iRRiA 102 - Irakurketa gida

Page 1

AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Badirudi hilabete honetako aldizkarian ametsen inguruan arituko garela. Ametsak gaiztoak, goxoak, politak… izaten dira. Zuek izaten duzue ametsik? Eta guztiez gogoratzen zarete? Goazen ikustera gure lagunek zer kontatzen diguten aldizkarian!!

PUBLIA Hona hemen TTARTTALO argitaletxearen “Ikasi irakurtzen oiloarekin eta saguarekin” izenburua duen liburua. 6 urtetik gorako haurrentzat oso aproposa, irakurtzen dakien norbaitek lagunduta irakurtzeko liburu umoretsu eta original bat da. Animatu irakurtzera!!

1. AURKIBIDEA Aurkibideko atalak irakurri ondoren, aukeratu gustukoen duzuena eta hasi gozatzen! Bestalde, eta orria pasatu baino lehen, eman begiratu bat Uxue Alberdiren esaldiari. Zein izan da egin duzun ametsa? Kontatuko duzu?

-1Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

2. LAGUN Lagun pentsatzen hasi da eta asko pentsatu duenez, irudimeneko amets horiek egunen batean beteko direla imajinatu ditu. Irakurri arretaz Lagunen biñeta guztiak. Zer amesten du Lagunek? Zuek ere baduzue gustuko duzuen ametsik? Baliteke oraindik ametsik ez izatea. Beraz, hartu 5 minutu, begiak itxi eta pentsatu zer gustatuko litzaizuekeen izatea, egitea edo dena delakoa. Ondoren, papela harturik, marraz ezazue zuen irudimeneko ametsa. Ea egunen batean egi bihurtzen den!!

3. PUPU ETA LORE Zertaz arituko dira Pupu eta Lore? Zer gertatuko zitzaion Loreri ametsetan? Jakin nahi duzue? Horretarako, irakurri biñetak astiro astiro. Amaitu duzue irakurtzen? Gustatu zaizue? Eta non uste duzue egon zaretela zuek Lorek amets egin duen bitartean?

4. TIRITATXO Goxoak, ilunak, izerditan eta oihuka esnatzen gaituztenak… Begiak ixterakoan zer jartzen zaigu martxan gure buruetan? Irakurri guztion artean Tiritatxok ametsen inguruan sortu dituen biñetak.

-2Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

5. MARTINBERTSO Martinber laguna begiak itxi, zentzumen guztiak isilarazi eta ametsen mundu zoragarrian sartu da. Zer amestuko zuela uste duzue? Bere argazkia ikusi aurretik, hartu etxean duzuen paper bat eta egin zerrenda bat. Ea asmatzen duzuen Martinberren ametsa nolakoa izan den. Ondoren, zuek ere berdina egiten animatzen zarete? 10 minutuz, etxean duzuen txoko goxo bat hartu, begiak itxi, zentzuak isilarazi eta zoaz disfrutatzera!

6. HAURRENTZAKO YOGA Gaurko honetan, gurpila izeneko erlaxatzeko jarrera egingo dugu. Zerutik lurrera, malgutasunez beteko zaituen jarrera bat da. Hasi aurretik, begiratu irudiak eta irakurri bertan agertzen den azalpena. Irakurtzen zabiltzaten bitartean, nahi izanez gero, jarrera praktikatu dezakezue egoki egiten ari zareten ikusteko. Behin guztia irakurri, ulertu eta prest zaudetenean, lekua hartu eta goazen gorputza ondo luzatzera. Disfrutatu!!

7. HAUR KANTAK Gaurkoan Ametsak izeneko abestia sortu dute Katxiporretako lagunek. Baina ba al dakizue zein den bere doinua? Lagunduko didazue bat bilatzen?

-3Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

8. BARATZE NATURALA Karakola eta Barea lotan daude. Baina halako batean zerbait gertatu da‌ Zer izango ote da gertatzen ari den hori? Jakin nahi duzue? Horretarako, irakurri arretaz banan-banan biùetak. Irakurri duzue? Eta orduan, zer gertatu zaio Karakolari? Ametsetan ari zela!! Bai horixe!! Eta zuek ametsetan zaudetela hitz egin al duzue noizbait? Zer sentitu duzue? Edota gogoratzen bazarete, zertan ari zineten?

