2007_EUS

Page 1


© SORTUZ DISEINU ETA KOMUNIKAZIOA

1997-2007KO TXOSTENA


HEGAN honako elkar te honen bazkide at xikia da

HEGAN elkarte honetako kide da

HEGAN honako elkarte honen kide fundatzailea da

HEGAN zuzendaritza batzordeko kide da

Argitalpen honen babeslea:


AURKIBIDEA

1. AURKEZPENA ……………………………………………..

4

2. HISTORIA …………………………………………………

6

3. MUGARRI NAGUSIAK ………………………………………

11

4. PRODUKZIO ZENTROAK ETA BALIO KATEA …………………

24

5. BEZERO NAGUSIAK ETA PROGRAMAK ………………………

28

6. HEGANEN ESTATISTIKAK …………………………………

30

7. BAZKIDEAK ……………………………….………………

34

8. ESKER ONEZ ………………………………………………

36


4 --

1

AURKEZPENA

Ez zen zereginak ordezteko edota lidergoa lortzeko lehiarik izan, eta oinarri sendo horiek eta Euskal Herrian dagoen esperientzia, borondatea eta industria sare arduratsua elkartuz, emaitza bikainak eman zituen. Esan beharra dago Gamesa Aeronáutica, gaur egun Aernnova dena, eta ITP sektoreko buru izateak beste industria batzuk garatzea ahalbidetu zuela, eta guztien artean gaitasun handiko industria sare eraginkorra eta lehiakorra sortu dute.

Jada hamar urte bete dira euskal industria aeronautikoa biltzen duen HEGAN Elkartea sortu zenetik. Une egokia da Euskal Herrian ordura arte existitzen ez zen sektore bat sortzearen esperientzia positiboa eta, ziur asko, eredugarria gogora ekartzeko, aberastasuna eta lanpostuak sortzea eta oso konplexua eta etorkizun handikoa den industria eremuan teknologia garatzea ekarri baitu, herrialdearen gaitasun ekintzailea eta ekimen gaitasuna agerian utziz. Gaur egun, euskal industria aeronautikoak 1.000 M€ inguru fakturatzen du, eta bertan, 7.000 lagunek lan egiten dute zuzenean. Hamar urte hauetan sektorea laukoiztu egin da. Zifra horiek lortu den arrakastaren adierazle garbiak dira. Gai estrategikoak oinarri sendoetatik, interakzio garbi eta ongi egituratutakoetatik eta helburu finkoetatik abiatuz planteatzen badira, aurreikusitakoaren arabera garatzen dira, eta planifikatutako ondorioak sortzen dira. 1992an, euskal industria aeronautikoaren sorreran −1997tik aurrera, arloka, HEGANen biltzen da− egoera horiek guztiak izan ziren. Enpresa esparruko ekimena izan zen, eta proiektua aurrera eramateko apustu gogorra egin zuten enpresaburuek. Sortzaileen eta sustatzaileen artean ezinbestekoa da Sendagorta, Arregui, De la Peña, Galán, Garrido, López Gandasegui, Basagoiti, Valdés eta beste hainbat izen gogoratzea, oinarririk ez zuen sektorea sortu eta sustatu baitzuten, etorkizunari begira; denborak eman dio bere benetako balioa. Herri Administrazioek babesa eman zioten, proiektuari eutsiz baina enpresen lidergoa ordezkatu gabe. Babes hori hainbat eratara eman zen, besteak beste, sektorea “bultzatu” zuten “trakzio enpresetako” akziodunei aldi batean kapital publikoarekin lagundu zitzaien, I+G proiektuei laguntza espezifikoak eman zitzaizkien, CTA Teknologia Aeronautikoen Zentroa izeneko entsegu zentroak sortu ziren, edota Bilboko Ingeniaritza Eskolan ingeniaritza aeronautikoko teknikarien prestakuntza sustatu zen.

Espainian badira horren arrakastatsuak izan ez diren beste adibide garaikide batzuk, eta garbi dago hainbat eta hainbat arrazoi eman daitezkeela hori azaltzeko; baina, behar bada, ekimen pribatuaren eta babes publikoaren artean izan den lankidetza eta koordinazio egokia, antolatua eta planifikatua izan da proiektu honek lortu duen arrakastaren oinarria. Industria Ministerioaren laguntza garrantzitsua izan bada ere, Eusko Jaurlaritzak industria honen garapenean azaldu duen nahi sendoari eta etengabeko babesari esker lortu dira horrelako emaitzak. Eusko Jaurlaritzako industria sailburu izan diren Azua, Imaz eta Retegui dira babes publikoak, hau da, enpresen eta sektorearen alde, azken batean Herrialdearen alde, emandako babes diskretuak eta eraginkorrak industria esparru berri honen hazkuntzan eta errentagarritasunean izan duen garrantziaren adibideak. Sektorearen hazkuntza eta indartze prozesuan HEGANek emandako laguntza lau esparru zehatzetara zuzendu da: enpresen arteko trukearen eta elkarlanaren foroa da, CTAren sorreraren jatorrian egon da, produktuen eta kudeaketaren kalitatea sustatu eta bultzatu du, eta langileen prestakuntzan lagundu du. Gutxienez gaur egunera arte lortu duen arrakasta bezain garrantzitsua izango den arrakasta opa diogu HEGANi etorkizunean, berorren arrakasta euskal industria aeronautikoaren arrakasta izango baita. Lana, ahalegina, elkarlana eta diskrezioa izan ditu erreferentzia nagusi, eta horiek izan behar lukete etorkizunean ere.

Juaquim Coello Brufau Lehenengo Lehendakaria


AURKEZPENA

1

AURKEZPENA -- 5

Atsegin handia da niretzat txosten honen aurkezpena, gure bizitzaren lehen 10 urteen laburpen honen aurkezpen hau, hain zuzen, HEGANen hasierako bost urtetan gure lehendakari izan zenarekin partekatzea, eta Cesar Fernรกndez de Velasco jauna eta Jorge Unda jauna ere aipatu nahi nituzke, nire aurretik ontzi hau gidatzeko ohorea izan baitzuten. Nirea da behar bada zereginik errazena, hots, azken ekitaldi honetako emaitzen alde onak eta txarrak aztertzea, azken ekitaldia oso ona izan baita, mundu mailan aeronautikako materialaren eraikuntzan aritzen direnei eragiten dieten zailtasunak kontuan hartuta. Industria aeronautiko eta espazialak, Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean biltzen denak, 2007rako zituen fakturazio aurreikuspen onak egiaztatu egin dira, eta % 13,7ko hazkundea izan du, eta 913 milioi eurotik gora lortu ditu.

baita; finantziazioa lortzeko zailtasunak, zorrari denbora luzeegian eutsiz; lehengaien kudeaketaren eta prezioen egoera konplexua; lingotea eraldatzen dutenek negoziaketarako ematen duten tarte eskasa; eta prestatutako profesionalen beharra.

Datu horiei lanpostuen garapenaren zifrak gehitu behar zaizkie, aurreko ekitaldikoekin alderatuta % 12,8ko hazkundea lortu baita; eta 6.553 lanpostu izatera iritsi da, Euskadin (% 55,5), Estatuko beste lurraldeetan (% 41) eta atzerrian (% 3,5). Bestalde, esportazioek 676 milioi euroko zifra lortu dute, eta I+G proiektuetan 99 milioi euro inbertitu dira.

