PRENTSA TAILERRA KOADERNOA
Ikaslea:__________________________________Gela:____ 2008/09 Ikasturtea
1
1. Sarrera. 2. Helburuak. 3. Artikuluak aukeratzeko irizpideak eta prozedura. Epea errespetatzearen garrantzia. Talde lana ezinbestekoa (artikulua norberarena da, aldizkaria denona da). 4. Alde grafikoaren garrantzia : argazkiak, marrazkiak . 5. Artxiboak kudeatzeko, e-postaren beharra azaldu, atal ezberdinak aurkeztu eta kontua ireki. 6. Baliabideen azalpena: argazki kamera digitala, bloga. __________________________________________________________________________ 1.EBALUAKETAKO EDUKIAK ETA ARIKETAK: Helbide elektronikoaren beharra fitxategiak kudeatzeko. Azalpen orokorrak eman (Asunto...) 1. ariketa: Kontu berria ireki eta mezu bat bidali euskaratxingudi@hotmail.com- helbidera. AZKEN HITZAren aurkezpena. 2. ariketa: AZKEN HITZAren propaganda egin Power Pointean. Maketazioaren inguruko gutxieneko azalpenak. PUBLISHER eta XUXEN programak aurkeztu. 3. ariketa: “Latin King”artikuluaren maketazioa egin Publisherrekin. Zerrendatu aukeratutako artikuluak, gelditzen diren klase kopurua eman eta salmenta egunaren data ere. 4. ariketa: Fitxa bat bete gutxieneko azalpena eginez (Izenburua, zer, noiz, non, zergatik). Prentsa tailerreko web orriaren azalpena. 5. ariketa:WEB ORRIAren propaganda egin, Power Point eta/edo Publisherren.
2.EBALUAKETAKO EDUKIAK ETA ARIKETAK: 2.1. 2.2.
2.3. 2.4.
ALGARAKA aldizkariaren aurkezpena, helburuak eta estiloa azaldu. 1. ariketa:ALGARAKAko propaganda egin Power Pointean. Zerrendatu aukeratutako artikuluak, gelditzen diren klase kopurua eman eta salmenta egunaren data ere. 2. ariketa: Fitxa bat bete gutxieneko azalpena eginez (Izenburua, zer, noiz, non, zergatik). Web orriak nola eraldatu? “Impr. Pant” teklaren erabilera, Paint programaren bidez. 3.ariketa: Azalpen orria egin. Bidaiaren azalpena, helburuak azaldu. 4. ariketa:Artikulua egin.
2
3.EBALUAKETAKO EDUKIAK ETA ARIKETAK: 3.1.
3.2. 3.3. 3.4.
Zerrendatu aukeratutako artikuluak, gelditzen diren klase kopurua eman eta salmenta egunaren data ere. 1. ariketa: Fitxa bat bete gutxieneko azalpena eginez (Izenburua, zer, noiz, non, zergatik). POWER POINT-aren azalpena. 2. ariketa: Euskal abesti baten letra eta musika erabiliz PPS-a egin. 3. ariketa:Poema irudiduna egin. Blogak azaldu eta sortu interesa erakusten duenarekin.
3
1.-SARRERA Ikasturte honetan, tailer hau gehiago hobetze eta antolatze aldera, material berria eskeini nahi diegu ikasleei, KOADERNO honen bidez. Bertan, emango dugunaren, ikasiko duzuenaren informazioa eta ariketak aurkituko dituzue, zuek ere jakin dezazuen nondik nora ibiliko den tailer hau.
2.- HELBURUAK • • • •
Ikaslearen antolakuntzarako baliagarria den materiala eskaintzea. Ariketak eta informazioa biltzea. Ebaluaketaz ebaluaketa egingo dugunaren edukinak azaldu. Irakaslearen ebaluaziorako tresna izatea.
4
3.- ARTIKULUAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK
Artikuluak ebaluaketa bakoitzaren hasieran aukeratzen ditugu denon artean hurrengo irizpideak kontuan hartuta: •
Hurbiltasuna: Ikasleak, irakurleak, hurbileko gaiak izan behar ditu erreferentzia nagusia, bere burua, bere ikaskideena, bere ikastetxearena direla soma ditzan. Horretarako, honelako portzentaiak erabiliko ditugu: Ikastetxea %60 ( irteerak, tailerrak, batzordeak, irakasle berriak, ikasle interesgarriak, urtebetzeak,‌) Inguru hurbila (eskualdea- Irun, Hondarribia, Euskal Herria) %15, bertan garian garaiko gaiak jorratuz. Euskal Herritik at. %15. Munduan zehar gaurkotasuna duten gaiak. Denborapasak eta kritika kulturalak : % 10. (musika, zinema, liburuak, ...)
