HEGAN URTEKO TXOSTENA 2002
ï›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
1 / 21
Aurkibidea
1
HEGANEN JARDUEREN LABURPENA
3
1.1
Orokor jarduerak
3
1.2
Teknologiaren arloko jarduerak
4
1.3
Kalitatearen arloko jarduerak
5
2
EMPRESEN JARDUERAK
2.1
8
Hegazkinak
2.1.1
8
Hegazkin zibilak
8
2.1.1.1 Eskualdeko hegazkinak
8
2.1.1.2 Ibilbide luzeko hegazkinak
9
2.1.2
Hegazkin militarrak:
10
2.1.3
Helikopteroak
11
2.2
Motorrak
12
2.2.1
Zibilak:
12
2.2.2
Militarrak
14
2.3
Espazioa.
15
2.4
Mantenimendua.
17
2.4.1
Maintenimendu Zibila
17
2.4.2
Mantenimendu militarra:
19
2.5
CTAren jarduerak
2.5.1
20
CTA MiĂąano:
20
2.5.1.1 CTA Zamudio
ď›™ HEGAN 2003
21
Urteko Txostena HEGAN 2002
2 / 21
1 HEGANEN JARDUEREN LABURPENA 1.1 Orokor jarduerak 2002.
urtean,
elkartearen
kudeaketarako
jarduera
garrantzitsuenetarikoa
2002-2004.
urteetarako HEGANen plan estrategikoa amaitzea izan da; bertan, datozen urteotan HEGANek egin beharreko lanaren ildo nagusiak zehazten dira. Plana jendaurrean aurkeztu zen eta 2003 eta 2004. urteetan berrikusten jarraituko da. Bazkideen Biltzar Orokorrean Zuzendaritza Batzordeko izendapen berriak onartu ziren eta GAMESA AUERONÁUTICAko Zuzendari Nagusia, Cesar Fermández de Velasco, HEGANeko presidente izendatu zen, ITPko Garapen Kooperatiboko Zuzendaria, Placido Márquez, Presidenteorde aukeratu zen eta SENER-eko Zuzendari Nagusia, Jorge Unda, Elkartearen Idazkari. Presidente berriak 2001. urtearen ikuspegia emateaz gain, hurrengo urteetako ekitaldietarako igurikapenak egin zituen. Klusterreko bazkide berrien artean DESARROLLOS MECÁNICOS DE PRECISIÓN, S.L. (DMP), TECNOLOGÍAS AEROESPACIALES, S.A. (TECNASA), AEROSPACE ENGINEERING GROUP, S.L., PROMOCIONES Y CONSTRUCCIONES MECÁNICAS MUGARRA, S.A. (AEROMEC) eta MECANIZADOS ASTORKIA, S.L. onartzea erabaki zen. 2002. urtean, Klusterraren web orrialdeari pisu handiagoa emateko ahaleginak egiten jarraitu da, enpresen arteko komunikabide den neurrian; gainera, zabalkunderako ere erabili da. Klusterraren web orrialdean edukiak jaisteko gune berriak abiarazi dira, eta aktak, ikastaro interesgarriak, berriak, barneko txostenak, azokei buruzko orrialdeak etab. aurki daitezke bertan. Orrialde horretan horrelako ekintzak egiten jarraituko da, orrialdea guztiz berritu arte. Zabalkunderako elementuen artean, arrakastaren adierazgarri den urteko memoria egin da, enpresek emandako informazioari esker, eta berau sektoreari, prentsari eta herrialdeko eragile industrialei aurkeztu zitzaien jendaurreko ekitaldi batean. Zabalkunderako elementu berri hori eta, besteak beste, beste liburuxka berri bat Klusterraren jardueren euskarri izan dira azoketan, ikustaldietan eta beste misio batzuetan.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
3 / 21
1.2 Teknologiaren arloko jarduerak Teknologiaren alorrean, oro har ETEak sektorearen garapenean eta, bereziki, I+ G proiektuetan txertatzeko ahalegina eginez, HEGAN lehen lekuetan kokatu da Espainia osoan ECARE proiektuan eta, proiektuaren koordinatzailearekin batera, berau behin betiko onartzeko lanean jardun du. V. Programa Markoan laguntzeko neurri hau VI. Programa Markorako esperientzia pilotua da, kluster ugaritako ETEek
I+G
proiektu
bateratuetan
parte
hartzeko
–Europako
eskualdeetako
beste
elkarte
aeroespazialekin betera–. Batzordearen jarraibideak betez, SCRATCH eta AEROSME proiektuen Espainiako eta Europako ordezkariekin lankidetza eta koordinazioa sustatu du HEGANek, eta aeronautikaren sektoreko ETEei laguntzeko Europako V. Programa Markoan txertatutako beste bi neurri dira horiek. Gainera, aeronautikaren esparruan VI. Programa Markoan euskal enpresen parte hartzea bultzatzeko, zabalkunde-lan handia egin da eta HEGANeko Teknologia Batzordeak bere ekipo guztia EUROBULEGOKO aeronautika eta espazioko Taldea osatzeko prestatu du. VI. Programa Markoan parte hartzeko eta Europako Ikerketa Eremuaren (ERA) bikaintasunean esku hartzeko Eusko Jaurlaritzak osatutako Bulego Birtuala da Eurobulegoa. Talde horrek lau bilera egin ditu 2002. urtean. Erakundeak bideratutako ekintzetatik garrantzirik handiena izan duenetariko bat bi urtean behingo “Aeronautikaren industriarako fabrikazio-joera berriak” biltzarra ospatzea izan da, eta prestakuntza lan horietan parte hartu du INASMETek ere. Biltzar hori azaroan izan zen, Euskalduna jauregian, eta 11 herrialdetako 127 pertsonak parte hartu zuten. Hasierako ekitaldian izan ziren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Josu Jon Imaz, eta Klusterreko presidentea, Cesar Fernández de Velasco, eta baita INASMETeko zuzendari den José Manuel Giral ere. 2002. urtean, Makina-erremintaren Ikerketarako Fundazioarekin (INVEMA) lankidetza sustatu da, eta Klusterreko adituek industriak dituen behar berezien berri eman diote fundazio horri, horrela, aeronautikaren arloan Euskal Herriko makina-erremintaren sektorearen erronkak definitzen laguntzeko. Erakunde honek aeronautikaren sektorean Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreak dituen egungo eta etorkizuneko beharrei buruzko azterketa bat ere egin du, sektoreko enpresek Informazioaren Teknologien alorrean dituzten beharrei lehentasuna emateko. Azterlan hori izan da 2003 eta 2004. urteetako hainbat ekintzaren abiapuntua.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
