! herrian
aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasunerako Sustapen sailaren parte den komertzio txikien sustapenerako sareak, alegia, HAZIk, datorren udaran Euskal Autonomia Erkidegoko herri nahiz hirietako komertzio lokaletan kontsumoa eta bizia sustatzeko publizitate kanpaina jarri nahi du abian. Kanpaina honen helburua argi eta garbia da: multinazionaletan eta kate handietan erosi beharrean, kontsumo lokala sustatzea, horrela, herri eta hirien kaleetako bizia aktibatzea. Gizabanakoa sentsibilizatzea. Beraz, merkatariak izango dira gure helburua, eta herritarrak (guztiak) gure target-a. Kanpaina urteko aro honetan burutzea oso garrantzitsua dela deritzogu. Gaur egun igarotzen ari garen krisi ekonomikotik ateratzen ari garela dirudi; baina ekonomiaren globalizazioak, teknologia berriak, eta kontsumitzaileen ohitura aldaketek, herri eta hirietako ardatz komertzionalak eraldatu dituzte. Eta komertzio bizia izatea ezinbestekoa da hiria ere bizia izan dadin. Udaran, urte osoan baino gehiago irteten gara herritik kanpora, eta komertzio txikiak ezagutzen ez ditugula-eta, multinazionaletara jotzeko tendentzia handiagoa daukagu. Hori dela eta, kontsumitzaileari merkatari lokalei laguntzeko eta bertan kontsumitzeko arrazoiak eman nahi dizkiogu.
uuuuuu
komertzio tx Komertzio txiki eta lokalak, gainontzekoengandik bereizten dituen hainbat balore dauzka; eta horiek dira zehazki indartu eta hedatu behar direnak, kontsumitzaileak jabetuarazi eta sentsibilizatzeko. Horregatik, horietan jarri dugu gure arreta. Multinazionalengandik bereizten dituzten 6 arrazoi/balore bildu, eta kartel indibidualetan aplikatu ditugu; horrela, kartel-serie bat eginez. Kontsumitzaileak, kartel ezberdinak ikusi eta komertzio lokalean erosteko arrazoiak badituela jabetzeko baliogarriak izango dira.
xikiaren baloreak
Pub Aurreko publizitate-karteletan ikusi eta antzeman daitekeen moduan, publizitate-estio deigarri bat bilatzera jo dugu: kolore alaiak, positiboak. Tipografia ere eskuz eginikoa da, pertsonala, gertutasuna erakusteko. Targeta oso zabala denez, erakargarria izan behar du. Argazkiak erabiliz gero komertzio finko batzuen sustapena bakarrik eragingo genukeela pentsatuta, errepresentaziorako beste bide bat bilatu dugu: ilustrazioak. Aurretik aipatutako estilo pertsonal eta erakargarriarekin bat egiten du; eta, horrela, komertzio txikia osotasunean errepresentatzen dugu. Ilustrazio koloretsuez gain, kartelen hondoan estanpatuak jarri ditugu. Kartel bakoitza ezberdina dela eta arrazoi/balore ezberdina hedatzen dela ikusleak garbi ikusi dezan; eta, bestetik, urrutitik ere deigarria izan dadin. Baina, ezberdintasunak ezberdintasun, kartel-serie honetan estiloa mantenduz, kontsumitzaile edo publiko-helburuak hazi komertzio txikien sarearen eta Eusko Jaurlaritzaren kanpainarekin identifikatzea bilatu dugu. Gainontzeko publizitate-edukiak ere, estilo honen baitakoak izango dira.
ď ˇ 2 ?r
blizitate-estiloa Koloreei dagokienez, ukitu bizia dutenak hautatu ditugu; geure kaleak, komertzioekin bezainbeste, kartelekin ere koloretsu eta bizidun bilakatu daitezen:
Tipografia, esan bezala, “handwrited� edo eskuz eginikoak dira.
Iragarki fisikoak hainbat tokitan zabalduko dira.
Hasteko kalean: autobus geltokietan eta herrietako markesinetan, baita dendetako eskaparateetan ere. Horrela, kaletik dihoan jendearen arreta bereganatuko da. Horrez gain, eskaparateetan kartelak dituzten establezimenduak HAZI komertzio txikiaren sarearen parte direla argi ikusiko da. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan gehien kontsumitzen diren egunkari eta aldizkaritan jarriko dira iragarkiak: El Diario Vasco, El Correo, Gara, Berria, ... Bai euskarri fisikoetan, baita digitaletan ere. Iragarkiak astean 3 aldiz jarriko dira: astelehenean, asteazkenean eta ostiralean. Asteburuan berriz, igandean bakarrik jarriko da, egun hori baita egunkaria gehien erosten den eguna.