•
Garaian garaikoa: Beti pentsatu behar dugu, ebaluaketak hiru hilabete dituela eta aldizkaria ateratzen denerako, epe horretan gertatzen ohi diren hainbat ekitaldi kontuan hartu behar ditugula, derrigorrez. Inauteriak adibidez, bigarren aldizkarian jorratu ditugu, hori baita bere kokapen naturala.
•
Oreka bilatu behar da: Behin irizpide hauen arabera lehen jorraketa, lehen artikuluen izenak ditugunean, bigarren urratsa dator, non ezin izango ditugun errepikatu hainbat genero, nolabait esatearren, hots: ezin dugu aldizkari berean 10 elkarrizketa eta 10 denbora pasa sartu eta beste hainbat ikutu gabe utzi.
Epeak errespetatu: Oso garrantzitsua da edozein lan kolektiboan, lanak garaiz, esandako epean aurkeztea, bestela aldizkaria ezin izango dugu atera behar den garaian, behar den lasaitasunarekin. Puntu honetan beraz, zorrotz jokatuko du irakasleak. Ebaluaketa bakoitzaren hasieran, artikuluak aukeratu ondoren, argi azalduko da zenbat klase gelditzen diren eta noiz izeango den salmenta eguna.
5
Talde lana ezinbestekoa da: Nahiz eta lana banaka edo binaka egin, aldizkari baten ekoizpena talde lana da, dudarik ez egin! Norbaitek esandako lana, eskatutako epean aurkezten ez badu eragin zuzena du tailerreko beste ikasleek egindako lanean, eta ezin da inondik inora onartu.
Klase bakoitzaren hasierako bateratze lana: Guzti hau antolatzeko, dinamizatzeko, bultzatzeko, klase bakoitzaren hasieran, beti, astero, ikasle-talde bakoitzak aukeratutako lanaren errepasua egingo
du, bakoitzak azalduko duelarik zein puntutan dagoen bere lana, zer falta zaion, zer behar duen, zer oztoporekin aurkitzen ari den, denon artean zuzendu eta aurrera egin ahal izateko.
6
4.- ALDE GRAFIKOAREN GARRANTZIA: ARGAZKIAK, MARRAZKIAK. Gure aldizkariak arinak, erakargarriak izan behar dira eta horretarako testua bezain garrantzitsua, irudia da. Horretarako argazki egokiak, aproposak bilatu beharko ditugu interneten edo gure artxiboetan, testuari lagun diezaioten. Honekin batera esatea, beti dagoela gure ikasleen artean marrazkilariren bat eta tailerrekoei dagokiela bilatzea eta animatzea bere marrazkiren bat aldizkarirako eskain dezan. Ikasle hauek identifikatze eta animateze aldera ere, plastika ikasgaiaren irakaslearengana joko dugu.
7
5.- ARTXIBOAK KUDEATZEKO, E-POSTAREN BEHARRA AZALDU, ATAL EZBERDINAK AURKEZTU ETA KONTUA IREKI.
E- posta gero eta gehiago erabiltzen ari den tresna eraginkorra dugu, baita irakaskuntzan bertan ere. Gure tailerrean binaka, e-posta kontu bat sortu behar duzue, egindako artxiboak kudeatzeko eta irakasleari bidaltzeko helbide honetara: euskaratxingudi@hotmail.com .
6.- BALIABIDEAK Oinarrizko elementuak orriak eraikeitzerakoan argazkiak ditugu eta horretarako, kamara digitala zein eskanerra erabiliko ditugu alde batetik eta bestetik interneteko irudiak.
8
1.EBALUAKETAKO EDUKIAK ETA ARIKETAK: 1.1. Helbide elektronikoaren beharra fitxategiak kudeatzeko. Azalpen orokorrak eman (Asunto...) 1. ariketa: Kontu berria ireki eta mezu bat bidali euskaratxingudi@hotmail.com- helbidera.
Gaur egun komunikazioaren edozein alorretan, gero eta gehiago zabaltzen ari da posta elektronikoaren erabilera eta beharra, ematen dituen abantailak ugariak baitira, hots: ez duzu soporte fisikorik eraman behar aldean ( disketeak, txiskeroak, e.a) aski da interneteko konexioa izatearekin, eta ordenadorea, noski. Edozein artxibo egin eta gero aski da kontua ireki eta norberaren buruari bidaltzea, bertan gorde ahal izateko.