4 / 21
1.3 Kalitatearen arloko jarduerak 2002. urtean, HEGANek kalitatearen arloan sektorearen egoeraren homogeneizazioan lan egiten jarraitu du eta enpresa bakoitzaren egoeraren azterketa bat egin du; horrela, hauek konpromisoa hartzea eta erabateko kalitateko tresnetan interesa duten taldeak identifikatzea lortu da. Gaur egun, Klusterreko enpresa guztiek HEGAN 9000 araua betetzen dute eta horren egiaztagiria dute. Eta 2003. urtean, EN 9100 arauaren arabera egiaztagiria eskuratzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, zabalkunderako, kontzientziaziorako eta arduradunen prestakuntzarako lanak hasi dira. Bestalde, IAQGko kide izateko kudeaketa lanak egiten hasi da HEGAN. Horretarako, aurrez beharrezkoa da ATECMAko kide izatea. Internazionalizazioaren arloko jarduerak Internazionalizazioaren arloan, frantziar merkatuan indar handiagoa hartzeko ahaleginak areagotu dira eta, horretarako, HEGAN sektoreko antzeko taldeekin hasierako harremanak finkatzen hasi da. Adibidez, aeronautikako eskualdeetako elkarteekin eta AEROSMErekin hainbat bilera eta harreman izan ditu, eta Europako I+G proiektuetan eta ETEen parte hartzea sustatzeko programa bat da hau. Harreman horiei esker, lankidetzako INTERREG proiektuen (COAST eta AEROTIC) aurkezpena prestatzeko hasierako lanak egin ahal izan dira, martxoan aurkeztuko baitira hauek eta, gainera, ECARE proiektua lantzen ere lagundu du. Frantziako merkatuan oinarrituta, urriaren 23tik 26ra Tolosako (Frantzia) SITEF azokan parte hartu zen, eta AEROMART 2002 negozio topaketa interesgarrian ere esku hartu zen. Azken topaketa hori irailaren 11 eta 12an izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko 7 enpresak parte hartu zuten eta ondorengo etxeetako ordezkariekin bilerak egin ziren: ALENIA, ASTRIUM SAS, BOEING, DASSAULT, FIAT AVIO, IAI, MECOF, ROCKWELL, SNECMA MOTEURS ETAB. Aeronautikako azoken atalean, maiatzaren 6tik 12ra bitartean BerIinen ospatu zen ILA azokan parte hartu zuen HEGANek, eta bertan eskualdeetako elkarte aeroespazialen bileran izan zen. Ekitaldi horretan, Europako Batzordearen barnean ETE motako enpresa aeronautikoek betetzen duten tokiari buruz hitz egin zuten hainbat erakundek. Batzorde teknologikoaren eskariz, azoka horretan programatutako zenbait bisita egin ziren, besteak beste EADS, MTU, DORNIER, DLR, IABG, ROLLS ROYCE, GKN eta DLR enpresetara, eta hauei guztiei HEGAN eta berau osatzen duten enpresak eta jarduera-eremu nagusiak aurkezteaz gain, lankidetzan aritzeko gogoa adierazi zitzaien.
ď›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
5 / 21
Erakunde britainiarrekin garatutako elkarlanak bultzatuta eta hauen gonbiteari esker, uztailaren 22tik 28ra Farnborough-eko azoka bisitatu zuen HEGANek. Horrelako azoketan piztutako interesari esker, 2003. urtean enpresa britainiarrek garatuko duten misio batean lanean jarraitzeko aukera izango du. Gainera, azoka hartan sektoreko enpresa ugarirekin, Britainia Handiko eskualdeetako elkarteekin, Frantziako eskualdeetako agintariekin eta Quebec-eko ordezkaritzarekin harremanetan jarri ginen. Merkatu amerikarretik oso gertu dagoen eskualde den neurrian eskualde honek duen interesa eta Europarekin dituen harremanak kontuan hartuta, eskualdeetako enpresa nagusietara bisitak egin dira, berorien egoera eta egitura ezagutzeko; eta azoka britainiarrean hasitako harremanekin jarraitu da. Eskualdeko Garapen Agentziako ordezkari batek ere sektoreko enpresak bisitatu zituen eta bere jarduerak eta proposamenak aurkeztu zituen. Klusterrak antzeko interesa duten beste sektore batzuekin batera laguntzeko gauzatzen dituen ekintzen artean, HEGANek VIAri (Vitoria International Airport) Hong-Kongen ospatutako Air Cargo Forum-en 2002ko ekitaldira lagundu zion. Aireko kargekin lan egiten duen industriako bilerarik garrantzitsuena da eta bi urtean behin antolatzen da. 2004. urtean Gasteizko aireportuan ospatuko da, Estatuko aireko kargako zentro handiena bihurtzeko ahaleginean erakunde horrek egindako ahaleginari esker. Klusterrak ekitaldi horretan izango duen parte hartzean oinarrituta eta, alde batetik, ekimen horri laguntzeko eta, bestetik, ekitaldi hori aeronautikako euskal industria ezagutarazteko erabiltzeko, HongKongen ospatutako edizioan bertan hasi ziren prestakuntza-lanak.
