Laguntzen du
0006. zkia.
doakoa
2019ko apirila
gadgetWorld
digitalWorld
gameWorld
appWorld
startupWorld
Nubia Alpha: mugikorra eskumuturrean
Movistar Car, gidari konektatua
Days Gone, biziraupen beldurgarria
Plastiko-kontsumoa ezagutzeko app-ak
Mapsa: Hagunen kooperatiba
Blockchaina, XXI. mendeko dirua Blockchain. Ziur aski, entzun duzu noizbait termino hau, eta ez diozu jaramon handiegirik egin. Baina blockchaina modan ipintzen ari den kontzeptu bat da eta zerikusi handia du ekonomiarekin. Are gehiago, ekonomian iraultza bat sortzear dago. Blockchaina txanpon birtualaren atzetik dagoen teknologia da. Besteak beste, transferentziak ziurtasun osoz egitea ahalbidetzen du, oso kodifikazio sofistikatu bati
esker. Enpresa baten kontabilitate-liburuarekin konpara daiteke, non erregistratuak dauden diru-mugimendu guztiak. Baina kasu honetan, izaera digitaletako liburu bat da. Gainera, transferentzia hauek ez dute bitartekorik behar informazioa egiaztatu eta onartzeko; aldiz, nodo independentetan (erabiltzailetan) banatua dago, eta horiek dira erregistratu eta baliozkotzen dutenak. Ho-
rrela, behin informazioa sartuta dagoela, ezin izango da ezabatu. Funtsean, blockchainak bitartekoak kentzen ditu, eta kudeaketa guztia deszentralizatzen. Prozesuaren kontrola erabiltzaileena da, eta horiek dira milioika nodozko banku handi bat osatzen dutenak. Horietako bakoitza partaide eta kudeatzaile da, bankuko kontuen liburuan. Informazio gehiago aldizkariaren barruan.
2
eWorld aldizkaria
infoWorld
2019 apirila
INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK
BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK SAIOLAN BIC GIPUZKOA ARRASATE BIC BIZKAIA EZKERRALDEA KBI DITIAL DEUSTOKABI ZITEK BILBAO BEAZ, P.S.A. IKERBASQUE SPRI, S.A. BILBAO LAB COWORKING BILBAO COWORK ALZOLA COWORKING ESPACIO OPEN THE MAKERY BIC BIZKAIA BIC GIPUZKOA BERRILAN AMARA COWORKING KUTXA KULTUR ENEA IMPACT HUB DONOSTIA GALERNA STUDIO A9 COWOEKING ESPAZIOA COWORKING SPACE SS BERRIUP ACELERADORA DE STARTUPS ASUAKOWORKING EIBAR COWORKING COWORKING KABITAN COWORKING IRUN KOMOREBI COWOEKING WELINK COWORKING INIZIA SENDA15 COWORKING COCUBO COWORKING GUREKIN COWORKING CO-VI COWORKING VITORIA COWORKING VITORIA - OFIWORKING HUB GASTEIZ 2GETHER BIZIA METXA - EMPRENDE CEIN BIC ARABA COWORKING MUTILVA ORIZONT SODENA DESARROLLO DE NAVARRA LA TIERRA COLABORA COCOWORKING PAMPLONA AGORA COWORKING TALLER 14 COWORKING COWORKING EL CUBO BLANCO CENTRO GEOINNOVA INNOBASQUE
Arrasate Arrasate Barakaldo Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Bilbao Derio Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Erandio Eibar Hondarribia Irún Irún Leioa Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Noain Miñano Mutilva Alta Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Pamplona Zamudio
Goiru Kalea, 1 Edif. A 4º Goiru Kalea nº 1, Edificio A 4º Avenida Altos Hornos de Vizcaya nº 33 Matiko Kalea nº 6 Unibertsitate Etorbidea nº 24 Plaza Ingeniero Torres Quevedo nº 1 Sabino Arana Etorbidea nº 8 María Díaz Haroko Kalea nº 3 Urkixo Zumarkalea nº 36 C/ Done Bikendi nº 5 C/ Zugastinovia nº 7 (La Casilla) Calle Pablo de Alzola nº 2 Ribera de Botica Vieja nº 70 Uribitarte Pasalekua nº 3 Astondo Bidea, Edificio nº 612 Mikeletegi Pasalekua nº 83 Calle Maestro Santesteban nº 3 4º Pº Duque de Mandas nº 52 Andre Zigarrogileak Plaza nº 1 Planta 3 Ametzagaña Kalea nº 25 Ametzagaña nº 9 behea Federico García Lorca nº 2 bajo Portuetxe Kalea nº 23 Edificio Enekuri Dpto. 9 Txikito de Eibar nº 8 bajo Donostia Kalea nº 25 Hospital Santa Margarita Kalea nº 1 Letxumborro Hiribidea nº 92 Paseo Landabarri nº 1 Dpto. 103 Avenida Miguel de Unamuno nº 3 San Prudencio Kalea nº 6 Cubo Kalea nº 1 Paseo Juan Pablo II nº 32 bajo Salvador de Azpiazu Ibilbidea nº 13 Brusela Hiribidea nº 3 Pintore Kalea nº 13 Bulevar de Mariturri Kalea nº 42 Floria Kalea nº 60 Calle San Prudencio nº 6 2ª Planta Mocholí Kalea Calle Albert Einstein nº 15 Calle Nueva nº 8 Oficina 11 Avenida Carlos III nº 36 1º Avenida Carlos III el Noble nº 36 3ª Dcha. Calle Larrabide nº 21 San Pedro nº 43 Avda. Marcelo Celayeta nº 75 2ª Pl. Nave AA3 Ofic 34 Calle Emilio Arrieta nº 11 Bis Piso 7 Pta. 2 Pascual Madoz nº 5 C/ Luis Morondo Urra nº 8 bajo A C/Laida Bidea nº 203
943 712 072 943 712 072 944 184 100 944 205 379 944 139 108 946 013 936 944 395 622 944 052 660 944 037 000 946 941 104 944 020 995 946 854 652 944 751 275 946 033 596 944 030 606 943 000 999 943 474 660 943 001 217 943 458 485 608 001 406 657 713 374 943 320 369 943 942 117 609 505 216 688 734 292 620 557 404 843 630 967 630 202 866 944 979 301 945 014 500 945 138 264 945 562 267 945 254 122 676 938 803 945 711 960 945 710 670 945 148 442 945 139 560 945 032 674 848 426 000 945 298 282 948 983 399 848 421 942 848 421 942 626 888 185 948 383 808 672 177 693 686 831 760 646 422 742 948 117 137 944 209 488
UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home
Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 IRUÑA Tel: 948 425 634 E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa 31013 ANSOAIN Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa,z/g 01192 ARKAUTE Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 BILBAO Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D 20006 DONOSTIA Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.
BILBOKO UDALAK DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUA DA, ORDEA, BERE EDUKIA ERAKUNDE ONURADUNAREN ERANTZUKIZUN ESKUSIBOA DA EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU
EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU
EDITZAILEA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Alameda Recalde nº 27 Planta 2 Oficina 2 48009 Bilbao
KOORDINATZAILEAK: Jon Lasa eta Irene Urizar.
MATERIALAK BIDALTZEA ETA KONTAKTUAK : C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@europedigitalhub.eu Lege Gordailua: BI-2079-2017 ISSN: 2603-6207
ARGAZKIAK: Cristina Domínguez eta Irene Urizar.
LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Irene Urizar, Lourdes Sánchez, Unai Urizar eta Cristina Domínguez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Fundación Orienta Zaitez Fundazioa. KOLABORATZAILEA: Universitario Vasco Navarro S.L. Uni. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/ Nafarroa: 629 229 185 Fundación Orienta Zaitez Fundazioa ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.
gadgetWorld
2019 apirila
Nubia Alpha, mugikorraren eta eskumuturrekoaren arteko zerbait
A
zken Mobile World Congress-a, 2019 urte honetakoa, 5Garena eta smartphone tolesgarriena izan zela dirudi. Lehenengo joera operadoreen esku dago; bigarrena, aldiz, fabrikatzaileen ahalmenak baldintzaten du. Proposamen ezberdinak ikusi ahal izan ziren -Huawei Mate X adierazgarriena-; hala ere, Nubian ideia berri bat dute pantaila tolesgarrien teknologia aprobetxatzeko. Nubiak telefono tolesgarri eredu berri bat aurkeztu du, Nubia Alpha, 4 hazbeteko pantaila malgua duena. Haren itxura eskumuturreko erloju batena da eta deiak egiteko balio du, baita SMSak bidaltzeko eta erritmo kardiakoa neurtzeko ere, duela gutxi Mobile World Congress 2019an erakutsi zenez. Konpainiak “ipin daitekeen telefonoa” deitzen du, eta Nubia Alpha beste marketako ereduetatik bereizten duena “smartwatch” baten antza da, “smartphone” batena baino gehiago. Izan ere, gailua eskumuturrekoaren inguruan biribil-tzen da eta bi produktuen funtzioak konbinatzen ditu. Horrela, honek deiak egin eta jasotzea baimentzen du, baita erritmo kardiakoa monitorizatzea ere. Konpainiak gailu hauek iaz iragarri zituen IFAn, baina bakarrik bere ezaugarri batzuk zehaztu zituen, hala nola 4G modem bat izango zuela txertatuta eta bideodeiak egitea utziko zuen kamera bat ere. Orain, Nubiaren jazoera batean zehar MWC 2019n, iragarri da Nubia Alphak ekipatuta daudela Snapdragon Wear 2100 prozesatzaile batekin, 1 GB memoria RAM, 8GB memoria, 500 mAh bateria eta karga azkarra. Bere kargagailua modu magnetikoan konektatzen da.
