Gernika-Lumoko Eskola Bidea

Page 1

Gernika-Lumoko Eskola Bidea Diagnostikoaren laburpenak eta ekarpenak


Eskola Bidea, gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeko proiektu bat da, ikastetxerako joanetorrien esparruan, mugikortasun iraunkor eta seguruko moduak sustatzeko, funtsean, eskolara joateko adinean dauden herritarren artean, eta helburua izanik Gernika-Lumo udalerri adeitsuagoa bihurtzea. Proiektu honen helburuak hurrengo hauek dira: 1. Ezin iraunezkoak diren mugikortasun jarrerak eta oztopoak detektatzea bultzatzea ikastetxearen ingurune hurbileko hirigintza konfigurazioan, galdutako lekua eta denbora librea emanez neska-mutikoei. 2. Haurren mugikortasuneko jardunbide onak sustatzea. 3. Haurren osasuna hobetzea, haurren gizentasun eta egoneko bizimoduko maila handiak saihestuta, eta jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria bultzatuta. 2013an, hiru adingabetatik batek gehiegizko pisua zuen edo gizena zen Espainiako estatuan. 4. Haurren autonomia eta koordinazio higiarazlea indartzea, haien heltze eta ikaste prozesuan giltzarriak izango diren jarrerak sortzen lagunduta. 5. Bakardadeari eta bakartzeari aurre egitea eta, gainera, haurren buruestimua eta soziabilitatea hobetzea, behatzeko, arreta biltzeko eta autodiziplinarako gaitasuna handituta. 6. Parte-hartzea bultzatzea, gurasoak eta, oro har, helduak inplikatuta gure mugikortasun arazoak konpontzean inplikatuta. 7. Gurasoen, eta, oro har, nagusien gure mugikortasun arazoen irtenbideak aurkitzeko parte hartzea eta inplikazioa sustatzea Proiektua udalerriko ikastetxe guztietan abiarazi da 

Seber Altube Ikastola: ikastetxea Zearreta auzoan dago, Gernika eta Lumo batzen dituen mendiaren mazelan. Hortaz, ikastetxera iristeko aldapa bat igo behar da eta horrek ekartzen du ikastolara joateko ibilgailua erabiltzea.

Allende Salazar HLHI: Ikastetxe honek 778 ikasle dauka. Horietakoak 717 gernikalumokak dira eta 61 beste udalarrikoak dira. 65 irakasle dauka. Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Zearreta auzoan dago, Gernika-Lumoko gunetik pixka bat aldenduta, eta, beraz, autoa erabiltzeko joera dago, batez ere eguraldi txarra egiten duenean

San Fidel Ikastola: 743 ikasle dauka, 598 Gernika-Lumokoak eta 145 beste udalrrikoak. San Fidel Ikastolak 47 irakasle dauka. ikastetxe hau erdigunean bertan dago, eta, horrenbestez, ez da oso ohikoa ibilgailua erabiltzea bertara joateko

Mertzede Ikastetxea: ikastetxea Errenteria auzoan dago, zehazki Mertzede kalean, nahiz eta sarrera nagusia San Bartolome kalean dagoen. Erdigunetik urrun badago ere, ikasle gehienak auzotik bertatik joaten dira.


Barrutia HLHI: Lehen Hezkuntzako ikastetxe hau Barrutia auzoaren 7.ean dago, Barrutialde institutuaren ondoan, Arratzun. Sakabanatuta eta elkarrengandik urrun dauden auzoek eratzen dute udalerria, eta, horrenbestez, haur asko autoz joaten dira ikastetxera.

Barrutialde BHI: Ikastetxe honek 313 ikasle dauka, horietakoak 125 GernikaLumokoak dira eta 188 inguruko udalerrikoak. Ikastetxeak 47 irakasle eta 3 heziketa bereziko laguntzaile. Arratzuko Barrutiko auzoan dago. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe bat da. Bata bestetik sakabanatuta dauden auzo multzo batek Arratzu osatzen duenez ikasleen kopuru txikia da oinez joaten dena. Horrez gain, eskualdeko zentro bat izanik, ikasle gehienak udalerritik kanpo dira.

Gernika BHI: Institutu honek 760 ikasle dauka. 467 ikasle Gernika-Lumokoak dira eta 293 beste udalerrikoak. Ikastetxeak 87 irakasle dauka. Gernika-Lumoko institutua Karlos Gangoiti kalean dago. Irisgarritasun ona dauka eta erdigunetik hurbil badago ere, ikasleak Gernika-Lumoko edozein puntutik joaten dira, beraz, batzuetan, distantzia dela medio ikasleek bizikleta erabiltzen dute