ď›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
6 / 21
ï›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
7 / 21
2 EMPRESEN JARDUERAK
2.1 Hegazkinak
2.1.1
Hegazkin zibilak
2.1.1.1 Eskualdeko hegazkinak 2002. urtean, EMBRAER etxeko ERJ 145 eskualdeko aireontzien familia honek salmenta kanpaina arrakastatsua izaten jarraitu du eta, guztira, 131 unitate entregatu ditu. Eskaera irmoak 957 unitatera iritsi ziren (gehi 444 aukeran), eta jada 643 entregatu ditu. GAMESA AERONÁUTICA etxeak proiektu honetan arrisku partekatuko bazkide gisa parte hartu du, eta bere garapenean eta ziurtapenean lan egin du; gainera, gaur egun familiako eredu guztietan, hegazkinen,
kontrol
azaleren,
motorren
estalkien,
aire-sarreren
eta
bultzada-errebertsoreen
fabrikazioaz eta mantenimenduaz arduratu da, guztiek beren sistema propioak dituztela eta aireontzian txertatzeko prest egon behar dutela kontuan hartuta. 2002. urtean, EMBRAER 170 ereduko sei prototipok hegaldiak egin zituzten, eta GAMESA AERONÁUTICA etxeak hasiera-hasieratik parte hartu du programan: fuselajearen atzeko sekzioa eta egonkorgailu horizontalak eta bertikalak garatzeaz (diseinua, kalkulua eta ziurtagiria lortzea) arduratu da, beren jasogailuak eta direkzio-lema barne hartuta, eta hauen ziurtagirietan ere lan egin du. BOMBARDIER ekimeneko CRJ 700 programarako, operadoreari CRJ 700 ereduko 46 hegazkin entregatu zaizkio, eta horietatik 20k GAMESA AERONÁUTICA etxeak hornitutako produktuak daramatzate, CRJ 700 eredua hornitzen parte hartu baitu eta CRJ 900 eredua garatzen eta hornitzen lagundu baitu, batez ere egonkorgailu horizontal eta bertikalen esparruan, sakonera-lemak ere barne hartuta. NUTER, SPASA, BURULAN, METRALTEC eta MECANIZADOS ASTORKIA enpresek EMBRAER-en 145, 170 eta 190 programak garatzen lagundu dute.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
8 / 21
TEGRAF etxeak SONACArentzat EMBRAER ERJ 145 LEGACY hegazkinerako erdiko fuselajea aldatu du eta CESArekin batera lan egin du, EADS AIR REFUELING BOOM SYSTEMen espezifikazio-fasean. SK-10 etxeak, berriz, FALCON F7X hegazkinerako RTMn fabrikatutako eraso-ertzaren ziurtagiria lortu du. Ibilbide motzeko hegazkinen ikerketan, SENER etxeak, AWIATOR (Aircraft WIng with Advanced Technology OpeRation) programaren barnean, hegaldian probatuko diren hainbat gailu eta mekanismoren diseinuan eta balidazioan parte hartu du: zurrunbilotako hausturetarako osagaiak, geldiarazteko aleroiak eta barruko eta kanpoko flap-en irteerako ertz hobetuak. Etorkizunean TILTERROTORE aireontzi erakusle batean helizeek bultzatuta ibiltzen den aireontzia, helikoptero gisa nahiz hegazkin konbentzional gisa erabiltzeko gaitasuna duena ezartzeko, SENER errotore aurreratu bat definitzen, diseinatzen, fabrikatzen eta entseatzen ari da, eta zeregin horien barnean errotorearen osagaien xehetasunezko diseinua eta kalkulua gauzatzeko jarduerez arduratu da, batez ere honen euskarri diren buruarena eta mastarena. Horrekin lotuta, DART proiektuak kanpoko zarataren, dardaren, segurtasunaren eta kostuen egungo diseinuak hobetu nahi ditu, lau pala dituen munduko lehen errotorea izango baita. TILTERROTORE horretarako, SENER etxeak transmisiosistemaren osagaien xehetasunezko diseinua eta kalkulua egin ditu. Bestalde, METRALTEC etxeak egin duen ahalegin handia nabarmendu nahi dugu, 2002. urtean tratamendu, sarrerako prozesu edo pintak eta prozesu berezietan 200 prozesu inguru egiaztatzera iritsi baita, eta horrez gain, hornitzaileek azken pintaketarako homologatu dute. TTT enpresak “PH” altzairuen hauspeatze-tratamendu termikoekin jarraitu du, baita altzairu herdoilgaitzen tratamendu bereziekin eta tenplaketa eta iraoketa tratamenduekin ere, bai karbono altzairuetan bai aluminioan, GAMESA AERONÁUTICA, EADS CASA eta ITP enpresentzat.
2.1.1.2 Ibilbide luzeko hegazkinak Airbus A-380 programarako, GAMESA AERONÁUTICA etxeak 2002. urtean fuselajeko 19. atalaren egitura metalikoa garatzeko lanekin jarraitu du. Enpresa hau aipatu berri dugun egitura hori seriean garatzeaz, prototipoak lantzeaz eta egiteaz arduratu da. 2002. urtean lehenengo prototiporako piezak egiten hasi da. Atal horretan bertan lagundu du NOVALTI etxeak ere, Bateragarritasun Entsegurako prototipoaren zati metalikoen fabrikazio-ingeniaritzaz arduratuz. Egiturazko piezen lanketan lan egiten dute programa honen barnean ASTORKIA eta MESIMA etxeek ere. TEGRAF etxea arduratu da A-380ren Belly Fairing-erako hainbat diseinu-lan egiteaz, eta atal horretarako fuselajearen
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
9 / 21
hainbat zati diseinatu eta egin ditu, besteak beste: amaierako muntaiako tresnak, estalduren itsasteko tresnen sehaskak, estalduren Fiber Placement-en tresnak eta euskarriak, langeten trazadurak eta ebaketa-ereduak eta Master Model Trampa Wing diseinua. AIRBUS eredu honetarako bertarako, A380 programako lurreratzeko trenaren osagaietarako eta Abiadura Handiko Proiekzio Termikoen bidez, “cermets” ereduko estalduren homologazioa egiten hasi da IONTECH etxea. Eta BURULAN etxeak Klusterreko beste enpresa batzuetarako piezak eta prototipoak egiten jardun du. AIRBUS programetarako, SPASA etxeak ere A318 eta A340-500/600 ereduetan lan egin du eta NUTER etxeak, berriz, A310, A320, A340 eta A380 ereduetarako. Hegazkinetarako lurreratzeko trenen fabrikazioan mundu-mailan liderra denarekin (MESSIER DOWTY) harreman komertzial etengabeak izaten jarraitu du DMP etxeak, eta honekin epe luzera harremanetarako esparru bat finkatzen ahalegindu da. Saiakera honek bere fruitua ematen badu, bezero hau DMPko jardueren iturri nagusi bihurtu daiteke. Enpresa gazte honen bezeroak dira, besteak beste: CASA, CESA, GAMESA, ITP edo LATECOERE. MESIMA enpresak MASA, SENER eta SK-10 etxeetarako (AIRBUS eta GAMESA AERONÁUTICA programetan) lehengaiak kudeatzen ditu, eta zuzenean azken honetarako, ERJ-145, 170, 190, CRJ-700, S92 eta A380 programetan. Gainera, programa guztietako aluminiozko eta titaniozko piezetarako aurreformak (mekanizazio aurrekoak) egiten ditu eta hegaldiko amaierako piezak eskaintzen ditu (muntaiarako osagarriak). EADSentzat, berriz, A340 eta A380 ereduetako piezetarako ur bidezko 2D eta 3Dko ebaketak egin ditu.
