ERALDATZEN ARI DEN MUNDUA Nobela grafikoak hedapen handia izan du, ikusizkoa oso garrantzitsua baita ideiak, sentsazioak eta abar komunikatzeko, testu soil batez lagunduta hitz gutxi batzuen bidez kokatzen gaituzte-eta eszenatoki jakin batean. Komunikazio-bide hori erabiliz, Bigarren Mundu Gerraren ondoren gaur egungo mundura ekarri gaituzten aldaketa historikoetara hurbildu behar duzu. Nazio Batuen erakundeak, azken urteetan, 2030 Agenda proposatu du, garapen jasangarrirako helburuetan (GJH) oinarrituta, gaur egungo munduari buruz hausnartu eta hobetzeko gai izan gaitezen. Eduki hauek ikuspegi horretatik aztertu behar dituzu, geure munduari buruzko hausnarketak mundua eraldatzen lagun diezazun jasangarritasunaren ikuspegitik. Landu edukiak 17. GJHa (Itunak, helburuak garatzeko) kontuan hartuta.
IKASKUNTZA-SEKUENTZIA
20
Aztertu Gerra Hotza, haren etapak, tentsio-gune nagusiak eta bloke sozialistaren erorialdia.
Ikertu deskolonizazioa eta Hirugarren Mundua, Hegoaldeko Asia eta Hego-ekialdeko Asia, Ekialde Urruna, Afrikaren susperraldia, eta mundu islamikoa.
13. unitatea
14. unitatea
Ikertu Latinoamerikaren bilakaera sozial, politiko eta ekonomikoa xx. eta xxi. mendeetan.
15. unitatea