Argazkiak eta bideodeiak egin… Erloju adimentsu hibrido mota hauek 4 hazbeteko pantaila OLED malgu bat dute, baita 5 megapixeletako kamera bat ere, argazkiak atera eta bideodeiak egitea ahalbidetzen duena. Gainera, produktu berri hauek Adimen Artifizialeko (AA) ezaugarriak dituzte, ahots laguntzaile eta keinuen azterketako sistema bat duena, eta bere diseinuari esker, laguntzaile honi baimena ematen diote erritmo kardiakoa monitorizatzeko, “osasuna eta ariketa” funtzioekin. Azkenik, Nubia berriek Bluetooth konexioa izango dute, eta euskarria ere China Unicom operadorearen eSIM txartelekin funtzionatzeko. Konpainiak ez du oraindik esan Nubia Alpha noiz kaleratuko duen, baina bai esan du bi koloretan eskuragarri izango dela, beltzean eta urrean. Azken kolore honetan erakutsi zen Nubiaren standean, 549 euroko prezio batean.
4 hazbeteko pantaila malgudun gailu honekin deiak egin daitezke, SMSak bidali eta erritmo kardiakoa neurtu Kontuan izan - Prozesatzailea: Qualcomm Snapdragon Wear 2100 - Memoria: RAMeko 1GB - Metatzea: barne-memoriako 8GB (handituezina) - Kamera: 5 megapixel - Bateria: 500 mAh - Konektibitatea: Wi-Fi, Bluetooh eta 4G LTE Berezko sistema eragile bat izango du, Nubiak garatuta. Oraingoz ez dira datu gehiago ezagutzera eman, baina badirudi airean keinuak eta ukimeneko keinuak ezagutuko dituela, baita oinarrizko aplikazio batzuk izango ditu ere, web nabigatzailea, musika erreproduzitzailea edo argazki-galeria bezala.
eWorld aldizkaria
3
4
eWorld aldizkaria
2019 apirila
gadgetWorld
Auto-ilarak ekiditeko semaforo adimendunak
M
unduan zehar aurki daitezkeen semaforo arraroen artean, auto-ilarak ekiditen dituzten semaforoak izango lirateke buruan. Zerrenda horretan agertzen dira oinezko despistatuei ura jaurtitzen dieten semaforo txinatarrak ere, eta autobusei bidea irekitzen dietenak edo Vienako 'gayfriendly'ak. Oraingoan semaforo adimendunei buruz ariko gara, eta arrarotzat definitzean ez gara ari beren originaltasunaz, baizik eta oso urriak direnaz; eta, hala ere, oso praktikoak dira. Ikusteko dago, oraindik benetan baliagarriak ote diren eta lortzen ote duten beren asmo handiako helburua, hau da, auto-ilarak ekiditea edo, gutxienez, murriztea. Baina aplikatzen duten teoriak itxaropen handiak eskaintzen ditu. Semaforo adimendunen premisa da ez dela beti beharrezkoa fase gorriak 4 segundo irauntzea; batzuetan, trafikoaren balditzen arabera, eraginkorragoa izango da igarobidea 3,2 segundotan irekitzea, adibidez, edo denbora tarte handiagoan. Semaforo adimendunen erantzuleek ziurtatzen dute 0,8 segundo garrantzirik gabeko tarte bat iruditu arren, trafikoari dagokionez ezberdinta-
sua marka dezakete bidegurutze pilatu edo trafiko arin baten artan.
Nola funtzionatzen den Gorrian edo orlegian zenbat denbora iraun behar duen jakiteko, algoritmo konplexu batzuk erabiltzen dituzte, oinarri izanik semaforoa gurutzatzen duten autoen kopurua 60 segundoka, bakoitzak martxan ipintzen zenbat denbora ematen duen diskoa gorritik berdera pasatzen den unetik, baita zonaldeko semaforoen arteko harremana ere, 'uhin berdea' lortu ahal izateko. Gai dira ere kolorez aldatzera itxoiten duten pertsonen kopurua kontatzeko, eta automatikoki denbora estutzen dute itxaronaldia txikiagotzeko. Semaforo adimendunen sistema honekin, gainera, ziurtatzen dute modu esanguratsuan murrizten dela gorrian pastasen diren autoen kopurua. Denak daude ekipatuta eguneko 24 ordutan egiten diren bideo-grabazioak metatzeko kamarekin. Pribatutasun kontuengatik, irudi hauek ez dira zigorrak ezartzeko grabatzen, baina bai isunei errekurtsoak aurkezteko edo istripuak argitzeko.
Estatu Batuak, Londres eta Herbehereak hasi dira honelako semaforoak erabiltzen Londres hiri aitzindaria da semaforo adimendunak erabiltzen. Denbora darama unitate batzuk funtzionatzen proba bezala, eta orain bere kopurua handitzeko ideia dauka beren funtzionamendua hiri osoan probatzeko. Erresuma Batuko hiriburuak lehentasuna eman nahi die oinezkoei eta bizikletaz mugitzen diren horiei. Semaforo adimendunak probatzen ari den beste hiri bat Pittsburgh (Estatu Batuak) da, non jabetu diren seinale mota hauek erabiltzeak murrizten duela % 40 batean ibilgailuen itxaronaldia. Beraien ondorioa da ingurumenerako laguntza bat direla ere, izan ere beren probetan % 26 batean murriztu dute ibilgailu-zirkulazioagatik sortutako igorpen kaltegarriak.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
5
6
eWorld aldizkaria
2019 apirila
gadgetWorld
iPhone irudi berriarekin
i
Phone berriaren diseinuak ez du epel utziko Apple-ko jarraitzailerik sutsuenak ere. Aurretik dagoeneko ezagutzen ditugunen antzekoa da, 'bekain' batekin goiko aldean eta botoirik gabe; baina atzetik nahiko aldatu da. iPhone XS-rekin alderatuz, atzeko bi kamera dituena bere gorputzetik arinki irteten den modulu luzatu batean, 2019ko iPhone berriak hiru kamera izango ditu lauki batean ipinita. Eztabaida nahikotxo sortu duen erabaki bat da, Apple-ko mugikor guztiek daukaten dotoretasunarekin hausten delako. Modulu hain handi bat izkina batean ipintzea ez da jarraitzaile askoren gogokoa izan, irtenbide honen alde apustu egiten duen lehen telefonoa ez izanik ere. Izan ere, Huawei Mate 20 Pro-k konfigurazio antzeko bat zuen, nahiz eta honek lau zulotxo zituen kameren modulu karratuan: hiru lenteentzat eta bat flasharentzat, dena simetrikoa izanik. 2019ko iPhone-a atzeko hiru kameradun bakarra izango da eta oraindik ez dago argi zein funtzio beteko duten. Ohikoena lehiakideen artean da bata kamera nagusia izatea, beste bat zoom egiteko baliotzea eta hirugarrena angelu handia izatea, hau da, ikusteko eremu handiago bat hartzea irudian. Urteetan zehar, iPhone-a izan da argazki onenak egiten dituen mugikorra kameretako lenteen kalitatea dela eta Applek software-aren bidez egiten duen tratamenduagatik. Hala eta guztiz ere, azken bi edo hiru belaunaldietan beste gailu batzuk alboratu dute, Googleko Pixel edo P serieko Huaweiko mugikorrek bezala, kamera moldakorragoak zituztenak. Dena den, iPhone kamera ospetsuenetariko bat da, mugikorrak duen ospeagatik ere. Salmentek erakusten dute Apple ez dela lehengo
erritmo beran saltzen, baina munduan gehien saltzen den mugikorra da oraindik ere. Beraz, iPhone 11-rekin, Apple gaur egun mugikorren munduan dagoen joera batetara gehituko da, hots, kamera gehiago ipintzea gailuen atzekaldean. Konpainia ez da ero bihurtuko lenteen kopuruarekin, eta gutxienez bere eredu berrietako batean, ziuraski iPhone 11 Max-en, hiru kamera ezarriko ditu.
2019rako erronka Applek lan zail bat du 2019an: iPhone saltzea. Kontzumitzaileek geroz eta denbora gehiago pasatzen dute beren mugikorrekin hori aldatu baino lehen eta eredu berrien prezioek, 1.000 $-etik gora, aldaketa hori atzeratzen dute. Cupertinoren konpainia, berrikuntza batzuen bidez, kontsumitzaileek iPhone berriak erosi nahi izaten saiatuko dira. Saiakera hau gutxienez iPhone 11ren bi bertsiok burutuko dute (edo iPhone XI); izen horrekin informalki ezagutzen zaie iPhone XS eta iPhone XS Max-en ondorengoei. iPhone 11ek ziuraski 5,8 hazbete eta 6,5 hazbete izango dituzte eta iPhone X-an, 2017an, ikusten hasi gimen diseinu bera mantenduko dute, aldaketa batzurekin. Hobekuntzak egongo dira ere etekinean, prozesatzailearen abiaduraren igoeran, agian RAM memorian, konektibitateko protokolo berrietan eta abarretan.
iPhone 11: noiz eta prezioa Noiz aterako den informazioa normalean azkenean ezagutarazten da, baina Applek urteak daramatza bere gama altako iPhone berriak udazkenean ateratzen, zehazki irailean, eta ez dago arrazoirik pentsatzeko aurten berdin-berdin gertatuko ez dela. iPhone 11 eta iPhone 11 Max, horrela deitzen bukatzen badira, irailean aurkeztuko dira eta ziuraski 999 $ eta 1.100 $ arteko prezioekin, egungo ereduen antzera. Ez da uste Applek bere prezioak jaitsiko dituenik nahiz eta aurreikusia zen baino telefono gutxiago saltzen egon; beraz, erabiltzaileek ez diezaiotea egun daukaten prezio baxuagoan aurkituko dituzten mirariari itxaron. Prezioei dagokienez zerbait gertatzen bada, gainera, agian ez litzateke hoberako izango. Txinan fabrikatutako telefonoak izaki, Applek zerga bati aurre egin beharko lioke mugikorrak Txinatik esportatzeagatik eta konpainiak mugikorren prezioa igoko luke zerga honen ordainketa berdintzeko, dio The Wall Street Journal-ek. Prezio honen igoera lotuta egongo da Donal Trumpen erabakiari Txinatik etorritako telefono eta beste gailu batzuetan zerga bat ipintzean.