Komertzio txikiaren baloreak hedatzea bilatu dugu spot honekin: gertutasuna, profesionaltasuna,... Horregatik, spot-ean zehar mota askotariko merkatariak eta dendak erakusten dira. Gertutasuna erakusteko asmotan, produktuen bitartez xehetasun txiki eta bereziak erabili ditugu; eta eguneroko bizitzako momentuak errepresentatu, horrela, egun baten eboluzioa azalduz: hasteko, pertsianak irekitzen dira eta argiak pizten dira, egunaren hasiera erakusteko asmotan, eta ondoren, komertzioetara bizia iristen hasten da.
Egunerokotasuneko momentuak:
Emakume batek sagarra erosten du, ondoren, kaletik dihoala jateko. Alegia, fruta erosi duen denda fidagarria da, garbia, gertukoa eta profesionala. Ogia amasatu, labetik atera, eta zuzenean dendan saltzen da. Kamiseta gustokoena aukeratu, eta bertan probatzen du emakume batek, ondoren, komertzioko jabeak, gertutasunez, aholkatzeko. Saltzaile batek prezioa eskuz estanpatzen du etiketa batean, gero, eskaparatean jartzeko. Eskuz egiten dira gauza asko, mimo eta dedikazio handiz. Afiladorea agertzen da spot-aren erdialdean: horrelako gauzak herrietan bakarrik ikusi daitezke. Azkenik, komertzio txikia bere bezeorekiko esker onekoa dela erakusteko, tiket batean “eskerrik asko� agertzen da idatzirik. Kolore argi eta bizien estetikarekin jarraitzeko, argi zuriko komertzioekin kontatu dugu spot honetarako, garbitasuna eta elegantzia erakusteko. Komertzio txikiek ere, euren maila badaukatelako. Musikak, komertzio txikiak egunean zehar daukan biziaren eboluzio berdina dauka. Hasieratik animatua bada ere, geroz eta animatuagoa izatera iristen da. Alaitasuna eta mugitzeko gogoa transmititzen ditu.
Gure spot-a telebistan emango dugu, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETBSAT kateetan. Urte guztian zehar emitituko da, baina batez ere kontsumoak gora egiten duen garaietan igorriko dugu mezua; esaterako, gabonetan, eta honen helburua izango da kontsumo extra hori komertzio txikira bideratzea. Bestetik, urteko une garrantzitsua da udara ere: jende asko oporretara joaten da, eta bertan, komertzio txikietara baino, kate handietarako joateko joera dago; beraz, garrantzitsua da mezua azpimarratzea. Ordutegiei dagokionez goiz, eguerdi eta gabe partean intentsitate handiagoarekin emitituko da iragarkia, izan ere, horiek dira audientzia gehien dituzten ordutegiak. Era berean, teleberrietako tarteak ere aprobetxatuko dira. Goizean: 8:00-11:00 ordu artean, 2 aldiz. Eguerdian: 13:00-16:00 ordu artean, 2 aldiz. (Udaran indartzeko: 4 aldiz) Gauean: 20:00-22:30 ordu artean, 2 aldiz.
Gidoia: “Aizu! Asmakizun bat botako dizut, ea asmatzen duzun! Herria gizatiartzen laguntzen du, jasangarriagoa da, kalitatezko produktu eta zerbitzuak bermatzen ditu, jende profesionala eta ekintzailea da, ekonomia lokala bultzatzen du etaaaaa... Bizilaguna da! Zer da? > tiktoktiktoktiktok KOMERTZIO TXIKIA! > txalo zaparrada, musika,.. Ekonomia lokala hazi dezagun, orain eta hemen. Komertzio txikiarekin guztiok hazi gatezen: Nik ere, herrian erosten dut! Eusko Jaurlaritza, eta HAZI, Komertzio lokalaren sustapenerako sarea.” Irratiari dagokionez, telebistaren antzera, goiz eta eguerdian igorriko dugu kuina. Hala ere, kasu honetan, goiz aldean hartuko du indar gehien, eta gauean apenas emitituko dugu, izan ere, kotxean mugitzen ari garela da irratia gehien entzuten den unea, eta gabe partean mugimenduak ez dira ugariak. Euskadi Irratian, Gaztean, Radio Euskadi eta Radio Vitorian igorriko dugu komertzio txikien inguruko iragarkia. Goizean: 7:00 – 11:00 (3 aldiz) Eguerdian : 12:30 – 15:30 (3 aldiz) Arratsaldean : 17:00-20:00 (3 aldiz)
sare-sozialak Gaur egun, ezinbestekoa da sare sozialen erabilera egitea publizitate kanpainetan. Etengabe informazioa elkarbanatzen da, eta gero eta gehio, iruditan. Horregatik, ohiko sare sozialen erabileraz gain, beste zerbitzu bat jarriko dugu martxan. Esan bezala, ohiko sare sozialak erabiliko ditugu: Twitter, Facebook,eta Instagram, esaterako. Hiru hauek, komertzio txikien sustapenerako helburuz, hauen erakusleiho bilakatuko dira: egunero egunero, komertzio txiki baten berri emango da (Hazi Komertzio Txikiaren baitan daudenak) : zozketak, promozioak, ... Bideoak, irudiak nahiz idatzizko post-ak argitaratuko dira. Baina berrikuntza, jendearekin interakzioa sortzeko asmotan dator. #nikkomertziotxikia hashtag erabiliz publikatzen diren argazki eta txio guztiak, mapa interaktibo batean kokatuko dira. Horrela, komertzio txikiaren ugaritasun eta aniztasuna erakutsiko dira, eta toki eta kontu berri asko emango dira ezagutzera.
