I. BERTSO-SAIO KLINIKOA Otsua-Enea sagardotegia 2010eko martxoaren 12a
Bertsolariak: Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren, Felix Zubia
Parte hartzaileak: • Osakidetzako erizainak eta medikuak • EHUko medikuntzako ikasleak
Agurra Baliatu nahi nuke ahotsaz, zuen denen begiradaz, kexa bat erein osasungoan euskarak dituen trabaz. Bizi-urarantz doan bidean jartzen zaizkion segadaz, ximeltzen utzi nahi dutela esan bazkertekan abiadaz. Maialenena goraipatuz denon ekinen taupadaz, umiltasunak ematen digun umorea eta patxadaz. Baina kultura eta hizkuntza zaharraren harrotasun eta indarraz, osasungoa lora dezagun euskaratik eta euskaraz.
Agurra Fakultatean hiru urtean ez ditugu, ez, bi egun. Residentei erakusten ere ez naiz alperrikan jardun. Diagnostiko guztiak gaizki irten direla demagun, hara zergatik sentitzen naizen artaldian arduradun!
Agurra Karlosek zioen klaro: “saio kliniko bat dago, Borja gonbidatuta hago�. Baietz esan eta akabo, orduz geroztik bueltak emanez ibilia naiz luzaro. Egia esan baietzarekin damutua naiz zeharo: dardarra daukat, ahoa lehor, hogeita hemezortzi grado. Lasai, ez nago gaixorik, soilik akojonatuta nago. Bertsotaz gutxi baitakit eta medikuntzaz gutxiago.
Agurra Arratsaldeon denoi, ene zenbat lagun! Gaur azterketa gisan behar dugu jardun. Zuekin geratuko baitzaigu ezagun ea Osakidetzak zer etorkizun dun.
1. Bertso-diagnostikoa Parasitoak gorputzan sartu Kontuz, horiei arreta! Gorputza bero-bero jartzen da sukarraz ea erreta. Poltsa txiki bat sortu ohi dute gauz txuri batez beteta. Nola deitzen da poltsatxo hori eta zorne pilaketa?
2. Bertso-diagnostikoa Jokin lurrera eroria da tabernara sartu eta berehala. Dardaraz hasi, pentsatu dute sorginduta dagoela. Mingain tartetik bitsa dario amorratua bezala. Zorionean danok dakigu pasako zaiola berehala.
3. Bertso-diagnostikoa Neska perfekta, obsesiba da eskolan hamarrak danba! Hamabost urte orain beteak hori da krisi eztanda. Ez da egoki sentitzen bera txokolate pixkat janda. Kanpoa dauka arerio gisa baina gaitza barruan da.
4. Bertso-diagnostikoa Ondoeza eta bihotzerrea sortzearekin batera, izan daiteke jogurra edo esnea hartzeko joera. Sagardo gehitxo edanez gero denek gutxi gorabehera horrelakorik izango dute igoal bihartik aurrera.
5. Bertso-diagnostikoa Ona edo txarra genetikoki dator hau bideratuta, genotipoak eta fenotipoak nolabait osatuta. Osabagandik jasoko nuke gustoz, hala jaingoinkoa! izango balu pisu mordoa edo dirua nahikoa.
6. Bertso-diagnostikoa Gau bat neska batekin bilatuaz antza, baina bestelakoa irten da emaitza. Tanta bat muturrean a zer kontu latza! Baina sendatzekotan badu esperantza, zerbaitegatik dugu militarren gaitza.
7. Bertso-diagnostikoa Argal-argala dago parean tokatu zaigun tipoa, dago nekatu xamarra eta aurpegia hain zurikoa. Ezaugarri bat da nabarmena: esputo hemoptoikoa. Eta hala ere esaten dute “gaitza erromantikoa�.
8. Bertso-diagnostikoa Ibilera traketsa daukat parez pare eta aurpegi zurruna, espresiorik gabe zer den jakitekotan zertan egin galde hau asmatzeko igoal hitzak sobran daude.
