3.2. Haur Hezkuntza Ahozko hizkuntzaren didaktika eta haur literatura
1. Unitatea: Ahozko hizkuntza: nola ikasten da? zer irakasten da? Zer lortu nahi dugu unitate honetan? Unitate honetan lortu nahi dugu Ahozko Hizkuntzaren didaktikarako oinarriak finkatzea. Horretarako bi ardatzen bueltan egingo dugu gogoeta eta lan, batetik, umeak hizkuntzaz nola jabetzen diren gogoratuko dugu, baita zein zailtasun izan ditzaketen azaldu ere; bestetik, ahozko hizkuntzaren ezaugarriez jardungo dugu, ahozko testu generoez hain zuzen ere.
Zer ikasiko duzu/egiten ikasiko duzu/ adierazten ikasiko duzu? •
Haur baten hizkuntza jabekuntza nolako izan ohi den.
•
Ahozko hizkuntza zailtasunetara lehen hurbilpena.
•
Ahozko testu generoak zeintzuk diren eta zein ezaugarri nagusi dituzten.
Unitate honetako azken lana: Mariak orain urte asko egin zituen Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak, baina urte luzetan egon da hezkuntzan lan egin gabe. Aurten HHko gela bateko irakasle izango da eta esan diote eskolan ahozko hizkuntzaren lanketari garrantzia handia ematen zaiola. Ez daki oso ondo ahozko hizkuntzaren oinarriak gogoratzen dituen. Jakin du zuk hori ikasi berri duzula eta eskatu dizu hiruzpalau orrialdeko testu baten ahozko hizkuntzaren jabekuntzako oinarriak gogoratzeko, haurrek zein zailtasun izan ditzaketen esateko eta ahozkoaren izaeraz garrantzitsuak diren ideiak nabarmentzeko.
Jarduerak: 1. saioa
Presentziala Lau galderaren bueltan gogoeta taldeka (“World café” teknika erabiliz) 1.
Hizkuntzaren garapena haurtzaroan, nolakoa da? Zein ezaugarri orokor ditu?
2.
Zer da elebidun izatea? Nolako elebitasun motak daude?
3.
Zer egiten du helduak umeak hizkuntza ikas dezan?
4.
Eskolan irakatsi behar da hitz egiten? Nola?
Talde handian bateratu eta ideia nagusiak bildu.