2011ko GARESKO EUSKARA KULTURA ZIKLOAele2 (1)

Page 1

2011ko GARESKO EUSKARA KULTURA ZIKLOA Euskara Zikloa Euskara zikloa abian dago. Urtero bezala jarduerak pentsaturik daude publiko mota guztiengana heltzeko, erdalduna nahiz euskalduna. Euskara zikloak dituen helburuen artean daude erdaldunei euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta hiztunei begira, euskaraz eta euskal kulturaz gozatu ahal izatea eta hizkuntza erabiltzeko aukerak ematea.

Bertsotailerra Urriak 19, euskaltegian. 20.00etan Zer da bertsogintza eta zeintzuk diren egiteko giltzak. Hauexek izan ziren bi orduko tailerrean beratratuek modu teorikoan eta praktikoan jorratu zituzten gaiak.

Izarbeibarko irakurgaiak liburuaren aurkezpena (euskaraz eta gazteleraz) Azaroak 12,larunbata, 13.00etan Liburutegian “Irakurgaiak Izarbeibarko euskaraz Uterga, Ukar eta Garesko testu zaharrak eta berriak�. Aitor Aranak Izarbeibarko euskalkiaren inguruan idazten duen laugarren liburua da. Oraingo honetan Izarbeibarko euskarazko testu zaharrak biltzen ditu. Utergako katezismoa (XVIII), Ukarreko doktrina (1865), Utergako sermoi zati bat eta hiru haurren kantika abestia izarbeibarko euskalkian idatzirik. Horretaz gain liburuak ustegabe atsegina dakar. Izarbeibarko euskalkiari buruzko tailerreko partaideek itzulitako bi euskal ipuin klasiko ditu. Garelakok, Izarbeibarko euskara taldeak argitara eman du lan hau. Liburuaren aurkezpena Garelakoren esku datorkigu bera argitaratzailea izan baita.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.