INGURUKO DIAGNOSTIKOA ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA Ikastetxerako sarbideak bi dira batez ere. Haietako bat ikastetxearen alboan dagoen sarrera da, autobusak eta taxiak neska-mutikoak uzteko geratzen diren tokian. Mugikortasun murriztuko duten pertsonen premiei erantzuten dien sarrera da, eta, era berean, Haur Hezkuntzako ikasleen sarbidea. Ikasle horiek ilaran jartzen dira sartu baino lehen. Sarrera horretan ez dago inolako babesik eguraldi txarra egiten duenerako. Sarrera nagusia Zearreta kalean dago. Ikastetxean sarrera horretatik sartzeko eskailera dezente igo behar dira. Nabarmendu behar da ikastetxetik ateratzean, Zearreta kalean, espaloiek juxtu-juxtu gainditzen dituztela bi metroak, eta, hortaz, haietan hainbat oztopo daudenez, adibidez, kale-argiak eta zakarrontziak, zabalera hori ez dela nahikoa. Ikastetxetik hurbilen dauden bideetako argiak nahikoak direla uste da, Santa Klararen inguruetan izan ezik, argi gutxiago duen tokia baita. Seinaleei dagokienez, ordea, gehiago daude gidariei bideratuta oinezkoei baino, eta ikastetxeen inguruan ez daude eskola eremu bat dela ohartarazten duten seinaleak. Nabarmendu behar da Zearreta kalean gidari batzuk oso abiadura azkarrean ibiltzen direla –ikastetxeetarako ibilbidearen zati batean–. Dena den, badira zirkulazioa moteldu eta lasaitzeko elementu batzuk, hala nola ikastetxeen ondoan zebrabide goratuak Irakasle eta gurasoek egindako behaketak Allende Salazar Ikastetxeko klaustroak eta gurasoek, eskolak daukan bi sarrera aztertu dituzte


egoera aztertzeko eta konponbideak bilatzeko: 1. Hegoaldeko sarrera (Mestikabaso eta Fray Martin de Muruarekin lotzen dena) Sarrera hau nagusi bilakatu da, Lurgorriko eta inguruko aldetik datozenen sarrera nagusia eta naturala delako eta 0, 1, 2, eta 3 urteko umeen aldearekin lotuta dagoelako. Baita, arrapala duen sarrera bakarra ere delako eta ondorioz, umeen aulkiekin eskolan sartzeko bide bakarra. Sarrera honek ez du espaloirik, ez du oinezkoentzat lekurik. Oinezkoen bidea errepidea bera da. Automobilen fluxua badago eta eskolako autobusa bera ere bertan gelditzen da. Ez du ikasle ezta bere familien segurtasuna ere bermatzen. Konponbideak Errepidea soilik oinezkoentzako bilakatu. Beraz, ibilgailuen irteera eta sarrera errespetatzeko zenbait egokitzapen egin beharko lirateke:  Ondoan bizi diren auzokideen irteera eta sarrera ondoko bide batean egokitu.  Edo monjeei zati bat expropiatu, noranzko bakarreko errepide bat egiteko eta gutxienez 2 metroko zabalera duen espaloia eraikitzeko.  Garraiatuta dauden umeen ibilgailuek ere ezin izango zuketen bide horretatik joan. Autobusarentzako Fray Martin de Muruan dauden aparkaleku batzuk kendu eta geltoki bat egokitu. Halaber, eskolara datorren taxiarentzako leku berean geltokia eskaini. Geltoki iraunkorra izatea zaila baldin bada, Zornotzako adibidea jarraitu, hau da, aparkaleku horiek funtziona dezatela soilik geltoki gisa, sarrera orduetan eta irteera orduetan; ordu erdi tarte bakoitzean, adibidez. 2. Sarrera biak elkartzen dituen espaloia Goitik behera datorren espaloia oso estua da, beheko sarrera ondoan agian ezin da zabaldu, baina bai errebuelta egiten duen luzera guztian, Allendeko goiko aterarte. Garrantzitsua da hemendik sartu behar direlako umeen aulkitxoekin datozenak.  Monjan jardinak espaloia estutzen du, eta hortik pasatzen den pertsonen fluxua kontuan hartuta lehentasuna espaloiak du.  “Anbeko “ ondoan errepidea apur bat estututa, espaloia zabaldu daiteke. 3. Eskolara bizikletaz etortzeko bide segurua. Bidegorria Eskolara bizikletaz etortzeko eta extraeskolarretara joan ahal izateko aukera segurua ahalbideratu behar da.  Lurgorri aldetik ibilbide bat eskolaraino heltzen dena.  Gernika-Lumo erdialdetik Saraspetik beste bat, Iparragirreko zatiarekin lotu eta jarraipena eman Santanape – Urbieta polikiroldegiarekin 4. Txarto aparkatuta edo espaloian aparkatzen duten automobilak Allende Salazar ikastetxearen inguruan era ez egokian aparkatzen duten automobilei irtenbidea bilatzeko zenbait proposamen egon dira, baina bestalde, umeak kotxez eramaten dituzten gurasoei aukera bat eman behar zaie kotxea ondo aparkatzeko:  Bidegorria Santanaperaino heldu dadila. Ikasleek hain traiekto luzea bizikletaz egiteko aukera izan dezaten.


 Bidegorria izanez gero, bizikletak uzteko zonaldea egokitzea. Zearreta kalean dagoen parketxoan bizikleten aparkaleku bat egitea.  Bidebusak bidaia zuzena egin dezala Urbieta eta Santanapera eskola irteera orduan. Umeen gurasoek kotxea erabiltzeko premia murritzeko.  Mestikabasoko espaloiaren gainean kotxeek aparka ez dezaten, piboteak jartzea.  Fray Martin de Murua errepidetik pasatzen diren kotxeak astiroago joan daitezen oinezko pasoa (zebra bidea) espaloiaren kotara igotzea. 5. Zearreta kalean aparkatzen duten turisten autobusak Zearreta kalean aparkatzen duten turisten autobusei debekua jarri. Gernika-Lumok duen autobusak aparkatzeko geltoki naturala erabili dezatela proposatzen da. Ikasleek egindako jardueren ondorioak Ateratako ondorioak, guk egindako diagnostikoarekin bat datoz baina porposamen batzuk egin dituzte udalerria hobetzeko.  Zearreta kalean dauden oztopoak saihesteko, ikasleek proposatzen dute elementu horiek paretatik zintzilikatzea  Eskola eremua dela adierazteko seinaleak jartzea ikastetxearen inguruetan, Zearreta kalean  Barandak jartzea Frai Martin Murua kalera jaisten diren eskaileretan  Ispiluak eta/edo semaforoak jartzea garaje irteeretan  Gune estali bat jartzea ikastetxearen alboko sarreran  Estoldak berritzea Mestikabaso kalean  Iturriondo eta Mestikabaso artean dagoen zebrabidearen ondoan autoa uzteko dauden tokiak kentzea SEBER ALTUBE IKASTOLA Ikastetxe hau Zearreta kalean dago, aldapa baten amaieran. Horrenbestez, mugikortasun murriztuko pertsonentzat edo haur-aulkiak dituzten pertsonentzat deserosoa da sarbidea. Espaloien zabalera egokia den arren, ohikoa da gaizki utzita dauden autoak edo espaloira igota daudenak aurkitzea eta, hortaz, horrek oztopatu egiten du oinezkoen bidea. Ikastetxetik hurbilen dauden bideetako argiak nahikoak direla uste da, Santa Klararen inguruetan izan ezik, argi gutxiago duen tokia baita. Seinaleei dagokienez, ordea, gehiago daude gidariei bideratuta oinezkoei baino, eta ikastetxeen inguruan ez daude eskola eremu bat dela ohartarazten duten seinaleak. Nabarmendu behar da Zearreta kalean gidari batzuk oso abiadura azkarrean ibiltzen direla –ikastetxeetarako ibilbidearen zati batean–. Dena den, badira zirkulazioa moteldu eta lasaitzeko elementu batzuk, hala nola ikastetxeen ondoan zebrabide goratuak Irakasleek eta familiek egindako behaketak  Ikastolako sarrera-irteera orduetan kotxe kopurua handituz joan da. Ohiturak aldatu dira.


 Ikastola inguratzen duen bide barria ez dago egoki bukatuta eta gainera itxita dago, nahiz eta lanak bukatuta dauden. Ondorioz, Mestika aldetik datozen ikasleek buelta handia eman behar dute ikastolara heltzeko.  Parking-a txiki geratzen da eta asko dira txarto aparkatzen duten kotxeak.  Ikastolako aldapan, eskumako espaloia aparkaleku bezala erabiltzen du jendeak.  Arrisku handiko momentuak sortzen dira aldapan, sarreran eta parking-ean kotxeak eta ikasleak bat egiten duten puntu eta uneetan.  Jende askok ikastolako sarrera bera erabiltzen du haurrak uzteko, oinezkoak kontuan hartu gabe.  Itxaroten dauden kotxe lerroek edota txarto aparkatutako kotxeek ikusbidea mugatzen dute.  Zearreta kalean karriletako bat autobusek erabiltzen dute eta bestea bi noranzkoetan erabiltzen da. Autobus eta kotxe artean ikasleak arriskua dute zebra-bidea bera ere zeharkatzeko.  Autobus turistikoak ere Zearreta kalea erabiltzen dute karga-deskarga egiteko edota itxaroten egoteko eta batzuetan ikastolako irteera orduarekin bat egiten dute.  Ez dago ikastolaraino doan bidegorririk ezta bizikletak uzteko leku aproposik.  Ikastola sarreran zebra-bidea falta da. Ez dago oinezko bide egokirik.  Aparkalekutik Zearretako etxeetara ez dago zebra-biderik, oinezkoentzako lotura egokirik.  Ikastolako aldapako malda handiegia da. Ondorioz, kotxeek irrist egiten dute, arrisku handiko momentuak sortuz. Izan dira kalte material eta pertsonalak.  Herrigunetik datorren bidea (erabiltzaile kopuru handikoa) ez da egokia. Andra Mari elizatik gora doan espaloia ez da egokia eta behin jolas parkera helduta ez dago aparkalekua zeharkatzeko modu egokirik. Konponbideak:  Ez dugu ikastolan dagoen arazoa inguruko kaleetara pasatu nahi eta horretarako badakigu ohiturak aldatu behar direla. Kontzientziazio lana handia egin beharko da Eskola Bidea proiektuaren barruan. Jendea informatu eta kontzientziatu beharra dugu.  Ikastola inguratzen duen bidea irekitzeko eskaera egiten diogu udalari, zeharbide seguru horretatik jende asko etorriko baita. Bide honi, parking aldean bukaera egokia ematea eskatzen diogu udalari.  Aparkalekuan sortzen diren arriskuak ekiditzeko oinezkoen eta kotxeen joan etorriak ordenatuko dituen lanak egin beharko dira. Parking-a zeharkatu eta oinezkoak leku