#nikkomertziotxikia @hazikomertziosarea /hazikomertziosarea @hazikomertziosarea
z
merchandising
Komertzio txikiak, noski, kontsumoan datza. Beraz, erosketak egiteko baliagarria izango den produktu bat oparituko da. Jakinik komertzio txikiak mundua jasangarriagoa egiten duela, horretan lagunduko duen produktua izango da hau: erosketak egiteko eta behin eta berriz berrerabiltzeko boltsa organiko bat. Komertzio lokala biziberritzeko arrazoiekin estanpatuta boltsa bat izango da, diseinu koloretsua eta erakargarria dituena, jendeak erraz eta ugari erabiliko duena. Komertzio txikiei boltsa kopuru jakin bat emango zaie, eta eurak erabakiko dute nola banatu: erosketa bakoitzeko bat, bezero bakoitzeko bat existentziak bukatu arte, ... Hauek banatzeko kanpaina, udara hasieran hasiko da. Horrez gain, herrietako azoketan ere oparituko dira: Donostiako liburu azokan, Gernikako azokan, Tolosakoan, ... etab.
fidelitate-txart
telak
Komertzio txikiak bezeroak izango dituen konpromiso bat behar du, eta kontsumo hau aktibatuko duen zerbait: aseguru bat. Horregatik, HAZI komertzio sarearen baitako komertzio guztiek fidelizazio txartelak eskainiko dizkiete hala nahi duten bezeroei. Txartela honekin, HAZI sareko establezimenduetan 4 erosketa egitean, gastatutako prezio totalaren %10a deskontatuko zaie, 5. erosketan. Adibidez: arraindegian 10€ gastatu ditu, harategian 16€, lentzerian 35€ eta zapata-dendan 55€. Orduan, guztira 116€ gastatu dituenez komertzio lokalean, 5. erosketan %10eko deskontua izango du: 11,6€-ko deskontua. Behin 5 erosketak burututa, beste txartel bat emango zaio bezeroari, berriz hasteko. Txartelan, ikusi daitekeen moduan, 4 hutsune daude. Bertan, establezimenduko jabeak komertzioaren selloa eta prezioa jarri beharko ditu. Fidelizazio txartela honen helburua, erosketak egiterako garaian komertzio txikia aukeratzea da.
haz
ziak-haziarazi
Publizitate ez konbentzionala, garrantzitsua da gainontzekoengandik bereizteko; gaur egun, sare-sozialekin, edonork jarri dezakeelako iragarki bat. Geure kasuan, eta sarearen HAZI izenari erreferentzia eginez, lore txikiak oparituko zaizkie bai establezimenduei, baita bezeroei ere. Bi parte hauek gabe, ez dagoelako bizirik. Lore txiki hauek, merchandising produktuekin batera, azokatan oparituko dira, detaile eta esker on moduan. Baina, ez dira opari soila izango, komertzio txikiaren sustapenerako gakoak idatzita izango baititu. Lore pote txiki bakoitzak, erabilpenerako instrukzioak eramango ditu idatzita. Bertan, ondorengoa dio:
1 - Zure esku dagoena eman: lorearen kasuan ura, argia; komertzioei, kontsumoa.
2 - Hazten laguntzeko zaindu: konpromiso bat erakutsi, hor egongo zarela bermatu. 3 - Bizia eman, fruitua jaso! : landarearen kasuan, lorea edo fruitua jasoko da; komertzioaren kasuan, kalea biziberrituko du, eta ekonomia lokala ere bai. Beraz, lorearen eta komertzio lokalaren arteko konparatiba bat egitea da helburua, eta horrela, jendea sentsibilizatzea bilatzen da.
h hazi, bertakotik bizi