MAKINEN AGERPENA xviii.
mendearen amaieran, Britainia Handian errotik aldatu ziren ekonomiaren eta gizartearen egiturak, makinen agerpenari esker. Industria Iraultza esaten zaion prozesua da. Gerora, eragin handia izan zuen Europa osoan industrializazio-prozesuan. Lehen iraultza horren ondoren, bigarren iraultza bat etorri zen, Europatik kanpoko herrialdeei ere eragin zien iraultza. Industrializazioa mundu osoan hedatzeak aldaketa handiak eragin zituen herrialdeetako gizarteetan, kapitalismo industriala Mendebaldeko sistema ekonomiko berria bihurtu zen, eta erabat aldatu ziren lan-harremanak eta ekoizpen-harremanak. Eta horrek guztiak eragina izan zuen ideologietan eta munduko geoestrategian. Kapitalismoa, sistema ekonomiko moduan, indarrean dago oraindik ere, eta planetan desoreka handiak sorrarazten ari da politikan, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Eduki horiek garapen jasangarrirako helburu hauek kontuan izanda ikasi behar dituzu: 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza), 11. GJH (Hiri eta komunitate jasangarriak), 12. GJH (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak), 13. GJH (Klima babesteko ekintza) eta 15. GJH (Lehorreko ekosistemetako bizitza). IKASKUNTZA-SEKUENTZIA
Aztertu herrixka baten eboluzioa, nekazaritza-iraultzaren prozesutik abiatuta, eta hortik eratorritako ondorioak ekonomian eta gizartean.
3. unitatea
16
Egin infografia bat, hartan jasotzeko helduek eta haurrek meategietan dituzten lanbaldintzak.
Ikertu, iturri ikonografikoak erabiliz, hiria klase-gizartearen adierazgarri gisa, eta industrializazioaren ondorioak hiri-garapenean.
5. unitatea