Amaaaaa, nik ez dut Otxinen ondoan atera nahi
MIEL OTXIN
Datorren urtean , Drag Queen bezala ezta?
Hi, Ibizan egon haizenetik seko pitzatuta bueltatu haiz
ZIRIPOT PRESTATZEN
Ixil hadi, maripurtzil halakoa!
Joxe Miel, kontuz! Nire poxpolintxoak zulatuko dittuk eta!
ZIRIPOT PRESTATZEN
Dantzatzeko esaten duk? Nahiko lan diat zutik mantentzen!
ZIRIPOT
Ziripot, argi ibili hadi, aurki ostikoz botako haut! Munstro nazkagarri hori!
ZALDIKO
Danbaaaa! Tori ossstikoa Ziripot nazkagarria!
Martxa honetan bihotzekoak emango ziok!
Lagundu, arrennn!
Ba, nik ezin diat gehiagotan altxatu, lunbagoak jota natxiok!
Zaldikooo, Zaldikoo, zatoz politte
A zer nolako ostikoa eman zidan bart!
Oparitxo bat dugu zuretzat, astopotro halakoa!
AROTZAK
Zuek bai basatiak, arotz nazkanteak!
Harrapatu haugu, zaldi eroa! Jarrizkiok ferrak basati honi!
Hau mina apatxetan! Ba niak hemendik. Ziripotek ordainduko du gogotik, bai horixe!
Hi, Joxe Manuel! Esan nian ez ekartzeko belar hori. A zer kiratsa!
Ta zergatik ezin dizkiat arto bizarrak erre? Petrikiluak aholkatu dit!
AROTZAK
Beste buelta bat gehiago eta ziplo eroriko naiz lurrera. Hau atxurra!
TXATXUAK
Aizak, Joxe Fermin, hiri tokatzen zaik Otxin eramatea.
Zerbikalak gaizki zeuzkaat… Joxe Pernando. Ai ama!
MIEL OTXIN DANTZATZEN
Noiz aldatuko didate aurpegi txatxu hau!
MIEL OTXIN DANTZATZEN
Non erosi duk oihal eder hori, Joxe Joakin? Oso ondo ematen dik begietara…
Urtero niri tokatu behar pelma hau!
TXATXUAK DANTZAN
Ba al dakizue “Loretxoa” jotzen?
Lertxundirena edo Gatiburena, Joxe Melon?
TXATXUA eta TXISTULARIAK
Aizak Joxe Lontxo, ikusi al duk non dabilen gure lapur galanta, Miel Otxin? Tiroz akabatu behar diagu!
Txatxoek zekartek ongi lotuta, Joxe Mai!
Surtara, lapur halakoa! Ez dizkiguk ohostuko berriro gure hazienda exkaxak!
Otxin , lapurra, hire errautsez bazka dadila lurra!
DIAPORAMA hau ikusteko sartu alboko orrian :