Page 1

Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena: mobilizazio eta ekitaldien egitarauaren aurkezpena

GERNIKAn, 2017ko martxoaren 4an Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrena elkarlotuta, GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK sareak antolatu dituzten mobilizazio eta ekitaldien egitarauaren aurkezpenean hitza hartu duten pertsona desberdinek esan dutena, ondorengo testu hauetan dago laburbilduta. Sabin Ibazeta, GERNIKA BATZORDEAren ordezkaria: Aurten 80 urte beteko dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Gernika suntsitzea baino, herri oso bat suntsitzeko asmoa izan zen. Paradogikoa badirudi ere, herri baten suntsiketak “espainiar estatu berriaren sortze agiria”, ekarri zuen Herbert Southwothen esanetan. Gernika sinbolo bezala geratu bada ere, ataka larri berean egon ziren Durango, Otxandio, Eibar, Elorrio eta beste hainbat. Gaur egun ere badira bonbardatuak izaten ari diren herriak. Gernika Batzordeak bat egiten du horiekin guztiekin eta elkartasunik beroena adierazten die ondorioak pairatzen ari diren guztiei. Aurten 4 bider 20 urte pasako dira (lau belaunaldi izan litezke) eta oraindik ardurak onartu barik daude, egia azaleratu gabe, justizia egin gabe eta erreparazioari biderik eman gabe. Legeak derrigortutako ahanzturatik libratu beharra dugu. Gizateriaren aurkako ekintza hori argitu beharra dago, memoriara ekarri eta kontatu beharra. Gure kolorez betetako txoriak kontatu eta kantatu egiten du; askatasunari kantatzen dio, elkartasunari, dibertsitateari. Eta guztion aurrean dagoela baliatuz aldarri bat egiten du “Guernica Gernikara”. Gernika Batzordeak apirilaren 26 egunerako programatuta dauden ekintza hauen berri eman dizue: · 15:45. Lau minutuko geraldia herriko gune esanguratsuetan. Sirena eta kanpai hotsa. ·Arratsaldean. “Gernika Garretan” herri antzerkia. · Iluntzean. Manifestazioa kandelekin.

Maria González Gorosarri EHUko irakaslea:


Gernika Batzordea 1975ean sortu zen, klandestinitatean, herritarren aurkako bonbardaketari buruzko ikerketa historikoa eta oroimen kolektiboaren berreskuratzeko. Lehen hamar urtean, bonbardaketaren egia lekukotzen eta historialarien lanen bitartez berreskuratu zen. Ondoren, 1987an, bonbardaketaren 50. urteurrenean, Historialarien Mahaian ondorioak gizarteratu ziren. Bertan honakoek parte hartu zuten: Fernando García de Cortazar, Herbert R. Southworth, Jokin Apalategi, Manuel Tuñón de Lara eta Pierre Vilar. Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrenean, 1987ko mahai-inguru historiko horren transkripzioa argitaratuko da. Horretarako, hiru aurkezpen egingo dira: • • •

Apirilaren 5ean, Bilbon (Biba-n) Apirilaren 6an, Gernikan (Astran) Apirilaren 14an, Igorren (Gazte Akelarrea-n)

Horretaz gain, azken urteko ekarpenak 80. urteurreneko mahai-inguruan gizarteratuko ditugu. Apirilaren 24an izango da eta honakoek parte hartuko dugu: Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko lehendakaria; Xabier Irujo, Renoko Unibertsitateko irakaslea; Maria González Gorosarri, EHUko irakaslea; eta Ingo Niebel, kazetaria eta historialaria. Aurten, bonbardaketaren testuinguru soziopolitikoa azalduko da, hainbat ikuspuntutatik: Irujok bonbardaketa genozidioaren testuinguru historikoa azalduko du; Niebelek Condor Legioaren azken puntu ilunak argituko ditu; González Gorosarrik gezur ofizialaren komunikazioaz hitz egingo du; eta Egañak Estatuaren errepresio jarraituaren kronologia zehaztuko du.

Josu Camara, aktorea eta antzerkigilea, “ELE!” antzezlanaren zuzendaria: Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bakoitza bere kulturan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta hoiek iraganetik orainera ekarriaz. Euskal Herrian gatazka urte luzeetan bizi izan dugun gizarte banaketa kultural eta soziologikoari argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izango da.

