2 minute read
Etxera Eguna: Bizi osorako zigorrik EZ!
from Mayo 2023 Maiatza
TESTUA: PATXI ABASOLO LOPEZ. IRUDIAK: SARE-ARROTXAPEA
El 1 de abril, el colectivo SARE organizó la jornada Etxera Eguna para denunciar la situación que sufre el preso rochapeano Jon Rubenach Roiz, abocado a una condena perpetua encubierta, consecuencia de una “política penitenciaria de excepción”. Varios cientos de personas se unieron a esta jornada de movilización.
Advertisement
Jon Rubenach Roiz auzokide presoari aplikatutako “salbuespen politikaren aurka” protesta egin dute 250 bat lagunek, Sare taldeak deituta. Manifestazioa Anelier pasealekutik abiatu da Etxera ikurra zuen oihal zabalaren eta Zigorren batuketa orain! zioen pankartaren atzetik. Auzoko hainbat kale zeharkatu ondoren, Margarita plazan Sareko kideek hitza hartu eta amaiera eman diote mobilizazioari. Sareko kideak pozik geratu dira azken hilabete hauetan egindako lanaren fruituekin; hau da, Etxera Egunean auzokideek emandako erantzunarekin. Susana Ubaniren iritziz, “auzokideei Jonen egoera jakinaraztea izan da ekimenaren gauza garrantzitsuena, eta egun honetan ozen entzun da Jon Arrotxapeara auzoko kaleetan. Txisteratik ateratako 7/2014 salbuespenezko legeak bizi osorako zigorra suposatzen du. Izan ere, Frantziako espetxeetan betetako 16 urteko zigorra aintzat hartu gabe, Rubenach 2.048 urtera arte giltzapean bizitzera behartuko dute, hau da, 45 urte luze askatasunik gabe. Eta hori gerta ez dadin, ezinbestekoa da mobilizazioa; horretan ari gara”.
Luis Zazpe Sarekideak ekimenaren helburu bikoitza azaldu digu: “Batetik, ETAren jarduera eten ondoren, Espainiako eta Frantziako estatuak urteetan aplikatu dituzten salbuespenezko neurri guztiek ez dute zentzurik bizitzen ari garen fase berri honetan, nahiz eta horretan aurrera egin dugun, oraindik bide bat geratzen zaigu etxean izan ditzagun. Bestetik, neurri horietako bat Jon Rubenach auzoko bizilagunari aplikatzen ari zaiola salatzea. Izan ere, Europako Batasuneko araubideen arabera Europako zigor arloko epai guztien eragina baliokidea bada ere, ez da baldintza hori bete gure auzokidearen eta beste 50 euskal presoren kasuetan. Europako ebazpenei entzungor eginez, Espainiako estatuak beste 30 urteko zigorra ezarri dio”.
Sareko ekimenak ederki lortu du gaiaren larritasunarekiko kezka eta elkartasun giro paregabea uztartzea. Susanak aspaldiko lelo hura ekarri digu gogora: “Bai, martxa eta borroka uztartu ahal dira, mahai baten bueltan giro ederrean biltzeak edota kantan eta dantzan ibiltzeak indartu egingo gaitu lan egiten jarraitzeko. Beraz, animo eta aurrera!”.
¿Qué es Mirai?
Mirai es un centro de nutrición situado en la Rotxa desde 2003. En él trabajamos Mirta y Ane, nutricionistas graduadas y colegiadas cuya pasión por nuestra profesión hace que realmente Mirai sea una escuela de alimentación para todas las edades.
¿Qué hacemos?
El comer de forma saludable, sencilla y divertida, además de adaptada a tus necesidades tanto físicas como emocionales no es algo sencillo, que se consiga de un día para otro. Requiere de una orientación profesional, de un apoyo y confianza, de una motivación… Es un proceso de aprendizaje, ya que en Mirai creemos en la reeducación de hábitos alimentarios a medio-largo plazo.
¿Por qué?
No tenemos prisa, las prisas no son buenas consejeras. Lo importante es llegar a la meta y que aprendas a disfrutar del camino; clave para que te enamores de un estilo de vida saludable. Seguro que te estás preguntando: ¿cuál es la meta?