Zein e-posta aukeratu?
Gaur egun, e-posta ugari dago baina erabilera eta ziurtasun aldetik aukera gehien ematen duenetariko bat HOTMAIL dugu, gainera, oso ezaguna da ikasleen artean. Beste batzuk ere erabili izan ditugu baina honek 10 megako artxiboak bidaltzeko aukera ematen digu eta karpetak antolatzeko, zein SPAM deituriko zabor posta ekiditeko tresna eraginkorrak ditu. Nola sortu? 1. www.hotmail.com orria ireki eta “consigue tu cuenta gratis� klikatu. Hortik aurrera ohiko bidea jarraitu eta bete eskatutako koadroak. Garrantzitsuena azkenean zera da: Helbide elektronikoaren izena : izena@hotmail.com eta pasahitza : ******* gogoratzea.
9
Kontua kudeatu: Kontua sortu ondoren zeuen e-postan sartu, ireki eta mezu bat bidali beharko duzue prentsa Tailerreko e-posta honetara: euskaratxingudi@hotmail.com Horretarako NUEVO ikonoa klikatu...
Leiho hau irekiko da eta PARA koadroan euskaratxingudi@hotmail.com helbidea sartu, eta segidan, ASUNTO koadroan, bidalketaren arrazoia idatzi. Gero ADJUNTAR lehioa klikatu.
10
Artxiboa aukeratu ondoren, ADJUNTAR eman eta ENVIAR, bukatzeko. 1.2. AZKEN HITZAren aurkezpena. 2. ariketa: AZKEN HITZAren propaganda egin Power Pointean.
Zer da AZKEN HITZA? Prentsa tailerraren helburu nagusienetariko bat, komunikazio tekniketan ikaslea trebatzeaz gain eta idazketa mota ezberdinak bereganatzeaz gain, zera da: aldizkaria sortzea, eta horren haritik AZKEN HITZAren hiru ale eta ALGARAKAren ale bakarra ekoizten ditugu. AZKEN HITZA ohiko aldizkaria da, sarreran aipatu ditugun artikuluez osatua: elkarrizketak, inkestak, erreportaiak, berri laburrak, denborapasak, kritikak... Ikasleek ekoiztua ikasleentzat egina, hurbiltasuna eta protagonismoa, beraiei eta bere interes guneei eman nahi diena. Aldizkari hau promozionatzeko, beraz, Power Point-ean egin beharko duzu propaganda.
11
1.3. Maketazioaren inguruko gutxieneko azalpenak. PUBLISHER eta XUXEN programak aurkeztu. 3. ariketa: “Latin King�artikuluaren maketazioa egin Publisher-rekin edo Word-ekin. ___________________________________________________________________ Testua zuzen idaztearen garrantzia: Guztiz beharrezkoa eta garrantzitsua da testu egokia aukeratzea eta ekoiztea, baina horrek ez du ezertarako balio baldin eta ez badugu zuzen eta joskera egokiaz idazten. Horretarako, arauak errespetatu behar ditugu, kalkoak saihestu, eta baita erderakadak ere. Ortografia akatsak zuzentzeko tresna eraginkorra daukagu interneten, inongo programarik deskargatu gabe: XUXEN-WEB alegia. Honen erabilera ezagutzeko eta baliatzeko. Hona hemen zein urrats eman behar dituzuen. Zer da XUXEN-WEB?
http://www.xuxen.com/ web orri honetan aurki dezakezue zuen testuen akats ortografikoak interneten zuzentzeko aplikazioa. Pausoak errazak dira: 1. Testua zuzenean azpiko lehio horretan idatzi . 2. Zuzendu ikonoa klikatu. 3. Gaizki dauden hitzen gainean agertuko den lehioan hitz egokia aukeratu eta bukatzean hitz guztiekin ONARTU hitza klikatu.
