Bularreko minbizia goiz getektatzeko programan parte hartu duten emakumeen % 98,2 «pozik samar» ….

Page 1

Gaur, azaroaren 29, Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Euskadiko Programak 18 urte bete ditu

BULARREKO MINBIZIA GOIZ GETEKTATZEKO PROGRAMAN PARTE HARTU DUTEN EMAKUMEEN % 98,2 «POZIK SAMAR» EDO «OSO POZIK» DAGO PROGRAMAREKIN Euskal emakumeek bikain erantzun dute Programaren aurrean; % 80,69ko parte-hartzea Europako Gidaliburuetan aipatutako hilkortasun-maila murrizteko helburuaren estandarrak baino handiagoa da Bularreko minbizia goiz detektatzeko programari buruzko 2013ko gogobetetasun-inkestaren arabera, emakumeen % 99ri «beharrezkoa» iruditzen zaio bahetzea eta % 98 pozik dago antolaketarekin, tratuarekin eta profesionaltasunarekin. Osakidetzak 1,7 milioi hitzordu eman ditu eta guztira 1,4 milioi mamografia egin dira, 6.216 minbizi detektatzea ahalbidetu dutenak, gehienak egoera goiztiarrean zeudenak. «Aurrerantzean ere, Osakidetzak Programa hau diruz lagunduko eta lanean segituko du, helburuak lortzeko» adierazi du Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak.

Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 18 urte bete ditu gaur, azaroak 29, noiz eta emakume parte-hartzaileen gogobetetze-maila inoizko

handiena

denean.

2013ko

gogobetetze-inkestaren

Donostia 1 – 01010, Gasteiz Tel. 945 01 91 94 – Faxa: 945 01 93 02 – Helbide elektronikoa: gabinete1-san@ej-gv.es

arabera,


emakumeen % 98,2 pozik samar edo oso pozik dago Programan parte hartzeagatik. Programa abian jarri zenetik gogobetetze-maila neurtzeko, ezarritako hobekuntzak balioesteko, indarguneak hautemateko eta hobekuntzaesparruak zehazteko bi urtean behin egiten den inkestan inoiz lortu den mailarik handiena da. Bahetze-programak beti lortu du bikaintasuna; izan ere, 1999an lehen gogobetetze-maila egin zenetik, betiere % 95,5 eta % 98,2 arteko emaitzak lortu ditu.

Programarekiko gogobetetzearen eboluzioa %100

97 95,7

96,6

97,7

96,9

97,9

98,2

95,5

%95

%90

%85

%80

1999 2001 2003 2005 2007 2009 2011 2013

Gaur jakinaraziko diren gogobetetze-inkestan emaitzetan, bada azpimarratu beharreko beste datu bat; emakumeen % 99k beharrezkoa irizten dio Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programari eta % 100 berriz parte hartzeko prest daude. Gainera, % 99aren hitzetan, aukeran beste batzuk edukita ere, unitate berera itzuliko litzateke. Programarekiko gogobetetzea

Hautatu ahal izanez gero, unitate berera itzuliko zinateke?

Oso asebeteta %58,0

Asegabe %0,2 Ez bai, ez ez %1,6

Bai %99 Ez %1

Nahiko asebeteta %40,2

2


Arreta baloratzea: Zerbitzuaren urrats anitzetan jasotako arretaren balorazioari dagokionez, emakumeen

% 98

pozik

dago

antolaketarekin,

tratuarekin

eta

profesionaltasunarekin. Era berean, % 96 pozik dago informazioarekin eta % 95, aldiz, ekipamenduarekin. Arreta espero baino okerragoa izan dela dio % 1ek.

Espero zenuen asistentzia jaso duzu?

Hobea %19

Txarragoa %1 Espero nuena %80

Gainera, hitzordu-gutuneko eta txosten-gutuneko informazioari dagokionez, emakume guztiei iruditzen zaie informazio argi eta nahikoa eskaintzen duela hitzordu-gutunak. Txosten-gutunari dagokionez, emakume guztiei informazio argia eskaintzen duela iruditzen zaie eta % 98ri, aldiz, informazioa ez dela nahikoa.