seguruetara bideratuko dituen markatutako bideak eta espaloiak behar dira. Aparkalekua Zearretako etxeekin eta Zearreta kalearekin modu egoki eta seguruan lotzeko beharrezko lanak egitea beharrezko ikusten dugu. Lanak: zebrabideak, espaloiak...  Ikastolako aldapan sarrera eta irteera orduetan itxi, kotxe gutxi baitira bertan aparkatu ahal dutenak eta parkinak badu beste sarrera-irteera egokiagoa. Utzi bakarrik baimendutako kotxeak sartzen.  Ikastolako sarreran falta den zebra-bidea margotu.  Zearreta kalean ikusbidea mugatzen duten egoerak desagerrarazi. Horretarako ikastola azpian batzen diren autobusak atzeratu daitezke, Udetxeatik hurbilago. Norantzak aldatuz gero kotxeen joan etorriak ekiditu ahalko lirateke eta horrela eskola bide nagusiak seguruagoak izango lirateke.  Zearretan eta ordu puntuetan ematen autobus turistikoen presentzia ekiditu beharko litzateke. Karga-deskargarako puntuak zehaztu eta autobusak geldi egoteko beste leku batzuk aukeratu ahalko lirateke.  Bidegorria Ikastola eta Allende azpiraino. Orain, artzaiaren monumentua dagoen lekutik hurbil bizikletak aparkatzeko lekua jarri ahalko litzateke. Aparkaleku hauek koadro altudunak izan beharko dira.  Ikastola irteera-eskolaz kanpoko ekintzak hobeto lotzeko aukera aztertu (garraio publikoa, ordutegiak…). Ikasleek egindako jardueren ondorioak Ateratako ondorioak, guk egindako diagnostikoarekin bat datoz baina porposamen batzuk egin dituzte udalerria hobetzeko.  Eskola eremua dela adierazten duten seinaleak kokatzea ikastolaren inguruetan; zehazki, Zearreta kalean, gorantz doan aldaparen bi aldeetan  Elai-Elaiko eskaileretan eta Zearretak Euskal Herriarekin eta Frai Martin Muruarekin bat egiten duen tokian barandak jartzea  Bidegorria egitea Juan Kaltzada-Euskal Herria-Zearretan SAN FIDEL IKASTOLA San Fidel Ikastolan ikasleak Txorraburu kaletik sartu eta irteten dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan, kale horretatik ikastetxean sartzea korapilatsua da. Guk dakigula, pertsona bat dago arazo horrekin San Fidel Ikastolara joaten dena. Karlos Gangoitiko sarrera erabili behar izaten du, Iñigo Lopez Harokoaren kalea ez baitago ondo egokituta pertsona horientzat, eta Txorraburu kalea ere ez, bi metrora iristen ez diren espaloi estuak baititu. Gainera, ikastetxearen ondoko eremuan, zenbait zebrabide daude, eta, beheraguneak badituzte ere, altuera pitin bat dute eta horrek mugikortasuna zailtzen du.


Forua plaza eskaileraz inguratuta dago, eta, horrenbestez, mugikortasun murriztua duten pertsonak bertara iritsi ahal izatea oso bihurria da Txorraburu kalea bide estua da eta ez du argi nahikorik, erabiltzailearen ikuspegitik. Ikuseremuari dagokionez, esan behar da korapilatsua dela, eta haur batentzat ezinezkoa, Txorraburu eta Karlos Gangoitiren arteko zebrabidean, autoak bidearen bi aldeetan egoten baitira utzita. Horrez gain, bai Txorraburun, bai Karlos Gangoitin, garajeetako irteera batzuek ez dute ispilurik, eta, hortaz, komenigarria litzateke jartzea, ardurazko neurri gisa. Ibilgailu batzuk azkar samar ibiltzen dira, nahiz eta kale honetan semaforo ugari dagoen, botoia sakatu eta oinezkoak segurtasunez gurutzatzeko. Irakasleek eta familiek egindako behaketak Ikastetxe honetan ere bilera bate gin zuten sarrera eta ingurunea aztertzeko. Kasu honetan ere sarrera bi lekuetatik egiten da: 1- Carlos Gangoiti kaleko sarrera Kale jonetan ez dago seinalizaziorik adierazteko eskola gunea dela. 2. Txorroburuko sarrera Honetan ere ez dago seinalizaziorik adierazteko eskola gunea dela. Espaloiak estuak dira batez ere Carlos Gangoitik Txorrobururantz doan zatia (behetik gora), apur bat estuagoa izanik ikasle kopuru handiena hortik doa. Bisibilitatea eskasa da kotxeak alderdi bietan aparkatuta daudelako, beheko parte horretan.  Beheko aparkaleku batzuk zamaketa eremuak (carga descarga) izatea ikastolako sarrera-irteera orduetan  Garaje bat dago sarrera baino metro gutxi batzuk beherago eta ez dauka ispilurik, bertako erabiltzaileei udalak komunikatu beharko ziekeen horren premia. MERTZEDE IKASTETXEA Ikastetxe honen sarrera nagusia San Bartolome kalean dago. Sarrera honek iriste erraztasun ona du, ikastetxetik hurbilen dauden eremuek bezala. Euria egiten duenerako ez dago aterperik ikastetxetik kanpo, baina bai jolastokiaren barnean. Espaloiak zabalak dira, baita hiriko altzariak kokatuta dauden tokietan ere. Gainera, ingurune hurbilenean dauden zebrabideak espaloien maila berean daude. Oro har, Mertzede ikastetxearen inguruak nahiko seguruak dira, nahiz eta gerta daitekeen, udalerriko gainerako tokietan bezala, ibilgailuren bat nahiko azkar igarotzea. Edonola ere, ikastetxearen parean dagoen zebrabideak zirkulazioa moteldu eta lasaitzeko neurrietako bat du, igarobide goratua baita. Irakasleek eta familiek egindako behaketak Ikastetxe honetan ingurunea aztertu dute egoera ezagutzeko.