digitalWorld
2019 apirila
Movistar Car, auto konektatua
T
elefonicak autoa konektatzeko bere zerbitzu berria aurkeztu du: Movistar Car. Autoan Wifi izatea ahalbidetzen duen gailu txiki bat da. Sarera konektatuko autorako aplikazio baten bidez, larrialdietan laguntza jasotzeko deia egingo du, eta informazioa jaso ere ahal izango da. Auto askok jada andatzeko sistemak eskaintzen dituzte, errepidean internet izateko. Izan ere, Movistar ez da honelako soluzio bat eskaintzen duen lehen operadorea; duela urte batzuetatik hona, Orangek eta Huaweik CarWifi baitute. Ikus dezagun nola funtzionatzen duen autoko ODB atakara konektatzen den gailu txiki honek; baina, lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu konektore hau eskuragai dagoela 2004az geroztik gasolina autoetan, eta 2005 urtetik aurrera dieseletan. Movistar Car-ekin router txiki bat eskaintzen da, WiFi sare bat sortzen duena autoan. Zehazki, Telefónicak bost gailu aldi berean konektatzea ahalbideratuko du nabigatzeko, baina hilabetero 3GBeko muga batekin. Errepidean sare WiFi esklusibo bat izateaz gain, Movistar Car-ek gehigarri sorta bat eskaintzen duen zerbitzu bat da, baliokideak direnak auto konektatuetan aurkitzen direnekin. Zerbitzu hauen artean lehena diagnostikoa eta autoaren egoerari buruzko bat-bateko alertak. Bigarrenik, baita aurkitzen dira ere IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa; ITV, Inspección Técnica de Vehículos) edo etorkizuneko berrikusteei buruzko oroigarriak. Segurtasun mailan, autoak talka bat jasotzen badu, Movistar Car-ek dei bat egingo dio plataforma bati, konektatuko dena 112 larrialdiko zerbitzuarekin beharrezkoa baldin bada.
Eskuragai Iazko abenduan Telefonicak Movistar Car-en erreserbarako webgune bat ipini zuen eskuragai (www.movistar.es/movistarcar). Gidariak berak modu oso errazean ipin dezake gailua autoan eta aplikazio batek kudeatzen du guztia. Zerbitzua altan jartzeak 20 euro balio ditu eta aurtengo otsailetik aurrera merkaturatu zen hilean 3 euro ordainduz (BEZa barne). Esan bezala, 2004 eta 2005etik aurrera fabrikatutako diesel erregaidun autoetan erabil daiteke. Laburbilduz, hauek dira Movistar Car-en funtzionaltasunak: - Konektibitatea: Sare wifi esklusibo bat sortzen du autoarentzat (3GBekin hilabetero) eta 5 gailu aldi berean konektatzera irits daitezke bezeroaren mugikorraren tarifako datuak kontsumitu gabe. - Segurtasuna: Autoak talka bat jasotzen badu, Movistar Car-ek automatikoki dei bat igortzen
Autoak 3GBera arteko router txiki bat eramango du, ibilgailua automobil konektatu bihurtzeko dio plataforma bati, segituan laguntza-protokoloa hasten duena, barne 112 larrialdi zerbitzuaren kudeaketa, beharrezkoa bada. - Diagnosia: gidariari autoaren mantenua errazten dio ustezko matxuren oharrekin, gehi oroigarriak programatzeko aukera, hala nola IAT edo berrikusteak. - Kokapena: Alertak konfiguratzeko aukera, ibilgailuaren mugimenduari buruz informatuta egoteko. Gainera, gidaria hautatzen duen norakoetara joan ahal izango da, edota gogokoenak metatuta dituen horietara, aplikazioan dagoen nabigatzaileari esker. - Aurreztea: Gidariari, hirugarrenekin lortutako hitzarmenen bidez, eskaintza bereziak egiten dizkio erregaian, tailerretan, aseguruetan, eta abantaila gehiago autoari eta bere desplazamenduei lotuta. Autoak konektatzeko joera Gauzen Interneten (Internet de las Cosas, Internet of Things, IOT) hazkunde gehien jasaten ari den eremu bat da. Things Matter txostenan, auto konektatua nabarmentzen da espazio garrantzitsuenetariko bat bezala pertsonen bizitza konektatuaren barne.
eWorld aldizkaria
7
8
eWorld aldizkaria
digitalWorld
2019 apirila
Zure datuak sal eta onurekin geratu D atuen filtrazioen eskandaluak direla eta -geroz eta gehiago ematen direnak, bide batez-, erabiltzaileak enpresekin haserretzen dira hauek beren informazio pertsonalari ematen dioten erabilpenagatik eta horren zainketa nola egiten dutenagatik. Adibide bezala Cambridge Analyticarena aipa daiteke, Facebookeko milioika erabiltzaileen datuetara iritsi zena eta Donald Trumpen mesedera erabili zituena honen lehendakari izateko kanpainan zehar. Zure informazioarekin geratzen diren konpainiek horrekin negozioa egiten dutela vox pópuli da. Baina honen harira, dagoeneko sortu dira plataforma batzuk uzten dizutenak zu aurretik joatea, zuk erabakitzea zer saltzen duzun, nori eta zein preziotan. Argi dago ideala izango zitekeela lasai-lasai nabigatzea zure informazioa arriskuan ipini gabe. Erregulazioa horretan saiatzen ari da, baina egia da Google Maps erabiltzen baduzu, Googlek non zauden dakiela uneoro. Hau saihetsezina da. Eta Erabilerako Termino eta Baldintzak onartzen dituzunean, zure datuen gain boterea ematen ari zara. Hemen bi aurea dituzu: arotik pasatzen zara edo zure telefonoak dituen ia aplikazio guztiak kentzen dituzu. Beraz, hemendik abiatuz, onartzen badugu norbait zure datuekin negozioa egiten ari dela, jakin behar duzu zuk ere onura atera dezakezula eta zure datuen gain beterea berreskuratu. Horretarako modu bat honakoa da: interesatuak dauden enpresei zuzenean saltzea; normalean
marketineko firmak izan ohi dira, publizitatea mikrosegmentatzeko erabiltzen dituztenak, baina baita erabil daitezke ere propaganda politikoa egokitzeko.
Nola saldu Horretarako prest bazaude, zure informazioa bitartekorik gabe sal diezaiekezu blockchain teknologiari esker. Hau posible egiten duten plataformen artean dago Solid, Tim BernersLeek sortua, World Wide Web (WWW)-eko fundatzailea, erabiltzaileei ahalbidetzen diena bere datuetara zein zerbitzu sartzen diren. Gregory Barber-ek Wired-en azaltzen duen bezala, bakarrik izena eman behar da erosleak erabiltzailearekin harremanetan ipin daitezen. “Kriptotxanponak eskaintzen dituzte zure informazioren truke, hala nola bankuko transakzioak, zure mediku-historia edo zure termostato adimendunaren gorabeherak. Zuk erabakitzen duzu tratuak balio ote duen", dio Barber-ek. Blokeen katea, horrela, leku ideala bihurtzen da zure datuak modu ziurrean eta pribatuak saltzeko, akordio bakoitzaren erregistro zorrotz bat mantentzen duzun bitartean. Hedatzen ari da mezu bat diona erabiltzaileek beren datuak izan besar dituztela eta beren balioaren etekin bat atara bahar dutela.
Cambridge Analytica Cambridge Analyticaren kasuan agerian ipini zuen nola sare sozialetako informazioaren erabilerak gizarteko kontu larrietan eragina izan dezakeen. Izan ere, Facebookeko funtzionatzeko moduak ekarri du hango erantzule askok konpainia uztea. Horren adibide Sandy Parakilas da, sare sozialeko operazioen nagusi ohia. Bere lana Facebookeko erabiltzaileen datuak gainbegiratzea zen eta bermatzea hirugarrenen software bat ere ez zela informazio pertsonal horrekin geratzen. Parakilas konturatu zen konpainiako kanpo-garatzaileek sarbide erraza zutela erabiltzaileen profiletan. Arazoa bere nagusiei azaldu zien eta jaramonik egin ez ziotela konturatzean, bere dimisioa aurkeztu zuen. Parakilasi gehien kezkatzen ziona zen, erabiltzaileen gustuak jakin baino, informazio pertsonal hori erabil dezaketela “iragarkiak bidaltzeko eta zuk egin nahi ez duzun zerbait egiten saiatzen direla. Agian buruan sar diezazukete botoa ez ematea”, ohartarazten du.
digitalWorld
2019 apirila
IBMk lehen ordenagailu kuantiko komertziala aurkeztu du
B
ob Wisneiffi galdetzen bazaio zenbat pertsonek lan egiten duten IBMko konputazio kuantikoko dibisioan, beste dibisioetako lankideek egin ohi dioten txantxa batekin erantzuten du: 366.000. Arrazoia, IBMko langile guztiek atsegin dutela beren lagun eta bizilagunei esatea informatikaren etorkizunean lan egiten dutela, konpainiak 80ko hamarkadatik esploratzen ari den teknologian maila komertzialean emaitza nabarmenik lortu ez duen arren; orain arte, behintzat. CESen -Las Vegasen ospatu den munduko kontsumoko teknologia-azokarik garrantzitsuenean-, IBMk iragarri du erabilera komertzialerako lehen ordenagailu kuantikoa; Q System One. Wisneiff da haren erantzule tekniko nagusia, eta IBMk horrela deskribatzen du bere makina: “Erabilera zientifikoa eta komertziala onartzen dituen konputazio kuantiko unibertsaleko lehen sistema da”. Makinak 20 kubit (bit kuantiko) ditu eta zirrara sortzeko diseinatua da. Kristalezko kutxa batean dago sartuta eta tenperatura egonkor mantentzen duena; izan ere, txip kuantikoak oso delikatuak dira. Diseinu industrialeko Map Project Office konpainia ospetsuak egin du diseinua, vintage (argi dago ordenagailu bat dela) eta futurista arteko irudi bat eman diona. Hala eta guztiz, konpainiak Q System One-en erabilpen komertzialaz hitz egiten duen arren, teknologia honi asko geratzen zaio oraindik ikerketa zientifikokoaren eremutik kanpo erabilia izateko.