Argia Nahasia ED/EE

Zer iruditzen zaizu hitzordu-gutuneko informazioa? % 100 Nahikoa % 100 %0 Gutxiegi %0 %0 ED/EE %0

Argia Nahasia ED/EE

Zer iruditzen zaizu txosten-gutuneko informazioa? % 100 Nahikoa % 98 %0 Gutxiegi %2 %0 ED/EE %0

3


Emakumeek Mamografia-unitateari buruz egindako balorazioaren kasuan, guztiek diote emandako informazioa argia zela. Ia guztiek, % 98k, aldiz, mamografia egitean tratu zuzena eman zitzaiela uste dute.

Zer iruditu zitzaizun datuak hartu zizkizun pertsona? Oso atsegina % 56 Egokia % 43 Desegokia %0 ED/EE %1

Zer iruditu zitzaizun mamografia egin zizun pertsona? Oso atsegina % 66 Egokia % 32 Desegokia %2 ED/EE %0

Unitatean emandako informazioa % 100 Nahikoa %0 Gutxiegi %0 ED/EE

Argia Nahasia ED/EE

% 98 %2 %0

Bularreko minbizia detektatzeko euskal programaren balantzea 1995ko azaroan abiarazi zen Osakidetzan Bularreko Minbizia Detektatzeko Programa, Araban eta Debagoienan, eta 1997an zabaldu zen Euskal Autonomia Erkidego osora.

Hasiera batean, 50 eta 64 urte bitarteko emakumeei zuzendua zen bahetzeprograma, baina 2006an 69 urtera arte luzatu zen adin-tartea, eta 2011n, berriz, familian lehen graduko bularreko minbiziko aurrekariak zituzten 40 eta 49 urte bitarteko emakumeak ere bildu ziren programara. 18 urteotan, haren helburua bularreko minbizia ahalik eta egoera goiztiarrenean hautematea izan da eta aurrerantzean

ere

hala

izango

da,

hartara

gaitzaren

hilkortasuna

murrizteko eta emakumeen bizi-kalitatea handitzeko, mutilaziorik gabeko tratamendu kirurgikoen proportzioa handituz.

Denbora horretan guztian, helburuko populazioa 187.000 emakumez osatuta egotetik 303.000 osatuta egotera igaro da. Azpimarratzekoa da EAEko 4


emakumeek emandako erantzun bikaina. Horren adibide da % 80tik gorako parte-hartzea, Europako Batzordearen Kalitatearen Europako Gidaliburuetan ezarritako estandarrak baino handiagoa; % 70eko parte-hartzeari nahikoa irizten dio eta desiragarria, aldiz, % 75ekoari, betiere bularreko minbiziagatiko hilkortasuna murrizteko helburua lortzeko.

Egun, bahetzea da gaitz honi aurka egiteko armarik onena. Hala, parte-hartzea handia izatea funtsezkoa da helburu horiek lortzeko. 2013ko Euskadiko Osasun-inkesta ekitate baldintzetan egiten da; arrazoi sozio-ekonomikoak ez dira oztopo mamografiak egiteko.

1995 eta gero, Osakidetzak 1.741.520 hitzordu eman ditu eta orotara 1.405.233 mamografia egin ditu, 6.216 bularreko minbizi hautemanez. Horietako gehienak hasierako faseetan zeudenez, 10 emakumetik 8k jaso ahal izan dute mutilaziorik gabeko tratamendu kirurgikoa, eta bularra kontserbatu. Azken azterlanak dioenez, 2000-2004 aldian, tratamenduaren osteko 5 urteetako biziraupena % 87,4koa izan zen Euskadin.

