[Escribir texto]
SEBER ALTUBE IKASTOLA SARRERAREN AZTERKETA BATZAR IREKIA 2016-04-20
1
[Escribir texto]
BATZAR IREKIA 2016ko apirilaren 20an, Seber Altube ikastolan Gernika-Lumoko Eskola Bidea proiektuaren barruan, ikastolako sarreraren azterketa egiteko batzar irekia antolatu genuen. Deialdia korreoz, webgunetik eta bestelako sare sozialak erabiliz burutu genuen. Helburua Ikastolako sarreraren azterketa egitea zen, Eskola Bidearen diagnostikoan sartu ahal izateko. Inork baino hobeto ezagutzen baitugu gure sarrera-irteera momentuetan sortzen diren arazoak eta hauei irtenbideak proposatzeko gai gara.
Eskola bideko batzarrerako egindako deialdia
Batzarrean 27 pertsona elkartu ginen: 18 irakasle eta 6 guraso / familiarteko. Eskola bidea proiektuaren azalpen orokorrak eman ondoren ikastetxe bakoitzari bere sarrera aztertzeko lantaldetik (eskolak+osasun sarea+udala) egindako gonbidapenari heldu genion.
Ikastolako sarrera aztertzeko batzar irekia
2
[Escribir texto]
Seber Altube Ikastolara bideak Seber Altube Ikastola Zearreta auzoaren gorengo partean kokatzen da, Gernika-Lumoko herrigunetik hurbil, baina bertara heltzeko malda handiko zenbait aldapa igo behar dira. Bertako ikaslerik gehienak udalerrikoak bertakoak badira ere, ikastetxe honek eskualdeko 19 udalerritako ikasleak hartzen ditu. Kanpotik datozen ikasle hauetako askok Ikastolako autobus zerbitzua erabiltzen dute ikastetxera heltzeko. Hala ere, beste asko gurasoek ekartzen dituzte. Herriko ikasleen artean badira:
Beraien kabuz, modu autonomoan, ikastolara lagun artean datozen ikasleak.
Guraso edota familiakoak lagunduta ikastolara oinez edo bizikletan datozen ikasleak.
Helduren batek ekarrita ikastolara kotxez datozen ikasleak.
Herrigune barruan ikastolako autobus zerbitzua erabiltzen duten ikasleak.
Azken bi hauek dira eskola bideko erabiltzaile potentzialak. Ikastetxera oinez edota bizikletan etortzen diren ikasle-irakasleak honako bideak erabiltzen dituzte:
Ikastolako sarrera aztertzeko batzar irekia
3
[Escribir texto]
Ikastolako sarrera-irteera orduetan sortzen diren arazoak identifikatu eta hauei irtenbideak proposatzeko asmoz taldea 3 azpitaldetan banatu genuen. Bakoitzak ikastola inguruko espazio bat aztertzea zuen helburu, beti ere espazioaren ikuspegi orokorra galdu gabe: 1. IKASTOLAKO ALDAPA 2. ZEARRETA KALEA - IKASTOLAKO SARBIDEAK 3. APARKALEKUA Azpitalde bakoitzak zegokion espazioan sortzen ziren arazoak identifikatu eta konponbideak proposatu zituen. Bukaeran azpitalde bakoitzak aurkitutako arazoak eta hauen konponbideak mahai gainean jarri zituen. Horiek guztiak biltzen ditugu txosten honetan.
Azpitaldeak lanean
4
[Escribir texto]
Arazoak Hona hemen ikastola inguruan (batez ere sarrera eta irteera orduetan) identifikatutako arazoak: 1. Ikastolako sarrera-irteera orduetan kotxe kopurua handituz joan da. Ohiturak aldatu dira. 2. Ikastola inguratzen duen bide barria ez dago egoki bukatuta eta gainera itxita dago, nahiz eta lanak bukatuta dauden. Ondorioz, Mestika aldetik datozen ikasleek buelta handia eman behar dute ikastolara heltzeko. 3. Parking-a txiki geratzen da eta asko dira txarto aparkatzen duten kotxeak. 4. Ikastolako aldapan, eskumako espaloia aparkaleku bezala erabiltzen du jendeak. 5. Arrisku handiko momentuak sortzen dira aldapan, sarreran eta parking-ean kotxeak eta ikasleak bat egiten duten puntu eta uneetan. 6. Jende askok ikastolako sarrera bera erabiltzen du haurrak uzteko, oinezkoak kontuan hartu gabe. 7. Itxaroten dauden kotxe lerroek edota txarto aparkatutako kotxeek ikusbidea mugatzen dute. 8. Zearreta kalean karriletako bat autobusek erabiltzen dute eta bestea bi noranzkoetan erabiltzen da. Autobus eta kotxe artean ikasleak arriskua dute zebra-bidea bera ere zeharkatzeko. 9. Autobus turistikoak ere Zearreta kalea erabiltzen dute karga-deskarga egiteko edota itxaroten egoteko eta batzuetan ikastolako irteera orduarekin bat egiten dute. 10. Ez dago ikastolaraino doan bidegorririk ezta bizikletak uzteko leku aproposik. 11. Ikastola sarreran zebra-bidea falta da. Ez dago oinezko bide egokirik. 12. Aparkalekutik Zearretako etxeetara ez dago zebra-biderik, oinezkoentzako lotura egokirik. 13. Ikastolako aldapako malda handiegia da. Ondorioz, kotxeek irrist egiten dute, arrisku handiko momentuak sortuz. Izan dira kalte material eta pertsonalak. 14. Herrigunetik datorren bidea (erabiltzaile kopuru handikoa) ez da egokia. Andra Mari elizatik gora doan espaloia ez da egokia eta behin jolas parkera helduta ez dago aparkalekua zeharkatzeko modu egokirik.