9. Bertso-diagnostikoa Sagardoz inguratuta gaude, sagardoa zein ederra! Alhokola dauka etilikoa eta suerta daiteke txarra egunen batez bihurtzen bada gustoz hartzea beharra, eta hartu ezean badaukagu bi eskuetan dardara.
10. Bertso-diagnostikoa Parrandako prestatu zena guapo guapo Mozkortuta, botaka, bere kalterako zeharo kezkatu da azaldu beharko lehenengo odola ere irten zaiolako.
11. Bertso-diagnostikoa Kamilan dago jira eta buelta berak ezin du gelditu eta esan du sekula santan ez duela hainbeste sufritu. Radiologoak ekografiaz diagnostikatzen ditu, eta gaixoari zer duen esanda, zeharo zaigu harritu.
12. Bertso-diagnostikoa Burua nahiko baju dabilkit animoa bajuago. Etxetik ere ez dut irten nahi, ondoen han nago, klaro! Lagunik ere ez dut bisitatu nahi sentitzen bainaiz arraro. Zergatik ondo ez dakit baina egunero triste nago.
13. Bertso-diagnostikoa “Pi-pipi-pi� egin dezake badauka saltsa nahikoa, aurikula hau bihurtu zaigu eroa edo kaikua. Eta mediku bat etorri da, egin du Sintromen aipua hartzen ez badu izango omen du enboliaren arriskua.
14. Bertso-diagnostikoa Bi trago edan ditu Karlosek eta komunera berehala. Berak esan dit ezin nuen eta gehiago aguantatu bestela. Urte batzurekin ni egongo naiz fijo Karlos dagoen bezala Eta zihur nago Nahikarik hauxe inoiz izango ez duela.
15. Bertso-diagnostikoa Nekatu eta eroria da animoz dago baxua gorputz guztia minbera dauka, Hara bere arazoa! Anbulategi aldera egin duen arren bere pausoa, hamar alditan ez digu lortzen medikuaren kasua.
16. Bertso-diagnostikoa Soka izena dauka hitz honek bueno, igoal badu antza. Mesodermotik etortzen zaigu bai, bai, ez izan zalantza! Haurra oraindik txikia dugu ezin digu egin dantza. Esaten dute hitz hau dugula enbrioaren ardatza.
17. Bertso-diagnostikoa Nahiz eta izena lio bat dugu berez ez da toxikoa, eta buruan eragiten duen bitxo horietarikoa. Nik neuk gaztetan pasatu nuen eta ez naiz hain tontua, hala ere haurdun dauden guztiek diote kriston panikoa.
18. Bertso-diagnostikoa Diagnostiko baten tokian datu biokimikoa, adenaninak eta guaninak dute talde honen exitoa. Izena dugu zail xamarra eta ondorioa betikoa: beraiengatik sortzen zaizue zuei azido urikoa.
19. eta 20. Bertso-diagnostikoak I Mikosia da pista Lau hanka dituala, lau hanka dituala Gainontzekoak ez baina bikote sexuala, bikote sexuala. II Asko dakizute eta, hori da problema, hori da problema. Hau da elementu bat debajo ez dena, debajo ez dena.
21. Bertso-diagnostikoa Pixa egiten du aparraz eta ez gelditu harrituak Hipertentsio berri bat dauka eta hankak haundituak.
22. Bertso-diagnostikoa Bere barruan ematen bada zornearen jarioa tripa ukitu eta izango dugu Blumberg-a positiboa.
23. Bertso-diagnostikoa Pista bakarra emango dut nik, ez dut esango eta dena: hauxe da medikuntzan daukagun probarik musikalena.
EBAZPENAK 1. Abszesoa
13. Fibrilazio aurikularra
2. Epilepsia
14. Protatismoa
3. Anorexia
15. Fibromialgia
4. Ultzera
16. Notocorda
5. Herentzia
17. Toxoplasmosia
6. Gonorrea
18. Purinak
7. Tuberkulosia
19. ?
8. Parkinsona
20. Enzimak
9. Alkoholismoa
21. Sindrome nefritikoa
10. Mallory Weiss sindromea
22. Peritoneoa
11. Koliko nefritikoa
23. Eko-grafia
12. Depresioa
LOGOAK