Merkatuen ikerkuntza
Bezeroa: Campusa aldizkaria (EHU/UPV) Egileak: Hodei Arrola Ane Miren Elorza Udane Mitxelena 2012/2013 ikasturtea
AURKIBIDEA
1. Kontaktua ……………………………………………………………………………………………….. 1
2. Testuingurua …………………………………………………………………………………………... 3
3. Elkarrizketa sakona …………………………………………………………………………………. 5
4. Enkargua ………………………………………………………………………………………………… 6
5. Interneten kontsumoa ……………………………………………………………………………. 7
6. Inkestaren nondik norakoa …………………………………………………………………... 10
7. Balorazioa …………………………………………………………………………………………….. 21
8. Simulazioa …………………………………………………………………………………………..... 23
Pedro Ugarte aldizkariko prentsa zuzendariarekin harremanetan jarri ginen Edortaren bitartez. Hainbat korreo elektroniko eta bisita ondoren azkenean hurrengo astean egingo dugu elkarrizketa. Pedro Ugarte, Matxalen eta Blanca elkarrizketatuko ditugu.
KORREO ELEKTRONIKOEN KRONOLOGIA:
1. Otsailaren 20ean: De: Udan Mitxelena Bandres [mailto:udane_mitxelena@hotmail.com] Enviado el: miĂŠrcoles, 20 de febrero de 2013 13:02 Para: pedro.ugartetamayo@ehu.es Asunto: Campusa aldizkaria Kaixo: Edortak azaldu bezala Campusa aldizkariaren ingurua merkatu ikerkuntza lan bat egin behar dugu. Taldean hiru pertsona gara eta zurekin elkarrizketatu nahiko genuke. Noiz datorkizu ondo? Gu joango ginateke bertara.
Zure erantzunaren zain. Udane Mitxelena, Ane Miren Elorza eta Hodei Arrola 2. erantzuna otsailaren 21ean From: pedro.ugartetamayo@ehu.es To: udane_mitxelena@hotmail.com Subject: RE: Campusa aldizkaria Date: Thu, 21 Feb 2013 09:16:16 +0100 Hola, Udane. Posible izango litzateke datorren astelehenean, otsailak 25ean, Errektoregoan? Gure aldetik Matxalen Sotillo (Komunikazio Bulegoko arduradun teknikoa) eta ni egongo ginateke. Zuek esan.
1
Pedro Ugarte Tamayo Komunikabideekiko Harremanetarako arduraduna/Responsable de Relaciones con los Medios de Comunicaci贸n 3. Erantzuna otsailaren 21ean Gure aldetik primeran 13:00etan joango ginateke, arazorik balego abisatu mesedez. Eskerrik asko zuen arretagatik. 4. azken korreoak 4.1 Hola, Udane. Barkatu honela ibiltzeagatik baina gauza bat sortu zait eta Bilbora Joan beharra daukat 1,15etan. Posible al da zuek etortzea 12,30etan? Barkatu, berriz, baina erantzun, posible bada, ahalik eta azkarren. Mila esker Pedro 4.2 Udane. Idazten dut berriz: ez da posible izango gaur geratzea 12,30etan? Pedro Ugarte Tamayo Komunikabideekiko Harremanetarako arduraduna/Responsable de Relaciones con los Medios de Comunicaci贸n 4.3 Sentitzen dut, Udane. Baina ezustezko gauza bat sortu zait gaur goizean. 10,20an idatzi dizuet baina ez da izan posible kontaktuak izan. Atera beharra daukat. Arratsaldean 40,15etatik aurrerantz bulegoan berriz egongo naiz, bestela, aste honetako beste egun batean. Pasatu iezadazu mugikor bat (nire 688 673 428) eta gera gaitezke. Sentitzen dut, berriz.
2
Pedro Ugarte Tamayo Komunikabideekiko Harremanetarako arduraduna/Responsable de Relaciones con los Medios de Comunicaci贸n
CAMPUS ALDIZKARIAREN TESTUINGURUA
Campusa aldizkaria EHU/UPVko barne komunikaziorako tresna bat da, non helburua hartzailearen aurrean ematen duen irudian den. EHU/UPV unibertsitate publikoa da eta ikerketan indarra handia duen entitatea, eta hau da bultzatu nahi duen irudia. Horretarako Campusa aldizkaria beharrezkoa da barne komunikazioan laguntzeko eta EHU/UPVn egiten diren lan eta ikerketen berri emateko.
