Kaixo lagun

Page 1

Kaixo, Zugana jotzen dut euskara komunitatearen kide aktiboa zaren aldetik. Nafarroako eta bereziki gure zonaldeko (Mañeruko eta Izarbeko ibarrak) euskara komunitatearen egoeraren diagnosia elkarrekin egitea nahiko nuke, hau da, ze gertatu den azken 20 urtetan, zein da gure egungo egoera datu objetiboen argitan eta, ondorioekin, etorkizunari begira zer lehentasunak markatu beharko liratekeen gure euskara komunitatean. Bide honetan aurrera egiteko denon elkarlana ezinbestekoa da eta, kasu honetan, zure parte hartzea eta zure ekarpena oso garrantzitsutzat jotzen dut. Hortaz, hemen duzu gonbidapena datorren azaroaren 16an, larunbatarekin, Garesko Udaletxeko erabilera anitzeko gelan elkartzeko, goizeko 12etan. Saioak ordu bat eta erdi inguruan iraunen du eta ondoko edukiak eta dinamikak jorratuko ditugu. 10’- Teoria soziolinguistiko nagusien azalpen xumea, hobeki ulertzeko hizkuntzen arteko dinamikak . (Txepetx, Fishman, bizindar etnolinguistikoa, ekolinguismoa). 25’- Euskal Herriko V. inkesta soziolinguistikoaren datuak eta Garesko eta Mañeru ibarretakoak. Euskara ezagutza, euskararen transmisioa (etxean,eskolan eta euskaltegian), euskara erabilera eta euskararekiko jarrerak. 20’- Eztabaida taldeak osatu diagnosi bat egiteko denon ikuspuntu ezberdinak kontuan hartuz eta azaldutako datuen argitan. 25’- Denon artean hasierako diagnosi bat egitea eta etorkizunari begira lehentasunak zirriborratzen hasi. 5’- Ondorioak

Ezin bazara etorri eta interesa baduzu gai honetan eskertuko dizut aldez aurretik abisua ematea. Mila esker

Koldo Colomo Garesko Udaleko Euskara Zerbitzua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.