9. ESKULANA Hilabete honetan elurte handiak izan ditugu. Eta oraindik negu luzea dugunez aurretik, Txatxilipurdiko lagunak proposamen batekin datoz; Igluak eraikitzen jarriko gaituzte!! Izugarrizko ideia polita da, ezta? Beno ba, horretarako, atal honetan argi agertzen den bezala, eskularru eta jantzi aproposak, burutik hotzik ez galtzeko txapela eta puxikak beharko ditugu. Guzti horiek prest ditugunean, biĂąetek esaten dutena egin beharko dugu pausuz pausu. Orain elurra noiz egin arte itxaron beharko dugu, leku zabal eta elurtu bat bilatu eta igluak sortzeko!

-4Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere. Edonon, edonork eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Erlastarra da hile honetako Euskal Herriko animalia. Seguru nago noizbait naturguneetan, kalean edota beste tokiren batean ikusi dituzuela. Ba al dakizue Eslastarrak eta liztorrak ez direla berdinak? Eta zerk desberdintzen ditu? Atal honetan, Erlastarren inguruko informazio ugari aurkituko duzue. Ondoren, egin Erlastarren marrazki bat aurretik irakurritako informazio guztia erabiliz. Animo!!!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Hemen dator gure hirukotea!! Irakurri haurrarekin istorio hau. Saiatu bion artean istorioan kontatzen dena ulertzen. Saiatuko al zarete biok Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bezala elkarren ametsetara salto egiten? Agian, gaur gauean probatu dezakezue. Horretarako, ohera joatean bion artean pentsatu ezazue zerekin, zertan, non, norekin‌ egin nahi duzuen amets eta ea berdina egitea lortzen duzuen. Asko gozatu!!

-5Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Miren Amurizak ametsen inguruko bi testu eta amets egitearen kontra eta aldeko arrazoiak sortu ditu atal honetan. Irakurri elkarrekin eta, ondoren, animatuko zarete zure ametsen txoko txiki kuttuna sortzera? Horretarako, orriaren diseinua pentsatu beharko duzue lehenengo eta marrazkia egin, koloreztatuz. Ondoren, letrak asmatu dezakezue, abestiak, poesiak, bertsoak‌ sortu dezakezue. Eta azkenik, Miren Amurizak egin duen bezala, amets egitearen aldeko eta kontrako zuen arrazoiak idatzi ditzakezue. Animo!!!!

13. MARIKALANBRE Amonak pozik sumatu du Marikalanbre. Izan ere, gauean amets ikaragarria izan du, herriko errekan animalia bitxi batzuk agertu baitira. Ba al dakizu zeintzuk diren animalia horiek? Amonak aspaldi-aspaldi Arakilen horrelako animaliak ibiltzen zirela aipatu du. Orain dela zenbat denbora da hori? Azkenean, lortuko ote du Marikalanbrek paleontologo izatea? Pentsakor geratu denean, zer uste duzue ari zela pentsatzen?

14. LARGABISTA Lagun ohean etzanda dago. Zer pasatuko zaio? Itsasoa, itsas-lami, area‌ irudiak ikusi eta sortu itzazue biùeta bakoitzeko elkarrizketa globoak. Zer esango ote du momentu bakoitzean Lagunek?

-6Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


AMETS BAT EGIN DUT. KONTATUKO DIZUT?

15. MARIMATRAKAK Amets gaizto edo goxoak izaten dituzue zuek gehiago? Lea eta Noak zer nolakoa izan dutela uste duzue? Guztion artean irakurri Marimatraken istorioa. Gustatu al zaizue? Noizbait pentsatu al duzue monstroak egon direla zuen logelan? Eta Lea bezala noizbait jauzi al zarete ohetik? Ai ene!! Kontuz ibilii!!!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane Pirata eta Patakon fisioterapeuta batengana joan dira. Zer gertatuko zaio Patakoni? Bertan, Alba izeneko lagun bat egin dute. Albak bizkarrean min handiak izaten ditu, baina medikuek ez dakite zer gertatzen zaion. Patakon beldurturik dago. Irakurri arretaz komikia. Fisioak asmatu edo esango ote dio Patakoni zer gertatzen zaion? Ez dugunez jakingo, goazen gure irudimena lantzera. Gu fisioak izango bagina‌ zer esango genioke Patakoni? Hartu ezazue paper bat eta hurrengo komikiaren zatia marraz eta irudikatu ezazue. Horrez gain, ezagutzen al duzue Gure Nahia elkartea? Sartu interneten eta bilatu elkarte honi buruzko informazioa.

-7Gida 102_Amets bat egin dut. Kontatuko dizut?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.