Baina Campusa aldizkarian zuzenean sartu baino lehen ikus dezagun zein den EHU/UPVren misioa eta helburuak:
-
Misioa:
Lankidetzan oinarritutako eredu eleanitzaren eta inklusibo propioaren bidez prestakuntza osoa eskaintzea, malgua eta gizartearen premietara egokitutakoa.
Lankidetzan egindako bikaintasuneko ikerketa garatzea eta sendotzea.
Atlantikoko Arkuko Europar Eskualdean lankidetzan oinarritutako prestakuntza eskaintzea eta ikerketa oinarrizko elementu bihurtzea unibertsitateko jarduera osoan nazioarteko ikuspegia ezarrita.
-
Helburuak: 3
EHU/UPVren misioa eta ikuspegiaren arabera lau helburu nagusi ditu. Eta helburu hauek proposatutako ekintza guztiaren oinarri dira.
EHU/UPVko barne kohesioa hobetzea, eta unibertsitateko kideen elkarren artean informazioa eta komunikazioa truka dezaten sustatzea. Horretarako komunikazioa eredu propio bat definituko da.
EHU/UPV eta euskal gizarteak helburu ditugun hartzaileek batez ere elkarrekin komunikatzeko eta informazioa partekatzeko dialogo eta bide egonkorrak ezartzea.
EHU/UPVko izatearen sentimendua sustatzea unibertsitatea osatzen duten eta lan egiten duten, ikasten zuten edo ikasten duten pertsonen artean, eta baita euskal gizartean ere. Planaren helburua da euskal gizarteak aski arrazoi izatea unibertsitateaz eta EHU/UPVtaz harro egotea.
EHU/UPVk irudi batu eta erakargarri bat eman dezan sustatzea, bai barne bai kanpora begira: gure unibertsitateko estamentu guztietako pertsona guztiok proiektu komun baten parte hartzen dugu.
Beraz, oinarrizko printzipioak lankidetza, parte-hartzea eta koordinazioa direla ikusi dezakegu. Horretarako Campus aldizkaria egindako komunikazio plan bateak begiratu dugu eta Campusa aldizkariak hartzailearekiko mezu eta helburuak zeintzuk diren jakin nahi dugu. Komunikazio plana aztertu ondoren hartzaile mota desberdin asko bereizten dituela ikusi dugu: irakasle eta ikertzaileak, ikasleak, ikastetxeetako orientatzaileak, batxilergoko ikasleak‌. EHU/UPV hartzaile denen aurrean helburu hauek bete behar ditu eta itxura mantendu.
4
Bere barne itxura mantentzeko Campusa aldizkaria du. Hau ikasle irakasle eta unibertsitateko langileei zuzentzen zaie. Hiru publiko zeharo ezberdinak eta denekin bat egiten saiatzen dena eta saiatu behar duena aldizkari baten bitartez.
ELKARRIZKETA SAKONA
Lana egiten hasi baino lehen elkarrizketa sakon bat izan genuen Campusa aldizkariko langileekin. Kasu honetan Pedro Ugarte eta Blanca, komunikazioa bulegoko arduraduna eta aldizkariaren erredaktore burua, elkarrizketatu genituen. Lehenik eta behin aldizkariaren dimentsioaz hitz egin genuen. Aldizkariaren edizio fisikoa alegia. Azkeneko Campusa aldizkari 80 zenbakia izan zen eta 64.743ko tirada izan zuen. Honek, 56.514,15â‚Źko kostua du. Badakite Campusa aldizkaria ikasleen partetik oso kritikatua izan dela eta haien esanetan oso serioa, gaiak ez interesgarriak eta instituzionalegia dela ikasleentzat ere badakite. Zaia da hainbat hartzaile desberdin izatea, profil zeharo ezberdinetakoak eta denen gustukoa den aldizkari bat egitea. Izan ere hartzaileak hauek dira: Ikasleak EHU/UPVko langileak, irakaslea, etxean jasotzen denez ikasleen familia eta baita ere gizartea. Gizarte esaten dutenean adibidez dioutazioez ari dira. Diputazioek unibertsitateari diru laguntza ematen badiote gero beraien ekarpenak ikerkuntzan edo ikasleen espezializazioan duen ekarpena ere erakutsi behar zaiolako. Aldizkariak normalean 52 orri izaten ditu eta etxeetan banatzen den arren sarean badago PDF formatu bat. Guk, edizio digital bat sortzean hitz egin diegu eta hau izan da haien erantzuna: “Gu ere pentsatzen ari gara eta aurten erabakitzea pentsatzen dugu. Baina paperezko edizioa orain kentzea ez da
5
egoerarik onena, web gune bat berriro diseinatu behar delako eta ez dago dirurik horretarako. Baina etorkizunean edizio digitalean pentsatzen dugu�. Sare sozialengatik ere galdetu diegu. Campusa aldizkariaren moduan ez dituzte sare sozialak erabiltzen baina bai erabiltzen dituzte komunikazio bulegoa bezala. Sare sozialak edizio digitalarekin batera joango liraketela uste dute. Elkarrizketa sakon bat izan eta gero biak bat egin dugu lan honen finalitatearekin. Eta beraien enkargua betetzea pentsatzen dugu.
