HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA
IKASLEAREN GIDALIBURUA INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN
2011-2012
AURKIBIDEA
1. Tutore taldea 2. Sarrera 3. Materian landuko diren konpetentziak 4. Materiaren ardatz metodologikoak 5. Materiaren ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak 6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia b. Presentzialitatea – Ez presentzialitatea
1. Tutore taldea Beñat Doxandabaratz bdoxandabaratz@mondragon.edu Iñigo Arriaran iarriaran@mondragon.edu Nagore Ipiña nipina@mondragon.edu
Tutorea Beñat Iñigo Nagore
Taldea T1 T2 T3
Gela D.1.3 D.3.6 N.3.10
2. Sarrera Materia honetan zehaztuko dira eskolan teknologia erabiltzeko irizpideak. Helburu nagusia da ikaslea gai izatea informazio eta komunikaziorako teknologiari erabilera aproposa emateko. Azken batean, ikasgai honekin nahi da gaur egungo gizartearekin koherentea den hezkuntza identifikatzea eta abian jartzeko zenbait arrasto ematea. Ikasgai honen bitartez ikaslea prest egongo da informazio eta komunikazio teknologien eraginaz hausnartzeko. Ikasleak, gainera, teknologia horiek hezkuntza-praktikan sartzeko konpetentzia izango du, era horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua aberastuz, eta informazio eta komunikazio teknologien hastapen-esperientziak sustatuz.
Edukien laburpena
Edukiak 4 bloke nagusi:
IKTak hezkuntzan
1
Ipuin kontaketa digitala
2
Ikus-entzunezkoa produktuak: Iragarkia
3
4
Simulazioa
3. Materian landuko diren konpetentziak Ikasleak materia honen bidez ondorengo konpetentziak eskuratu beharko ditu: Konpetentzia orokorrak: o Erabakiak hartu. o Lanaren ikuspegi orokorra izatea. o Komunikazio eraginkorra lortzea. Konpetentzia espezifikoak: o Informazio eta komunikazio teknologiek (ikus-entzunezko hizkuntzak eta pantailak barne) gizartean eta hezkuntzan duten eragina ezagutu eta hartaz gogoeta egin. o Informazio eta komunikazio teknologiak ezagutu. Ikasgelako interakziorako eta komunikaziorako prozesuak eta bitarteko teknologikoak ezagutu. o Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua ahalbidetu eta aberastu ez ezik haur hezkuntzan IKTak ere barne hartzen dituzten esperientzia berritzaileak ezagutu eta aztertu.
4. Materiaren ardatz metodologikoak
Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola ikasleari protagonismoa eta erantzukizuna emango dioten proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Metodologia horien bitartez ikasleak banakako eta taldekako jarduerak egin beharko ditu (modu presentzialean zein ez-presentzialean).
5. Materiako ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak Ebaluaziorako kontuan hartuko dira: Ikasleak klase teorikoetara eta praktikoetara joatea eta parte hartze aktiboa izatea. Materia gainditzeko derrigorrezkoa izango asistentzia minimoa (%80). Era askotako praktikak egitea. Ikasgaiaren edukien inguruan aurkeztutako eta akademikoki zuzendutako lanak. Bakarkako zein taldekako lanen kalitatea (edukiak zainduz eta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz). Azken nota:. a. Ipuin digitala %20 b. 3D simulazioa %25 c. Iragarkien analisia %10 d. Iragarkiaren produkzioa %25 (%20 produktua + %5 bakarkako justifikazioa) e. Bakarkako hausnarketak %15 f. Parte hartzea, asistentzia eta beste hainbat ariketa %5
6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia
Egutegia 13 aste • Astelehenetan 10.45-13.00 • Ostegunetan 8.00-10.15
b. Presentzialitatea eta ez presentzialitatea Jarduera presentzialak :
Eskola magistralak/ Hitzaldiak. Mintegiak. Tailerrak. Eskola praktikoak. Tutoretzak Taldean zuzendutako ikasketa eta lana.
Jarduera ez-presentzialak Banakako ikasketa eta lan autonomoa. Ikasketa eta lan autonomoa, taldeka.