3.1 materia
4.unitatea: Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daiteke HHn? 2,25 ordu presentzial/ 3,25 ordu ez-presentzial
4.unitatea. Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daiteke HHn? Honezkero ikusi dugu irakurle eta idazle aditu batek zer jakin behar duen eta zer egiten jakin behar duen modu autonomo eta esanguratsuan irakurtzen-idazten duela esan ahal izateko. Bestalde, ikusi dugu, orobat, jakintza maila hori ez dela lortzen HH amaieran, EAEko HHrako curriculumak berak argi asko adierazten duenez. Edonola ere, etapako helburua ez izan arren, ezin da ahaztu hizkuntza idatziarekin harremanetan jartzen den une beretik, eskolan nahiz eskolatik kanpo, HHko ikaslea hasten dela ikasten hainbat eta hainbat gauza, baita hainbat gaitasun garatzen ere, irakurle-idazle aditu izaten ahalbidetuko diotenak. Unitate honetan, argitzen saiatuko gara hizkuntza idatziaren zein alderdi diren HHn irakas daitezkeenak. Ikasiko duzu: •
Hizkuntza idatziaren zein alderdi irakas daitezkeen HHn, hala nola, kontzientzia fonologikoa, testu generoa, idazketa harmonikoa, testu idatziak ulertzeko estrategiak, eta idatzizko testu ulergarriak ekoizteko estrategiak.
•
SDak curriculumarekin lotzen.
•
Emandako egoera baten arabera, hizkuntza idatzia lantzeko edukiak hautatzen eta formulatzen.
UNITATE AMAIERAKO DERRIGORREZKO JARDUERA Emandako egoera baten arabera, zuen SDan hizkuntza idatziari dagokionez landuko dituzuen alderdiak hautatu eta formulatuko dituzue. Ikus argibide gehiago unitate honen amaieran.
4