Hazi txostena

Page 1

h hazi, bertakotik bizi


Eskuartean daukazun liburuxka hau, HAZI markaren eskuliburua da, marka osatzen duten elementuen gida, eta geure nortasun-irudia egokitasunez erabiltzeko baliogarria izango zaizuna.

Marka garrantzitsua da gure benetako baloreak helarazteko, eta honen erabilera desegokiak, hedatze bide honetan interferitu dezakenez, garrantzitsua deritzogu arau batzuk finkatuta izatea. Hauek behar bezala beteta, jendearengana ondo heltzea eta identitatea indartzea lortuko dugu.


gure ikus-nortasuna HAZI, Euskal Autonomia Erkidegoko negozio txiki eta lokalen sustapenerako komertzio-sarea da. Ondorengo hau da sarearen marka. Baina, zergatik?

h hazi, bertakotik bizi

1 - Hazi: esanahi bikoitza dauka. Hasteko, hazia, bizi-erakuslea da: sustraiak leku pentsaezinetan hasten dira hazten. Sustrai horiek ziur daude beren jatorriaz eta badakite bertara egokitzeko gai izango direla, etorkizun hobea sortzea helburutzat harturik. Komertzio txikiak, haziak bezala, ernaldu egiten dira ingurune desegokiak gaindituz. Eta konstantzia, lana eta zaintza egoki baten laguntzaz, hain denbora luzez itxarondako fruitua lortzen da. Alegia, hazia hazi egiten da. 2 - Bertakotik bizi: haziak hazteko eta bizitzeko, ingurunearen laguntza behar du: ura, argia. Berdin komertzio lokalak: konprometitutako ingurune eta gizarte bat behar ditu, kontsumitzaileak, bizirauteko.


gure baloreak GERTUTASUNA: bezeroa zainduko dugu, komertzio txikiak, ondoren, bere bezeroa ere zaindu dezan. Arreta pertsonalizatua bermatuko dugu, aholkuak eta gomendioak emanez. Ekonomia lokalaren ongizatea eta sustapena dira gure helburuak. EKINTZAILETASUNA: arazo eta oztopo guztiei aurre egiteaz gain, amets eta ideia berriak dituztenei lagunduko diegu, ekintzailetasunez. Amesten bada, egin ahal da. Eta egingo dugu. PROFESIONALTASUNA: ekonomia eta gizarte sarean, merkataritzak duen balio eta indarra agerian jarri nahiz gizartea sentsibilizatzeko indarra daukagu; beti ere, humiltasunetik. Hori baita multinazionaletatik bereizten gaituen beste ezaugarri bat.

5



logotipoaren erabilera BABES-EREMUA: testu nahiz irudiez lagundurik joandakoan, geure logotipoaren eremua inbaditua izan ez dadin.

h

5 mm alde bakoitzeko

hazi, bertakotik bizi

h hazi, bertakotik bizi

25 mm

GEHIENEZKO MURRIZTE TAMAINA: beti behar bezala irakur dadin, neurri minimo bat finkatu dugu. Gutxieneko zabalera:

ERABILERA OKERRAK: saihestu beharreko joerak.

hhhhh hazi, bertakotik bizi

hazi, bertakotik bizi

hazi, bertakotik bizi

hazi, bertakotik bizi

Ez aldatu, eta ez aplikatu kolore edota efekturik.


bb bb


oinarrizko koloreak #f7dc08 RGB: 247/220/8 CMYK: 6/8/92/0 PANTONE P 4 - 8 U

#ffffff RGB: 255/255/255 CMYK: 0/0/0/0

#6f6f6e RGB: 111/111/110 CMYK: 0/0/0/70 PANTONE P 179 - 11 C

tipografiak - Serif: logoa eta izenburuak.

- Sans Serif: logoaren azpidatzia, idatzi luzeak, corpusa.


baina zergatik? Nahiko minimalista da geure ikus-nortasuna; gure izaera bezalakoxea. Ez baikara konplexuak: argiak gara. Zuzenak.

Geure lana profesionaltasunez eta seriotasunez egiten dugu, eta horregatik erabiltzen dugu serif tipografia bat geure izenaren inizialean: profesionaltasuna letra handiz erakusteko, puntu garrantzitsua baita. Baina horrek, ez du inolaz ere tradizionalak garenik esan nahi. Modernoak gara, teknologia berriei egokitzen. Horregatik, sans serif tipografia finak ere, tokia dauka geurean. Koloreei dagokienez, aurretik aipatutako seriotasuna eta profesionaltasuna transmititu nahi ditugu gris ilunaren bitartez. Baina geure komertzio-sarearen helburua, herriak eta kaleak biziz betetzea da, eta horregatik aukeratu dugu horia: alaitasuna, naturaltasuna, eta optimismoa hedatzen dituelako.


oinarri


izko paper - produktuak Geure estetikarekin jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, beti, identifikatu gaitzaten. Konfiantza eta segurtasuna transmititu nahi ditugu elementu hauekin. Alegia, geure baloreak hedatu. Txartelek bi bariazio dauzkate. Lehenengoa, alaiagoa; bigarrena, serioagoa. Biek, atzekaldean Eusko Jaurlaritzaren parte garela erakusten dugu, horrela, profesionaltasuna erantsiz.

Bestetik, gutunak geure identitatearen irudiarekin apaindu ditugu, etxe/bulegoetan jaso bezain laister geurekin asozia ditzaten. Karpetak eta boligrafoak, bezeroei dokumentuak ematerakoan oparituko dizkiegu.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.