“
Link-a: https://youtu.be/gI8kz04P3pg
Helburua Gaizki egiten denaren gainean hausnarketa luzatu nahi dugu. Txikiei ematen zaien ereduak helduetan dauka oinarria, eta gaizki egiten direnak aldatzea ezinbestekoa da. Horren gainean inkonszienteak gara. Horregatik, gure spot-ean, aita haserretu egingo da umeak lurra zikindu duelako, baina ez die jaramonik egingo alabak jolasean zebilela egin dituen akats guztiei.
Oinezkoen eta autoen arteko orekak errespetuan datza, eta errespetuak, arduran. Denon ardura da beraz errespetu hori transmititu eta ingurukoak horrela heztea, oinezkoen nahiz autoen bizikidetza orekatua izan dadin. Horregatik diogu: ardurak, ezin du inozentea izan.
TARGET
Errepidean gidatzen nahiz oinez topa ditzakegun gazte edo helduak. Ez ditugu gurasoak bakarrik bilatzen, haurren hezkuntza ez baita eurengan bakarrik oinarritzen.
elementuak
Gure spot-aren elementu garrantzitsuena umea izango da. Umea gure iragarkiko protagonista izango da, eta honen bitartez, pertsona helduen emozioetara iristea bilatzen dugu. Ideia hau ona iruditzen zaigu, askotan, pertsona helduok umeen akatsei erreparatzen diegulako, hauek zuzendu nahian, konturatu gabe, akats horien iturri nagusia helduon eguneroko jokabideak direla. Horregatik, heldu baten portaera ume batean islatzea nahi dugu, modu inuzente batean irudikatuz autoen erabilera desegokiak oinezkoetan edo errepideetako gainontzeko erabiltzaileetan izan ditzaken ondorioak.
Umea auto batekin jolasean ibiliko da, arrunta eta naturala den bezala (umea delako), arauak errespetatu gabe. Aita lanean ari denez, ez dio arretarik jarriko umeari (“bai Ane bai�). Beraz, autoarekin azkar ibilita ere, edota bizikidetza arauak ez errespetatuta ere, ez dio jaramonik egingo.
Ohiko jostailuak erabiltzetik at, paperezko ilustrazioekin egin dugu dekoratua: egungo umeentzako entrenimendurako gailuetatik kanpo dagoelako, eta arreta deitzen duelako. Nork daki jostailu gisa fama hartuko ote duenik?
Amaieran, berriz, merienda lurrera botako du, eta aita haserretu egingo da: “zenbat aldiz esan behar dizut kontuz ibiltzeko?�.
Honekin erakutsi nahi dena da, umeak inozenteki egiten dituen gauzak ezingo direla aldatu, umea horixe delako, inozentea. Aitak gidatzen daukan jarrera berriz, aldatu egin beharko litzateke. Bizikidetza errespetuan oinarritzen delako, eta errespetuaren gakoa ardura delako.
storyboard
Spotak kutsu infantila du hasiera batetik amaierara. Umearen irribarreak eta aitaren hitzek osatzen dute etxe batetako egunerokotasunean ohikoa izan daitekeen meriendarako momentua. Umearen barrea inozentziaren adierazle garbia da, eta horrek, helduen emozioetan modu zuzenean eragina duenez, spot-aren momentu garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu. Gure spota hasi eta bukatu egiten den sekuentzia da. Ohikotasunean ere, ezusteko amaiera duena, amaiera dena. Hortaz, hasieran, spotean zehar zein amaieran aurkitzen den esne edalontziak denboralizatzen du istorioa, honen erortzea izanik helduon eguneroko akatsen errepresentazio bisual inozentea.