Informatika kuantikoa Informatika kuantikoa desberdina da informatika klasikoaz; ez ditu bitak erabiltzen, baizik eta kubitak, oinarrizko informazioko unitatea dena. Bit tradizionalek informazioa 0 eta 1 bezala gordetzen dute
eta informatika kuantikoak, bere aldetik, superkokapena bezala ezagutua den fenomeno bat erabiltzen du, oinarrian biak aldi beren erabiltzeko. Modu honetan, kubita 1 edo 0koa izan daiteke denbora berean. Beraz, pilatu dezakeen informazio kopurua hazten da modu esponentzialean. Konputazio mota honen aukera mugagabeak dira, horrela. IBMk konputazio kuantikoan lan egiten du dagoeneko. 43 bazkide ditu (horien artean, unibertsitateak, laborategiak eta CERN ikerketa nuklearreko zentro europarra), lainoan ikerketa ezberdinak egiten dituztenak, bereziki, Wisneiffek azaldu ahala, kimika kuantikoan (bereziki, molekulak aztertzeko) eta machine learning edo ikasketa automatikoan. Zein da, beraz, Q System One-en berrikuntza? Konpainiak dio hau dela lehen aldia lortzen dutena konputazio kuantikoak, oraindik egoera esperimental batean dagoena, ordenagailu handi baten itxura eta fidagarritasuna duena. Gainera, ziurtatzen du makina honek ikerketako denborak murrizten dituela, murriztuz ere sistema erortzen denean ematen diren hutsarteak. Ordenagailu tradizional baten osagaiak ditu ere, bere egonkortasuna mantentzeko beharrezkoa den sistema isolatu batean. “Maila oso teoriko batean gaude oraindik, eta urte batzuk geratzen dira oraindik sistema erabat komertzialak izateko”, aitortzen du Wisneiffek. Ikertzaileak bere karrera fisikari bezala hasi zuen eta EE.BB.ko Defentsa Saileko aholkulari da. Bere ustetan, hau lehen eta behin betiko pausoa da bide horretan eta makina kuantiko komertzial horiek “3 edo 5 urtetan” iritsiko dira. Hurrengo pausoa IBM sistemak erabiltzen dituzten bazkideekin lan egitea da, gehi batu nahi duten horiekin ere, “teknologia honi buruz oraindik jakin beharreko guztia ikasteko”, dio.
eWorld aldizkaria
9
10
eWorld aldizkaria
appWorld
2019 apirila
Days Gone: biziraupena jokoan
H
ona hemen datozen egunetan eskuragai izango den bideo-jokoentzako proposamen berri bat: Days Gone. Days Gone garapen bidean dagoen bideo-joko bat da, akzio/abenturazkoa eta biziraupen/beldurrezkoa. Jokoa Sie Bend Studio enpresaren sinadurarekin dator, eta Sony Interactive Entertainmentek kaleratuko du Play Station 4rako bakarrik. Zehazki apirilaren 26a izango da bideo-jokoa eskuragai ipiniko den eguna. SIE Bend Studiok sortutako lehen jabetza intelektuala izango da, 1999an Syphon Filter sortu zuenetik, eta estudioak garatutako lehen jokoak etxeko bideo-kontsolarako, Syphon Filterrez geroztik: Logan's Shadowr 2010ean. Esan bezala, Days Gone akzio eta abenturazko bideo-joko bat da, biziraupenekoa eta izuz beteta, mundu irekiko ingurune batean girotuta, apokaliptiko ondorengoa eta hirugarren pertsonaren ikuspegitik jokatua. Jokalariak jokoaren protagonistaren kontrola hartzen du, Deacon St. John (Samuel Witwer), ordainsari-bilatzaile bat, bere ibilbidean zehar bizitza arriskutsu bat bizitzea nahiago duena, basoaren sakontasunean kanpamentuetan biziz.
Jokoa pandemia global bat gertatu zenetik bi urtetara ematen da. Jazoera horretan ia gizadi osoa hil zen eta milioka pertsona “Fenomeno”etan bilakatu ziren, zentzurik gabeko izakiak, zonbiak bezala, azkar garatzen ari direnak. E3 2016n jokoaren etapako Erakusketa bat egin zen eta bi “Fenomeno” ezagutarazi ziren, Newtak eta Hordeak.
Days Gone hirugarren pertsonan jokatzen den biziraupeneko joko beldurgarri bat da Jokoa mundu irekiko inguru batean garatzen denez, jokalariak modu pilo bat erabil dezake bere helburuak lortu ahal izateko, hala nola isiltasuna erabili eraisketa isilak egiteko edo ikuspuntu erasotzaile bat hartu irismen altu eta motzeko armak erabili. Klima dinamiko eta egun eta gaueko ziklo bat ere daude barne jokoan, jolasgarritatasunean eragina izango dutenak, “Fenomenoak” ahulak eta motelak bihurtuz egunean zehar, baina azkarrak eta bortitzak gauean zehar. Ibilgailuak, motorrak bezala, jokoaren mundua esploratzeko erabil daitezke. Jokalariak objektu berriak sor ditzake borrokaren eraginkortasuna hobetzeko.
Garapena Days Gone ekoizpen osoko fasean sartu zen 2015eko urtarrilean. Ofizialki iragarria izan zen 2016ko ekainaren 14an, Sonyren hitzaldian zehar urte hartako E3 batzarrean. Jokoa garapenean dago Unreal Engine 4 motorra erabiliz. John Garvin sormenezko zuzendaria eta jokoaren idazlea da, Jeff Ross zuzendaria den bitartean. 2018ko martxoak 9an, Sony Interactive Entertainmentek iragarri zuen Days Gone-en merkaturatzea urte bat berandutuko zela, lehenik eta behin 2018an egingo zela uste baitzen. Ondoren, Sonyk esan zuen jokoa salgai ipiniko zela 2019ko otsailak 22an. Baina azkenean, 2018ko urrian igorri zen jokoa dendetan izango zela eskuragai 2019ko apirilaren 26an.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
11
12
eWorld aldizkaria
2019 apirila
appWorld
Mugikorra erabili zenbat plastiko kontsumitzen duzun jakiteko
D
agoeneko badakigu itsasoa plastikoz beteta dagoela. Badakigu poltsak, botilak, tapoiak eta olatuen artean bukatzen duen edozein gauza ehun milaka urtetan txikitzen dola, zati mikroskopiko bihurtzen direla eta, zati horiek arrainek jaten dituztela, eta, ondorioz, guk era bai. Izan ere, inoiz ez dira guztiz desagertzen. Hondakin plastikoen presentzia hain da handia, non kafeari eztia ipintzen diogunean edota garagardo bat edaten dugunean jaten baititugu. Edonon daude; ez diogu horiek sortzeari, botatzeari eta jateari uzten. Eta zerbait egin dezakegu sorgingurpil hau moteltzeko: lehenik eta behin, kontzientziazioa, eta, ondoren, konpromisoa. Bi ekintza horietan laguntzeko, mugikorrerarko aplikazio batzuk daude, errealitate hori zure eskura ipintzen dutenak, eta plastikoaren ekoizpena bultzatzeari uzten lagunduko dizutenak.
“My little plastic footprint” Kontuaren larritasunaz kontziente egin gaitzatenerako egina dago, baita horri irtenbidea emateko egunetik egunera ekintza oso zehatzak eginez. Trivial antzeko joko bat proposatzen du, ozeanoetako kutsaduraz eta plastiko pertsonalaren kontsumoaz informazioa emanez. Eta ondoren, desafio pertsonalizatuak, plastikoaren kontsumoa murrizteko, batez ere erabilpen bakarreko horietan.
Desafioak zure profilera egokitzen dira: aukera dezakezu seme-alabadun familia bat bazara, kezkatua dagoena plastikozko urratsak etxean geratzen ote diren, ozeanoen maitale bat edota hiri bateko biztanle bat, plastikoz libre dagoen bizitza estilo bat diseinatu nahi duena. Hori aukeratu eta gero, esango dizu zu bezalako pertsona batek batez beste zein plastiko kopuru kontsumitzen duen urtean. Onar eta errefusa ditzakezun konpromisoak proposatzen ditu. Adibidez: “Edari bat eskatzean, lastotxo bat ipin ez diezadatela eskatuko dut”, eta balioetsiko du zenbat plastiko murriztuko duzun konpromiso horrekin. “Zenbat lastotxo errefusatzea pentsatua duzu asteko?” Astero 3 errefusatzen badituzu, plastikozko 15 gramo murrizten ari zara astean.
Bi 'app' hauek zenbat plastiko sortzen duzun eta nola murriztu dezakezun jakiten lagun diezazukete “Beat the microbead” Denbora, eguzkiaren argia eta olatuen ekintzengatik, plastikozko botila bat partikula mikroskopikoetara murrizten da. Honek kutsadura oso serio batera darama: jada ez da nahikoa ikusten ditugun honakinak jasotzea, izan ere dena dago ikusten ez dugun plastikoz betea. Egia esan mikroplastikoak ez dira desagertzera iristen, bakarrik gero eta txikiagoak diren plastikozko zati bihurtzen dira. Nanoplastiko bihurtzen dira. Adibidez, ‘Beat the microbead’ app-ak zainketa pertsonaleko produktuen barra-kodeak eskaneatzen ditu eta erabiltzaileari esaten dio horietan mikropartikulak daudela. Hori lortzeko, datu base bat eta telefono kamera bat erabiltzen ditu. Aplikazioak ez ditu ezagutzen merkatuko produktu guztiak baina baimentzen du erabiltzaileak datu basea betetzea produktu berriak gehituz.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
13
14
eWorld aldizkaria
2019 apirila
trainingWorld
Laguntzen du
Abian da BIND 4.0 programa
E
usko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresa nagusiek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio-programaren hirugarren edizioa 2019ko urtarrilaren 11n hasi zen. BIND 4.0 programan parte hartu duten 40 enpresa traktoreek aktiboki parte hartu zuten hautespen prozesuan, hautagai ziren 524 startup-ak aztertu eta ebaluatzen, eta haien interesekoak direnekin Programan garatu beharreko proiektuaren irismena eta baldintzak negoziatzen. Programa arrakastatsu honen edizio berrian, nazioarteko erreferentziazko 33 enpresa traktorerekin lan egin zuten 32 startup-ek parte hartu zuten. Programaren 6 hilabeteetan, startup-ek eta enpresa traktoreek batera lan egingo dute 4.0 industriaren teknologia berrien 44 proiekturen garapenean. Hirugarren edizio honetako berritasun gisa, Osasunaren Teknologien sektore ere sartu da, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekin bat eginik. Horrela, Euskadiko osasunaren sektoreko 8 enpresa traktorek 7 startup-ekin lan egingo dute 10 proiektu berritzaileren garapenean. Azelerazio-programa BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin eta Foru Aldundiekin elkarlanean garatzen da eta Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens bezalako laguntzaile handien babesa dauka. Azeleratzaile publiko-pribatu arrakastatsua berrikuntza irekirako plataforma zabal eta sendoa da, startup-ak euskal in-
dustria ekosisteman garatzea sustatzen duena eta Euskadin ezarritako industria-enpresen eraldapen digitalean laguntzen duena.