4. Bukatzeko, zuzendutako testua aukeratu, kopiatu eta itsatsi artikulua izango den orrian.
12
Zer da PUBLISHER? (gaizki) Sistema oso intuitiboa da eta kutxaz osatua dago, batzuk irudidunak eta bestak testudunak. Word bezala funtzionatzen du, hau da: aukeratu, kopiatu, ebaki, itsatsi, handitu, txikitu, funtzio beretsuak ditu baina ezberdintasun nabarmenena, aldizkari itxuran antolatutako txantiloi (plantilla) pilo bat eskaintzen dituela da, bakoitzak bere gustukoa aurkitu dezakeel Sistema oso intuitiboa da eta kutxaz osatua dago, batzuk irudidunak eta bestak testudunak. Word bezala funtzionatzen du, hau da: aukeratu, kopiatu, ebaki, itsatsi, handitu, txikitu, funtzio beretsuak ditu baina ezberdintasun nabarmenena, aldizkari itxuran antolatutako txantiloi (plantilla) pilo bat eskaintzen dituela da, bakoitzak bere gustukoa aurkitu dezakeelarik arik Sistema oso intuitiboa da eta kutxaz osatua dago, batzuk irudidunak eta bestak testudunak. Word bezala funtzionatzen du, hau da: aukeratu, kopiatu, ebaki, itsatsi, handitu, txikitu, funtzio beretsuak ditu baina ezberdintasun nabarmenena, aldizkari itxuran antolatutako txantiloi (plantilla) pilo bat eskaintzen dituela da, bakoitzak bere gustukoa
(ondo) Testu prozesadore bat da, baina komunikazio idatzira zuzendua. Oso programa zabala da, zeren buletinak (aldizkariak), egutegiak, postalak, curriculumak eta abar luze bat eskaintzen baititu.
Sistema oso intuitiboa da eta kutxaz osatua dago, batzuk irudidunak eta bestak testudunak. Word bezala funtzionatzen du, hau da: aukeratu, kopiatu, ebaki, itsatsi, handitu, txikitu, funtzio beretsuak ditu baina ezberdintasun nabarmenena, aldizkari itxuran antolatutako txantiloi (plantilla) pilo bat eskaintzen dituela da, bakoitzak bere gustukoa aurkitu dezakeelarik. Aurrena, “boletines� aukeratu ezkerraldean eta eskuinean eskeinitako guztien artean zure gustukua hautatu.
13
Behin aukeratu ondoren, halako buletina agertuko zaizue. Ikusten duzuenez, kutxaz antolatuta dago, bai idaztekoak zein irudizkoak eta guztiak mugikorrak dira, edo nahi izanez gero ezabatu daitezke. Barneko idatziak ezabatu eta norberarena txerta daiteke.Gauza bera irudiekin
ALDATU AURRETIK
14
ALDATU ONDOREN
KUTXA MUGIKORRAK
Beheko aldean ezkerraldean begiratuz gero, ikono hau ikusiko duzue. Hasieran, lau orrialdetako buletina eskaintzen digu, baina guk bateko aukera edo gehienez bikoa hautatu beharko dugu. Hori egiteko, eskuineko xaguarekin markatu eta “eliminar pagina�ri eman. Gauza bera 3. eta 2. orrialdearekin.
15
1.4. Prentsa tailerreko web orriaren azalpena. 5. ariketa:WEB ORRIAren propaganda egin, Power Point eta/edo Publisherren.
Prentsa Tailerreko web orriaren funtzioa zera da: paperean egindako artikulurik hoberenak bertan eskaintzea edonori, eta baita ere lehio bat izatea edonork, egindako lanaren ezpal batzuk ikus ditzan. Baina ez hori bakarrik, multimedia kontzeptua bereganatu nahi du ere eta horregatik karpeta bereziak eskaintzen ditu: TXINPARTA irratia, argazki-galeriak, TXINPARTA bideoak eta YOUTUBE euskaraz. Horrekin Txingudi BHIko euskal komunikazioaren isla eskaini nahi dugu.
16
1. Egindako ariketak zerrendatu eta baloratu. Ba al zenekien egiten hor azaldutakoa ? Zer zailtasun izan dituzu? 2. Aldizkaria egiterakoan zer arazo aurkitu dituzu? Zer aldatuko zenuke egin duzun lan honetan? 3. Beste arazorik tailerrean? Eta alde onak?
17
2.1. ALGARAKA aldizkariaren aurkezpena, helburuak eta estiloa azaldu. 1. ariketa:ALGARAKAko propaganda egin Power Pointean. ___________________________________________________________________
Aldizkari hau AZKEN HITZAREN umorezko bertsioa da, hau da, eredu honekin ironia, parodia eta satira lantzen saiatzen gara, nahiz eta berri beretsuak jorratzen ditugun. Hasieran arazoak izan arren berriak ikuspuntu honetatik bideratzeko,eredu batzuk eskeini ondoren, berehala konturatuko zarete proposamenaren nondik norakoaz. Esan bezala, umorea eta satira dira jorratu behar duzuen estiloa eta horretarako ezinbestekoa da berri zirikatzaileak, probokatzaileak bilatzea eta garatzea, irakurlearengan harridura, eta barregura sortzeko.
