INKESTA Ebaluazioarekin ondo hasteko, inkesta bat egitea bururatu zaigu Ikastolako ikasleekin. Bi galdera proposatu ditugu:
Z​er eskatuko diozu urte berriari zeure buruarentzat? Eta nola egingo zenuke? Jon Alonso 2.B:
Urte Berrirako, etxeko lanak kentzea eskatuko nuke. Horretarako, irakasleekin, ikasketa buruarekin hitz egingo nuke, ikastola guztien ikasleen izena eta sinadurarekin kexa modura. Hori horrela ateratzen ez bada, ikasleen sindikatu
batean sartuko nintzateke eta han, nire iritziak eta adierazpenak adieraziko nituzke, etxeko lanak kendu ahal izateko. Luzia Rodriguez 2.B:
Nik niretzako gauza bakarra nahi dut, nire bizitzan, zorionekoa izatea eta, horretarako, Ikastola atseginagoa izateko, edozer gauza egingo nuke. Kanpokoa jada, atsegina da, ikastola atsegina izatea falta dela uste dut.
Z​er eskatuko diozu urte berriari munduarentzat? Nola egin daiteke? Jon Alonso 2.B:
Mundu osoan, etxeko lanak kentzea gustatuko litzaidake. Guretzat denbora librea izateko. Horretarako, munduko presidente guztiei, eskutitz bat bidaliko nieke kexa modura. Xabier Campon Irastorza Luzia Rodriguez 2.B:
Siriako herria eta beste herrien arteko gerrak eta gatazkak gelditzea nahiko nuke. Horretarako, herritarren buruzagien artean itun bat egiteko edozer gauza egingo nuke. Itun horretan, Siriakoek ezingo dute beste herriei bonbak eta bestelako arma kimikoak jaurti eta alderantziz ere jartzea komeni dela uste dut.