ENKARGUA
Bileran adostutako enkargua hau izan zen. Ikasleak Campusa aldizkariaren inguruan zuten desinteres hau ikusi eta zergatik izan daitekeen jakin eta batez ere edizio digitala ateratzeak gauzak hobetzea dakarren. Hortaz edizio digitala ateratzeak hitz egiten ari gara eta sare sozialen bitartez banatzeak edizio digitala gazteei gehiago iristea dakarren ikusi nahi dugu. Guri diru askorik gastatu Gabe etortzen zaigun irtenbide bakarra Campusa aldizkariko edukiak (elkarrizketa, artikuluak, erasmusa‌) blog batean eskegitzea da eta hau sare sozialen bitartez ikasleei banatzea. Gainera sare sozialak irakasleak ere menperatzen dituzte.
Laburbilduaz: edizio digitala eta horrekin batera sare sozialen bidezko hedapena Campusa aldizkariarena gazteengana gehiago iritsiko den eta interes gehiago piztuko duen gazteen artean jakin nahi dugu.
6
INTERNETEKO KONTSUMOA
Nahiz eta interneten aldizkarien kontsumoa igo, aldizkarien %95eko irakurketa oraindik ere paperean egiten da. Aldizkarien kontsumo digitala egonkortzen doa eta badira 2.5 milioi irakurle baino gehiago irakurri dutenak interneteko aldizkari bat azkenengo 30 egunetan, aurreko olatuan baino %3.1 gehiago.
Interneteko erabiltzaileak adinaren arabera sailkatuak:
Oraingo eta orain dela urte batzuetako datuak aztertzen baditugu argi dago erabiltzaile gehienak 35 eta 44 urte bitarteko populazioan kokatzen direla. 2006 urte arte erabiltzaileen %30ÂŞ edo gehiago ziren. Urteak aurrera Joan ahala gutxitzen joan da portzentaje hori 45 eta 54 urte bitartekoen mesedetan. 7
Aldiz 20 eta 24 urte bitartekoen joera kontrakoa izan da. 2001 urtean %19.5ÂŞ izan baziren gaur egun %10era ere ez dira heltzen.
Interneteko lekurik bilatuenak:
Goiko grafikoan ikusten denez bilatzaileen artean lekurik bilatuena YouTube orrialdea da. Bigarren postuan berriz Marca egunkaria dugu eta hirugarrenean El Pais egunkaria. Orrialde bilatuenen artean egunkari eta aldizkari asko agertzen dira, horrek sektore honen egoera positiboa islatzen du. Erabiltzaile askok jotzen dute internetera informatu edo entretenitzeko orduan.
8
“Asociacion para la investigación de los medios de comunicación”-ek egindako ikerketa baten datuen arabera formatu elektronikoan egoteak %4ko kobertura gehitzen dio aldizkarien koberturari. Paperezko formatua erabiliagoa da gai baten inguruan sakontzeko digitala baino. Aldiz digitala gehiago erabiltzen da erosi nahi diren produktuen inguruan informatzeko.
Grafiko honetan agertzen da erabiltzaileek zertarako erabiltzen dituzten euskarri ezberdinak : informatua egon, aktualitatea ezagutzeko, entretenitzeko, informazioan sakontzeko eta erosketen inguruan gehiago sakontzeko
Interneten aldizkariak irakurtzeko orduan erabiltzaileen %83ak ordenagailua erabiltzen dute. %22ak mugikorra eta tableta.a %2ak. %7ak esan du ordaindu duela noizbait aldizkari digital bat irakurtzeko. Inoiz ordaindu ez dutenen %51ª prest egongo zen ordaintzeko baldin eta prezioa onargarria izan eta informazio hori beste era batera lortu ezin bazen.
