1 minute read
EuskaraErrotxapeako Taldea EuskaraErrotxapeako Taldea
from Mayo 2023 Maiatza
Errotxapeako Taldea aspalditik lanean ari da, auzoan Euskararen presentzia eta euskaldunen sarea handitzeko helburuarekin. Auzoak azken urteetan izan duen bilakaera garrantzitsua izan da eta euskaldunen komunitatearen elkar ezagutza indartzea da erronka.
Euskararen alde lan egiten duen talde honek hainbat momentutan ere, ekimenaren arabera, auzoko beste eragile batzuekin harremanetan jartzen da elkarrekin lan egiteko (Patxi Larraintzar ikastetxea, jai batzordea, konpartsa,…).
Advertisement
Errotxapean Korrika eta Euskaraldia
Duela gutxi arte aspalditik Korrika izan da gure auzoan Euskara taldeak AEKren laguntzarekin antolaturiko euskararen aldeko ekimen ospetsuenetariko bat eta honen ondorioz, bi urtetan behin Errotxapeako biztanle askok parte hartu du festa handi honetan.
Esan dezakegu, azken bost urteetan, Korrikaz gain Euskaraldiak ere lagundu egin duela euskararen erabilera areagotzen, bereziki lehenengo edizioan (2018ko azaroa). Aldi hartan ahobizi eta belarriprest kopuru handia izan zen Errotxapean. Gainera, antolatutako ekimenen guztietan partehartze handia lortu zen eta sekulako arrakasta izan zuen.
Euskaraldiaren azken edizioan ere (2022ko abendua), Errotxapeako ariguneak definitu egin ziren, hau da, auzoan euskaraz aritzeko leku, komertzio eta eragileak zeintzuk ziren zabaldu egin zen leku bakoitzean txartelak ipiniz. Ekimen hau euskaldunen sarea ezagutzeko eta handitzeko beste pausu bat izan zen.
"Maiatzean Euskaraz blai"
Oraingoan, udaberri sasoian gauden honetan, "Maiatzean Euskaraz blai" deituriko proposamen interesgarria dator Errotxapeara, euskaraz aritzeko eta elkarrekin gozatzeko helburuarekin. Gure hizkuntza, gure kultura eta gure auzoa hobe ezagutzeko aukera paregabea izango da! Adi egon eta ez galdu ondoko hitzorduak. Hona hemen batzuk:
• IBILBIDE HISTORIKOA Patxi Abasolo adituaren eskutik Haizea tabernatik abiatuta. Maiatzaren 3an, 18:30etan.
• AMETS ARZALLUSEKIN HITZALDIA: “Miñan, idatzi gabeko gogoetak”.
Maiatzaren 12an, 19:00etan Patxi Larraintzar Ikastetxean
• ARDO DASTAKETA: Mendiko upategiako jabea den Imanol Ibero Azkarateren eskutik. Maiatzaren 25ean, 19:00etan Errotaberri Elkartean
• LARRAIN DANTZA IKASTAROA KALEAN jaietarako prestatuak egoteko.
Maiatzaren 26ean, 19:00etan Maiteminduen Parkean
Honetaz gain, bertso saio bat eta haurrei zuzenduriko beste ekintza batzuk antolatuko dira. Informazio guztia Sareetan eta auzoan zehar jarriko diren karteletan zehaztuko da.
Adi egon eta parte hartu!
TEXTO: ALFONSO ARTEAGA OLLETA
FOTOGRAFÍA: IÑAKI VERGARA PÉREZ