Gure elkartearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzen dugun ekitaldi honetan, jada 15 urte igaro dira Teknologia Batzordeak egin zituen lehen bileretatik, elkartearen hazia izan zen hartatik, 20 urte kluster honetako enpresak aeronautikaren esparruan lehen urratsak eman zituztenetik, eta 40 urte baino gehiago SENER enpresak esparru espazialean lehen jarduerak burutu zituenetik. Bidean gelditu dira sektore hau garatzea merezi duela pentsatu duten hainbat eta hainbat jenderen erabakiak, ahaleginak, ilusioak eta lanak. Horien guztien lanak fruitu ugari eman ditu, eta horietako batzuk nabarmendu ditugu, hain zuzen, HEGANen txosten berezi honetan.

Gure enpresen jarduerari dagokionez, AIRBUSen A380an, BOEING 787 ereduan eta aeronautikako kluster honek duen bezeroen zerrenda anitzaren gainerako programetan bete dugun lan egokia azpimarratu behar da. Azpimarratzekoak dira, baita ere, gure bi industria talde handiek, hau da, AERNNOBAk eta ITPk, dolarraren eremuan egin dituzten inbertsioak. Dagoeneko atzerrian zortzi produkzio zentro daude, eta kopuru horri Euskal Herrian kokatuta dauden 41 zentroak eta Espainiako gainerako lurraldeetan dauden 21 erantsi behar zaizkio. Era berean, enpresa ertainek eta txikiek izan duten sendotzea azpimarratu nahi dugu; beren salmenta eta esportazio zifrak hazten doaz, eta aliantza eta integrazio mugimenduak gauzatzen ari dira, neurri handiago bat lortzeko eta programa berrietan arrakastaz lan egiteko, eta baita gure jardueren sorta zabaltzeko ere, CTAk landutako bizitza azkarreko entseguak (HALT), besteak beste. Azken honen instalazioak ekitaldi honetan inauguratu dira. Nahiz eta iaz egindako hegazkinen salmenta eta datozen 20 urteetarako mundu mailan ditugun salmenten aurreikuspenak sektorerako oso adoregarriak izan, eta eskaera zerrenda enpresen arabera hurrengo 3 edo 4 urteetarako bermatuta badago ere, oraindik badaude sektorean lan egiten dugun guztiok aurrez aurre izango ditugun erronka handiak: saldu ondoko zerbitzuak dituen epe luzerako negozio eredua, benetakoak ez diren prezioekin hornidura katea tenkatzen baitu; euroaren egoera dolarrarekiko, ekitaldi honetan % 15 debaluatu

Gaur egun gure sektorea den bezalakoa izatea ezinezkoa zatekeen gure aurrekoen etengabeko lan errealista hori edota etorkizunari begira erakutsi duen aurreikuspen gaitasuna izan ez balitz; eta horrek guztiak, garrantzi berezia eta erantzukizun handia ematen digu gure zereginetan, gure ekintzak ere izugarrizko garrantzia baitu etorkizunerako. Zuen baimenarekin, euskal gizartearen izenean, bera baita azken onuraduna, nire esker ona eman nahi dizuet orain arte egindako lanagatik, eta gaur egun HEGAN osatzen dugun guztiok lanean gogor jarraitzera gonbidatzen zaituztet, datozen hamar urteetan egin ahal izango den balantzeak ere atseginez bete gaitzan.

Ignacio Mataix Entero Lehendakaria


6 --

2

HISTORIA

Jatorriak. Ereite urteak Aeronautikako eta espazioko euskal sektorearen historia industriak izandako eraldaketaren emaitza da; enpresek eta erakundeek jarduera berriak garatzeko azaldu zuten borondateak eta konpromisoak sustatu zuten, industria krisia jasaten ari zenean. Teknologia aurreratuen sektorera bilakatzea lortu duen etorkizuneko apustu honek industriaren tradizio luze eta emankor batean zituen bere sustraiak −burdingintzan, metalgintzan eta ontzigintzan lehen urratsak eman zituen industria batean−, eta azpikontratazio espezializatuko sare oso batek babesten zuen bere lana. Jarduera aeroespaziala 60ko hamarkadaren amaieran sortu zen Euskal Herrian, SENER ingeniaritza espazioko sektorean lanean hasi zenean. 80ko hamarkadan, enpresa hori aeronautikako sektoreko motorren arloan txertatzeko lan egiten hasi zen, eta 1989an, SEPI, Construcciones Aeronáuticas SA (CASA) eta Rolls Royce enpresekin batera ITP enpresa (Industria de Turbo Propulsores, SA) abian jartzen parte hartu zuen; enpresa honek Europako gudu hegazkina bulkatzen duen EJ2000 motorraren tobera eginez ekin zion jarduerari. Mugarri horretatik abiatuz, ITP aeronautikako euskal sektorearen trakzio-enpresetako bat izatera iritsi da.

HISTORIA

Urte horietan, egitura aeronautikoen esparruan hasi berria zen enpresa batek, orduan GAMESA (Grupo Auxiliar Metalúrgico SA) (*) izena zuenak, Fibertecnic enpresa sortu zuen, garai hartan CASA izena zuen enpresa karbono zuntzezko piezekin hornitzeko; hori izan zen aeronautikako sektorearekin izan zuen lehen harremana. 1993. urtean, ITPk ingeniaritza jardueretan garapen garrantzitsua izan zuen bere bazkide teknologikoen laguntzaz (SENER eta ROLLS ROYCE); GAMESAk sektorean bere presentzia areagotzeko aukera izan zuen EMBRAER enpresa brasildarrarekin batera egin zuen eskualdeko hegazkin berri baten eskaintzan parte hartu zuenean, eta GAMESA AERONÁUTICA (*) konpainia, sektoreko hirugarren trakzio-enpresa bilakatuko zena, sortu zuen. 90eko hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, Lehiakortasun Programaren esparruan, Harvardeko Unibertsitatetik hartutako “Kluster” eredua izango zuten elkarteen sorrera bultzatu zuen sektorean, eta Michael Porter buru zuen MONITOR enpresari eta SENER enpresari Euskal Autonomia Erkidegoko industria aeronautikoaren lehiakortasunari buruzko azterketa eskatu zien. Azterketa amaitutakoan, Eusko Jaurlaritzak Aeronautikako Kluster baterako prestakuntza egiteko gonbita luzatu zien azterketa lantzean harremanak izan zituzten enpresa horiei. HEGAN formalki 1997. urtera arte eratu ez bazen ere, egia da 1993ko uztailetik aurrera, GAMESA AERONÁUTICAren (*), ITPren, SENER-en, INASMETen (Euskal Teknologia Zentroak ordezkatuz) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) −bertako Ingeniaritza Eskolaren bitartez− arteko elkarlana gero eta sendoagoa izan zela, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzari esker.

(*) gaur egun AERNNOVA


2

HEGANen sorrera HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea lau urte geroago eratu zen, 1997ko abenduaren 5ean, eta une hartan trakzioenpresa ziren hiru enpresa eta beste dozena bat ETE bildu zituen; azken hauek hiru enpresa horientzako lanean ari ziren, sektoreak eskatzen duen kalitateaz lan eginez. 1992an klusterra lanean hasi zen unetik —Teknologia Batzordearen bitartez, eta GAMESAren (*), ITPren, SENER-en, INASMETen, UPV-EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren laguntzaz— 1997. urtera arte, enpresek hazkunde handia izan zuten eta sektorean nolabaiteko sendotze maila lortu zuten; 116 milioi euroko fakturazioa eta 1.000 lanpostu izatetik, 1997an 251 milioi euroko fakturazioa eta 2.000 lanpostu izatera iritsi ziren.

