2 minute read

Makinen agerpena

MAKINEN AGERPENA

xviii. mendearen amaieran, Britainia Handian errotik aldatu ziren ekonomiaren eta gizartearen egiturak, makinen agerpenari esker. Industria Iraultza esaten zaion prozesua da. Gerora, eragin handia izan zuen Europa osoan industrializazio-prozesuan. Lehen iraultza horren ondoren, bigarren iraultza bat etorri zen, Europatik kanpoko herrialdeei ere eragin zien iraultza. Industrializazioa mundu osoan hedatzeak aldaketa handiak eragin zituen herrialdeetako gizarteetan, kapitalismo industriala Mendebaldeko sistema ekonomiko berria bihurtu zen, eta erabat aldatu ziren lan-harremanak eta ekoizpen-harremanak. Eta horrek guztiak eragina izan zuen ideologietan eta munduko geoestrategian. Kapitalismoa, sistema ekonomiko moduan, indarrean dago oraindik ere, eta planetan desoreka handiak sorrarazten ari da politikan, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Eduki horiek garapen jasangarrirako helburu hauek kontuan izanda ikasi behar dituzu: 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza), 11. GJH (Hiri eta komunitate jasangarriak), 12. GJH (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak), 13. GJH (Klima babesteko ekintza) eta 15. GJH (Lehorreko ekosistemetako bizitza).

IKASKUNTZA-SEKUENTZIA

Aztertu herrixka baten eboluzioa, nekazaritza-iraultzaren prozesutik abiatuta, eta hortik eratorritako ondorioak ekonomian eta gizartean.

Egin infografia bat, hartan jasotzeko helduek eta haurrek meategietan dituzten lanbaldintzak.

Ikertu, iturri ikonografikoak erabiliz, hiria klase-gizartearen adierazgarri gisa, eta industrializazioaren ondorioak hiri-garapenean.

3. unitatea 5. unitatea

ERRONKA

Hartu parte eztabaida-liga batean. Hartan, taldean, industrializazio-prozesuaren kausak aztertu beharko dituzue, eta haren ondorioak epe labur, ertain eta luzera. Talde bakoitzak planteamendu bat defendatu beharko du, eta ligaxka moduan jokatuko da: bi talde elkarren aurka, epaimahai baten aurrean (gelako gainerako ikasleak eta irakaslea). Epaimahaiak erabakiko du nor den eztabaida bakoitzaren irabazlea. Azkenean, irabazle bakarra egongo da: auzitan jarritako gaia ongien argudiatu, ikertu eta landu duen taldea. Jarduera amaitutakoan, industrializazioarekin lotutako zenbait alderditan sakontzea lortuko duzu, zer eragin izan zuen bere garaian eta zer ondorio dituen gaur egun.

ERRONKAK GAUZATZEKO ETA KONPETENTZIAK BERRIKUSTEKO

• Ahozko eta idatzizko testuak eta ikus-entzunezkoak ulertzea eta interpretatzea. • Komunikazio-jardunak elkarbizitza demokratikoaren zerbitzura jartzea. • Interneten bilaketa aurreratuak egitea. • Parte-hartzea, elkarlanean eta elkarrenkintzan jardutea, eta edukiak, datuak eta informazioa partekatzea. • Talde-lanean parte-hartze aktiboa izatea. • Landu dituzun konpetentziak eta zure taldeak proiektuan izan duen jarduna ebaluatzeko, bete anayaharitza.es webgunean dagoen errubrika.

Komentatu, testuen bidez, langile-mugimenduaren eta haien buruen filosofia desberdinak.

Egin kontzeptu-mapa bat, eta bildu hartan enpresen antolaketa eta kontzentrazio modu berriak, eta zeinek jarraitzen duten indarrean gaur egun. Defendatu eta eztabaidatu, taldeka, industrializazioaren alderdi positiboak eta negatiboak.

7. unitatea

This article is from: