iRRiA 118 - Irakurketa gida

Page 1

ZERGATIK?

0. AZALA

Aldizkariaren azalean, Pupu eta Lore ageri dira oraingoan Biek, askotan, zalantza eta interes handia izaten dute egunerokotasunean gertatzen diren gauzekiko. Hori dela eta, galderak egin eta egin ibiltzen dira: “Zergatik…?”

Zuek egunerokotasunean ere galderak egiten al dituzue? Eta galdera horietatik gauza ezberdinak ikasten al dituzue?

Gaurkoan bai! Gauza ezberdin ugari ikasiko duzue gure lagunekin. Animatzen al zarete?

PUBLIA

Ttarttalo argitaletxeak liburuxka bat sortu dute Lehen galdera eta erantzunen liburuxka sorta. Ezagutzen al duzue?

Gehiago jakin nahi izanez gero, sartu beraien web orrian eta informatu zaitezte!

1. AURKIBIDEA

Aurkibide luzea dugu. Zein atal da gehien erakartzen zaituztena? Segi ba jakin mina piztu dizun hori irakurtzera!

1 Gida 118 Zergatik?
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

ZERGATIK?

2. LAGUN

Ba al dakizue ostadarra zer den? Eta nolakoa den? Eta noiz ateratzen den?

Lagun nahastuta dago eta hainbat galdera ditu bere buruan bueltaka. Irakurri arretaz bere zalantza eta galderak. Ba al dakizue erantzuten?

Erantzuna jakin ezkero, orri batean idatzi edota marraztu. Erantzuna ez badakizue, liburuxka ezberdinen edota interneten bidez informatu zaitezte. Aurrera!

3. PUPU ETA LORE

Pupu eta Lore pozaren pozez daude. Bineta bakoitzean hitz jokoak erabili dituzte. Irakurri nahi al dituzue?

4. TIRITATXO

Tiritatxok hainbat galdera egin dizkigu. Erantzun bat emango zeniokete? Egin proba!

5. MARTINBERTSO

Martinbertso baserrian dago lagunekin. Bat batean bertako animalia guztiak zarataka hasi dira. Ba al dakizue nola egiten duen animali bakoitzak?

Marraz ezazue orri batean bertan ageri diren animaliak. Ondoren, animalien ahotik hitz globo bat atera eta haien ahotsa idatzi ezazue

2 Gida 118 Zergatik?

ZERGATIK?

6. HAURRENTZAKO YOGA

Arnasaren mugimendua errazten duen yoga saio bat egingo dugu. Eroso jar zaitez, hastera goaz eta!

Irakurri puztuz puntu eta, musika lasaiarekin lagunduta, egin egin beharrekoak. Goza ezazue!

7. HAUR KANTAK

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Maitasuna ohian” izeneko abestia kantatu eta dantzatzeko prest?

Lehendabizi, irakurri hitzak. Ulertzen duzue zer kantatuko duzuen? Ondoren, jarri abestia eta gorputza mugituz dantza ezazue!

8. BARATZE NATURALA

Karakola eta Barea amonaren urtebetetze eguna ospatzera doaz. Bizkotxoa egin du amonak, eta izugarri gustatu zaie. Zergatik ote?

Zuek gustuko al dituzue zuen aiton amona, osaba izena edota aita amak egiten dituzten jakiak? Zergatik?

Animatuko al zarete Karakola eta Barearen amonak bezalako bizkotxoa egiten? Maitasun osoz eginiko bizkotxoa! Egin bizkotxoa eta, ondoren, eman etxekoei dastatzeko.

3 Gida 118 Zergatik?

ZERGATIK?

9. ESKULANA

Naturgunean aurkitutako elementu naturalekin, hau da, arrama zatiekin, ispilu bat egin nahi al duzue? Animatu eta goazen gure barneko artistaz gozatzera!

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada.

Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

Kurriloa da hilabete honetan aurkeztu diguten Euskal Herriko animalia. Ezagutzen al duzue? Bere inguruan gehiago jakin nahi al duzue? Aurrera ba!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Pirritx, Porrotx eta Marimotots mendira joan dira gaua pasatzera. Zergatik joango zirela uste duzue? Zer egingo dute bertan? Irakurri arretaz.

Noizbait ikusi al duzue egunsentirik? Eta ilunabarrik?

Animatu egun batean goiz goiz esnatzera eta joan zaitezte herrian gertuen duzuen gailur batera. Izugarria izango da.

4 Gida 118 Zergatik?

ZERGATIK?

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Gure lagunek egindako hainbat galdera daude hemen. Zuek ba al duzue jakin nahi duzuen zerbaiten inguruko galderarik?

Gehitu zuen galderak gure lagunek egindako zerrendari, eta nahi duzuenean, zuen gertuko familiako edo lagun bati galdetu. Hartu ezazue momentu goxo bat eta galderatxoak erantzun itzazue.

13. MARIKALANBRE

Zer uste duzue erantzungo diola amonak Marikalanbreri?

Irakurri Marikalanbreri gertatutakoa eta, amaieran, zuen erantzuna zein den jakiteko, idatzi edota marraztu ezazue.

14. LARGABISTA

Largabista eta Lagun mendira joan dira. Lagunek hotz handia du. Zergatik izango ote da? Irakurri arretaz binetak.

15. MARIMATRAKAK

Irakurri Marimatraken istorioa. Zer gertatuko zaie oraingoan? Kode jokoa, ahizpa txikiarengatik aldentzea…

Zuek ere berdina egiten al duzue? Anai arreba gazteagoengandik alde egin duzue inoiz? Eta nagusiagoengandik? Eta lehengusu eta lehengusinengandik?

5 Gida 118 Zergatik?

ZERGATIK?

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Ume Alaia elkartea ezagutuko dugu gaurkoan. Adopzio prozesua modu onenean eramateko elkarte bat da, bai familientzat eta baita haurrentzako ere egokitua.

Zuek ezagutzen al duzue adopzio prozesuan bizi den edota bizi izan den inor?

Ane Piratak lagun bat du, Libe, eta berak bere istorioa kontatu digu Ezagutu nahi al duzue?

6 Gida 118 Zergatik?

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.