Halaber, Osakidetzaren Programak bete dituen 18 urte hauetan hainbat aurrerakuntza handi izan dira prozesuaren fase guztietan: bahetzean bertan,

diagnosia

berresten

nahiz

tratamenduan.

Ondorioz,

biziraupen

luzeagoaz gain, tratamendu ez hain oldarkorrak lortu dira; alegia, bizi-kalitate hobea pazienteentzat.

Besteak beste, hor dira mamografia digitala, analogikoa ordeztu baitu, eta biopsia kirurgikoak neurri batean baztertu dituzten diagnostiko-teknika berriak, hala nola mamotomia eta orratz lodi bidezko biopsia. Halaber, Osakidetzak ganglio

zelatariaren

teknika

eskaintzen

du,

gaixotasuna

galtzarbeko

ganglioetara zabaldua den jakiteko aukera eta, hala, kasu askotan galtzarbean ebakuntza ez egiteko aukera ere ematen duena, eta gerora arazo gutxiago agertzen dira. Gainera, Osakidetzak duela gutxitik eskaintzen ditu programan parte hartzen duten emakumeei nahiz diagnostiko klinikoa jaso dutenei zuzendutako 5


test genetikoak. Kasu hautatu batzuetan aplikatutako test genetikoei esker aztertu

ahal

izango

da

emakume

bakoitzaren

kasu

partikularrean

kimioterapia aplikatzea benetan onuragarria izango den ala ez, eta ezezkoan ez da aplikatuko. Erabiltzen hasi direnetik irailera arte, bularreko minbizia zuten ia 203 emakumeri egin zaizkie testak, eta 80 emakumeren kasuan kimioterapia ez aplikatzea ekarri dute. Ohiko diagnosi-formulekin alferrik emango zitzaiekeen kimioa.

Baliabide eskuragarriak eta bahetzeari erantzuteko batez besteko denborak

Bere jarduera gauzatzeko 10 Hautemate Unitate ditu Programak mamografiak eta antzeko proba erradiologikoak egiteko, 6 Ebaluazio Unitate mamografien irakurketa diagnostikoa egiteko eta 7 Erreferentziako ospitale hautemandako lesioen diagnosia, tratamendua eta jarraipena egiteko. Lurralde bakoitzeko Osakidetzako Ospitaleez gain, Gipuzkoako Onkologikoa ere erreferentziazko ospitalea da.

Jardueren

artean

neurtutako

erantzuteko

Programaren helburuak betetzen dituzte.

batez

besteko

denborek

Hain zuzen ere, 6 egunekoa da

mamografia egin eta txosten-gutuna bidali bitartekoa; 9 egunekoa, proba erradiologiko osagarriak egin bitartekoa; 4 egunekoa, ebaluazio diagnostikoa egin

eta

erreferentziako

ospitaleko

hitzordura

bitartekoa

(diagnostikoa

berresteko proba gehiago egin behar ziren kasuetan). Azkenik, 30 egunekoa da erantzun-denbora erreferentziako ospitaleko bular-patologia zerbitzuko hitzordua izatetik tratamendua hasi bitartekoa, non diagnosi-prozesu osoa sartzen baita (zitologia, orratz lodi bidezko biopsia, mamotomia, ganglio zelatariaren teknika, ebakuntza aurretikoa zein beste).

Urtemuga dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak bularreko minbizia duten emakumeekin konprometituta daudela eta Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren aldeko apustuari eusten diotela azpimarratu nahi dute, prebentzio-modu bakarra dela gaur-gaurkoz. Horrenbestez, Osakidetzako

zuzendari

nagusi

Jon

Etxeberriak

nabarmendu

duenez, 6


ÂŤOsakidetzak aurrerantzean ere diruz lagunduko du programa hau eta bularreko minbiziagatiko hilkortasuna murrizten ahaleginduko da, gaitz hau jasaten duten emakumeen bizi-kalitatea hobetzearrenÂť.

Vitoria-Gasteiz, 2013.eko azaroak 29

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.