Lorca y Lauaxeta, Lauaxeta y Lorca son dos escritores, poetas icónicos, cada uno en su cultura. A estas dos figuras la muerte les llego de la misma forma, en un plazo de


un año los dos fueron fusilados en los comienzos de la dictadura franquista. Los dos murieron jóvenes, en la lucha por la libertad. Uno fue poeta republicano, nacido en tierras andaluzas, el otro poeta abertzale nacido en tierras vascas. Aunque parezcan dos extremos alejados, poco gente sabe que sus vidas se cruzaron. Esta obra, bajo el hilo conductor de la obra de los dos poetas, utilizara palabras, música, imágenes y teatro para demostrar como culturas y pueblos que parecemos tan distantes y en ciertos momentos enfrentados, pueden confluir en los principales valores del ser humano. Sumergidos en las profundas aguas de la memoria histórica, tratara sobre los valores del arte y de la pluralidad. Haciendo un recorrido desde el pasado al presente, tratara que el abrazo de estos dos grandes poetas sea un ejemplo ante la división cultural y sociológica que hayamos podido vivir en el Pais Vasco durante un largo periodo de conflicto.

Jatorrizko ideia eta produkzioa: Karabansarai produkzioak Gidoia: Jon Maia Interpreteak: Jon Maia eta Ana Salazar Dantzariak: Ángela Carbajo eta Arkaitz Pascuas Musikariak eta konpositoreak: Gorka Hermosa eta Jesús Prieto "Piti" Zuzendaria: Josu Camara Irudiak eta eszenografia diseinuak: Bruno Ventola Argiztapena eta proiekzioak: Tarima Logística Jantziak: Leire Santillán Diseinu grafikoa: nme_nemoestudio.eus Laguntzaile eta aholkulariak: Andoni Aresti, Gotzon Barandiaran, Jon Kortazar, Alba Carmona, Iñaki García Uribe, Mungiako Udala, Nikolas Lekuona margolariaren oinordekoak. Maite Aristegi INDEPENDENTISTAK sareko kidea: Menpekotasuna da nagusi euskal herritarron oroimen historikoan eta imajinario kolektiboan. Mende luzeetako menpekotasunaren zamak sakon markatu du euskal gizartea, baina belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu da askatasun egarria eta, gaur egun, inoiz baino argiago dago geure buruaren jabe izateko beharra. Ondo ezagutzen ditugu dependentziaren kalteak: gerrak eta gatazkak; gure hizkuntzaren eta kulturaren aurkako erasoak; gure nazioaren eta eskubideen ukazioa; asimilazioa; gure garapen ekonomiko eta sozialerako tresna eta eskuduntzarik eza; etorkizuna eraikitzeko ezintasuna; eta abar luzea. Gernikak oso ondo adierazten ditu dependentziaren kaltean baina aldi berean asakatsunaren eta bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. Menpekotasunetik, sarraski gordinetik eta sufrimendutik askatasuna eta bakera egiten du jauzi Gernikak. Iraganetik etorkizunera. Zaharretik berrira. Dependentziatik independentziara. Iazko Aberri Egunak erabakiaren aroaren hasiera markatu zuen eta etengabe ari dira herri galdeketak burutzen herriz herri Euskal Herrian zehar. Egundoko demokrazia ariketa erraldoia!


Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko garaia iritsi da. Gure etorkizuna erabakitzeko garaia iritsi da. Aberri Egunari eta Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrenari begira antolatu dugun ekimenaren leloak argi adierazten du hori: ASKATASUNA ETA BAKEA… Euskal Herriak ERABAKI! Norabide horretan, bai hitza da Independentistak sarearen mezuaren gakoa: Demokraziari bai! · Justizia sozialari bai! · Euskarari bai! · Etorkizunari bai! · Askatasuna eta bakerai bai! · Euskal Estatu burujabeari bai! · Euskal Errepublika independienteari bai! Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da: aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan. Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabal eta oparoa izango da Gernikan gauera arte. Datozen asteotan, antolaketa lanetan aurreratu ahala, emango dugu egitarau zehatzaren berri. GERNIKA BATZORDEA · INDEPENDENTISTAK Sarea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.