2.1.2
Hegazkin militarrak: Hegazkin militarren sektorean, SENER etxeak IHU unitateen garapen eta fabrikatze-
proiektuetan parte hartu du, eta RAFAEL ekimeneko RecceLite araketa pod-en oinarrizko osagaiak dira hauek. 2000. urte amaieran, Aireko Armadak F-18 hegazkinetarako ReccelLite-ko 4 unitate kontratatu zituen. Ordutik, SENER etxeak Image Handling Unit-IHU irudiak eskuratzeko eta grabatzeko unitateen garapenean parte hartu du. EADS-CASA enpresarako, SK-10 enpresa C-295aren atzeko fuselajearen eta enpenajearen kudeaketa integrala egiten hasi da. Programa honetan, SK-10 enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan muntatutako aire-egiturarik handiena entregatu beharko dio bezeroari (EADS-CASA), eta oinarrizko piezen erosketaz eta fabrikazioaz, produkzio-ingeniaritzaz, kontrolaz eta egiaztapenaz, muntaiaz eta
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
10 / 21
pinturaz nahiz amaierako integrazio-lineen ezarpenaz arduratuko da. Eredu honetarako mekanizaziolanak egin dituen beste enpresa bat SPASA izan da. Europako industrian izugarrizko garrantzia izan duen proiektu batean lanean jarraitu duten euskal enpresak ugari izan dira. EUROFIGHTER da proiektu hori, eta hauek dira bertan lanean jarraitu duten enpresa horiek: SPASA, NUTER, METRALTEC eta MESIMA; azken honek prestatu ditu, hain zuzen, ehiza-hegazkin honetarako slat eta slat track unitateak. TEGRAF etxeak CASArako CN-235 hegazkinerako sarrerako ate berri bat garatzen jarraitu du eta INDRAk, berriz, aireko armadako FALCON 20 hegazkinerako gerra elektronikoko armairuetan aldaketak egin ditu, aireko armadako P-3 Orion hegazkinetan gerra elektronikoko hainbat ekipo (pod Sirel) txertatzearen eta ekipoak modernizatzearen ondorioz.
2.1.3
Helikopteroak S-92 helikopteroak operazio ugaritarako konfigurazioak ditu: bidaiarientzako erabilera
komertziala edo VIP garraioa, operazio militarrak eta erreskate-lanak edota petrolio-plataformetara garraiatzeko erabilera espezifikoa, adibidez. Dituen gaitasunei esker, merkatuko beste helikoptero batzuen aurretik geratu da eta belaunaldi bat aurrerago doala esan daiteke. GAMESA AERONÁUTICA etxeak eredu hau garatu eta egiteko, nazioarteko partzuergoan parte hartu du; GAMESA AERONÁUTICA etxeak turbinari eusteko egituretan, su-hesian, fuselajearen goiko egituran, fuselajearen trantsizio-sekzioan, atzeko aldeko konoan, egonkorgailu horizontalean eta barruko horniketan parte hartu du, diseinuaz, ziurtatzeaz eta fabrikazioaz arduratuz. Muntaia nagusiak SIKORSKYri emateko prest egongo dira 2003. urtearen hasieran, eta zuzenean bezeroari eman ahal izateko azken integrazio-lanekin jarraituko du. Muntaia horien osagaietan lan egiten dute, halaber, METRALTEC eta NUTER enpresek. Norcontrol-Soluziona Ingeniaritzak eta Unión Fenosa Distribución-ek Búho 2000 proiektua SENER etxeari esleitu zioten. Honen helburua, tentsio ertaineko linea elektrikoak helikopterotik ikuskatzeko prozesuaren automatizazioaren bitartez, errendimendua eta eraginkortasuna handitzea da. TEGRAF enpresak EUROCOPTER-erako egindako EC-135 helikopteroan aldaketak egiteko instrukzio-fitxak egin zituen, eta AISArako, berriz, Polizia Nazionaleko EC-120 Colibrí helikopteroan ADV nabigazio-sistema bat eta VHF irrati-sistema bat integratu ditu; horrez gain, hegaldian datuak biltzeko eta, ondoren, errotorearen inguruan kaltearen tolerantziaren azterketa egiteko entseguak egin ditu Espainiako Armadaren SH-3D Sea King helikopteroan.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
11 / 21
2.2 Motorrak
2.2.1
Zibilak: Motor zibilei dagokienez, ITPk bere ibilbideari jarraitu dio, 2001. urtean aurreikusitakoaren
ildotik. TRENT 900 motorrerako behe-presioko turbina diseinatu eta fabrikatzeko ITPren eta ROLLSROYCEren artean sinatutako aurre hitzarmena arrakasta handiz ari dira gauzatzen, eta ROLLS ROYCE enpresari lehen turbina entregatzeko zehaztutako epea bete da. Gainerako TRENT programei dagokienez: - TRENT 700/800 ereduko produkzio-erritmoari urte hasieran aurreikusitako konstanteetan eutsi zaio. - TRENT 500 ereduan ondokoak bateratu beharko lirateke: ITP etxea Rolls-Royce enpresarako piezen hornitzaile izatetik “Moduluaren integratzaile” izatera pasatu da, eta horrek ITP turbina osoak entregatzeko gaituta dagoela adierazten du. 2003. urtearen lehen zatiaren ezaugarri nagusia programaren “rump up” izatea izan da eta, horren ondorioz, 2002. urtearen azkenaldian fabrikatu behar izan da; horregatik, ahalegin handia egin da arlo guztietan. Programa hauen barnean, SPASA etxeak ITPrentzat TRENT 500, 700, 800 eta ROLLS ROYCEren JR serietako karkasak mekanizatu ditu, eta TRENT 8104 eta (JR) FOKKER-en Engine Ring-ak eta Vulcano 205 (ARIANE V) eta CMA- CERMECA ereduetarako kid-ak egin ditu. Beste enpresa batzuek TRENT motorren familietarako lan egin dute, SIEGEL etxeak 900 eta 500 motorretarako eta NUTER-ek 900 eredurako. TEGRAF etxeak TRENT-900 motorrerako A380ren Fan Cowl-a garatzen lan egin du, A318ren Fan Cowl-en konponketarekin jarraitu du eta, halaber, A340/600 eredurako aldaketak egin ditu. MESIMAk ITP etxerako ANTLEko materialen hornikuntza kudeatu du eta I+G proiektu batzuetarako zenbait lan egin ditu, TRENT-500 eredurako osagaietan ur bidezko 2D eta 3Dko ebaketalanak egitearekin batera.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
12 / 21
ITP etxeak bere bezero aeronautikoen aniztasuna areagotzea lortu du, ondoko bi kontratuak sinatu ondoren: NGV´s motor CFM-56/7; bertan, CFM 56 eredua motor zibiletan gehien saldu dena da (urteko 450 motor inguru) GE-90/94
konpresoreko
karkasak,
lehenengo
unitatea
2003.