9
INKESTAREN NONDIK NORAKOAK
1. Sexua Emakumezkoa: 29 Gizonezkoa: 7
2. Zenbat urte dituzu? 20 urte
14
21 urte
12
22 urte
4
23 urte
2
24 urte
1
25 urte
2
36 urte
1
3. Zein probintziakoa zara? Bizkaia: 22 Gipuzkoa: 9 Nafarroa: 3 Araba: 1
10
4. Aldizkariak irakurtzen dituzu? Bai: 31 Ez: 5
5. Zein aldizkari irakurtzen dituzu? 7K: 1 Aldaba: 1 Argia: 3 Artzape: 1 Bagabiz: 1 Bertsozale: 1 Ciclismo a Fondo: 1 Colectivo Bicicleta: 1 Consumer: 1 Cuore: 10 Digital Foto: 1 El Semanal: 4 Elle: 2 Fotogramas: 1 Glamour: 1 Jot Dawn Magazine: 1 Metal Hammer: 2 Mujer Hoy: 1 Muy Interesante: 7 On: 1 Playboy: 1 Pronto: 2 Tendencias: 1 Txantrean Auzolan: 1
11
Uztama: 1 Vogue: 1 6. Zein euskarrian irakurtzen dituzu?
Digitala: 19 Fisikoa: 25
7. Aldizkarien inguruko informazioa jasotzen duzu sare sozialen bitartez? Bai: 19 Ez: 15
8. Zein sare sozialetan bilatzen duzu informazioa
Facebook : 7 Tumblr : 1 Twitter : 12
12
9. Zein maiztasunarekin irakurtzen dituzu aldizkariak? Egunero: 5 Asteburutan: 2 Astean behin: 11 Bi astean behin: 4 Hilean behin: 5 Beste batzuk: 4
10. Zein tematikako aldizkariak irakurtzen dituzu? Kirola: 7 Kultura: 20 Aktualitatea: 18 Teknologia: 7 Aisialdia: 11 Moda: 15 Sexua: 2 Osasuna: 5 Autoak: 1 Besteak: 5
Balorazioa: Aurreko galderaren erantzunak erreparatuz, gehienbat kultura eta aktualitatearekin lotutako aldizkaria irakurtzen dituzte galdetutakoak. Hau gure produktuarekiko lotura handia ez dagoela ikusi daiteke batez ere aktualitatearen ikuspuntutik. Pentsatzen dugu aktualitatea Campusa aldizkariak lortu dezakeela sare sozialak erabiltzen baditu.
13
11. Aurreko galderan “beste batzuk� esan baduzu, zeintzuk?
Aisialdia: 1 Artea: 1 Dibulgazioa zientifikoa: 1 Diseinua: 1 Ilustrazioa: 1 Natura: 1 Politika: 1 Zientzia: 1
12. Non irakurri ohi dituzu aldizkariak? Etxean: 26 Autobusean: 9 Unibertsitatean: 2 Trenean: 1 Medikuarenean: 3 Beste batzuk: 5
Balorazioa: Galdera honi esker ikusi dezakegu gehienbat etxean eta autobusean irakurtzen direla aldizkariak. Etxean bai edizio digitala eta fisikoa irakurtzen dira eta errazak dira. Baina autobusean adibidez edizio digitala erosoagoa dela uste dugu, batez ere mugikorrak duten aurrerapen teknologikoei esker eta tabletekin.
14
13. Aurreko galderan “beste batzuk� esan baduzu, zeintzuk?
Ez dut irakurtzen: 1 Hemerotekan
:1
Ile-apaindegian: 1 Itxarongelan: 1 Lanean: 2 Tabernetan: 1
14. Zein finalidaderekin irakurtzen dituzu aldizkariak? Ikasteko: 11 Entretenitzeko: 24 Informatzeko: 15 Besteak: 1
Balorazioa: galdera honen erantzuna gure produktuarekin lotuta doa erabat. Izan ere galdetutakoak, gure xede taldeak aldizkariak entretenitzeko irakurtzen ditu. Gure produktuaren tematiko instituzionalegia dela pentsatzen dugu entretenitzeko finalidadea duten gazteentzako.
15
15. Zein hizkuntzatan irakurri ohi dituzu aldizkariak?
Gaztelera : %60 Ingelesa: %9 Euskara: %17
16. Campus aldizkaria irakurtzen al duzu?
Bai : %11 Ez: %89
17. Zein balorazio emango zenioke Campus Aldizkariari?
Balorazioa: Ia erantzun gehienetan 5etik beherako balorazioa jaso du aldizkariak.
