Bidea

Page 1

bidea Emakumeentzako gimnasio bat da Bidea. Bertan, xedea ez da izango bakoitzak bere buruari jarritako helburuak esperotako epeetan betetzea bakarrik, baizik eta prozesu guztiaz (bideaz) gozatzea: emakumeak berarentzako denbora bat hartzea, autoestima igotzeko toki bat izatea, toki tolerantea. Bizitza osasuntsu batera bideratutako zerbitzuak eskainiko dira, disziplina ezberdinak (adin guztietarako), errutinatik ateratzeko. Edozein kasutan, helburuak ez lortzea ez da porrota izango; esperientziatik ikasteko baliagarria izango da. Horregatik da garrantzitsua bidea.

filosofiaa Baikoitzak, berak nahi duena izateko eskubidea dauka; ingurukoak ez dio inoiz kondizionatuko: ez helburua finkatzen, ezta desanimatzen ere. “I still have a long way to go, but I'm already so far from where I used to be; and I'm proud of it.”

gainontzeko gimnasioekin alderaketa Hauek "operación bikini" bezalakoak promozionatzen dituzte; alegia, helburu bakarra argala eta indartsua izatea da. Baina bakoitza bere buruarekin ondo sentitzea hortik haratago doa, eta horregatik, garrantzitsua deritzogu helburuak lortu baino, bideaz gozatzea. Alegia, gozamena edo satisfakzioa helburua behin lotuta iritsi beharrean, egunero lortuko den zerbait izango da Bidea gimnasioan. Horregatik, eduki pertsonalizatuak eskainiko ditugu: pertsonak dira gure helburua.

publizitate konbentzionala

publizitate ez konbentzionala Street marketing: aipuak idatziko ditugu kaletik: pintatu, edota binilo / pegatinekin jarriko ditugu. Denak, positibo, animotsu eta inspiratzaileak izango dira; beti ere, gure filosofiarekin bat egiten dutenak. (Generoa zehaztea beharrezkoa den hitzetan - ingelesez edo gazteleraz - beti emakumezkoak izango du preferentzia; geure publikoa haiek baitira). Horrekin batera, hashtag bat gehituko diegu: #hartubidea. Izan ere, aipu positiboak oso arrakastatsuak izan ohi dira sarean, eta gaur egun, kalean oinezkoen arreta bereganatzen duenari argazkiak atera eta hedatzeko ohitura tendentzia dago. Targeta: geure gimnasiora hurbilduko direnak emakumeak izatea nahi dugu, baina kalea denona denez, oinezko guztiak izango ditugu helburu. Oraindik “Bidea” marka ezagutzen ez denez, moskeo-kanpaina antzeko bat izango da hau, eta jendea horren gainean interesatzera eramango du. Horrez gain, sare-sozialen erabiltzaile direnak, euren argazki/edukiak hedatzera animatuko ditugu hashtagaren bitartez. Azkenean, geure helburua beteko da: gure izenaren berri ematea, ezagutaraztea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.