iRRiA 119 - Irakurketa gida

Page 1

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Ziztu bizian pasatzen da denbora. Aprobetxatu momentu bakoitza eta gozatu ezazue! Abenturaz jositako bizia dugu aurretik!

PUBLIA

Hik Hasik hainbat formazio eskaintzen ditu. Oraingo honetan, haurtzaroaren inguruko hitzaldia emango dute. Zer landuko dute bertan?

Gehiago jakin nahi izanez gero, sartu beraien web orrian eta bertan jasoko duzue nahi beste informazio.

1. AURKIBIDEA

Denbora bizkorregi pasa aurretik, has gaitezen irakurtzen! Abentura eta istorio ezberdinak irakurri nahi al dituzue? Aurrera ba!

2. LAGUN

Denbora badoa. Konturatzerako egunak, asteak, hilabeteak, urteak pasa dira! Baina noiz? Noiz pasatu dira egun guzti horiek? Noizbait gertatu al zaizue atzera begiratu eta konturatzea denbora gutxian gauza pila bat pasa direla? Zer da azken aldi honetan bizkor batean pasa zaizuena?

Ondoren, irakurri arretaz Groelandiako balea edota andrearen txakurraren kontakizunak. Zenbat urte dituzte hauek?

bete,

1 Gida 119 Urteak
abenturak bizi
URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI

URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI

3. PUPU ETA LORE

Pupu eta Loreri jakin min handia sortzen die haiek jaio aurretik gertatutakoak. Horregatik, mila galdera egin dizkiote Pirritxi denboraren inguruan.

Irakurri biñetak arretaz Orain edo lehen gertatutako zerk sortzen dizue zuei jakin mina? Egin ezazue zerrenda bat eta, ondoren, behar duzuen pertsonarengana jo zalantzak argitzeko.

4. TIRITATXO

Ezagutzen al duzue ilea urdindu zaion pertsonarik? Ba al dakizu zer esan nahi duen? Eztabaidatu zuen artean.

Ondoren, Tiritatxoren atalera salto egin. Ilearen inguruan jardungo da gaurkoan. Irakurri arretaz. Zuek eztabaidatutako berdina al da Tiritatxok dioena?

5. MARTINBERTSO

Martinbertso bertsozale amorratua da. Noizean behin bertsotan ere aritzen da.

Aurten, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joango da. Bertan, bertso bat kantatu beharko du, baina ez daki zeren inguruan. Lagunduko diozu bertso bat sortzen?

Beharrezko materiala: orri bat, arkatza eta borragoma.

6. HAURRENTZAKO YOGA

Ariketa lasaigarri bat egiteko prest? Hona hemen Tripadasana jarrera. Barnean dugun indarraz jabetzeko postura da. Prest?

2 Gida 119 Urteak bete, abenturak bizi

URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI

7. HAUR KANTAK

Tik tak, tik tak… Iritsi da momentua. Ahotsak berotu… eta goazen abestera!

8. BARATZE NATURALA

Karakola eta Barea urteurren festa batera doaz! Lagunekin elkartu, denetarik jan… Noiz ospatzen dituzue zuek horrelako festak? Lagun artean, familian… norekin ospatu duzue azkenekoz? Eta nolakoa izan zen festa hura? Gogora etortzen zaizun momentu bat aukeratu eta marraz ezazue!

9. ESKULANA

Natura paisaiak sortzeko prest? Lehendabizi, kalera atera eta naturagunean dauden elementuak bildu beharko dituzue. Ondoren, jarraibideak jarraituaz, sortu ezazu zuen paisaia. Nolakoa da?

Irrien Lagunak en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada.

Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

3 Gida 119 Urteak bete, abenturak bizi

URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Azeria da gaurko Euskal Herriko animalia. Noizbait ikusi al duzue azeririk? Ba al dakizue non bizi den? Eta zer jaten duen? Irakurri arretaz bere inguruko informazioa gehiago jakin nahi baduzue.

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Denboraren joanaren ingurukoa da gaurko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ipuina. Txoko goxo bat aukeratu eta jar zaitezte bertan irakurtzen. Gozatu ezazue!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Zuen urtebetetze festa antolatu duzue sekula? Baiezkoa bada, zer egoten da bertan? Eta ez baduzue sekula antolatu, zer gustatuko litzaizueke egotea? Egin zerrenda bat bertan ikustea gustatuko litzaizuekenarekin.

Ondoren, irakurri txoko txiki kuttun honetako atala eta amaierako galderari erantzun.

13. MARIKALANBRE

Marikalanbre gaztetasunaren ebadearen bila ari da. Zer egin nahi du horrekin? Irakurri!

Irakurri ostean, pentsatu, norbaiti emango zeniokete gaztetasunaren edabea?

4 Gida 119 Urteak bete, abenturak bizi

URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI

14. LARGABISTA

Ba al dakizu zuhaitzek zenbat urte dituzten? Eta zenbat urtez bizi daitezkeen? Irakurri atala eta, ondoren, atera zaitez kalera esploratzera. Zenbat urte dituzte zure herrian dauden zuhaitzek?

15. MARIMATRAKAK

Marimatrakek festa bat antolatu dute kalean. Zer gertatu zaie? Irakurri!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Elkarte berri bat ezagutuko dugu gaurkoan, Iñurri Elkartea. Ezagutzen al zenuten? Ezagutu nahi baduzue, irakurri komikia arretaz.

5 Gida 119 Urteak bete, abenturak bizi

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.