urtearen
amaierarako
entregatzeko xedearekin. Motor hori eta Trent-800 motorra dira Boeing 777 hegazkinen %70ek erabiltzen dituztenak. GENERAL ELECTRIC etxearekin garatutako jarduerei dagokienez, LM2500 eta F414 ereduetan zigiluak eta karkasak egiten jarraitu du ITPk. Halaber, Estatu Batuetako azpikontratista batekin batera ardatzen fabrikazioaren garapena amaitu du, eta GEri entregatzeko prest zuen lehen unitatea 2002. urte amaierarako. BR715 ereduan, programaren entrega profila nahiko baxua da eta kostua kontrolatzeko ahalegin handia egin da, horrela motor hau daraman 717 Boeing ereduaren merkatuaren egungo egoerari aurre egin ahal izateko. Bultzada txikiko motorren turbinen negozioari dagokionez, berrikuntza nagusia 2002ko ekainaren 26an ITPk Honeywellen AS907 motorraren ziurtagiria lortzea izan da. Orain, jarduera nagusia motorraren serieko produkzioa egiteko prozesu leun batera iragatean oinarritu da, hau Bombardier Challenger 300 hegazkinean ezartzea eta 2003. urtearen erditik aurrera martxan jartzea espero baita. ITD enpresak –ITPren ingeniaritzako filialak– A380 hegazkinaren hainbat osagarriren diseinua egiteko eta horniketaz arduratzeko kontratua eskuratu du, batez ere tutuak, aire-sarrerak eta APUren Exhaust-a. Azken osagai hori APUren (Auxiliary Power Unit) gasen ihesbidea da. APUa hegazkin handiek beren atzeko aldean izan ohi duten gas-turbina bat izan ohi da eta honen funtzioa hegazkinaren zerbitzuetarako potentzia sortzea da (elektrizitatea, motor nagusia eta beste batzuk pizteko indarra), guztia motor nagusiak martxan ez daudenean. A 380 hegazkinaren kasuan eta antzekoetan, nahiko handia den osagaia da, ihesbide horrek EJ200 ereduko Front Jet Pipe-ak baino neurri handiagoak baititu. Gainera, tenperatura handiak jasaten ditu eta zarata murriztu beharra dauka, ITPk egingo duen fabrikazioan material porotsuak erabiliz. Bestalde, ITPk Tay 611-8C motorraren kanpoko elektuen diseinu-lanak amaitu zituen eta Gulfstream hegazkinean erabili ziren abuztuan; gainera, joan den abenduaren 3an LBAren eta CAAren ziurtagiria lortu zuen. ITPk Turbomecarekin lanean jarraitu du gainera, TI-1800 Industri Motorraren diseinu-programari buruz hitzartutako zatiari dagokionez.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
13 / 21
SENER-ek, INASMETek, SPASAk eta SIEGELek osatutako euskal enpresen partzuergoak nacelle-rako osagaien diseinu akustiko/mekanikoan hartu du parte (akustikoki entseatzeko probeten fabrikazioa); osagai beroen diseinu akustiko/mekanikoan eta gas-irteerako konoaren osagaienean; eta V. Programa Markoko SILENCER (Significantly Lower Comunity Exposure to Aircraft Noise) programaren esparruan, SNECMA eta ROLLS ROYCE motorretan akustikoki entseatzeko probeten diseinuan eta fabrikazioan ere hartu du parte. NOVALTI enpresan ANTLE erakusketa-motorraren behe-presioko turbinetara zuzendutako estatoreen 4 etapetako eredu aerodinamikoak eta instrumentaziokoak egiten jarraitu da, eta TECNICHAPA etxeak nagusiki tutuen euskarriak (brackets) egin ditu; halaber, BR-715, TRENT-900, MT-30 eta CFM 56 programetan parte hartu du. Motorren tratamendu termikoaren barnean, IONTECH etxeak ROLLS-ROYCEren Trent-700, Trent-800 eta RB211 motorren osagaietan (karkasak eta kanpaiak) Plasma bidezko Proiekzio Termikoen bidez estaldura abradagarriak egin ditu.
2.2.2
Militarrak Abiazio militarreko motorren esparruan, 2002an ITPk EUROFIGHTER Programarako serieko
produkzioko EJ200 80 motorrentzako piezen multzoak egiten jarraitu du eta urte amaieran 80 unitate baino gehiago entregatu ditu; horietatik 10 Ajavirreko instalazioetan muntatu ditu ITPk. Programa honi dagokionez, EUROJETen motorren moduluen entregaren eta profilaren artean halako harmonizazio bat izan da, eta baita EUROFIGHTERen hegazkinen entregan ere. Programa honetan beste euskal enpresa batzuek ere lan egin dute, SIEGELek eta NOVALTIk, adibidez –serieko produkziora zuzendutako osagai metalikoen fabrikazioaz eta hauek entregatzeaz arduratu dira–; TECNICHAPAk, berriz, EJ-200 toberaren petaloak egin ditu eta IONTECHek EJ-200 motorraren osagaietan (boss introskopio konexioa) Proiekzio Termikoaren bidez estaldura metalikoak egin ditu. MESIMA etxeak ITPrako flapen ertzak moldatu ditu eta motor horren toberetarako galandak egin ditu. JOINT STRIKE FIGHTER programa multinazionalaren testuinguruan, ITP enpresa, ROLLS ROYCErekin batera, Pratt & Whitney-ren F-135 motorra diseinatzeko jardueretan parte hartzen ari da, egonkortasun-sistema garatzeko kontratua lortu baitu. Kontratua hurrengo sei hilabeteetarako da. Bestalde, MARTIN BAKER enpresaren bitartez JSF programan parte hartzeko ziurtagiria lortu duen lehen enpresa espainiarra izan da TECNASA etxea eta honentzat beste hegazkin batzuetako eserlekuetako eiektoreetarako junturak eta eraztunak egin ditu.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
14 / 21
ITPk,
ROLLS-ROYCE,
SNECMA
MOTEURS
eta
MTU
bazkideekin
batera,
EUROPROPULSION INTERNATIONAL GMBH (EPI) Sozietatea sortu du, Airbus Military-ri TP400-D6 motorra eskaintzeko; motor hori Airbusentzako bereziki diseinatu eta egokitu da, A-400M garraio militarreko hegazkinerako. Urte bukaeran EPIk azken eskaintza egin du, 2003. urtean aukeratua izateko eskaintza onena egin asmoz. Partzuergo horren barnean, ITPk, bere interes propioak ordezkatzeaz gain, Turkiako eta Portugalgo motor industriak (TEI eta OGMA, hurrenez hurren) ordezkatzen ditu; horren ondorioz, %20 inguruko partaidetza du EPIn eta, besteak beste, motorraren behe-presioko turbinaren diseinuaz eta fabrikazioaz arduratzen da. Motor honetarako, SENER-ek EADSeko Hegazkin Militarren Dibisiorako proiektu aerodinamikoak egin ditu eta bertan, motorren eta hegalaren erasoko ertzen arteko elkarreraginaren fluidodinamikan lan egin du. Toberen esparruan, ITP eta SENER etxeek buruan bektorizatzeko eta irteera-area independenteki aldatzeko gaitasuna duen bektore-toberaren hasierako diseinua amaitu dute. Bertan, Ajalvirren eta Stuttgarten egindako prototipoaren entseguetan ikasitako irakasgai guztiak txertatu dira. Arriskuak murrizteko ekintzen artean, hasierako diseinuan berariazko probak egin zaizkie hainbat osagairi, arazo gehien dituztenei, hain zuzen. 2002an ITPk MTR partzuergoarekin eta ROLLS-ROYCE, MTU eta TURBOMECA bazkideekin harremanetan jarraitu du, hala, Espainiako eraso helikopteroaren motorraren bultzadarako eskema industrial hoberena lortzeko, Defentsa Ministerioaren erabakiari aurrea hartuz; izan ere, honek bi aukera zituen aztergai, EUROCOPTER-en TIGRE sistema europarra eta APACHE amerikarra. ITPk partzuergoan eskubide osoko kide gisa izango du partaidetza MTRn, %20 eta 25 artekoa, Programaren fasearen arabera; partzuergoak fabrikatuko dituen motor guztien garapena, produkzioa eta euskarria egiteko faseetan parte hartuko du. Halaber, Espainian motorrak muntatzeko GENERAL ELECTRICekin egindako akordioari eutsi dio, betiere aukera amerikarraren alde egiten bada ere.