16
18. Campusa aldizkaria sare sozialetan egongo balitz, jarraituko zenuke?
Bai: %39 Ez: %61
19. Sare sozialen bidez iristen bazaizu aldizkaria, etxeko gutunontzira baino kasu gehiago egingo zenioke?
Bai: %44 Ez: %56
20. Edizio digitala iritsiko balitzaizu kasu gehiago egingo zenioke?
Bai: %47 Ez: %53
21. Sare sozialetan Campus aldizkariak presentzia izatea pena merezi duela uste duzu?
Bai: %71 Ez: %29
17
22. Sare sozialetan ze eduki ikustea gustatuko litzaizuke?
23. Zure ustez zer falta zaio aldizkariari?
Berri espezifikoak: 5 Zehatzagoa izatea: 4 Dinamikotasuna: 2 Gai interesgarriak: 4 Nortasuna: 1 Bizitasuna: 2 Gertutasuna: 4 Erakargarritasuna: 5 Ikasleen informazioa: 2
18
24. Zer gehituko zenioke aldizkariari?
Espezializazioa: 5 Gazteen ikuspegia: 6 Denetatik: 1 Ekitaldiak: 3 Praktikak: 1 Feedback: 1 Denbora pasak: 2 Multimedia: 3 Politika eta gizartea: 1 Informazioa (gradu eta masterrena): 4 Ikasleen iritzi artikuluak: 1 Kendu informazioa: 1
Balorazioa: Multimedia falta zaiola erantzun dute inkestatu batzuek. Sare sozialak erabiltzean gabezia hori estalita geldituko zen
25. Definitu Campus aldizkaria bi hitzetan
Aspergarria: 16 Hitz askokoa: 1 Orokorra: 2 Ez erakargarria: 2
19
Astuna: 5 Komunikazio eza: 1 Despertsonalizatua: 2 Urruna: 5 Kaka hutsa: 2 Publiko zabalegia: 1 Kaxkarra: 1 Serioa: 1 Alferrikakoa: 1 Errepikakorra: 2 Instituzionala: 3 Garestia: 2 Pobrea: 2 Interes gabekoa: 1 Zaharkitua: 2 Neutroa: 1
Balorazioa: Gehien errepikatzen den adjektiboa “aspergarria” da, “astuna”, “urruna” eta “instituzional” dira jarraitzen diotenak. Irudi hotza eta despertsonalizatua ematen du Campus aldizkariak. Bere edukiak urrunekoak bezala ikusiak dira.
20
EDIZIO DIGITALA ETA SARE SOZIALAK AZTERTZEN
Zuekin egindako elkarrizketa-batzar horretan komentatu eta eztabaidatu genuen bezala, internetaren erabilerak ekarri litzakeen abantailak zeintzuk diren aztertzea erabaki genuen.
Horretarako, Bizkaiko kanpuseko ikasle ezberdinen artean inkesta kanpaina bat egin dugu eta emaitzak bildu eta aztertzean ikusi dugun daturik aipagarriena internetaren erabilerak ekarriko lukeen abantaila da. Campusa aldizkariak web orri bat kudeatu beharko luke eta web orro horri diseinu erakargarria eman. Edizio digitalak abantaila asko sortzen ditu; adibidez, denborazkotasuna. Hau da, edizio digitaleko aldizkari baten alea ez litzateke iraungiko. Beraz, oso bizi luzeko produktua izango litzateke.
Inkestatuen %71ak uste du pena merezi duela aldizkariak sare sozialetan presentzia izatea, izan ere, %61,29ko hazkunde positiboa izango luke irakurleen artean. Beraz, nabari da euskarri digitalak aldizkariarekiko irudi positiboa goratuko lukeela.
Sare sozialen inguruko azterketa egin ondoren, bi sare sozial aipatu dira informazio-iturri bezala: Twitter (inkestatuen %60), Facebook (inkestatuen %35) eta beste batzuk (inkestatuen %5). Inkestatuen %54 sare sozialak informazioa bilatzeko erabiltzen dutela jakinda, ondorioztatu daiteke aldizkariak sare sozialetan profila izatea beharrezko duela, eta, sare sozial horietan, sareko edizioan idazten diren artikulu guztien hiperbinkulua partekatu behar dituela. Hobeto ulertzeko; sareko edizioan idazten dena, sare sozialetako kontuetan partekatu beharko zenukete. Eta ez hori bakarrik, sareko edizioan idazten diren sarrera guztiek sare sozialetan edukia partekatzeko aukera eskaini beharko zenukete.