1997tik aurrera, bigarren fase bat hasi zen HEGAN elkartea sortu zenean; honek enpresa liderrak eta horien hornikuntzaz arduratzen ziren sektoreko gainerako enpresak bildu zituen. 1998. urtetik aurrera, elkarteak teknologia eta berrikuntza jarduerez gain beste jarduera batzuk ere burutu ditu, enpresen kudeaketa, kalitatea, giza baliabideak edota nazioartekotasuna, besteak beste. HEGANen sorrera ofizialarekin batera, eta bertako Teknologia Batzordean parte hartzen zuten erakundeen elkarlanaren ondorioz, CTA (Teknologia Aeronautikoen Zentroa) abian jarri zen; bi egoitza zituen, bata egituren eta suaren entseguetara zuzendutakoa bereziki, eta bestea, entsegu fluidodinamikoen banku bat. Hori izan da lankidetzan aritzen diren profesional horien ahaleginaren lehen fruitu handia.

1998. urtetik aurrera, elkarteak teknologia eta berrikuntza jarduerez gain beste jarduera batzuk ere burutu ditu, enpresen kudeaketa, kalitatea, giza baliabideak edota nazioartekotasuna, besteak beste.

HISTORIA -- 7

Hamar urte geroago, oraindik gaztea den aeronautikako eta espazioko euskal sektorearen zifrek industria honen bilakaera esanguratsua adierazten dute, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere. Gaur egun Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra osatzen duten 50 enpresek, 2008. urtearen amaieran, 1.000 milioi euroko fakturazio muga gainditzea —horietatik erdiak baino gehiago eduki teknologiko handiko esportazioei dagozkie—, eta 7.500 lanpostutik gora izatea aurreikusten dute. Hedapen eta lankidetza prozesu honek izandako bilakaera onuragarria izan da enpresa ertainentzat eta txikientzat ere: autonomia maila handia lortu dute, beren jarduera sendotu dute eta beren salmentak eta esportazioak areagotu dituzte. Gaur egun gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den inguru honetan, ETEak integrazio eta aliantza mugimenduak egiten ari dira, garrantzi handiagoa lortzeko eta programa berrietan arrakastaz lan egiteko.


8 --

2

HISTORIA

Sektore aeroespaziala gaur egun. Dibertsifikazio handia. Aeronautikako eta espazioko euskal sektorea, besteak beste, Bombardier, Embraer eta Roll-Royce bezeroei esker hazi eta umotu zen; bezero horiekin ditugun harremanak sendotu egin dira. Gainera, industria sarearen egokitze azkarrari, enpresa ikuskerari eta merkatu txokoen hautaketari esker, euskal industria lehen mailako bezeroei nazioarte mailan ezagunak diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzera heldu da. Nazioarte mailan lortu duen aitorpena garbi adierazten da HEGANen bazkide direnen bezeroen paper zorroetan. Bezeroen artean, eta garrantzitsuenak aipatzearren, besteak beste, honako etxe hauek aipa ditzakegu: aireontzien fabrikatzaileak diren Airbus, Boeing, Bombardier, EADS, Embraer, Eurocopter edota Sikorsky, eta motor fabrikatzaileak diren EPI, Eurojet, General Electric, MTRI, Rool-Royce edota Snecma. Egiatan, euskal industria aeroespazialaren ezaugarrietako bat produktu eta bezero esparruetan duen dibertsifikazioa da. Euskal enpresa

aeroespazialak segmentu guztietan daude gaur egun: aireontzi handien programetan −A380 hegazkina, Airbusen gainerako familiak eta Boeing eredutako batzuk, 787 eredua, adibidez−, eskualdeko hegazkinenetan −Embraer, ATR eta Bombardier fabrikatzaileenak−, negozio hegazkinetan, Sikorsky edo Boeing helikopteroetan, eta baita garraio, defentsa, salbamendu eta espazioko programetan ere. Dibertsifikazio horrek egonkortasun handia eskaini dio euskal sektore aeroespazialari, sektorearen bizitzaren 20 urte hauetan. Gaur egun euskal industria aeronautikoa eta espaziala lehiakortasun handia duen kluster bilakatu da; Espainian sektoreko fakturazioaren eta lanpostuen % 17 sortu ditu, eta bere jarduera aire egituren hornikuntza kate osora, motorren eta erreminten fabrikaziora, diseinuko fasetik mantentze lanetara, eta aeronautikako eta espazioko sistema eta ekipamenduen azpimultzoetara zabaltzen da.

Gaur egun euskal industria aeronautikoa eta espaziala lehiakortasun handia duen kluster bilakatu da; Espainian sektoreko fakturazioaren eta lanpostuen % 17 sortzen ditu.


2

HISTORIA -- 9

HEGAN elkartearen zeregina. I+G+b esparruaren, Kalitate Osoaren eta Ingurumenaren aldeko apustu historikoa. Enpresek emaitza bikain horiek lortzen zituzten bitartean, HEGAN lanean aritu da EAEko sektore aeronautiko eta espazial osoa ordezkatzeko eta nazioartean enpresa elkarte gisa erreferentzia izateko helburuarekin, sektoreko erronka estrategikoei lankidetzan oinarritutako erantzun kolektiboa eskainiz. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore aeronautikoko eta espazialeko sare industriala, profesionala, teknologikoa, ikertzailea eta berritzailea indartzeko, bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin sortu zen. 1997. urtetik aurrera, euskal industria aeroespazialak 950 milioi euro inbertitu ditu I+G esparruan, azken 10 urteetan urteko fakturazioaren gainetik % 15 berriro inbertituz batez beste, hau da, hainbat puntu Espainiako eta Europako batez bestekoaren gainetik. Datu honek, hainbat eta hainbat I+G proiektutan izan duten parte hartzean zehazten denak, garbi azaltzen digu industria honek bere bizitzako 10 urteetan, egun eta etorkizunean sektoreak eta enpresek merkatu osoan duten eta izango duten lehiakortasuna bermatzeko eta,horrela, Estatu osoan aeronautikako inbertsio jarduera horretan lider izateko egin duen ahalegina. Helburu horrekin bat etorriz, HEGAN Klusterreko enpresek “Aeronautikako Teknologietan Sakontzeko Ikastaroa� sustatu eta diseinatu zuten. Ikastaro hori Bilboko Ingeniaritzako Eskolak eman zuen, Madrilgo Ingeniari Aeronautikoen Eskola ezagunaren laguntzaz; 2001ean eman zitzaion hasiera lan horri, eta enpresetan aeronautikako espezialitate lanak egiten ditu sarritan. 1998an, Kalitate Batzordea eratu zuen HEGANek klusterreko enpresei produktuetan, zerbitzuetan eta kudeaketan kalitatea lortzeko argibideak emateko helburuarekin. Jakinnahi horren ondorioz, HEGANek

sektoreko eskakizunei aurre hartu zien, eta klusterraren barnean kalitate arau propioa eratu zuen, HEGAN 9000 izenekoa, oinarritzat nazioarte mailako erreferentzia nagusiak hartuz: Amerikako AS 9000, Europako AECMA eta ISO 9001. Klusterrerako berezia izango zen kalitate sistema ebatzi zen horrela. Ekimen horrek arrakasta handia izan zuen, eta nazioarteko industria aeronautikoak EN 9100 araua bere egitean euskal industria aeronautikoak eta espazialak leku pribilegiatua izatea ahalbideratu du.