2.3 Espazioa. Euskal enpresak arrakasta osoz 2002. urtean jaurtiki diren misio espazialetan buru-belarri aritu dira, eta gaur egun nazioartean erreferentzia-puntu garrantzitsu direla esan daiteke. SENER-ek misioaren bereizketa-elementuak eta PRU (Piroteknikoak Pizteko Unitatea) garatu ditu, eta honek INTEGRAL plataformaren panelen kontrol-sistemaren funtzionamendua abiarazi du eta zabaltzeko mekanismoak askatu ditu. Halaber, Europako satelite meteorologikoen bigarren belaunaldiaren garapenean parte hartu du.
ď›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
15 / 21
SENER etxeak METEOSATen SEVIRI tresna (Spining Enhanced Visible and Infra-red Imager) diseinatzen eta egiten lagundu du, eta 15 minuturo eta 12 longitudetan Lurraren gainazalaren irudiak osatuko dituen kamera bat da hau. Euskal enpresaren ekarpena honako ekipo hauetan oinarritu da: Kalibraketa Unitatea (behaketa-sistema kalibratu eta berrabiaraziko duena), Hozteko Sistemaren Estalki Jaurtigarria (kutsaduraren sarrera saihesteko panel indartua, jaurtiketako ainguraketarako balio duten mekanismoez hornitua, eta behin orbitan jarri ondoren estalkia material piroteknikoen bidez jaurtikitzen duena), eta Ikus Eremuko Pantaila Optikoa (SEVIRIren ikus eremua argi sortatik babesten duena, horrek erregistratutako irudia degradatuko bailuke), eta pantaila optiko horren Estalki Jaurtigarria. Gainera, SENER etxeak aktuadore linealaren edo “Drive Unit” (DU) ekipoaren diseinuan, analisian, egiaztapenean eta entseguetan parte hartu du (ALCATEL ekipoan txertatutako langileekin). ROSETTA espaziontzirako (honen jaurtiketa 2004. urte arte atzeratu da), satelitearen kontrol termikorako hamabost pertsiana diseinatu dira, eta baita izarren sentsorerako eta bi kameratarako pantaila babesgarriak ere. Gainera, orbitako esperimentuak hedatzeko bi beso ere egin dira. SENER-ek GIADA esperimentuaren kontrol-modulu elektronikoa osatu du, Andaluziako Astrofisikako Institutuarekin batera; eta horrez gain, OSIRIS instrumenturako unitate elektronikoa garatu du. SENER etxea arduratu da Herschel eta Plank ibilgailu espazialetarako jokabidearen kontrolsistemak (AOCS dira ingelesezko siglak) diseinatzeaz eta integratzeaz. Bi ibilgailu horiek “Horizon 2000” markoan ESAren programa zientifikoaren barnean sartzen dira. Besteak beste, NETLANDER misiorako mekanismoen eta elektronikaren garapenean sartu da, eta NASAren eta CNESren arteko lankidetzaren ondorio den MARS SAMPLE RETURN programaren barnean biltzen da hau. Sistema horiek Marteko gainazalaren gain Netlander zundaren esperimentuen bereizketa eta irekiera egiten dute. Misioaren helburua Planeta Gorriari buruzko oinarrizko datuak bilduko dituzten lau zunda Martera eramatea da, batez ere honen barne-konposizioari lotuta. Konpainia honek Nazioarteko Espazio Estaziorako (ISS) eta X 38/ CRV ibilgailurako (astronautak erreskatatzeko ibilgailua) ekipoetan izan duen parte-hartzea oso aktiboa izan da. Etxe honek lurreratzeko X·38 trenetan, presurizatutako moduluen azpisistemen armairuetan eta Europako COLUMBUS laborategiaren esperimentuetarako euskarri diren egituretan lan egiten jarraitu du. Ingurumenarekin lotutako aplikazioen esparruan, SENER-ek Lurra behatzeko ENVISAT satelite erraldoian gogor jarraitu du lanean. 2002ko otsailean jaurtiki zen hau, eta orbitan 8 tonako masa duela aintzat hartuta, Europan egin den sateliterik handiena da. SENER etxearen lana Ka bandaren (DSRAM) euskarri izango den masta eta antena hedatzeko mekanismoa garatzea izan da, eta baita jaurtiketarako finkapen-lanak egitea eta MIPAS eta GOMOS tresnen aginte eta kontrol-unitate elektronikoak egitea era. Horrez gain, ASAR panelak hedatzeko
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
16 / 21
artikulazioak egin ditu, eta radar honen bidez eta edozein baldintza atmosferikoetan lurreko, ozeanoetako eta izotzetako gainazalen ezaugarriak behatu ahal izango dira. SENER etxeak METOP, FUEGOSYST eta SMART II programetan parte hartu du. Satelite bidezko nabigazioaren esparruan, SENER etxeak ESAk sustatutako EGNOS programan (Geoestationary Navigation Overlay Service) lan egiten jarraitu du. Egindako lanak hauek izan dira: CPFren (Central Processing Facility) finantzaketa, Kontrol Zentroan denbora errealean kalkulu-prozesu desberdinak kudeatzen dituen informatikaren garapenaren arlo nagusia. Gainera, ESA eta SENER etxeek orbita baxuko lehorreko sateliteen (LEO) orbita eta jarrera zehazteko unitate bat garatzeko kontratua sinatu dute. Unitate honen oinarrizko baldintza autonomiaz eta zehatz-mehatz nabigazio-soluzioa (hau da, posizioa eta abiadura) eta jarrera (orientabidea) ematea da, GPS hargailu bat eta neurri-unitate inertzial bat (IMU) bateratuz. NOVALTIk, berriz, Bread Board faseko karga erabilgarriko lehen ekipoak kontratista nagusiari eman dizkio; hauek “HISPASAT” partzuergoaren “Amazonas” satelitearen karga eramangarriari dagozkio. Eta, horrez gain, Asia eta Ozeano Bareko APSTAR komunikazio-satelite geoestazionarioaren C eta K bandetako karga eramangarriko ekipoak entregatu ditu. Telekomunikazioetako EXPRESS-AM11/AM22 satelite errusiarren konstelazioetarako (hauek “Proton” jaurtigailuaren bidez 2004. urtean jaurtitzea aurreikusten da), NOVALTI etxeak karga eramangarrirako ekipoak garatu eta egin ditu. Enpresa honek EUTELSAT W3A eta STAR ONE C1 (Latinoamerikako lehen satelite multinazionala) sateliteetarako karga eramangarriko ekipoak ere garatu ditu. 2002. urtean, TEGRAF etxeak Boot Tail/C-Isa-ren entseguetan lan egin du, eta CASA Espacio instalazioetan ere langileak lanean eduki ditu, Amazonas proiektuan CRTren entseguetan, Ariane 5en ACU 3936n eta Ariane 5en ekipoen kaxetan lan eginez.