1. Ikastetxeko sarreran  Kontenedoreak ikuspena kentzen dute.  Garagearen irteera espaloitik pasatzen da.  Kotxeak abiadura handia ekartzen dute.  Bus geltokia beteta badago, ikuspen gutxi. 2. Hospitalaren ingurunea  Trafiko handiko bidea (hospitaletik irteten direnak, Lorategietatik datozenak, GernikaLumotik datozenak eta bariantetik datozenak)  Zebrabideak ikuspen gutxikoak.  Bigarren zebrabidea bariantetik irten eta 5 metrotara dago. Autoak abiadura handia dakarte eta ikuspen gutxiko kurba da. 3. Don Tello eta San Juan kalea  Ikuspen gutxiko zebrabideak.  4 bide batera.  San Juanetik datozen autoak eskumara begiratu eta ezkerrera irtetzen dira.  Treneko pasabidea.  Trafiko handiko gunea. Euren aldetik, ikasleek ere eskola bidea segurua izateko neurriak proposatu zituzten:  Gune estali bat jartzea ikastetxearen aurreko aldean  Estoldak aldatzea, irristakorrak direlako  Zebrabideen ondoan autoak uzteko dauden tokiak kentzea  Eskola eremua dela adierazteko seinaleak jartzea ikastetxearen inguruetan Ikasleek egindako jardueren ondorioak 

Ateratako ondorioak, guk egindako diagnostikoarekin bat datoz baina porposamen batzuk egin dituzte udalerria hobetzeko.

Gune estali bat jartzea ikastetxearen aurreko aldean

Estoldak aldatzea, irristakorrak direlako

Zebrabideen ondoan autoak uzteko dauden tokiak kentzea

Eskola eremua dela adierazteko seinaleak jartzea ikastetxearen inguruetan


GERNIKA INSTITUTUA Gernika-Lumo institutua Karlos Gangoiti kalean dago Foru kalerako bidean. Oztoporik gabeko eta espaloi zabaleko kalea da. Zentroko sarrerak irisgarritasun ona dauka. Gernika institutuaren inguruan ez dago gune arriskutsurik. Sarbide nagusiaren aurrean dagoen barandak ixten du sasoi batean zebrabidea. Zebrabide honek markatzen zuen institutura sartzeko bide bera erabiltzen jarraitzen dute euren ikasle askok, ondoko semaforoa gorri ala berde dagoen ala ez pentsatu barik. Konponbidea izan daiteke, zebrabidea lehen zegoen tokia jartzea berriro eta barandari dagokion zatia kentzea. Bestaldetik, institutuko kasle asko bizikletaz joaten dira konttuan hartuta, bidegorria amaitu barik dagoela gogoratu behar da. Instituturaino helduko balitz institutuko sarbidea askoz seguruagoa izango litzatekeela. Bidegorria amaitzea komenigarria da. Irakasleak eta familiek egindako behaketak  Kotxe pilaketa ugari sarrera-irteeretan, kotxeak txarto aparkatuta, batez ere euria denean.  Ez dago bizikletan modu seguruan etortzeko aukerarik.  Iparragirretik datorren bidegorriaren jarraipena beharrezkoa da: Iparragirretik tren gelotokira eta 8 de enero eta San Juan Ibarratik izan daiteke. Kontuan hartzekoa da Lurgorri-institutoa distantzia 2 km.takoa dela, eta Lurgorrin urte gutxitan institutora etorriko den gazte kopurua asko handituko dela.  Arratsaldeetako ibilbideak eta destinoak kontutan hartuta, liburutegia, musika eskola  Errenteria aldetik etortzeko zubiak badauka bizikletentazako bidea, baina errenterian zubi honetara ez dago lotura eginda. BARRUTIA IKASTETXEA ETA BARRUTIALDE INSTITUTUA Ikastetxearen sarrera nagusiak Barrutia kalean dago. Iriste erraztasun ona duen sarrerak dira, nahiz eta ikastetxera iristen diren espaloiak estuak diren. Ikastetxearen parean, aparkaleku zabala dago ikastetxeak erabili ahal izateko. Gainera, autobus geralekuek seinaleak dituzte. Ez ikastetxearen ez eta Bigarren Hezkuntzako eraikinaren aurrealdean ez dago zebrabiderik, eta, ondorioz, toki arriskutsua izan daiteke haietan sartzeko eta haietatik ateratzeko orduetan. Irakasleek eta familiek egindako behaketak Gernika-Lumotik kilometro bateko distantziara, Arratzu eta Kortezubiko lurretan, elkarren ondoan lekuturik hiru ikastetxe daude: Barrutia Haurreskola, Barrutia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea, eta Barrutialde institutua. Zero urtetik, adinez nagusiak izan