klusterrean egin den kalitate arau propioaren garapen prozesuari esker, aeronautikako eta espazioko euskal sektorea, arau honetan oinarritutako egiaztapena duten enpresa kopuruari dagokionez, lehen postuetan dago, eta kalitatea enpresen kulturaren zati da. Kalitatearen inguruko grina horren eraginez, HEGAN izan zen European Aerospace Quality Group (EAQG) taldeko kide izatera iritsi zen eskualdeko lehen elkartea, eta horrek 2005ean berorren ohiko Biltzarra Bilbon izatea ekarri zuen. Kalitatea sustatzeko estrategia honetan, klusterreko enpresen prozesu berezien % 99k NADCAP egiaztagiri aeronautikoa lortu dute. Ingurumenari dagokionez, ITP izan da, motor fabrikatzaileen artean, ingurumenarekiko konpromisoaren


10 --

2

HISTORIA

inguruan EMAS II egiaztagiriak lortu dituen Europako bigarren enpresa, eta aeronautikako euskal erakundeek ere arlo honekiko duten konpromiso sendoa erakutsi dute Ingurumen Hitzarmenaren sinaduraren bidez; HEGANek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatu zuten hitzarmen hori, IHOBErekin batera. Hitzarmena 2006ko eta 2008ko urteetara zabaltzen da, eta honako aukera hauek emango ditu: baliabideen kontsumoa kontrolatzea eta murriztea, zarata gutxitzea, hondakin arriskutsuen sorrera murriztea, proiektuetan ekodiseinuko irizpideak txertatzea, ingurumena hobetzeko I+G proiektuei denbora gehiago eskaintzea, kudeaketa sistemak ezartzea Ekoscan estandarrekin edota nazioarteko ISO 14001 ereduarekin bat etorriz, eta zeharkako izaera duten ingurumen ekintzak gehitzea. Garai honetan aeronautikako eta espazioko euskal sektorean egindako lorpenak HEGANeko bazkide diren enpresei eta klusterra osatzen duten erakunde guztiei dagozkie. HEGANek badu pozik egoteko arrazoirik, ekimen eta garapen horietako batzuen oinarrian parte hartu baitu, ahalegin horretan konpromisoa hartuta. Elkartea sortu zenetik 10 urte igaro ondoren, eta Klusterreko Teknologia Batzordearen hasierako bilerak egin zirenetik 15 urte igaro ondoren, orduan hartutako erabaki estrategikoa egokia izan zela esan dezakegu, eta HEGANen jardueretan parte hartzen duten erakundeak iraganean oina-

rrituz etorkizuna eraikitzeko gai izan direla, beren asmoak aukera berrietara hedatuz eta, lankidetzan oinarrituta, lehiakortasuna lortzeko asmoari eutsiz.

Etorkizunera begira

Aeronautikako euskal sektore gazteak bere lehiakortasunari eusten dio gero eta zorrotzagoa den sektore honetan, azpisektore aeroespazial guztietan lan egiteko gaitasuna du, eta produktuen eta zerbitzuen garapenaren ziklo osoa burutzeko gai da, I+G eta diseinu faseetatik hasita, produktuaren fabrikazioa, integrazioa, entsegua, egiaztagiria eta euskarria lantzen baititu. Hamar urte hauetan, sektorea izugarri garatu da, I+G esparruan egin duen apustuan oinarrituta. Aeronautikako eta espazioko sektorean jarduera berritzaileek izan duten garrantzia agerian gelditu da abian

jarri diren ikerketa eta teknologia garapen lanetan, azken hamar urteetako negozio bolumenaren % 15, batez beste −Espainiako batez bestekoarekin alderatuta zenbait puntu goitik−, jarduera horiek garatzera bideratu baita. Datozen 20 urteetarako sektore osoko salmenten aurreikuspenak ezin hobeak diren honetan, gure enpresek eta sektorearekin harremana duten guztiek aurre egin beharreko erronka handiak dituzte: negozioaren eredua epe luzera, gero eta konplexuago diren proiektu berriei ekiteko behar adinako tamaina, euroaren egoera dolarrarekiko, finantzaketa lortzeko zailtasunak, zorrei epe luzeegian eustea, lehengaien kudeaketaren eta prezioen egoera konplexua, lehengaia eraldatzen dutenek negoziaketarako ematen duten tarte eskasa eta prestatutako profesionalen beharra. Elkartearekin harremanetan gaudenok erronka horiei eta etorkizunean sortzen direnei erantzungo diegu, lankidetzan oinarrituz, eta horren maitea dugun mundu mailako aeronautikako eta espazioko sektorearen berrikuntzan parte hartuko dugu horrela.


MUGARRI NAGUSIAK

3 MUGARRI NAGUSIAK- 11

Ondoren, Euskadiko aeronautika eta espazioko klusterraren mugarri nagusien laburpena bat duzue, honako arlo hauen arabera antolatuta: Kalitatea, Ingurumena eta Kudeaketaren hobekuntza; I + G, Teknologia, eta Lehiakortasuna eta Nazioartekotzea, Merkataritza, eta Garapen industriala eta sektoriala.

1966

− SENER-ek lehen kontratuak sinatu zituen espazioaren arloan, eta hainbat programatan ESArekin lanean hasi zen, besteak beste, lehenengo Ariane suzirian, Ulises zundan eta Spacelab laborategi espazialean.

1985

− Europako Eurojet partzuergoko kide izendatu zuten SENER, Espainiaren ordezkaritza betez, eta EJ200 motorraren definizio lanak egiten hasi zen.

1986

−GAMESAk (*) Fibertecnic sortu zuen, eta CASA etxearekin (gaur egun EADS-CASA) lehen kontratua sinatu zen konpositean egindako egiturazko piezen hornikuntzarako.

1988

− ITP sozietatea (Industria de Turbo Propulsores) sortzeko ituna itxi eta sinatu zen bazkideen artean, Espainian EJ200 motorraren haizebidea egin ahal izateko. Hauek ziren bazkideak: Turbo 2000 (SENER+INI), % 51rekin; Rolls Royce, % 45ekin; eta Bilbao Vizcaya bankua, % 4rekin.

1992

− Eusko Jaurlaritzak MONITOR etxeari, Michael Porter buru duen enpresa horri, eta SENER-i, sektore aeronautikoari eta honek euskal ekonomikoan etorkizunari begira zituen aukerei buruz azterketa bat egiteko eskatu zien. “Euskadiko aeronautikako klusterraren lehiakortasun programa” (MONITORSENER, 1992). Azterlan horren ondorioz, Euskal Herriko industria politikaren esparruan lehentasunezko industrien eremuan sartu zen aeronautika sektorea. (*) gaur egun AERNNOVA


12 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

1993

− Klusterreko Teknologia Batzordea (COMTEC), HEGANen ernamuina izango zena, bildu zen lehenengo aldiz, eta hauek parte hartu zuten bertan: ITPk, GAMESAk, SENER-ek, eta teknologia zetroetako arduradunek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak. − GAMESA AERONÁUTICA (*) sortu zen, eta EMBRAER-ekin lehen harremanak hasi ziren: ERJ145.

1995 − GAMESA AERONÁUTICAk (*) Sikorsky-rekin kontratua egin zuen.

1996

− Klusterreko Teknologia Batzordeak Teknologia Aeronautikoen Zentroari (CTA) eta Klusterreko Teknologia Planari (PTCA) lehentasuna ematea erabaki zuen, epe ertain eta luzera sektorearen Estrategia Teknologikoan oinarrituta. − Europako aeronautika industria berregituratu zen −Europako enpresen integrazio handiagoan oinarrituta−, ezinbestekoa baitzen globalki amerikar industriarekin lehiatzeko. − Klusterrak indarrak batu beharra planteatu zuen, sektore honetan lanean ari ziren EAEko enpresak batuz horretarako, eta ETEntzat bitarteko bihurtu zen, estatuan eta nazioartean merkatu zabalagoetara ireki ahal izateko. − Sino-Swearingen amerikarraren SJ30-2 negozio hegazkineko fuselajea ekoizteko kontratua lortu zuen GAMESA AERONÁUTICAk (*). − BMW eta Rolls-Royce etxeekin BR751 motorrean parte hartzeko kontratua sinatu zuen ITPk, eta motor horixe da, hain zuzen, McDonnell Douglas MD95 hegazkina hornitzen duena.

