2 minute read

Eraldatzen ari den mundua

Next Article
Makinen agerpena

Makinen agerpena

ERALDATZEN ARI DEN MUNDUA

Nobela grafikoak hedapen handia izan du, ikusizkoa oso garrantzitsua baita ideiak, sentsazioak eta abar komunikatzeko, testu soil batez lagunduta hitz gutxi batzuen bidez kokatzen gaituzte-eta eszenatoki jakin batean. Komunikazio-bide hori erabiliz, Bigarren Mundu Gerraren ondoren gaur egungo mundura ekarri gaituzten aldaketa historikoetara hurbildu behar duzu. Nazio Batuen erakundeak, azken urteetan, 2030 Agenda proposatu du, garapen jasangarrirako helburuetan (GJH) oinarrituta, gaur egungo munduari buruz hausnartu eta hobetzeko gai izan gaitezen. Eduki hauek ikuspegi horretatik aztertu behar dituzu, geure munduari buruzko hausnarketak mundua eraldatzen lagun diezazun jasangarritasunaren ikuspegitik. Landu edukiak 17. GJHa (Itunak, helburuak garatzeko) kontuan hartuta.

IKASKUNTZA-SEKUENTZIA

Aztertu Gerra Hotza, haren etapak, tentsio-gune nagusiak eta bloke sozialistaren erorialdia.

Ikertu deskolonizazioa eta Hirugarren Mundua, Hegoaldeko Asia eta Hego-ekialdeko Asia, Ekialde Urruna, Afrikaren susperraldia, eta mundu islamikoa.

Ikertu Latinoamerikaren bilakaera sozial, politiko eta ekonomikoa xx. eta xxi. mendeetan.

13. unitatea 14. unitatea 15. unitatea

ERRONKA

Sortu kontakizun grafiko bat, Bigarren Mundu Gerraren gerraostetik gaur egunera arte izandako prozesu historikoa kontatzeko. Sortu denbora-lerro bat unitate bakoitzeko, eta erabili kontakizun grafikoaren orri bat —sei bineta inguru—. Denbora-lerroa egiteko, Visme, Canva edo antzeko aplikazioren bat erabil dezakezu; eta kontakizun grafikorako baliagarriak izango zaizkizu Canva edo Genially. Unitateak lantzen amaitutakoan, egin azal bat eta prozesu historiko guztia azaltzen duen infografia bat. Infografia hori izango da, azalaren atzetik, kontakizun grafikoaren sarrera. Lehen aipatutako aplikazio gehienak erabilgarriak dira infografiekin ere lan egiteko.

ERRONKAK GAUZATZEKO ETA KONPETENTZIAK BERRIKUSTEKO

• Komunikazio-jardunak elkarbizitza demokratikoaren zerbitzura jartzea. • Interneten bilaketa aurreratuak egitea. • Informazioa modu autonomo eta kritikoan aztertzea. • Herritartasun-kontzientzia arduratsua izatea. • Landu dituzun konpetentziak eta zure taldeak proiektuan izan duen jarduna ebaluatzeko, bete anayaharitza.es webgunean dagoen errubrika.

Hausnartu Europako batasunaren jatorriaz: Europako Ekonomia Erkidegoa, Europar Batasuna eta xxi. mendeko Europa.

Ikertu honi buruz: Asiako herrialde handiak, Ekialdeko Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Afrikako gatazkak eta globalizazioa.

Sortu kontakizun grafiko bat eta zabaldu blogaren bidez, sailaren bidez, webaren bidez edo ikastetxeak erabiltzen dituen sare sozialen bidez.

16. unitatea 17. unitatea

This article is from: