iRRiA 101 - Irakurketa gida

Page 1

BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Azaleko irudiek aldizkariaren nondik norakoak erakusten dizkigute. Zeren inguruan arituko dira hilabete honetan gure lagunak?

PUBLIA Hona hemen BERRIA egunkariaren inguruko informazio apur bat. Animatu eta egin zaiten BERRIAlagun!

1. AURKIBIDEA Irakurri elkarrekin aurkibidearen puntu guztiak. Baita Beñat Gaztelumendiren bertsoa ere. Izenburua aintzat hartuta, “Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi”, aurkibidea poliki irakurrita eta Beñat Gaztelumendiren bertsoa irakurrita, zeren inguruan dabiltzala uste duzue? Asmatuko ote duzue? Aurrera ba lehen atalarekin!!

-1Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

2. LAGUN Zer egingo duzu, Gabonetako oporrak pasa eta gero, eskolara zoazenean? Ea ba, gure lagun Lagunek eta ahateek zer egiten duten. Irakurri arretaz komikia eta, ondoren, goazen gu garela imajinatzera. Lagunak, irakaslea, ikasgela… marraztu itzazue paper txuri batean eta sor ezazue zuen komiki propioa, elkarrizketa eta guzti. Aurrera!

3. PUPU ETA LORE Zertan ari dira Pupu eta Lore ikasgelan? Zuri-niri, elefantea-elegantea… Hitz jokoak egiten ari direla dirudi! Irakurri komikia eta goazen jolastera! Ondorengo lerroetan, hitz batzuk jarriko dizuet, eta zuek nik jarritako hitzaren amaierako silabarekin hasten den beste hitz bat pentsatu eta idatzi beharko duzue. • • • • •

LiliTxokolateaTxakurraBorragomaTelebista-

4. TIRITATXO Bion artean irakur ezazue puntuz puntu “Nihaur haurra nauzu” izenburua duen atal hau.

-2Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

5. MARTINBERTSO Martinber eta bere ikaskideekin batera, ikastetxeko gelan murgilduko gara gaurkoan esperimentatzeko. Egur, buztin, burdina edo paper estuz; erantziz, kenduz, jarriz, itsatsiz, tolestuz; argazkiz, eskulturaz, marrazkiz zein testuz munduak eraikiko ditugu. Horretarako, gure sormena erabiliz, zerbait egitea pentsatuko dugu. Zer egin behar dugun pentsatu ostean, etxeko espazio ezberdinetara joan eta ingurua ondo behatuko dugu, ezer hartu gabe. Behatu dugunean, beharrezko materiala hartuko dugu eta gure irudimenean dagoen ideia hori burutzen hasiko gara. Goazen ba gure esku, sormen eta ideiak aktibatzera!

6. HAURRENTZAKO YOGA Gaurko honetan, “Txakurraren jarrera� izeneko erlaxazio saioa egingo dugu. Jarrera honekin gorputzaren atzeko aldea eta bizkar hezur osoa luzatzeaz gain, burua behera begira dagoenez, odol isuria areagotuko da, eta gorputza eta burua energiaz eta argitasunez beteko dira. Horretarako, biok elkarrekin puntuz-puntu zer egin behar den irakurriko duzue eta, ondoren, praktikan jartzeko, batak besteari egin beharrekoak irakurriko dizkio.

-3Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

7. HAUR KANTAK “Lagunbusa” da hilabete honetako abestiaren izenburua. Irudian ikus dezakegun moduan, badoaz gure lagunak eskolara joateko autobusaren bila. Bidean kantu eta jolasean joaten dira eta abesten duten kantua “lagunbusa” da. Zuk ere ikasi nahi duzu? Youtubeko kanalean, “Lagunbusa” jarri eta musika etengabe entzunaz, kanta dezagun elkarrekin.

8. BARATZE NATURALA Zer egingo dute oraingoan Karakola eta Bareak? Irakurri arretaz komikia. Irakurri ostean, zer iruditzen zaizue zuek ere beraiek bezalako plan bat egiten baduzue? Etxekoen artean erabaki nora joan zaitezketen ibilalditxo bat egitera. Ibilbidean ondo-ondo fijatu ea beraiek sartu diren enborra lurrean ikusten duzuen, edota putzuak… baliteke haiek inguruan egotea eta! Goazen gozatzera!

9. ESKULANA Gaurko honetan, makila txinatarrak egingo ditugu. Horretarako, basora, mendira edota herriko edozein naturgunetara joango gara bertako makilak hartzera. Hartutako makilak tamaina berdinean moztuko ditugu, 40 zentimetrotan, eta pintzela eta margoak hartuz, puntu ezberdinak jarriko dizkiegu bakoitzari. Prest duzue guztia! Goazen ba jolastera!!

-4Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko ere. Edonon, edonork eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Zer da Etxe txolarrea? Hegazti txiki eta lodikotea da hau. Baina ez da bakarrik “Etxe txolarre� izenarekin ezagutzen, Euskal Herrian 32 izen desberdin ditu. Ba al dakizue zeintzuk diren? Ea lortzen duzuen guztiak bilatzea. Horrez gain, animalia hau ondo ezagutzeko, irakurri puntuz puntu atal bakoitza.

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS 3 lagunak iritsi dira hilabete honetan ere istorio berri batekin; aire librean. Zer kontatuko dute gaurkoan? Irakurri elkarrekin arretaz eta gozatu.

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Miren Amurizak sei kopla egin ditugu oraingoan. Animatzen zarete kantatzera? Doinua ez badakizue, Youtuben jarri eta doinuaren gainean kanta ditzakezue ozenki kopla guzti hauek.

-5Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

13. MARIKALANBRE Marikalanbre eta bere lagunak ordenagailura pega-pega eginda daude. Bertan, esperimentu bat nola egiten den ikusi dute. Jakin nahi duzue zein den esperimentua? Irakurri arretaz testua. Ondoren, animatu zu ere etxean zientzia esperimentu hau egitera! Ea ongi ateratzen zaizun!! Animo!

14. LARGABISTA Markel haserre doa mendira. Zer gertatzen zaio? Non daude bere ikaskideak? Eta Largabista eta Lagun?

15. MARIMATRAKAK Ba al dakizue zer egin behar den pertsona bati zerbait gertatzen bazaio? Edo istripu bat egon bada? Marimatrakek eta bere lagunek ere ez dakite, horregatik, gaurko honetan Marimatraken ama etorri da eskolara beraiei zer egin azaltzera. Zuek ere ikasi nahi? Irakurri ba arretaz!

-6Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


BIZI-BIZI BIZI ETA BIZITAKOTIK IKASI!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane Piratak Danel izeneko lagun bat du eskolan. Danelek autismoa du eta Ane konturatu da askotan ez diotela Daneli kasu askorik egiten, oso zaila delako bera ulertzea. Hori dela eta, Anek ez daki Danelek zer egiten duen eskolatik kanpo eta harrituta geratu da piraguan ibiltzen dela jakitean. Horregatik, bere osabarekin hitz egiten geratu da eta, akatsak egin arren, aurrerantzean horiek aldatu behar dituela ohartu da. Daneli kasu gehiago egin behar dio, gainontzekoak bezala, eskolako laguna delako. Danel Nuala elkartekoekin batera piraguan ibiltzera doa. Ezagutzen al duzue Nuala elkartea?

-7Gida 101_Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.