!
!"#$%&"'())"*+,%"-*))",'$%)".%*.+, !
Gaur egun eskuko bideo-kamera batekin eta ordenagailu-sistema arrunt samar batekin lor daitezkeen emaitzak lortzeko, ekoizpen-talde handi baten eta ekipo sorta zabal baten zerbitzu bateratua beharko zen duela ez asko arte. Egun ordea, telebista-kamera batek ia edonon graba dezake. Ikusleak kameraren malgutasuna onartzera iritsi dira. Normaltzat hartzen dira estudioko kamera batenak , zein endoskopio batetik egindako barru-barruko hartzeak, zein igerian dabilen foka bati itsatsita dagoen “kamera bizidun” batenak, zein jauzilari baten kaskoan jarritako kamera baten hartze ikaragarriak! Kamera erabiliz hartze edo programa onak egiteko ez daukagu teknikak sakon ikasi beharrik!!! Horixe pentsa dezakezue zuetako zenbaitek.Baina ja! Zaudete ziur hainbat ohiko arazo aurreikusten eta saihesten lagunduko dizuela beharrezko oinarri teknikoak ulertzeak. Hori baino gehiago, ikus-entzunezko ekoizpen baten kalitate-ikutua, bere balio erantsiaren portzentaia nabarmena tekniken ezagutzari esker lortu daiteke. Oinarri teorikoei ekin aurretik komenigarria dugu giza-begiak nola ikusten duen azaltzea zeren eta telebistaren eta zinemaren existentzia bera – mugimendua duten irudien ilusio-sortzaileak diren hedabideak izanikgizakumeok dugun ezaugarri bati esker gertatzen da: ikusmen-persistentziari edo persistentzia bisualari esker hain zuzen; hau da, irudia desagertu arren, gure begiek irudi horren “inpresioari” denbora apur batez eusteko daukaten ahalmenari esker. Giza-begiaren sistema optikoak errealitatearen irudi txikitu eta alderantzizkatua sortzen du erretinan.Hortik abiatuta,ikusmenaren mekanismo hartzaileek eraldatze prozesu bati ekingo diote, argi-estimuluak inpultso elektriko bilakatzeari alegia. Eta inpultso horiek burmuinera heldu eta gero, begiek harturiko informazioa irudi bihurtuko dute. Giza-begiaren erretinak zelula fotosentikor asko eta asko ditu, bi eratakoak direnak: konoak eta makilak. Makilek rodopsina izeneko sustantzia kimikoa dute. Sustantzia horri esker argitasunarekiko sentikorrak dira baina ez ordea koloreekiko (koloreekiko itsuak direla esan genezake). Horregatik makilen zeregina bereziki garrantzitsua da argi gutxi dagoen egoeretan. Egunsentian, argiak behera egiten duenean, konoek funtzionatzeari uzten diote eta zuri-beltzean ikusteari ekiten diogu. Konoak sentikorrak dira koloreekiko eta hiru eratakoak ditugu: gorriari sentikorrak, berdeari eta urdinari; hots, hiru oinarrizko koloreei.
"! !