Mundua helburu: Mundu Garikidearen Historia 1. Batxilergoa (demo)

Page 16

BAI JAUNA, IRAULTZA GARA xix.

mendean zehar, Antzinako Erregimenaren erorketa-prozesua amaitzen ari zen, bai Amerikan, bai Europan (zailtasun batzuekin, egia esan). xix.

mendearen lehen erdian prozesu iraultzaileak sortu ziren. Haiek behin betirako desagerrarazi zuten aurreko sistema, eta aukera eman zuten korronte ideologiko berrien eskutik (liberalismoa eta nazionalismoa, esaterako) nazio-estatuak sortzeko. Eta horrek aldaketa handiak eragin zituen Amerikako eta Europako mapetan. xix.

mendearen hasiera landuko duzu, haren denbora-espazioan. Hori aukera ezin hobea izango da orduan sortu ziren adierazpen nazionaleko prozesuen ikuspegi sintetikoa izan dezazun, eta gaur egungo munduaren oinarriak finkatu zituen egoera iraultzailearen ikuspegi orokorra izateko. Helburua da xix. mendeko iraultzak ikastea, garapen jasangarrirako helburu hauek kontuan izanda: 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza) eta 16. GJH (Bakea, justizia eta erakunde sendoak).

IKASKUNTZA-SEKUENTZIA

Ikertu Europan piztu ziren iraultza liberalak, eta haien kausak eta ondorioak.

4. unitatea

14

Aztertu nazionalismo politikoa eta kulturala, bateratzailea zein banatzailea. Alderatu ideologia nazionalistak eta haiek dakartena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.