5
[Escribir texto]
Aparkalekua
Zearreta kalea
Zeharbidearen lotura puntua
6
[Escribir texto]
Ikastolako sarrera
Zearreta kalean autobusak
Ikastolako aldapan
7
[Escribir texto]
Konponbideak Hona hemen aurretik planteatutako arazoen aurrean proposatzen ditugun konponbide batzuk: 1. Ez dugu ikastolan dagoen arazoa inguruko kaleetara pasatu nahi eta horretarako badakigu ohiturak aldatu behar direla. Kontzientziazio lana handia egin beharko da Eskola Bidea proiektuaren barruan. Jendea informatu eta kontzientziatu beharra dugu. 2. Ikastola inguratzen duen bidea irekitzeko eskaera egiten diogu udalari, zeharbide seguru horretatik jende asko etorriko baita. Bide honi, parking aldean bukaera egokia ematea eskatzen diogu udalari. 3. Aparkalekuan sortzen diren arriskuak ekiditzeko oinezkoen eta kotxeen joan etorriak ordenatuko dituen lanak egin beharko dira. Parking-a zeharkatu eta oinezkoak leku seguruetara bideratuko dituen markatutako bideak eta espaloiak behar dira. Aparkalekua Zearretako etxeekin eta Zearreta kalearekin modu egoki eta seguruan lotzeko beharrezko lanak egitea beharrezko ikusten dugu. Lanak: zebrabideak, espaloiak‌ 4. Ikastolako aldapan sarrera eta irteera orduetan itxi, kotxe gutxi baitira bertan aparkatu ahal dutenak eta parkinak badu beste sarrera-irteera egokiagoa. Utzi bakarrik baimendutako kotxeak sartzen. 5. Ikastolako sarreran falta den zebra-bidea margotu. 6. Zearreta kalean ikusbidea mugatzen duten egoerak desagerrarazi. Horretarako ikastola azpian batzen diren autobusak atzeratu daitezke, Udetxeatik hurbilago. Norantzak aldatuz gero kotxeen joan etorriak ekiditu ahalko lirateke eta horrela eskola bide nagusiak seguruagoak izango lirateke. 7. Zearretan eta ordu puntuetan ematen autobus turistikoen presentzia ekiditu beharko litzateke. Karga-deskargarako puntuak zehaztu eta autobusak geldi egoteko beste leku batzuk aukeratu ahalko lirateke. 8. Bidegorria Ikastola eta Allende azpiraino. Orain, artzaiaren monumentua dagoen lekutik hurbil bizikletak aparkatzeko lekua jarri ahalko litzateke. Aparkaleku hauek koadro altudunak izan beharko dira. 9. Ikastola irteera-eskolaz kanpoko ekintzak hobeto lotzeko aukera aztertu (garraio publikoa, ordutegiak‌). Erantsirik doaz arazoak eta konponbideak biltzen dituzten mapak. Txosten honetan biltzen ditugun arazoen proposamenetako batzuk berehala egiteko modukoak direla uste dugu. Neurri arkitektoniko txikiak baitira kasu batzuetan egin beharrekoak edota premiazkoak beste kasu batzuetan hartu beharreko neurriak. 8
[Escribir texto]
Sarrera erabiltzeko aukera eman.
Zebrabidea margotu
Lotura hobetu
9
[Escribir texto]
Zearreta
kaleko
bus-kotxe
oinezkoen joan etorriak ordenatu. Norabideak aztertu‌
Lotura egokitu.
Aparkalekua zeharkatzeko bideak egokitu (Zebra-bideak, espaloiak‌). 10
[Escribir texto]
Arazoak Ikastola inguratzen duen oinezkoentzako bide ezin da erabili. Gainera bideak ez du amaiera egokia. Zebra bidea falta da.
Ikastolako sarreran zebra-bide falta da.
Ez dago aparkalekua zeharkatzeko egokitutako biderik ezta aparkatu ostean aparkalekuan zehar mugitzeko bide segururik.
Zearreta kalean autobus-kotxeoinezkoak batera. Ikusbidea mugatuta.
Ez dago bidegorririk ezta ikastolara bizikletaz modu seguruan joateko aukerarik.
11
Ikastolako aldapan arrisku handiko egoerak ematen dira. Txarto aparkatutako kotxeak, oinezko eta kotxeak batera‌
[Escribir texto]
Konponbideak Ikastola inguratzen duen oinezkoentzako bidea erabiltzeko baimena lortu eta amaiera egokitu.
Ikastolako sarreran zebra-bide margotu.
Aparlekuko joan etorriak (kotxeenak eta oinezkoenak) ordenatu.
Aparkalekuko sarrera irteerak ordenatu.
Bidegorria egokitu. Bizikletak aparkatzeko lekuak jarri.
Sarrera-irteera orduetan aldapa trafikora itxi.
12
Autobusen geralekua berrantolatu (atzeratu, aparkalekua egokitu...)
Eskola bidea dagoela seinaleztatzen duten seinaleak jarri.