Parte-hartzaileak Enpresa laguntzaileek 64 herrialde ezberdinetako 524 hautagaietatik 44 proiektu garatzeko 32 startup hautatu dituzte guztira. Hautatutako proiektuak manufaktura aurreratuaren (23), energiaren (11) eta osasunaren (10) eremuetakoak dira. Nabarmengarria da aurten lehenengo aldiz programan parte hartzen duen osasunaren sektorean dagoen proiektu kopuru handia, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekiko bateratzea gauzatzen direnak.
44 proiektu berri bultzatuko dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan Proiektuen eremu teknologikoari dagokionez, desagregazioa ondorengo hau da: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura gehigarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua / Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Infragorriaren espektroskopia (1) eta Energiaren birkarga (1). Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak sortutako eta kudeatutako programa honen edizio berri honetan hautatutako 32 startup-etatik, 19 Euskadikoak (% 59) eta 13 kanpokoak dira (% 41). Kanpokoetatik, 8 Estatuaren beste tokietatik datoz (Bartzelonako 2, Balentziako 2, Madrilgo 1, A CoruĂąako 1, Malagako 1 eta Asturiaseko 1) eta 5 atzerrikoak dira, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Txekiar Errepublikatik, Indiatik eta Turkiatik etorritakoak. Hautatutako startup zerrenda hau da: ADDILAN, ATELEI, BEAD TECHNOLOGIES, BIOSCAN RESEARCH, CTECHNANO, DIFFERENGIN, EAVE, BETTERGY, ENGIDI, FLYTHINGS, HDIV SECURITY, IDDO TECHNICAL SOLUTIONS, IMMERSIA, IOMED, JAKINCODE, LUDUS, NARU, NEOSENTEC, NEURON SOUNDWARE, NICEVERI SYSTEMS, OPENCLOUD FACTORY, ORETEK, OSASEN, PATIA, PERSEI VIVARIUM, SAMYLABS, TUMAKER, TYRIS SOFTWARE, VELTIUM, VIXION, WITRAC eta XABET.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
15
16
eWorld aldizkaria
trainingWorld
2019 apirila
Laguntzen du
Nafarroako ekonomia sozialaren sustapena
N
afarroako Lan-kooperatiben Elkarteak aurkeztutako ekintza-balantzearen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute Ekonomia Sozial enpresarialaren sustapenean, ANELen bitartez, 2018an zehar. “Ekitaldial ez ditu enpresa berrien sorkuntza eta ekintzailetzaren sustapena bakarrik bultzatzen; ezaugarritzat ditu, halaber, berrikuntzan aurrerapenak egitea, kudeaketa arduradun eta parte-hartzailea eta pertsonen trebakuntza”, ANEL-eko presidente eta Fagor Ederlan Tafalla Gizarte Kooperatiboaren Giza Baliabideetako zuzendari den Ignacio Ugalderen hitzetan. “Osagai kualitatibo hauek sortu dute ANEL elkarte gisa, baita Nafarroako kooperatibismoaren indarrak, erreferentzia bihurtu baita maila nazional eta europarrean”. Horrela, kooperatiben eta lan-sozietateen zuzeneko lanpostuak, guztira, 13.090 izatera iritsi dira 2018an. “Dagoeneko, 100.000 biztanletatik 2.026k lan egiten dute Ekonomia Sozialeko enpresetan”. ANELen uste dute kooperatibismoaren garapen eta indartzearen alde lan egitea “lan iraunkor, estrategiko eta epe luzerakoa” dela. “Horrela ulertzen da Nafarroa ezberdintasuna markatzen ari dela”, azaldu zuen Ignacio Ugaldek. Foru Komunitateak Ekonomia Sozialeko enpresen enplegua % 45 igo da Estatuko % 10aren aurrean azken bost urteetan. Azken bosturtekoan 4.039 pertsonetan igo da, supo-
satzen duena 800 lanpostuen batez besteko bat urteko.
Datuak Bakar-bakarrik 2018an Nafarroan Ekonomia Sozialeko 124 enpresa berri sortu ziren, 328 bazkiderekin. “Bultzada indartsu eta jarraitu bat da, izan ere azken lau urteetan Ekonomia Sozialeko enpresen sorkuntza % 73 bat igo da 2015ean sortu ziren 72etatik”, gehitu zuen Ugaldek. “ANELek 2018an zehar garatu duen lan-multzoa Nafarroako Ekonomia Sozialeko Plan Integralarekin lerrokatua izan da, modu esanguratsuan enplegu jasangarri eta kalitatezkoari lagunduz, baita Ekonomia Sozialeko enpresen sorkuntzari lotuta ere”. Gainera, dagoeneko gainditu da Plan Integralak 2020rako zuen helburua, hots, 2.500 enpresa sortzea. Horrela, 2018ko itxierara arte, 2.860 lanpostu sortu dira, Nafarroako enplegu pribatuaren igoeraren gain kokatzen dena % 20 batean. Enpresen sorkuntzarekin lotuta, Plan Integralaren helburu zen 300 enpresa berrien sorkuntza lehen hiru urteetan zehar gainditu da ere sortutako 332 enpresekin. Horrela, Ignacio Ugaldek adierazi ahala, Bigarren Plan Integral batean lan egiten hasteko unea da, “geroz eta haratago doana”. Emaitza baikor hauek dira ANELen eskaria laguntzen dutenak, aitortua izan dadila Ekonomia Sozial enpresariala “osagai gako eta bereizle” bat bezala Nafarroako garapenerako. “Inklusiboa den garapen bat ere, gainera, orekatua lurraldeko ikuspegitik, jasangarria eta oinarritua lan egonkor eta kalitatezko batean”. Horrela, “uste dugu Ekonomia Sozial enpresarialak behar duela erakunde zehatz bat Nafarroako Gobernuan, Zuzendaritza Orokorraren mailan”, amaitu zuen Ugaldek. Antonio Martínez de Bujanda ANELeko zuzendariak Elkartearen datu eta ekintza nagusiak aurkeztu zituen 2018an zehar. Horien artean nabarmentzen da Ekonomia Sozialean 297 pertsona ekintzaileei arreta eta laguntza, baita heziketa eta trebakuntzako programetan parte hartu zuten 818 pertsonak eta lidergo partehartzaileko tailerretan parte hartu zuten 903 pertsonak. Halaber, 460 pertsonak esku hartu zuten lan enpresarial eta Ekonomia Sozialeko topaketetan, ANELek antolatuta, bai Iruñan, bai eskualde-mailan.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
17
18
eWorld aldizkaria
2019 apirila
smartcityWorld
“Taxi hegalaria” errealitate bat da
J
oan de urtarrilaren 22an egin zuen lehen hegaldia Boeing-ek sortutako bidaiarientzako aire-ibilgailu autonomoaren prototipoak. Aireratze eta lurreratze bertikaleko ibilgailu-eredu eletriko hau (eVTOL, ingeleseko sigletan)- datozen urteetan “taxi hegalari” bihur litekeena- gauza izan zen aireratzeko, airean eusteko eta modu autonomoan hau da, piloturik gabe lurreratzeko. Hurrengo hegaldietan aurreranzko hegaldia probatuko da, hegoek eutsita; baita trantsizio fasea ere hegaldi bertikaletik aurreranzko hegaldi modura pasatzekoa. Trantsizio fase hau izan ohi da ingeniaritzako desafiorik handiena abiadura handiko airera-tze eta lurreratze bertikaleko edozein hegazkinetan. Proba Manssasen egin zen (Virginia, EE.BB.). Boeing NeXt ezaugarri hauetako proba bat egin duen lehena izan da, Aurora Flight Scienses filialek diseinatu eta garatutako prototipo baten bitartez. “Urte batean kontzeptu xume batetik hegan egin dezakeen prototipo batera aurreratu dugu”, esan zuen Greg Hyslop Boeingeko Teknologiako zuzendariak. Prototipoak propultsio elektrikoko sistema bat du eta hegaldi autonomo oso bat egiteko diseinatuta dago, aireratzetik lurreratzera, 80 kilometrotarakoa. Boeingek informatzen duen bezala, 9,14 metrotako luzera eta 8,53 metrotako zabalera batekin, bere zelula aurreratuak propultsio sistemak eta hegalak ditu barne, esekiduran eta aurrerantz modu eraginkorrean hegan egiteko.
Konpainiak bere lanari buruzko informazioa eman du agentzia erregulatzaile eta sektoreko bazkideekin batera, sistema mugikor honen txertatze erantzulea aurrera eraman ahal izateko eta etorkizun bat bermatzeko non aireko ibilgailu autonomoak modu ziurreran batera existi dezaketen. Bidaiarien aireko ibilgailu autonomoaz gain, Boeing NeXt-ek zamako ibilgailu elektriko guztiz elektriko batean ari da lanean, 226,8 kilotarainoko merkantziak garraiatzeko, haize-tuneleko bere lehen hegaldia iaz egin zuena eta aurte zeru irekiko fasera pasako dena.