2.4 Mantenimendua.
2.4.1
Maintenimendu Zibila Euskal industriaren jarduera izugarri hazi da motorren esparruko mantenimenduari dagokionez.
Ildo horretatik, ITP etxeak AIR NOSTRUM enpresarekin kontratu bat sinatu du, ATR72-500 eta BOMBARDIER dash8-Q300 24 hegazkinetako PW123E eta PW127F motorren mantenimenduaz arduratzeko.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
17 / 21
TPE331 turbohelizeetarako eta RR250 turboardatzetarako bezero zibilak erakartzeko kanpaina europarraren barnean, Portugalen, Italian, Frantzian, Alemanian, Suedian, Danimarkan, Grezian, Austrian, Suitzan, Ingalaterran, Irlandan eta Herbeheretan eskaintzak egin dira. Kanpaina horrek eman ditu fruituak, bezero ugari egin baitira, besteak beste, JET SYSTEMS, ASHMAWI AVIATION, FREEAIR, AEROMEC, UNIAIR, AIRLEC... EASTERN AIRWAYS, SKYWAYS eta BAe JETSTREAM 31/32 hegazkinaren beste hainbat operadorerekin egindako bilera ugariren ondorioz, ITPk mundu osoko aire-lineetako hegazkinen leasing-az arduratzen den BAe Systems Regional Aircraft-ekin lehen harremanak izan ditu. Elkarrizketa horiek oso aurreratuta daude, eta munduko handiena den erakunde honen flotaren hegazkinetako HONEYWELL TPE331 motorraren hegaldi-ordu bakoitzeko mantentze-lanak egiteko akordio bat sinatzea dute helburu. Negoziazio horiek BAe Systems-en Hatfield-go (UK) dibisioan hasi ziren eta Washington D.C.ko bisitan jarraitu zuten, hantxe baitaude bulego nagusiak. ITP eta ITRren zuzendaritza komertzialak parte hartu zuen bilera haietan, merkatu europarra ez ezik merkatu amerikarra ere erakartzeko. ITPk esparru komertzial berriak ere zabaldu ditu, Portugalgo Aireko Indarren lehiaketa irabazi baitu, Falcon VIP hegazkinetan muntatutako HONEYWELl TFE731 motorraren mantentze-lanak egiteko. GAMESA AERONÁUTICA etxeak sektore honetan bere presentzia eta partaidetza areagotu ditu eta, horrez gain, bere interesa berretsi du, berariaz mantentze-jardueretara zuzentzen den sozietate bat, IKARUS, osatuz. Enpresa horrek aire-lineetarako mantenimendua eskaintzen eta gauzatzen du zuzenean. Gaur egun, jarduketa-eremua GAMESA AERONÁUTICA berak diseinatutako produktuetara mugatzen da, baina beste produktu batzuetara zabaltzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuak hedatzeko asmo sendoa erakutsi du. IKARUS sozietateak gaur egun munduko edozein tokitan konponketak eta mantentzeoperazioak egiteko gaitasuna du, urte osoko zerbitzua eskainiz. Euskal enpresen jarduerek gora egin zuten amerikar kontinentean mantenimendu-lanei dagokienez ere. 2002. urtean, ITPko Mantentze Taldea aurkeztu zen; talde hori ITPk Ajalvirren duen lantegiak, ITRk eta AMTECek osatzen dute. Taldearen aurkezpen formala Txileko azoka aeronautikoan egin zen (FIDAE 2002). ITP etxeak berak Latinoamerikako jarduera komertzialekin jarraitu du, bai merkatu militarrean eta bai zibilean, batez ere Argentinan, Brasilen eta horrelako inguruetan atzerapen handia izan bada
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
18 / 21
ere; eta EADS-CASArekin izandako lankidetzan, bi konpainiek Ipar Amerikako Kostazainen Zerbitzuko Deepwater programako CT7 motorren mantentze-lanak egiteko proposamen bat aurkeztu zuten eta proposamen horrek 70 motor baino gehiago dituen flota baten mantentze-lanak egitea eskatzen du; ordainketa hegaldi-orduen arabera egingo da. Hegazkintza komertzialaren arloan, ITPk Latinoamerikan egindako jarduerak batez ere Brasilgo eta Mexikoko merkatuetara zuzendu dira. Berorietan, aire-taxietan, negozio-hegazkintzan edota petrolio-konpainiei zuzendutako zerbitzuetan lan egiten duten operadore nagusiei hainbat proposamen egin zaizkie, bestea beste TAM, LIDER TAXI AÉREO, TARGET AVIAÇAO, AESA-SAEMSA, HELISERVICIO CAMPECHE eta antzekoak. Bestalde, Mexikoko operadore instituzionalekin ere lan egin da, Errepublikako Prokuradoretza nagusiarekin, Mexikoko Prebentziozko Polizia Federalarekin edota Panamako Aire Zerbitzu Nazionalarekin, esaterako. Klusterrean sartu berri den erakunde batek, AEROSPACE ENGIENERING GROUP enpresak, 2002. urtean urtean Stators, Rotors, Armatures eta Fields delakoen gama aurreratuenaren fabrikazioarekin eta horien bobinaketaren eta konponketaren mantentze-lan espezializatuarekin jarraitu du industria aeronautikoko CA/CC sorgailuetan, abiagailu sorgailuetan, alderanzgailuetan, erregaiponpetan eta motor elektronikoetan.