18
2.2. Zerrendatu aukeratutako artikuluak, gelditzen diren klase kopurua eman eta salmenta egunaren data ere. 2. ariketa: Fitxa bat bete gutxieneko azalpena eginez (Izenburua, zer, noiz, non, zergatik).
19
2.3. Web orriak nola eraldatu? “Impr. Pant” teklaren erabilera, Paint programaren bidez. 3.ariketa: Azalpen orria egin. _______________________________________________________________________ PAINT
programa “impr. Pant” eraldatzeko erabiliko
teklarekin batera, irudiak dugu.
Nola eraldatu web orria bat edo irudi bat: 1.
PAINT programa ireki, modu honetan.
2. web orria ireki:
20
3. IMPR. PANT teklari eman:
4. PAINT programa ireki : 5. “Selección” ikonoa zanpatu eta « pegar » eman :
6. Aukeratutako web orria itsatsita geldituko da eta orain eraldaketa egin behar da. Horretarako, berriro ere seleccionar klikatu, markatu nahi duzun esparrua eta horren gainean jarrita, copiar eman eta nahi duzun orrialdera eraman . Pegar eman eta listo!
PAINT baino lehen
PAINT eta gero
ARIKETA: •
Sartu www.berria.info web orrian eta kopiatu eskuineko zutabe osoa, azaldutako bi tresna hauek erabiliz.
21
2.5.
Bidaiaren fitxa egin
Urtero, bigarren ebaluaketan bidaia bat egiten dugu Etxalarren dagoen TTIPITTAPA komunikabidera eta Elizondoko XORROXIN irratira. Zergatik bi komunikabide hauek? Ez direlako ohiko makro egiturakoak, gertukoak direlako, gure eskualdearekin harreman informatibo estua dutelako eta alor ezberdinak jorratzen ditugulako ( aldizkari, webo orri, telebista eta irratia). Hau guztia dela eta, esan bezala, bidaia burutzen dugu eta horren inguruko informazioarekin hariketa egin beharko duzue. (Noiz, non, zertarako, ‌.)
22
3.1. Zerrendatu aukeratutako artikuluak, gelditzen diren klase kopurua eman eta salmenta egunaren data ere. 1. ariketa: Fitxa bat bete gutxieneko azalpena eginez (Izenburua, zer, noiz, non, zergatik).
Hainbat ikaslerekin egon gara, jakiteko nondik nora doazen bere kexak eta segidan zerrendatuko dizkizuegu. Badira zentzudunak, eta ez hainbeste, baina tira! Eskatzea libre, ezta?
23
3.2. POWER POINT-aren azalpena. 2. ariketa: Euskal abesti baten letra eta musika erabiliz PPS-a egin. _______________________________________________________________________ Atal honetan aurkezpenak egiten ikasiko dugu, musika eta irudiez osatuak gehienbat, Power Point programarekin. Horretarako TUTORIALAK erabiliko ditugu eta YOUTUBEn bilatuko ditugu. Hona hemen lehen hurbilpena: Tuorial hauek bideo baten bidez, erakusten digute nola erabili programa hau, urratsez urrats.
-
Orain euskarazko abesti bat aukeratu eta letrarekin zerikusia duten argazkiak bilatu interneten. Segidan PPS-a egin transizio eta guztiz. Bukatzeko, musika txertatu.
24
3.3. ariketa:Poema irudiduna egin. Poema bat aukeratu eta gero, irakurri ondoren, adierazten duenarekin zerikusia duen argazki bat. Argazkia word dokumentuan itsatsi eta gero, saguaren eskuineko botoiarekin, pauso hauek eman: Segidan testua, kasu honetan poema, gainean kopiatu edo idatzi eta itxura hau hartuko du .
3.4. Blogak azaldu eta sortu, interesa erakusten duenarekin. ______________________________________________________________________ Blogak zer diren, zer motak dauden, zer eskaintza dugun euskaraz azaldu eta erakutsi nola sortu.
BLOGARI.NET
25
3.4. Ikasturtea bukatzeko, BALORAPEN FITXA hau bete. __________________________________________________________________________
1. Tailerraren alde onak eta txarrak: -
Edukinen aldetik: (zerbait berria ikasi al duzu...) Prozeduraren aldetik (antolakuntza, epeak, ekoizpena, talde lana...) Klaseko giroa (nolakoa, ...)
2. Zer bota duzu faltan, sobran. 3. Egindako bidaiari buruz, zer duzu esateko? 4. 0tik 10era zer nota jarriko zenioke?
26