Boeing-en taxi hegalari autonomoak arrakasta lortu zuen probako lehen hegaldian Etorkizuna hegan Horrekin guztiarekin, badirudi hitzeman ziguten auto hegalarien etorkizuna pixkanaka pixkanaka betetzen dihoala. Alde txar bat badu, eta hori da momentuz gizakiek ez dituztela gidatuko; bakarrik hegan egingo dute. Taxi hau, gainera, eskarmentu handiko konpainia batetik dator: Boeing. Ibilgailua PAV deitzen da (Bidaiarien aireko ibilgailua, bere ingeleseko siglengatik) eta funtsean, aipatu bezala, aireratze eta lurreratze bertikaleko taxi hegalari bat da, hori bai, bere lana hiriko inguruetan egiten duena. Guztiz elektrikoa da gainera. Auto bezala pixka bat zalapartatsua da (9,14 luzeran eta 8,53 zabaleran) eta horregatik, helikopteroak bezalako ibilgailuentzat prestatutako pistetan erreserbatu behar da bere lurreratzea. Bestalde, Boeing ez da taxi hegalariak garatzen ari den konpainia bakarra. Bere aurkako den Airbnus gauza berean ari da lanean bere Vahana proiektuaren bitartez. Agentzia Espazial Europarrak Lilium proiektua dauka, ibilgailu hegalari pertsonal autonomo bat izango dena. Uber ere horretan ari da lanean NASA eta Aurora Aerospace-ren laguntzarekin. Kalkulatzen da gidaririk gabeko taxi hegalariak 2,9 bilioi dolarreko merkatu bat izango dela bakar-bakarrik 20 urte barru.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
19
20
eWorld aldizkaria
2019 apirila
blockchainWorld
Zer da Blockchaina? B loke-katearen kontzeptua eta teknologia 2009an sortu ziren Bitcoin agertzearekin. Ziur aski, termino hau edonon entzun duzu eta ez diozu garrantzi handirik eman, zer esan nahi duen ulertzen ez duzulako. Izan ere, blockchaina dela alditxo bat modan jarritako terminoa izan arren, inor gutxik daki ezer haren funtzionamenduari buruz. Zenbait zalantza argituko dugu honen inguruan. Blockchaina edo bloke-katea gure ekonomian -eta egunerako edozein esparrutan- iraultza bat proposatzen duen kontzeptu bat da. Ez da oso erraza nola funtzionatzen duen ulertzea, eta mundu maila erabiltzen hasia den termino bat denez, komeni da zer adierazten duen jakitea. Blokeen kateko kontzeptua eta teknologia 2009an sortu zen Bitcoinen agerpenarekin; hau da, blockchaina txanpon birtual honen atzetik dagoen teknologia da, baina horretaz bana daiteke beste gauza batzuk egiteko. Adibidez, beste kriptoitxanpon batzuk egin (elkartruka daitezkeen txanpon birtualak eta beste edozein dibisa tradizional batekin bezala opera daitekeena), printzipio berdinetan oinarri bitezela, baina beste ezaugarri batzuk izan ditzatela algoritmoa edo txanpon-politika aldatuak izanagatik. Blockchaina erabilia izan daiteke ere balio-ordezkaritzako beste mota batzuk sortzeko. Tokenak bezala ezagutuak dira, eta funtsean ekosistema baten barne erabil daitezke zerbitzu edo erabilgarritasun batean parte hartzeko. Adibide bat kasinoa da, non bere tokenak (fitxak) erosten diren gero bere makinetan eta jatetxeetan erabiltzeko.
Blockchainari esker, transakzio batean ez da beharrezkoa hirugarren baten parte-hartzea
Erabilgarritasuna Blockchainak datuen transferentzia ahalbideratzen dute modu guztiz ziur batean kodifikazio oso sofistikatu bati esker. Enpresa bateko kontabilitateko liburu batekin konpara ohi da, non erregistratuak dauden diru sarrera eta irteera guztiak. Baina kasu honetan, gertaera digitaletako liburu bat da. Transferentzia honek ez du behar bitartekorik informazioa egiaztatu eta onartzeko, baizik eta nodo independente (erabiltzaile) ezberdinetan banatua dago, erregistratu eta baliozkotzen dutenak. Horrela, behin informazioa sartuta dagoela, ezin izango da ezabatua izan; bakarrik erregistro berriak gehitu ahal izango dira. Gainera, ez da legezkotua izango gutxienez gehiengoa ados ipintzen ez bada. Funtsean, blockchainak bitartekoak ezabatzen ditu, bere kudeaketa guztia deszentralizatuz. Prozesuaren kontrola erabiltzaileena da eta horiek dira milioika nodoz osatutako banku handi baten parte direnak. Horietako bakoitza bankuaren kontuen liburuaren partaide eta kudeatzaile da.
Nola funtzionatzen da? Denbora apur bat arte, hirugarren bat beharrezkoa zen bi partek konfiantza izan zezaten trantsakzioen egiazkotasunean (bankua, auditorea, notarioa edo Paypala) eta egiatasuneko zigilu bat izateko. Orain, blockchainarekin, arazo eta gastu bikoitz hauek desagertzen dira pareen arteko elkartrukaketako P2P teknologia txanpon birtualarekin konbinatzean, komunikazio digitaleko modu berri bat sortuz horrela. Halaber, blokeetako trantsakzioak sistemaren partaideek sortu dute. Hauek sareko nodo guztietan erregistratuak eta igorriak dira. Horrela, parte-hartzaile guztiek trantsakzio guztien informazio eguneratua dute denbora errealean. Trantsakzioak “wallet� edo diru-zorro elektrikoetatik egiten dira. Walletak artxibo enkriptatuak dira, banku-kontu baten antzera funtzionatzen direnak. Hauek bi kode dituzte: publikoa eta pribatua.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
21
22
eWorld aldizkaria
2019 apirila
healthWorld
EOS® Sistema dagoeneko ospitaletan
H
M Ospitalea abangoardian kokatu da osasun-teknologia hau bereganatzean. Pazienteei eta mediku-ekipoei tresna aurretuenak eskaintzen dizkie berriz ere EOS® Sistema txertatzearekin. Neurogrup taldeak, Gerardo Conesa Bertrán doktorea buru duela (neurokirurgialaria eta HM Delfosen Neurozientzietako Unitateko zuzendaria), lehen proba diagnostiko honen berri eman du. “Diagnostiko erradiologikoa egiteko sistema bat da. Gorputz osoko irudiak har ditzake proiekzio tradizionaletan eta 3D erreprodukzioetan, pazientea karga posizioan dagoela, hau da, X izpietara gardena den aulki batean eserita edo zutik". Tresna berritzaile honek 3Dko irudi erradiologikok ahalbideratzen du, gorputz osokoak edo esposizio bakar batean eta ez du klaustrofobiarik sortzen. “Oso beharrezkoa da egungo bizkarrezurreko kirurgian modu globalean ulertu nola orekatzen den, ala ez, gure pazienteen hezurdura guztia. Mekanismo konpentsatzaile ezberdinak daude bizkarrezurreko alde batetik bestera, edo bai bizkarrezurra pelbisarekin edo beheko gorputz-adarrekin, eta oso garrantzitsua dena ulertzen bizkarrezurreko kirurgia optimo bat planifikatzeko. Eta alderantziz, belaunetako edo aldaketako ara-
zoek ere arazoak sortu ohi dituzte bizkarrezurrean. EOS®-k irudi global hauek lortzen ditu eta zamako jarreran, hau da, eserita X izpietara garden den aulki batean, edo zutik", nabarmentzen du Conesa doktoreak. EOS®-ek eskaintzen duen ezaugarri nagusietako bat da diagnostiko hobeak lortzen dituela erradiazio gutxiagorekin. “Egungo alternatiba EOS®-ari TAC bat da, baina proba honetan pazientea etzanda dago, bere pisua zamatu gabe, eta erradiazioa % 85 batean altuagoa da. Ezaugarri hauek diagnostiko hobeago bat egitea ahalbideratzen dute, paziente bat ebolutiboki modu fidagarriago batean kontrolatzea edo zehaztasunarekin kirurgia bat planifikatzea", azpimarratzen du HM Ospitaletako espezialistak. EOS® diagnostiko erradiologikoko sistema bertikal bat da, gorputz osoko erradiografiak egiten uzten duena, 3D-n, aldekoak eta frontalak, eta irudien sorkuntza ultra-azkarra da. Gainera, sistemak ekiditen du pazienteak hainbat erradiografia egitea. “Irudia ekorketa bertikal aldibereko bikoitz baten bidez egiten da, aurrez-aurre eta profilean, 20 bat segundo irauten duena gorputz osorako. Prozesatu ondoren, 3D irudiak sor daitezke, baina haratago joan daiteke, izan ere datuak planifikazio kirurgikoko programa batean sartzea ahalbidera-tzen du EOS®-en lortutako emaitzak ebakun-tza-gelara eramateko”, ziurtatzen du Francesco Caiazzo doktoreak, HM Delfosen Neurogrupeko bizkarrezurreko unitatateko zuzendariak. Planifikazio hau posible da EOS® Sistemarekin egiten diren neurketek ez dutelako distortsiorik eta oso zehatzak direlako.