1992 .... 1993 ..... 199


3 MUGARRI NAGUSIAK- 13

1997

− Azpiegitura teknologiko bat, Teknologia Aeronautikoen Zentroa (CTA), abian jarri zen, egituretan eta fluidodinamikan entsegu eta egiaztatze eremuekin, eta teknologia aeronautikoetan espezializatutako teknologia zentro bertikal gisa; Euskal Autonomia Erkidegoan zegoen azpiegitura teknologikoa osatzen lagunduko zuen horrek. − HEGAN Elkartea sortu zen, eta teknologian eta berrikuntzan ez ezik, beste eremu batzuetan ere lan egingo du honek, besteak beste, enpresa kudeaketan, kalitatean, giza baliabideetan eta nazioartekotzean. HEGAN Klusterraren bidez, enpresei banaka nahiz taldean indartzen laguntzeko politika bateratuak ezarri ziren. − Klusterreko kide ziren enpresak beren ibilbideari 1993an ekin zioten hiru trakzio enpresak baino ez ziren artean: GAMESA AERONÁUTICA (*), ITP eta SENER. − GAMESA AERONÁUTICA (*) sendotu egin zen urte honetan, ERJ-145 ereduak izan zuen arrakastari eta Embraer-en ERJ-135 merkaturatzeari esker.

1995 .... 1996 .... 1997

− Rolls-Roycek eta ITPk ituna sinatu zuten, eta itun horren bidez ITPk Behe Presioko Turbinak diseinatu eta garatzeko teknologia eskuratu zuen.

1998

− Kalitate Batzordea abian jarri zen, elkarrekin klusterreko enpresen produktuen kalitatea eta kudeaketa hobetzeko, eta xede horretarako, Erabateko Kalitateko EFQM eredua hartu zen oinarritzat; horretaz gain, klusterraren kalitatea bermatzeko sistemaren erreferentzia bat ezartzeko bideragarritasun azterketa bat eratu zen, adituen talde baten bidez. − HEGANen bidez aukeren sustapenean eta hedapenean eta I+G proiektuetan parte hartzen hasi zen, maila guztietan −eskuladean, estatuan eta Europan−.


14 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

− Entsegu Fluidodinamikoen Bankua, Espainiako bakarra, ezarri zen. − Klusterraren Teknologia Plana berrikusi zen. − Proiektu integratuak eta lankidetzakoak eta I+GT proiektuen ildoak identifikatu ziren: motorretako irteerako fluxuen optimizazioa, osagai aeronautikoetarako material konposatuetarako egitura adimendunak, diseinuari aplikatutako errealitate birtuala eta aeronautikako lotura teknologia aurreratuak. −1998-2000. urteetako Jarduera Planak helburu zehatzak ezarri zituen: EAEko industria ehuna handitzea, klusterreko enpresa guztien kalitate sistema homologatzea, eta estatuan eta nazioartean klusterraren proiekzioa definitu eta sustatzea. − Beste helburu batzuk ere zehaztu ziren: klusterreko enpresek merkatuan betetzen zuten posizioa hobetzea, fakturazioa eta bertako langileria indartuz, klusterraren ahalmen teknologikoa handitzea, eta sektore aeronautikoko segmentu berrien bideragarritasunari buruzko azterketak egitea.

.... 1997 .... 199 − GAMESA AERONÁUTICAk (*) Embraer 145 hegazkinaren hegalen eta nacelleen ekoizpena handitu zuen.

− ITPren Rolls-Royce-ren arteko lankidetza indartu zen, eta arriskuko bazkide gisa parte hartu zuen Trent 500 motorraren programan; motor hori da A340-500/600 hegazkina hornitzen duena, hain zuzen. − SENER-ek aktiboki parte hartu zuen motorrekin eta espazioarekin lotutako hainbat programatan.

− ETE izaerako 11 enpresa sartu ziren elkartean: ARATZ, BURULAN, FERVILOR, FOTOCORTE, MESIMA, METRALTEC, NOVALTI, NUTER, SK10, SPASA (gaur egun ACITURRI) eta TECNICHAPA (gaur egun WEC).


998 .... 1999 .....

3 MUGARRI NAGUSIAK- 15

1999

− HEGANeko enpresentzat berariaz Kalitate Sistema Ziurtatzeko eredu bat garatu zen. Eredu hori, HEGAN 9000 izena hartuko zuena, garatzeko prozesua abian jarri zen, eta beronen bidez ISO 9000.94 arauen eta Europako eta Ameriketako aeronautikako industriaren irizpideak bateratu ziren. Kluster batek eratutako lehen eredua izan da HEGAN 9000, eta ziurtatze prozesua homogeneizatzen eta enpresei etorkizunari begira nazioarteko aeronautikako programetan parte hartzeko gaitasuna ematen lagundu du. − Lehen parte hartzeak Europako V. Programa Markoko proiektuetan (SILENCER -kutsatzen ez duen etorkizuneko motor eraginkorra-, SPARC, FLTP, SAILOR...). − I+G arloan egindako ahalegina, estatuan eta Europan, aeronautikako sektorekoaren gainetik garatu zen, ehunekoei begiratuta. − Europako VPMren EUROTILT proiektuak argi erakutsi zuen HEGANen barnean jaiotako lankidetzak EUSNAC partzuergoa eratzea ahalbidetu zuela. − HEGAN Elkarteak helburu globalagoak onartu zituen, ezaugarri komun batekin: jarduera gehienen oinarria enpresen arteko lankidetza izatea. − Euskadiko Aeuronatukako Sektorearen hazkundea eta hedapena. Azken bi urtean, hazkunde handia bizi izan zuen sektoreak, fakturazioan % 71,8koa, eta enpleguan %45,7koa. − Nazioartean ezagutza handia lortu zuen. Elkarteak egindako ahaleginari esker, berrikuntza teknologikorako eskualdeko ekimenetan jarraitu beharreko eredutzat aipatu zen HEGAN. − Nazioartekotzeak garrantzi handiagoa hartu zuen. HEGAN Klusterrak lehen aldiz parte hartu zuen bere estandarekin Le Bourget-eko Aueronautikako Azokaren 43. edizioan, eta nazioarteko erakusleiho honek HEGAN Elkarteko kideen gaitasunak erakusteko balio izan zuen. − Klusterrean sartu ziren IONTECH, LAZPIUR, SIEGEL eta TRATAMIENTOS TÉRMICOS ITT.