arteko ikasleak batzen dituzte, udalerri ezberdinetakoak; baina, nagusiki GernikaLumokoak.  Hezkuntza Ordezkaritzak eskaintzen duen garraio zerbitzuak derrigorrezko irakaskuntza eta haur hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen beharrizanak betetzen ditu; baina ez dira gure ikasle guztiak. Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak baita batxilergo eta Lanbide Heziketa ikasleak zerbitzu horretatik kanpo daude. Hauetariko askok kotxea ekartzen dute eta egoera honek aparkaleku arazoa sortarazten du. Bidea estuegia da noranzko ezberdinetan kotxe bi pasatzeko, eta arazoa handitu egiten da autobusak dabiltzanean. Segurtasun arazoak zor daitezke oinez edo bizikletaz datozen ikasleen artean, ez delako ondo ikusten.  Kotxeak baino aparkatzeko lekuak gehiago daudenez, txarto aparkatuta egoten dira, espaloien gainean, bedartzetan eta abar. Kurtso hasieran, Ertzaintza egon zen trafikoa kudeatzen. Beraien balorazioan, bidea zabaltzea komeniko zela jarri zuten.  Batxilergo eta modulu hezitzaileetako ikasleak Gernika-Lumo herriko autobusa erabiltzeko prest egongo lirateke baina Udalak esaten du garraioa antolatzeko eskumena udalerri barruan bakarrik duela, herriko mugarik ezin duela zeharkatu. Dena den, Bidebusa aproposagoa dela haientzat uste dute.  Lorategieta auzotik datorren bide gorriko tunela oso iluna da. Argiztatzea komeni da, seguru eta atseginagoa izan dadin. BIDEGORRI Nahiz eta 2014ko ekainean udalerrian zehar igarotzen ziren bidegorrien sare bat aurreikusi zen, gaur egun hiru zati baino ez daude eraikita eta hiruetako bakar bat ere ez dago udalerriko ikastetxe bakar baten inguruetan. Gainera, haren kokapena eta egitura dela-eta, ez dago erabiltzerik garraioko bide gisa. Gernika-Lumon erraz erabili ahal da bizikleta, beraz, etorkizunari begira sustatu beharko litzatekeen mugikortasun era da, monopatin eta ibiltzearekin batera. Gernika-Lumo eta Arratzuko institutuetan, distantziak kilometro bat baino gutxiago izanda ere, desplazamenduak udalerrian garrantzia baitaukate. Udalerrian distantziak oso luzeak ez badira ere, Lurgorrri auzoa berritu berria izan da eta familia gazte ugari seme-alabekin bizi dira bertan. Urte gutxira barru Lurgorri bizi diren ume asko institutura joan beharko dira 2 kmra dagoelarik, beraz, haintzakotzat euki beharko litzateke udalerriaren antolaketan, baita bidegorri hedapenean ere. UDALERRIAREN AZTERKETA Toki eta kale batzuetan, zebrabide batzuek, beheraguneak badituzte ere, gurpildun aulkietan doazen pertsonen mugikortasuna zailtzen dute, espaloia eta errepidea ez baitaude maila berean. Hartara, adibidez, toki hauek detektatu dira:  Karlos Gangoitik Txorrabururekin bat egiten duen tokia  Karlos Gangoiti, Jai Alairen parean  Don Tellok eta San Joan kaleak bat egiten duten tokia


