Genero indarkeriaren aurkako manifestua 2013

Page 1

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO MANIFESTUA 2013

Azaroaren 25ean Emakumeen Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak indarkeria matxistan biktima pertsona bakar bat izaten ez delaz kontzientziatu nahi ditu gizartea eta erakundeak. Salbuespen kasu gutxi batzuetan izan ezik, semealabak ez dira genero indarkeriaren biktima zuzentzat hartzen eta haurtzaroaren eskubideen aurrean erantzun egokia bermatu beharra dago. Etxean genero indarkeriaren testigu izateak hainbat ondorio kaltegarri erakarriko ditu bai haurraren ongizate fisiko eta psikologikoaren gainean, bai bere ondorengo garapen emozional eta sozialean. Legalki zailtasun handi baten aurrean aurkitzen gara, izan ere Lege integralean haurrak ez dira genero indarkeriaren biktima zuzen bezala identifikatzen. Legeak, ordea, adingabeak aipatzen ditu erregulatzen duen alderdietako batean: genero indarkeriaren biktima diren emakumeek zein “haien zaintzapean dauden adingabeek�

eskubide bezala duten gizarte-laguntza integralaren

elementuen barnean sartzen du arreta psikologikoa. Honek, nahiz eta ez den modu esplizituan onartzen, genero indarkeriaren biktima izaera aitortzen die adingabeei, baita, beraz, eremu horretan eskubideen eta prestazioen subjektu. Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak beharrezkotzat du genero

indarkeriaren aurkako borrokan eskudun diren organoak eta haurtzaroaren babeserako arduradunak barne hartzen dituen erakunde arteko koordinazio bat. Koordinazio hau funtsezko elementua da politika publikoen eraginkortasunerako, genero indarkeriaren biktima diren haurren prebentzio, hautemate, esku-hartze, arreta eta babeserako estandar minimo batzuk modu homogeneoan finkatzeko.

Modu berean, biziki beharrezkoa da arazoaren benetako dimentsioaren berri emango luketen datu ofizialak edukitzea, izan ere, honek ikusgai bihurtuko


lituzke egoera honetan aurkitzen diren umeak eta horrela erantzun egokia eman genezaioke genero indarkeriaren biktima diren haien haur izaerari. Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak indarkeria matxistan biktima pertsona bakar bat izaten ez delaz kontzientziatu nahi ditu gizartea eta erakundeak. Gizarte osoaren aldetik haurtzaroarekiko tratu onetan oinarritzen den eredua proposatzen da, baina erantzukizun berezia izango dute eskola, arreta soziosanitario edo zuzenbidearen eremuetako profesionalek. Eredu honek kalte asko konpontzea ahalbidetuko luke eta haurrei ikasteko, hazteko eta munduaz fidatzeko ahalmena itzuliko lieke.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.