16 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

2000

− Klusterrerako berariaz Kalitatea Bermatzeko egindako eredua pixkana ezartzen hasi zen. Urte horretan bertan, klusterraren barneko enpresa guztiek kalitate sistema homologatuak zituzten. − EAEn I + G arloko inbertsioak sektorekoaren batez bestekoaren gainetik jarraitu zuen, bai Estatuan eta bai Europar Batasunean, salmenten gainetik % 20ko inbertsioa egin baitzen. − Donostian, lehenengo AEROTRENDS Kongresua (“New Manufacturing Trends for the Aeronautical Industry”) antolatu zen. − HEGANeko bazkide diren enpresen partzuergoak bere parte hartzea handitu egin zuen, nabarmen, gainera, Europako SILENCER proiektuan. − EAEn sektore aeronautikoaren hazkundea eta heldutasun maila egiaztatu zen. Trakzio enpresen jarduera emankorraz gain, inbertsioetan, berrikuntzan eta enpresa txikien nazioarteko proiekzioan jarduerek gora egin zutela ikusi zen. −HEGANek 2001-2004 eperako klusterraren plan estrategikoaren ildo nagusiak definitu zituen. − Berlingo Nazioarteko Azokan, ILAn, parte hartu zuen, eta bertan, sektoreko enpresa handiekin harremanak sendotu zituen, klusterreko enpresen talde bat A380 programan sartzeko asmoz. − Klusterreko enpresen fakturazioa 535 milioi eurora iritsi zen. 1998tik 2000ra, esportazioen kopurua bikoiztu egin zen ia. − Klusterrean sartu ziren EUROBLOCKS eta TEGRAF.

2001

− HEGAN 9000 arauko Koordinazio Batzordeak araua ezartzeko pixkanakako planaren hedapena zabaldu egin zuen, ebaluazio eta ikuskaritzen egutegia landuz eta gauzatuz eta HEGANeko enpresen hornitzaile diren enpresetara hedatuz. − Aeronautikako Teknologietan Sakontzeko Ikastaroa, HEGANeko kideek sustatuko ikastaroa, abian jarri zen. − Giza Baliabideen Batzordea abian jarri zen. − I+G arloko lan ildoek aurrera jarraitu zuten, eta entsegu fluidodinamiko jarraituko teknologiakoak txertatu ziren CTAn, aurreratutako tresneria batekin.

.... 1999 .... 2000 ...


3 MUGARRI NAGUSIAK- 17

− Argi-itzalen garaia. Gure Autonomia Erkidegoan aeronautikako sektorearen heldutasuna finkatu egin zen, baina irailaren 11ko gertakariek eragin negatiboa izan zuten gure sektorean, hegazkinen eskaera jatsi egin baitzen eta zenbait eskari ezeztatu baitziren. − A380 proiektuan, merkatuko gaitasun handieneko hegazkin komertzialean, neurri handiko eskariak esleitu zitzaizkion. − Klusterrean sartu ziren BURDIN BERRI eta Industrias TEY.

2002

− Klusterreko enpresa guztiak HEGAN 9000 arauaren bidez egiaztatuta. − International Aerospace Quality Group (IAQG) taldeko kide izateko kudeaketa lanak egiten hasi zen HEGAN. − Espainia osorako, ECARE proiektuan lidergo tokia eskuratu zuen HEGANek, Europako I+G proiektuetan ETEak sarrarazteko xedez; IPen liderrek jasoko zituzten ETEen eskariak homogeneizatzeko diseinatutako inprimakia (Mapping Questionaire) landu zen horretarako. − Bi urtean behingo AEROTRENDS Kongresua ospatu zen Bilbon, beronen behin betiko egoitzan.

.... 2001 .... 2002 ....

− Frantziar merkatuan bere presentzia indartzeko nazioartekotze jarduerak indartu ziren, eta horretarako, HEGANen antzeko kolektiboekin harremanetan hasi ziren. Lankidetzako INTERREG proiektuan aurkeztu ziren. − Elkarteak lehen harremanak izan zituen SCRATC eta AeroSME proiektuekin. − Klusterreko enpresak AWIATOR eta NEWTIRAL proiektuetan parte hartzen hasi ziren. − 2002-2004 eperako HEGANen Plan Estrategikoa amaitu zen; bertan, hurrengo urteetan HEGANek egingo zituen lanen ildo nagusiak diseinatu ziren. − AEROMARTen eta Euskal Herriko enpresen arteko negozio topaketan eta Berlingo ILA azokan parte hartu zen. − Klusterreko enpresa guztiak HEGAN 9000 arauaren bidez egiaztatu ziren, eta 2003. urtean EN 9100 arauaren arabera egiaztatzeko konpromisoa hartu zen. − Klusterrean sartu ziren AEROMEC, AEROSPACE ENGINEERING GROUP, Mecanizados ASTORKIA, Desarrollos Mecánicos de Precisión −DMP− eta TECNASA.


18 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

2003

− International Advisory Quality Group-en (IAQG) ordezkaritza izango zuen eskualde izaerako lehen erakundea izan zen HEGAN, beronen europar erakundearen bidez (EAQG); kudeaketaren bikaintasunean zuten interesa argi erakutsi zuten horrela elkarteko kide ziren enpresek. Klusterra ITPk ordezkatu zuen. Horrek elkarteko enpresei foro horretan parte hartuz etekina ateratzea ahalbidetu zien, lankidetzaren bidez, eta horixe da, hain zuzen, HEGANen helburu nagusietako bat. − Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolan ematen den Aeronautikako Teknologietan Sakontzeko Ikastaroko lehen urtekoei diplomak banatu zitzaizkien. − ITPk 100 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen I+G programetan. - HEGANek INTERREG proiektuetan parte hartu zuen. − Proiektu bereziak ESTALKI, OMUX eta HIPER-CRACK programetan. − Teknologia kritikoko DART eta TRISYD proiektuak Tilt-Rotor programa erakuslerako, eta ANTLE, FRIENDCOPTER, COCOMAT eta ARTIMA programak. − Aeroakustikako Institutu Birtuala (IVAe) sortu zen. − SENER Aeronáutica −SENER (% 27), Lehman Brothers (% 18) eta SOCADE (% 10)− ITPren pribatizazio prozesu arruntean sartu zen, eta beroni esleitu zitzaion lehiaketa; gaur egun ITPren akzioen % 53,125en jabe da, eta Rolls Roycek % 46,876ri eusten dio. − Abiazioaren mendeurrena ospatu zen urtea urte pozgarria izan zen, elkartea eratu zenetik sektoreak bizi izan zuen lehen krisitik arrakastatsu irten baitziren enpresak; sektorearen heldutasuna erakutsi zuren gertakari horrek ere. − Enpresak A400M ereduan parte hartzeko prestatu ziren. ITPk bertan sartzea lortu zuen, hegazkina bulkatzen duen TP-400-D6 motorrean % 21 eskuratu baitzuen.

− ATECMAren elkarteko (Asociación Española de Construcción de Material Aeroespacial) bazkide atxiki bihurtu zen HEGAN. − HEGANek ahalegin handia egin zuen atzerrian bere presentzia indartzeko, bertako bazkideen nahiari erantzunez. Honako ekitaldi hauetan parte hartu zuen: Le Bourgeten, ACE Monreal-en, Bordeleko Aerosolutions azokan, MET-Bilboaren antolaketan, enpresen arteko lehenengo Negozio Topaketan.

.... 2002 ... 200


003 ... 2004 ...

3 MUGARRI NAGUSIAK- 19

− EN 9100 arauaren esparruan, kalitate aeroespazialaren lehen etapa finkatu zen; sektorearen berariazko araua da hau, eta % 70ek 2004. urtearen erdialderako arau horrekin egiaztapena lortzea aurreikusi zuen, eta gainerakoak urte amaierarako. − Klusterrean sartu ziren AEROTEAM, IMESAZA eta UPM.

