2 minute read
Bai jauna, iraultza gara
BAI JAUNA, IRAULTZA GARA
xix. mendean zehar, Antzinako Erregimenaren erorketa-prozesua amaitzen ari zen, bai Amerikan, bai Europan (zailtasun batzuekin, egia esan). xix. mendearen lehen erdian prozesu iraultzaileak sortu ziren. Haiek behin betirako desagerrarazi zuten aurreko sistema, eta aukera eman zuten korronte ideologiko berrien eskutik (liberalismoa eta nazionalismoa, esaterako) nazio-estatuak sortzeko. Eta horrek aldaketa handiak eragin zituen Amerikako eta Europako mapetan. xix. mendearen hasiera landuko duzu, haren denbora-espazioan. Hori aukera ezin hobea izango da orduan sortu ziren adierazpen nazionaleko prozesuen ikuspegi sintetikoa izan dezazun, eta gaur egungo munduaren oinarriak finkatu zituen egoera iraultzailearen ikuspegi orokorra izateko. Helburua da xix. mendeko iraultzak ikastea, garapen jasangarrirako helburu hauek kontuan izanda: 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza) eta 16. GJH (Bakea, justizia eta erakunde sendoak).
IKASKUNTZA-SEKUENTZIA
Ikertu Europan piztu ziren iraultza liberalak, eta haien kausak eta ondorioak. Aztertu nazionalismo politikoa eta kulturala, bateratzailea zein banatzailea. Alderatu ideologia nazionalistak eta haiek dakartena.
4. unitatea
ERRONKA
Binaka, egin denbora-lerro digital bat. Gutxienez, elkarri gainjarritako hiru denbora-lerroren emaitza izan behar du. Europan eta Amerikan gertatu ziren gertaera nagusiak bildu behar dituzte. Hots, lekuarekin, espazioarekin eta denborarekin egin behar duzue lan. Eta deskripzioak, aipatzen dituzuen gertaera bakoitzari buruzko lehen mailako iturriak (irudiak, testuak) eta webgune interesgarrietarako estekak erantsi beharko dituzue. Oso garrantzitsua da, kontatzen duzuen prozesu historiko bakoitzean, gertaerek kausa-efektu prozesua erakustea, historia, azken finean, kausen eta ondorioen segida bat baita.
ERRONKAK GAUZATZEKO ETA KONPETENTZIAK BERRIKUSTEKO
• Ahozko eta idatzizko testuak eta ikus-entzunezkoak ulertzea eta interpretatzea. • Komunikazio-jardunak elkarbizitza demokratikoaren zerbitzura jartzea. • Interneten bilaketa aurreratuak egitea. • Parte-hartzea, elkarlanean eta elkarrenkintzan jardutea, eta edukiak, datuak eta informazioa partekatzea. • Talde-lanean parte-hartze aktiboa izatea. • Landu dituzun konpetentziak eta zure taldeak proiektuan izan duen jarduna ebaluatzeko, bete anayaharitza.es webgunean dagoen errubrika.
Aztertu Latinoamerikako herrialdeen independentzia eta gaur egun dituen ondorioak, NBEren aurrean Venezuelako presidente Nicolás Maduroren diskurtso baten bidez. Bilatu indiarren herriei eta haiek erreserbetan duten egoerari buruzko informazioa.
Egin, bikoteka, denboralerro digital bat, hartan jasotzeko iraultza liberalen eta Latinoamerikako herrialdeen independentziaren gertaera garrantzitsuenak.
6. unitatea