Patologiak eta onurak EOS® modu berezian diseinatuta dago patologia eskeletiko eta artikularretan arazoak detektatzeko, baita endekapenezko gaixotasunetan, alegia bizkarrezur, belaun eta aldaketakoak. Patologia horietara bideratzearen arrazoi nagusia da zamako kalitate handiko irudiak lortu ahal izatea. “Gorputz osoko 3D irudiak hartzea oso garrantzitsua da ere beste espezialitate batzuen balioespenerako, bizkarrezurreko kirurgialariez gain. Irudi hauek ikasketa biomekanikoak osatzen dituzte eta oso garrantzitsuak beste espezialitate batzuetan, hala nola podologia, ortopedia, traumatologia, erreumatologia, errehabilitazioa, fisioterapia, osteopatia eta neurokirurgia", baieztatzen du Conesa doktoreak.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
23
24
eWorld aldizkaria
2019 apirila
startupWorld
Mr Jeff, mundua garbitzen
2
6 urterekin besterik ez, Eloi Gómez-ek (Santiago de Compostela, 1992) hiru urtetan garbitegiaren sektorean iraultza egiten ari den negozio eredu bat sortu du. Enpresaren izena 'Mr Jeff' da eta bere alboan ditu Adrián Lorenzo eta Rubén Muñoz. Hirurek Leongo Unibertsitatean ikasi zuten eta Valentzian bukatu zuten. Horrez geroztik, panorama nazionalean etorkizun gehien duten startup erakargarrienetako bat burutzen dute: egun 220 pertsonaz osatutako lan-talde bat dute eta 1.200 frankizia saldu dituzte. Gainera, 2.500 zeharkako lanpostu sortu dituzte. Hazkundeko aukerak ikaragarriak dira, izan ere beraien nahia urtea Europan, Latinoamerikan, Asian eta Afrikan zehar banatuta dauden 3.000 establezimenduekin bukatzea da. Eta guztia, garbitu eta lisatuz. Mr Jeff 2015eko azaroan jaio zen mugikorrentzako aplikazio modu bezala, etxez etxeko garbiketa zerbitzu bat eskainiz, horren bitartez erabiltzailea, etxetik atera gabe, iragazketaz eta lisaketaz ahaz zitekeena. Denbora aurrera joan ahala, ordea, eredua garatuz joan zen hamar herrialdetako kaleetan autozerbitzuko garbiketa zentroen frankizia sare sendo bat sortuz. Modu honetan, app-a eta arropen jasotze eta emate zerbitzua geroz eta eraginkorragoak dira, leku ematen diona markaren sinesgarritasuna hobetzea eta tarifa lehiakorragoak izatea (hilabeteko izen-emate eredu bat bezala). Zeharkako negozio bat da, online y offline, teknologiaren bitartez sektorean erreferentzia bihurtu dena. “Industria mailan nola optimiza genezakeen ulertu genuenean, ikusi genuen zeuden aktoreak ez zeudela prestatuak hori egiteko, aurretik egin ze-
na oso desberdina zelako eta hori aldatzea oso zaila zelako”, dio konpainiako CEOak. Startup honetako sektore industrial tradizional honetako tontorrera eskalatu denbora errekorrean 30 urte bete baino lehen eta hori gertaera harrigarri bat da. Baina txundigarria da ere hiruretako inor ez datorrela industriako elitetik edo familia jakin batzuetatik. “Ez gatoz McKinsey, Boston Consulting edo Harvarden MBA bat egitetik, daukagu profil hori, nahiz eta heziketa hori zeukaten pertsonekin lehian geunden", adierazten du Gómezek bere hasierak oroitzean, nahiko zailak izan zirela euren gaztetasuna eta esperientzia faltagatik. Izan ere, berak Elikagaien Zientzia eta Teknologia ikasi zuen, Lorenzok Ingeniaritza Informatikoa eta Muñozek Finantzak eta Kontabilitatea.
Kirol-jertseak saltzen Mr Jeff-eko fundatzaileak Leongo Unibertsitatean ezagutu ziren 2010ean, zehazki San Isidoro Ikastetxe Nagusiko 311 logelan. Karrera ezberdinak ikasi arren, hirurek espiritu ekintzailea zuten amankomunean eta ziren berandutu beren negoziorako gaitasunak erakusten: karrerako bigarren urtean beren kirol-jertse unibertsitarioak diseinatzen eta saltzen ipini ziren ('Ule 1979'). Ikaslegoaren artean arrakasta itzela lortu zuten eta handik 10 hilabetetara ukaezineko eskaintza bat jaso zuten enpresa saltzeko. Eloik gogoratzen du esperientzia hori balio izan zitzaiela zenbait oinarrizko baldintza batzuk finkatzeko; “Lehenengo: Ez da beharrezkoa gurpila berrasmatzea. Bigarren: Marjina onak uzten dituzten produktu eta zerbitzuen alde apustu egitea. Hirugarren: ezberina izan bahar da, eta azkenik, zorte ona izatea itxaron". 22 urte beta zituztela, gazte ekintzaileek 'The Food Point' sortu zuten, nekazaritzako elikagaien esportazio eta inportazio kanal bat, gourmetentzako produktuekin edukiontziak betetzen zituztela. Berriz ere teklarekin eman zuten eta 15 hilabetetara enpresa saltzera iritsi ziren. Mr Jeff konpainia berria bi edo hiru urtetara saltzeko nahiarekin jaio zen, aurreko bi enpresekin gertatu zen bezala. Baina gaur egun diote ideia hori guztiz baztertua dagoela. Hasieran serio hartu ez zituen jendea egon zen, baina azkar jaso zuten laguntza finantzieroa, “inbertsore nagusi bezala izan ditugulako ekintzaile ohiak; hasieratik ulertu gintuzten eta islatuak ikusi ziren nola pentsatzen genuenean". 2016ko maiatzean beren finantzaketako lehen erronda itxi zuten 400.000 dolarrekin, 10 hilabeteren buruan bi milioiko beste bat lortu zuten, eta azkena, 12 milioirekin, 2018ko bukaeran lortu zuten enpresa hainbat herrialdetan banatuta zegoela.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
25
26
eWorld aldizkaria
2019 apirila
startupWorld
Eredu korporatiboa hizpide
A
ritz Otxandiano, Fagor Taldeko Giza Berrikuntzako arduraduna, Raúl García, ULMA Taldeko lehendakaria eta Iker Estensoro, Orkliko lehendakaria, eredu korporatiboa eta eraldatze sozialari buruz jardun dira duela gutxi. Hona hemen beren iritziak: Hasteko eraldatze sozialari buruzko iritzia eman zuten eta nola eragin duen horretan eredu korporatiboak. Raúl Garcíaren hitzetan, “berdintasunezko eskualde batean bizi gara zentzu askotan. Kooperatibak aberastasunaren banaketa zuzenago baten sustatzaile izan dira, eredu garatu ez den lekuekin konparatuz. Halaber, lanaren sorkuntza eta horren mantentzea kooperatibismoaren emari oso garrantzitsu bat da. Eredu kooperatiboari esker, Euskadiko beste toki batzuetan baino berdintasunezkoago den kultura bat daukagu. Beste nabaritasun bat da gure erakundeak garapen sozialean pentsatzen ari direla. Aritz Otxandianoren aburuz, ordea, “eraldatze soziala, niretzat, komunitatearen beharrei erantzuna ematera laguntzeko bokazioa da. Eta kooperatiben laguntzari dagokionez, aberastasunaren banaketa zuzena eta ekonomiaren demokratizazioa nabarmenduko nituzke. Bestetik, Iker Estensororen iritziz, “Goierrin, hainbat kooperatiben existentzia garrantzitsua izan da; kooperatibek bere inguruaren etorkizunaren alde egiten duten apustuagatik; erakunde desberdinekin egiten den apustu kolaboratibo bat. Nire ustez, ko-
operatibak eskualderako etorkizuneko proiektu bat bultzatu du”. Hala eta guztiz ere, gogoratu behar da aipatutako faktore asko Euskadiko DNAn betidanik egon direla esan ohi dela, hala nola aberastasunaren banaketa, inguruarekiko konpromisoa, barne kooperazioa, enplegu jasangarria, partehartzea jabetzan… Baina beste ezaugarri batzuk aipa litezke. Adibidez, Raúl Garcíarentzat, “eredu kooperatiboa autokudeaketako eredu bat da. Kooperatibak bertako protagonisten esku, hau da, langileen esku, uzten ditu bere etorkizuneko aginteak. Beraz, autokudeaketa beste ezaugarri nabarmen bat da, ikuspegi sozial partekatu batekin”. Iker Estensorok adierazi zuenez, “gure inguru getuenarekin dugun erantzukizuna bereizten gaitu. Ez dugu esklusiboki etekin propio batengatik lan egiten”. Honi eutsiz, Aritz Otxandianok honakoa dio: “pertsonetan oinarritua dagoen esperientzia bat gara, baina komunitatearen zerbitzura. Historikoki komunitatearen beharretan fokua ipinita egon gara eta horrela jarraitu behar dugu, eskakizun horiei erantzun emateko”. “Denboran behar horiek jasangarriak izan daitezen helburuarekin, gainera”, eransten du Iker Estensorok.
Raúl García: “Askoz ere gehiago balioesten zaigu gure mugez harago” “Horri buruz estrategia bat defini behar dugu. Kooperatiboak ez diren enpresa asko daude, baina Erantzukizun Sozial Korporatiboaren esparruan giza konpromisoa estrategia enpresarialean sartu dutenak. Zentzu horretan, uste dut esplizitatzea falta zaigula zer ekarpen egiten dugun edo egin nahi dugun gizartera, lehentasunak, helburuak eta politikak definitzea eta gure bazkideei eta gizarteari komunikatzea. Eraldatze sozialaren eta berrikuntza sozialaren eremu hau kooperatiben kudeaketan txertatu behar dugu. Edo beste modu batera esanda, giza-dimentsioa gure estrategia enpresarialera gehitu behar dugu”, adierazi du Aritz Otxandianok. “Merkatuak gehiago balioetsi behar du gure kooperatibek bere gizartearekiko daukaten erantzukizuna”, gehitzen du Iker Estensorok.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
27
28
eWorld aldizkaria
2019 apirila
startupWorld
Inbertsioak I+G-ra A
zken sei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 885 milioi euro inbertitu ditu I+G sustatzeko SPRI Taldearen laguntza-programa teknologikoen bitartez. Hartara, laguntza eman zaie 4.895 enpresa-proiekturi eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiekturi. Zehazki, enpresek 439 milioi euro jaso dituzte eta eragindako inbertsioa 1.708 milioi eurokoa izan da. ZTBESeko agenteei 445 milioi euro eman zaizkie espezializazio adimendunari buruzko ikerketa-proiektuak garatzeko eta teknologi zentroen zein ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzeko. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 2019an 166,1 milioi euro inbertituko dira arlo horretan; horietatik 83 enpresetara bideratuko dira eta beste hainbeste Sareko agenteentzat izango dira. 2019. urteko laguntzen bidez babesa eman nahi zaie 700dik gora enpresa-proiekturi eta teknologi zentroekin zerikusia duten 80tik gora proiekturi.Laguntza hauek Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan kokatzen dira, estrategia horrek berebiziko garrantzia ematen baitie Euskadiren espezializazio industrialaren barruan lehentasunezkotzat jotzen diren sektoreetako proiektuei, hau da, fabrikazio aurreratukoei, energia esparrukoei eta bio-osasungintzakoei.