2004

− European Aerospace Quality Group (EAQG) bildu zen Bilbon. − HEGANek eta ITPk −Kalitate Batzordearen Idazkaritza duen enpresa− bilera bat antolatu zuten Derion (Bizkaia), Estatuko fabrikatzaile aeroespazial nagusien hornitzaileei prozesu berezien NADCAP eskemaren ezarpena aurkezteko. − AEROTRENDS 2004 Kongresuaren hirugarren edizioa antolatu zen Bilbon. − MMFCS proiektua bukatu zen; proiektuare barnean, “fabrikatzeko diseinuaren” erreminten ikaskuntza landu zen. − AISHA proiektua (Aircraft Integrated Structural Health Assesment) abian jarri zen. − Motorren kutsadura murrizteko VITAL proiektua. − Euskal industria aeroespazialak suspertzeko gaitasun handia erakutsi zuen, azken urteetako krisia gertatu arren eta petrolio upelaren prezioa igo arren. − Klusterreko enpresa guztiek Airbus A380 proiektuan parte hartu zuten. − ITPren kasuan aireko motorren merkatuko kuota % 10 gainditu zuen, hau da, munduan fabrikatu ziren turbinen % 10,6 ITPk egin zituen. − GAMESA AERONÁUTICA (*) enpresak BOEING konpainiarekin hitzarmena egin zuen “747 Large Cargo Freighter” karga hegazkinaren egitura diseinatuko zen ekipoarekin bat egiteko. − Sistemen eta ekipoen azpisektoreetan egindako ekarpena gero eta handiagoa izan zen, eta baita jarduera espazialean lortutako sendotasuna eta egonkortasuna ere. − 2005-2008 urteetarako gogoeta estrategikoa garatu zen, 2015. urtera begira, eta etorkizuneko lanaren oinarriak finkatu ziren, bai elkartearenak eta baita euskal sektorearenak ere. Gogoeta hori egokia izan zen euskal se-


20 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

ktore aeroespazialak aurrean zituen erronkak eta etorkizunean arrakasta izateko sektorean parte hartzen duten guztiek hartu beharreko neurriak identifikatzeko. − Nazioarteko azoka hauetan parte hartu zuen: AIR CARGO FORUM 2004 (Bilbo), FARNBOROUGH 2004 (Londres), ILA 2004 (Berlin), IRCs Jardunaldia (Pescara) eskualde mailan berritzeko klusterrak eratzeak duen garrantziari buruzkoa, Atlantic Logistic Forum (Bilbo), Quebec-eko Jardunaldiak, Aerolink 2004 (Cardiff), Aeromart (Tolosa), eta COAST proiektua; azken honetan ADOUR COMPETITIVITÉ, WALES AEROESPACE eta HEGAN eskualdeko elkarteek parte hartu zuten. − HEGANek 7E7 jardunaldia (gaur egungo 787) antolatu zuen. BOEING konpainiako ordezkarien bisita Bilbora, programan hornitzaile gisa genuen potentziala erakusteko. − HEGANek SENER-ekin eta INASMET teknologia zentroarekin batera, “El espacio” izenburua duen dibulgaziozko liburuaren argitalpena bultzatu zuen; liburuko hitzaurrea Pedro Duque astronauta espainiarrak idatzi zuen, eta Mª Angeles Rabadán kazetariak idatzi zuen liburua.

... 2004 ... 200

− MICROFUSIÓN DE ALUMINIO eta PCB klusterrean sartu ziren.

2005

− HEGANeko elkarteen % 100 homologatuta zeuden EN9100 egiaztapenean. Euskal Herriko sektore aeroespaziala lehen lekuetan kokatuta zegoen, Europako arau aeroespazial honek egiaztatutako enpresen kopuruari zegokionez, eta kalitatea gure enpresen kulturaren osagai izatea lortu zen, hein batean klusterreko bertako kalitate araua garatzeko prozesuari esker. − Prozesu berezien NADCAP eskemaren ezarpena aurkezteko jardunaldia izan zenetik urtebetera, prozesu berezien % 50 egiaztatuta zeuden. - HEGANek I+G proiektuetan ETEen parte hartzea sustatzen jarraitzen du, ECARE+ proiektuan duen esku hartzearen bidez. − Enpresek hainbat proiektu integratutan parte hartu zuten: CESAR (Cost Effective Small Aircraft), ADVICE (Autonomous Damage Detection and Vibration Cotrol Systems), TATEM (Technologies and Techniques for New Maintenance Concepts) eta ARTIMA (Aircfaft Reliability Through Intelligent Materials), NICE TRIP, VIVACE, HISAC. − Azterlan Fluidodinamikoen Institutuak �IEF� lehen jarduerak burutu zituen. − A380 hegazkinaren produkzioari ekin zitzaion, eta 2006. urterako


005 ... 2006 ...

3 MUGARRI NAGUSIAK- 21

aurreikusi ziren lehen entregak. − A350 hegazkinaren garapenerako lanak hasi ziren, programa honek bere irteera ofizialari zegokionez atzerapen bat izan zuen arren. − HEGANek Paris Air Show 2005 (Le Bourget 2005) erakustazokan parte hartu zuen, nazioartean egiten den azoka aeroespazial garrantzitsuenetarikoan. − HEGANeko enpresa elkartuek zuzen-zuzenean Airbus etxearen dibisio guztietan esku hartu zuten (Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Espainian), beronen programa gehienei zegozkien lan paketeetan. − Hainbat programa berritan lortu ziren kontratuak, besteak beste, Boeing 747-LCF ereduan, eta bertan GAMESA AERONÁUTICA (*) aktiboki esku hartu zuen hegazkin honen fuselajeko sekziorik kritikoenetariko bat, irekitze eta karga gunea, garatzeko lanetan. − ADVANCED DYNAMIC SYSTEMS (ADS), Talleres AIBE eta ELECTROHILO, eta CTA, FATRONIK eta TECNALIA teknologia zentroak sartu ziren klusterrean.

2006

− Enpresetako prozesu berezien % 75ek PRI/NADCAP egiaztagiria lortua zuten. − Aeronautikako eta espazioko sektoreko 19 kidek -sektoreko produkzio jardueraren % 95- Ingurumen Hitzarmena sinatu zuten. − AWIATOR partzuergoko aeronautikako adituak Bilbon elkartu ziren AWIATOR plataforma aztertzeko; bertan SENER eta SPASA (gaur egun ACITURRI) enpresek parte hartu zuten. − HEGANek AEROSFIN europar proiektuan parte hartu zuen. INTERREG markoaren barnean, aeroespazioaren arloan eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza teknikoa eta zientifikoa lantzen duen proiektua da. − I+G esparrua sustatzeko zereginetan jarraitu zuen, BDP-Aeroren bitartez (Basque Contact Point in Aeronautics). − Programa Markoko programa batzuk: AIDA, TATEF 2, TATMO, COJEN. − GAMESA AERONÁUTICAk akzio aldaketa eta izen aldaketa izan zuen, eta AERNNOVA izena hartu zuen. − BOEINGekin kontratuak hedatu ziren, zehazki, 787 programaren barnean. Klusterreko hiru enpresa nagusiek 787 “Dreamliner” programan parte hartzea lortu zuten. AERNNOVAk fabrikatzaile amerikarraren ekipoekin zuen lotura


22 -- 3

MUGARRI NAGUSIAK

sendotu zuen 747-LCF “Dreamlifter” egituraren diseinua egiteko; egitura horrek “Dreamliner” ereduaren piezak garraiatuko zituen. ITP izan zen hegazkin horiek hornituko zituen Trent 1000 motorraren Behe Presioko Turbinen (TBP) arduraduna, eta SENER hainbat ingeniaritza lanez arduratu zen, hegoetan nahiz HTPn. ETEek hainbat pieza eta tresna nahiz aurrealdeko trenaren motelgailurako zenbait kit egin zituzten. − AIRBUSek POWER-8 programa argitaratu zuen, bere hornikuntza katea razionalizatzeko. − A380 hegazkinaren garapena amaitu zen, horren egiaztapen osoarekin, eta euskal enpresek horren egituretan, motorretan, sisteman eta entseguetan parte hartu zuten.

