31