 Aldape kaleak Errenteriara doan zubiarekin bat egiten duen tokia  Artekaleren amaiera, Karlos Gangoitirekin bat egiten duen tokian  Adolfo Uriostek eta Azokakalek bat egiten dutena Leku jakin batzuetan espaloien zabaleran esku hartu beharko litzateke, zenbait kasutan, berez, zabalera bi metro baino txikiagoa delako, eta beste kasu batzuetan, zabalera nahikoa izanda ere, hiriko altzariak egoteak estutu egiten duelako bidea.  Txorraburu kalean, batez ere, San Fidel Ikastolara iristen den espaloian.  San Joan kalean, kale-argiek oztopatu egiten dute igarotzea eta, beste alde batetik, txorkoak daude eta arriskutsuak izan daitezke, zuhaitzak ez baitaude erdian.  Karlos Gangoiti kalearen hasieran espaloiak estuak dira, nahiz eta berehala hartzen duten beharrezkoa den zabalera.  Gauza bera gertatzen da Adolfo Urioste kalean. Bertan, espaloia amaieran estutzen da, eta, gainera, edukiontziak daude bidean eta igarotzea eragozten dute.  Allende Salazar kalean espaloi bat besterik ez dago. Espaloi hori ozta-ozta iristen da bi metro izatera, eta, gainera, kale-argiak daudenez, igarotzea zailtzen dute.  San Bartolome kalean dagoen espaloia, botikaren aurrean, nahiko estua da, nahiz eta pixkana zabaltzen doan.  Errenteria auzoa eta Gernikako herrigunea lotzen dituen zubiko espaloiak izan beharko luketenak baino pitin bat estuagoak dira.  Iñigo Lopez Harokoaren kaleko espaloiak, oro har, nahiko estuak dira, eta ohikoa da autoak espaloietara igota egotea.  Mestikabaso eta Frai Martin Murua kaleek bat egiten duten tokian dagoen biribilgunea igarota, kalea eraiki berria den urbanizazio bat da. Erdian, lorategi bihurtutako alde lineal bat dago, eta espaloiak metro eta erdikoak dira. Gainera, toki batzuetan zuhaitzak eta txorkoak daude, eta, horrenbestez, igarotzea zailtzen dute.  Juan Kaltzada kaleranzko norabidean, ezkerreko espaloia eskuinekoa baino estuagoa da, eta jarraia ez den hesi bat dago.  Mestikabaso Juan Kaltzadarekin lotzen den biribilgunetik espaloiak estuak dira.  Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat iriste erraztasuna korapilatsua da toki batzuetan. Horren adibide bat da Foru plazarako sarbidea; izan ere, eskaileraz inguratuta baitago. Eta Adolfo Urioste kalean gora eginez ezkerreko espaloian, eskailera batzuk daude, eta, hortaz, mugikortasun murriztua duten pertsonek beste espaloira joan behar dute Allende Salazarrera iritsi ahal izateko.  San Joan kalean trenbide-pasagune bat egotea oztopo argia da oinezkoen ibilbiderako eta berezko arrisku intrintsekoa dakar gurutzatzeko unean.  Espaloiaren eta errepidearen artean garaiera aldea dagoelako iriste erraztasuneko arazoak eragiten dituzten zebrabideak badaude ere, beste asko konpondu egin dira, zirkulazioa moteldu eta lasaitzeko esku-hartzeen bidez, maila berean kokatuta.


Potentzialki arriskutsua den eta irtenbidea ematen zailenetakoa den guneetako bat trenbide-pasagunea da. Toki hori ez dago nahikoa seinaleztatua, eta horri gehitu behar zaio handik igarotzen diren trenen maiztasuna. Hala ere, gehitu behar da neska-mutikoak ikastetxeetara joateko ordutegian ez dela trenik igarotzen. Ohikoa da Gernika-Lumo udalerrian gaizki utzita dauden autoak ikustea, bigarren ilaran edo baita espaloien gainean ere, eta horrek, iriste erraztasuna zailtzeaz gain, segurtasun arazoa eragiten du. Hori ikusi ahal izan da Iùigo Lopez Harokoaren kalean, San Joanen, Zearretan‌ Juan Kaltzadaren eskuineko aldean, Mestikabasorkin lotzen duen biribilgunetik, mekanikarien garaje bat dago eta, hortaz, ohikoa da auto asko egotea espaloian utzita. Beste alde batetik, zenbait zebrabidetan ikuseremua eskasa da, haietatik gertu utzita dauden autoen ondorioz. Horren adibide argia da Txorraburu eta Karlos Gangoitiren artean dagoen zebrabidea, eta bai Don Tello eta San Joan artean dagoena. Hori gorabehera, zebrabide asko mugatzeko belarriak jarrita daude, eta, beraz, ikuseremua hobea da eta, hortaz, bai segurtasuna ere. Udalerrian seguruak ez diren bidegurutze batzuk daude, batik bat, haurrentzat, eta, ondorioz, espaloiz aldatu behar izaten dute kasu batzuetan. Hartara, San Bartolomen bi daude, elkarrengandik oso gertu, eta gabezia dakarte segurtasunari dagokionez. Don Tello kalean dagoen bidegurutzean ere gauza bera gertatzen da. Gernika-Lumon dagoen beste gune gatazkatsuetako bat oinezkoen ibilbidetik igaro beharreko garaje irteerak dira. Asko dira eta ikuseremua txikia, baina ispiluak kokatuta konpondu ahal izango litzateke arazoa. Horren adibide batzuk Txorraburu kalean daude, Gangoitin, Iùigo Lopez Harokoan, Mestikabason, Frai Martin Muruan‌ Seinaleei dagokienez, nabarmendu behar da, oro har, zebrabideak ondo seinaleztatuta daudela, baina ia ez dela seinalerik ikusten ikastetxeetatik gertu, eskola eremuak direla adierazteko. Oro har, seinaleak gidariei zuzenduta daude, oinezkoei baino gehiago. Allende Salazar kalean, zuhaitzak dituen eremu bat dago, eta bertan txorkoak ez daude seinaleztatuta. Beraz, arriskutsua izan daiteke oinezkoentzat.