21
Sareko edizioari begira, hipermedia edo multimedia orria eraikitzea proposatzen dizuegu, edukien irakurketa amenizatzen duelako. Zentzu horretan, erosoena multimedia webgunea izango litzateke. Hau da, informatzeko euskarri fisiko edo digital anitzak erabiltzen dituen web orria. Multimedia izaera horrek, interaktibitatea bultzatuko luke eta horrek, dudarik gabe, aldizkariarekiko dagoen iritzia hobetuko luke.
Inkestatuen parte zabal batek oso datu edo iritzi erakargarria adierazi du: “Aldizkari garestia dela eta alferrikako gastua egiten dela”. Beraz, ikuspuntu hori praktikoki aplikatuko bagenu, ikusiko genuke nola diru xahutzearen pertzepzio hori aldatuko litzatekeen euskarri digitalera eramango bagenu. Hots, sareko edizio batek gastua erabat murriztuko luke.
Orain arteko datuak kontuan izanda, sareko edizioak ekarriko lituzkeen abantailak adierazi eta azalduko ditugu:
Komunikazioaren jarraipena denbora errealean.
Edukiak partekatzeko aukera. Horrek jende gehiagora iristea esan nahi du. Audientzia altuagoa izango da Inpaktu eta GRP kopuru handiak.
Multimedia komunikazioa. Hipertestualitatea.
Muga materialen murrizketa. Ez dago mugarik.
Erabiltzaileari informazioa kopiatzeko, editatzeko eta artxibatzeko aukera eman eta hobetzen zaizkio.
Komunikazioa errazten du.
Intranet komunikazioa erabiltzeko aukera.
Gastuen murriztea.
Marketinga eta publizitatea egiteko aukera hobeak (eta merkeagoak).
Irudi korporatiboa hobetu eta sendotu.
Erosotasuna.
22
Sare sozialei begira, beste abantaila batzuk aurkeztuko lituzke: 
Partekatzea ďƒ Sare sozialek eskaintzen duten abantailarik esanguratsuena partekatzea da. Pertsona batek bere sare sozialetako kontuetan partekatzean, mezua interneten hedatzen da. Zure sare sozialetako jarraitzaileek informazio hori jasoko dute eta, interesatzen bazaie, beren lagun edo jarraitzaileekin partekatuko dute. Horrek hedapen masiboa ekarri dezake. Zenbat eta mezua gehiago hedatu, orduan eta jarraitzaile gehiago izateko aukera existituko da.
Zentzu horretan, eduki lezakeen desabantailarik bakarrena edo garrantzitsuena, paperezko euskarria jarraitzen duten pertsonak galtzea izango litzateke. Ildo horri jarraituz, erradikala ez den aukera existitzen da. Ez dago zertan paperezko aldizkaria erabat suprimitzerik. Hau da, kurtsoan behin paperezko aldizkaria banatzeko aukera posible da ere. Hori kostuen %75ari agur esatea izango litzateke.
SARE SOZIALEN SIMULAZIOA
Puntu honetara helduta, gomendagarria izango litzateke sare sozial erabilienetan presentzia izatea. Hemen, sare sozialak bi multzotan bereiztuko genituzke: alde batetik aisiarako erabiltzen diren sare sozialak (Facebook eta Twitter) eta bestetik, sare sozial profesionalak (Linkedin).
Hona, sare sozial hauetan presentzia nolakoa izango litzatekeenaren simulazioa:
23

Aisialdirako sare sozialak: o Facebook:
o Twitter:
24
Sare sozial profesionalak: o Linkedin:
Honetaz aparte, logikoa da web orrialde baten beharra izango zenuketela, horretan oinarritzen baita edizio digitala. Kasu honetan, domeinu bat erostea gomendatuko genizueke, bertan behera ez erortzearren, hau da
“.com” edo “.es” domeinua.
Web orri hori, blog batekin osatuko nuke, gehigarri moduan. Izan ere, blogak ekartzen duen abantaila publikoaren parte hartzea da. Blog bat sortzeko aukera asko dago, gakoa da blog mota bakoitzak eskaintzen dituen puntuak zeintzuk diren jakitea eta horretan oinarritzea.
Gaur egun, hiru blog mota daude modan: -
Blogger
-
WordPress
-
Tumblr
Hiruak multimedia edukiak eskaini dezakete, beraz, web orri ezberdin horiek nola funtzionatzen duten aztertu eta zuen beharretara gehien hurbiltzen dena zein den jakin ondoren kontu bat zabaltzea baino ez da.
25