Laguntza-programa teknologikoak Hauek dira I+G sustatzen duten laguntza-programa teknologikoak: Hazitek, Elkartek eta Emaitek Plus. Hazitek zabalik egongo da martxoaren 14ra arte, Elkartek otsailaren 28ra ar-
te eta Emaitek Plus programak ekainaren amaieran irekiko du eskaerak aurkezteko epea. Lehenak, Hazitek-ek, 83 milioi euroko aurrekontua du eta enpresei zuzentzen zaie, zehazki, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egiten dituztenei. Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira. Hala, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak I+G-ko proiektu lehiakorrak sustatzen ditu: produktu berriak garatzea helburu dutenak (produktu originalak, eskura daudenak baino hobeak, merkatuaren eta gizartearen eskariei erantzuteko) eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea helburu dutenak.
Eusko Jaurlaritzak 885 milioi euro inbertitu ditu I+G-n SPRI Taldearen bitartez Bestetik, Hazitek programaren bidez babesa ematen zaio I+G-ko proiektu estrategikoen garapenari. Enpresen lidergotik sortutako proiektuak dira, Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak aprobetxatzen dituztenak eta lankidetzan nahiz bakarka garatu daitezkeenak Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-esparruetan. Proiektu estrategiko horiek ezaugarri jakin batzuk dituzte, nola baitira berrikuntzaren dimentsio globala, beren irismen zientifiko-teknologikoa eta I+G+B-ko inbertsioaren intentsitatea, inbertsio hori beharrezkoa baita ez bakarrik enpresen helburu indibidualak lortzeko, baizik eta, batez ere, trakzio-indarra egiteko Euskadiren ekonomian eta, bide horretatik, bultzada bat emateko Euskadiren nazioartekotzeari. Beste bi programak, Elkartek eta Emaitek Plus, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei zuzendurik daude. Lehenengoaren helburua da Sarean integratutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako erakundeen ikerketa kolaboratiboak sustatzea. Bigarrenarena, berriz, teknologi zentroen eta ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzea eta merkatura orientatzea.
publizitatea
2019 apirila
eWorld aldizkaria
29
30
eWorld aldizkaria
2019 apirila
startupWorld
“Kooperatibak ez gara hain zurrunak, eta horrek ematen digu azkartasunez ekiteko beta”
M
apsak Talentuaren Saria jaso du martxoan Iruñeko Ikaslearen eta Enpleguaren Areto Europarraren azken edizioan. Enpresa honek Orkoienen, Nafarroan, du egoitza eta 1957 urtetik automobilgintzarako lan egiten duelarik, 1977an sortu zuen bere aluminiozko lehen haguna. Mondragon Korporazioko kide da 90eko hamarkadatik, eta identitate-ezagarritzat lana eta berrikuntza dituenez, haugunen fabrikazioan eta diseinuan abangoardian dago gaur egun; ondorioz, automobil- ekoizle garrantzitsuenek konfiantza osoa dute bere produktuetan. Mapsako presidente Juantxo Martínez-Garciariainekin hitz egin dugu. Iruñako Ikaslearen eta Enpleguaren Areto Europarraren azken edizioan Talentuaren Saria lortu duzue. Nola jaso duzue saria? Zergatik uste duzue eman dizuetela? Benetan ohore bat izan da horrelako sari bat jasotzea eta gure enpresa bistaratzeko bidean berresten gaitu, gizartearen aldetik eta heziketako gizartearen aldetik modu berezian. Uste dugu, modu batean, hurrengo belaunaldien heziketan dugun ardura biltzen duela, gure koope-
ratiban garatzen dugun gazte profesionalak sartzeko programaren bidez, eta jakina, unibertsitateko enplegu azoka ezberdinetako parte-hartze jarraituan adierazi ohi ditugun gure egonezinak aitortzen ditu. Zein izan da Mapsaren garapena? Zeintzuk izan dira bere une gakoak bere historian zehar? Mapsaren garapena oso positiboa izaten ari da azken urteetan, nahiz eta logikoki, ez da une zailetatik libre egon. Une zailak egon dira, non gure bazkideek benetako sakrifizioak egin behar izan dituzten, baina denborak arrazoia eman digu azkenean. Traumatikoa zirudien guzti horrek, suposatzen zuenagatik, oinarri bezala balio izan du egungo momentura iristeko, gure erakundean inoiz ezagutu ez den kaudimen eta sinesgarritasun batekin. Nik nabarmenduko nuke 2007-2011 bitartean bizi izan genuen krisialdia, non proban ipini ziren gure uste erkidekooperatiboak.
“Munduan sartzeko giltza, zalantzarik gabe, hizkuntzen benetako ezaguera da” Nola bizi izan duzue krisialdi ekonomikoa zuen sektorean, non lan egiten duzuen automobilgintzako industriarentzat? Oso epe laburreko sektorea da, non gaur da nagusi. Baina estrategia oso modu asmatuan lan egin dugu eta hori baimentzen ari da gure kudeaketa balioan ipintzea eremu ezberdinetan, baita nazioarte mailan ere. Zertan nabarmentzen da Mapsa sektore bereko beste enpresekin alderatuz? Juantxo Martínez-Garciariain Mapsako lehendakaria
Gure iritziz gure arrakastaren gakoa azkartasunean eta berezoari ematen diogun erantzunaren
startupWorld
bizkortasunean dago. Denborak proban ipintzen du egunero gure moldakortasuna eta gure erantzuna gogobetegarria da modu handian. Zein abantaila ditu kooperatibismoak? Kooperatibak ez gara hain zurrunak, eta horrek ematen digu azkartasunez ekiteko beta. Stockek kostu finantziero hain handi bat duten mundu batean azkartasunak eragiten du gure bezeroek gaurtik biharrera eskaerak egitea eta gure erantzunaren bikortasuna berme bat da, kontuan izan gaitezela dakarrena.
“Ekonomia sozialaren munduak bultzada berezia hartu du Nafarroako Komunitatean� Nola ikusten duzue enpresaren mundua orokorrean eta kooperatibena bereziki Nafarroan? Ekonomia sozialaren munduak bultzada berezia hartu du gure Komunitatean. Enpleguaren deuseztapenaren aurka erresistentzia berezi bat erakutsi du azken krisialdian eta kalitateko lanpostuen sorkuntzan motore eta bultzada nagusi bezala osatu da azken urteetako ekonomiasustaketatik aurrera. Zein ezaugarri balioesten dituzue Mapsan zuen hautagaietan? Uste dugu gazte profesionalen kontrataziorako faktore erabakigarriak beste edozein enpresatan asimilagarriak direla: oinarrizko ezaguera eta heziketa sendoa, jakin-nahi zientifikoa, erantzukizun profesionala eta hobekuntzarako afizioa. Gehitu genitzake, pixka bat espezifikoki, jarrera eta filosofiarekin harremana dituzten alderdiak, hala nola zerbitzurako ahalegina, espiritu kolaboratiboa eta sakrifizioareko gaitasuna. Espiritu solidarioa, hori bezala ulertuz esfortzu kolektiboa eta taldeko lana, argi eta garbi plus ukaezin bat dira. Zer garrantzia ematen diozue Mapsan nazioartekotzeari? Kontuan izanik gure ekoizpenaren ia % 90a esportatzen dela, bai modu zuzenean edo bai zeharkakoan gure bezeroen bidez -gure autoak esportatzen dituztenak gure hagunak bertan muntatuta-, nazioartekotzea faktore gakoa da helburu merkatu bezala. Gaur egun hau horrela da industriaren parte handi batean. Hala eta guztiz ere, badaude askotan kontuan hartuak ez diren alderdi batzuk eta horiengatik nazioartekotzea ezin da saihestua izan: teknologiaren
2019 apirila
parte handi bat eta erabilitako ekipamenduak, lehengaiak, informazio teknologikoa, etab. mundu osotik datoz. Beraz, edozein profesional estimatuk, etorkizunean horrela izaten jarraitu nahi badu, argi izan behar du mundurako sarbidea oinarrizkoa dela, eta horretarako giltza, zalantzarik gabe, hizkuntzen benetako ezaguera da. Nola ikusten duzue lan-merkatua une hauetan? Erlatiboki une on bat da gure gazte profesioalentzat eta oso bereziki ingeniari eta teknikarientzat. Badago eskari oso indartsu bat eta beraz ez da une on bat bakarrik beraien enplegurako, baizik eta unibertsitatearentzat ere karrera hauen alde kanpaina txiki bat egiteko. Zentzu batean apur bat gogorragoak izan daitezke beste batzuk baino, baina merkatuak badaki hori ikusten eta saritzen. Zer aholkatuko zenieke lanari dagokionez nora jotzen ez dakiten gazteei? Nora jo adierazi baino, beren buruaren analisi zintzo bat egitea gomendatuko nieke lehenik eta behin, beren gaitasunak, trebetasunak, esfortzurako gaitasunak eta helburu pertsonalak ezagutzeko. Lehenengo batek ondo ezagutu behar du bere burua eta jakin bere partetik zer dagoen prest jokoan ipintzeko noruntz joan behar den erabaki baino lehen. Behin hau eginda, unibertsitateak eskaintzen dituen eskaintza ezberdinak baliotsi eta ikusi zein neurritan batzuk eta besteak beraien artean bat datozen. Azkenik, berea uste duen etorkizuneko bide horretan dituen lagun eta ezagunen artean aholkua bilatu. Guzti hori egiaztatuta, aukeraketa egin. Bere buruaren ezaguera hobe batean oinarritua izango denez, baita aukera ditzakeen hauta ezberdinetan ere, ziuraski bat etorriko dira modu eraginkorrago batean eta eramango dute aukeratu den norako hori eskuragarri izatea arrakasta handiarekin.
eWorld aldizkaria
31