BANAKETA MODALAREN ANALISIA Gernika-Lumon eskola mugikortasunari zuzenean behatzeko, udalerrira bisita egiteko egun desberdinak ezarri ziren. Haietako bietan, ikastetxeetako sarbideetatik gertu, gune estrategikoetan kokatuta zeuden hainbat pertsona aritu ziren behatzen. Orokorrean, ikasleen % 80 oinez joaten da eskolara baina bakarrik % 41 besterik ez dute egiten.

Oinez joaten den ikasle kopuru handiena San Fidel eta Mertzede ikastetxeek daukate (%85).


Bestalde, ikastetxeetan ikasleei galdetu zaie zelan joaten diren bidea normalean eta hauek izan dira emaitzak:



BANAKETA MODALAREN ANALISI PARTAIDETUA, INKESTA BIDEZ Bestalde, datu gehiago lortzeko inkestak egin genituen Lehen hezkuntzako ikasleei, bigarren hezkuntzako ikasleei, familiei eta irakasleei. Hona hemen ateratako datuak: Lehen hezkuntzako ikasleak:



Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak:


Familiak





GUNE GATAZKATSUAK Familiek egindako ekarpenak asko dira, baina, oro har, gehien aipatzen diren gune beltzak edo gatazkatsuak zebrabideak, bidegurutzeak eta garajeetako irteerak dira. Zebrabideetan ikusten den arriskubide handiena ikuseremu txikia izatea edo gaizki ikustea da. Detektatu diren gune horietako batzuk hauek dira:  Biribilgunearen ondoan dagoen zebrabidea, Jehovako Lekukoen elizaren parean  Mestikabasoko aldapa baino lehen dagoen azken biribilgunearen ondoan dagoen zebrabidea  Jai-Alairen aurrean dagoen zebrabidea, Karlos Gangoitin  Aterpetxearen ondoan dagoen zebrabidea  Ospitalearen aurrean dagoen zebrabidea  Allende Salazar ikastetxerako sarbidea, alboko sarreratik  Frai Martin Murua kalea, gaizki utzita egoten diren autoen ondorioz  Elizaren ondoren dagoen bidegurutzea, Allende Salazarrerako aldapa hartzeko  Bizkaia eta Mestikabasoren arteko bidegurutzea, oinezkoentzako igarobiderik ez baitago  Europa parkearen ondotik doan oinezkoentzako bidea, zenbaitetan bakartia izan baitaiteke  Saraspe plazaren eta Adolfo Urioste kalearen arteko bidegurutzea  Trenbideari paralelo doan bidegorria, Gurutze Gorriaren atzealdetik igarotzean  Labakoko bidegurutzea  Amaiur eta Aita Luis Villasante arteko bidegurutzea  Auka bidaia agentziaren aurrean dagoen bidegurutzea  Errenteriko zubia  Seber Altube eta Allende Salazar ikastetxeetarako sarbideak, gaizki utzita egoten diren autoak asko izaten baitira.  Udalerrira sartzeko biribilgunea, autoak oso azkar ibiltzen baitira  Elizaren ondoan dagoen biribilgunea  Txorraburu kalea, izan ere, bai oinezkoek bai gidariek ikuseremu txikia baitute  Don Tello eta San Joan arteko bidegurutzea  Juan Kaltzada kalean zirkulazioa handia da  Udalerria gurutzatzen duen trenbide-pasagunea  Allende Salazar eta Seber Altubetik jaisteko bideak ilunak dira  San Joan eta Arkue arteko bidegurutzea  Santa Klara kalea, argi ezarengatik


Proposatutako neurriak  Taldeak eta ordutegiak antolatzea, neska-mutikoak bakarrik joan ahal izateko ikastetxera  Haurren taldeak pertsona heldu batek lagunduta joatea  Ibilbidearen gune gatazkatsuetan pertsona helduren bat egotea  Bidean seinaleak jartzea, ikasleek bide segurua identifikatzeko: seinaleak, bidea koloreekin markatzea…  Udaltzainak egotea ikastetxe inguruetan, zirkulazioa bideratzeko  Autoak uzteko tokiak direnak eta ez direnak errespetatzen direla kontrolatzea  Ikastetxeetatik gertu dauden zebrabide guztietan zirkulazioa moteldu edo lasaitzeko neurriak jartzea  Herritar guztiek, bai oinezkoek, bai gidariek, kontzientzia hartzeko kanpainak egitea  Bakarrik joatera ohitu bitartean, haurren taldeei laguntzeko txandak antolatzea familien artean  Eugenia Idoiaga bidea egokitzea, zebrabideak jarrita  Mestikabaso kaleko espaloiak zabaltzea  Bidegorriari jarraipena ematea  Bidebusaren ordutegia egokitzea, haurrek erabili ahal izateko ikastetxera joateko  Ikastetxeetara sartzeko espaloietan hesiak jartzea, ez izateko aukerarik autoak uzteko  Udalerriko hirigintza plana neska-mutikoen ikuspegitik lantzea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.