− BOMBARDIER etxearen CRJ familiako kide berri bati irteera eman zitzaion, CRJ1000 zeritzonari, hain zuzen; horri esker, AERNNOVAk urtean 100 hegazkin inguruko ekoizpen erritmoa berreskuratu zuen. − Eremu espazialean, klusterreko enpresek eskarmentu handiko jarduerari eutsi zioten, eta jarduera hori finkatzen zuten bezero berriak gero eta gehiago ziren. − Enpresek ingurumenaren arloan zuten konpromisoa erakutsi zuten,eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin Ingurumen Hitzar-

mena sinatu zuten. − AEROTRENDSek ospatzen duen bi urtean behingo kongresuan eduki berriak txertatu zituen: Negozio Topaketa. Topaketa hori maila profesionalean Espainian inoiz izan zen gertaera aeroespazial garrantzitsuena izan zen.

... 2006 ...


3 MUGARRI NAGUSIAK- 23

− AYZAR Taldea, QAES eta TAMOIN Power Services sartu ziren klusterrean.

2007

− Klusterreko enpresetako prozesu berezien % 99k NADCAP egiaztagiria lortua zuten. − Elkarteak, IHOBEren laguntzaz, ingurumenaren kalitateari buruzko ikastaroak antolatu zituen elkartearen barnean. Gainera, EN9100 arauaren ikuskari izateko lehen ikasturtea egin zen bazkideei zuzenduta. Guztira, ikastaro horietan 56 lagunek parte hartu zuten -elkarteko kide ziren erakunde gehienetakoak-. − 7PM europarreko programetan txertatzea: FUTURE, AISHA II, DREAM, FANTOM II.

... 2007 ...

− GTIDk (Ikerketa eta Garapeneko Lan Taldea), Teknologia Batzordearen ordezkariak, 15 urte bete zituen lanean, eta 6 aditu talde eratu zituen lankidetzan oinarrituta I+G proiektuak egiteko: Nanoteknologiak, Health Monitoring, Abiarazte mekanizazioa, Lotura Teknologiak, Tresneria malgu eta adimenduna, eta Fabrikazio prozesuen simulazioa. − AERNNOVA egitura aeronautikoen fabrikatzaile nagusi bilakatu zen Espainia mailan, eta Airbusek A350 hegazkinerako antolatutako kontzilioan parte hartu zuen Espainiako enpresa bakarra izan zen, eta dolarraren eremuan inbertsio garrantzitsuak egin zituen. Era berean, ITP izan zen motorrentzako azpisistema osoak diseinatzen, fabrikatzen eta integratzen zituen konpainia bakarra, eta jada mantenimenduaren arlora inbertsio estrategiko handia zuzenduta zuen. − Klusterreko enpresek, merkatuaren eskaerekin bat etorriz, ordura arteko hedapen handiena lortu zuten; Euskal Herritik kanpo 34 produkzio zentro zituzten -25 Espainiako gainerako lurraldeetan eta 9 atzerrian-. − HEGANeko enpresa elkartuen fakturazioak, lehenengo aldiz 900 M�ko muga gainditu zuen, eta lanpostuak jada 6.500etik gora ziren. Euskal Herrikoek fakturazioaren % 63 lortu zuten, eta lanpostuen % 55,5. − Klusterrean sartu ziren ACITURRI Taldea (berorren filial zen SPASAren bidez hasieratik elkartuta zegoena) eta Consultores MEDIA (gaur egun ALTRAN Technologies).


24 -- 4

PRODUKZIO ZENTROAK ETA BALIO KATEA

1997

Euskal Herritik kanpo dauden fabrikak, produkzio zentroak eta bulego teknikoak: Madril [2].


4

PRODUKZIO ZENTROAK ETA BALIO KATEA -- 25

2007

Euskal Herritik kanpo dauden fabrikak, produkzio zentroak eta bulego teknikoak: Bartzelona ,Cadiz [3], Madril [10], Miranda Ebro, Ourense, Sevilla [6], Tarazona, Toledo [2].

Espainiatik kanpo dauden fabrikak, produkzio zentroak eta bulego teknikoak: Brasil [2], AEB [2], Malta, Mexiko [2] eta Britainia Handia [2].


1997

BALIO KATEA


4

PRODUKZIO ZENTROAK ETA BALIO KATEA -- 27

2007


BEZERO NAGUSIAK ETA PROGRAMAK

GAMESA gaur egun AERNNOVA

28 -- 5

SME= less than 250 Aerospace employees


BEZERO NAGUSIAK ETA PROGRAMAK -- 29

SPASA gaur egun ACITURRI

5

TECNICHAPA gaur egun WEC

Conceptual Design / Complete Sub-Systems –metallic and Composites- / Engineering / Castings / Tooling / Sheet Metal Work / Components /Systems & Equipments / Treatments / Testing / Certification / Maintenance / Product Support

Conceptual Design / Complete Sub-Systems –LPTs- / Engineering / Castings / Tooling / Sheet Metal Work / Components / Systems & Equipments / Treatments / Testing / Certification / Maintenance / Product Support

Design & Engineering / Systems & Equipments / Software / Tooling / Components / Treatments / Testing / Certification


HEGANEN ESTATISTIKAK 2008ko ekainean, HEGANek sektorearen % 100 biltzen du bere baitan.


6

HEGANEN ESTATISTIKAK -- 31


32 -- 6

HEGANEN ESTATISTIKAK


6

HEGANEN ESTATISTIKAK -- 33


BAZKIDEAK

ENPRESA ELKARTUAK

34 -- 7

TEKNOLOGIA ZENTROAK


7 BAZKIDEAK -- 35


ESKER ONEZ

Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterraren 1997-2007ko txostenari amaiera emateko, jada ohitura bihurtu den honetan, gure esker ona eman nahi diegu urte hauetan gure jardueran elkarlanean aritzeko aukera eman diguten guztiei, batez ere nire aurrekari izan direnei, Miguel Ă ngel Hernani eta Juan Pedro Velari. Asko dira gogora etortzen zaizkigun oroitzapenak bai niri eta baita elkartean lan egiten duten guztiei ere abentura honetan hasi zirenen iritziak eta oroitzapenak jasotzerakoan: ilusioa, ikuspuntu partekatua, aberastasuna, erronkak, zuzendari liderrak, isileko lana eta lan eraginkorra, epe luzea, eskuzabaltasuna, “klusterâ€? pertsonak, estrategia... Bizi izan ditugun hainbat eta hainbat egoerak eta gure eguneroko lanean alboan izan ditugun pertsonek argi eta garbi erakutsi digute lankidetza dela oinarria; kluster elkarteek, lankidetzatik eta lankidetzarako sortutako elkarteek, sektoreko jarduera hobeto garatzen laguntzen dute, eta aurrez aurre ditugun erronkei eraginkortasun handiagoaz erantzuteko gai dira. HEGANen hamargarren urtemuga honetan, bereziki azpimarratu nahi genuke bertatik igaro den pertsona taldearen profesionaltasunak eta giza balioak elkartean lanean ari den ekipoan utzi duen aztarna, eta horrek, sortzen duen motibazioari esker, elkarteak dituen helburuak lortzeko lanean aritzeko bidea erraztu digu. Ahalegin osoz eta harrotasunez lanean jarraituko dugu hainbeste maite dugun sektore honi, eta azken batean, zorretan gauden gure gizarteari, gure zerbitzua eskaintzeko. Mila esker zuen paregabeko, etengabeko eta ezinbesteko babesagatik.

JosĂŠ Juez Zuzendari Gerentea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.