2.4.2
Mantenimendu militarra: ITP konpainiak RAFeko Tucano-ren TPE331 motorra mantentzeko lanen kontratuarekin jarraitu
du eta Bostwanako Aireko Indarretarako horrelako beste bi motor amaitu dira; horrez gain, Egiptoko Aireko Indarretako ATAR-eko osagarrien mantenimenduaz arduratzen jarraitu du, Main FCU eta After Burner FCU unitate berriekin. ITPk EADS CASArekin CASA 212 eta CASA CN235 hegazkinen motorren mantentzeaz arduratzeko egindako hitzarmenaren bidez, euskal enpresa horrek CASAren bezero askoren CT7 eta TPE331 motorrak jaso ditu, eta bereiziki 2002. urtean hauek azpimarra daitezke: Turkiako Aireko Indarrentzat egindako lanak, Frantziako Aireko Indarrentzat egindakoak, Zimbaweko Aireko Indarrentzat egindakoak, Txileko Aireko Indarrentzat egindakoak, Uruguayko Aireko Indarrentzat egindakoak edota Venezuelako Armadarako egindakoak. Esparru militarrean, ITP etxea Kolonbiako Aireko Indarrekin harreman komertzialak izaten hasi da eta Txileko Aireko Indarrekin zituen negozioei ekin zaie. Kolonbiako Armadarekin eta Hegazkineriarekin harreman komertzialak izan dira, eta baita Hondurasko Aireko Indarrekin, Ekuadorko Aireko eta Lurreko Indarrekin, Txileko Armadako eta Karabineroen zerbitzuko Hegazkineriarekin, Brasilgo Aireko eta Itsasoko Indarrekin eta Venezuelako Aireko Indarrekin ere.
ď›™ HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
19 / 21
2.5 CTAren jarduerak Urte osoan zehar, Teknologia Aeronautikoen Zentroa –CTA– Aeroakustikaren Institutu Birtuala diseinatzen eta abian jartzen aritu da lanean, eta zeregin horretan hamabi entitate, unibertsitate, ikerketa zentro, teknologi zentro eta aeronautikaren sektoreko enpresa bildu ditu.
2.5.1
CTA Miñano: GAMES AERONÚATICAk kontratatutako ERJ 170-ren entsegu-kanpaina osatu da. Zentro
honek aeronautikako ziurtagiria lortzeko egindako lehenengo kanpaina garrantzitsua izan da. Bertan bezeroaren (EMBRAERr) nahiz ziurtagiria ematen duen erakundearen eskaerei eta igurikapenei erantzun zaie. AIRBUS hegazkinetan, A-380 programako lan-zama garrantzitsua kontratatu da hainbat konpainiarekin: AIRBUS Francia, SOGEMASA, GAMESA eta CESA, oraingoz. Airbus Francia-rekin kontratatutako lanak ere martxan jarri dira 2002an. A 340-600ren kanpainari dagokionez, aktuadoreen neke-entseguekin jarraitu da. 2003. urtearen erdialdean amaituko direla aurreikusi da. SIKORSKY S-92 kanpainari dagokionez, materialek, motorren karenek eta suhesiek suaren aurrean duten jarrera egiaztatzeko entseguak egin dira eta atzeko egonkorgailuaren ziurtagiria lortzeko egituren entseguak ere egin dira. Teknologia transferitzeko jarduerei dagokienez, energia eolikoaren sektoreko teknikak aeronautikako entseguen jardueran aplikatzean lorpen handiak egin dira: TILTERROTOREEN egituren entsegu-bankuak eta motorrik gabeko hegaldietarako aireontzien hegaletarako bankuko prototipoa. I+G jardueren barnean, Miñaoko CTAn nabarmendu diren proiektuak hauek izan dira: Mikrograbitateko errekuntzako proiektuak, fuselajeen gaineko suen entsegu berriak eta aireontzietako kabinetan suak nola jokatzen duen jakiteko ikerlanak. Erresistentzia handiagoa izango duten erasoertzen egitura berriak garatzeko, energia txikiko inpaktu-kanoi bat prestatzen aritu da. Azkenik, infragorrien termografiaren erabilerari dagokionez, material konposatuetan akatsak atzematen jardun du, ultrasoinuen bidezko ikuskapena osatzeko, eta emaitzak bikainak izan dira: 2002an patenteen sei eskaera aurkeztu dira hainbat arlotan.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
20 / 21
2.5.1.1 CTA Zamudio Martxoan, Zamudioko entsegu fluidodinamikoetako bankuaren tunelaren elementu nagusien karakterizazio fluidodinamikoa egin zen. Informazio horrek eta talde konpresorearen funtzionamenduari eta hustuketari buruzko mapek instalazio-eredu informatikoa egiteko aukera eman dute. Gainera, turbinara airea sartzeko bidera egokitzeko ganbera –ITPk diseinatu eta hornitutako osagaia– urte hasieran eta erdialdera baliozkotu da. Fluxuaren kalitatea nabarmen hobetu da. Errepikatzeko, erabiltzeko eta kontrolatzeko ahalmena oso ona da. Eusteko ardatzaren multzoa oso eraginkorra da eta minutuko 7500 biraketatik gorako erregimenetarako fidagarritasun-maila handia erakutsi du. Entseguen
jarduerari
dagokionez,
ROLLS-ROYCE-ren
3
mailatako
turbina
baten
funtzionamenduaren mapak lortu dira. Entseguak bezero izan daitezkeenei egungo instalazioen gaitasuna erakusteko erabili dira. Halaber, neurketetan guztira 110 ordu sartu ondoren, ITP enpresaren behe-presioko turbinaren lehen prototipoaren entseguak amaitu dira. Bigarren moduluaren entsegua 2002. urtearen amaieran abiarazi zen. Karakterizazio-entseguetan eta DT21-en entseguetan Traverse areako sistema erradialarekin presioen neurketak erabili dira eta emaitza onak lortu dira. Erabilitako zundak Pitot zunda miniaturak izan dira eta hauek prestatzeko fasea arrakastaz amaitu da. Hari Beroaren Anemometriaren ezarpena uztailean egin zen, plenum berriaren karakterizazio-entseguekin. Bankuan neurri txikiko tunel bat ezarri da, aurreratutako tresnen erreferentzietarako eta karakterizaziorako. Bigarren mailako aire-gastuaren simulaziorako sistema bat txertatu da, behepresioko turbinen eraginkortasunaren karakterizazioa egiteko behar-beharrezkoa baita. Aeroakustikako jardueretan, Zarataren inguruko Datuak Eskuratzeko Sistema erosi da eta, V. Programa Markoaren barnean, CTAk Europako “Silencer” proiektuan parte hartzen jarraitu du.
HEGAN 2003
Urteko Txostena HEGAN 2002
21 / 21